4/2007 Legea, ekainaren 22koa, Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea eta Gizarte Eskubideen Agiriaren abenduaren 27ko 10/2000 Legea aldatzekoa.
2007-06-22Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 2007/7/12, 134. zk.; EAO, 2011/10/17, 250. zk.
§ 287. 4/2007 LEGEA,
EKAINAREN 22KOA, GIZARTE BAZTErKERIAREN
AURKAKO MAIATZAREN 22KO 12/1998 LEGEA ETA gizarte eskubideen agiriaren
abenduaren 27ko 10/2000 legea aldatzeko
ZIOEN
AZALPENA
I
Gizarte
Bazterkeriaren aurkako Legearen lehenengo artikuluan adierazten denez, lege
horren helburua hauxe da: "Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan
bazterkeriaren (pertsonaren, gizartekoaren nahiz lanekoaren) arriskuari aurrea
hartzeko eta bizitza independientea aurrera eramateko beharrezko baliabiderik
(pertsonarenik, gizartekorik nahiz ekonomikorik) ez dutenei gizartean sartzen
laguntzeko beharrezkoak diren tresnak (gizarte arlokoak zein laguntza
ekonomikoak) arautzea".
Gaur
egun gizarte-desberdintasunei buruz egiten diren azterlanetan ezkutuko pobrezia
mota guztiei erreparatzen zaie, eta ildo horretatik, problematikotzat jotzen
dira zenbait egoera. Hau da, badira familia-unitate batzuk berez independenteak
izan litezkeenak, baina, familia-unitate independente modura eratuz gero,
pobrezian bizi beharrean egongo liratekeenak. Gazteen kolektiboari eragiten
dioten inguruabarrak dira horiek.
Kolektibo
horren barruan okupatuen ehunekoa garrantzitsua bada ere, esanguratsua da
halaber epe ertain edo luzera bizimodu beregaina egin nahi luketen gazte
langabetuen edo inaktiboen kopurua. Horregatik, gazte horiei Gizarte
Bazterkeriaren aurkako Legea aplika lekieke, haietako bakoitzak bizimodu
independentea egitea lortze aldera; horren ondorioz, lehen beharrezkoa zuten
familia-errentak zama arinagoa izango luke.
Kolektibo
hori osatzen duten gazte gehientsuenek bi arrisku objektibo dituzte: pobrezia
eta prekarietatea.
Hartara,
aipatutako azterlanetan agertzen denez, gazte hauek, 18 urtetik 23ra
bitartekoak ere barne sartuta, Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legearen babesa
eduki dezakeen talde bat osa dezakete, izan ere, lege horren zioen azalpenean
jasotako bazterketa-kontzeptua honela adierazita baitago: "Bazterkeria
gizarte-eskubideak gauzatzeko ezintasuna edo gaitasunik eza da, batez ere lan
egiteko eskubideaz baliatzeko ezintasuna, baina baita ere hezkuntza eta
prestakuntza jasotzeko eskubidea, kultura, osasuna, etxebizitza duina izateko
eskubidea edo gizarte-babesa jasotzeko eskubidea". Eskubide horiek guztiak
debekaturik dauzkate, alabaina, bizimodu independentea egin nahi arren egiterik
ez dutenek; gainera, 23 urtetik beherakoak izateagatik Gizarte Bazterkeriaren
aurkako Legearen estaldura-mailatik baztertuta geratzen dira.
Beraz,
lege honen bidez aldatu egiten da 12/1998 Legearen 18.1.d) artikulua, ekainaren
25eko 4/2003 Legeak eta azaroaren 10eko 8/2000 Legeak (biak ere Gizarte
Bazterkeriaren aurkako Legea aldatzekoak) aldatutakoa.
II
Estatistiken
arabera, Euskal Herriak Estatuko lehen postua du errenta erabilgarriari
dagokionez. Hitzaldi politikoen arabera, Europar Batasunarekin bat egin da
errenta eta enpleguaren arloan. Eta, hala ere, egoera horrek ez die
ongizate-maila bera ekarri euskal herritar guztiei.
Duela
gutxi, eta helburu horiek lortzeko, oinarrizko errentaren zenbatekoa onartzen
duen ekimena onetsi da Legebiltzarrean.
Horren
ondorioz, zentzuzkoa dirudi onarpen hori lege bidez ere jasotzea,
gizarte-kohesioa eta elkartasuna lor daitezen. Horregatik, beharrezkotzat
jotzen da Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legea aldatzea, bai eta Gizarte
Eskubideen Agiriaren Legea ere.
III
Gizarte-bazterketari
aurre egiteko tresnen artean oinarrizko bi laguntza mota daude: egungo
oinarrizko errenta eta gizarte-larrialdietarako laguntzak. Legean adierazita
dago Gobernuak, gizarte-laguntzaren arloan zuzenean jarduteko eskumena duenez,
bere gain hartzen duela legean araututako laguntza ekonomikoen zenbatekoei
aurre egiteko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoen finantziazioa. Baina,
egia esateko, bi laguntza horien bilakaera ezberdina izaten ari da, hain zuzen
ere, gizarte-larrialdietarako laguntzak aurrekontuen mende daude, aurrekontuek
baldintzatuta daudelako, izan ere, legeak zehazten duenez,
gizarte-larrialdietarako erabil daitezkeen gehieneko diru kopuruak, kontzeptuka
erabil daitezkeen horiek, gutxitu ahal izango dira aurrekontu-baliabideen
arabera.
Ez
dirudi arrazoizkoa denik laguntzen arteko desberdintasun horri eusten
jarraitzeak, laguntza horiek premiazkoak eta behar-beharrezkoak dira eta.
Sarri
askotan eztabaidatu izan dugu Legebiltzarrean laguntza horien egungo eta
etorkizuneko egoerari buruz, eta, halaber, Gobernuari eskatu zaio
gizarte-larrialdietarako laguntzen estaldura-mailaren eta definizioaren berri
eman dezala; argi eta garbi dagoenez, gizarte-larrialdietarako laguntzek ez
dute behar besteko dotazio ekonomikorik, eta udalek, aurrekontu-ekitaldi
bakoitzean, ezohiko baliabideak erabiltzen dituzte laguntza horiek bideratzeko.
Hori
horrela izanik ere, laguntza horien premian diren herritar guztiek laguntza bi
horiek jasotzeko eskubide bera izango dutela bermatu behar da.
1.
Artikulua - Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea
aldatzekoa
Lehenengoa
- Aldatu egiten da
Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen 18.1 artikuluko
d) idatz-zatia. Honela idatzita geratuko da:
"d) 23 urte baino gehiago izatea. Hala ere, 23
urtetik beherakoak sartu ahal izango dira gainerako baldintzak betetzen
badituzte eta premia larrian badaude, Eusko Jaurlaritzak arau bidez ezarritako
moduan, eta, betiere, ekonomikoki beren ardurapean badituzte adingabeak nahiz
ahalmen-urritasunen bat duten pertsonak; orobat, aitarik eta amarik gabeko
umezurtzak badira, edo etxean tratu txarrak jasandakoak badira edota beste
pertsona batekin ezkontzaz edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrez loturik
badaude sei hilabete lehenagotik gutxienez".
Bigarrena
- Aldatu egiten da
Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen 20. artikuluko
1. paragrafoa. Honela idatzita geratuko da:
"Pertsona bakar batez
osaturiko elkarbizitzako unitate ekonomiko independente bakoitzak hilero jasoko
duen gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren zenbatekoa Gizarte Eskubideen
Agiriaren abenduaren 27ko 10/2000 Legean oinarrizko errentarako ezarritakoa
izango da".
Hirugarrena
- Gehitu egiten zaio 5.
paragrafoa Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen 28.
artikuluari. Honako hau da testua:
"5. Hala ere, legez ezarritako moduan, oinarrizko
errentaren onuradunek laguntza horren subsidio osagarria jasoko dute, eta
laguntza hori jasotzen duten modu berean, aurreko 2. paragrafoko a)
idatz-zatian adierazitako gastuei aurre egiteko. Laguntza osagarri hori emateko
arrazoiek irauten duten bitartean mantenduko da laguntza hori".
2.
Artikulua - Gizarte Eskubideen Agiriaren abenduaren 27ko 10/2000 Legea
aldatzekoa
Aldatu
egiten da Gizarte Eskubideen Agiriaren abenduaren 27ko 10/2000 Legearen 7.
artikuluko 1. paragrafoa. Honela idatzita geratuko da:
"Oinarrizko errentaren zenbatekoa honako urteko
diru-sarrera hauek ziurtatzeko behar dena izango da: urteko lanbide arteko
gutxieneko soldataren % 88, hamabi hilabetetan emana, pertsona bakar batentzat,
gehi soldata horren % 25 bigarren pertsonarentzat, gehi soldata beraren % 10
hirugarren pertsonarentzat eta harengandik aurrerako bakoitzarentzat".
Xedapen
Iragankorra
Bakarra - Lege hau indarrean jartzea gorabehera,
2. artikuluan zehaztutako oinarrizko errentaren zenbatekoak 2007ko urtarrilaren
1az geroztik izango ditu ondorio ekonomikoak.
Azken
Xedapenak
Lehenengoa - Eusko Jaurlaritzari baimena eman zaio
lege honetan xedaturikoa garatu eta ezartzeko beharrezko diren xedapenak eman
ditzan.
Bigarrena - Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.