Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

4/1985 Legea, maiatzaren 28koa, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985karrenerako Guztizko Diruegitamuak onartzezkoa.

1985-05-28

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1985/6/4, 114. zk.; EAO, 2012/4/7, 84. zk.

 

§ 70. 4/1985 LEGEA, MAIATZAREN 28KOA, EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN 1985KARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEZKOA

 

I IDAZPURUA

GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ONARPENAZ

 

Lehenengo Atala - Guztizko Diruegitamuak

 

1.- Lege honen bidez, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985karren ekonomia-urterako Guztizko Diruegitamuak onartzen dira.

 

2.- Honako hauek osatzen dituzte Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985karrenerako Diruegitamuak:

 

a) Euskadiko Autonomia-Elkartea osatzen duten honako Erakunde hauen diruizendapenen eta gastuen zehaztapen-zerrendazko Diruegitamuek:

- Legebiltzarra.

- Autonomia-Elkartearen Arduralaritzarenak.

- Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeenak.

- Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeenak.

- Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikienak.

- Herri-Baltzuenak.

b) Autonomia-Elkartearen Arduralaritzak eta bere Ihardutze-Erakunde Burujabeek gehienera eman ditzaketen bermeek.

c) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta bere Ihardutze-Erakunde Burujabeek gehienera egin ditzaketen zorrek.

 

3.- Lege hau, Euskadiko Autonomia-Elkartekoak izan eta 1984garreneko abenduaren 31z gero sortarazi daitezkeen Erakundeekin eta hoien Diruegitamuekin ere erabiliko da eta bai, hala egokituz gero, hoiek gehienera eman ditzaketen bermeekin eta egin ditzaketen zorrekin ere, hoiek eragite-indarra izan dezaten Legebiltzarraren onarpena beharrezkoa dela.

 

4.- Euskadiko Autonomia-Elkartea osatzen duten Erakundeen Diruegitamuetako diru-eskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendetan agertzen diren eginbeharrak eta eskubideak honako hauei darizkie: Autonomia-Estatutoak eta bakoitzean dagokion Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Erabakiak dionaren arauera 1985karreneko epailaren 26rarte, egun hori barne, egindako Erresumagandikako agintepide-emate eta zerbitzu-eskuraketei, eta azaroaren 25eko 27/1983 Legean eta Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Aginte-eskuraketetarako Bitariko Batzordearen 1985karreneko otsailaren 27ko Erabakiak ontzat ematezko Dekretoetan agintzen denaren arauera egindako Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko agintepide-zehaztapenari.

 

2. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuak

 

1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak zera jotzen du:

 

a) Ordainketetarako diruizendapenei buruzkoetan, aurrez sendetsita eta zorretan daudenei erantzuteko behar diren ehun eta berrogeita bat mila hirurehun eta berrogeita hamar miloe berrehun eta hamahiru mila berrehun eta hogeita bost (141.350.213.225) peseta.

b) Gerorako lotzezko diruizendapenei buruzkoetan 1985karrenekoaren ondorengo diruegitamu-urteen artean I Eraskinean zehazten denez banatuko diren guztirako hamahiru mila bostehun eta hogeita zazpi miloe larehun eta berrogeita sei mila (13.527.446.000) peseta.

 

2.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak ehun eta berrogeita bat mila hirurehun eta berrogeita hamar miloe berrehun eta hamahiru mila berrehun eta hogeita bost (141.350.213.225) peseta jo, eta honako zati hauek ditu:

 

a) Foru-Diputazioek Lege honen VII Idazpuruak agintzen duenez Euskadiko Diruegitamu-gastuetarako egingo dituzten ehun eta hamabost mila bostehun eta hirurogeita zazpi miloe zortzirehun eta hirurogeita sei mila hirurehun eta berrogeita hamabost (115.567.866.395) pesetako diru-ekarketak.

b) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako zazpi mila berrehun eta hirurogeita bi miloe eta bostehun mila (7.262.500.000) pesetako diru-ekarketak.

c) Dagozkien ituneen arauerako gastu-egitasmo zehatzak egiteratzeko diren eta guztira berrehun eta hogeita hemezortzi miloe (238.000.000) peseta jotzen duten Erresumaren Guztizko Diruegitamuen pentzutango diru-ekarketak.

d) Lege honen 33garren Atalean zehazten diren baldintzapean jaulki ahal izango den hamahiru mila eta bostehun miloe (13.500.000.000) pesetarainoko Herri-Zorra.

e) Autonomia-Elkarteak berak lakatu behar, zati honen aurreko txataletan sartu gabe egon, eta ustez lau mila zazpirehun eta hirurogeita bat miloe zortzirehun eta berrogeita sei mila zortzirehun eta hogeita hamar (4.761.846.830) peseta joko duten ekonomiazko eskubideak.

f) Urriaren 27ko 23/1983 Legearen bidez jarritako Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako 1983garrenerako Zergapidearen behin-behingo Gehigarritikako hogei miloe (20.000.000) pesetako etekina.

 

3. Atala - Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuak

 

1.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Euskal Osasun-Zerbitzua-Osakidetza" Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeak aurrez sendetsitako eta ekonomia-urtearen barruan zorra sortarazitako eginbeharrei erantzuteko beharrezkoa den diru-zenbatekoa osatzen duten hamahiru mila hirurehun eta hirurogeita bederatzi miloe larehun eta berrogeita zortzi mila larehun eta hogeita hamazazpi (13.369.448.437) peseta jotzen dute, eta gerorako lotzezko diru-izendapenen aldetik, 1985karrenaren ondorengo diruegitamu-urteen artean II Eraskinean zehazten denez banatuko diren hogeita hamabost miloe (35.000.000) peseta guztira.

 

Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabe horren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak hamahiru mila hirurehun eta hirurogeita bederatzi miloe larehun eta berrogeita zortzi mila larehun eta hogeita hamazazpi (13.369.448.437) peseta jotzen du guztira.

 

2.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Eusko Ikastolen Erakundea" Arduralaritzazko Ihardutze-Erakundearen Diruegitamuek aurrez sendetsitako eta ekonomia-urtearen barruan zorra sortarazitako eginbeharrei erantzuteko beharrezkoa den diru-zenbatekoa osatzen duten larehun eta hogei miloe (420.000.000) peseta jotzen dute.

 

Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabe horren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak larehun eta hogei miloe (420.000.000) peseta jotzen du guztira.

 

Diruegitamu-Lege hau onartu ondoren, Erakunde honentzako diruegitamu-izendapena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Saileko 7020 eta 7030 Egitarauetara aldatuko da, horren eraentza egin dezan.

 

Diruizendapen horretatik, 375.000 peseta bere garaian herri-ikastegi bilakatu nahia adierazi dezaten ikastolei laguntzak emateko erabiliko dira, horretarako jarri daitezen baldintzen arauera.

 

3.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea" Arduralaritzazko Ihardutze-Erakundearen Diruegitamuek, aurrez sendetsitako eta ekonomia-urtearen barruan zorra sortarazitako eginbeharrei erantzuteko beharrezkoa den diru-zenbatekoa osatzen duten ehun eta berrogeita bi miloe zazpirehun eta bi mila berrehun eta berrogeita hamalau (142.702.254) peseta jotzen dute guztira.

 

Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabe horren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak ehun eta berrogeita bi miloe zazpirehun eta bi mila berrehun eta berrogeita hamalau (142.702.254) peseta jotzen du guztira.

 

4.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea" Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabearen Diruegitamuek, aurrez sendetsitako eta ekonomia-urtearen barruan zorra sortarazitako eginbeharrei erantzuteko beharrezkoa den diru-zenbatekoa osatzen duten mila larehun eta hemeretzi miloe (1.419.000.000) peseta jotzen dute guztira; eta gerorako lotzezko diru-izendapenen aldetik, 1985karrenaren ondorengo diruegitamu-urteen artean II Eraskinean zehazten denez banatuko diren ehun miloe (100.000.000) peseta guztira.

 

Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabe horren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak mila larehun eta hemeretzi miloe (1.419.000.000) peseta jotzen du guztira.

 

5.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Euskal Herriko Unibersitatea" Ihardutze-Erakunde Burujabearen Diruegitamuek, aurrez sendetsitako eta ekonomia-urtearen barruan zorra sortarazitako eginbeharrei erantzuteko beharrezkoa den diru-zenbatekoa osatzen duten lau mila hirurehun eta hirurogeita hemeretzi miloe berrehun eta berrogeita sei mila zazpirehun eta berrogeita hamar (4.379.246.750) peseta jotzen dute guztira.

 

Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabe horren Diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak lau mila hirurehun eta hirurogeita hemeretzi miloe berrehun eta berrogeita sei mila zazpirehun eta berrogeita hamar (4.379.246.750) peseta jotzen du guztira.

 

4. Atala - Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuak

 

1.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Garraiakizun-Akurategia" Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabearentzako hornitze-izendapenek, aurrez sendetsitako eta ekonomia-urtearen barruan zorra sortarazitako eginbeharrei erantzuteko beharrezkoa den diru-zenbatekoa osatzen duten hogeita lau miloe sehirehun eta lau mila (24.604.000) peseta jotzen dute guztira.

 

2.- Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko beharrezkoak izango direla jotzen den diru-eskuarteak hogeita lau miloe seirehun eta lau mila (24.604.000) pesetetara iristen dira guztira.

 

5. Atala - "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Izaikiaren Diruegitamuak

 

1.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Izaikiarentzako hornitze-izendapenek, aurrez sendetsitako eta ekonomia-urtearen barruan zorra sortarazitako eginbeharrei erantzuteko beharrezkoa den diru-zenbatekoa osatzen duten bi mila zazpirehun eta hamalau miloe eta seirehun mila (2.714.600.000) peseta jotzen dute guztira.

 

2.- Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko beharrezkoak izango direla jotzen den diru-eskuarteak bi mila zazpirehun eta hamalau miloe eta seirehun mila (2.714.600.000) pesetetara iristen dira guztira.

 

6. Atala - Irrati-Telebistazko herri-zerbitzuen Eraentzarako Herri-Baltzuen Diruegitamuak

 

1.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Radio Vitoria, S.A." Herri-Baltzuaren ihardunari eusteko beharrezkoak diren hornitze-izendapenek, aurrez sendetsitako eta ekonomia-urtearen barruan zorra sortarazitako eginbeharrei erantzuteko beharrezkoa den diru-zenbatekoa osatzen duten ehun eta hogeita hemeretzi miloe ehun eta hamar mila (139.110.000) peseta jotzen dute guztira.

 

Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko beharrezkoak izango direla jotzen den diru-eskuarteak ehun eta hogeita hemeretzi miloe ehun eta hamar mila (139.110.000) pesetetara iristen dira guztira.

 

2.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Euskal Teletista-Televisión Vasca, S.A." Herri-Baltzuaren ihardunari eusteko beharrezkoak diren hornitze-izendapenek, aurrez sendetsitako eta ekonomia-urtearen barruan zorra sortarazitako eginbeharrei erantzuteko beharrezkoa den diru-zenbatekoa osatzen duten hiru mila bostehun eta zortzi miloe zazpirehun eta berrogei mila (3.508.740.000) peseta jotzen dute guztira.

 

Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko beharrezkoak izango direla jotzen den diru-eskuarteak hiru mila bostehun eta zortzi miloe zazpirehun eta berrogei mila (3.508.740.000) pesetetara iristen dira guztira.

 

3.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Eusko Irratia-Radiodifusión Vasca, S.A." Herri-Baltzuaren ihardunari eusteko beharrezkoak diren hornitze-izendapenek, aurrez sendetsitako eta ekonomia-urtearen barruan zorra sortarazitako eginbeharrei erantzuteko beharrezkoa den diru-zenbatekoa osatzen duten larehun eta larogeita lau miloe eta hamar mila (484.010.000) peseta jotzen dute guztira.

 

Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko beharrezkoak izango direla jotzen den diru-eskuarteak larehun eta larogeita hamaika miloe eta hamar mila (491.010.000) pesetetara iristen dira guztira.

 

7. Atala - "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Izaikiaren eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuak

 

1.- Maiatzaren 20ko 5/1982 Legeko 44garren atalak dioenaren arauera, Lege honen bidez aurreko atalean esandako "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Izaikiaren eta Eraentzarako Herri-Baltzuen 1985karrenerako bateratutako Diruegitamuak ontzat ematen dira.

 

2.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Euskal Irrati-Telebista" Herri-Izaikiaren eta Eraentzarako Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuetako ekonomia-urteko ihardun osoari erantzuteko beharrezkoak diren hornitze-izendapenek, guztira lau mila hirurehun eta berrogeita bi miloe eta bostehun mila (4.342.500.000) peseta jotzen dute.

 

Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko beharrezkoak izango direla jotzen den diru-eskuarteak lau mila hirurehun eta berrogeita bi miloe eta bostehun mila (4.418.500.000) pesetetara iristen dira guztira.

 

8. Atala - Enerjiaren Euskal Erakundearen Diruegitamua

 

1.- Ordainketetarako diruizendapenen aldetik, "Enerjiaren Euskal Erakundea" Norbanako alorreko Legepeko Herri-Izaikiarentzako hornitze-izendapenek, aurrez sendetsitako eta ekonomia-urtearen barruan zorra sortarazitako eginbeharrei erantzuteko beharrezkoa den diru-zenbatekoa osatzen duten mila zortzirehun eta hirurogeita hamalau miloe seirehun eta berrogeita bi mila (1.874.642.000) peseta jotzen dute guztira.

 

2.- Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko beharrezkoak izango direla jotzen den diru-eskuarteak mila zortzirehun eta hirurogeita hamalau miloe seirehun eta berrogeita bi mila (1.874.642.000) pesetetara iristen dira guztira.

 

9. Atala - Herri-Baltzuen Diruegitamuak

 

1.- Lege honen 6garren atalean sartu gabeko Herri-Baltzuen 1985karreneko ekonomia-urteango ihardunari eusteko beharrezkoak diren hornitze-izendapenek III Eraskinean zehazten dira, ordainketetarako diruizendapenen aldetik guztira hogeita bost mila bostehun eta hirurogeita bi miloe hirurehun eta hogeita hamabi mila (25.562.332.000) peseta jotzen dute, eta gerorako lotzezko diruizendapenen aldetik, 1985karren ekonomia-urtearen ondorengoen artean IV Eraskinean banatuko diren mila ehun eta berrogeita hamabi miloe (1.152.000.000) peseta guztira.

 

2.- Aurreko zatian esandako Herri-Baltzuen ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko beharrezkoak izango direla jotzen den diru-eskuarteak III Eraskinean zehazten dira, eta hogeita bost mila bostehun eta hirurogeita bi miloe hirurehun eta hogeita bi mila (25.562.322.000) pesetetara iristen dira guztira.

 

10. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eman ditzakeen bermeen gehienerako muga

 

1.- 1985karreneko ekonomia-urtean, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak hamabi mila eta hirurehun miloerainoko bermeak eman ahal izango ditu gehienera edonolako eragiketetarako.

 

Lehen emandako bermeak indargabetzea ekar dezaten eragiketentzako dirubide berriak jartzerakoan edo eragiketa hoien ordezkoak egiterakoan eman daitezen bermeak ez dira gehienezko muga horretarako kontatuko.

 

2.- Aurreko zatian jarritako mugaren barruan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak honako eragiketa hauek bermatu ahal izango ditu:

 

a) Bere egoitza Euskal Herrian duten Elkar-Gaudimenetarako Baltzuen gaudimena izan eta enpresa txiki eta arteinek edo hoietako bazkide partzuer-jabeek egin ditzatenak, mila miloe pesetaraino.

b) Industria-enpresa eta alorrak berriz indarrean jartzeko egin ditzatenak, sei mila eta hirurehun miloe pesetaraino, hoietatik 2.300 miloek Foru-Diputazioen birgaudimena beharko dutela.

c) Autonomia-Elkarteko herri nahiz norbanako-alorreko Erakundegoren-mailako Izaikiek egin ditzatenak, bost mila miloeraino.

 

3.- Egiketa bakoitzerako gaudimenaren gehienezko mugak ezingo du aurreko zatian sail bakoitzarentzat jarritako gehienezko ehuneko 10ekotik gorakoa izan, baltzu-elkarteentzat eta industria-alor edo alor-atalentzat salbu.

 

11. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta bertako Ihardutze-Erakundeen gehienerako Zorpetze-mugak

 

Indarreango zorpetze-eragiketen zenbatekoak ezingo du 1985karreneko abenduaren 31n, nolanahiko zor-agirien bidezkoak eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak nahiz bertako Ihardutze-Erakundeek egindakoak izan, berrogeita bi mila miloe (42.000.000.000) pesetatik gorakoa izan.

 

II IDAZPURUA

DIRUIZENDAPENEKIKO GUZTIZKO JAURPIDEAK

 

12. Atala - Diruizendapenak bestetarakotzeko jaurpideak

 

1.- 1985karreneko ekonomia-urtean, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango dira jaurpide Euskadiko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan diruizendapenak bestetarakotzeko, ondorengo zatietan ematen diren xehetasunen kaltetan gabe.

 

2.- Egitarau bereango bestetarakotzeak.

 

Honako hauetan beharrezkoak izan daitezenak:

 

a) "Sail berezien Gastuak" Egitaraua osatzen duten diruatal eta zertarako guztien artekoak, eta bai hoien eta Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz sortarazi ditzan diruatal eta zertarako berrien artekoak ere, berariz esanda berarizko araupidetzapekoak izan behar dutenak salbu.

b) II eta IV Atalburuen eta VI eta VII Atalburuen artekoak, gastuaren azkenengo zertarakoa bera izan dedinaren baldintzapean. Hoietan bietan, berritan egindako diruizendapenak ere hornitu ahal izango dira.

c) Herri-Baltzuentzako VII, VIII eta IX Atalburuen artekoak, hartzailea lehengoa bera izan dedinaren baldintzapean, hala behar izanez gero berritan sortarazitako zernolakoak ere hornitu daitezkeela.

d) Ihardutze-bidezko Lanbide-Hezkuntzaren Egitarauko diruatal eta zertarako guztien artekoak, berritan sortarazitako zertarakoen horniketa barne.

 

3.- Egitarau-arteko bestetarakotzeak.

 

II Atalburuko diruizendapenen eta VI Atalburukoen artean beharrezkoak izan daitezenak, II Atalburukoentzat egitarau berri bat sortaraztea ere egin daitekeela, eta Sail berekoak izan daitezenaren baldintzapean.

 

4.- Egitarau baten barruango edo egitarau berezien arteko bestetarakotzeak.

 

Honako hauetan beharrezkoak izan daitezenak:

 

a) Gaikuntza-aldiango Ertzainen eta Zerbitzuango Ertzainen egitarauetarakoak, diruegitamu-izendapenak benetako ertzain-banaketari egokitzeko.

b) I Atalburuko ordainketetarako diruizendapenen artekoak, honako helburu hauetarako:

1.- Herri-Ihardunaren Eraldakuntzarako Neurrien abuztuaren 2ko 30/1984 Legea egiteratzeko.

2.- Diruegitamuetan sartuta egon eta doakienak bertaratzen atzerapenak gertatu direneko lantokiak behin-behingoz betetzeko, eta bai lanerako aldi baterako ezinegatikako ordezkaketak egiteko ere.

3.- Lege honetako eta indarrean dagoen araupidetzako ordainsari-jaurpideak betetzeko.

c) 1.- Erroldean gabekoen lan-jaurpidepeko ordainsarietarako diruizendapenen artekoak.

2.- Aholkularien eta konfiantzazkoen ordainsaritarako diruizendapenen artekoak.

d) Behar bezalako kontaduritza-eratxikipenak egiteko beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokiketen ondoriozkoak.

e) Gizarte-Ongundearen Diru-Baltzari eratxikitako diruizendapenen artekoak, Diruegitamuetako Diru-Baltza horri buruzko diruatalen pentzutan egindako eskeei buruzko erabakien ondorioz sortu daitezen gaindikinetatik abiatuz.

f) Lanbideen suztapena helburu izan dezaten egitarauetako IV, VI eta VII Atalburuen artekoak.

 

5.- Bai 1985karrenerako Agizko Diruegitamuekin, bai aurreko ekonomia-urteetatikako gaindikinekin, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legean zermugatutako diruizendapenen bestetarakotzeentzako jaurpideak erabiliko dira, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 100garren atalaren lehenengo zatian agintzen denaren kaltetan gabe.

 

6.- Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, Diruegitamuetako diru-izendapenak bestetarakotuz egindako aldakuntzen zerrenda bidaliko dio Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

 

13. Atala - Diruizendapenak bestetarakotzeko baimena emateko gai diren Ihardutze-Sailak

 

1.- Jaurlaritzako Sailburuek aurreko atalaren 2garren zatiko b) letrapean eta 4garreneko f) letrapean ohartemandako diruizendapen-bestetarakotzeak egiteko baimenak eman ahal izango dituzte, eta bai Sail bakar batek baino eskuhartu ez dezaneko egitarau berezietakoak izan daitezen II Atalburuko bestetarakotzeak egiteko ere.

 

2.- Sail berezien egitamuei edo Sail bereziak partzuer direnekoei doazkienak izanez gero, aurreko zatian esandako diruizendapen-bestetarakotzeak egiteko baimena Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak eman ahal izango du, doakien Sailen saloz.

 

3.- Gainontzeko diruizendapen-bestetarakotzetan, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeak agintzen duena egingo da.

 

14. Atala - Diruizendapen gehikizunak

 

Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 26, 27 eta 28garren ataletan agintzen denaren kaltetan gabe, 1985karrenean, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta bere Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetan sartuta egon eta ondoren zehazten diren diruizendapenak arauz ontzat eman beharreko eginbeharrak adinako zenbateko bateraino gehikizun izango dira:

 

a) Autonomia-Elkarteko eta bere Ihardutze-Erakundeetako Arduralaritzaren zerbitzuango lanariei Lege honek eta indarreango araupidetzak jarritako ordainsari-jaurpideak beteaz ordaintzeko I Atalburuko diruizendapenak.

b) Lanariei ordaintzekoak, indarrean egon dedin araupidetzari atxikiz egindako lansari-gehikuntzen ondorioz gehitu behar daitezenetan.

c) Benetan egindako zerbitzu-aldiaren eta Herri-Arduralaritzari egindako zerbitzuak aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean agintzen dena egiteratzearen ondoriozko hirurtekakoak ordaintzeko diruizendapenak.

d) Bete gabeko lan-tokiak direla eta diruizendapenak gutxitu zaizkien lanarigoarentzako diru-horniketak, hutsik daudenak horretan erabilgarri diren legepideen arauera bete daitezen neurrian.

e) "Gozamendunei" buruzkoak, indarrean dagoen araupidetzak agintzen duenez hoiekiko zorra sortu zeneko ekonomia-urteko berarizko betebeharrak aitortuala.

f) Diruegitamuetango teknikazko akatsen eta bereziki bakoitzari dagokion Aginte-eskuraketen Batzordearen Erabakietan daudenen ondoriopeko izan daitezkeenak, akats hoiek zuzentzeari darion goste-gehikuntzari aurre egiteko behar dedin zenbatekoz.

g) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak jaulkitako edozelako Herri-Zorren ondoriozko dirusari eta domu-kitapenei eta, lansari-gastuak salbu, Herri-Zor hoien jaulkipenaren, aldakuntzaren, trukaketaren edo kitapenaren ondoriozko gastuei darizkien betebeharrei erantzuteko diruizendapenak.

h) Ertzaintzaren alorreko agintepideen dirubidetarakoak, Kupoaren Bitariko Batzordean agintepide hoien dirubidetarako erabaki dedin zenbatekoraino gehienera.

i) "Sail Berezien Gastuak" Egitarauaren barruan, honako hauetarako diruizendapenak:

Lehenengoa- Izendapenezko kargudunentzako eta Jaurlaritzaren zerbitzuango gainontzeko lanarientzako osasunketa-sorozpideei eta beste gizarte laguntzapide batzuri erantzutekoak.

Bigarrena- Auzipideak egitekoak, goradeiak sartzekoak eta, orohar, Autonomia-Elkartearen eskubideen eta zuduen ordezkotza eta aldezpena egiteko epailaritza-bidezko nahiz epailaritzaz besteko ezein lege alorreko bidez baliatzekoak.

Hirugarrena-- Autonomia-Elkarteak bere ihardunean bere gain hartutako erantzukizunegatik eta beste ezein goradeiren gai ezin izan daitekeen erabaki edo epai baten ondorioz nahiz indarrean dauden araupideen arauerako nolanahiko kaltesari gisa ordaindu behar ditzan diru-zenbatekoak.

j) Indarrean dauden legepideen arauera eskubide hori aitortzen zaien lan-tokietako lanariei zor zaien egoitzagatikako ordainsaria ordaintzeko diruizendapenak.

k) Gastuen zehaztapen-zerrendan gehikizunetan zermugatutako diruizendapen guztiak.

 

15. Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea

 

1.- 1985karrenerako Diruegitamuetan diruizendapenak sartzeko jaurpideak Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak heurak izango dira, 101garren eta 103garren atalak salbu, hoiek 1986garrenerako jarriko bait-dira indarrean.

 

2.- Aurreko zatian agindutakoa horrela dela ere, honako hauei dagozkien diruizendapenak 1985karrenerako Diruegitamuetan sartu ahal izango dira:

 

a) 1983garrenerako Diruegitamuetako 50 Saileko gaindikinak.

b) Ertzaintzaren 1983garrenerako Diruegitamutako gaindikinak.

 

16. Atala - Lanarigo-gastutarako Ordainketetarako Diruizendapenak

 

1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen 31/1983 Legearen 23garren atalean agintzen denaren ondoriotarako, Herri-lanarien, aldi baterako lan-itunearen jaurpidepean akuratutako Lanarien eta berenezko lanarien erroldearekiko mugatze-indarra Diruegitamuetango errolde osoari buruzkoa izango da, oinarrizko lanari maila bakoitzean ihardun diharduten nahiz hutsik dauden lan-tokiak barne, egitarauren batekiko eratxikipenari begiratu gabe. Lanari-maila bateko Diruegitamuetango erroldea ezingo da beste batekoa beste horrenbeste gutxitzen bada baino gehitu eta, hori, aldakuntzak gastua gehitzea ekar ez dezanaren baldintzapean, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen 31/1983 Legearen 68.1.d) atalean agintzen denaren kaltetan gabe.

 

2.- Halaber, lanarigoarentzako diruizendapenen zenbatekoarekiko mugatze-indarra ere egitarau bakoitzeko zertarakoen guztizkoari buruzkoa izango da.

 

3.- Aldarterako lan-jaurpidepekoen eta aholkularien eta konfiantzazkoen zenbatekoak horretarako diruizendapenek jarri dezaten muga izango dute, Lege honen 12.4.b).lehenengoa atalean agindutakoaren kaltetan gabe.

 

4.- Berenezko lanarien (herri-lanari, aldi baterako lan-itunepean edo lan-jaurpidepean akuratutakoen) erroldea gehitzeko Legebiltzarraren Lege-bidezko baimena beharko da.

 

17. Atala - Ihardutze-Gastuetarako Ordainketetarako Diruizendapenak

 

Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 20garren atalean agintzen direnetarako, Autonomia-Elkarteko eta bere Ihardutze-Erakundeetako Arduralaritzaren Diruegitamuetako Ihardutze-Gastuen II Atalburuari dagozkion gastuen zehaztapen-zerrendetan sartutako ordainketetarako diruizendapenek, Atalburu-mailan behartzezko mugatze-indarra izango dute, ekonomiazko sailkapenaren aldetik eta, beraz, Atalburua baino beheragoko mailan diruizendapenak bestetarakotzea edo birbanatzea ez da beharrezkoa izango bainan, beti ere, gastuaren eratxikipena kontaduritzan behar bezala erasoz.

 

18. Atala - Gerorako Lotzezko Diruizendapenak

 

Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 33garren atalari buruzkoetan, egiterapenean 1985karreneko diruegitamu-urtea gainditu eta hoientzako gerorako lotzezko diruizendapenik egin gabekoetarako izendapenak egin ahal izango dira, egiterapena atzeratu izanagatik izendapenaren gai zena 1985karreneko diruegitamu-urtearen barruan ezin burutu izana gertatuz gero.

 

19. Atala - Diruizendapen Aldakorrak

 

1.- Autonomia-Elkartearen Ertzaingoaren alorreko agintepideen dirubidetarakoak diruizendapen aldakorrak izango dira, Gaikuntza-Aldiango nahiz Zerbitzu-Aldiango ertzainei buruzkoak izan.

 

2.- Aurreko zatian esan eta aldakorretan zermugatutako diruizendapenak, Kupoaren Bitariko Batzordearen Erabakietan Autonomiazko Ertzaintzarentzako dirubideei buruz agindutakoaren arauera diruegitamuetan sartu, gehitu, baliogabetu edo gutxitu ahal izango dira.

 

Diruizendapenak aldatzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko den Jaurlaritzaren horretzazko Dekretoz egingo da.

 

20. Atala - Diruegitamuen Teknikazko Egokiketak

 

1.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailari, Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetako Sail berezietan eta hala behar izanez gero Ihardutze-Erakunde Burujabeenetan arduralaritza-birrantolaketaren ondorioz beharrezkoak gerta daitezen teknikazko egokiketak egiteko baimena ematen zaio, horretarako beharrezkoak izan daitezen diruegitamuetako Sail, Zerbitzu, Egitarau eta Zertarakoak sortaraziz, diruizendapenak egitura berriari egokituz birbanatzeko eta diruizendapenen horretarako bestetarakotzeak egiteko baimenak emanaz, Diruegitamu-Jaurpideen Legeak eta Lege honek zilegitzat jotzen dituztenei atxikiz.

 

2.- Aurreko zatian esandako eragiketek ezingo dute inoiz ere Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetako gastuak gehitzea ekarri, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 21garren atalak egiten duen guztizko diruizendapenen araupeketaren kaltetan gabe.

 

21. Atala - Eusko Legebiltzarra

 

"Eusko Legebiltzarra" Saileko Diruegitamu izendapenak horri aldian-aldian ordaindu eta eskuratuko zaizkio, berak eskatuala, eta ez dira Jaurlaritzaren aurreango ezein zuriztapideren menpe egongo.

 

Legebiltzarreko Mahaiak, VI Legebiltzar Batzordearekin (Presako Legegintza, Araudia eta Jaurpideak) bat eginda, bere diruegitamu-saileko Zertarakoen arteko diruizendapen-bestetarakotzeak erabaki ahal izango ditu, inolako mugarik gabe, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari jakinaraziz.

 

VI Legebiltzar-Batzordeak (Presako Legegintza, Araudia eta Jaurpideak) 1984garrenerako Diruegitamuetarako zertarako berezietako gaindikinak Eusko Legebiltzarraren 1985garrenerako Diruegitamuetako Zertarako heuretan beretan sartu ahal izango ditu.

 

22. Atala - Lan-Harremanetarako Batzordea

 

1985karrenean, "Lan-Harremanetarako Batzordea" 30garren Sailaren Diruegitamuek aurreko atalean jarritako jaurpideak heurak izango dituzte.

 

23. Atala - 50garren Sailaren Diruegitamu-Jaurpideak

 

1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan, "1983garreneko abuztuko ondamendiaren ondoriozko Berarizko Gastuak" 50garren Sailak, gertakizun hari darizkion nolanahiko eginbeharrei ekonomia-urte honetan aurre egiteko beharrezkoak izan daitezen diru-horniketak bilduko ditu.

 

2.- 50garren Diruegitamu-Sailaren barruan Sail horri egindako diruzko horniketen gai diren gastuak behar bezala erasota uzteko eta hoiekiko zaingo egokia egiteko beharrezko eritzitako Egitarau, Zerbitzu, Atalburu, Zertarako eta Diruatalak sortarazteko eskua ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari.

 

3.- 50garren Sailaren baitan bai hasierako diru-izendapenak gehitzeko bai diruegitamuetan sar daitezen zertarako berriak hornitzeko egin daitezen bestetarakotzetarako baimenak Jaurlaritzak emango ditu, Ekonomia-Batzordearen saloz, eta ez dira Lege honetan egindakoetako ezein mugapenen menpe egongo.

 

Diruizendapenak aldatzeko ere, baimen-jaurpide hori bera egongo da indarrean.

 

Diruegitamuetako beste Egitarau batzuetatik 50garren Saileko egitarauetarako diruizendapen-bestetarakotzeak Lege honetan araupetutako agizko jaurpideen menpe egongo dira.

 

4.- 1984garreneko ekonomia-urtearen azkenean urte horretako Diruegitamuetako 50garren Sailean sartutako diruegitamu-izendapenek izan ditzaten gaindikinak, Agizko Diruegitamutakoak nahiz 1983garren ekonomia-urteko Gaindikinak izan, 1985karreneko Diruegitamuetan sartu ahal izango dira, iadanik egon dauden diruizendapenei nahiz 50garren Sailaren beraren baitan sortarazi daitezkeen berriei eratxikiz.

 

Euskal Herriko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 98garren atalaren a) eta b) zatiek diotenetan, Diruegitamuetan sartze hori Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo du.

 

Bestetan, sartze hori egiteko, Jaurlaritzak Antolakideketa-Batzordearen iritzia entzun ondoren Ekonomia-Batzordeak egindako saloz ontzat ematea beharrezkoa izango da.

 

5.- Atal honetan agindutakoaren aurka egon ez daitezen guztietan, 50garren Sailak Lege honen gainontzeko zatietan oharteman eta harekin erabilgarri izan daitezenak eta Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legean agindutakoa izango ditu jaurpide.

 

24. Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza

 

1.- Lege hau indarrean jarri dedinean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako hauek egingo ditu:

 

a) Diruegitamuetako sail berezietako gastuen zehaztapen-zerrendetan agertu eta Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari atxikita gelditzen diren Autonomia-Elkartearen agintepeko gaiei buruzko egitasmoak egiteratzeko jarrita dauden diru-horniketak 98garren Sailera aldatzea, diruizendapenek lehen haiei atxikita zeudeneko egitarauetan heuretan gelditu behar dutela.

b) Erresumaren agintepeko egitasmoei dagokien eta 98garren Sailean "Lurralde-arteko Ordezkaketa-Baltza-Zehaztu gabeko diruezarketak" izenpurupean agertzen den zertarakorako diruizendapena kentzea, hurrengo 2garren zatiak dioena erabilgarri gertatzen bada salbu.

 

2.- Lege hau indarrean jarri ondoren Erresumagandik hartu daitezen agintepide eta/edo zerbitzuei dagozkien Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari atxikitako egitasmoen dirubidetarako diruizendapenak, aurreko zatiko b) letrapekoak dion zertarakotik 98garren Sailean horretarako sortarazi dedin zertarakora edo sortarazi daitezen zertarakoetara aldatuko dira.

 

3.- Aurreko ekonomia-urtetako Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzarako diruizendapenetakoak izan eta iadanik onartutako eginbeharrak betetzeari eratxikita egon ez daitezen diruizendapen-ondarrak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak 1985karrenerako Diruegitamuetako 98garren Sailean sartuko ditu, eta lehen haietarako zireneko egitasmoak egiteratzen erabiliko dira.

 

4.- Prezio-birrazterpenei eta aurreko ekonomia urteetan hitzemandako lehengo diruizendapenak aldatzea ekar dezaten egitasmo gehigarri edo eraldatutakoei darizkien aurreko ekonomia-urteetatikako ordainkizunen ordainketa 98garren Saileko diruizendapenetatik egin ahal izango da, ekonomia-urte hoietan indarrean zegoen Diruegitamu-Sail bereko horrelakoxe diruizendapenen pentzutan.

 

5.- Autonomia-Elkarteak Dirubaltzak jaurpide dituen araupideen arauera eta Erresumaren esku-ematez bere agintepeko ez diren diruezarketa-egitasmoak egiteratzea bere gain hartzea gertatuz gero, horretarako diru-horniketak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan sartuko dira, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak 98garren Sailaren barruan sortaraziko duen "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza. Eraentzarako diruizendapenak" izenpeko zerbitzu berri baten.

 

6.- 98garren Sailean sartutako diruezarketa-egitasmoen egiterapena Foru-Diputazioei edo beste Toki-Erakunde batzuei badagokie, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, arauz jarri dedin eran, hoiei dagozkien diruizendapenak bestetarakotzea egingo du.

 

7.- 98garren Sailean sartutako diruizendapenak ezingo dira beste ezein Sailetara aldatu, hurrengo zatian esaten direnetan salbu.

 

8.- Autonomia-Elkartearen agintepeko gaiei buruzkoak izan eta behar bezala zuritutako zioegatik hoiek egiteratzeari ekonomia-urtearen barruan ekitea ezinezkoa izan dedin egitasmoen ordezkaketa, indarrean egon dedin horretzazko araupidetzan jarritako bideei atxikiz egingo da.

 

Nolanahi ere, Jaurlaritzak, egindako aldakuntzak, hoien zergatikakoak eta hoietarako erabilitako bideak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko dizkio.

 

III DAZPURUA

LANARIGOARENTZAKO DIRUIZENDAPENAK

 

25. Atala - Ordainsarien gehikuntza

 

1.- 1985karreneko urtarrilaren lehenengoaz geroko indarrez, Lehendakariaren, Lehendakariordearen, Sailburuen, Sailburuordeen, Artezkarien, Artezkariordeen eta lan-legeen jaurpidepeko izan ez daitezen Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoaren zerbitzuango lanarien urteko ordainsariak 1984garrenean indarrean zeudenen eretzean ehuneko 6,5 gehituko dira.

 

2.- Honako hauek jotzen da aurreko idazpuruan esandako lan-legepean gabeko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoaren zerbitzuko lanarietan sartzen direla: Karrerako herri-lanariak, ordezko mailako herri-lanariak, Lege honen 27 eta 28garren atalen gai diren Erresumagandik eskuratutako arduralaritzazko itunepekoak, atal honen IV Idazpuruan esandako Foru-Diputazioegandik eskuratutako lanariak, eta Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzak abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen Seigarren Aldi baterako Erabakiaren 4garren zatiaren gai diren eta jorrailaren 6ko 72/1983 Dekretoan ohartemandako arduralaritza-akurapenezko agizko jaurpidepean akuratutako lanariak.

 

3.- Halaber, eta hori ere 1985karreneko urtarrilaren lehenengoaz geroko indarrez, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoaren zerbitzuango lanarien lansari-baltza 1984garrenekoaren eretzean ehuneko 6,5 gehituko da, berdintasunaren arauerako irizpidez, izan daitezkeen antzinatasunagatikako eta lanbide-birsailkaketagatikako gehikuntzak barne.

 

4.- Horretzaz gainera, zenbatekoz atal honen 1 eta 3 idazpuruetan esandako 1984garren ekonomia-urteko ordainsari eta lanari-baltzaren guztizkoaren ehuneko batekoaren halakoa izango den diru-baltza sortarazten da; hori honako arau hauek diotenez banatuko da:

 

a) Diru-baltza horren erdia, hots, 0,5ekoa, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoari arduralaritzazko nahiz lan-alorreko zerbitzuz atxikitako lanari guztiei heinean ordaintzeko erabiliko da, lanari hoiei, banaka, 1984garreneko bere ordainsarien eretzean ehuneko 7ko gehikuntza bermatuz, Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteari eskuratutako lanariei salbu, hoiekin honako irizpide hauek erabiliko bait-dira:

- Kondaira-Lurraldeegandik eskuratutako Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoaren zerbitzuango eta lan-legepidepekoez besteko lanarien 1985karreneko erabateko ordainsarien osoango gehikuntzak ezingo du, 1984garrenean indarrean zeudenen eretzean, ehuneko 6,5ekotik gorakoa izan. Atal honetan esaten den gehikuntza, gehitze hori eginda lanariei banaka atera dakienaren kaltetan gabekoa dela ulertuko da. Nolanahi ere, eta beti, abuztuaren 2ko 30/1984 Legeko 25karren ataleko A taldean dauden lanarietako bakoitzari bere ordainsarien guztizko ehuneko 5eko gehikuntza gutxienez bermatzen zaio, eta atal horretako gainontzeko Taldeetako bakoitzari ehuneko 6koa.

- Lansari-multzoa, orohar, 1984garrenekoaren eretzean ehuneko 6,5 gehituko da gehinera, ehuneko horrek edozergatikakoak barne dituela.

b) Gainontzeko ehuneko 0,5ekoa, Lege honen hamargarren erabaki gehigarriak ohartematen duen arauera, talde ahulenei laguntzeko eta ordainsariak egokitzeko eta hobetzeko neurriak egiteratzeko banatuko da.

 

5.- Aurreko idazpuruan esandakoaz gainera, guztizko zenbatekoz ehun miloe peseta izango dituen diru-baltza bat sortarazten da Autonomia-Elkarteko Arduralaritzan araupetutako eta osoko lanaldiko zerbitzua egiten duten lanari guztiei hileko berrogeita hemeretzi mila ehun eta hogeita bost (59.225) pesetako erabateko lansaria edo urteko zortzirehun eta hogeita zazpi mila zazpirehun eta berrogeita hamar (827.750) pesetakoa bermatzeko. Hala behar izanez gero, diru-baltza hori bere helburua lortzeko behar dedin adina gehitu ahal izango da. Hori banatzeko, hamargarren erabaki gehigarrian esaten dena kontutan izango da.

 

26. Atala - Autonomiazko Ertzainak

 

Autonomia-Elkarteko Ertzainek eskuratuko dituzten ordainsariak Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu, Kupoaren Bitariko Batzordeak horretarako egin ditzan diru-horniketak kontutan izanik.

 

27. Atala - Karrerako Herri-lanariak

 

1.- 1985karreneko urtarrilaren lehengotik hasi, eta Eusko Jaurlaritzak Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoaren zerbitzuango lanarien ordainsariak Herri-Ihardunaren Eraldakuntzarako Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legeko V Atalean jartzen diren ordainsari-jaurpideen arauera egiteratzea egin dezanerarte, Autonomia-Elkartearen Arduralaritzako karrerako herri-lanarien ordainsariak atal honetan esaten direnak izango dira.

 

2.- Aurreko zatian ohartemandako ordainsari-erapidetzapeko herri-lanariek 1985karreneko ordainsariak 1984garren ekonomia-urteko ordainsari-egituraren beraren arauera eskuratuko dituzte, ekonomia-urte horretan indarrean zeuden araupideei atxikiz, eta oinarrizko eta osatze-bidezko ordainsari bereziak ehuneko 6,5 gehituta, 25karren atalaren 4 eta 5 idazpuruek diotenaren kaltetan gabe.

 

3.- Lansariaren, hirurtekakoen eta mailaren eretzeango oinarrizko ordainsariei, hileko eta osoko zenbateko hauek jartzen zaizkie:

 

TALDEA HEINTASUNA LANSARIA MAILA BAT HIRURTEKO BAT

==========================================

A 10 (5,5 biderk.) 88.214 3.108 3.653

A 10 80.412 3.108 3.653

B 8 65.773 2.486 2.923

C 6 52.150 1.864 2.192

D 4 41.756 1.243 1.462

E 3 36.477 932 1.096

 

4.- 1985karreneko ekonomia-urtean ez da benetan egindako zerbitzu-aldiaren eretzeango mailagatik inolako ordainsaritarako eskubiderik izango.

 

Arduralaritza-karrerako maila, bidezkoa izan dedin 1985karrenekoaren zatian, abenduaren 29ko 42/1979 Legearen 8.2 atalean ohartemandakoaren arauera erabiliko da.

 

Epailaren 30eko 22/1977 Erregeren Dekreto-Legeko 2.1.e) atalean ohartemandakoa hala dela ere, Lanari-Sailak, Mailak edo Lan-Tokiak bateratzea edo eraldatzea gerta dedinetan, iharduneango iraupena kontutan izango da Lanari-Sail, Maila edo Lan-Tokiz bakoitzari dagokion abiatze-gradua zehazteko.

 

5.- Abenduaren 26ko 70/1978 Legea indarrean jartzearen ondorioz aitortutako hirurtekakoei, indarreango araupidetzaren arauerako balioa emango zaie.

 

6.- Berarizko sariak ekainean eta abenduan eskuratuko dira bakoitzak, zenbatekoz, hilabeteko lansaria, mailagatikakoa eta hirurtekakoegatikakoa jotzen duela.

 

7.- Ordainsari osagarrien zenbatekoak, herri-lanarien urteko ordainsari osoek, oinarrizko ordainsariak barne, atal honen 2garren zatian jarritako gehikuntza izan dezaten egokituko dira. Familiagatikako osagarria, eta bere berarizko araupidetzak jaurpide izan eta geroango hobekuntza eta gehikuntzen bidez irensgarri izan daitezen ordainsariak esandako gehikuntza honetatik kanpo gelditzen dira.

 

8.- Lege honek agintzen duenari darizkion gehikuntzak, dagokien zenbatekoz, geroko hobekuntza edo gehikuntzen bidez irensgarri direla aitortutako edo adierazitako ordainsariak ordezkatzeko erabiliko dira.

 

9.- Eusko Jaurlaritzak jarritako araupetutako lan-orduak egin ditzaten Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako karrerako herri-lanarien hileko ordainsariak, guztira eta aldizkako ordainsari finko guztiak kontatuta, ezingo du berrogeita hemeretzi mila ehun eta hogeita bost pesetatik beherakoa izan.

 

28. Atala - Ordezko Mailako Herri-Lanariak eta Arduralaritza-Akurapenezkoak

 

1.- Ordezko mailako herri-lanarien eta arduralaritzazko lege-jaurpidepean akuratutako lanarien osoko ordainsariak ehuneko 6,5 gehituko dira, 25karren atalaren 4 eta 5 idazpuruetan agindutakoaren kaltetan gabe. Gehikuntza hori, atera daitezen ordainsariak, lan-aldi eta lantoki berdinetan haiekin kidekatu daitezkeen karrerako herri-lanarienak baino haundiagoak izan ez daitezela kontutan izanda egingo da.

 

2.- Ordezko mailako herri-lanarien eta arduralaritzazko lege-jaurpidepean akuratutako lanarien oinarrizko ordainsariek ezingo dute heurek betetzen dituzten lan-tokiak dagozkien Saileko abiatze-mailarik gabeko karrerako herri-lanariei dagozkienetatik gorakoak izan, eta bere gainontzeko ordainsariak osagarriak izango dira.

 

29. Atala - Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzak Arduralaritza-Legeen Jaurpidepean Akuratutako Lanariak

 

Jorrailaren 6ko 72/1983 Dekretoan ohartemandako Arduralaritza-Legezko agizko jaurpidepean akuratu eta abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 6garren behin-behingo erabakiaren 4garren zatiaren gai diren lanarien osoko ordainsariak ehuneko 6,5 gehituko dira, 25karren atalaren 4 eta 5 idazpuruetan agindutakoaren kaltetan gabe.

 

30. Atala - Aldarteko Lanariak

 

Eusko Jaurlaritzak zehaztuko ditu aldarteko lanariei gorde beharreko lan-tokien zenbatekoa, zernolakoak eta ordainsariak; hoien ordainsariak, Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailako bere kideko lan-tokienen berdinak, edo hitzartutako lan-orduen eretzeango heinekoak izango dira.

 

31. Atala - Urriaren 9ko 321/1984 Dekretoaren Erabiltze-Eremuaren Barruko Euskadiko Autonomiazko Arduralaritzaren Zerbitzuango Lanarien kidekakuntza

 

1.- Urriaren 9ko 321/1984 Dekretoaren 2garren atalaren 1 eta 2 zatiek aipatzen dituzten lanarien ordainsariek kidekakuntza-gehigarri irensgarriari dagokion gehikuntza izango dute, Lege honen 29garren atalaren gai diren Euskadiko Autonomia-Elkarteak Arduralaritza-Legeen jaurpidepean akuratutakoenekin berdintzerainoko zenbatekoz.

 

2.- Kidekakuntza-gehigarri irensgarriari darizkion gehikuntzen zenbatekoak, kidekakuntzaren gai diren lanarien ordainsariak Lege horren 25karren atalean jarritako gehikuntza izan dezaten egokituko dira, kidekakuntza gehigarri hori esandako zenbatekoetaraino iritsi arte kamustuz.

 

32. Atala - Berarizko Arauak

 

1.- Arauzkoa baino ordu gutxiagoko lan-aldia egin dezaten herrilanarien ordainsariei, hoiek osatzen dituzten oinarrizko eta osatze-bidezko ordainsari guztien heineango beherakuntza egingo zaie, hirurtekakoegatikakoarena barne.

 

2.- Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuango lanariek ezingo dute Arduralaritzak eskatu ditzan zerga, bitartekotza-sari eta nolanahiko beste diru-eskuraketetan inolako partzuergorik izan, ordainsari-jaurpideen arauera dagozkien ordainsariak baino ezin jaso ditzaketela.

 

33. Atala - Lanarigoa. Bateango Lan-Hitzarmenak egiteko Baldintzak

 

1.- Lege honetako 25karren atalak ohartematen dituenei dagozkienetarako, Bateango Lan-Hitzarmen berriak egin ahal izateko, urtebetetik gorako indarraldiko Lan-Hitzarmenetan lansari-birrantolaketarako itunebideak egiteko edo birrantolaketak egiteko, edo jadanik eginda egon eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak lanariei ez beste inori doakien beste Lan-Hitzarmenen baten sartzea, edo hori osorik edo horren zati bat beste batzuetara hedatzea erabakitzeko, itunebidegileek izenpetu baino lehen doakion Sailak itune-egitasmoa Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eta Lanarigo-Artezkaritzari bere iritzi-eske bidaltzea beharrezkoa izango da, eta horrekin batean 1984garren urteko lansari-multzoaren barne-kidetasunez ateratako zenbakitango zenbatekoa, eta egitasmo horretan agertu daitezen ekonomiazko alderdi guztien balio-neurketa.

 

2.- Aurreko zatian esandako erizpenak, itune-egitasmoa hartu dedin egunetik hasi eta gehienerako hamabost eguneko epearen barruan eman beharko dira.

 

3.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren erizpena, herri-gastuen alorrean eragina izan dezaten alderdiei buruzkoa izango da.

 

Atal honek dioena egitearen ondorioz Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako diruizendapenetan egin beharrekoak gertatu daitezen birbanaketa edo aldaketei, indarrean dauden legepideetan ohartemandako bideak eginaraziko zaizkie.

 

4.- Honetarako gai den arduralaritza-sailak gai honetan atal honen lehenengo zatian ohartemandako erizpen-entzutea egiteke hartutako erabakiak, erabat lege-indarrik gabekoak izango dira.

 

34. Atala - Lanarien diruezarketa-izendapenen pentzutango akurapena

 

1.- 1985karreneko ekonomia-urtean ezingo da diruezarketetarako diruizendapenen pentzutan lanaririk akuratu.

 

2.- Hala ere, eta salbuespenez, Sailek eta Ihardutze-Erakunde Burujabeek, indarrean dauden akurapen-legepideak erabiliz, bere Diruegitamuetan sartutako diruezarketetakoren bati dagozkion lanak edo zerbitzuak artezko arduralaritzaz egin eta hoiek, egiteratzeko lanariak akuratu beharra izan dezatenean, horren eretzeango ordainketak dagozkion diruezarketa-dirubideen pentzutan egin ahal izango dira.

 

3.- Horretarako egindako zehaztapidetza epailaren 17ko 43/1981 Dekretoz sortarazitako Ekonomia-Batzordeari bidaliko zaio, horrek bere erizpena eman eta Jaurlaritzari bidali diezaion Jaurlaritzak, lanari-akurapena egin baino lehen, horretarako baimena eman dezan. Zehaztapidetzan, akurapena egitea horretarako lanari finkorik ez dagoelako ezinbestekoa dela egiaztatuta utzi beharko da. Akurapenak nahitaez idatziz egin beharko dira, Langileen Araudiaren epailaren 10eko 8/1980 Legean agintzen denez, akurapena zer lan edo zerbitzu zehatz egiteratzeko egiten den eta zenbat iraungo duen erasota utziz, iraupenak ezingo duela eginkizun den lan edo zerbitzuaren egiterapen-aldia baino luzeagoa izan, akurapen hoiek, inoiz eta inola, doazkien lanariei bertan jarritako mugaz gaindiko eskubiderik ematen ez dietela, eta Autonomia-Elkartearen edo bere Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren zerbi-tzuango finkotasunik ezin ekarri dezaketela.

 

4.- Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, atal honek dioenaren arauera onartu daitezen zehaztapidetzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko dizkio.

 

IV IDAZPURUA

GOZAMENDUNENTZAKO DIRUIZENDAPENAK

 

35. Atala

 

Bizisariak eta gozamendun-alorreko beste diruizendapen eta harturenak, indarrean dauden manutan ohartemandakoetan, hoiek dioten zenbatekoz eta hoiek araupetutako bideak eginaz ordainduko dira.

 

V IDAZPURUA

DIRUEZARKETETARAKO DIRUIZENDAPENEZ ETA GASTUAREN ONARPENAZ

 

36. Atala - Diruezarketen artezko akurapena

 

1.- Jaurlaritzak, doakien Sailen edo akurapena suztatzen duten Ihardutze-Erakunde Burujabeak eratxikita dauzkaten Sailen saloz, mila bederatzirehun eta larogeita boskarren urtean hasi daitezen diruezarketak bere diruegitamuen pentzutan artez akuratzeko baimena eman ahal izango du, diruen nondikakoa dena dela, eta hasierako zenbatekoz berrogeita hamar miloe pesetatik gora jotzen ez dutela.

 

2.- Aurreko zatian ohartemandakoa ez da jorrailaren 8ko 928/1965 Dekretoz onartu eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1984garrenerako Guztizko Diruegitamuei buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legez aldatutako Erresumaren Akurapenen Atalkako Legearen Azken Erabakietako Bigarrenaren B) zatiko b) txatalaren gai diren Ihardutze-Erakunde Burujabeen artezko akurapenezko erosketetarako erabilgarria izango.

 

3.- Hiru hilabetez behin, Jaurlaritzak, esandako baimen horretzaz baliatuz egindako zehaztapidetzen zerrenda bidaliko dio Eusko Legebiltzarrari.

 

37. Atala - Agintepideak

 

1.- Gastua ehun miloetik gorakoa izan dedinean Jaurlaritzak aurrez ontzat ematea beharrezkoa izango da, gastua haren pentzutan egiten deneko diruizendapenaren nolakoa dena dela.

 

2.- Jorrailaren 8ko 928/1965 Dekretoz onartu eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen mila bederatzirehun eta larogeita laugarrenerako Guztizko Diruegitamuen abenduaren 20ko 31/1983 Legez aldatutako Erresumaren Akurapenen Atalkako Legearen Azken Erabakietako Bigarrenaren B) zatiko a) txatalak dion Ihardutze-Erakunde Burujabeek akurapenak egiteko aintzin-baimena ez da lehen-diruegitamuz hogeita bost miloetik gorakoa izan dedinetan baino beharrezkoa izango.

 

3.- Akurapen-Sailei, hoien gastu-zehaztapidetzei mila bederatzirehun eta larogeita boskarreneko ekonomia-urtean ekin dakieneko akurapen guztiei presako bideak eginarazteko baimena ematen zaie.

 

VI IDAZPURUA

DIRUBIDETZA-ERAGIKETEZ

 

38. Atala - Gaudimenak emateko era

 

Lege honen 10garren atalaren 2garren txatalak esaten dituen guztietan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak gaudimenak ematea araudi-bidez jarri daitezen modutan egingo da. Baimena Jaurlaritzak emango du, Ekonomia-Batzordearen saloz, eta sendespena Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo du.

 

Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari hiru hilabetez behin jakinaraziko zaizkio aldi horretan emandako gaudimenak eta bai gaudimena eman zaienek huts egin izanagatik haiei aurre egin behar izan dienei buruzko argipideak ere.

 

39. Atala - Zorpetze-Eragiketen Jaurpideak

 

a) Zorpetzea

 

1. Urte batetik gorako eperako zorpetze-eragiketek gauzetango diruezarketetarako dirubideak egitea izango dute helburu.

2. Ekonomia-urtearen barruan egingo diren urtebetetik gora gabeko eperako zorpetze-eragiketek behin-behingo dirueskuarte-beharrei aurre egitea izango dute helburu, eta hoietarako baimena ematea Jaurlaritzari dagokio.

3. Jaurlaritzari dagokio, halaber, bertako Ekonomia-Batzordearen saloz aurreko zatietan esandako zorpetze-eragiketen dirusariak, aukerak, zerga-barkapenak eta gainontzeko zernolakoak finkatzea. Ekonomia eta Herriogasun-Sailari, hala egokituz gero eragiketa hoiek Autonomia-Elkartearen izenean sendesteko eskua ematen zaio.

4. Jaurlaritzak, atal honen aurreko zatietan emandako baimenez baliatuz egindako zorpetze-eragiketa guztiak eta hoietako bakoitza Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko dizkio.

5. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak egin ditzan Herrizor-Jaulkipenak, Herrizorrei Estatutoaren arauera dagozkien izenetako batekin egingo dira.

 

b) Zorpetze-eragiketen dirubide-berriztapena eta ordezkaketa.

 

Merkatuko aukerak aldatu izanagatik dirubidetza-zorpideak arintzea egingarri izan dedinean, Ekonomia-Batzordearen saloz aurreko ekonomia-urtetan egindako zorpetze-eragiketentzako dirubide berriak egiteko eta/edo haiek beste batzuekin ordezkatzeko eskua ematen zaio Jaurlaritzari, eta bai xede horrekin berarekin mailegu hoiek beste batzuekin ordezkatu gabe kitatzeko ere. Hori gertatuz gero, Herrizor-Egitarauan horretarako diruizendapenak egingo dira.

 

40. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak emandako dirubideak

 

1.- Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, urtebete baino gehiago gabeko maileguak egin ahal izango dizkie Autonomia Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaikiei, hoien zenbatekoak dagokion Izaikiaren Diruegitamuetan ontzat emanda egon daitezenaren baldintzapean.

 

2.- Aurreko zatian esandako mailegu hoien dirusariak eta gainontzeko zernolakoak finkatzea Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio, eta bai hoiek Autonomia-Elkartearen izenean sendestea ere.

 

3.- Atal honetan agintzen dena betetzerakoan, 06-090 Egitarauan, agertzen den diruegitamu-zertarakoa Izaiki hoiei 1985garren ekonomia-urterako jarritako zorpetze-ugaraino gehikizun dela joko da.

 

4.- Jaurlaritzak atal honen aurreko zatietan emandako baimenez baliatuz egindako mailegu guztiak eta hoietako bakoitza Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko dizkio.

 

VII IDAZPURUA

FORU-DIPUTAZIOEN EKARKETEZ

 

41. Atala - Foru-Diputazioen 1985garreneko Ekonomia-Urteango Orotariko Ekarketa

 

1.- Foru-Diputazioek 1985garreneko ekonomia-urtean Autonomia-Elkarteko Diruegitamuetan egindako Autonomia-Ertzaintzarentzakoez, Ekonomia-Egitamuketarakoez eta 50garren Sailerakoez besteko diruizendapenei erantzuteko ekarketak, bakoitzak hamazazpi mila miloe jo eta otsailaren, jorrailaren, ekainaren, uztailaren eta urriaren lehenengo hamabost egunen barruan egingo diren bost ordainketa izango dira.

 

2.- Epe hoietxen barruan Foru-Diputazioek urteko 550 miloe pesetako diru-zenbateko bat ordainduko dute, 27/1983 Legearen 22.3 atalak diona beteaz Jaurlaritzak Ekonomiaren Egitamuketa, Suztapen eta Garapen-politikabideak egiteratu ditzan eta Autonomia-Elkartearen politikazko eta ekonomiazko denduna segurtatzeko neurriak hartu ditzan laguntza emateko. Diru-zenbateko hori kitatzeko era hurrengo atalak dakarren idazlaburrari dariona izango da.

 

3.- Azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan, Erresumarentzako Kupoaren 27/1983 Legeko 20garren atalean agindutako banaketaren gai diren diru-bideetatik ustez bilduko den diru-zenbatekoari Arabarentzako berarizko ordezkaketak, Autonomia-Ertzaingoaren gostea eta Lege horren 22.3 atalak dionez egindako diru-izendapena kendu ondoren gelditzen denaren ehuneko 62,64koa atereaz egingo den behin-behingo kontu-garbiketaren bidez kalkulatutako den seigarren ordainketa bat egingo da; hori guzti hori, 2/1985 Legeak dakarren kontugarbiketa-eredu hau erabiliz:

 

27/1983 Legearen 20garren atalean ohartemandako

banaketaren gai den Diru-Bilketa (I Eraskina)............... R

 

Kentzekoak:

 

Erresumarentzako Kupoa

. Autonomiazko Ertzaintzarentzako dirubideak

. Arabarentzako ordezkaketak

Guztira kendu beharrekoa ....................... D

Diru-eskuarte erabilgarriak ................. R-D

Kondaira-Lurraldeen Legeko 22.3 Atalak diona ............................... 550 miloe

 

Autonomia-Elkarteari Kondaira-Lurraldeen Legeko 22.1 Atalak dionaren arauerako zenbatekoa:

 

( (R-D) - 550 miloe )-ren ehuneko 62,64koa

 

4.- Aurreko zatian esandakoetarako

 

a) 27/1983 Legearen 20garren atalean ohartemandako banaketaren gai diren dirueskuraketak, otsailaren 15eko 2/1985 Legearen lehenengo atalean berariz zehazten direnak izango dira.

b) Erresumari 1985garreneko ekonomia-urtean ordaindu beharreko behin-behingo Kupoak 87.885,74 miloe peseta jotzen du.

c) Autonomia-Estatutoan ohartemandako Arabako Kondaira-Lurraldearen aldeko ordezkaketen behin-behingo diru-zenbatekoak 1690 miloe peseta jotzen du.

d) Autonomia-Ertzaingoagatikako zorpideen balioa 6.411,6 miloe pesetakoa izango dela jotzen da, bertako kide-zenbatekoa aurreko ekonomia-urtekoa bera izango denetik abiatuz, hurrengo atalean araupetzen denez.

e) 27/1983 Legearen 22.3 atala beteaz egindako diru-izendapena 550 miloe pesetakoa da.

 

5.- 1986garreneko otsailean, atal honen 4.a) zatiaren gai diren dirueskuraketa guztietatik lortutako diru-bilketa zehatzari dagokion ordainketa berri bat egingo da.

 

6.- Hilean-hileko diru-bilketen joera dela eta ekarketek atal honen lehenengo zatian jarritako zenbatekoak gainditu egingo dituztela pentsatzea bidezko izatea gertatuz gero, ekainetik hasi, eta bi hilabetez behin, dagozkion osatze-bidezko ordainketak egingo dira.

 

7.- Dirueskuarte erabilgarrien banaketarako 62,64ko ehunekoa 27/1983 Legean oharte mandako agintepide-banaketaren arauera atera da, eskuarte eta zerbitzuen eskuraketa 1985garreneko urtarrilaren lehenengoaz geroko eragite-indarrez egindakotzat joaz, Erresumako Jaurlaritzaren eta Autonomia-Elkartearen arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzorde Osoaren erabakiaren gai diren gaiei dagozkienak salbu, hoien eragite-indarra 1985garreneko jorrailaren lehenengoaz gerokoa bait-da.

 

8.- Kondaira-Lurraldeetako bakoitzaren diruekarketa, esandako zenbateko hoien honako ehuneko hauek ateratzeak eman dezana izango da:

 

ARABA % 14,00

BIZKAIA % 53,30

GIPUZKOA % 32,70

 

42. Atala - Foru-Diputazioen orotariko ekarketa gehigarriak

 

1.- 1985garreneko epailaren 5ean Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Osoko Bileran erabakitako zerbitzu eta eskuarte-eskuraketen ondorioz, Foru-Diputazioek, 27/1983 Legean egindako agintepide-zedarriketaren arauera Eusko Jaurlaritzari hoiek egiteratzea dagokion agintepideei buruzkoa izan eta Erresumarentzako behin-behingo Kupoari kendutakoaren halako diru-zenbatekoa ekarriko diete Elkarte Osorako Erakundeei. Diru-zenbateko horrek behin-behingoan 5.098.965.620 peseta jotzen du, eta dagozkion Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzezko Dekretoak jarritako epetan ordainduko da. Kondaira-Lurralde bakoitzak ekarri beharreko diru-zenbateko honen zatia, Lege honen 41garren atalaren azken zatian esandako ehunekoak erabiliz atera dedina izango da.

 

2.- 1985garreneko ekonomia-urtean zerbitzu eta eskuarte-eskuraketa berriak izatea gertatuz gero, Foru-Diputazioek Erresumarentzako bere Kupoa gutxitu denaren halako beste ekarketa gehigarri bat egin beharko diote Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari, 27/1983 Legearen 25garren atalean jarri eta aginte-eskuraketak egiterakoan oraindik bere epe-mugara iritsi gabeko zati-ordainketen artean heinean banatuta.

 

43. Atala - Autonomia-Ertzaintzaren alorreko ekarketak

 

1.- 41garren atalaren lehenengo zatian zehaztutako diru-zenbatekoez gainera, Foru-Diputazioek, halaber, eta Autonomia-Elkartearen Arduralaritzaren Diruegitamuetan sartutako Autonomiazko Ertzaintzaren alorreko gastuei erantzuteko, Kupoaren Bitariko Batzordearen erabakien arauera Erresumari 1985garrenean ordaindu beharreko Kupoari horren eretzean gutxitu dakiokeen diru-zenbateko berbera ekarriko dute.

 

2.- Foru-Diputazioek gastu hoietarako egin beharreko lehen-ekarketak, behin-behingorako haztaketaz egindako gastu-neurketatik eta 41garren atalaren 8garren zatian esandako banaketa-ehunekoetatik abiatuz kalkulatuta, honako hauek izango dira:

 

Arabako Foru-Diputazioak 897.624.000

Gipuzkoako Foru-Diputazioak 2.096.593.200

Bizkaiko Foru-Diputazioak 3.417.382.800

GUZTIRA 6.411.600.000

 

3.- Autonomiazko Ertzaintzaren Erroldeko kidezenbatekoaren nahiz egitekoen aldetatikako ezein aldakuntzak, eta bai Segurantza-Batzordeak ontzat emandako neurri-ereduen agiango gehikuntzak ere, Foru-Diputazioen ekarketari Ekonomia eta Herriogasun-Ministeritzak dagokionez ontzat eman ondoren Erresumari ordaindu beharreko Kupoan egitea dagokion beherakuntzaren zenbatekoa bera gehitzea ekarriko dute.

 

44. Atala - 50garren Sailerako ekarketak

 

1.- Autonomia-Elkartearen 1985garrenerako Diruegitamuetako 50garren Sailean egindako diruizendapenetarako laguntza gisa, Foru-Diputazioek, Lege honen 41garren atalaren 8garren zatian esaten diren ehunekoak erabiliz ateratako diru-zenbateko hauek ekarriko dituzte:

 

Arabako Foru-Diputazioak 211.022.109

Gipuzkoako Foru-Diputazioak 492.887.353

Bizkaiko Foru-Diputazioak 803.391.313

GUZTIRA 1.507.300.775

 

2.- Aurreko zatian zehaztutako zenbateko hoiek 1983garreneko, 1984garreneko eta 1985garreneko 50garren Diruegitamu-Sailaren pentzutan benetan egindako gastuen zenbatekoei egokituko zaizkie. Hoien gaindikako edo azpitikako aldeak, Foru-Diputazioek 1986garreneko ekonomia-urteko Diruegitamu-gastuei erantzuteko egin ditzaten ekarketei gehituz edo gutxituz garbituko dira.

 

VIII IDAZPURUA

DIRUIZENDAPEN GEHIKIZUNEN GEHIKUNTZARAKO DIRUBIDEEZ

 

45. Atala - Dirubideak

 

1.- Lege honetako 14garren atalean gehikizunetan zermugatutako diruizendapenen gehikuntzarako dirubideak honako era hauetan egingo dira:

 

a) Horretarako jarritako eskubideegatikako benetako diru-bilketaren eretzeangoak izan daitezenentzat, aurrez ohartemandakoaz gainetik egindako diru-eskuraketetatik.

b) Kondaira-Lurraldeek Erresumari ordaindu beharreko Kupoa beste horrenbeste gutxitzea ekarri dezatenetarako dirubideak Kondaira-Lurraldeek emango dituzte, beherakuntza harek jotzen duenaren zenbateko berdinez, Foru-Diputazioen Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastuetarako ekarketak ontzat ematezko otsailaren 15eko 2/1985 Legearen 13garren atalean jarritako ehunekoen heinean.

c) Dirubidetza-moeta zehatzik izendatuta ez daukatenentzako dirubideak, diruizendapenak bestetarakotuz edo egoki eritzitako beste ezein bidez egingo dira.

 

IX IDAZPURUA

HERRI-GASTUAREN GEHIKUNTZAZ ETA DIRU-BILKETAREN MURRIZTAPENAZ

 

46. Atala - Aintzin-neurriak

 

Lege hau indarrean jarri dedinez gero, gaudeneko ekonomia-urtean nahiz hurrengoetan gastuak gehitzea edo herri-dirueskuraketak gutxitzea ekar dezakeen ezein Lege-Aintzinegitasmok edo Arduralaritza manuren Egitasmok, saloa egin dezan Sailak egin eta hoiek egiteratzeak diruegitamu alorrean agian ekar ditzakeen ondorioak ezagutzeko beharrezkoak izan daitezen eta bere balioaren aldetik behar bezala neurtutako xehapenak agertarazi ditzan ekonomiazko txosten bat izango beharko dute bere aintzin-argipide eta azterpenen artean.

 

X IDAZPURUA

ZERGAPIDETZA-ARAUAK

 

47. Atala - Zergalaritzakoez besteko Sariak eta Arielak

 

1.- Ondoren esaten diren Herrizaingo-Sailak egindako zerbitzu eta egintzen ordainetan lakatu daitezkeen sariak Lege hau indarrean jarri dedinetik eskuragarriak izan, eta honako zenbateko hauek izango dituzte:

 

A) Norbanako-jabetzapeko autoartezkari-eskolak

1. Autoartezkaritzako norbanako-jabetzapeko eskolak edo hoien sailak irekitzeko baimenegatikakoak 18.400

2. Autoartezkaritzako norbanako-jabetzapeko eskoletako gizakizko nahiz gauzazko baliapideak aldatzeko baimena:

a) Ikuskaketarik gabe 1.850

b) Ikuskaketa eginda 5.500

3. Autoartezkaritzako Norbanako-Jabetzapeko Eskoletako Artezkari edo Irakasleentzako gaitasun-agiria eta hoiek ematea Herrizaingo-Sailari dagokioneko beste tituloak edo hoien guztien aldakiak ematea 4.600

B) Beste sari batzuk

1. Zehaztapidetzetan edonolako oharpenak erasotzea, argipideak edo egiaztagiriak ematea, agiriekiko egiaztatze-alderapena eta banakaketak 250

2. Araudi-manuz egindako ikuskaketa (urtean bi gehienera) 4.600

3. Edonolako tillei ikurratza jotzea 250

4. Baimenen bikoizkiak, haiek galdu, ondatu, birrikuskatu edo nolabait aldatu izanagatikako baimen-agiriak 950

5. Arduralaritzak emandako tillak erabiltzea 450

6. Saio-aldirako baimenarekin ibili daitezen ibilgailuentzako agiri-ondunezko liburuei ikurratza jotzea 400

7. Eskea egin deneko probintziaz beste bateango arduralaritza-izapideak 200

8. Ihardutze-Erakundeak ematen dituen beste haizutasun agiri edo baimen batzuk 450

 

2.- Aurreko zenbakian esandakoetan salbu, zergagaiaren jakineko ehunekokoak izan ez edo zergagaiaren dirutango balio-neurketa egiten ez delako zenbateko finkokoak izan daitezen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren zergalaritzakoez besteko sari eta arielak, orain indarrean daudenekin ondoren ematen diren biderkariak erabiliz atera daitezen zenbatekoetaraino gehitzen dira.

 

Hoien zenbateko-taulak finkatzea

azkeneko aldiz honako urte honetan

egin zeneko zergalaritzaz besteko

sari eta arielak Erabili beharreko biderkaria

 

1983garrenean 1,25

1984garrenean 1,10

 

Biderkari hoiegatikako biderketa, beti ere, sariak Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983garrenerako Guztizko Diruegitamuen jorrailaren 23ko Eusko Legebiltzarraren 5/1983 Legeko 23garren ataleko 1 zenbakipeko b) eta c) zatietan, edo hala badagokio, Diruegitamu, Dirubidetza eta Zergapidetza-Alorretako Presako neurriei buruzko Gorte Nagusien 5/1983 Legeko 22garren ataleko 3 zenbakipekoan ohartemandako eran uneangotu ondoren egingo da.

 

1984garren urtean berarizko araupidetza baten bidez uneangotu direnak aurreko zatian agindutakotik kanpo gelditzen dira.

 

3.- Hoien zenbatekoa dagozkien egitarauen gostearengana hurbiltzeko, ondoren esaten diren zergalaritzaz besteko sari eta arieletan, aurreko zatian esandakoa eginaz atera daitezen zenbatekoak ondoren ematen diren biderkariegatik biderkatuko dira:

 

Erabili beharreko biderkaria

 

15.01 Ibilgailuen ezagukaritza eta balio-neurketa 1,1

18.03 Ikasketa-sariak 1,1

 

Hala ere, ondoren esaten diren sari-taulekin erabili beharreko biderkariak honako hauek izango dira:

 

4garren Sortako 4.12, 4.62 eta 4.63, eta

6garren Sortako 6.12.1, 6.12.2 eta 6.22 sari-taulekin 3,0

6garren Sortako 6.12.3 eta 6.13.3 sari-taulekin 4,0

2garren Sortako 2.24 eta

6garren Sortako 6.13.1, 6.13.2 eta 6.23 sari-taulekin 7,0

20.01 egindako zerbitzuegatikako sariak 1,1

20.04 Meatzaritza-Bazkunde Ofizialak 1,1

21.06 IRYDAren sariak

(BAIZER-SEFOCONA) 1,1

21.14 Mendi-Artezkaritza Nagusiko lanarienak 1,2

26.01 Osasunketako Probintzia-Buruzagitzarena 1,2

26.01 "Instit. General Sanidad Veter."-renak 1,2

 

4.- Aurreko 2 eta 3 zenbakietako biderkariak erabilita atera daitezen sari-zenbatekoak, neurriz gorakoak nahiz neurriz beherakoak izan, hamarreko osotaraino beheratu edo gehitu ahal izango dira.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

1.- Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 67garren atalean ohartemandako dirubideei arta hartzezko izapideak egiteko, kontu-ikuskaritzako norbanako-jabetzapeko enpresen laguntza eskatu ahal izango da; hoiek Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritza-Artezkaritzak jarri ditzan arau eta artezpideei atxiki beharko zaizkie, eta Artezkaritza horrek, egoki eritzitako arakaketak eta ontasun-mailarekiko miaketak egin ahal izango ditu.

 

2.- Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritza-Artezkaritzak zehaztuko du egintza, agirisorta edo zehaztapidetzetan artekaritza-lana biztanlego osoa hartu gabe usiketa-bidez noiz egin ahal izango den. Artezkaritza horrek zehaztuko ditu, halaber, atera daitezen argipideen benetakotasuna bermatzeko ereduzko arakagaiak aukeratzeko, zermugatzeko eta erabiltzeko erak, eta lan horren ondorio izan daitezkeen erabakien saloa egingo du.

 

Bigarrena

 

Jaurlaritzak, bertako Ekonomia-Batzordearen saloz, empresetako eta industria alorretako ohizkoez besteko laguntza gisa ematea erabaki eta Industriaren Suztapen eta Eraldakuntzarako Baltzuaren bidez gauzatu daitezen gaudimenek ez dute, orohar, 1985garreneko ekonomia-urterako, 1.500 miloe pesetatik gora joko.

 

Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere gain hartuko ditu Industriaren Suztapen eta Eraldakuntzarako Baltzuak empresak eta industria alorrak berriz indarrean jartzeko ohizkoez besteko laguntzak emanaz egin ditzan dirubidetza-eragikitetan izan ditzan galerak.

 

Hirugarrena

 

1.- Euskadiko Autonomia Elkartearen Guztizko Diruegitamuen pentzutan baino hoietan berariz izendatuta agertzeke eman daitezen nolanahiko dirulaguntza eta laguntzapideak, agirikotasuna, lehia eta aintzin-hobespenik eza oinarrizko araupide direla emango dira.

 

2.- Sail guztiek, Lege hau argitaratu eta gehienerako hiru hilabeteko epearen barruan, egitarau bakoitzean Diruegitamuetan berariz izendatu gabeko laguntzak emateko arauak uneangotu, birraztertu edo hala behar izanez gero jarri egingo dituzte.

 

Arau hoiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta bere gai dituzten zehaztapidetzei bere bideak eginarazteari ekin baino lehen jarri beharko dute indarrean.

 

Dirulaguntzak edo laguntzapideak ematerakoan bertan, hoiek haien babespeko direneko manuak edo zertarako zehatz baterakoak direla berariz aipatu beharko dira.

 

3.- Dirulaguntza-egitarauen nolakoek aurreko zatietan ohartemandakoa betetzea ezinezko egin dezatenean, Jaurlaritza izango da doakion Sailaren saloz eta Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman ondoren dirulaguntza emateko gaitasunaren jabe.

 

Ezein egitarau zehatzetan sartu gabeko diru-laguntzak ematea ere arau hoietxen jaurpidepean egingo da.

 

Laugarrena

 

1985garreneko urtarrilaren lehenengoaz gero Erresumagandik 1982garreneko ekonomia-urteko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari dagozkion dirueskuarteak eskuratzeak, 1985garrenerako Guztizko Diruegitamuetan Jaurlaritzak erabaki ditzan diruezarketa-egitasmo berrietarako diruizendapena egin beharra ekarriko du, horri buruzko Diruegitamuetan sartzezko Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Diruizendapen hori 98garren Sailaren barruan egingo da, "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza 1982garren ekonomia-urteko Diruizendapenak" izenpeko jakineko zerbitzu baten.

 

Boskarrena

 

A.- Laugarren Erabaki Gehigarriaren eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen mila bederatzirehun eta larogeita laugarreneko Guztizko Diruegitamuen Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen III Eraskinaren gai den arau-aldaketek, legezko behar adinako mailako manuz berariz baliogabetu daitezenerarte indarrean iraungo dute, hurrengo B zatiak egiten duen salbuespenarekin.

B.- Jaurlaritzak, arduralaritzazko akurapenak egiteko erak birrantolatzeko eman zaizkion eta Erresumaren Akurapen-Legearen Bigarren Erabaki Gehigarrian abenduaren 20ko 30/1983 Legez egindako aldaketaren arauera, eta Euskadiko Autonomia Elkarteen mila bederatzirehun eta larogeita laugarrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia mila bederatzirehun eta larogeita bosgarrenerako luzatzeari datxezkon gai batzuk araupetzezko abenduaren 28ko 5/1984 Legearen Bigarren Erabaki Gehigarrian ohartemandako baimenaz, Lege hau indarrean jarri dedinetik hasi eta 8 hilabeteko epearen barruan baliatu beharko du.

5/1984 Legearen Bigarren Erabaki Gehigarriaren 3 zenbakipean ohartemandako hamar mila pesetako diru-zenbatekoa hogeita hamar mila pesetaraino jasotzen da.

 

Seigarrena

 

Abenduaren 28ko 5/1984 Legearen Hirugarren Erabaki Gehigarrian ohartemandakoak, legezko behar adinako mailako manuz berariz baliogabetu dedinerarte indarrean iraungo du.

 

Zazpigarrena

 

Laguntzapideen eta dirulaguntzen hartzaileek eta arduralaritza-akurapenetarako lehiatzaileek eta hartzaileek ekonomia-urte honetan eta hurrengoetan Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailakoaren esku utzi behar ditzaten bermeak, Banku baten, Aurrezki-Kutxa baten edo horretarako gaitasuna aitortzen zaion Asegurolaritza-Erakunderen baten gaudimenaren bidez eman ahal izango dira beti.

 

Zortzigarrena

 

Euskadiko Autonomia-Elkartearen aginte-eremuan, Lege hau indarrean jartzen denetik, eta behar hainbateko legetasun-mailako beste araupidez Erabaki hau aldatzen ez den bitartean, honako akuraketa hauek arduralaritza-agiriz egingo dira:

 

A.- Lan-ituneak.

B.- Herri-zerbitzuen eraentzarako ituneak, akuratze erabakia nolanahikoa dela, doakion agintaritzak ontzat eman ondoren.

C.- Zuzkiketa-itunea arduralaritzazkoa izango da, egitekoaren nolakoa dela eta merkataritzazko ordainkizun-agiria edo horren antzerako bat bidezkoak izan daitezenean salbu.

D.- Laguntza-ituneak.

 

Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, 5 miloe pesetatik gorako lan, zerbitzu eta zuzkiketa-ituneen zerrenda zehatza bidaliko dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

 

Bederatzigarrena

 

Jaurlaritzak, 1985garreneko ekonomia-urtea bukatu baino lehen, "Euskal Osasun Zerbitzua Osakidetza" Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabean sartuta dauden eritetxeen eta gainontzeko zerbitzuen Diruegitamuak elkarri egokitzeko beharrezko izan daitezen neurriak hartuko ditu.

 

Hamargarrena

 

1.- Euskadiko Autonomia-Elkartean ordezkatze-indarrik haundiena duten Sindikaritza eta Enpresaritza-Erakundeek indarrean dauden legepideen arauera eta bere ordezkatze-indarraren heinean osatuko duten Batzorde bat sortarazten da. Honen egitekoa, honako egitarau hauen egiterapenarekiko arta eta jarraipena izango da:

 

12.510 Lanbide-Suztapena

12.520 Lanbideak. Herri-lanetango diruezarketak

12.530 Lan-Merkatua

12.540 Enpresa indarberritzea

12.550 Lurraldekako garakuntza

12.560 Lanbide-Hezkuntza

 

Batzorde honek honako egiteko hauek hartuko ditu berariz bere gain:

 

a) Lege honek dakartzan arauak osatzeko eta hobetzeko ezein neurriren saloak egitea.

b) Lanik gabeko langileen akurapenarekiko arta eta ikuskaketa.

c) Eman beharreko Lanbide-Hezkuntzaren moetari eta honen hartzaile izango diren toki eta taldeei buruzko bere iritzia entzun dakionekoa

d) Esandako egitarau hoietarako izendatutako diruen erabilkera antolatu dezaten arauak aldezaurre ezagutarazi dakizkionekoa, eta bai diru horiek behar bezala erabiltzen direnari buruzko arta ere.

 

2.- Otsailaren 12ko 114/85 Dekretoz sortarazi eta Arduralaritzak eta ELA-STV, UGT eta CCOO Sindikaritza-Elkarteek osatzen duten batzordeak, 25.4.b) atalean ohartemandako ehuneko 0,5ekoari eta atal bereko 6garren zatiaren gai den ehun miloe (100.000.000) pesetako diru-baltzari dagozkien diruizendapenen banakuntzarako irizpideak ezagutu eta hoiei buruzko iritzia emango du, izendapen zehatzak egin baino lehen.

 

Jaurlaritzak, behar bezala ihardun dezan beharrezkoak izan daitezen diru-eskuarteak eskuratuko dizkio Jarraipen-Batzordeari, aurreko zatian esandako diruizendapenen pentzutan.

 

Behin-Behingo Erabakia Bakarra

 

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diru-egitamuetako dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendetan Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Kondaira-Lurraldeetako bakoitza eta hoietako bakoitzak haiei zerbitzuak eskuratzeari buruzko 1985garreneko otsailaren 27ko erabakiak onartzezko Autonomia-Elkartearen eta Kondaira-Lurraldeen Dekretoak indarrean jarri izanaren ondorioz egin behar daitezen aldakuntzak egiteko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Azken Erabakia Bakarra - Indarraldia

 

1.- Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

 

2.- Hala ere Lege honetan agintzen dena mila bederatzirehun eta larogeita bosgarreneko urtarrilaren lehenengoaz geroko atzerako indarrez erabiliko da.

 

V ERASKINA

 

EKONOMIA-SAILKAPENA ETA GASTUAREN ZEHAZTUTAKO AZALPENARI BURUZKO LEGEBILTZAR-EZTABAIDAKETAN SARTUTAKO ALDAKETAK

 

01 SAILA: JAURLARITZAKO LEHENDAKARITZA

 

1010 Egitaraua:

"Drogamentasunaren aurkako borrokatzeko Idazgua" 05 zerbitzuko lanari-erroldea, 1985karreneko uztailaren lehengotik aurrera, C7205 eta C7211 (C.A.C. 111, 121, 181) ezagukariz, gehitzen da.

 

1010 Egitaraua:

01.01.471 zertarakoaren barruan eta "Atzeratutako Lurretako famili behartsuei laguntzeko egitasmotarako izateko, irabazte-xederik gabeko erakunde eta ihardutze-sailentzat laguntza" izenez, 10.000.000 pesetako 1 diruatala sortzen da. Zuzenketa-eske honen gai den diru-laguntza jasoko duen erakundea hautatzeko ahalmena Jaurlaritzari ematen zaio.

 

02 SAILA: LEHENDAKARITZA ETA ZUZENTZA

 

2050 Egitaraua:

02.04.471 zertarakoen barruan, "Espetxeentzat, kirola suztatzeko" izenenerako, 750.000 pesetako diru-atala sortarazten da.

 

2100 Egitaraua:

02.04.471 zertarakoaren barruan, "Espetxeentzat, kirola suztatzeko" izenekorako, 750.000 pesetako diru-atala sortzen da.

 

2110 Egitaraua:

02.09.421 zertarakoko 1 diruataleko diruizendapena 25.000.000 pesetatan gehitzen da.

 

03 SAILA: NEKAZARITZA ETA ARRANTZUA

 

3010 Egitaraua:

03.01.241 zertarakoko diruizendapenean 1.000.000 peseta kentzen dira.

 

3010 Egitaraua:

03.01.251 zertarakoko diruizendapenean 500.000 peseta kentzen dira.

 

3020 Egitaraua:

03.02.254 zertarakoko 1 diruataleko diruizendapenean 500.000 peseta kentzen dira.

 

3020 Egitaraua:

03.02.254 zertarakoko 2 diruataleko diruizendapenean 2.000.000 peseta kentzen dira.

 

3020 Egitaraua:

03.02.261 zertarakoko diruizendapenean 500.000 peseta kentzen dira.

 

3020 Egitaraua:

03.02.471 zertarakoko 3 diruatalerako diruizendapenean 5.000.000 peseta kentzen dira.

 

3020 Egitaraua:

03.02.471 zertarakoko 4 diruatalarentzako diruizendapenean 5.000.000 peseta sartzen dira.

 

3040 Egitaraua:

03.04.762 zertarakoko 2 diruatalaren barruan "Alorrari atxikitako Industriei" izenaren ordez "Alorrari atxikitako Enpresei" jartzea.

 

3050 Egitaraua:

03.05.471 zertarakoko 1 diruatalerako diruizendapenean 5.000.000 peseta sartzen dira.

 

3050 Egitaraua:

03.05.771 zertarakoko 1 diruatalerako diruizendapenean 5.000.000 peseta sartzen dira.

 

3030 Egitaraua:

03.03.692 zertarakoko 1 diruatalean 1.000.000 peseta kentzea.

 

3050 Egitaraua:

03.05.471 zertarakoko 4 diruatalean 10.000.000 sartzea.

 

05 SAILA: KULTURA ETA TURISMOA

 

5010 Egitaraua:

05.01.441 zertarakoko 1 diruatalerako diruizendapenari 76.000.000 peseta kentzea.

 

5010 Egitaraua:

05.01.692 zertarakoaren barruan, "Euskal Kulturaren Kontseilu Nagusia sortarazteko Azterlana" izenez, 2.000.000 pesetako diruizendapenez, 1 diruatala sortarazten da.

 

5020 Egitaraua:

05.02.259 zertarakoan, "Euskeraren hizkuntzazko normalkuntzarako Eguna" izenez, 20.000.000 pesetako diruizendapenez, 2 diruatala sortarazten da.

 

5020 Egitarua:

05.02.471 zertarakoko 1 diruatalerako diruizendapenean 6.000.000 peseta sartzen dira.

 

5020 Egitaraua:

05.02.680 zertarakoan, "euskerazko albisteidazgu bat jartzeari ekitea" izenez, 20.000.000 pesetako diruizendapenez, 2 diruatala sortarazten da.

 

5020 Egitaraua:

05.02.721 zertarakoko 11.000.000 pesetako diruizendapenezko 2 diruatala kentzen da.

 

5090 Egitaraua:

05.07.431 zertarakoko 1 diruatalerako diruizendapenean 10.000.000 peseta sartzen dira.

 

5090 Egitaraua:

05.07.471 zertarakoko 4 diruatalerako diruizendapenean 5.000.000 peseta sartzen dira.

 

5090 Egitaraua:

05.07.731 zertarakoko 1 diruatalerako diruizendapenean 20.000.000 peseta sartzen dira.

 

5090 Egitaraua:

05.07.431 zertarakoko 1 diruataleko diruizendapenean 6.000.000 peseta sartzen dira.

 

06 SAILA: EKONOMIA ETA HERRIOGASUNTZA

 

6030 Egitaraua:

06.03.692 zertarakoaren barruan, lehendik dagoen diru-kopuru beraz eta "Besteak beste, Dirubideen Euskal Kontseilurako beharrezko diren argipideei eusteko Azterlanak, egitasmoak eta ikerlanak" izenez, 1 diruatala sortarazten da.

 

6050 Egitaraua:

06.05.251 zertarakoaren barruan, lehendik dagoen diru-kopuru beraz eta "Besteak beste, Dirubideen Euskal Kontseilurako beharrezko diren argipideei eusteko, Sailekoez besteko norbanakoek egindako azterlanak eta erizpenak" izenez, 1 diruatala sortarazten da.

 

99 SAILA: ZENBAIT SAILETAKO GASTUAK

 

99020 Egitaraua:

99.01.680 zertarakoko 1 diruatalerako diruizendapenean 380.848.926 peseta kentzen dira.

 

99020 Egitaraua:

99.01.689 zertarakoko 1 diruatalerako diruizendapenean 386.848.926 peseta kentzen dira.

 

07 SAILA: HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEAK ETA IKERKUNTZAK

 

7010 Egitaraua:

07.04.471 zertarakoko 4 diruatalerako diruizendapenean 3.000.000 peseta sartzen dira.

 

7010 Egitaraua:

07.03.251 zertarakorako diruizendapenean 10.000.000 peseta kentzen dira.

 

7020 Egitaraua:

07.02.121 zertarakoaren barruan, "Helduen Etengabeko Hezkuntza-Egitamurako 36 irakasleren lansari-osagarritarakoak" izenez, 10.000.000 pesetako diruizendapenez, 7 diruatala sortarazten da.

 

7020 Egitaraua:

07.02.111 zertarakoaren barruan, "Helduen Etengabeko Hezkuntza-Egitamurako 36 irakasleren lansari-osagarritarakoak" izenez, 4.500.000 pesetatako diruizendapenez diruatala sortarazten da.

 

7020 Egitaraua:

07.02.181 zertarakoaren barruan, "Helduen Etengabeko Hezkuntza-Egitamurako 36 irakasleren Gizarte-Segurantaza" izenez, 500.000 pesetako diruizendapenez, 3 diruatala sortarazten da.

 

7020 Egitaraua:

07.04.253 zertarakoa 25.000.000 pesetatan gehitzen da.

 

7020 Egitaraua:

07.04.254 zertarakoa 30.000.000 pesetatan gehitzen da.

 

7020 Egitaraua:

07.02.621 zertarakoko 3 diruatalaren barruan, "150.000.000 pesetaraino gehigarri da" izena eransten da.

 

7020 Egitaraua:

07.02.641 zertarakoaren barruan, "240.000.000 pesetaraino gehigarri den diruizendapena" izena eransten da.

 

7020 Egitaraua:

07.04.689 zertarakoaren barruan, "Helduen Hezkuntza-Egitamua" izenez, 3.000.000 pesetako izendapenez, 1 diruatala sortarazten da.

 

7020 Egitaraua:

07.02.731 zertarakoaren barruko 2 diruatalean 20.000.000 peseta sartzen dira.

 

7030 Egitaraua:

07.05.251 zertarakoan 5.000.000 peseta kentzen dira.

 

7030 Egitaraua:

07.05.253 zertarakoan 25.000.000 peseta sartzen dira.

 

7030 Egitaraua:

07.05.254 zertarakoan 20.000.000 peseta sartzen dira.

 

7030 Egitaraua:

07.02.621 zertarakoko 1 diruatalean "226.650.000 pesetaraino gehigarri den diruizendapena" esaldia eransten da.

 

7030 Egitaraua:

07.02.621 zertarakoko 3 diruatalaren barruan, "155.750.000 pesetaraino gehigarri den diruizendapena" esaldia eransten da.

 

7030 Egitaraua:

07.02.641 zertarakoan, "225.000.000 pesetaraino gehigarri den diruizendapena" esaldia eransten da.

 

7030 Egitaraua:

07.05.689 zertarakoaren barruan, "Herri-Ikastegietan irakaskuntza eraberritzeko" izenez, 1.000.000 pesetako diruizendapenez, 1 diruatala sortarazten da. Xede bererako izendatu daitezen egitarau honetako 2garren atalburutik 6garrenerainokoen diruizendapenak dirua tal honetara aldatuko dira".

 

7050 Egitaraua:

07.05.471 zertarakoko diruatalari, "...lurralde-izaikiekin baltzuan egindako akzioak sortaraztearen bidez" esaldia eransten zaio.

 

7070 Egitaraua:

07.02.481 zertarakoko 2 diruatalean 50.000.000 peseta sartzen dira.

 

7070 Egitaraua:

07.02.481 zertarakoko 3 diruatalean 35.000.000 peseta sartzen dira.

 

7080 Egitaraua:

07.07.481 zertarakoko 2 diruatalean 2.000.000 peseta sartzen dira.

 

7080 Egitaraua:

07.07.481 zertarakoko 3 diruatalean 2.000.000 peseta sartzen dira.

 

7080 Egitaraua:

07.07.781 zertarakoko 1 diruatalean dagoen esaldiaren ordez, hau jartzen da: "Ikertzaileen Gahikuntzarako Egitamua aurrera eramateko ikasle-sariak. 173.425.000 pesetaraino gehigarri den diruizendapena".

 

08 SAILA: INDUSTRIA ETA MERKATARITZA

 

8080 Egitaraua:

08.07.731 zertarakoaren barruan, "Udalei udal-azokak egiten, eraberritzen eta gaurkotzen laguntzeko diru-baltza sortaraziz" izenpurupean, 50.000.000 pesetako diruizendapenezko 1 diruatala sortarazten da.

 

8080 Egitaraua:

08.07.762 zertarakoko 1 diruatalean 50.000.000 peseta kentzen dira.

 

09 SAILA: BARNE-ZAINGOA

 

9110 Egitaraua:

09.10.252 zertarakoaren barruan, "Ikastegietango Herri-babesari buruzko hezkuntza-ekitaldia" izenez, 5.000.000 pesetako diruizendapenez, 1 diruatala sortarazten da.

 

11 SAILA: LURRALDE-POLITIKA ETA GARRAIOAK

 

11020 Egitaraua:

11.02.623 zertarakoko 5 diruatalaren barruan, "1986garrenerako lotura: 500.000.000 peseta; 1987garrenerakoa: 500.000.000 peseta" izenpurua eransten da.

 

11020 Egitaraua:

11.02.623 zertarakoaren barruan, "Eibar urez suzkitzeko Egitasmoa" izenez, 20.000.000 pesetako diruizendapenez, 10 diruatala sortarazten da.

 

11020 Egitaraua:

11.02.731 zertarakoaren barruan, "kutsadura zaintzeari buruzkoan Udalentzako eskuraketak" izenez, 20.000.000 pesetako diruizendapenez, 1 diruatala sortarazten da.

 

11020 Egitaraua:

11.02.762 zertarakoko 2 diruatalean 50.000.000 peseta kentzen dira.

 

11040 Egitaraua:

11.03.623 zertarakoko 1 diruatalean 50.000.000 peseta sartzen dira.

 

11050 Egitaraua:

11.04.623 zertarakoko 1 diruatalaren barruan, "...norbanakoei berenezkotasunez edo udalei utzi eta gero alogeran emateko" esaldia eransten da.

 

11060 Egitaraua:

11.04.781 zertarakoko 1 diruatalean 10.000.000 sartu eta bertako izenpuruaren ordez, "abenduaren 14ko 3.280/1983 E.D.-aren arauerako agintaritza-babespeko etxeak erosteko diru-laguntzak, eta Eusko Jaurlaritzak finkatu beharreko osagarrizko laguntzak. 100.000.000 peseta-raino gehigarri den diruizendapena" izenpurua jartzen da.

 

11090 Egitaraua:

11.06.689 zertarakoko 1 diruatala 11110 egitarauko 07 zerbitzura aldatzen da.

 

12 SAILA: LANA, OSASUNTZA ETA GIZARTE-SEGURANTZA

 

12710 Egitaraua:

"Drogaren menpeko izandakoak birgaitzeko lantokiak" izenez, 20.000.000 pesetako 12.70.623 zertarakoko 2 diruatala sortaraztea.

 

12810 Egitaraua:

12.80.431 zertarakoko 2 diruatalean 5.000.000 peseta sartu.

 

12910 Egitaraua:

12.80.731 zertarakoko 1 diruatalean 10.000.000 peseta sartu.

 

12710 Egitaraua:

12.70.431 zertarakorako diruizendapenean 30.000.000 peseta sartzen dira.

 

12710 Egitaraua:

12.80.471 zertarakoaren barruan, "Herri-Ikastegietango osasunketarako lanarigoa Hepatitis B-ren aurkako txertaketari ekiteko" izenez, 2.000.000 pesetako diruizendapenez, 5 diruatala sortarazten da.

 

12910 Egitaraua:

12.90.471 zertarakoko 1 diruatalaren barruan dagoen izenpuruaren ordez, "Bezeroen Erakundeentzako dirulaguntzak" jartzen da.

 

12910 Egitaraua:

12.90.252 zertarakoko 7 diruatalerako diruizendapenean 1.000.000 peseta kentzen dira.

 

12830 Egitaraua:

12.80.731 zertarakoko 2 diruatalean 15.000.000 peseta sartzen dira.

 

12830 Egitaraua:

12.80.771 zertarakoko 8 diruataleko izenpuruaren ordez, "Basurtoko Herri-Eritegiarekingo Itunea. (Bizkaiko Kondaira-Lurreango dirulaguntzarik eta laguntzabiderik ez duten lanik gabekoen osasun-sorozpidetza barne hartzen du) 1985karreneko benetako beharren behin-betiko diru-kopuruen eretzean eskuragarri" izenpurua jartzen da.

 

12830 Egitaraua:

12.80.771 zertarakoko 15.000.000 pesetako diruizendapenezko 4 diruatala kendu egiten da.

 

12919 Egitaraua:

12.90.241 zertarakoko 2 diruatalean 1.000.000 peseta sartzen dira.

 

12710 Egitaraua:

12.70.252 zertarakoko 4 diruatalean 5.000.000 peseta kentzen dira.

 

HERRI-IZAIKIEI ETA HERRI-BALTZUEI BURUZKO LEGEBILTZAR-EZTABAIDAN SARTUTAKO ALDAKETAK

 

22 SAILA: EUSKADIKO ORKESTA HERRI-BALTZUA

 

- Baltzu-Domuaren Diruezarketaren Diruegitamuan 1.2.1. zertarakotik 35.000.000 pesetako diruizendapena kendu eta diru hori bera 9.3. zertarakoan sartzen da.

 

61 SAILA: EUSKAL IRRATI-TELEBISTA HERRI IZAIKIA

 

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 2.1.1. zertarakoko diruizendapenean 3.807.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 2.3.1. zertarakoko diruizendapenean 1.193.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 8.1. zertarakorako diruizendapenean 61.000.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 8.2. zertarakorako diruizendapenean 7.000.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 8.3. zertarakorako diruizendapenean 3.000.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Eskuarteetan) 4.1.1. zertarakorako diruizendapenean 71.000.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Eskuarteetan) 5.1.1. zertarakorako diruizendapenan 5.000.000 peseta kentzen dira.

 

62 SAILA: EUSKAL TELEBISTA HERRI-BALTZUA

 

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 2.1.1. zertarakorako diruizendapenean 23.054.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 2.3.1. zertarakorako diruizendapenean 6.946.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 6.3.9. zertarakorako diruizendapenean 20.000.000 peseta kentzen dira.

 

Izenpuruaren aldaketa honela geratzen da:

 

Itzulaldaketa-gastuak (milaka pesetatan):

- Antzerki egitaraua 396.421,-

- Erakuskizunak 14.083,-

- Albisteak

(1 egitaraua) 5.285,-

- Norbere emankizungintza

(2 egitaraua) 36.173,-

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 6.5.1. zertarakorako diruizendapenean 11.000.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Eskuarteetan) 5.2.1. zertarakorako diruizendapenean 61.000.000 peseta kentzen dira.

 

63 SAILA: EUSKO IRRATIGINTZA HERRI-BALTZUA

 

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 2.1.1. zertarakorako diruizendapenean 3.912.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 2.3.1. zertarakorako diruizendapenean 1.088.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 6.5.1. zertarakorako diruizendapenean 2.000.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuetan (Eskuarteetan) 5.2.1. zertarakorako diruizendapenean 7.000.000 peseta kentzen dira.

 

64 SAILA: GASTEIZ IRRATIA HERRI-BALTZUA

 

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 2.1.1. zertarakorako diruizendapenean 789.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 2.3.1. zertarakorako diruizendapenean 211.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Eskuarteetan) 5.2.1. zertarakorako diruizendapenean 3.000.000 peseta kentzen dira.

- Ustiaketarako Diruegitamuan (Diruizendapenetan) 6.5.1. zertarakorako diruizendapenean 2.000.000 peseta kentzen dira.

 

DUTZE-SAIL BURUJABEEI BURUZKO DIRUEGITAMUA LEGEBILTZAR-EZTABAIDAN SARTUTAKO ALDAKETAK

 

41 SAILA: OSAKIDETZA

 

41200 Egitaraua:

41.02.162 zertarakoko 2 diruatalari 217.815.000 peseta kentzen zaizkio.

 

41200 Egitaraua:

41.02.161 zertarakoko 2 diruatalean 217.851.000 peseta sartzen dira.

 

43 SAILA: H.A.E.E.

 

43010 Egitaraua:

"Itzultzaile-eskola ihardunean jartzeko" izenpuruz eta 10.000.000 pesetaz, 43.03.259 zertarakoko 1 diruatala sortarazten da.

 

43010 Egitaraua:

"Lakua, Diputazioak, Udalak Herri-Arduralaritzetako lanarigoa euskalduntzeko eta alfabetatzeko" izenpuruz, eta 5.000.000 pesetaz, 43.03.259 zertarakoko 2 diruatala sortarazten da.

 

43010 Egitaraua:

43.03.471 zertarakoaren ordez 43.03.481 jarri.

 

43010 Egitaraua:

43.03.259 zertarakoan, "Herri-Arduralaritzako Euskal Hiztegia" izenez, 10.000.000 pesetako 3 diruatala sortaraztea.

 

43040 Egitaraua:

43.01.411 zertarakoko Autonomia-Elkarteak hartutako agizko eskuraketetan 25.000.000 peseta sortzea.

 

44 SAILA: H.A.B.E.

 

44010 Egitaraua:

44.01.711 zertarakoko "Euskal Autonomia-Elkartetikako Diruezarketetarako Sarrerak" Izenpuruzko 1 diruatalean 11.000.000 peseta kentzea.

 

44020 Egitaraua:

Hurrenez-hurren 1.000.000, 4.500.000 eta 5.500.000 peseta dituzten 44.02.771 zertarakoko 1.2.3. diruatalak kentzea.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra