Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

4/1986 Legegintza Dekretua, irailaren 9koa, elikadurazko ekoizkietan prezio-adierazpenak jartzeari buruzkoa.

1986-09-09

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1986/9/15, 176. zk.

§ V. 4/1986 LEGEGINTZA DEKRETUA, IRAILAREN 9KOA, ELIKADURAZKO EKOIZKIETAN PREZIO-ADIERAZPENAK JARTZEARI BURUZKOA

 

Elikadurazko ekoizkietan prezio-adierazpenak jartzeari buruzko Irailaren 9ko 4/1986 Legegintz Dekretoa Jaurlaritzak onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko biztanie guztiei. Ondorioz, bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko biztanie guztiei, nahiz partikular nahiz agintari izan.

 

Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko irailak bederatzi.

 

Lehendakaria, Jose Antonio Ardanza Garro.

 

Elkarte Europearren Ordenamendu Juridikoa Euskal Herriko Autonomia Elkartearen barruan Onartzeari buruzko Eusko Legebiltzarraren Otsailaren 19ko 2/86 Oinarri Legeak, bere Eraskinean sartutako legeek araupetzen dituzten gaietan, elkarte horretako ordenamendu juridikoari egokitu ahal izateko, aginduak Lege lerrunez emateko baimena eskuratzen dio Eusko Jaurlaritzari.

 

Legegintz Dekreto honek, Iharduera Komertzialaren Antolamenduari buruzko Maiatzaren 19ko 9/83 Legea, elikadurazko ekoizkietan prezioadierazpenak jartzeari buruzko gaietan, egokitu egiten du eta elkarte europearrak gai horri buruzko arauketa, funtsean, bere EEE/581/79 Direktiban dauka; arau horrek, azken kontsumitzaileari eskainitako elikadurazko ekoizkien prezioa eta neurtzeko erabiltzen den unitatearen prezioaadierazpena orokorki agintzen du eta adierazpen horiek Iharduera Komertzialaren Antolamenduaren Legeko 34. artikuluan jaso gabe zeuden, beraz bidezko da hori aldatzea.

 

Hori horrela, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak bere 1986.eko Irailaren 9ko bileran aztertu eta onartu ondoren, zera

 

ERABAKITZEN DUT:

 

1. Artikulua

 

1.- Azken kontsumitzaileari eskaintzen zaizkion edo prezioaren aipamena egiten den publizitate baten xede diren elikadurazko ekoizkietan, salmentarako prezioa, argi eta garbi, errezki ezagutu eta garbi letzeko moduan adieraziko da.

 

2.- Askoka saltzen den ekoizkietan edo salmentako prezioa elikadurazko ekoizkiaren zenbateko edo tamainaren arabera erabakitzen denean ere prezioa rieurtzeko erabiltzen den unitatez adieraziko da, horretarako, elikadurazko ekoizkiaren kilogramo batentzako edo litro batentzako zenbatekoa jotzen dela baliagarritzat.

 

3.- 50 gramu edo 50 mililitro baino gutxiagoko edo berdineko zenbatekoz komertzialitzatzen diren elikadurazko ekoizkiak edo 10 Kg. edo 10 litro baino gehiagoko edo berdineko zenbatekoz, neurtzeko erabiltzen den unitatearen prezioa adieraztetik salbu egongo dira.

 

Halaber, elikadurazko ekoizkiak, ustiatu diren tokian bertan saltzen zaizkionean azken kontsumatzaileari, ez da eskatuko neurtzeko erabiltzen den unitatearen salmenta-prezioaren adierazpenik.

 

2. Artikulua

 

Aurreko artikuluan dagoen betebeharra erabiltzeko zernolakoak eta baldintzak, Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu Dekretu baten bidez.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

Iharduera Komertzialaren Antolamenduari buruzko Maiatzaren l9ko 9/83 Legeko 34. artikulua, Legintz Dekretu honetan agindutakoaren aurka dagoen guztian, indargabeturik gelditzen da.

 

Bigarrena

 

Agindu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra.

 

Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko irailak bederatzi.

 

Lehendakaria, Jose Antonio Ardanza Garro.

 

Industria eta Merkataritza Sailburua, Jose Ignacio Arrieta Heras.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra