4/1981 Legea, epailaren 18koa, Euskadiren izeneko Senadoreen izendapenaz.
1981-03-18Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1981/5/12, 7. zk.; EAO, 2012/5/4, 107. zk.
§
7. 4/1981 LEGEA, EPAILAREN 18KOA, EUSKADIREN IZENEKO SENADOREEN IZENDAPENAZ
ATARIKOA
1978garreneko Abenduaren 25eko
Konstituzioaren 69.5 Atalak agintzen duenez, Elkarte Autonomiadunek Erresumako
Gorte Nagusietako Senadoko Biltzarrerako bere berarizko ordezkariak izendatuko
dituzte, izendapen hori egitea Elkarte Autonomiadun bakoitzeko Legebiltzarrari
dagokiola.
Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, bere
28garren Atalaren a) zatian, Eusko Legebiltzarrak, Legebiltzarraren beraren
lege baten horretarako jarri dedin moduz bere izeneko Senadoreak izendatzeko
duen ahalmena sendesten du.
Lege honek, Gorte Nagusietarako Euskal
Herriaren izeneko ordezkarien izendapenaren egiteratze-bideak jartzen ditu.
Lehenengo
Atala
Euskal Herriaren izeneko izan eta
1979garreneko Abenduaren 18ko Autonomia-Estatutoko 28garren Atalaren a) zatia
dagokien Senadoreen izendapena Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak egingo du,
Lege honek ezartzen duen moduan.
2.
Atala
1.- Gara-adineko
izan, bere politika-eskubide guztiak indarrean izan, eta politika-legez
euskaldun izan daitezen aurkeztutako hautagaiak hautatu ahal izango dira
Elkarte Autonomiadunaren izeneko Senadore.
2.- Hala
ere, honako hauek ez dira hautagai izango:
a) Konstituzio-Auzitegikoak.
b) Legeak zehaztu ditzan Erresuma
Arduralaritzako gorenkargudunak, Erresuma-Jaurlaritzakideak salbu.
c) Herri-jagolea.
d) Ihardun diharduten Auzimaisu, Epailari eta
Herri-Salatariak.
e) Ogibidezko gudagizonak, eta ihardun
diharduten segurantza eta hertzain-indar eta erakundekideak.
f) Hauteskunde-Batzordeetako kideak.
3.- Erresumako
hauteskunde-legeetan esandakoak eta Eusko Legebiltzarreko berarizko legeetan
zehaztu daitezenak izango dira elkartuezinaren zio.
3.
Atala
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak egin
eta behin-betiko Mahaia eratu ondoren, Lehendakariak hogei egutegi-eguneko epe
bat irekiko du, Legebiltzar-Taldeek Senadoretarako hautagaien saloa egin ahal
dezaten.
4.
Atala
Aurreko Atalak dion epea bukatu ondoren,
Legebiltzarreko Mahaiak Elkartuezinekikoen Batzordeari saloak egin dituzten
Legebiltzar-Taldeengandik hartutako hautagai-zerrendak eta agiripaperak
eskuratuko dizkio.
Esandako Legebiltzar-Batzorde horrek, deia
horretarakoxe egindako bilkuran, aurkeztutako hautagaiengan gaitasun eta
hautagaitasun betebeharrak gertatzen diren ala ez aztertuko du. Batzordeak,
horretarako egoki derizten agiripaper osagarria eraman diezaizkioteneko eskea
egin ahal izango die aurkezpenak egindako Taldeei eta, hala behar izanez gero,
egindako aitorpenen sendespena.
Arauz ezarritako epearen barruan
Batzordeak dagokion Erizpena emango du, lege honen 2garren Atalak aipatzen
dituen gaitasun, hautagaitasun eta elkartuezinak hautagaiengan gertatzen diren
ala ez erasoz.
Hautagaietako batengan edo batzuengan
elkartuezinen bat gertatzen bada, Batzordeak, doakion hautagaiak hautatuta
ateraz gero Senadoretzaren eta salatutako elkartuezinaren iturri den karguaren
arteko aukera egin beharko dueneko epea emango du.
5.
Atala
Elkartuezineko Batzordeak bere erizpena
eman ondoren Eusko Legebiltzarrak, deia horretarakoxe egindako Osoko Bilkuran,
aurkeztutako eran Batzordeak onartutako hautagaien artean Senadoreak hautatuko
ditu.
Boto-ematea txartelen bidez egingo da,
hoietan hautagai bakar baten izena idatziz.
Boto-emanketa bakoitza baino lehen,
Legebiltzar-Talde bakoitzak aurkeztutako zerrendetan egon eta Batzordeak
onartutakoetatik zeini buruzkoa den adieraziko du.
Emandako botoen gehiengoa izan dezaten
hautagaiak aterako dira hautatuta, izendatutako hautagaiak legezko Bitzarkideen
laurdenaren botoak gutxienez izan ditzanaren baldintzapean.
Lehenengo boto-emanketaren ondoren
oraindik izendatu gabeko Senadorerik gelditzen bada bigarren boto emanketa bat
egingo da, eta balioz emandako botoen gehiengoa izan dezaten hautagaiak aterako
dira hautatuta.
Aurreko lerroaldian ohartemandako bigarren
boto-emanketarako, saloak egiten dituzten Legebiltzar-Taldeek
hautagai-izendapen berria egin beharko dute, Elkartuezinekiko Batzordeak
onartutakoetatik.
Boto-berdintasuna gertatuz gero,
Legebiltzarrean toki gehiago dituen Legebiltzar-Taldea bere alde duen hautagaia
aterako da izendatuta. Saloa egiten dituzten Legebiltzar-Taldeen artean ere
tokikopuruzko berdintasuna izatekotan, Eusko Legebiltzarrerako azken
hauteskundeetan boto gehiago aterarako Taldeak izendatutakoa aterako da.
6.
Atala
Euskal Herriaren izeneko Senadoreen
manu-aldia, lau urtekoa izango da.
Izendatutako Senadoreek Lege-Erapidetzan
ohartemandakoetan bukatuko dute bere manu -aldia eta, nolanahi ere, bere
izendapena gertatu zeneko Eusko Legebiltzarraren legegintza-aldia
bukatzerakoan.
Senaduaren legegintza-aldia Legez
ezarritako ezein ziogatik bukatzea gertatuz gero, Eusko Legebiltzarrak izendatu
beharreko Senadore berriak lehen hautatutakoak heurak izango dira, eta Eusko
Legebiltzarraren legegintza-aldia bukatu arte bere manualdian iraungo dute.
7.
Atala
Euskal Herriaren izeneko Senadore guztiak
ezingo dira, inoiz ere, biltzar honetan dauden Legebiltzar-Taldeetako bakar
baten saloz hautatu.
8.
Atala
Senadoreen hautapena egin ondoren,
Legebiltzarreko Lehendakariak Biltzarrari ateratakoaren berri emango dio.
Osoko Bilkuran bertan, edo hurrengoko
lehenengoan, Legebiltzarrak hautatutako Senadoreak atotsi, eta bere izendapena
jakinaraziko zaie. Lehendakaritzak izendapen hori onar dezatela eskatu, eta
bere onarpena iritsi ondoren, Euskal Herriaren izeneko Senadore aldarrikatuko
dira.
Legebiltzarreko Mahaiak dagozkien
izendapen-egiaztapenak eskuratuko dizkie hautatutako aldarrikatutakoei.
9.
Atala
Legegintza-aldi berean gerta daitezen
Senadoreetango hutsak Lege honek ezarritako modutan beteko dira 7garren Atalak
egiten duen mugapenarekin.
Hutsa gertatu eta hamabost eguneko epearen
barruan, Legebiltzarreko Mahaiak dagokionez Legebiltzarraren Aldizkari
Ofizialean argitaratzea aginduko du, lege honen 3garren Atalak Senadore berria
izendatzeko dakartzan bideak egiteari ekiteko.
Aldibaterako
Erabakia
Lege hau indarrean jarri eta ondorengo
hogei eguneko epearen barruan Legebiltzarreko Lehendakariak, Legebiltzarraren
Aldizkari Ofizialeango honetzazko argitarapenaren bidez, 3garren Atalak dion
bide-egiteari ekin dakiola aginduko du, eta hautatuta atera daitezen hautagaien
Senaduango manu-aldiak oraingo legegintza-aldiak diraueno iraungo du.
Azken
Erabakia
Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.