4/2000 Legea, ekainaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 1996, urterako aurrekontu orokorren kitapena onartzen duena.
2000-06-29Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 2000/8/28, 164. zk.; EAO, 2011/12/13, 299. zk.
§
234. 4/2000 LEGEA, EKAINAREN 30EKOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 1996. URTERAKO
AURREKONTU OROKORREN KITAPENA ONARTZEN DUENA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako
Dekretuak Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden
lege-xedapenen testu bategina onartu zuen, eta lege horretako 124. artikuluan
Aurrekontu Orokorrak kitatzean gutxienez zein agiri aurkeztu behar diren
adierazten da, eta behar bezala sistematizatuta aurkeztu behar direla zehazten
da.
Agiri horiek eta Autonomia Erkidegoaren
finantza-egoerarekin eta ondare-egoerarekin zerikusia duten beste batzuk, azken
horiek ere eskatzen baldin badizkiote, Legebiltzarrera bidali behar ditu
Jaurlaritzak, dagokion lege-egitasmoaren bidez, Legebiltzarrean eztabaidatu eta
onartzeko, hain zuzen ere irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 126.
artikuluan esaten dena betetzeko (dekretu hori Euskadiko
aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina
onartu zuena da). Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ere hartuko du parte
jardunbide horretan, gai hori arautzen duen araudian esaten den moduan.
Gai horren inguruan, otsailaren 5eko
1/1988 Legeak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzkoak, 9.4 artikuluan
dioenez, kontrolatzeko eginkizuna duenez Herri Kontuen Euskal Epaitegiak,
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kitapenari buruzko agiriak
aztertu eta egiaztatuko ditu epaitegi horrek, eta gai horri buruz idatziko duen
txostena Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren eskuetan utziko du, dagozkion
ondorioetarako -txosteneko ondorioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratuko dira-, eta irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko (dekretu
hori Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen
testu bategina onartu zuena da) 126. artikuluan aipatzen den lege-egitasmoari
erantsita joango da, nahitaez.
Lege eta arauek zer esaten duten ikusita,
Ogasun eta Herri Administrazio Sailak derrigorrezko agiri guztiak prestatu
ostean (laburpen-taulak lege honekin batera doaz, eranskin gisa), eta Herri
Kontuen Euskal Epaitegiak kontrolari buruzko derrigorrezko txostenak eman
ostean, lege honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko 1996. urterako Aurrekontu
Orokorren kitapena onartu da. (Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren ondorioak
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren ale hauetan argitaratu ziren:
49.ean, 1998ko martxoaren 12an; 52.ean, 1998ko martxoaren 17an, 211.ean, 1998ko
azaroaren 5ean, eta 243.ean, 1998ko abenduaren 22an.
Artikulu
bakarra
Lege honen bidez Euskal Autonomia
Erkidegoko 1996. urterako Aurrekontu Orokorren kitapena onartzen da, eta
kitapenean jasotzen diren agiriak irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko
(dekretu hori Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden
lege-xedapenen testu bategina onartu zuena da) 124. artikuluan aipatzen direnak
dira. Laburpen-taulak eranskin gisa gehitu dira.
[Koadroak
ikusteko jo jatorrizko argitalpenera edo argitalpen elektronikora]