5/1982 Legea, maiatzaren 20koa, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundea sortzeko.
1982-05-20Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1982/6/2, 71. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
§ 20. 5/1982 LEGEA, MAIATZAREN 20KOA, EUSKAL-IRRATI
TELEBISTA HERRI-ERAKUNDEA SORTZEKO
ATARIKOA
Euskal Herriko Autonomia-Elkartea, bere Autonomia-Estatutoaren
19garren Atalak dionaren arauera, irrati eta telebistari buruzkoak
1980garreneko Urtarrilaren 10eko 4/80 Legez onartutako oinarrizko jaurpideak
osatuz Eusko Legebiltzarraren Lege baten bidez araupetzeko gaitasunaren jabe
da.
Agintepide hori erabiliz, eta funtsezko herri zerbitzu deneko
irizpidea aitortuz, Lege honen gai diren gizarte-adierazpideak herritar
euskaldunak argipide eta politikan eskuhartzeko lehen-lehen mailako bide
direnez eratzen dira, eta bai hezkuntzarekiko eta euskal kulturaren suztapen
eta zabalkundearekiko gure erapidetzaren oinarrizko lankidetasun-tresna direnez
ere, euskeraren suztapena eta sabalkundea bereziki kontutan izanik eta, hori
guzti hori, Autonomia Elkarte honetako herritarren eskubide eta iareipideak
behar bezala egiteratzeko eustazpi eta oinarri.
Labur-labur esandako oinarri-irizpide hoietatik abiatuta, Lege
honek, orotariko oinarrizko irizpideei men egitea ezezik, erantzun-eskubidea
araupetzea ere egiten du, lehen aipatu ditugun oinarrizko jaurpide hoiek
elkar-egokitasunez osatu eta, batean esanda, horretarako egoki diren
lege-bideez baliatuz Legearen xede diren helburuei egokitutako egitura bat
ezarriz.
I. ATALBURUA
"EUSKAL IRRATI-TELEBISTA"
HERRI-ERAKUNDEAREN ZER DENA
Lehenengo
Atala
1.- Lege honen gai
diren irrati-telebistazko zerbitzuen jabetzadun denez Autonomia-Elkarteari
dagozkion egitekoak, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen
bidez egiteratuko dira.
2.- "Euskal
Irrati-Telebista" Herri-Erakundea berenezko lege-nortasunaren jabe da,
lege honetan eta hau osabideratu dezaten agintarauetango agintzak ditu
jaurpide, Autonomia-Elkarteari erresumaren jabetzapeko telebista-irrapide baten
artezko eraentza eman diezaion Legeak bakoitzean agindu dezanaren eta
uhin-sarritasunak eta irrada-indarrak izendatzeari darizkion eginbehar eta
eskubideen kaltetan gabe.
3.- Besteekingo
lege-alorreko harremanetan, ondareez jabetzeko eta akurapenak egiteko
Merkataritza eta Herri-alorreko Legeen menpe egongo da, Lege honetan
ohartemandako salbu-espenez besterik gabe eta, nolanahi ere, egintza
bereizgarriei eta Itune-bidezko eta/edo Itune-bideaz besteko erantzukizunekiko
jaurpideei buruzkoetan inolako salbuespenik ez dagoela.
II ATALBURUA
OROTARIKO OINARRI-ARAUAK ETA
ERABILTZE-EREMUA
2.
Atala
Autonomia-Elkarteko Herri-Agintariek eta
Herri-Erakundearen ihardutze-sailek adierazpide-askatasuna eta argipideak hartzeko
eta emateko eskubidea babestuko dituzte adierazpideek bere egitekoa
demokraziaren arauzko Gizarte batek eskatzen duenez egin ahal dezaten.
3.
Atala
Autonomia-Elkartearen jabetzapeko gizarte
adierazpideen ihardunak honako oinarri-irizpide hauek izango ditu:
a) Berriemanketan gauzak direneantxe ikustea,
egiatasuna eta alderdikeriarik eza.
b) Berriemanketa eta iritziaren arteko zehazketa
eta bereizketa, azken honek adierazten dutenek nor diren hertsiki eskatuz.
Merkataritza-berriemanketak erabilkera zehatz eta berezi bera eskatuko du
hertsiki.
c) Berdintasun-sortarauarekiko, politika,
erlijio, gizarte, kultura eta linguistika-aniztasunarekiko begirunea.
d) Orotariko interesaren alde,
Autonomia-Estatutoan eta Konstituzioan onartutako elkar-bizitzaren
herri-balioen aldezpen eta suztaketa.
e) Konstituzioak eta Autonomia-Estatutoak
onartzen dituen eskubideekiko begirunea.
f) Pertsonaren ohorearekiko, izen onarekiko
begirunea eta, bereziki, urkotasun eta berarizko irudirako eskubidearekikoa.
g) Gazteriaren eta haurtzaroaren babesa.
h) Kulturaren eta euskeraren suztapena, euskera
erabiltzearen xedetarako, oinarrizko egitarau sortarauak ezarriz, orotariko
eskeintza mailan Elkarte Autonomiadunean euskeraz irrati-telebistazko
emankizunen oreka beharra kontutan izanik.
4.
Atala
1.- Lege honetako 2.
eta 3. ataletako sortarauak eta Euskal Herrirako Autonomia-Estatutoaren 9.2.
atalak herri-aginteei ezarritako eginkizunak egokiro betetzeko, honako hau ekar
dezakeen ezein egitarau baztertzera joko da:
a) Askatasunaren eta norbanakoen eta taldeen arteko berdintasunaren
aurkako ekintza edo jokabideak goratzea edo aldeztea.
b) Lege edo gizarte aldetik gaitzesgarri diren jokabideak alde onetik
erakustea edo aldeztea.
2.- Haurrentzako
asmotako zabalkunde eta egitarauek "Bezeroen Estatutoa"-ri buruzko
Legean jarritako baldintzak bete beharko dituzte.
3.- Norbaiten hitzak
edo irudia bere barnekoitasun-eskubidea hautsi eta bere baimenik gabe jasotzea
debekatuta gelditzen da, eta bai hartze horri datxezkon nolanahiko aztarrenak
zabaltzea edo gordetzea ere. Halaber, legea hautsi dezaten gara-adinera
gabekoen izenak agertaraztea ere debekatuta gelditzen da.
III ATALBURUA
ERAKUNTZA ETA LEGEBILTZAR-ZAINGOA
I SAILA
5. Atala
Honako
hauek dira "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen
ihardutze-sailak:
a) Eraentza-Batzordea.
b) Herri-Erakundeko
Elkarteen Aholku-Batzordeak.
c) Artezkari Nagusia.
II
SAILA
ERAENTZA-BATZORDEAZ
6.
Atala
1.- Eraentza-Batzordea
Legebiltarrak hautatuko dituen hamabost kidek osatuko dute.
2.- Kontseilariaren
karguak ez du honako hauekin elkartzerik izango:
a) Bere ekintzen artean,
nagusi edo bigarren mailako izan, honako hauek sar ditzaten ezein
norbanako-elkartekiko, zuzen edo zeharkako, edozein lanbide-lotura moetarekin;
zabalkunde-iragarpengintza edo banaketa; zinefilmak; laburrak barne, egitea eta
banatzea; zinez edo magnetoskopioz irarritako saioak egitea; diskak,
magnetofono-zintak edo antzekoak egitea, eta baita Lege honen bidez araupetzen
den Herri-Erakundeak bere ardurapeko izan ditzan Enpresa edo Baltzu berezitan
erabili daitezen edo erabili daitezkeen antolapide, tresna edo nolanahiko zati
edo hoien eta hoientzako zuzkiketa egitekoak.
b) Herri-Erakundearekin edo
horren Baltzuekin zerbitzu-egitezko edo lanezko ezein harremani atxikitakoekin.
7.
Atala
1.- Eraentza-Batzordearen
izendapena Legebiltzar-Taldeek, batera, Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean
aurkeztu ditzaten saloei jarraiki egingo da.
2.- Emandako
botoen bi herenezko gehiengoa lor lezan saloa hautatuko litzateke.
3.- Eraentza-Batzordea,
bertako kideak izendatu eta hilabeteko epearen barruan eratuko da, kide guztiak
bere tokiaz bilkura berean jabetzen direla.
4.- Eraentza-Batzordekideek
dagokien legegintza-aldia bukatzeaz bat utziko dituzte bere karguak, kide
berriak bere tokiaz jabetu arte bere ihardunari jarraituko bazazkio ere.
5.- Eraentza-Batzordearen
aginte-denboran edozein arrazoigatik gerta litezen balizko hutsuneak, aurreko
2. idazatian ezarritako gehiengoaren arauera, betetzeko hautagaia izendatu izan
zezan Legebiltzar Taldearen izenean aurkeztu zitezenen artetik aterako dira.
8.
Atala
1.- Eraentza-Batzordea
balio osoz bildu dadin, gutxienez, bere zortzi kidek egon beharko dute bertan.
Batzordearen erabakiak bertango batzordekideen
gehiengoz hartuko dira, honako atal honen 2. idazatiak aipatzen dituenetan
salbu.
2.- Honako
gai hauetarako Eraentza-Batzordeko kideen bi herenezko gehiengoa beharko da:
a) Herri-Erakundeko Artezkari
Nagusiaren izendapenari buruzko txostena. Egin dedin lehenengo boto-emanketan
gehiengo hori lortuko ez balitz, bilkura ordubete geldiarazi eta ondoren
bigarren boto-ematea egingo da. Orduan ere arauzko gehiengoa lortuko ez balitz,
Eraentza-Batzordeak Artezkari Nagusiaren izendapena utzi egiten duela ulertuko
da, eta arauzko bide hori betetakotzat joko.
b) Artezkari Nagusiaren saloz
Herri-Erakundearen ekintzapideen egitamua ontzat ematea; egitamu horretan, gutxienez,
emankizun-egitarauarekiko oinarrizko irizpideak bilduko dira, eta bai Herri
Erakundeko Baltzu berezien ekintzapide-egitamua ere. Ekintzapide-egitamua
lehenengo aldiz eztabaidatu dedin bilkuratik hasi eta hilabeteko epearen
barruan ezin onartu ahal bada, Batzordekideen erabateko gehiengoa aski izango
da egitamu hori onartzeko.
c) Herri-Erakundeko eta bere
Bazkunetako lanarierroldeak eta hoien aldaketak behin-betikotzat onartzeko.
d) Herri-Erakunde eta bere
Baltzuetako lanarien lansari-jaurpideak onartzeko.
e) Herri-Erakundearen eta
bere aintzin-diruegitamuak onartzeko. Lehengo boto-emanketan zati honen lehengo
zatian jarritako arauzko gehiengoa lortuko ez balitz, diruegitamuekiko
egitasmoa Jaurlaritzari bidaliko zaio, legezko epearen barruan, Eraentza-Batzordekide
bakoitzaren botoa zehaztuz.
f) Autonomia-Elkarteko
gizarteen auniztasunarekiko eta elebitasunarekiko begirunez, gizarte eta
politika-taldeentzako egitarau-zatia sei hilabetez behin zehazteko.
9.
Atala
1.- Honako
hauek ere, halaber, Eraentza-Batzordearen ardurapeko dira:
a) Lege honen BIGARREN ATALBURUAN agintzen denaren arauera
egitarauak bete daitezenaz arduratzea.
b) Bere egitekoa dela eta
Herri-Erakundearen agintepeko izan daitezen Baltzu eta Enpresetako Artezkarien
izendapenen eta kentzeen adierazpen zehatzak hartzea.
c) Erakundearen eta horren
ardurapeko Baltzu eta Enpresen ekintzapideei buruzko urteko txoostena onartzea.
d) Eusko Jaurlaritzak
iragarkuntzaren alorrean eman-asmo izan ditzan erabakiei buruzko erizpenak
ematea.
e) Herri-Erakundeko Baltzuen
bidezko Zabalkunde-iragarketa araupetzeko arauak jartzea, ontasun-maila,
iragarketa-mezuen edukia, eta iragarketa-denbora egitamuketari eta bertan
sartutako gizarte-adierazpideen beharrei egokitzea kontutan izanik
f) Herri-Erakundeari eta
bere Baltzuei izendatutako egiketei buruz herritarrek egin ditzaketen saloak
hartzea, hoiei bere bideak eginaraztea eta erantzutea.
g) Urteoro, adierazpide
bakoitzaren emanaldietan sartu beharreko norbere irradagaien ehunekoa zehaztea.
h) Bere ardurapeko izan ez
daitezenarren Herri Erakundeko Artezkari Nagusiak aurrera ekarri diezazkion gai
guztiez jabetzea.
2.- Atal honetako aginpideak egiteratzeko bide izan
daitezen erabakiak bertangoen arteko gehiengo soilez hartuko dira,
Arduralaritzabide-Legeak taldeango ihardutze-sailentzat agintzen duenaren
arauera.
10.
Atala
1.- Iharduera
hutsezko xedea izango duen Eraentza-Batzordeko Lehendakaritza, Batzordekideen
artean txandakakoa izango da. Hilabete iraungo du eta batzordekide zaharrena
ekingo zaio, txandan adinez lehendakariaren hurrengoa izan dedina jarraitzen
zaiola, eta irizpide berdinari atxikiz hurrengo txandadunak.
2.- Legegintza-aldi
batek dirauen artean batzordekideren baten ordezkoa jarri beharra gertatuz
gero, ordezkoak txandakako Lehendakaritzarakotan ordezkatzen duenaren txanda
izango da.
11.
Atala
1.- Eraentza-Batzordeak,
Herri-Erakundeko lanarien artetik boto-eskubiderik eta hizpiderik gabeko
Bilkura-agiritarako Idazkari bat izendatuko du; horrek, bilkura bakoitzeko
biltzar-agiria egin beharko du, bilkura bakoitza bukatzean horren idazkera
onartu, eta horretarakoxe agiri-liburuan erasota uzten dela.
2.- Idazkariak,
Lehendakaritzaren oniritziarekin, hartutako erabakiekiko egiaztagiriak egin
ahal izango ditu.
3.- Biltzar-agirietarako
Idazkariak bere gain izango du agiri-liburuaren zaingoa; hori beti Herri
Erakundearen egoitzan egongo da, Eraentza-Batzordeko Lehendakariaren berarizko
idatzizko baimenik gabe bertatik ezin atera daitekeela.
4.- Halaber,
Biltzarragiri-Idazkariak Herri-Erakundearen ikurratza ere horren Egoitzan
gordeko du; hori ezingo da Herri-Erakundearen agiri ofizialetan baizik erabili,
Eraentza-Batzordeko Lehendakariak agindu dezan guztietan.
12.
Atala
Eraentza-Batzordeak hilean agizko bilkura
bat egingo du, gutxienez, Herri-Erakundearen Egoitzan edo deian zehaztu dedin
tokian, eta bereziak, hurrengo atalaren arauera beharrezko dedinoro.
13.
Atala
1.- Lehendakariari
dagokio Eraentza-Batzorderako deia idatziz egitea, bertan Gai-zerrenda eta
bilkura izango den toki, egun eta ordua adierazten direla.
2.- Lehendakariak
nahitaez egin beharko du Batzorderako deia, gutxienez bertako sei batzordekidek
eskatuta, bertan dei bereziaren xede izan daitezen puntu zehatzak ezar
daitezeneko idatzizko eskabide baten bitartez.
3.- Atal
honen aurreko zatietan ohartemandakoa hala dela ere, Lehendakariak bere kabuz
luzaezineko eta berebiziko garrantzizkotzat eritzitakoetan, Bilkurarako deia
telegramaz egin ahal izango du; mezuan, atal horren lehenengo zatian
ohartemandako zehaztasunak eman beharko dira.
4.- Erantza-Batzordeak
ez du Gaizerrendan jasotako arazoez baino aritzerik izango, bilkuran egon
daitezen kidek ahobatez besterik erabaki dezatenean salbu.
14.
Atala
1.- Herri-Erakundeko
artezkari Nagusiak Eraentza-Batzordearen bilkuretara joan ahal izango du, hitz
egiteko eta botoa emateko eskubidez, baina berari artez dagozkion gaietan ezin
eskuhartu dezakeela.
2.- Halaber, Batzordeak hoien aholkuak eskatu ditzaneko
teknikariek ere joan ahal izango dute, Batzordeari argipideak emateko ez
bestetarako.
III
SAILA
AHOLKU BATZORDEEZ
15.
Atala
1.- Euskal
Irrati-Telebistarako herri-zerbitzuak eraentzeko sor dadin Herri-Baltzu
bakoitzak Eraentza-Batzorde bat sortzea ekarriko du honako hauek osatuko
dutelarik.
a) Heintasun-irizpideen arauera ordezkotza-indar
haundiena izan dezaten Sindikaritza-Elkarteetako Sailek edo langile-Bazkunek
izendatutako Langileen hiru ordezkarik.
b) Honako erakunde hauek izendatutako lau
ordezkarik: Euskaltzaindiak, Eusko Ikaskuntzak, Euskalerriaren Adiskideen
Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak.
c) Bat adierazpideen (Albistaritza, Irrati eta
Telebista) Elkarteek eta bestea Bezero Baliatzaileen Elkarteek izendatutako bi
ordezkarik.
d) Foru-Diputazioek izendatutako hiru ordezkarik,
Diputazio bakoitzeko bat.
e) Euskal Herri-Arduralaritzaren sei ordezkarik,
Eusko Jaurlaritzak izendatuta.
2.- Aholku-Batzordekideak
heurak izango dira irrati eta telebista-zerbitzuen eraentzarako
Herri-Baltzuetarako ere.
3.- Arduralaritza-Batzordeak
hiru hilabetez behin gutxienez egingo dio bilkurarako deia irrapide bakoitzeko
Aholku-Baatzordean; hauek, Aholku-Batzordeak berariz eska diezaietenean emango
dute bere iritzia edo erizpena, irratsaio-egitaraugintzari buruz
Arduralaritza-Batzordeari ematen zaizkion agintepideei men eginaz.
IV SAILA
ARTEZKARI NAGUSIA
16.
Atala
1.- Jaurlaritzak izendatutako Artezkari Nagusia
du Herri-Erakundeak bere egiterapen-sail eta, horren ondorioz, honako egiteko
eta eskubide hauek izango ditu:
a) Lege honek, lege hau
osatzeko arau-bidezko manuek, eta hala egokituz gero oinarrizko edo
osatze-bidezko legepide direnez erabilgarri eta nahitaez bete beharreko izan
daitezenek agintzen dutena betetzea eta betearaztea.
b) Arduralaritza-Batzordeak
bere agintepeko gaietan har ditzan erabakiak betetzea eta betearaztea.
c) Arduralaritza-Batzordeari,
onar dezan, Herri Erakundearen ekintzapide-Egitamua aurkeztea, eta baita haren
menpeko Baltzu eta Enpresenak eta esandako ekintzapide-egitamu hoien
Egiterapenari buruzko Urteko Txostena ere.
d) Diruegitamuen
aintzin-egitasmoa Batzordeari onar dezan aurkeztu, lan-sariak eta aurreko
zatian esandako egitamuak egiteratzeko ohartemandako gastu eta diru-eskuraketak
barne daramatzala, esandako batzorde horrek emankizun egitarauri buruz ontzat
emandako oinarri-iritziak eta orotariko bideak kontutan izanik eta horretzazko
zehaztapen-txostenarekin batean, hori guzti hori bai Herri-Erakundeari berari
bai horren menpeko Baltzuei dagokiela.
e) Akurapen-sail gisa ihardun
eta Herri-Erakundearen eta bere Baltzuen ordainketa eta gastuetarako baimena
eman.
f) Arduralaritza-Batzordeari
Herri-Erakundearen eta bere Baltzuen ihardutze-egitura aurkeztea onar dezan,
eta bai Herri-Erakundeko eta bere Baltzuetako artezkaritzakoak
lanbide-gaitasunari begira izendatzea ere, izendapen hoiek aurrez
Arduralaritza-Batzordeari ezagutaraziz.
g) Herri-Erakundearen eta
bere Baltzuen iharduna berma dezaten nolanahiko zerbitzuak eratzea, bideratzea,
indartzea, antolakidetzea eta arakatzea, horretarako beharrezko eta aski izan
daitezen arau eta oharpideak eman ditzakeela, hori guzti hori Arduralaritza
batzordeari dagozkion eskubideen kaltetan gabe.
2.- Irratsaioak bi hizkuntzetan egingo direla
kontutan izanik, Autonomia-Elkartean ofizial diren bi hizkuntzez aski jabetuta
egoteari balioa emango zaio.
17.
Atala
Artezkari Nagusiaren manu-aldiak lau urte
iraungo du eta, nolanahi ere, Eusko Legebiltzarraren Legegintza-aldia bukatuaz
bat amaituko da. Hori gertatuz gero Artezkari Nagusia izendatu arte bere
karguan jarraituko du.
18.
Atala
Artezkari Nagusia Eusko Legebiltzarkide
izatearekin batera ezinekoa izango da, Arduralaritza-Batzordekoentzat jarritako
elkartuezin guztiek ere hartzen dutela.
19.
Atala
1.- Eusko
Jaurlaritzak, zio eta guztizko erabakiz Artezkari Nagusia kendu egin ahal
izango du, Arduratze-Batzordeari entzun ondoren.
Artezkari Nagusia kentzea ere erabaki ahal
izango da honako hauek gerta daitezenean:
a.
Sei hilabete segidan baino denbora
gehiagozko gorputz-ezintasun edo heritasuna.
b.
Ageriko gaieztasuna edo Lege honek
aipatzen dituen erizpide, sortarau edo xedeen aurkako portaera.
c. Marrukeriazko lege-hauspenagatikako zigorra.
d.
zatiak aipatzen duena gertatzekotan, kentzeak, halaber, ziopekoa izan
beharko du.
2.- Halaber, Jaurlaritzak,
Arduratze-Batzordearen saloz kendu ahal izango du Artezkari Nagusia aurrekoren
batetan oinarritutako zerbaitegatik eta bi hereneko gehiengoz erabakirik.
V SAILA
ZAINGOZKO LEGEBILTZAR-BATORDEAZ
20.
Atala
Eusko Legebiltzarrak erabaki dezanaren
arauera, Legebiltzar-Batzorde batek "Euskal Irrati-Telebista"
Erakundearen Herri-Baltzuen ekintzaren zaingoa egingo du, haien iharduera
galerazi ez dezaneko moduan.
IV ATALBURUA
IRRAPIDE
ETA ZUZENKETA-ESKUBIDEAK
21.
Atala
1.- Gizarte eta
politika-talde ordezkagarriek, Lege honen xede diren herri-adierazpideak
erabiltzeko eskubidea izango dute. Eskubide hau egiteratzeko,
Arduratze-Batzordeak, Artezkari Nagusiarekin bat eta dagozkion aginteak
egiteratuz, erizpide soilak ezarriko ditu, hori erabakitzeko, aipatutako
taldeek bateango Erakundeetan, Kondaira-Lurraldeetan eta Elkarte
Autonomiaduneko Udaletxeetan daukaten ordezkotza, eta beharrezko jo ditzan
sindikaritza edo ugazaba-ordezkotzazko, edo gizarte eta kultura-interesezko
beste ezein erizpide kontutan izanik.
2.- Irrapide-eskubidea
indar gutxiagoko politika, gizarte eta kultura-taldeentzako ere bermatuko da.
22.
Atala
1.- Legebiltzar-eztabaidaketen
geroagoko zabalkundean, edo hoiei buruzko albisteetan eta hauteskundeetako
zabalkunde-ekintzetan, Legebiltzar-Talde bakoitzarentzeko irrati-aldia Eusko
Legebiltzarrean diren ordezkari-kopuruaren heinekoa izango da.
2.- Hauteskunde-ekintzetan zehar hauteskundearauek
aintzin-ohartematen duten jaurpide berezia ezarriko da. Bere ezarketa eta
zaingoa Euskal Herriko Hauteskunde-Batzordeak egingo du, bere eginkizuna
Arduratze-Batzordearen eta Artezkari nagusiaren bitartez beteko duelarik.
23.
Atala
Eusko Jaurlaritzak, aldian-aldian,
gizarte-adierazpideak herri-zerbitzu izateari darien irradaketak zehaztu ahal
izango ditu, eta Arduratze-Batzordeari bere iritzia eskatu ondoren hoiek
betearazi.
24.
Atala
Eusko Jaurlaritzak, beharrezko eritzitako
herri-zuduzko nahi hainbat agintaritzaren adierazpen edo mezu irratsaiotan
sartu eta emanarazi ahal izango ditu, hoien nondikakoa esanaz. Jaurlaritzari
neurtzea dagokion presa dagoenean, adierazpen eta mezu hoiek berehala zabalduko
dira.
25.
Atala
Irrapideetako Artezkariek, Arduralaritzak
Herri-Erakundeko Artezkariaren bidez bere agintepide edo egiteko direnei buruz
emandako albisteak zuzenduz edo argituz bidali diezazkien ohar eta adierazpen
guztiak hartutako egunaren biharamonean eman beharko dituzte. Zuzenketa, bere
zio den albistea eman zeneko albiste-irratsaioaren ordu berekoan egin beharko
da.
V
ATALBURUA
ERANTZUTEKO ESKUBIDEAZ
26.
Atala
Irratiz eta telebistaz zabaldutako edozein berrigatik
bidegabekeriaz kalte egin zaiola uste dezan ezin norbanako edo
lege-nortasundunek, berez edo egokiro legeztaturiko bere ordezkarien bitartez
erantzuteko eskubideaz baliatu ahal izango du.
Halaber, herri-zuduei kalte egingo aliatzaie, hauek aldezteko legezko
gaitasuna izan dezan beste edozein Erakundek baliatu ahal izango du eskubide
honetaz.
27.
Atala
1.- Erantzuteko
eskubidea egiteratzeari gagozkiola, literatura, arte, zientzia edo horrelako
lanen egile izan eta jendaurreko agerraldiak lanbidez egin ditzatenak ezingo
dira irizlariek lan edo agerraldi hoiei buruz azaldutako aburuek bidegabekeriaz
kalte egindakotzat jo, bere lan edo agerraldiekiko irizlarierizpenak baldintza
hauek betetzen badituzte:
a) Doakien jendeaurreko lanaren arteaen edo zientziaren aldetikako
balioari buruzkoatara mugatzea, eta
b) Lege honetan aitortzen diren erizpide eta eskubideekiko begirunez
eginda egotea.
2.- Gaudeneko
adierazpen-askatasunezko giroan, nolanahiko herri-ihardunean dabiltzan edo
ibili direnak ere ezingo dira bidegabekeriaz kaltetan ateratakotzat jo esana
edo aipamena ihardun horri buruzkoa izan eta lege honetan aitortzen diren
irizpide eta eskubideekiko begirunez egindakoa denean.
28.
Atala
Erantzuna argipenaren edo zuzenketaren
gaiari baino ez datxekona da, eta horren zabalkundea dohain egingo da.
29.
Atala
Erantzuna emateko eskea, hala behar izanez gero oinarri dituen
agiripaperak aldean daramatzala, horren zabalkundea egin behar deneko
Adierazpideko Artezkari bidaliko zaio.
Erantzunaren gai den berria edo iritzia egunoroko albiste-aldi
baten zabaldu baldin bada, erantzun hori Adierazpideko artezkariak hartu dezan
egunaren biharamonean zabaldu beharko da, eta bestetan berriz hurrengo zazpi
egunen barruan.
30.
Atala
1.- Albiste edo
iritzia eman zeneko albiste-aldia arauzko aldizkakoa baldin bada, erantzun hura
zabaldu zeneko albiste-aldi berean sartu beharko da; bestelakotan, esana edo
aipamena egin zeneko saio haren izakera berbereko baten aurretik egingo da.
2.- Lehen esandakoaren
kaltetan gabe, erantzunaren zio izandako iritzia edo berria albiste-ematezko ez
den irratsaio baten eman bada, eta iritziak telebista edo irratia lanbide
dutenengandikakoak ez badira beti, doakionak erantzunak izakera bereko
irratsaio baten irakurri dedila eskatu ahal izango du. Beti ere, Albistepideko
Artezkariaren edo Arduratze-Batzordearen erabakia Albistepidearen izakerari eta
saio-egitarauaren beharrei egokituko zaie.
31.
Atala
Erantzuteko eskubidea, albistea edo iritzia zabaldutako
egunetik hasi eta honako epe hauen barruan egiten ez bada galdu egindo da:
1.- Irratsaioak bertaraino iristen direneko
herritan bizi direnak badira, zazpi egutegi-egun.
2.- Erresumako izaroez besteko lurraldetan bizi
direnak badira hamabost egutegi-egun.
3.- Erresumako izaroetan edo atzerrian bizi
direnak badira, hogeita hamar egutegi-egun.
32.
Atala
1.- Dagokion
Albistepideko artezkariak erantzuteko eskubidea ukatzearen aurka
Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal izango da; horrek gehienezko hiru
eguneko epearen barruan erabaki beharko du, horrekin arduralaritza-bidea aituz.
Ukoak adierazi egin beharko
dira.
2.- Arduratze-Batzordearen aurrera jo ahal
izateko epea, ukoaren adierazpena egindako egunaren biharamonetik hasita, kontatuko
da eta, nolanahi ere, 31garren Atalean esandako epeak bukatzerakoan.
3.- Arduratze Batzordearen erabakia erantzuna
sartzearen aldekoa bada, erantzun hori 31garren Atalean jarritako irizpideen
arauera zabaldu beharko da.
4.- Arduratze-batzordearen ezezko erabakiaren
aurka arduralaritza-auzipideetatikako goradeia egin ahal izango da.
33.
Atala
Ukoa zio eta guztizkoa izango da, eta honako arrazoi huek baino
ezingo ditu oinarri izan:
a) Eskea edo idatzia bere zio izandako aipamenak
edo esanak zehaztera ez mugatzea.
b) Erantzunaren edukiak indarrean dagoen
legeerapidetzak ezartzen dituen mugak haustea.
c) Erantzuteko eskubideaz baliatzeko modua argi
eta garbi ezegokia izatea.
d) Lege honen
27. Atalak dionaren arauera horretarako legegaitasuna dutenek
albiste edo iritziaren alderdi berei iadanik erantzun izana.
e) Albistepideak albistea edo iritzia eskatzen
den moduantxe edo halatsu iadanik borondatez argitu izana.
f) 28. Atalak
aipatzen duen egoeraren bat gertatzea.
34. Atala
Eskubide
honen egitarapena, agian egindako kalteari legozkiokeen zigorlege edo
herrilegeen alorretan egin daitezkeen bideetatik bestekoa da.
VI ATALBURUA
ERAENTZA-MODUAK
I SAILA
HERRI-ERAENTZA
35. Atala
1.- Euskal Irrati-Telebistaren herri-zerbitzuen
eraentzak lege honetan agindutakoak izango ditu jaurpide, eta jarri daitezen
agizko zerbitzuak eratxikitzen zaizkiola egingo da.
2.- Herri-Erakundeak har ditzan erabakiez eta
hoiei darizkien eskubideez, bakoitzean dagozkiokeen aginte-saila arduratuko da,
aurrez jaurtze-agintaritzatikako zuzenketa-eskea egin beharrik gabe.
36. Atala
1.- Herri-Erakundearen ihardutze-egiturari eta
horren aldaketei buruz Arduratze-Batzordeak bere erizpena arauz eman beharko du,
eta horren erabakiak Artezkari Nagusiarentzat behartze-indarra izango du.
2.- Ezingo da behar denez onartutako
ihardutze-egituran ez dauden lantokientzako artezkaritza-lanaririk izendatu.
II SAILA
MERKATARITZA-ERAENTZA
37.
Atala
Telebistazko herri-zerbitzuen eraentza
horretarako sortarazi daitezen Herri-Baltzuen bitartez egingo da.
38.
Atala
Aurreko atalak dion Baltzuen baltzu-domua oso-osorik
Autonomia-Elkarteak hartuko du, erabat Herri-Erakundearena izango da, eta
ezingo da ez ordain-truke ez dohan saldu, bahituran eman, zorpetu, gaudimen
gisa utzi edo inori utzi.
39.
Atala
Herri-Erakundeak nornabako-jabetzapeko
irratetxeak beretzakotu ahal izatea uhin-sarritasunezko eta irrada-indarrekiko
arduralaritza-baimenaren jabetzarekiko ordezkotza hartzearen baldintzapean
egongo da.
40.
Atala
1.- Erakundea
sortu ondoren, Herri-Baltzuetako Artezkariak Herri-Erakundeko Artezkari Nagusia
izendatuko eta kenduko ditu, ArduratzeBatzordeari aurrez jakinarazi ondoren.
Herri-Baltzuek Artezkariak izango dituzte bere Arduralari bakar, eta Akziokako
Baltzuentzat orotariko legeek jartzen dituzten baldintzak bete beharko dituzte.
Baltzu bakoitzaren Araudian zehaztuko dira gastutarako baimenaren, gastuak
erapideratzearen eta akurapenak egitearen alorretan Baltzu bakoitzeko Arduradun
bakarrari dagozkion ahalmenak eta Herri-Erakundeko Artezkari nagusiarentzat
gordetzen direnak.
2.- Herri-Baltzu
baten Artezkaritza eta hoiei ihardutze-egituraz atxikitako Adierazpideren
bateko Artezkaritza Herri-Erakundearen Artezkaritza Nagusiarentzat
aintzin-ohartemandako elkartuezin heuren menpe egongo da.
41.
Atala
1.- Jaurlaritzak
Artezkari Nagusiaren saloz, eta Arduratze-Batzordearekin elkar hartuta,
menpe-baltzuak sortarazi ahal izango ditu, eraentza eginkorrago baterako bide.
2.- Sortarazi daitezen
menpe-baltzuak, beti ere, herri-domuzkoak izango dira, eta aurreko ataletan
esandako lege-jaurpideen menpeko.
VII ATALBURUA
DIRUEGITAMUAK ETA DIRUBIDEAK
42.
Atala
"Euskal Irrati-Telebista"
Erakundearen diruegitamua Lege honi eta Autonomia-Elkartearen Diruegitamuen orotariko
Legeari atxikiko zaio.
43.
Atala
Herri-Baltzu bakoitzak bere diruegitamu berezia izango du eta
hoiek, Autonomia-Elkartearen orotariko Diruegitamuei eratxikita, Legebiltzarrak
ontzat eman beharko ditu.
Lege honen 42garren Atalaren babespean sortarazi daitezen
menpe-baltzuek lege-jaurpide hori bera izango dute.
Diruegitamuak, oreka-irizpidearen arauera egingo eta erabiliko
dira.
44.
Atala
"Euskal Irrati-Telebista"
Erakundearen eta eraentza eta menpebazkunen diruegitamuen kaltetan gabe, diruegitamu
finko bat egingo da, agiango edo behin-betiko mentsei ihes egin eta hoiek
diruegitamu finko horretan sartutako erakundeen irabazien bidez estali ahal
izateko.
45.
Atala
"Euskal Irrati-Telebista"
Erakundearen eta horren zerbitzuen eraentzarako herri-baltzuen dirubideak
Euskal Herriko Autonomia Elkartearen Orotariko Diruegitamuen pentzutan egingo
dira, eta egiteratu ditzaten ihardunetatikako diru-eskuraketa eta irabaziez
baliatuz.
46.
Atala
"Euskal Irrati-Telebista"
Erakundearen ondarea eta eraentzarako herri-baltzuenak, guztitarako Euskal
Autonomia-Elkartearen ondarean sartuta geldituko dira, eta herri-zerbitzurako
jarritako herrijabetzapeko ogasuntzat joko da. Ezein zerga edo laketatik iare egongo
da.
VIII
ATALBURUA
47.
Atala
1.- Lan-harremanak,
Herri-Erakundean eta Araudi honetan aipatzen diren erresuma-bazkunetan,
lan-legeek agintzen dutena izango dute jaurpide.
2.- Arduratze-Batzordeko
edo Aholku-Batzordetako izateak ez du, inoiz ere, Herri-Erakundeekiko eta
bertako Baltzuekiko lan eskubiderik sortaraziko.
3.- Herri-Erakundean
nahiz horren ezein Herri-Baltzutan sar daitezen Autonomia-Elkarteko
herri-lanariak lantoki-izendapenezko, zerbitzu-manualdiango edo gaindikako gisa
sartuko dira, herrilanari-jaurpidez bakoitzari dagokionaren arauera. Nolanahi
ere, Lanari-Sail Nagusietakoak lantoki-izendapenez hoietaratuko dira.
4.- Herri-Erakundean
eta sortarazi daitezen erresuma-baltzutan berenezko lanari sartzea, ezingo da
Artezkari Nagusiak Arduratze-Batzordearekin elkar hartuta jarri eta hoiek deia
egindako sartze-saioen bidez baino egin.
48.
Atala
1.- Artezkari,
Antolatzaile, langile, egiteratzaile, aurkeztaile edo horrelako gisa jendaurrerako
emankizunetan ari daitezen Herri-Erakundeko lanariak 41. atalak esaten dituen
elkartuezinen menpe egongo dira, eta ezingo dute jendearentzako tokitan hoietan
edo hoien antzerakotan ihardun. Noizbehinkako emankizun-aurkezpenak edo
jendaurreango agerpenak elkartuezin horretatik kanpo gelditzen dira.
2.- Erosketa edo
akurapen-zerbitzuetako edo zerbitzu horren eraentza hobetzeko sortarazi
daitezkeen Baltzuetako teknikariak ere 41. atalak jartzen dituen elkartuezinen
menpe egongo dira.
3.- Herri-Erakundearen
edo bere Baltzuen lanari-erroldean behin betirako sartzea, ordu berean beste
inorentzako lansaripeko beste ezein ekintzaren egiterapenarekin elkartuezina
izango da.
Erabaki
Gehigarria
Lehenengoa
"Radio Vitoria, S.A. " Herri
Baltzua "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Erakundearen barruan sartzen
da.
Bigarrena
Lege hau araupidez egiteratzeko ahalmena
ematen zaio Jaurlaritzari, indarrean jartzen denetik sei hilabete baino
goragoko izan ez dadin epe batetan.
Azken
Erabakia
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.