4/1984 Legea, azaroaren 15ekoa, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte-Arazoetarako Batzordeaz.
1984-11-15Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1984/12/6, 207. zk.
§
65. 4/1984 LEGEA, AZAROAREN 15EKOA, EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE-ARAZOETARAKO
BATZORDEAZ
Oraingo Ekonomia eta Gizarte-Batzordeen
aintzindariak mundu-mailako lehengo gudua bukatu ondorengo lehenengo urtetakoak
dira. 1919garrenean Lanaren Nazioarteko Idazgua sortarazten da, Jaurlaritzek,
langileek eta enpresariek bertan eskuhartzen zuteneko eta guztien artean lan-aukerak
hobe zitzan nazioarteko legeak egiteko nazioarteko biltzar gisa. Hortik abiatuz
azaldu ziren, esan dugunez, oraingo Ekonomia eta Gizarte-Batzordeen aintzindari
izan ziren lehenengo antolaketa-sailek. Lehenengo erakundea Frantzian sortu
zen, 1925garrenean, eta gero antzerako beste hainbat agertu ziren Europako
beste erresuma batzutan, mundu-mailako bigarren gerratea bukatu zenez gero
batipat. Sarri, Kontseilu
hoiek Konstituzioan bertan agertzen dira. Europako Ekonomia-Elkarteak berak,
bere ihardutze-sail nagusienen artean, Ekonomia eta Gizarte-Lantalde bat
sortarazten du. Hoiek guzti hoiek, zerdenari eta egitekoei buruzkoetan funtsean
bat datoz: Gizarte eta ekonomia-zududun berezien ordezkariek bertan eskuhartu
ahal dezateneko, eta hoien arteko elkarrizketa eta lankidetza-bide izan
daitezen aholkularitza-sailak dira. Halaber, Kontseilu hoien jarrera ez da
entzute hutsezkoa, dagokien Jaurlaritzek kontutan izan beharreko buzipenak edo
erabakiak agertzeko berenezko arioaren jabe baizik. Aholkularitza-sail direnez,
bere buruaren jabe eta Jaurlaritzagandik iare dira, eta hoien argipideak
behartze-indarrekoak ez direnarren, askotan arauz egin beharrekoak dira eta,
beti, kontutan izan beharreko iritzi.
Funtsezko
berdintasun horren aurrean, osatze-moduei dagozkienetan Ekonomia eta Gizarte
Batzorde hoiek elkarregandik oso bereziak dira. Ba dira Jaurlaritza bertan
artez dagoeneko Batzordeak, eta bai hori debekatuta dagoenekoak ere; Batzorde
batzutan, politika-atxikitasunik gabeko aituak bertan egotea aberasgarritzat
jotzen da, eta beste batzutan berriz aitu hoientzako tokirik ez dago eta,
lehenengotakoetan, kideak batzutan elkar hartuz izendatzen direla eta beste
batzutan berriz, gehienetan, Jaurlaritzak berak, artez edo aurrez iritziak
eskatuz. Bereiztasun hoiek bateratze-modu garbi batera iristeko eragozpen
gertatzen dira; horregatik Jaurlaritzak, Lege-egitasmo hau aurkeztu baino
lehen, eta argitasun osoz, politika, sindikaritza eta enpresaritzataldeekin
harremanak izan ditu Euskadiko politikaren, ekonomiaren eta gizartearen
aldetatikako benetako egoerari ahalik eta ondoen egokitu dakizkion erapideak
antolatzeko. Hoiek izan ditu Jaurlaritzak garrantzi nabarmenekotzat jotzen duen
Lege-egitasmo hau gertatzeko aintzin-irizpideak. Jaurlaritza lehen ere
elkarpide-sailak sortaraztezko bide horri ekin zitzaion, 1981garrenean,
sindikaritza-elkarteen eta enpresarien arteko lan-alorreko arazoekiko
elkarrizketa ihardutze-sail honetan egon ez eta Jaurlaritzagandik iare den
Lan-Harremanetarako Batzordea sortaraziz. Oraingo Lege honek sortarazten duen
Batzordeak ez du hura aldatzen eta ez dio hari eragiten; alderantziz, eta hain
zuzen, berenez dagokion ihardunerako indartuta gelditzen da, Lege-egitasmoa
bikoizkeriak eragozteaz eta Batzorde biri bakoitzaren zerdenaren arauerako agintepideak
emateaz baizik arduratzen ez dela.
Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte-Arazoetarako Batzordea, gure herriko ekonomia eta
gizartezududun bereziek benetan eskuhartu dezateneko Jaurlaritzaren
aholkularitza-izaiki gisa sortarazten da, berenezko lege-nortasunaren jabe eta,
jakina, bere ihardunean Jaurlaritzagandik iare dela.
Izendatzen
zaizkion egitekoak helburu horri egokitzen zaizkio, Batzordeak
Autonomia-Elkarteko herri-alorraren ekonomia-ihardunaren egitamuketan duen
ario-ahalmena eta nahitaezko bertangotasuna nabarmengarri direla.
Eztabaidaketa-gai
izan den honen osatze-moduari gagozkiola, Europan gehienetan dagoela esan
daitekeenari egokitzea nahi izan da, aipatutako iritzi berezien kaltetan gabe.
Jaurlaritzak ez du, ez artez ez zeharka, 28 kidek osatzen duten Batzordean
eskuhartzen; hoietatik zazpi langileen Sindikaritza-Elkarteen izenekoak dira,
beste zazpi enpresarienak, hoien Elkarteango erakunde-mailako ordezkaritzaren
bitartez, beste zazpi ekonomia eta Gizarte-Bazkun edo erakundeenak, eta gainontzeko
zazpiak, berriz, irakaskuntzaren, ikerketaren eta gizarte-zientzien
alorretakoak Batzordean egon daitezeneko bide izango diren atxikitasunik gabeko
zazpi aitu izango dira.
Legegintzaldiarena
bezalako lau urteko iraute-aldia jartzen zaio Batzordeari; beraz, bertako ezein
kide-aldakuntza epe hori bete arterako izango litzateke.
Batzordeak
osoko bilkuran eta lan-taldeka ihardungo du, ihardutze-arauei dagozkienetarako,
Legeak, Batzordeak berak erabaki dezan ihardutze-araudira jo-arazten duela; hala
ere, babestu behar den herri-zudua eta, horren baitan, bat ez datozenak
gehiengoaren ustearekiko bere iritzia agertu ahal izatearen beharra edo
Batzordekideek elkarri botoa emateko eskua ema-teko debekua kontutan izanik,
araudi honek gutxienezko arau batzuei men egin beharko die.
Batzordeak,
Jaurlaritzako Lehendakariak Batzordearen beraren saloz izendatutako
Batzordeburu bat izango du, eta bai Idazkari bat ere, Batzordeak berak
izendatzea erabaki dezan gainontzeko teknikari eta herrilanariez gainera.
Bukatzeko,
gastu-egitasmotzakoa Batzordeak berak egiten du, Diruegitamuen behin-betiko
onarpena Eusko Legebiltzarrak egitearen kaltetan gabe.
I IDAZPURUA
OROTARIKO ERABAKIAK
Lehenengo Atala - Sortzea, izena eta egoitza
EUSKADIKO EKONOMIA ETA
GIZARTE-ARAZOETARAKO BATZORDEA-CONSEJO ECONOMICO SOCIAL VASCO (aurrerantzean
Batzordea) sortarazten da, Lege honetan zehazten diren egiteko, osatze-modu eta
egiturarekin.
Batzordeak Bilbon izango du bere egoitza.
2. Atala - Zerdena
1.- Ekonomia eta gizarte-zududun bereziak
Euskal Herriko ekonomiarekiko politikan eskuhartu dezateneko Jaurlaritzaren eta
Legebiltzarraren aholkularitza-izaiki bat da Batzordea.
2.- Batzordeak, berenezko eta
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarenaz besteko legezko herri-nortasuna izango du
eta, Lege honek jarritako modu eta neurritan, bere egitekoak betetzeko ahalmen
osoa.
3.- Batzordea, bere
ihardunean, Jaurlaritzarengandik eta Legebiltzarrarengandik iare da.
3. Atala - Egitekoak
1.- Bere izakeraren arauera, Batzordeari honako
egiteko hauek dagozkio:
a) Ekonomia
eta gizarte-politikari datxezkon Lege eta Dekreto-egitasmoei buruz bere iritzia
arauz ematea. Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Lege-egitasmoak
aldezaurreko iritzi-emate horretatik kanpo gelditzen dira, Jaurlaritzak hoien
edukiarekiko argipideak ematearen kaltetan gabe. Jaurlaritzak erizpen-eskea
egin eta 30 egun ondoren, erizpen hori eman ez bada, legepide hori betetakotzat
joko da, Batzordeak, gero, eta egoki baderitza Jaurlaritzari bidali ahal
izatearen kaltetan gabe.
b) Jaurlaritzari
aurreko zatian esandako gaiei buruzko saloak egitea.
c) Bere
arioz nahiz Jaurlaritzak eskatuta, aurreko a) zatian aipatutako gaiei buruzko erizpenak,
erabakiak edo argipide-txostenak egitea. Legebiltzarrak ere, bertako agizko
Batzordeek aurrez erabakirik, inoren iritziak eskatu ahal izango ditu.
d) Jaurlaritzak
egin dezan Autonomia-Elkarteko herri-alorraren ekononomia-ekintzaren
egitamuketan eskuhartzea.
2.- Jaurlaritzak, sei hilabetez behin,
Autonomia-Elkartearen ekonomiazko egoerari eta Jaurlaritzaren
ekonomia-politikari buruzko argipide-txosten bat bidaliko dio Batzordeari.
3.- Jaurlaritzak, aurreko 1.a) zatian esandako
Lege-Egitasmoak Legebiltzarrari bidaltzerakoan, hala egokitu eta Batzordeak
egindako argipide-txostena erantsiko die.
II IDAZPURUA
OSATZE-MODUA ETA IZENDAPENA
4. Atala - Osatze-modua
1.- Honako 28 kide hauek osatuko dute
Batzordea:
a) Ordezkatze-indarra
duten Sindikaritza-Elkarteek bere indarraren heinean izendatutako zazpi kidek.
b) Euskal
Enpresari-Elkarteak izendatutako zazpi kidek.
c) Autonomia-Elkarteko
alor, iraskunde, erakunde edo bazkun hauetako bakoitzak bana izendatutako zazpi
kidek: Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Bazkundeek; Aurrezki-Kutxek;
Koperatibek; Arrantzu-Kofradiak, Nekazaritza-Erakundeek, Bezero-Erakundeek eta
Euskal Herriko Unibersitateak.
d) Gaitasuna
eta irakaskuntzan, ikerketan, ekonomian edo gizarte-zientzietan haztura
aitortzen zaizkien artetik izendatutako zazpi aituk.
2.- Batzordekide bakoitzak boto bat izango du,
aurreko 1 lerroaldiko d) idatzatian aipatzen direnak izan ezik, hauek hizpidea
bai, baina botorik ez dute izango.
3.- Batzordeak Batzordeburu bat eta idazkari
bat izango ditu.
5. Atala - Izendapena
1.- Batzordekideak honela
izendatuko dira:
a) Aurreko
ataleko a) eta b) zatietan daudenak, dagozkien Elkarkundeen izendapenez,
Sindikaritza-Elkarteen ordezkatze-indarra neurtzeko, Lege honen Bigarren
Aldibaterako Erabakiak dion eran, sindikaritza-hauteskundeen sendetsitako
emaitzak erabiltzen direla.
b) Aurreko
ataleko c) zatian sartutakoak, honela: Bere egoitza Autonomia-Elkartean duten
Merkataritza-Bazkunde eta Aurrezki-Kutxa, Arrantzu-Kofradia eta
Nekazaritza-Erakundeen ordezkariak, hoien talde bakoitzaren barruango elkar
hartzez; Koperatiben ordezkaria, Euskadiko Koperatiben Kontseilu Nagusiak
izendatuta; Bezero-Erakundeena, Euskadiko Bezero-Elkarteen Baterakundearen
izendapenaz; eta Euskal Herriko Unibersitatearen ordezkaria, bertako
Jaurtze-Batzordeak izendatuta.
Esandako
Erakunde hoiek bat ez etortzea edo dagokien ordezkaria izendatzea ezinezko egin
dezan ezein gorabehera gertatuz gero, Lehendakariak, Behin-behingo Lehenengo
Erabakian ohartematen den epea bukatu ondoren, eta dagokien Erakundeen iritziak
entzun ondoren, zio eta guztizko erabakiz izendapena egingo du.
c) Aurreko
ataleko d) lerroaldian esandakoak, Jaurlaritzak Legebiltzar-Taldeen iritzia
entzun ondoren hartutako erabakiz.
2.- a), b) eta c) zatietan esandakoak gertatuz
gero, berenezko kide hainbat ordezko izendatuko dira. Ordezkoek berenezko
kideen ordez bilkuretara joan ahal izango dute.
6. Atala - Izendapena
5garren atalak dionez
aukeratutako Batzordekideen izendapena Lehendakariak egingo du.
7. Atala - Iraupena
Birrautatu ahal izatearen
kaltetan gabe, Batzordeko kideen izendapena lau urterakoa izango da.
Hala ere, Batzordean ordezkariak
dituzten Erakunde, Bazkun edo Izaikiek, berenezko nahiz ordezko kidetarako
izendatutakoak ordezkatu egin ahal izango dituzte. Honela izendatutakoa,
ordezkatzen duenari aurreko lerroaldian esandako lau urteko aldia bete arte
falta zaion aldian egongo da kargu horretan.
Lege honen 4garren
atalaren a) zatiaren gai diren kideekin, gainera, Behin-behingo Bigarren
Erabakiak diona egingo da.
8. Atala - Elkartuezinak
Honako hauek ezingo dute
Batzordeko kide izan:
a) Jaurlaritzako
Lehendakari, Lehendakariorde, Sailburu eta goren-kargudunak.
b) Gorte
Nagusietako edo Eusko Legebiltzarreko Legebiltzarkideak.
c) Foru-Diputazioetako
Ahaldun Nagusi, Foru-Diputatu eta goren-kargudunak.
d) Kondaira-Lurraldeetako
Biltzar Nagusietako Kideak.
e) Herri-Dirubidetzen
Euskal Kontseiluko kideak.
III IDAZPURUA
IHARDUNA
9. Atala - Batzordearen Ihardutze-Sailak
Osoko Bilkura eta
Lantaldeak ditu bere Ihardutze-Sail Batzordeak.
10. Atala - Osoko Bilkura
Osoko Bilkura, Lege honen
4garren Atalean esandako 28 kideek eta hoietako bat kide ez bada Batzordeburuak
osatuko dute Batzordearen Osoko Bilkura.
11. Atala - Lan-Taldeak
Batzordearen Osoko
Bilkurak komenigarri eritzitako lan-talde iraunkorrak edo gai zehatz baterakoak
eratu ahal izango ditu, hoien zenbatekoa, osatze-modua eta ihardutze-era
erabakiz. Nolanahi ere, hoietan, Lege honen 4garren Atalean aipatutako
lan-taldeen ordezkariak egongo dira.
12. Atala - Osoko Bilkuraren agintepideak
1.- Osoko Bilkurak honako agintepide hauek
izango ditu:
a)
Lehendakariari Batzordeburutarakoaren
saloa egitea.
b)
Hala egokituz gero, Batzordean
ordezkariak dituzten taldeetako bakoitzaren Batzordeburuordeak izendatzea.
c)
Bere ihardunerako Barne-Araudiagertatzea eta
ontzat ematea, hurrengo atalari darizkion modutan.
d)
Lege honen 3garren Atalaren gai diren
egitekoen egiterapenari buruz dagozkion erabakiak hartzea.
e)
Batzordearen Araudiak dionari darizkion
beste guztiak
2.- Osoko Bilkurak, bere ardurapeko izan daitezen
arazoei buruzko argipideak emateko Jaurlaritza aurrera etor dakiola eskatu ahal
izango du.
13. Atala - Ihardutze-Araudia
Batzordeak bere
ihardunerako Araudia gertatuko du, eta bai bere agintepeko gaietan erabakiak
gehiengoz hartzeko era ere.
Araudia Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Nolanahi ere, Araudiak,
dagokion erabakiari erantsi beharko zaizkion botoei eusteko edo bat ez
etortzezko iritziak emateko eskubidea aitortuko die bat ez datozenei; eta
akordio, erabaki edo erizpenetarako bideak finkatuko ditu, Jaurlaritzak hori
eskatzea gertatuz gero hoiek egiteko 15 egunetik gora gabeko epearen barruan
burutu beharreko presako bide bat araupetuz.
Urte bakoitzaren barruan
agizko osoko sei bilkura gutxienez egin beharko direla Araudiz aginduko da.
14. Atala - Lehendakaria
1.- Batzordeko Lehendakaria Jaurlaritzako
Lehendakariak Batzordearen beraren saloz aukeratuko du, gaitasuna aitortzen
zaienen artetik, eta 7garren atalean jarritako aldia bete izanagatik Batzordeko
kideak aldatu daitezenerarte iraungo du bere karguan, birrautatu ahal izatearen
kaltetan gabe.
Lehendakaria Batzordeko
kide ez denen bat izan daiteke; hori gertatuz gero, hitz egiteko eskubidez
bainan botoa ematekorik gabe eskuhartuko du Osoko Bilkuran.
2.- Honako hauek dira Lehendakariaren
egitekoak:
a) Batzordearen
ordezkotza izatea
b) Bilkuretarako
deiak egitea, hoietan mahaipuru izan eta eztabaidaketen erazkotasu-naz
arduratzea
c) Araudiak
esan dezan moduan bilkuretarako gai-zerrendak jartzea.
d) Batzordearen
erabakiak argitaratzea, bete daitezela agintzea eta bilkura-agiriak ontzat
emata.
e) Araudiak
eman dakizkion gainontzeko egitekoak.
15. Atala - Idazkaria
Batzordeak, bere kideen
artean, Osoko Bilkuretarako Idazkari bat hautatuko du.
Batzordearen Araudiak,
bertan esan dedin eran izendatu eta bertan zehaztu daitezen egitekoak izango
dituen Idazkari Nagusi bat jarri ahal izango du.
16. Atala - Batzordeko lanarigoarentzako jaurpideak
Batzordearen zerbitzurako
lanariak Batzordeak berak aukeratuko ditu, eta Autonomia-Elkarteko
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiei zerbitzu egiten dieten lanariek
dituzten jaurpideak heurak izango dituzte.
17. Atala - Dirubideak
Batzordearen ihardunerako
gastuetarako dirubideak, Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen berarizko
diru-atal baten agertuko dira.
Batzordeak berak bere
gastuen zehaztapen-zerrendaren Aintzin-Egitasmoa egin eta Jaurlaritzari
bidaliko dio, horrek ontzat eman eta Autonomia-Elkartearen Guztizko
Diruegita-muetan sar ditzan.
Jaurlaritzak Batzordeak
egindako Aintzin-Egitasmoan aldaketak egitea gertatuz gero, Legebiltzarrari
bidali diezaion diruegitamu-agirisortarekin batean Aintzin-Egitasmoa bidali beharko
du, eraskin gisa; ezein legebiltzar-taldek Diruegitamuetan Batzordeak
aurkeztutakoan zati bat edo osorik sarrarazi-nahizko zuzenketa-eskeren bat
aurkezten badu, dagokion Legebiltzar-Batzordeak Batzordeko Lehendakariari dei
egin beharko dio, izan ditzan arrazoiak agertu ditzan.
18. Atala - Batzordearen bilkura eta lanen agirikotasuna
1.- Batzordearen bilkurak ez dira jendaurrekoak
izango. Araudiak, hala ere, bertako kide guztien ahobatezko erabakia beharrezko
izango duten salbuespenak egin ahal izango ditu.
2.- Batzordearen erabaki, argipide-txosten edo
erizpenek, Batzordeak erabaki dezan zabalkundea izango dute.
Aldi Baterako Erabakiak
Lehenengoa
Lege hau Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hogeita hamar eguneko
epearen barruan, Batzordeko kideak Lege honek dionez aukeratzea egingo da.
Izenak Jaurlaritzako
Lehendakariari ezagutarazi ondoren horrek, hurrengo hogeita hamar egunen
barruan, izendapenak egin eta Batzordea eratzeko bilkurarako deia egingo du.
Eratzeko bilkura honetan, Batzordeko Lehendakaritzarako egoki izan daitezen
eskaintzak egingo dira, eta Lehendakaria aukeratu dedin arte, kiderik zaharrena
izango da Batzordeko Mahaipuru, Idazkaritza kiderik gazteenak egiten duela.
Bigarrena
Lege honen 4garren
Atalaren a) zatian ohartemandakotarako, langileen enpresango ordezkaritza-sailetarako
hauteskundeetan, Eusko Jaurlaritzak egindako kontaketa eta sendespenaren
arauera, ordezkarien ehuneko 10tik gora ateratako Sindikaritza-Elkarteek izango
dute ordezkariak izendatzeko eskubidea.
Orobat egingo da
ondorengo Batzorde-berriztapenetan ere.
7garren Atalean jarritako
epearen barruan beste hauteskunde-aldi bat izatea gertatuz gero, horretan
ateratakoak argitaratu eta hurrengo hilabetearen barruan, hala behar izanez
gero 4garren Atalaren a) zatian esandako kide-banaketa birregituratu egingo da.
Hirugarrena
Izaiki honen
Diruegitamuak onartu daitezen artean Batzordearen ihardunerako beharrezko izan
daitezen gastuetarako diruzko horniketa 99garren Sailaren pentzutan egiteko eskua
ematen zaio Jaurlaritzari. Erabaki hori Legebiltzarreko dagokion Batzordeari
jakinaraziko zaio.
Erabaki Gehigarriak
Lehenengoa
Lan-Harremanen
Kontseiluari buruzko Irailaren 30eko 9/1981 Legearen 2garren Atala aldatu, eta
honela idatzita uzten da:
1.- Lan-Harremanen alorrean hitzarmenetara
iristeko bide izan dedin sindikaritza-erakundeen eta ugazaba-bazkunen arteko
etengabeango elkarrizketa egingarri egitea du aurreneko xede Kontseiluak.
Halaber, Autonomia-Elkarteango gizarte eta lan-politikabideei buruzko
arazoetarako sail aholkuemaile gisa eratzen da.
2.- Honako egiteko hauek dagozkio bereziki
Kontseiluari:
a) Jaurlaritzari
edo Jaurlaritzako Sailei lan-politikabideei buruzko saloak egitea.
b) Lan-arazoei
buruzko erizpenak, erabakiak, argipide-txostenak edo azterlanak bere arioz
egitea gizarte eta langaiei buruzkoan, Jaurlaritzari eta Legebiltzarrari aholku
emateko duen egitekoa egipideratzea.
c) Bateango
lan-hitzarmenbideak suztatzea, eta Autonomia-Elkartearen eremuko
lan-hitzarmenek, lurraldekako nahiz lan-alorkako direla, egitura egoki bat izan
dezaten indar egitea.
d) Auzikideek
eskatuta, bateango lan-auzietan Arartekotza eta ebazpen-bidea suztatzea.
e) Enpresa
edo Elkarte-mailako Berdineango Batzordeak sortu daitezela suztatzea, alorkako
nahiz orokor direla.
f) Gai
zehatzei buruzko lanbidearteko hitzarmenen alde egitea.
g) Horretarako
berarizko zailtasunak egon daitezeneko alorretan Itunebide-Batzordea sortarazi
dedinaren alde egitea.
3.- Jaurlaritzak, sei hilabetez behin,
Autonomia-Elkartearen ekonomia-egoerari, eta Batzordearen beraren gaiei buruzko
argipide-txostena bidaliko du.
Bigarrena
Lege hau osatzeko eta
egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen manuak egiteko eskua ematen zaio
Jaurlaritzari.
Azken Erabakia
Lege hau, Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean.