5/1981 Legea, ekainaren 10koa, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua sortarazteaz.
1981-06-10Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1981/7/16, 43. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.
§ 8.
5/1981 LEGEA, EKAINAREN 10EKOA, INDUSTRIAREN SUZTAPEN ETA ERALDAKETARAKO BALTZUA
SORTARAZTEAZ
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal Autonomia-Elkartea orain jasaten
ari deneko ekonomia-hestualdi larria, hoiek onbideratzea gehienetan lan-tokiak
gutxitzea dakarren enpresa, alor-atal eta alorren kolokako egoeran nabarmentzen
da, eta bai batez ere industria-ekintzapide berritarako diru-ezarketak atzera
egin izanean ere.
Egoera larri hori gainditzeak, doakien
alderdi guztietakoei jarrera baikor bat hartzea eskatzen die. Irizpide horrek
ez du, ordea, artez arte doakien ekonomia-ihardunean dihal-dutenen bateango
ekintza azkartu eta indartu dezan herri-laguntza baten baharra baztertzen.
Horri erantzuten dio "Industriaren
Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua" deritzan lanabes bat sortarazten duen
Lege honek, berenezko eta oinarrizko helburu euskal industriaren suztapena eta
eraldaketa dituela, ahalik eta lasterren europearrekin kidekatzeko
lehiakortasun, askotarikotasun eta teknika-mailak ardiesteko xedez. Lanik
ezaren aurkako borrokan egon dauden lan-tokiei eustea eta berriak sortaraztea
du beste lehen-mailako xede Baltzu horren ekintzak.
Bestalde, batzutan Baltzu horren egiteko
izango da Eusko Jaurlaritzak enpresen osasunbideratze eta eraldaketa-lanei
eratxiki beharrezko eritzitako dirubidezko eta bestelako laguntzak gauzatzea,
doakien aldeetakoekin aurrez hitzarmenbideak egin ondoren, horrek euskal
enpresak errasuma-mailan egon daitezen laguntzapidetara iritsi ahal izateari
inolako murriztapenik ez dakarkiela.
Hoien ondorioz, honako Lege hau onartzen
da:
Lehenengo
Atala
Industria-Sailari, Industriaren Suztapen
eta Eraldaketarako Baltzu bat sortarazi dezaneko manua egiten zaio. Baltzu hori
akziozkoa izango da, eta bazkun-moeta horretakoei dagozkien norbanako-legezko
araupidez ihardungo du. Autonomia-Elkartearen lur-eremua izango du Baltzuak
bere ekintza-eremu.
2.
Atala
1.- Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusia Baltzu Domuan partaide izango da, ehuneko 51koa
gutxienez bere duela. Gainontzekoa Euskal Herriko Herri-Iraskunde eta
Erakundeek eta dirubidetza-erakundeek hartu ahal izango dute.
2.- Hasierako
Baltzu-Domua bi mila miloe pesetakoa izango da.
3.
Atala
Honako hauek ditu Baltzuak bere egiteko:
a) Azterlanak egitea, eta
eraentza, dirubide, ekonomia eta teknikabide alorretango eta industriaren
zuduzko izan daitezen beste batzuetango urgazlaritza.
b) Enpresa berriak sortzea lehiaraztea, eta bai
dagoeneko egon daudenen aurrerapena ere, tekonolojia-hobekuntzaz eta
atzerri-salmentaz bereziki arduratuz.
c) Enpresen bateango eta alkarlanezko ekintzei
indar ematea, hoiek merkataritza-lehiarako gaiago egiteko bide izan daitezen.
d) Enpresen birrantolaketa eta eraldaketa-lanak
doazkienen ahaleginei osatze-mailako laguntza eskaintzea, berenez bizirik
irauteko gai izan daitezeneko baldintzapean.
e) Ikerketa eta
hazkunde-egitasmoak suztatzea, bai lan-modu berriei buruzkoetan ere.
f) Bere helburuekin zerikusia izan dezan beste
edozein.
4.
Atala
1.- Baltzuak,
bere xedeen arauera, dirulaguntzak eta erdi-eperako edo epe luzerako maileguak
eman ahal izango ditu, bai dirusariaren aldetikako berarizko aukerakoak ere,
eta halaber enpresentzako bermeak ere, Eusko Jaurlaritzak horretzat eman ditzan
araupideen ariora.
2.- Baltzuak, Eusko Jaurlaritzak aurrez baimena emanda, eta
bakoitzean zehaztu daitezen modutan, berarizko zuduzko izan daitezen enpresen
baltzudomuen zatiak hartu ahal izango ditu.
3.- Autonomia-Elkartearen
Guztizko Diruegitamuetan, industriaren birregituraketa eta eraldaketarako
laguntza gisa Baltzuaren Bidez eta ondoren aipatzen diren modutan gauzatuko
diren gehieneko zenbatekoak izendatuko dira:
a) Maileguak
b) Diru-laguntzak
c) Bermeak
5. Atala
1.- Baltzuak, aurrezki-erakundeen herri-diruzko
ehunekorako kontatu ahal izango diren zor-agiriak edo antzerakoak atera ahal
izango ditu.
2.- Baltzuak, herri nahiz norbanako jabetzapeko
dirubidetza-erakundeen maileguak hartu ahal izango ditu. Aurrezki-Kutxek
eman diezaizkiotenak berariz araupetutako mailegutzat jo ahal izango dira,
indarrean dauden legeei darizkien modu eta eratan.
3.- Baltzuak
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiagandikako eta Autonomia-Elkarteko beste
herri-Iraskunde eta Erakundeegandikako laguntzak eta bermeak hartu ahal izango
ditu, eta bai erresumako herri-alorragandikakoak ere.
6.
Atala
Baltzuaren Arduratze-Batzordean
Autonomia-Elkarteak izenpetutako domu-zatiari dagozkion batzordekideak
Industria-Sailak izendatu eta hala behar izanez gero kenduko ditu, Ekonomia,
Herri-ogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakin araziz.
Bere helburuak hobeki betetzeko, Baltzuak
itzala eta lanbide-gaitasuna aitortzen zaizkienez osatutako Urgazte-Batzorde
bat izendatuko du Legebiltzarrari adierazi ondoren.
Jaurlaritzak, bestalde, Baltzuko
Arduralari-Batzorderako izendapenen berri emango dio Batzordeari.
7.
Atala
1.- Eusko
Jaurlaritza sei hilabetez behin agertuko da Ekonomia, Herriogasun eta
Diruegitamu-Bazordearen aurrera Baltzuaren guztizko ekintzapideen eta ondare
eta dirubidetzaren aldetikako egoera buruzko argipideak emateko.
2.- Urteoro
Baltzuaren eraentzari buruzko idatzizko Txosten bat aurkeztuko dio esandako
Batzorde horri ekonomia-urtea bukatu ondorengo lehenengo hiruhilabetekoaren
barruan, eta bai hurrengo ekonomia-urterako egitaraua ere.
8.
Atala
Baltzuari, beti eta eten gabe, indarrean
dauden araupideei darizkien zergapide-hobari eta beherapenak emango zaizkio.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Industria-Sailari eta Ekonomia et
Herriogasun-Sailari, bakoitzari dagozkion agintee barruan Lege honetan
agindutakoak egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabakiak eta bidezko
akordioak hartzeko eskua ematen zaie.
Bigarrena
Jaurlaritzak, Baltzua sortu baino lehen
horren Araudia ezagutaraziko dio Legebiltzarrari
Hirugarrena
Suztapenerako Eraentza-Baltzu sortarazten
zeneko 1980garreneko Irailaren 22 Dekretoa indargabetuta gelditzen da.
Laugarrena
Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean.