4/2010 Legea, urriaren 21ekoa, 2010-2012 Euskal Estatistika Planarena.
2010-10-21Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 2010/11/5, 213. zk.; EAO, 2010/12/11, 301. zk.
§ 323. 4/2010 LEGEA, URRIAren 21EKOA, 2010-2012 EUSKAL
ESTATISTIKA PLANARena
ZIOEN
ADIERAZPENA
Euskal
Herriaren Autonomia Estatutuak ondokoa xedatzen du 10. artikuluko 37. puntuan:
"Euskal Herriko Autonomia Erkidegoak bakarreko eskumena du honako gai
hauetan: (
) 37. Euskal Herriko estatistika, bere helburu eta
eskumenetarako".
Artikulu
hori aplikatuz, Eusko Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoaren
Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea onartu zuen. Lege horretan,
Autonomia Erkidegoko estatistika-jarduera arautzen da; horrekin batera,
erakunde bat sortzen da, arlo horretan lan egingo duena eta lurralde
historikoetako estatistikak eta Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan dauden
beste ente publiko batzuen estatistikak arautuko dituena. Legea, hortaz,
beharrezko eta ezinbesteko abiaburua da.
Nolanahi
ere, estatistika-jardueraren arauketa ez du arau horrek agortzen, jarduera hori
antolatuko duen tresna Euskal Estatistika Plana izan dadila aurreikusten baita.
Plan horretan bilduko dira legearen indarraldian egin beharreko estatistikak
eta izaera bereko beste jarduerak, eta lege bidez onartu beharko da. Plana
jardun-esparruaren gorengo erpina da, eta urteko estatistika-planen bidez
garatuko da.
Aurreko
planak (1989-1992, 1993-1996, 1997-2000, 2001-2004 eta 2005-2008) urteko
estatistika-programetan garatu ziren, eta aldi horietarako zein estatistika
egin behar ziren, nork eta zein baldintza teknikotan egingo zituen zehaztu
zuten. Plan horietako azkena iritsia zen amaierara, eta ondorioz, beharrezkoa
da Eusko Legebiltzarrak beste bat onartzea.
Aurrekoarekin
bat etorriz, lege honen bidez 2010-2012 Euskal Estatistika Plana onartzen da,
non jasoko baitira hiru urte horietan Euskal Autonomia Erkidegoko
estatistika-erakundeak egikaritu beharreko estatistikak eta izaera horretako
beste jarduerak.
Ondorioz,
legean bertan dago legea definitu eta mugatuko duten koordenatu materialaren
eta tenporalaren definizioa.
Legearen
eremu materiala 1. artikuluan mugatzen da, eta testu artikulatuaren eranskinean
zehazten diren estatistikak eta izaera bereko beste jarduera batzuk
egikaritzean datza. Eranskina legean integratzen da, haren balio arauemaile
berarekin.
Euskal
Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 6.2
artikuluak xedatzen du estatistikak eta izaera bereko beste jarduerak jasoko
direla planean. 2010-2012 Euskal Estatistika Plana aipamen labur horretaz
harago doa, eta eragiketa bakoitzaren ezaugarri nagusiak zehazten ditu, horiek
sartzea beharrezkotzat jotzen baita eragiketak hobeto definitzeko. Hala ere,
horrek ez du urteko estatistika-programen eraginkortasuna ezabatuko, zeren
programon barruan egingo baitira eragiketa bakoitzari buruz beharrezkoak diren
zehaztapenak.
Hori
dela eta, eranskinak ez du eragiketak zerrendatu bakarrik egiten, horietako
bakoitzarentzat ondoko ezaugarriak ere azaltzen baititu:
a) Helburu
orokorrak. Urteko estatistika-programetan garatuko dira, eta ikertu beharreko
aldagaiak ere programa horietan zehaztu eta definituko dira.
b) Erakunde
arduraduna. Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko
4/1986 Legeak II. tituluko III. kapituluan aipatzen duen eskumena dauka.
Eskumen hori legeko 35. artikuluan jasotzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko
estatistika-erakundearen esparruko organo eta erakundeei ematen zaie soilik.
c) Beste
erakunde parte-hartzaile batzuk. Partaide gisa aritzeko aukera dute, bai
eragiketa osoan zehar, bai eragiketaren faseren batean.
d) Gai-eremua.
Ikerketa zein jarduera-esparrutakoa den zehaztea da kontua.
e) Egoera.
Jakin behar da estatistika-eragiketa lehenagotik esperimentaturik dagoen, hots,
behin eta berriz eginik dagoen, edo lehenengo saiakuntza den.
f) Emaitzak
zein maiztasunekin zabalduko diren. Emaitzen berri zein maiztasunekin izango
duten jakinarazten zaie herritarrei, lana egiteko maiztasuna alde batera utzita
(informazioa behin eta berriz bilduz edo datuak behin eta berriz landuz
lortutako emaitzak izan daitezke).
g) Eragiketa-mota.
Estatistika zein motatakoa den azaldu nahi da, batez ere informazio-bilketarik
ote dakarren berekin (direktorioa, zentsua, inkesta), edo abiapuntu izan diren
informazioei baliorik gehitzen zaien (bilketa, sintesia), edo tresna
osagarriren bat ote den eta normalizazioa, metodologia hobetzea edo estatistika
garatzea ote dakarren.
4.
artikuluak xedatzen du erakundeak, pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak
behartuta daudela plan honetan araututako estatistikak egikaritze aldera
eskatzen zaien informazioa ematera.
Halaber,
ezin dugu ahantzi Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko
apirilaren 23ko 4/1986 Legeak defendatzen duela estatistikak datu
administratiboekin egin behar direla, Administrazio publikoak bere prozedurak
berritzeko egiten dituen ahaleginei atarramenturik handiena ateratzeko;
horrela, kudeaketa- eta estatistika-xedeak aldi berean betetzen dira, eta
herritarrei ez zaie bi aldiz eskatzen informazio bera.
Azkenik,
lege honetako azken xedapenak planak dituen funtsezko koordenatuetako bati
buruzkoak dira, koordenatu tenporalari buruzkoak. Legearen indarraldiaren
amaiera 2012ko abenduaren 31n jartzen da, data hori bat baitator
aurrekontu-ekitaldien amaierarekin; halaber, plan hau luzatu egingo dela
ezartzen du, baldin eta bere indarraldia amaitzerakoan ez bada beste bat onartu.
1. Artikulua.
Onespena eta edukia
1. 2010-2012 Euskal Estatistika Plana onesten
da.
2. Plan hori da Euskal Autonomia Erkidegoko
estatistika-jarduera 2010-2012 aldian antolatuko duen tresna, nahiz eta
indarraldi-luzapena ere eduki dezakeen.
Planaren edukia da lege honen eranskinean
jasota dauden estatistikak eta izaera bereko beste jarduera batzuk egitea.
2. Artikulua.
Urteko estatistika-programak
1. 2010-2012 Euskal Estatistika Plan hau urteko
estatistika-programen bidez garatu eta burutuko da.
2. Urteko estatistika-programetan zehaztu eta
definituko dira estatistika-eragiketa horiek izango dituzten ezaugarriak,
aurrekontuetako zuzkidurak aintzat hartuz.
3. Urteko estatistika-programek aldatu ahal
izango dute, salbuespen gisa, plan honen eranskinean aurreikusitako
ezaugarrietakoren bat, aurretiaz aldeko txostena eginda Euskal Estatistika
Batzordeak. Aldaketa hori arrazoitua izan beharko da eta ezin ukitu izango ditu
eragiketaren izaera eta helburuak.
3. Artikulua.
Estatistika-jardunaren araubide juridikoa
1. Planaren ondoriozko estatistika-jarduna
beharko zaie lotu Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko
apirilaren 23ko 4/1986 Legeak 2. artikuluan dakartzan arauei, eta lege honi.
2. Plana garatu eta betetzeko onesten diren
urteko estatistika-programak Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari
buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 2. artikuluko 1. paragrafoan aipatzen
diren erregelamendu-xedapenen parte izango dira.
3. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko
estatistika-jarduerak kontuan izan beharko ditu Estatistika Europarren Praktika
Onen Kodeko printzipioak, zeinak aurreikusi baitira Batzordeak Europako
Legebiltzarrari eta Kontseiluari estatu kideetako eta Erkidegoko agintarien
independentzia, zintzotasun eta erantzukizunari buruz bidalitako komunikazioan,
eta Batzordeak estatu kideetako eta Erkidegoko agintarien independentzia,
zintzotasun eta erantzukizunari buruz egindako gomendioan (COM 2005, 217
azkena, 2005eko maiatzaren 25ekoa).
4. Artikulua.
Nahitaez erantzun beharra
1. 2010-2012 Euskal Estatistika Plan honetan
jasotzen diren estatistikak nahitaez egin beharrekoak dira.
2. Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari
buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 10.2 artikuluan aipatzen diren pertsonek eta
erakundeek eman beharra daukaten datuen artean, arraza-jatorriari, osasunari
eta bizitza sexualari buruzko datu pertsonalak sartuko dira.
3. Betebehar
hori kaltetu gabe, nahitaezkoa izango da ukitutako pertsonak berariaz eta
idatziz baimena ematea izaera pertsonaleko datuak tratatu ahal izateko, baldin
eta datu horiek ezagutarazten badituzte ideologia, afiliazio sindikala,
erlijioa eta sinesteak, eta orobat, araudian ezarritakoaren arabera, intimitate
pertsonala edo familiarra ukitu dezakeen zirkunstantzia oro.
4. Dena den, estatistika-erakundeari emandako
datuak sekretu estatistikoaren menpean geldituko dira, Euskal Autonomia
Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeko 19-23
artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Azken
Xedapenak
Lehena.
Kredituen afektazioak eta aldaketak
Baimena
ematen zaio Eusko Jaurlaritzari lege hau egikaritu eta martxan jartzeko
beharrezkoak diren kreditu-afektazio eta -aldaketa guztiak egin ditzan, inolako
mugarik gabe. Jarduketa horiei buruz informazioa emango zaio Legebiltzarrari,
egiten direnetik hilabetera gehienez ere, eta xehetasun nahikoarekin azalduko
dira afektatutako programa, atal eta kapituluak.
Bigarrena.
Planaren indarraldia
2010-2012
Euskal Estatistika Plana indarrean sartzen denetik 2012ko abenduaren 31ra arte
egongo da indarrean.
Hirugarrena.
Luzapena
Plan
honen epea amaitu eta ez bada beste euskal estatistika-plan bat onartu,
besterik gabe luzatuko da plan hau hurrengoa indarrean sartu arte, salbu eta
ezarritako epe edo aldien arabera kanpo utzi behar diren estatistika-jarduerei
dagokien hartan.
Laugarrena.
Indarrean sartzea
Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean
sartuko da indarrean.