32/1983 Legea, abenduaren 20koa, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean herri-ihardunean aritzeagatikako Elkartuezinak.
1983-12-20Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1984/1/2, 1. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.
§ 61. 32/1983 LEGEA, ABENDUAREN 20KOA, EUSKAL
HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTEAN HERRI-IHARDUNEAN ARITZEAGATIKAKO ELKARTU-EZINAK
ZIOEN ADIERAZPENA
I.- Elkartuezinen arazoa, epai-bildumetan iadanik
agertzen denez, bizi-bizirik dagoen gai irristakorra gertatzen da,
Lege-alorreko irizpideekin batean etikaren eta baita politikaren arauerako
eritziak ere sartzen bait-dira horretan.
Elkartuezinen
edo neurri bateko elkargarritasunaren jaurpideak finkatzeak, Herri-Ihardunaren
eginkortasuna eta horrekiko lan-atxikipena lortzea, herri-ekintzapideetan
alderdikeriarik eza ahalik eta haundiena izatea, eta arduralaritzaren gai
direnengan uste ona sortaraztea izan behar ditu helburu. Batean esateko, elkartuezinen
araupeketak, bai Euskal Herriko Autonomiazko Arduralaritzaren beraren zuduak,
bai bere ihardun osoak hoiei erantzutea xede izan behar dueneko herrizuduak
aldeztu behar ditu.
II.- Konstituzioak dioenez (103.3 atala),
elkartuezinen erakuntza eta herri-ihardunaren alderdikeriarik ezaren bermeak
Legez araupetu behar dira.
Euskal
Herriko Autonomia-Estatutoak, bere aldetik (10.4 atala eta Aldibaterako
Erabakietako Zazpigarrena), Euskal Herriko eta bertako Toki-Arduralaritzako
Herrilanarien Jaurpideei buruzko bakarreango agintepidea aitortzen dio
Autonomia-Elkarteari, Konstituzioaren 149.1.18garren atalak esan eta
Konstituzio-Epaitegiak horren norainokoa iadanik zehaztu duenekoaren kaltetan
gabe.
Lege
hau, beraz, Autonomia-Elkarteak hori behin-behingorako araupetzeko gaitasuna
dueneko Herri-Ihardunaren jaurpideen esparruan sartzen da.
III.- Jaurlaritza-Legearen 3garren eta 32garren
atalak, Lehendakariaren eta Euskal Herriko Arduralaritzako Goren-kargudunen
elkartuezinak zehaztu zituzten hoien iharduna, besteak beste, ogibidezko nahiz
merkataritzazko ihardunekin, nahiz ordainsaririk gabekoak izan, elkartu
ezinezkoak direla adieraziz.
Jaurlaritza-Legeak
Jaurlaritzako kide eta Legebiltzarkide batera izatea bai ihardunari eta bai
ordainsariei buruzkoetarako onartu bazuen ere, Euskal Herriko
Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Epailaren 24ko 3/1982 Legeak
ordainsarien bateraezina ezarri zuen (Zortzigarren Erabaki Gehigarria) eta
hori, politikazko kargudunentzat ezezik, bai Eusko Jaurlaritzak lan nahiz
arduralaritza-itunez artez akuratutako lanarientzat ere.
IV.- Erresumaren Herri-alorreko Herrilanarien
1964garreneko Legeak, legez elkartuezinen zermugapena egin eta nolakoa zehaztuz
herri-ihardunean aritzeagatikako legezko debekutzat jotzen direnak sartu zituen
hoietan, "eginbeharrak hertsiki betetzea ezinezkotu edo ertu egiten
duten" ekintzapideak bait dira.
Lege
honek dioena herri-iharduneango Elkartuezinekiko ekainaren 9ko 20/1982
Legeraino iritsi da azkenengo horrek, "herrilanarien alderdikeriarik eza
zalantzan jarri edo herrizuduen kaltetango" izan daitezenak gaineratzen
dizkiela elkartuezin-zioei (1.2 atalak).
V.- Diruegitamu-Legean dauden lehen esandako
ordainsari-elkartuezinak "gai honetiaz eman daitezen berarizko Legeek
agindu ditzaten guztien kaltetan gabe" jarri ziren.
Gainera,
esandako Diruegitamu-Lege horren Azken Erabakietako Hirugarrenean,
Legebiltzarrari "Autonomia-Elkarteari zerbitzu egiten dioten lanarientzako
elkartuezinen jaurpideak" araupetu ditzan Lege-Egitasmo bat aurkeztu
beharra ezarri zitzaion Jaurlaritzari Lege hau, horrela, Legegintza-Egitarauen
sartuta gelditzen zela.
VI.- Honako
hauek dira Legearen xedeak:
a) Eginbeharren eta elkartuezinen alorrak mugatzea.
b) Herri-Arduralaritzako lanarien iharduna, ahalik eta gehien, haren
zerbitzuangoa izan dedila lortzea.
c) Herri-kargudunek politikazko, ordezkatzezko edo
Herri-Arduralaritzaren zerbitzuango kargudunek alegia ordainsariak pilatzea
eragoztea.
d) Herri-Ihardunarekin batean norbere lanetan aritu ahal izatea
ezinezko egitea, bi ihardutze-alor hoiek elkarri artez datxezkionetan.
VII.- Halaber, Arduralaritzari
Unibersitateagana eta Gizarteagana hurbiltzeko bideak errazteari egingarri
eritzi zaio, herri-mailako erantzuna eta erabakiak behar dituztenen xehapenak
ezagutzea eta hoien azterketa errazagotuz, eta bai zientzia eta teknika
alorrekingo atxikitze-bideak jartzeari ere.
Alderantziz,
Jaurlaritzako eta Arduralaritzako hazturek zientzia eta teknika-alorra asko
aberastu dezakete, Arduralaritza ogibide-alorretatik hastandu ohi izan duten
hesiak kenduz.
Esandako
hoiek aski izan daitezke herri-ihardunean aritzea eta politikazko karguak
izatea Euskal Herriko Unibersitatean eta Ikertegietan irakasle eta lankide izatearekin
bateratu daitezkeela aldarrikatzeko, Legeak horretarako egiten dituen mugapenak
direnak direla ere. Bainan, hala ere, azken aldian gertatutakoek erakusten
dutenez, Jaurlaritza-Legeak jarritako elkartuezin-erapidetzak baliozko
gizabanakoen lankidetza ezinezkotu ezezik, lankidetza horrek, izan denetan,
Unibersitateko irakasle-sailetan arazo larriak sortarazi ditu; hori dela eta,
gaudeneko une honetan bi ihardun hoiek batera daitezkeenaren adierazpena
egiteari komenigarri eritzi zaio.
VIII.- Legeak, ordainsarien eta ihardunen
elkartuezinak berariz bereizten ditu. Ihardunen elkartuezinek, nahitaez,
ordainsarien elkartuezina dakarte berebaitan; egoera hori ezin daiteke
alderantziz gertatu bainan, nolanahi ere, lehen esandako irizpidea gertatzen da
nagusi, hots, gizabanako batek herri-alorreko, ordezkatzezko edo Euskal
Herri-Baltzuetango ihardunetan ari izanagatik ordainsariak pilatu ahal izatea
legebidez eragoztezkoa.
Orotariko
oinarri-irizpide horri buruzko salbuespenak, ez dira Lege honek edo geroan eman
daitezen beste batzuk zehaztu ditzatenak gertatu daitezenetan baizik egingo.
IX.- Lege honi darizkionak benetan egiteratu
daitezenari arta egiteko goait-erapidetza bat sortarazten da, hoiek ez bete
izanak ekar ditzan erantzunbeharren eta zigorren kaltetan gabe.
X.- Lege hau, oinarri-irizpide hoiek orokorki
erabiliz, eta lehen esan denez Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen
barne-zuduei eta herri-zuduei ahalik eta ondoen erantzutea lortzeko oinarrizko
abiatze-irizpideari lehentasuna emanaz, Euskal Erakundegoren eta
Herri-Baltzuetan kargudun edo lanari direnen egoerak argitzeko aurre-hurrats
baikorra gertatzen da.
XI.- Lege hau politikazko eta hauteskunde-bidezko
kargudunekin eta Kondaira-Lurraldeen, Toki-Erakundeen eta hoien menpeko Ihardutze-Erakunde
eta Baltzuen zerbitzutango gainontzeko lanariekin ere erabilgarri egitea,
Euskal Herriko Autonomia-Estatutoan ohartemandako agintepideen egiterapenari
darionaren kaltetan gabe egiten da.
Lehenengo Atala
Honako
hauek hartzen ditu Lege honek bere erabiltze-eremuan:
1.- Lehendakaria, Sailburuak, Euskal Herriko
Autonomia-Elkarteko eta/edo bere Erakundegoren-Izaikietako Arduralaritzako
Goi-kargudunak, Herri-alorreko nahiz norbanako-alorreko legepekoak direla, Lurralde-Ordezkariak,
eta esandako kargu hoien kidekoak izan ditzatenak.
2.- Kondaira-Lurraldeetako eta
Toki-Erakundeetako hauteskunde-bidezko kideak, Ahaldun Nagusiak eta
Foru-Ahaldunak.
3.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko,
horren Ihardutze-Erakunde Burujabeetako, Herri-Baltzuetako edo
herri-partzuergoa bertan nagusi deneko beste edozeinetako Arduralaritzaren
zerbitzuango lanariak.
4.- Legebiltzarraren edo hoien Diruegitamuak
Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan sartzen direneko nolanahiko
ihardutze-sail edo izaikien zerbitzuango lanariak.
5.- Kondaira-Lurraldeetako Erakundegorenen,
Toki-Erakundeen edo hoien menpeko Ihardutze-Erakunde edo Baltzuen zerbitzuango
lanariak.
Lege
honi dagozkionetarako, ezein moetatako herrilanari gisa edo arduralaritza nahiz
lanakurapenez zerbitzu egin dezatenak joko dira Arduralaritza,
Ihardutze-Erakunde edo Izaikiren baten zerbitzuango lanaritzat.
2. Atala
Aurreko
atalean esandakoetan sartzen direnei honako hauek debekatzen zaizkie:
Karguaren
berenezko egitekoak hertsiki betetzea eragotzi edo ertu dezaten nolanahiko
ekintzapideak, kargu hoietan alderdikeriarik gabe eta iareitasunez aritzea
arriskuan jarri, edo herri-zuduen kaltetangoak izan daitezenak.
3. Atala
1.- Lehenengo atalean esandako egitekoei,
iareitasunari edo alderdikeriarik ezari kalterik ekarri ez, bainan
elkartuezinaren legezko aldarrikapen baten gai izan daitezen ihardunak, Lege
honek edo beste Lege batzuk agindu dezatenaren ondorioz elkartuezinak izango
dira.
2.- Elkartuezina ordainsariei edo ihardunei
buruzkoa izan daiteke.
Herri-Diruegitamuen
pentzutango ordainsari batzuk eskuratzeko legezko eragozpena izango da
ordainsariei buruzko elkartuezin.
Legezko
aginduz elkartuezinezkotzat jotako ekintzapidetan aritu ezina izango da
ihardunekiko elkartuezin.
3.- Ordainsariak elkartu ezinak ordainsari
bat baino gehiago eskuratzea galeraziko du, bainan ez beste herri-kargutan
ihardun ahal izatea, 4.3 atalean agindutakoaren kaltetan gabe.
4. Atala
1.- Ordainsariak elkartuezinak lehenengo
atalean esandakoak hartuko ditu, honako oinarri-irizpide hauen arauera:
a) Lehenengo atalaren 1 eta 2 zatietan esandako gizabanakoek ezingo
dute Herri-Diruegitamuen pentzutango lansari bakar bat baizik eskuratu.
b) Lehenengo atalean esandako gainontzekoekin aurreko zatiak diona
erabiliko da, Legebidezko berarizko baimena izan edo zerbitzuak arauz jarritako
edo behar bezalako baimena duen laburtutako lan-aldi jaurpidepean egiten badira
salbu; orduan, lan-tokietako baten oinarrizko ordainsariak eskuratuko dira
gehienera, eta bestean ezingo da berarizko, osoko edo besterik gabeko
ihardunagatikako edo lanorduak gehitzeagatikako osagarririk eskuratu lanarigo
honek ez du, inola ere, esandako salbuespenezko agiango egoera hoietako batera
baino gehiagotara aldi berean jotzerik izango.
Horretarako, eta eman dakion izena dena dela, araupeko eta
aldizkako ezein ordain joko da lansaritzat, ordezkaketa hutsezko gastuak salbu.
2.- Elkartu ezineko ordainsariak gertatu
daitezenean, lan-toki bakar bategatikako ordainsaria aukeratu beharko da eta,
beraz, gainontzekoegatikakoak utzi egin beharko dira.
3.- Aurreko zatian esandakoa horrela dela
ere, ordainsariekiko elkartuezinpeko kargu batzutan ihardun behar dezatenek,
joan-etorrien eta ohizko bizilekua bertan daukateneko herriaz beste bateango
edo aukeratu duen karguan bertan ihardun behar duenekoaz beste bateango
egonaldiegatikako kalte-saria jasotzeko eskubidea izango dute.
5. Atala
1.- Euskal Herriko Unibersitateetan,
herrilanariak aukeratzeko eta gaiagotzeko Ikastegietan edo Euskal Herriko beste
ezein Ikertegitan behin-behingoan nahiz modu iraunkorrez edo ikerketa-lanetan
ari daitezenak, ordainsariak eta ihardunak elkartu ezin horretatik kanpo
gelditzen dira.
2.- Ihardun hori lan-orduetatik kanpokoa edo
urteko ehun ordutik gora gabeko laburtutako lanaldi-jaurpidepekoa izan dedinean
ez da esandako salbuespen horretarako inolako baimenik beharko; ihardutze-aldia
muga horretatik gorakoa izanez gero, zerbitzua bertan egiten deneko Sail,
Ihardutze-Erakunde edo Izaikiko Jaurpuruaren baimena beharrezkoa izango da.
3.- Nolanahi ere, irakaskuntia-lanak
lan-ordutan egin daitezen guztietan, ordainsariak lanorduak gutxitzen direnaren
heinean gutxituko dira.
6. Atala
Lege
honen Lehenengo atalean esandako lanarien ihardunarekiko elkartuezinek honako
arau hauek izango dituzte:
1.- Lehendakariarentzat, Sailburuarentzat eta
Euskal Herriko Arduralaritzako Goren-kargudunentzat, Lege honek aldatu gabe
uzten dituenetarako, esandako Lehendakari, Sailburu eta Goren-kargudunentzat
erabateko eta bete-beteko elkartuezina jartzen duen ekainaren 30eko 7/1981
Legearen 3garren eta 32garren atalak.
2.- 2 eta 5 zenbakitan aipatzen diren lagunei
dagozkienek hurrengo atala, gaia dela eta gaitasundun izan daitezkeen erakunde
edo ihardutze-sailek eman ditzaketen araupidetzen kaltetan gabe.
3.- 3 eta 4 zenbakietan sartzen den gainontzeko
lanarigoari dagozkionek, hurrengo atala eta horretarako berariz eman daitezen
aginduak.
7. Atala
Aurreko
atalaren 2 eta 3 zatietan aipatzen diren lanariek ezingo dituzte bere kargu eta
herri ihardunak beste honako hauekin elkartu:
a) Norbanako-jabetzapeko Arduratze-Batzordeen aholkulari edo
bertako kide izatearekin, enpresa hoien ihardutze-alorra haiek bere zerbitzua
egiten duteneko ihardutze-erakunde edo izaikienari artez datxekonean.
b) Haiek bere herri-ihardunean ari direneko Izaikiarekin zerbitzu-ituneren
bat izan dezaten Baltzuekin, zerbitzu hoiek direnak direla, berenez nahiz beste
batzuekin batean modu iraunkorrez zein noizbehinka zerbitzu egiteko itunean
berenezko nahiz beste batzuekin bateango itunegile izatearekin, edo Baltzu
hoien ehuneko hamarretik gorako partzuer zati baten jabe izatearekin.
c) Aurreko zatietan esandako izaiki hoietan eta zati hoietan
esandakoak heurak bete daitezenetan ohizko nahiz noizbehinkako,
ordainsaribidezko nahiz gabeko eta lan-ordu zehatzekin nahiz ordu zehatzik gabe
lan egitearekin.
8. Atala
1.- Lege honen lehenengo atalak hartzen dituenek,
bere ogibidezko, lanbidezko, nekazaritzako edo industriako ihardunen
aitorpen-adierazpena egin beharko dute, eta bai familia edo norbere-ondarearen
arduralaritzari dagozkienena ere, aurreko atalean ohartemandakoari
datxezkionetan, Familia-ondarearen arduralaritzari dagozkionetan, ekonomiaren
aldetikako ezkontza-jaurpideak adierazi beharko dira.
2.- Dagokion ihardutze-sailak, horretzazko
zehaztapidetza egin ondoren, aitortutako ihardunen elkargarritasuna edo
elkartuezina hilabeteko gehienerako epe baten barruan erabaki beharko du.
3.- Epe hori igaro izanak ez du berez
elkargarritasunaren isiltasun-bidezko onarpenik ekarriko, ez erabaki beharra
kentzerik ere doakiona, bitartean, aitortutako ihardunean ari daitekeela.
4.- Lege honen ondorioz elkargarritzat jotako
ihardunean aritzeak ez du sendetsitako eskubiderik sortaraziko.
9. Atala
Honako
ihardutze-sail hauek izango dira aurreko atalak dion erabakia hartzeko gai:
1.- Lehendakaria Sailburuei buruzkoetan, eta
Jaurlaritzako Lehendakaritzako gainontzeko lanariei buruzkoetan,
Lehendakaritza-Sailburua.
2.- Sailburuak, bere Sailetan edo Sail hoien
menpeko Ihardutze-Erakunde Burujabe edo Herri Baltzuetan zerbitzu egin dezaten
lanariei buruzkoetan.
3.- Gainontzekoetan, Batzar Nagusietako
Lehendakariak, Ahaldun Nagusiak eta Alkateak.
10. Atala
1.- 3garrenetik 7garrenerainoko ataletan
agindutakoa ez betetzea oso hogen larria izango da, hautsitako elkartuezinaren
eragite-indarraren kaltetan gabe.
2.- Halaber, 8.1 atalean eskatzen dena bete
ez eta aitortu gabeko ihardunetan aritzea oso hogen larritzak joko da.
3.- Ezein ihardun elkargarritan aritzea ez da
karguko edo lan-tokiko eginkizunak betetzeke uzteko aitzaki izango. Horretango
hutsei erabilgarri izan daitezen zentzapide-jaurpideen arauerako zigorrak
jarriko zaizkie. Hogen larria edo oso larria izan dedinean, zehaztapidetzari
ekiteak elkargarritasun-baimena indargabe uztea ekarriko du berez.
Erabaki Gehigarriak
Lehenengoa
Lege
honetan jarritako elkartuezinek ez diete gozamen-eskubideen edo
Gizartesegurantzako bizi-sarien alorretan sendetsitako edo sendeste-bidetango
eskubideei eragiten.
Bigarrena
Lege
hau indarrean jartzetik sei hilabete baino gehiagotakoa izango ez den epearen
barruan eman beharko ditu Eusko Jaurlaritzak Lege honen erabilpenaren
argipideak.
Hirugarrena
Legebiltzarkide
izatearen erabilpenari, baita Legebiltzarraren zerbitzurako lanariei buruzkoan
ere, Lege honetan jasotzen diren gaiak, Eusko Legebiltzarrak, Lege baten bidez,
sei hilabeteren barruan araupetuko ditu.
Behin-Behingo Erabakia
Ekainaren 9ko 21/1982 Legeak dionaren arauera bere ihardunak Gizartesegurantzaren zerbitzuarekin elkartu ditzaketen Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzen eta hoien menpeko Ihardutze-Erakundeen zerbitzuango osasunketa-lanariek bere oraingo jaurpidepean iraungo dute, Gizartesegurantzaren alorreango aginte-eskuraketak egiteratu ondoren jaurpide hoiek Autonomia-Elkarteak berariz araupetu ez ditzan artean.