5/1984 Legea, abenduaren 28koa, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984.erako Guztizko Diruegitamuen indarraldia 1985.erako luza-arazteari datxezkon gai batzuk araupetzezkoa.
1984-12-28Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1985/2/2, 1. zk.; EAO, 2012/4/7, 84. zk.
§
66. 5/1984 LEGEA, ABENDUAREN 28KOA, EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1984GARRENERAKO
GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN INDARRALDIA 1985GARRENERAKO LUZA-ARAZTEARI DATXEZKON GAI
BATZUK ARAUPETZEZKO LEGE-EGITASMOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Eusko
Legebiltzarrak Euskal Dirubide-Kontseiluaren Akordioa ez onartu izanak,
Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen
Lege-Egitasmoa Legebiltzarrari aurkeztea ezinezkoa egin du horrek, 1984garren
ekonomia-urtea iadanik aurrera joatearekin batean, 1985garrenerako Guztizko
Diruegitamuak datorren Urtarrilaren lehenengoan indarrean jartzea ezinezkoa
izango dela antzemateko bidea ematen duela.
Horri,
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolaketa-Arauen Ekainaren 22ko
12/1983 Legearen II Idazpuruan agintzen denaren arauera, Euskadiko
Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen
indarraldia berez eta besterik gabe luzatzea dario. Hala ere, berezko eta besterik
gabeko luzapen horrek, horretarakoxe araupeketa baten bidez gainditu daitekeen
arazo-sail bat dakar.
Berarizko
araupeketa hori, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983
Legearen IX Idazpuruan egiten da guztietarako. Hala ere, eta esandako Lege
honen Azken Erabaki Bakarrak dionez, araupidetza hori 1985garreneko
Urtarrilaren lehenengoan erabiltzen hastekoa litzatekeenarren, ezin dugu
Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legeak berebaitan
dituen diruegitamu-jaurpideez bestelako batzuei dagokienaz ahaztu, lehen
esandako Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak taiutzen dituen jaurpideak ez bait-dira
ekonomia-urte horretan erabilgarri izan, 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuak
egiteari buruzkoetarako sailean.
Hori
horrela, luzapen-aldi honetan Diruegitamu-Jaurpideen Lege honen IX Idazpurua
erabiltzeak bi diruegitamu-jaurpide moeta ezberdini dagozkien manu batzuk
elkargaintzea ekarriko du, araupide hoiek eta berezko eta besterik gabeko
luzapenaren eraginez funtsezko jaurpide izaten iraungo duen 1984garrenerako
Guztizko Diruegitamuen Legea nahasi erabiliko bait-dira, hori
bihurritasun-iturri gerta daitekeela.
Diruegitamu-Jaurpideen
Legean ohartemandako luzapen-araupeketa erabiltzea luzapen-aldi honetarako
taiututako araupidetza erabat sartu ondoren egin beharrekoa da, eta horrela
gertatu izango zen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuak urte honetako
Urtarrilaren lehenengoa baino lehen onartu izan balira, eta horregatik zegoen
ohartemanda Lege hori egun honetan erabat indarrean jartzea.
Hala
ere, luzapen-aldi horrek diraueno Diruegitamu-Jaurpideen Legeko ihardutze-era
ez da erabateko indarrean jarriko, funtsean 1984garrenerako Guztizko
Diruegitamu Legea izango bait-da jaurpide. Beraz, diruegitamu-erapidetza ez
bihurritzeko, esandako Dirubide-Jaurpideen Legearen IX Idazpuruak dion
araupeketa egin gabe utzi beharra dago, eta bai 1985garreneko Urtarrilaren
lehenengoan indar osoz erabiltzeko ohartemanda zeuden Lege honetako gainontzeko
arauak ere, 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea indarrean jarri arte
lehengoarekin jarraituz; hori du xede Lege honen Laugarren Erabaki Gehigarriak.
1984garrenerako
diruegitamuentzat indarrean dauden lege-jaurpideak berezko eta besterik gabeko
luzapen guztiei darizkien arazoak erabakitzen ez dituenez gero, horretarakoxe
Lege bat onartzea beharrezkoa gertatzen da; horixe du helburu oraingo honek,
edukiz 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen erabilkerarentzat
beharrezkoak diren behin-behingo jaurpidetara mugatzen dela, 1984garrenean
indarrean egondakoari egokitu dakizkiokeen Diruegitamu-Jaurpideen Legearen IX
Idazpuruko manuak sartuz, eta 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea
onartu dedinean, eta bai hori indarrean jarri dedin unetik bertatik lehen
esandako Diruegitamu-Jaurpideen Legea ere erabiltzearen kaltetan gabe.
Lanarigoarentzako
diruizendapenei buruz, Eusko Jaurlaritzak 1984garrenerako Azaroaren 6an
1985garrenerako Lansari-Hitzarmena izenpetu zuenez gero, Hitzarmen horretako
zehaztapenak Lege honetan sartzeari beharrezko erizten zaio,
Autonomia-Elkartearen zerbitzuango lanariek urtarrilaren lehenengo egunaz gero
beren lansari-jaurpideei buruzko segurantza izan dezaten. Beste jaurpide batzuk
dituzten Autonomia-Ertzaintzakoak eta Azaroaren 25eko "Autonomia-Elkarte
Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze Sailen arteko
Harremanen" 27/1983 Legeak dionaren arauera Autonomia-Elkarteari eskuratu
dakizkion lansariak baino ez dira Hitzarmen honetatik kanpo gelditzen.
Lehenengo
Atala - Lanarien ordainsariak
a) Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Lehendakariordeak, Sailburuek,
Sailburuordeek, Artezkariek eta Artezkariordeek urtean guztien eretzean
eskuratu ditzaten ordainsari osoak ehuneko zazpi gehituko dira guztira.
b) Lan-alorreko lege-jaurpidepean egon ez daitezen
Autonomia-Elkartearen zerbitzuango lanariek urtean guztien eretzean eskuratu
ditzaten ordainsarien guztizkoa, 1984garrenean indarrean egondakoen eretzean
ehuneko 7,5 gehituko da, norbanakoei gehitze hori egin eta atera dakienaren
kaltetan gabe eta, nolanahi ere, bakoitzaren ordainsarien guztizkoa ehuneko 7
gehituko dela bermatuz.
Autonomia-Elkarteko Ertzaintzakoak jaurpide hoietatik kanpo
gelditzen dira, hoien lansari-erapidetza Lege honen 16garren atalean eta horri
datxezkon arauetan agintzen denez araupetuko bait-da.
c) Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta
Erakundegoren-mailakoen zerbitzuango lanarien ordainsari-balioa,
1984garrenekoaren eretzean ehuneko 7,5 gehituko da, ehuneko horretan
zergatikako guztiak sartzen direla.
d) Guztira ehun (100) miloe pesetakoa izango den dirubaltza gehigarri
bat sortarazten da, Autonomia-Elkartearen Arduralaritzaren zerbitzuan egun
osoko araupetutako lan-aldian ihardun dezaten lanari guztiei hilean berrogeita
hemezortzi mila ehun eta hogeita bost pesetako (59.125 peseta) osoko
ordainsaria edo urtean zortzirehun eta hogeita zazpi mila zazpirehun eta
berrogeita hamar pesetakoa (827.750 peseta) bermatzeko. Ohartemandako
zenbatekoa lortu nahi den helbururako txikiegia izatea gertatuz gero,
diruizendapen hori gehitu ahal izango da.
e) Gehikuntzaren banakuntza:
1. Atal
horren gai diren lanarien benetako ordainsari-gehikuntzak ezingo du ehuneko
7tik beherakoa izan.
2.- Baltsango
ehuneko 7,5eko gehikuntzaren eta b) zatiak dionez bakoitzari bermatutako
ehuneko 7koaren arteko alderdiari dagokion diru-zenbatekoa, okerren dauden
taldeei laguntzeko, lanbide-mailaz igotzea, hala egokituz gero lansarien arteko
aldaroa aldatzea, eta horrelako ezein onurabide bezalako ordainsaria egokitzezko
eta hobetzezko bideak egiteko erabiliko da.
f) Arduralaritzak eta 1985garrenerako Lansari-Hitzarmena izenpetu
duten Sindikaritza-Elkarteek osatutako Jarraipen-Batzorde bat sortaraziko da,
Dekretoz, b) zatian ohartemandako ehuneko 0,5ekoari eta d) zatiak dion
100.000.000 pesetako dirubaltzari dagozkion diruizendapenen zertarakoak zehaztu
baino lehen hoien banakuntzari buruzko irizpideak ezagutu eta bere erizpena
eman dezan.
Jaurlaritzak aurreko zatian esandako diruizendapenen pentzutan,
behar bezala ihardun dezan beharrezko diruzko eskuarteak izendatuko dizkio
Jarraipen-Batzordeari.
2
Atala - Lanari-erroldearen mugak
Lanari-erroldea,
1984garrenerako diruegitamuetan ontzat emandako mugetaraino gehitu ahal izango
da.
3.
Atala - Laguntzetarako eta bestetarakotzetarako diruizendapenak
a) Dirulaguntzak: Jaurlaritzak, hoiek ematea indarreango manu eta
ituneen bidez ontzat emanda egon daitezen agizko nahiz domu-eragiketetarako
dirulaguntzak eman ahal izango ditu, lehen ontzat emandako zenbateko eta
zernolakoekin heurekin, hala behar izanez gero dirulaguntzak ematerakoango
araupetze-manuen indarraldia burututa gelditzen dela; horretarako, helburuz
berariz 1984garrenerakoak izan ez daitezen ituneen indarraldia luzatzeko eskua
ematen zaio Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari.
b) Bestetarakotzeak: Luza-arazitako Guztizko Diruegitamuetan zuten
zenbateko berekoak egin ahal izango dira. Agizko dirueskuraketak hilean-hilean egingo dira,
zenbateko horren hamabirenka.
c) Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren
20ko 31/1983 Legearen 41.6 atalak dionez, Lege honi dagozkionetarako
hartzaileak Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen duten Izaikietakoak
direnean hoiei dirua ordainik gabe ematea dirueskuraketa izango da eta diruen
hartzaileak beste nolanahiko enpresak edo norbanakoak izan daitezenean, berriz,
dirulaguntzak.
4.
Atala - Urte batzuetarako gastuak
Urte
batzuetarako gastuei buruz bere garaian indarrean zeuden baimenen ondorioz lehen
hitzartutako gastuak 1985garren urteko lehenengo egunez gero egin ahal izango
dira. Gastu hoiek, 1985garren ekonomia-urterako hitzartutako zenbatekoa izango
dute muga.
5.
Atala - Dirubidetza-ogasunen aldaketa
Erakundegoren-mailako
Arduralaritzako Izaikientzako ekarketak 1984garrenerako diruegitamuetan
baltzu-domua gehitzeko ekarketa gisa sartuta bazeuden, Lege honen 3garren
atalaren b) zatiaren lehenengo esaldiak diona egingo da.
6.
Atala - Luzapenaren mugak
Lege
honen 4garren eta 7garren ataletan agindutakoaren kaltetan gabe, diru-ezarpen
berriak eta bere berenezko nolakoa dela eta 1984garrenean bukatu daitezen
nolanahiko diruizendapenak ez dira luzatutakotzat joko.
7.
Atala - Luzatutako diruizendapenen zenbatekoa
Indarreango
araupidetzaren arauera luzakizun izan daitezen diruizendapenen zenbatekoak
bukatutako ekonomia-urtearen azken egunean ontzat emanda zeudenak izango dira,
hots, 1984garren ekonomia-urtean zegokien baimenarekin egindako eskuraketak,
gehikuntzak eta gainontzeko aldakuntzak kontatu ondorengoak.
8.
Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea
a) Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Diruegitamuek dakartzaten
diruizendapen-ondarrak diruegitamuetan sartzeko jaurpideak 1984garreneko
luzatutako Diruegitamuetan sartzeari buruz indarrean jarraitzeaz gainera, beste
hauek ere sartu ahal izango dira:
1.- 1983garrenerako Diruegitamuetako 50
Saileko gaindikinak.
2.- 1983garreneko Diruegitamuetako
Autonomia-Ertzainarentzako diruizendapenen gaindikinak.
3.- 1983garrenerako Diruegitamuetan lanarien
kidekaketarako egitasmoeei dagozkienen gaindikinak.
b) Luza-arazitako Diruegitamuetan sartutako diruizendapenentzako
jaurpideak 1984garrenerako Diruegitamuei dagozkienak heurak izango dira eta,
beraz, ekonomia-urte honetan indarrean zeuden dirueskuraketa-jaurpideak
erabiliko dira hoiekin.
9.
Atala - Diruizendapen gehikizunak
Luza-arazitako
diruegitamuetan eta bertan jarritako epe-mugararte horrelakoak izan eta indarrean
daudenetan sartutako diruizendapenak, luzapen-aldirako gehikizunetan
zermugatuko dira. Jaurlaritzak, gainera, jaulkitako herri-zorren dirusariak,
domua eta gastuak ere ordaindu ahal izango ditu, horretarako diru-zenbatekoak
jaulkipen bakoitza egiterakoan jarritako zernolakoak edo indarreango
araupidetzak jaulkipen-aldakuntza egiteko jartzen dituen baldintzak bete
ditzatenaren baldintzapean.
10.
Atala - Bestetarakotze eta horniketa-jaurpideak
a) Luzapen-aldian, bestetarakotze eta horniketa jaurpideak
1984garreneko Diruegitamu-Legeko manuak diotenez araupetuko dira.
b) Udalen, Herri-Ihardunaren Aldakuntzarako neurrien Legean agintzen
dena egiteratzeko beharrezko izan daitezen bestetarakotzeak egin ahal izango
dira.
11.
Atala - Gaudimenak
Luzapen-aldian,
luzapenaren gai diren Guztizko Diruegitamuetan ontzat emandako modutan eta
hoietan ontzat emandako gehienezko zenbatekoekin erabili gabe
gelditutakoarentzako gaudimenak eman ahal izango dira.
12.
Atala - Maileguak
Luzapenaren
gai izandako Guztizko Diruegitamuetan jarritako mugak luzapen-aldian indarrean
iraungo dute.
13.
Atala - Agintepide berrien eskuraketa
a) Autonomia-Elkarteak luzapen-aldian Erresumagandik agintepide
eta/edo zerbitzu berriak eskuratzeak, Jaurlaritzari eskuraketa horri darizkion
egitekoeei 1984garrenerako Diruegitamu-Legeak diruzenbatekoz eta eran
erantzuteko behar daitezen gastuak egiteko eskua ematea izango du berebaitan,
ondorengo idazpurutan esaten diren aldakuntzez besterik gabe.
b) Diruizendapenak, honako gastu hauei eta ez besteei erantzuteko
beharrezkoak izan daitezenak izango dira, eta ez beste:
1.- Lanarigo-gastuei eta guztizkoeei,
aginte-eskuraketaren gai diren gizakizko eta gauzazko eskuarteei mugatuz, eta
agintepide eta/edo zerbitzu hoiek luzapen-aldian egiteratzeko gutxienez behar
daitezen eskuarteak gehituta.
2.- Agizko nahiz domuzko eskuraketei, Lege
honen 3garren Atalean esandakoaren arauera.
3.- Erresumak egite-bidean dituen gauzetango diruezarketei,
hoiek bermatzeko behar dedin zenbateko zehatzez ekonomia-urte berrian
bermatzekoak badira edo, bestela, ekonomia-urte horretan hoiek egiteratzeari
jarraitzeko.
4.- Aurreko zatietan zehaztu gabeko beste
gastu batzuei, Autonomia-Elkarteak beretzakotutako agintepide eta/edo
zerbitzuen ondorioz bere gain hartutako egitekoei dagokien neurrian.
c) Aurreko idazpuruaren eraginez egindako diruizendapenak ezingo dira
luzapen-aldian bestetarakotu.
d) Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuak onar
daitezen unean bertan, atal honen a) zatiak dionez egindako diruizendapenak
berez eta besterik gabe ezabatuta, eta Diruegitamu hoietan egin eta haiei
dagozkienez, edo Diruegitamu-Legeak berak edo Diruegitamu-Jaurpideenak
jarritako era eta bidetatik ontzat emandakoez ordezkatuta geldituko dira.
14.
Atala - Elkarregokitasun-arauak
1985garrenerako
Guztizko Diruegitamuak onar daitezenean Lege honen arauerako baimena duten
diruegitamutakoren bat ez egotea gertatuz gero, horri dagokion zenbatekoa
doakion diruegitamu-sailaren pentzutan kitatuko da, eta hori ezinezkoa izanez
gero, abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 21garren Atala dionez 1985garrenerako
Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sar daitekeen baltsango
diruizendapenaren pentzutan.
15.
Atala - Lurraldearteko ordezkaketa-baltzaren pentzutango diruizendapenak
1985garreneko
luzapen-aldiak diraueno, Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango
diruegitamuetako diruizendapenak I Eraskinean agertzen direnak izango dira.
16.
Atala - Ertzainaren alorreko diruizendapenak
09
"Herrizaingoa" Sailean, 07 "Zerbitzuak" Sailean, eta 08
"Arkautengo eta Zerbitzuango Ertzaina" Sailean agertzen diren
diruizendapenak, hoien berarizko dirubide-jaurpideei darizkien neurtze-arau
berrien zenbatekoei egokituko zaizkie, zernolakoz diruizendapen aldakor izaten
irautearen kaltetan gabe. Diruizendapen hoien berarizko zenbatekoak guztira sei
mila berrehun eta hamaika miloe ta seirehun mila peseta (6.411.600.000 peseta)
jotzen du.
17.
Atala - 50 Saila
1985garreneko
luzapen-aldiak diraueno, 50 Sailari dagozkion diruizendapenak II Eraskinean
agertzen direnak izango dira.
18.
Atala.- Zergalaritza-Arauak
Autonomia-Elkartearen
eta bertako Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzak mila bederatzirehun
eta larogeita boskarreneko urtarrilaz gero behar ditzakeen zergalaritzazkoez
besteko arielak eta zergak, indarrean daudenekin Erresumaren 1985garreneko
Guztizko Diruegitamuen Legeak dakartzan manuak erabiliz atera daitezen
gaurkotutakoak izango dira.
19.
Atala - Foru-Diputazioen Guztizko Ekarketa
Azaroaren
25eko 27/1983 Legeko 29garren atalaren 5garren zatian agintzen denaren arauera:
a) Luzapen-aldiak diraueno, Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren Diruegitamuetan egindako diruizendapenei erantzuteko egin
ditzaten ekarketak, 50 Sailean daudenak bertan utziz, abenduaren 20ko 30/1983
Legeko 32garren atalaren 1 zatiaren arauerako Foru-Diputazioen bateango osoko
ekarketen urriaren 30eko 3/1984 Legeak dakartzan ekarketa-ehunekoen arauerakoak
izango dira, atera daitezen zenbatekoei atal bereko 2garren eta 3garren
zatietan zehazten direnak kenduz.
b) Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere, abenduaren 20ko 30/1983
Legearen 32garren atalaren 3garren zatiak dion beherapena egiteko, bertan esaten
den Diputazioen bateango guztizko gostea Foru-Diputazioen artean banatuko da,
urriaren 30ko 3/1984 Legeak dakartzan ekarketa-ehunekoen arauera.
c) Aurreko zatien arauera luza-arazitako behin-behingo ekarketen
ordez, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren 1985garren ekonomia-urteko
ekarketei buruzko Akordioa berebaitan duen Lege-Egitasmoa onartutakoan
Legebiltzarrak bere garaian zehaztu ditzanak jarriko dira, Autonomia-Elkarte
osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko lhardutze-Sailen artean egin
daitezen elkar-eskuraketak kontutan izanik. Ordezkaketa honek Legebiltzarrak
Dirubideen Euskal Kontseiluaren Akordio hori onar dezan egunaren biharamonaz
geroko indarra izango du, eta hala gertatuz gero egon daitezkeen aldeak, noiz
zer aldetara, Foru-Diputazioek egin beharreko hurrengo ekarketan berdinduko
dira.
20.
Atala - Autonomia-Ertzaintzaren alorreango ekarketak
a) Aurreko atalean esandako diru-zenbatekoez gainera,
Foru-Diputazioek, halaber, eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren
Diruegitamuetan sartutako gastuei eusteko, Erresumari 1985garrenean ordaindu
beharreko Kupotik horren eretzean urtean beheratu ahal dezatenaren
diru-zenbateko berbera ekarriko dute.
b) Foru-Diputazioen gastu hoietarako antzemate-bidezko behin-behingo
neurtze-araua erabilita ateratako lehenengo ekarketak honako hauek izango dira:
- Arabako Foru-Diputazioak:.......... 889.288.920
- Gipuzkoako Foru-Diputazioak:. 2.036.324.160
- Bizkaiko Foru-Diputazioak:........ 3.485.986.920
GUZTIRA....................... 6.411.600.000
21.
Atala - 50 Sailerako Ekarketak
a) 1.507.000.775 pesetatan jartzen da, behin-behingoan,
Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren 1985garrenerako
Diruegitamutako 50 Sailean egindako diruizendapenen dirubidetarako egingo duten
ekarketa. Diru-zenbateko horren Kondaira-Lurraldetako banaketa honako hau
izango da:
- Arabako Foru-Diputazioak:.......... 209.062.618
- Gipuzkoako Foru-Diputazioak:..... 478.718.726
- Bizkaiko Foru-Diputazioak:........... 819.519.431
GUZTIRA....................... 1.507.300.775
b) Zenbateko hoien eta Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen
Legean 1985garren ekonomia-urterako onartu daitezen behin-betikoen artean agian
egon dedin aldea Foru-Diputazioek Lege hori indarrean jarri ondoren egin
dezaten lehenengo ekarketan berdinduko da, dagokion aldera.
22.
Atala - Foru-Diputazioen Ekarketen ordainketa
Luzapen-aldi
honetan ekarketak ordaintzeko epeak 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen
Legearen 35.1 atalak jartzen dituenak heurak izango dira, Eusko Legebiltzarrak
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren Akordioa daraman Lege-Egitasmoa ontzat
eman dezanerarte; ontzat emate horren biharamonetik hasita, Akordio horretan
bertan ohartemandako epeak izango dira indarrean.
Erabaki
Gehigarriak
Lehenengoa
Lege
honen ataletan agindutakoa hala dela ere, honako hauei buruzko diruizendapenak
luza-arazitakotzat joko dira:
a) Enpresa eta industria-alorren Birregituraketaren alorreko
ekintzapidetarakoak.
b) 99 Sailari buruzkoak.
c) Etxebizitzaren alorreko epe luzerako maileguak
emateari buruzkoak.
d) Lanik ezaren aurkako ekintzetarakoak.
e) Oihangintzarako eta oihan-suteei aurrea
hartzeko diruezarketak egiteko beharrezkoak izan daitezenak.
Bigarrena
Jaurlaritzari, Dekretoz, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen
aginte-esparruan honako hauek egiteko eskua ematen zaio.
a) Ondoren esaten diren arduralaritza-ituneen gertakuntza, ematea,
egiteratzea, baliogabetzea, harrera eta ordainketa eta gaudimenak egiteko
berarizko eta erraztutako erak jartzeko.
1.- Legez aldaketa, konponketa txiki, iraunarazte eta eustekoetan
zermugatuta egon, eta banakako itune-diruegitamuz zortzirehun mila pesetatik
gora jo ez dezaten lanetarakoak.
2.- Banaka urtean ehun mila pesetatik gorakoak izan ez daitezen
makinei, apailuei, multzo edo antolapidetzei eustezko
teknika-aholkularitzakoak.
3.- Banakako balioz hamar mila pesetatik gora jo ez dezaten ogasun
errolderakizunezko zuzkiketarakoak.
b) Zuzkiketa txikientzako jaurpideak ogasun
mugikor suntsiezineko eta andeakaitzetara zabaltzeko.
Hirugarrena
a) Agintaritzak, bereak izan, hiri-lurretan edo
hirigintza-lurretan egon, eta hoietarako hirigintza-jaurpideak direnak direla
indarrean dagoen Lurrarekiko Jaurpideen eta Hiri-Antolaketaren Legeko 84.3.a)
atalean jartzen diren zertarakotarako izan daitezen lurrak dohan eman ahal
izango dizkie Udalei, Diputazioei eta, hala egokituz gero, horretarako
gaitasuna duten Hirigintza Ihardutze-Erakundeei.
b) Hoien egiterapena Lurrarekiko Jaurpideen eta
Hiri-Antolaketaren 1956garreneko Legearen jaurpidepean egon daitezen
Lur-Eremuak izan daitezenean, aurreko atalak dion emate hori ezingo da
ekainaren 23ko 2159/1978 Dekretoz onartutako Egitamuketa-Araudiaren Eraskinean
Zati-Egitamuen horniketarako gutxienezko emendio-neurritan esaten den zenbatekotik
gorakoa izan.
c) Eman daitezen lurren balioa hogei miloe
pesetatik gorakoa izan ez dedinean, besterentzakotzea erabakitzeko gaitasuna
Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailari dagokio, eta balioa hortik
gorakoa izanez gero, Eusko Jaurlaritzari, Sailburu horretxen arioz.
Zenbateko hoiek Eusko Jaurlaritzaren
Dekretoz aldatu ahal izango dira, Euskadiren ondareari buruzko uztailaren 27ko
17/1983 Legearen 4garren Erabaki Gehigarrian ohartemandakoaren arauera.
d) Beharrezko izan daitezen zertarakoa edo
eratxikipena kentzearen edo inorentzakotzeko gaitasunaren adierazpenek,
horretzazko arduralaritza-erabakiak berebaitan daramatzatela joko da.
Laugarrena
a) Lege honen bidez egiten den luzapen-jaurpideen
araupeketa, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Guztizko
Diruegitamuen Legeak bere garaian agindu dezanaren kaltetan gabe dela ulertuko
da.
b) Luzapen-aldi honek diraueno, Euskadiko
Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legeak erabat
indarrean iraungo du, Lege honetako manuekin elkartu ezinezko gertatu dedinetan
izan ezik.
c) Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren
20ko 31/1983 Legeak agintzen duenaren egiterapena, Euskadiko
Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legea indarrean
jarri dedin egunaz gero hasiko da, Guztizko Diruegitamuak gertatzeari buruzkoan
salbu, horretarako Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Lege horren Azken Erabaki
Bakarrak diona izango bait-da jaurpide.
d) "Lan-Harremanen Batzordea" 30
Sailaren barruan Bateango Lan-Auzien eta Bateango Itunebideen Biderapenari
buruzko Akordioa egiteratzeko dirubidetarako 41.050.000 pesetako
diruizendapenak egiteko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.
Jaurlaritzak, Lan-Harremanetarako
Batzordeak eskatuta, erabaki gehigarri honen gai diren gastuen zernolakoari
dagozkion diruegitamu-izendapen zehatzak egingo ditu.
Behin-Behingorako Erabaki Bakarra
Lege honen lehenengo atalaren gai diren
lanarigoaren ordainsarien jaurpideak ez dira Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen
eta Kondaira-Lurraldeetako Ihardutze-Sailen arteko Harremanei buruzko
abenduaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteari
eskuratutako lanariekin erabilgarri izango, hoientzako ordainsari-jaurpideak
Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legean zehaztuko
bait-dira.
Azken Erabakietakoak
Lehenengoa
Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko
beharrezko izan daitezen manuak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.
Bigarrena
Lege
hau 1985garreneko urtarrilaren lehenengoan jarriko da indarrean.
I ERASKINA
LURRALDEARTEKO ORDEZKAKETA-BALTZA
EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN AGINTEPIDEETANGO
EGITASMOAK
SAILKAKO LABURPENA
SAILA:
NEKAZARITZA .......................................................................................... 1.373.600.000
HEZKUNTZA,
UNIBERSITATEAK ETA IKERLARITZA ................................... 1.090.000.000
LURRALDE-POLITIKA, GARRAIOAK ETA TURISMOA ................................ 3.327.300.000
OSASUNKETA ETA GIZARTE-SEGURANTZA ............................................... 309.700.000
-----------------
GUZTIRA ............................................................ 6.100.600.000
03 SAILA: NEKAZARITZA
Egitaraua:
Abere-Ikerlaritza eta Hobekuntza........................................................... 45.000.000
Oihan-Ikerlaritza eta Hobekuntza ......................................................... 50.000.000
Nekazal-Gaikuntza ............................................................................ 190.000.000
Arrantzu-Antolaketa ............................................................................. 12.000.000
Nekazal-Bazkundeak, Arrantzu-Koperatibak ........................................ 10.000.000
Nekazal-Azpiegitura ........................................................................... 586.000.000
Oihangintza.......................................................................................... 59.500.000
Abelazkuntza ..................................................................................... 209.000.000
Izadiaren Zaingoa .............................................................................. 212.100.000
----------------
1.373.600.000
07
SAILA: HEZKUNTZA, UNIBERSITATEAK ETA IKERLARITZA
Egitaraua:
Eskolaurrea ........................................................................................ 156.800.000
Oinarri-Heziera Orokorra .................................................................. 627.200.000
B.U.P. eta C.O.U................................................................................ 136.000.000
Lanbide-Hezkuntza ............................................................................. 170.000.000
-----------------
1.090.000.000
11
SAILA: LURRALDE-ANTOLAKETA, GARRAIOAK ETA TURISMOA
Egitaraua:
Bide-Azpiegituraren antolaketa ....................................................... 2.590.000.000
Oraingo Azpiegituraren Zaingoa eta Hobekuntza .............................. 530.000.000
Portuak............................................................................................... 207.300.000
----------------
3.327.300.000
12
SAILA: OSASUNKETA ETA GIZARTE-SEGURANTZA
Egitaraua:
Gizarte-Osasunketarako Laguntza ..................................................... 100.000.000
Osasunaren Zaingorako....................................................................... 25.000.000
Eritegi-Sorospidetzarako ..................................................................... 184.700.000
---------------
309.700.000
50
SAILA: EURI-JASAK-83GARRENEKO
ABUZTUKO ONDAMENAREN GASTUAK
Egitaraua:
Sail Ezberdinak ..................................................................................... 34.522.268
Nekazaritza eta Arrantzua................................................................... 140.000.000
Ekonomia eta Herriogasuntza............................................................. 100.000.000
Hezkuntza, Unibersitateak eta Ikerlaritza ............................................ 145.400.000
Industria eta Enerjia ........................................................................ 2.030.500.000
Lurralde-Politika, Garraioak eta Turismoa .......................................... 920.879.893
Lehendakaritzaordea .............................................................................. 3.000.000
---------------
3.374.302.161