4/1982 Legea, epailaren 31koa, Merkatalgaien Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategien 3/1981 Legea aldatzen eta osatzen duena.
1982-03-31Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1982/4/14, 46. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
§19.
4/1982 LEGEA, EPAILAREN 31KOA, MERKATALGAIEN BIDEZKO LORRAKETARAKO
GARRAIAKIZUN-AKURATEGIEN 3/1981 LEGEA ALDATZEN ETA OSATZEN DUENA
Merkatalgaien
Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategiei buruzko Otsailaren 12ko 3/1981
Legeak honako hau agintzen zuen bere seigarren Atalean: "G.A.-k eta
Banakuntza eta Zaingo-Idazguak, Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta
Itsasarazo-Sailak Garraiakizun-Akurategiko Kontseilu Nagusiaren iritzia entzun
ondoren egindako saloz ezarritako zerbitzu-sari bat izango dute bere
dirubide"
Konstituzio-Epaitegiak,
1981garreneko Azaroaren 16ko Epaian, Atal hori Konstituzioaren aurkako zela
zion eta bai, horri datxezkola, 18 f) eta 35garren Atalak ere. Epailaritzak
zera dio, Konstituzioarekiko aurkakotasun horren zio: Zerbitzu-saria
gutxienezko alderdi batzuk aurrez zehaztu gabe (zorduna, xedea, zenbatekoaren
zio diren gai eta alderdiak, zertarakoa, honen ardura izango duen
eraentza-saila) araupetzeko eskua "legezbestelakotze bat litzateke,
Konstituzioaren eta Legeen arauera (... ) Eusko Legebiltzarrak zergak (arielak
barne) sortzeko duen gaitasuna Jaurlaritzari eskuratze huts bat. Jazarpenaren
gai den Legeak ez du dagokion araudirako mugarik gabeko jo-arazte bat baizik
egiten (...) eta ez olio, noski, Konstituzioko salbuespen horri men
egiten"
Bestalde,
Konstituzioarekiko aurkakotasunaren adierazpenak 34garren Atala ere hartien du,
eta bai honela dioen 29garrenaren zatia ere "...; hala ere honek, bakoitzean,
egoki deritzan erabakia hartuko du, eta erabaki hori bete beharrekoa izango da.
Artezte-Arduradunaren erabakia Egintzapide-Batzordearen aurrean birraztergarri
izango da".
34garren
Atalari dagokionean Epaitegiak gaitasunik eza adierazten du, Atal horren mamina
Erresumaren bakarreango agintepekotako "merkataritzagaia" dela eta;
29garren Atalari buruz, Epaiak honako hauek ematen ditu bere arrazoibideen
oinarri: "Garraiakizunen eskaintza egiten duenari, Erresumako gainontzeko
aldetan egon ez dauden muga batzuk jartzen dizkio, bere lan-ihardunean aukera
batzuen arteko hautamenari funtsean erasoz".
Lege
honek, eta Otsailaren 12ko 3/1981 Legea 1981 garreneko Azaroaren 16ko Epai
horri egokitzearen kaltetan gabe, bere zati batzuk Konstituzioaren aurkako
direnaren adierazpenaren ondorioz esandako Lege horretan sartzen diren hutsune
batzuk betetzea du xede, eta bai Erakunde Burujabearen ondare eta dirubideei
buruzko alderdiak araupetzea ere.
Lehenengo Atala
Merkatalgaien
Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategiak, 3/1981 Legearen 28garren Atala
honela idatzita gelditzen da:
Garraiakizun-eskaintzaileek
Garraiakizun-Akurategiak edo Banakuntza eta Zaingo-Idazguek inguratutako
garraiolari bati uko egin ahal izango diote; uko horren zioa
Artezkari-Arduradunaren aurrean arauz jarriko diren irizpideak oinarri direla
zuritu dezatenaren baldintzapean.
2.
Atala
Merkatalgaien
Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategiak 3/1981 Legearen 33garren Atala
honela idatzia gelditzen da:
Garraiakizun-Akurategiak
eskainitako garraiakizun bat onar dezan garraiolariak, merkataritzalegeek
diotenez aseguropetu beharko du.
3.
Atala
Aldatzen
den Legeko Erabaki Gehigarrien aurrean egon eta honela idatzita geldituko diren
bi Idazpuru berri gehitzen dira:
V IDAZPURUA
34. Atala - Gaia
Zerbitzu-saria
ordaindu beharra, merkatalgaien bidezko lorraketa baterako hitzarmena erraztuz
Garraiakizun-Akurategi eta Banakuntza-Idazguek egiten duen artekotzak
sortarazten du.
35. Atala - Zorduna
Merkatalgaiak
errepidez garraiatzea xede duen enpresa batek jabe norbanako nahiz
lege-nortasundun izan eta garraio bat egiteko Garraiakizun-Akurategien edo
Banakuntza-Idazguen bidez itundu daitezenek ordaindu beharko dute artez zerbitzu-saria.
36. Atala - Zenbatekoa
Ordaindu
beharrekoaren zenbatekoa egin beharreko bidetzaren eta merkatalgaiaren
nolakoaren eta pisuaren eretzeangoa izango da, eta bai bidetzaren eta
garraiakizunaren nolako eta pisuari dagozkion ibilgailuen berarizkotasunaren
eretzeangoa ere.
37. Atala - Ordainketa
Zerbitzu-saria,
garraioa akuratu dedin unean bertan ordaindu beharko da.
38. Atala - Zertarakoa
Zerbitzu-sariegatik
eskuratutakoa Erakunde Burujabearen bere buruarentzako dirubide-tarako erabiliko
da oso-osorik.
39. Atala - Diru-bilketa eta Eraentza
Zerbitzu-sariaren
bilketa eta erabilkera, eta bai Lege honi darizkionak izan eta bertan araupetu
gabeko beste alderdi guztiak ere, indarrean dauden legeetan Erakunde
Burujabeentzat aginduta dagoenaren arauera egingo dira.
VI. IDAZPURUA
DIRU-ESKUARTEAK
40.
Atala
Erakunde
Burujabearen Garraiakizun Akurategiak eta Banakuntza-Idazguak sortzeko
gastutarako dirubideak, Euskal Herriko Herriogasuntzaren Guztizko Egitamuetan
horretarako egindako diru-izendapenen pentzutan egingo dira.
41.
Atala
Lehen-ezarketarako
gastuei buruz aurreko Atalean agindutakoaren kaltetan gabe, Erakunde Burujabeak
honako iturri hauek izango ditu bere dirubidetarako:
a) Zerbitzu-sarietatikakoa, oso-osorik .
b) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Guztizko
Diruegitamuetan egindako diruizendapenak, eta bai Erresumaren Guztizko
Diruegitamuetan edo beste ezein Herri-Erakundenetan egin daitezkeenak ere.
c) Herri nahiz norbanako-jabetzapeko Iraskunde edo Erakundeek emandako
laguntzak, ekarketak edo maileguak.
d) Bere ondarearen mozkinak.
e) Duen ihardunaren edo eman dakizkiokeenen ondorioz atera
dezakeen beste ezein irabazpide.