4/1989 Legea, ekainaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urteko Diruegitamu Nagusien abenduaren 22ko 17/1988 Legearen 10.3 atalaren aldaketa onartzen duena.
1989-06-16Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1989/6/30, 125. zk.; EAO, 2012/3/10, 60. zk.
§
117. 4/1989 LEGEA, EKAINAREN 16KOA, EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO 1989. URTEKO
DIRUEGITAMU NAGUSIEN ABENDUAREN 22KO 17/1988 LEGEAREN 10.3 ATALAREN ALDAKETA
ONARTZEKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urteko Diruegitamu Nagusiak onartzen dituen abenduaren 22ko 17/1988 Legearen 10.3 atalak bere 1 eta 2 zatietako ordainsari gehiketaz gainera, Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusirako eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako 610 miloi pezetako diru-baltza eratzen du; diru hori lanarigoaren lansari-egitura antolatu eta haundiagotzeko eta beharrezko izan daitezen ordainsari-zioen zehaztapena eta izendapena egiteko izango da, lanari-sail berezien arteko eta hauen eta Autonomi Elkarteko gainontzeko Herri-Arduralaritzen zerbitzuan ari diren lanarien arteko lansari-ezberdintasuna berdintzeko eta urriaren 9ko 321/1984 Dekretua eta honen kideko erabakiak ezarri dakizkiokeen eskuratutako lanarigoaren ihardute-bidezko eta lansariko balioztapenerako.
Euskal
Herri-Arduralaritzetan bere zerbitzuak betetzen dituzten lanari taldeen 1989.
urterako ordainsarien doizketak, 17/1988 Legearen 10.3 atalaren testua aldatzea
eta horren finantzaketaren egintzabidea behar bezala ezartzea eskatzen du.
Atal
bakarra
1.- Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urterako
Diruegitamu Nagusien abenduaren 22ko 17/1988 Legearen 10.3 atala honela
idatzita geldituko da:
Atal
honen aurreko zatietan ohartemandakoaz gainera, Autonomi Elkarteko
Arduralaritza Nagusirako eta horren Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako 2.000
miloi pezetako diru-baltza eratzen da; diru hori lanarigoaren lansari-egitura
antolatu eta haundiagotzeko eta beharrezko izan daitezen ordainsari-zioen
zehaztapena eta izendapena egiteko izango da, lanari-sail berezien arteko eta
hauen eta Autonomi Elkarteko gainontzeko Herri-Arduralaritzen zerbitzuan ari
diren lanarien arteko lansari-ezberdintasuna berdintzeko eta urriaren 9ko
321/1984 Dekretua eta honen kideko erabakiak ezarri dakizkiokeen eskuratutako
lanarigoaren ihardute-bidezko eta lansariko balioztapenerako. Dena dela,
Diru-Baltza honetako zati bat Autonomi Elkarteko Arduralaritza Nagusian eta
horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen zerbitzura araupetutako lanegun osoan ari
daitezen langile guztiei hilero 82.143 pezetako (laurogeitabi mila ehun eta
berrogeitahiru pezeta) orobarnezko soldata edo urteko orobarnezko 1.150.000
pezetakoa (miloi ehun eta berrogeitamar mila pezeta) bermatzeko izango da.
2.- Aurreko zenbakiak dakarren gastuen
gehikuntzaren dirubideketa, Euskal Autonomi Elkarteko 1989. urterako Diruizendapen
Nagusien ordainketetarako diruizendapenak gutxitzearekin egingo da, eta hori
Jaurlaritzak egingo du Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez beharrezko
diru-eskuraketak antolatuz, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideari buruzko 31/1983
Legearen mugaketak hauentzat ezargarri izango ez direlarik.
Azken
Erabaki bakarra
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean lege hau, eta 1989.eko urtarrilaren 1az geroztik izango ditu ondorioak.