Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

4/1983 Legea, martxoaren 7koa, Arabako Biltzar-Nagusietarako Hauteskundeez.

1983-03-07

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/3/9, 29. zk.; EAO, 2012/4/9, 85. zk.

Indargabetua: 1987-04-10

§ 33. 4/1983 LEGEA, EPAILAREN 7KOA, ARABAKO BILTZAR NAGUSIETARAKO HAUTESKUNDE-LEGEAZ"

Lehenengo Atala

Artezko, isilpeko eta heineango ordezkatze indarrezko boto-emate orokor eta askez hautatutako 51 ahaldunek osatuko dituzte Arabako Batzar Nagusiak.

2. Atala

Horretarako, Arabako Kondaira-Lurraldea ondoren zehazten diren hauteskunde-barrutitan banatzen da:

1) "AIARAKO TALDEA": Honako Udal hauek osatzen dute: Aiara, Artziniega, Okondo, Amurrio eta Laudio.

2) "ZUIAKO TALDEA": Honako Udal hauek osatzen dute: Zuia, Urkabustaiz, Zigoitia, Legutiano eta Aramaio.

3) "AGURAINGO TALDEA": Honako Udal hauek osatzen dute: Agurain, Dulantzi, Iruraitz-Gauna, Asparren, Arratzu-Ubarrundia, Burgelu, Donemiliaga, Zalduondo eta Barrundia.

4) "BIASTERI-ARABAKO ERRIOXAKO TALDEA": Honako Udal hauek osatzen dute: Biasteri, Samaniego, Leza, Baños/Mainueta, Eskuernaga, Nabaridas, Eltziego, Bastida, Lantziego, Lapuebla de Labarka, Bitar, Kripan, Ekora, Oion eta Moreta.

5) "KANPEZUKO TALDEA": Honako Udal hauek osatzen dute: Kanpezu, Maeztu, Harana, Bernedo, Lagran eta Peñacerrada.

6) "GESALTZAKO TALDEA": Honako Udal hauek osatzen dute: Gesaltza, Gaubea, Lantaron, Erribera Goitia, Erribera Beitia, Iruña de Oca, Koartango, Zanbrana, Berantebilla eta Armiñon.

7) "GASTEIZKO TALDEA": Honako Udal honek osatzen du: Gasteiz.

3. Atala

Lehenengo atalean esaten den Ahaldun zenbatekoa hauteskunde-barruti bakoitzeko biztanle kopuruaren heinean banatuko da. Dena dela, hauteskunde-barruti bakoitzak gutxienez bi Ahaldun izango ditu, Barruti bati berari ere Ahaldunen guztiz koaren erdiak baino ahaldun gehiago ematerik izango ez dela.

Hauteskunde-barruti bakoitzari horrela dagozkion Ahaldunak izendatu ondoren, gainontzeko banaketa egiterakoango ondarrik haundienen arauera banatuko dira.

4. Atala

1.- Biltzar Nagusietarako Ahaldunen manualdiaren iraupena Udaletarakoarekin baterakoa izango da.

2.- Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia Ahaldun Nagusiak egingo du, hoietarako eguna eta epeak udal-hauteskundetarakoak berak direla.

3.- Biltzar Nagusietarako hauteskundetarako deia egitezko Dekrekoak haien manu-aldiaren bukaera dakar berebaitan.

5. Atala

Hauteskunde-barruti bakoitzean sartutako udaletakoren baten hautatzaile eta hautagai izan daitezenak izango dira hautatzaile eta hautagai. Hautagai-zerrendak politika alderdiek, baterakundeek eta hautatzaileek aurkeztuko dituzte, Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legeko Bigarren idazpuruan ohartemandako modutan. Lege horretan 14garren Ataleko C letrako 2garren zatian hautagai-zerrendak aurkezten ditzaketen hautatzaile-ehunekoei buruz esaten dena, barruti bakoitzeko biztanleen erabateko zenbatekoari buruz esaten dela ulertuko da.

6. Atala

Arabako Batzar Nagusietako Ahaldunetarako hauteskundeetan, Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legeko zazpigarren atalaren lehenengo zatian zehazten diren hautatuezinak eta Lege horretakoxe bederatzigarren Atalaren lehenengo zatian ohartematen diren agiango elkartuezinak hautagaiak bere egoitza bertan izan dezaneko hauteskunde-barrutirakoak direla ulertuko da.

7. Atala

1.- Ahaldunak hautatzea Udal-Zinegotziak hautatzearekin batean egingo da, bainan azkeneko hoiek hautatzeko atabakaz beste baten.

2.- Boto-emateak batera egingo dira, boto-kontaketetan lehenengo Zinegotzitarakoa eta gero Ahaldunetarakoa egiten direla.

8. Atala

Boto-emanketa egin ondoren, aginte-tokiak edo toki hutsak hautagai-zerrenda berezien artean banatzea Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legearen 11garren atalean jartzen den moduan egingo da.

9. Atala

1.- Probintziako Hauteskunde-Batzordeak, eratu eta ondorengo hamar egunen barruan, Eskualdemailako Hauteskunde-Batzorde bereziei dagozkien hauteskunde-barrutiak izendatuko dizkie, aurreko Atalean aipatutako aginte-toki edo toki hutsak ematea egin dezaten.

2.- Probintziako Hauteskunde-Batzordeak erabakiko du, halaber, eskualde-mailako Hauteskunde-Batzordeek hautatutako Ahaldunen aldarrikapena egingo duteneko eguna ere.

Azken Erabakietako

Lehenengoa

Lege honetan oharteman gabeko guztietarako, Toki-Hauteskundeen Uztailaren 17ko 39/1978 Legeak dakartzan arauak izango dira erabilgarri, aldi baterako boskarren erabakiak dakarrena salbu.

Bigarrena

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Baliogabetze-Erabakia

Lege honetan agintzen denaren aurkako manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra