4/1987 Legea, uztailaren 8koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garreneko ekonomia-urteko guztizko kontua ontzat ematezkoa.
1987-07-08Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1987/8/20, 158. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.
§
89. 4/1987 LEGEA, UZTAILAREN 8KOA, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN
1982GARRENEKO EKONOMIA-URTEKO GUZTIZKO KONTUA ONTZAT EMATEZKOA
1.
Atala - Baitespena
1.- Lege
honen bidez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako
Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1982garreneko ekonomia-urteko Guztizko Kontua
ontzat ematen da, honako hauek osatzen dutela:
a) Arduralaritza
Nagusiko Kontua.
b) Merkataritzazko
Ihardutze-Erakunde Burujabeen Kontuak.
1982garreneko Abenduaren 31n
Autonomia-Elkarteak arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujaberik eratuta ez
zuenez gero, horren eretzeango ezein kontu sartzerik ez dagokio.
2.- Honako
hauen Kontuak sartzen dira:
"E.J.I.E.,S.A."-rena.
EUSKADIKO ORKESTA
AKZIOKAKO BALTZUA-rena.
INDUSTRIAREN SUZTAPEN ETA
ERALDAKETARAKO AKZIOKAKO BALTZUA-rena.
EUSKADIKO GASAREN
AKZIOKAKO BALTZUA-rena.
LEMOIZEN ERAENTZARAKO
BALTZUA-rena.
EUSKO TRENBIDEAK
AKZIOKAKO BALTZUA-rena.
EUSKAL IRRATI TELEBISTA
HERRI-IZAIKIA-rena.
ENERJIAREN EUSKAL
ERAKUNDEA-rena.
3.- Halaber,
Diruzaintza Nagusiak emandako gaudimenen aldakuntzak eta egoera erakustezko taula
bat ere sartzen da.
2.
Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua
1.- Arduralaritza
Nagusiaren Kontuak ekonomia-urtearen barruko diruegitamu, ondare eta
diru-eragiketa guztiak ditu barne, honako zehaztapen hauen arauera:
- LEHENENGO ZATIA.
Diruegitamu-urteko Garbiketa-Kontua.
- BIGARREN ZATIA.
Diruegitamu-urteko Diruzaingo-Kontua.
- HIRUGARREN ZATIA.
Aurreko ekonomia-urteetatikako Harturenen eta Ordainkizunen Aldaketarekiko eta
hoien Egoera Erakustezko Zehaztapen-Zerrenda.
- BOSKARREN ZATIA. Geroko
ekonomia-urteen pentzutan hitzartutako gastuen zehaztapen-zerrenda.
- SEIGARREN ZATIA.
Diruzaingoaren Guztizko Kontua.
- ZAZPIGARREN ZATIA.
Ekonomia-urteko emaitzak.
- BEDERATZIGARREN ZATIA.
Herri-Zorraren Guztizko Kontua.
2.- Honako
zati hauek ez dira 1982garreneko ekonomia-urteko Arduralaritza Nagusiaren
Kontuan sartzen:
- LAUGARREN ZATIA.
Diruzaingoaren aintzin-ordainketen aldakuntzen eta egoeraren
zehaztapen-zerrenda, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza indarrean dagoen araupidetzak
hoiek egiteko ematen dizkion ahalpideaz baliatu ez delako.
- ZORTZIGARREN ZATIA.
Toki eta Erakundeen Herriogasuntza Nagusiaren arduralaritzapeko eskuarteen
Aldakuntza eta Egoera, ez dagokiolako.
3.
Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua: gaindikinak baliogabetzea
1.- 1982garreneko
ekonomia-urterako guztira baitetsitako diruizendapenen hartarakoxe aitortutako
eta kitatutako ordainkizunekiko gaindikina baliogabetuta uzten da, gaindikin
horrek 4.649.141.999 peseta jotzen duela.
2.- Atal
honen aurreko zatian esandako gaindikin-ezeztapen hori, horretarako araupideei
atxikiz 1982garreneko ekonomia-urteko Diruegitamuetan sartu ahal izatearen
kaltetan gabekoa dela joko da.
4.
Atala - Arduralaritza Nagusiaren Kontua: kitakizun dauden harturenak eta
ordainkizunak
1.- 1982garreneko
ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta
eskurakizun zeuden harturenek 1.373.879.876 peseta jotzen dute.
2.- 1982garreneko
ekonomia-urtearen azkenean aitortuta eta kontu-garbitasuna eginda eta
ordainkizun zeuden zorrek 1.699.738.908 peseta jotzen dute.