Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

5/1986 Legea, jorrailaren 23koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1980garreneko maiatza-abendua aldiko guztizko kontua onartzezkoa.

1986-04-23

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1986/6/12, 114. zk.; EAO, 2012/3/30, 77. zk.

 

§ 81. 5/1986 LEGEA, JORRAILAREN 23KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1980GARRENEKO MAIATZA-ABENDUA ALDIKO GUZTIZKO KONTUA ONARTZEZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

            Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 139garren atalak agintzen duenez, Jaurlaritzak, Guztizko Diruegitamuekiko kontu-garbitasunari buruzko agirisorta Legebiltzarrari bidaliko dio, horretarako Lege-Egitasmoaren bidez, eztabaidatu eta onartu dezan.

            Bestalde, Autonomia-Estatutoaren Zazpigarren Aldibaterako Erabakiak agintzen duenez, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean erabilgarria den Diruegitamu-Lege Nagusiaren VI Idazpuruko arauek, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Kontua eratu beharra agintzen dute.

            Araupide hoietatik abiatuta, Lege honek, Autonomia-Elkartearen 1980garreneko Maiatza-Abendua diruegitamu-aldiko Guztizko Kontuaren onarpena egiten du; kontu honek ez du Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren Guztizko Kontua baizik hartzen, 1980garreneko Abenduaren 31n Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaikiak oraindik sortu gabe bait-zeuden.

Lehenengo Atala - Onarpena

            Lege honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak horretan erabili beharreko araupidetzari atxikiz egin eta 1980garreneko Maiatza-Abendua aldiari dagokion Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Kontua ontzat ematen da; horren emaitzak honi eratxikitzen zaion Txostenean agertzen dira, honako zehaztapen hauekin:

-        LEHENENGO ZATIA

                        Diruegitamu-aldiko Garbiketa-Kontua.

-        BIGARREN ZATIA

                        Diruegitamu-aldiko Diruzaingo-kontua.

-        SEIGARREN ZATIA

                        Diruzaingoaren Guztizko Kontua.

-        ZAZPIGARREN ZATIA.

                        Aldi horretako emaitzak.

            Ondoren esaten diren alderdiei buruzko argipiderik ez da sartzen, hartaz ari gareneko aldirako eman beharrik ez bait-dago:

-        HIRUGARREN ZATIA

           Aurreko ekonomia-urteetatikako Harturenen eta Ordainkizunen Aldetikako eta Egoera Erakustezko Zehaztapen-Zerrenda.

-        LAUGARREN ZATIA

                        Diruzaingoaren Aintzin-eskuraketak.

-        BOSKARREN ZATIA

                        Geroko ekonomia-urteen pentzutan hitzartutako Gastuen Zehaztapen-Zerrenda.

-        ZORTZIGARREN ZATIA

                        Toki-eskuarteak.

-        BEDERATZIGARREN ZATIA

                        Herri-Zorra.

2. Atala - Gaindikinak Baliogabetzea

            1.-       1980garreneko Maiatza-Abendua aldirako guztira baitetsitako diruizendapenen aldi hartarakoxe aitortutako eta kitatutako ordainkizunekiko gaindikina baliogabetuta uzten da, gaindikin horrek 520.617.028 peseta jotzen duela.

            2.-       Atal honen aurreko zatian esandako gaindikin-ezeztapen hori, horretarako araupideei atxikiz 1981garren ekonomia-urteko Diruegitamuetan sartu ahal izatearen kaltetan gabekoa dela joko da.

3. Atala - Kitakizun Dauden Harturenak Eta Ordainkizunak

            1.-       1980garreneko Maiatza-Abendua diruegitamu-aldia bukatzean ez zen aitortutako eta eskuratutako eskubiderik jasotzeko geratzen.

            2.-       1980garreneko Maiatza-Abendua diruegitamu-aldiaren bukaeran aitortuta eta eskuratuta ordainkizun geratutako zorpideek 363.824.257 peseta jotzen dute.

            3.-       Atal honen aurreko idatzatian aipatzen diren kitatu gabeko zorpideei dagozkien ordainketak Diruzaintzairen kontura geratzen dira.

4. Atala - Dirusarreren Behin-Betiko Garbiketa

            41garren ataleko d) eta e) txatalek diotenaren arauera, Euskal Herriaren Kupoa onartzezko Legeak ekonomia-urteko agizko gastuen eta diruezarketa-xahupenen nolakoaren behin-betiko zehaztapena egingo du, hoiek osorik edo hoien zati bat Erresuma-Arduralaritzaren pentzutangoak izan edo, alderantziz, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko guztizko gastuan sartzekotzat jotzen diren finkatuz. Lege honek erabaki dezanaren arauera, bere garaian Erresumaren, Autonomia-Elkartearen eta Kondaira-Lurraldeen arteko kontu-antolaketa eta kontu-kitapenak egingo dira.

TXOSTENA

AURKIBIDEA

I.          ATARIKOA

            1.1.     EDUKIA

            1.2.     ARDURALARITZA NAGUSIAREN KONTUA

II.         ARDURALARITZA NAGUSIAREN KONTUA

            2.1.     ZAZPIGARREN ZATIA - ALDIKO EMAITZA

            2.1.1.  Emaitzen Laburpena

            2.1.2   Diruzaingo-Kontuaren Eskudirutango Aldaketa

2.1.3   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Ogasun eta Zorpide-Zerrenden Aldakuntza

            2.2.     LEHENENGO ZATIA - ALDI HORRETAKO GARBIKETA-KONTUA

            2.2.1.  Baitetsitako Diruizendapenen eta hoien Aldaketak Erakustezko Taula

            2.2.2.  Gastuen Sailkako, Atalburukako eta Atalkako Xedapena

            2.2.3.  Gastuen Sailkako/Atalburukako Xedapena

            2.2.4.  Gastuen Atalburukako Guztizko Laburpena

            2.2.5.  Gastuen Sailkako Guztizko Laburpena

            2.2.6.  Sarreren Atalburukako/Atalkako Zehaztapena

            2.2.7.  Sarreren Atalburukako Guztizko Laburpena

            2.2.8.  Sarreren Azken-Kontu-Garbiketaren Hedaketa

2.3.     BIGARREN ZATIA - DIRUZAINTZA NAGUSIAK BURUTUTAKO DIRUEGITAMU-EGIKETEN ZEHAZTAPEN-ZERRENDA

            2.3.1.  Ordainketak

            2.3.2.  Sarrerak

            2.4.     SEIGARREN ZATIA - DIRUZAINTZAREN GUZTIZKO KONTUAK

            2.4.1.  Diruzaintzaren Guztizko Kontuari Buruzko Oharra

            2.4.2.  Diruzaintzaren Guztizko Kontua

            2.4.3.  Sarreren eta Ordainketen Erabateko Laburpena

            2.4.4.  Herri-Dirukutxetan Zeudenen Sailkapena

            2.4.5.  Kontu Nagusietango Bankuetako Kontu-Aldaroak

            2.4.6.  Legebiltzarraren Bankuetako Kontu-Aldaroak

I ATARIKOA

1.1.  EDUKIA

            Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Autonomia-Estatutoaren Zazpigarren Aldibaterako Erabakiak agintzen duenaren indarrez Autonomia-Elkartean erabili behar den araupidetza beteaz, Autonomia-Elkartearen 1980garreneko Maiatza-Abendua diruegitamu-aldiko Guztizko Kontua egin du; 1980garreneko Abenduaren 31n Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaikiak oraindik sortu gabe zeudenez gero, Guztizko Kontu honek "Arduralaritza Nagusiaren Kontua" baino ez du hartzen.

1.2.  ARDURALARITZA NAGUSIAREN KONTUA

            Arduralaritza Nagusiaren Kontuak Aldi honetan izandako diruegitamu, ondare eta Diruzaingo-alorretako eragiketa guztiak hartu, eta honako zati hauek ditu:

Lehenengoa

Diruegitamu-Aldiko Kontu-Garbiketa, honako hauek osatzen dutela:

1)   Egitarauko gastuen zehaztapen-zerrenda eta horren aldaketetan baitetsitako diruizendapenak erakustezko taula.

2)   Gastuen zehaztapen-zerrendarekiko kontu-garbiketa, atal-mailan honela zehaztuta:

a)   Guztira baitetsitako diruizendapenak.

b)   Aitortutako zorpideak.

c)   Baliogabetuta uzten diren diruizendapen-gaindikinak.

d)   Betetako ordaintze-aginduak.

e)   Zorpide-ondarrak, kitatu gabeko zorpideak eta betekizun dauden ordaintze-manuak bereiziz.

3)   Dirueskuraketen zehaztapen-zerrendarekiko kontu-garbiketa, honela zehaztuta:

a)   Gerorako ohartemandakoak.

b)   Aitortutako eta kitatutako zorpideak.

c)   Egindako dirueskuraketak.

d)   Eskurakizun dauden harturenak, hurrengo Diruegitamuetan sartzen direnak eta aurreko ekonomia-urteetatikako harturenen baltzan sartzen direnak bereiziz.

Bigarrena

Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiak Maiatza-Abendua aldian egindako diruegitamu-eragiketek osatzen duten Diruegitamu-Aldiko Diruzaingo-Kontua, aldi honetan kontaduritzan sartutako gastuak, sail-mailan eta dirueskuraketei buruzkoak atalburu-mailan zehaztuz.

Seigarrena

Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiaren egoera eta honek aldi horretan burututako eragiketak adierazten dituen Diruzaingoaren Guztizko Kontua.

Zazpigarrena

Aldi horretako azken emaitza, honako egitura honen arauera:

1)   Egitaraua egiteratzerakoan aitortutako zorpideen eta harturenen eta egindako ordainketen eta dirueskuraketen artean gelditutako aldaro garbia.

2)   Diruzaingoan diruegitamu-eragiketegatikako mentsa edo gaindikina.

3)   Diruzaingo-Kontuaren erabateko aldaketa garbia.

4)   Herriogasuntza Nagusiaren ogasun eta zorpide-erroldeen aldakuntzak.

II.-     1980GARRENEKO MAIATZA-ABENDUA ALDIA

ARDURALARITZA NAGUSIAREN KONTUA

2.1. Maiatza-Abendua Aldia

Zazpigarren Zatia

Aldiko Emaitza

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra