31/1983 Legea, abenduaren 20koa, Euskadiko Diruegitamuen Jaurpideez.
1983-12-20Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1984/1/11, 5. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.
Indargabetua: 1995-03-04
§
60. 31/1983 LEGEA, ABENDUAREN 20KOA, EUSKADIKO DIRUEGITAMUEN JAURPIDEEZ
ZIOEN ADIERAZPENA
1.- LEGEAREN AURKEZPENA
Autonomia-Estatutoaren
44garren atalean Euskadiko Guztizko Diruegitamuak Euskal Herriko Herriogasuntza
Nagusiaren zati direnez aipatzen dira, "Orotariko herri-ekintzako
dirueskuraketak eta gastuak berebaitan izan, eta Eusko Jaurlaritzak egin eta
Eusko Legebiltzarrak ontzat emango dituztela" dioenean.
Manu
hori kontutan izanik, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren
Antolarau-Legeak, Herriogasuntza osoarentzakoak izan eta Euskadiko Guztizko
Diruegitamuak Autonomia-Elkartea osatzen duten Izaikien dirueskuraketen eta
gastuen zehaztapen-zerrendek eta hoiei zorpetzeko eta gaudimenak emateko
jartzen zaizkien mugak berebaitan dituzten Izaiki hoien diruegitamuak batean
biltzean datzan oinarri-irizpide bat jartzen da.
Oinarri-irizpide
horretatik abiatuta, Lege honek Euskadiko Guztizko Diruegitamuak araupetzeari
heltzen dio, argitasun eta erazkotasun-zurrean beste gai batzuen antolaketa
bereziki egitea beste legepide batzuentzat utziz.
Bestalde,
Lege honek ez dakarkio Euskadiko Guztizko Diruegitamuen eta Lege-alorraren
arteko Euskadiren Guztizko Diruegitamu-Legeen bidezko estekaketari kalterik,
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legea azkeneko hoietzaz ari
bait da, Herriogasuntza Nagusi hori antolatzeko araupidetan duten eragina dela
eta.
Eta
Legearen edukiaz ari garela, zera esan behar da: Autonomia-Elkarteak alor
horretan dituen beharrei erantzuteko lanabes egoki bat izateko xedez gertatu
dela, eta teknika-alderdiak horretarako berariz kontutan izanik.
Lege
hau gertatzean eraginik gehien izan duten erakundegoren-mailako alderdiak
honako hiru hauetan laburtu daitezke:
a) Ekonomia-Itune bat egoteak dakartzan
diru-bidetza eta diruegitamu-bereizitasunak oinarri dituen Euskadiko
Autonomia-Elkartearen egitura berezia.
b) Autonomia-Estatutoan agintzen denaren ondorioz
Elkartearen agintepide eta/edo zerbitzuen mailan Erresumarekiko eta
Kondaira-Lurraldeekiko izan daitezkeen aldakuntzak-aurrez ohartematea.
c) Autonomia-Estatutoak Euskadiko
Autonomia-Elkarterako jarritakoa bezalako demokraziazko eta legebiltzar-bidezko
erapidetza baten oinarri-irizpideak heurak.
Teknikaren
aldetik, berebiziko eta oso-oso berarizko diruegitamu-erakuntza bat lortzera jo
da, erkatze-legelaritzan dauden irizpiderik berrienak eta gauzak direneantxe
hartzezko irizpideak kontutan izanik.
Alderdi
hoiek ditugu oinarririk nagusienak lege honen Diruegitamugintza-taiuak
Euskadiko Autonomia-Elkartearen ekonomia-ekintzaren egiterapenerako
hesparrutzat jotzeko.
2.- I
IDAZPURUKO OROTARIKO MANUAK
I Idazpurua Legearen xedea zehaztuz eta Euskadiko
Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten diruegitamuak izendatuz hasten da, gero
Euskadiko Autonomia-Estatutoan horri buruz agindutakoaren arauera
Gizarte-Segurantza hoietan sartzea oharteman, eta diruegitamu hoien indarraldia
Euskal Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-legearen arauera araupetzera igaroz,
diruegitamu alorreko garrantzizko hiru oinarri-irizpide emanaz bukatzeko:
norbere zergei doazkien zergalaritza hobariak erasota uztea, ekonomia-alorreko
eskubide eta eginbeharren iturri diren egintza guztiak agertzea, eta
diruegitamu bakoitzari hasierako mentsik gabe ekitea.
Araupide hoietan, duten eragina eta
garrantzia dela eta, Guztizko Diruegitamuen zeinezkoari eta zertazkoari buruzko
manuak azpimarragarri dira.
Izan ere, 2garren atalak dioenaren arauera,
Autonomia-Elkartea osatzen duten Erakunde guztien Diruegitamuek osatzen dituzte
Euskadiko Guztizko Diruegitamuak; beraz, Autonomia -Elkarteko herri-alor osoa
hoietan biltzen da, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen zeinezkoaren eta
herri-alor horrenaren arteko erabateko berdintasuna garbi utziz.
Bestalde, 6garren atalean erasota uzten den
orokortasun-irizpideak, lakatu-asmo diren eskubide guztiek eta hoiei erantzun
beharreko eginbeharrek, bat bera ere utzi gabe, osatzen dituzten Guztizko
Diruegitamuen zertazkoa zermugatzen du.
Bi alderdi hoiek, zeinezkoa eta zertazkoa
alegia, batean biltzeak, Guztizko Diruegitamuak Euskal Herriko Herriogasuntza
Nagusiaren Antolarau-Legearen gai den Autonomia-Elkarteko Herri-alor osoaren
ekonomiazko ihardunaren zenbatekoa zehazteko lanabes gisa eratzen ditu,
herriarentzako gardentasuna eta diruegitamuekiko arta bereziki indartuz.
3.- DIRUEGITAMUEN
EDUKIA
Legearen II Idazpuruak, ekonomia-urtearen
barruan lakatu beharreko ekonomiazko eskubide bereziak eta bai ordaintzeko bai
gerorako antzematezko eginbeharrei erantzuteko beharrezko izan daitezen
diruizendapenak barne dituen Guztizko Diruegitamuen edukia araupetzea du xede.
Dirueskuraketen zehaztapen-zerrendei buruzko
Idazpuru honetako Lehenengo Atalburuak diruegitamu-alorreko argitasuna lortu
nahizko honako bi alderdi berri hauek dakartza:
a) 10garren atalak dionez, dirueskuraketen
zehaztapen-zerrendetan sartutako zenbatekoei antz ematezko edo behin-betiko
balioa ematea.
b) 18garren atalaren bidez, "eraentzatikako
dirueskuraketak" delako zernolakoa sartzea.
Bigarren Atalburuak gastuen
zehaztapen-zerrendak ditu gai, diruizendapen-mota bereziak araupetuz, gero
norbere gain hartu beharreko eginbeharrekiko zenbatekozko aintzin-ohartematen diren
diruizendapenak gastuon oinarri direnetik abiatuta.
Diruizendapenen zernolakoak kontuan dituela,
19garren atalak ordainketetarakoetan eta gerorako lotzezkotan banatzen ditu,
lehenengo sailkaketa gisa. Aurrez norbere gain hartutako edo zorretan dauden
eginbeharrak beteaz diruegitamu-urte berean agindu edo ordaindu daitezkeen
gastuei erantzuteko beharrezko izan daitezenak jotzen dira ordainketetarako
diru-izendapentzat, eta gerorako lotzezko diruizendapenak, berriz, urte
batzuetarako ordainkizunei dagozkie, hoien garrantzia aurrerago aipatzen dela.
Ordainketetarako diruizendapenentzako
orotariko jaurpideak Bigarren Atalburu honen Lehenengo Sailean araupetzen dira,
diruizendapen mugadunen eta antzematezkoen arteko bereizkuntza egin, eta
orohartzezko diruizendapen bat egin ahal izatea ohartematen dela.
Hala ere, ordainketetarako diruizendapenek
batzutan bereizitasun batzuk dituzte, eta horregatik bereizten dira
diruizendapen gehikizunak, diruizendapen aldakizunak, eraentzarako
diruizendapenak eta geldialdiango diruizendapenak. Diruizendapen gehikizunek
esandako gainontzekoekiko duten garrantzia dela eta, Bigarren Sail osoa hoiek
araupetzeko erabiltzen da, gainontzekoez aritzea Hirugarrenerako uzten dela.
Lehen esan denez, Legean ordainketetarako diruizendapen-moeta
bereziez gainera beste dirui zendapen-sail haundi bat, hots, gerorako lotzezko
diruizendapenena dago. Diruizendapen hoiek ontzat ematen direneko
diruegitamu-urtearen ondorengoetan egiteratu beharreko egintzen dirubidetarako
hartu beharreko legezko eginbeharrei aurre egitekoak dira gerorako lotzezko
diruizendapen; hoiek, gerorako lotzezko diruizendapen hoiek norbere gain
hartutako urte batzuetarako eginbeharrei babes ematea izango dute xede.
Gerorako lotzezko diruizendapen-moeta horrentzako
jaurpideak Bigarren Atalburuko Laugarren Sailean araupetzen dira, zenbatekoari
eta aldiari buruzko mugak oharteman, eta hoiek aldatzeko jaurpideak finkatzen
direla.
Diruegitamuetan ekonomia-urte berean
egiteratzen hasi ez dedin eta horretarako ordainketa-diruizendapenez hornituta
egon ez dedin gerorako lotzezko diruizendapenik ezingo dela sartu esanez egiten
den mugapena bereziki azpimarratu behar da. Hori norberetzakotu deneko
ekonomiaurtearen hurrengoetan ere egiteratu beharreko eginbehar bat norberegain
hartzeko, ekonomia-urte horretan egiteratuko den zatia urte horretako
diruegitamuetan ordainketetarako diruizendapen gisa, eta ondorengo
ekonomia-urteetan egiteratzeko zatia gerorako lotzezko diruizendapen gisa
sartuta egotea beharrezkoa izango da.
4.- DIRUEGITAMUEN
EGITURA
Diruegitamuen egitura gai duen Legearen III
Idazpurua, Lehenengo Atalburuan diru-eskuraketen eta gastuen
zehaztapen-zerrendak egitura horrentzat jarritako arauei egokitu beharretik
hasten da, gero gastuak Lege honek dioenaren arauera zermugatzeko agintepidea
eman, eta Euskal Herri alor osoa baten biltzea ohartemanez.
Esandako Idazpuru horretako II Atalburua
kontaduritza-egituraz ari da, diruegitamuen alorra barne-egokitasunez
antolatzeko ezinbesteko diren arauak jarriz.
Hirugarren eta Laugarren Atalburuek Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzazko
Ihardutze-Erakunde Burujabeen diruegitamuak aurkezteko era dituzte gai.
Diruegitamu hoien aurkezpenerako egitaraukako sailkaketa nabarmentzen da,
egituraz diruegitamugintza-teknikaren aldetikako joerarik berrienen arauerakoa
izan eta Autonomia-Elkartearen zerbitzurako eraentza-lanabes baliotsua
gertatzen bait-da.
Egitaraukako sailkaketa horren osagarri soil,
eta horrek baino garrantzi gutxiagorekin, ihardutze-egituraren zertarakoaren
arauerako sailkapenak egiten dira.
Boskarren Atalburua ere azpimarragarria da,
Aurretiazko Ustiaketa-Kontua, Aurretiazko Kontugarbitasuna, Hastapeneko Zehaztapen-Zerrenda
eta Diruaren Aurretiazko Eratxikipena barne dituen Dirubidetzazko Aurretiazko
Zehaztapen-Zerrenden bidez merkataritzako Ihardutze-Erakunde burujabeen,
Norbanako-alorreko Legepeko Izaikien eta Herri-Baltzuen ihardunarekiko
xehapenak sarrarazten bait-ditu.
Azkenean, Seigarren Atalburuak, egitarauak
eta Dirubidetzazko Aurretiazko Zehaztapen-Zerrendak ahal den neurrian eta
59garren atalean ohartemandako modutan Lurraldeka sailkatzeko irizpideak
finkatzen ditu.
5.- EUSKADIKO
GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK GERTATZEKO ERA
Legearen IV Idazpurua Euskadiko Guztizko
Diruegitamuak gertatzeko eraz ari da, hoiek gauzatzeko artezpidetatik hasi eta
Legebiltzarrari bidaltzeraino, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari bidali behar
zaizkion egitasmotzako eta agirisorta, Sail horren gertatze-lana eta
Jaurlaritzak ontzat ematea barne direla, hori guzti hori Euskal Herriko
Herriogasuntza Nagusiaren Antolarau-Legeak agintzen duenari egokituz.
6.- EUSKADIKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN
ALDAKUNTZETARAKO JAURPIDEAK
Legearen V Idazpuruak, Guztizko Diruegitamuen
aldakuntzetarako jaurpideei buruz alde-zaurreko eta orotariko eragina duten
manuei eskaintzen die bere Lehenengo Atalburua. Lehenengo eta behin, Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusiaren legezko egiturarekiko eratxikipena finkatzen
da, Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeak ekonomia-urte bakoitzean berebaitan
izan ditzan nolanahiko baimen emate eta baliatzeak Idazpuru horretako arauei
eta esandako Herriogasuntza Nagusi horren Antolarau-Legearen II Idazpuruan
jarritako Lehentasun-arauen ariora Guztizko Diruegitamuen Legeak berak
dakartzanei atxikiz aldatu ahal izango direla dioenean. Bigarrenez, honako aldakuntza hauen arteko bereizketa
egiten da:
a) Euskadiko Guztizko Diruegitamuak osatzen
dituzten egitarauetako bakoitzeko diru-eskuraketa eta gastuen
zehaztapen-zerrendei dagozkienak.
b) Euskadiko Guztizko Diruegitamuen Legeak
ekonomia-urte bakoitzerako berebaitan izan ditzan gainontzeko baimen emateei
dagozkienak; hoiek, bakoitzerako Legez jarri daitezen berarizko jaurpideei
atxikiko zaizkie.
Orohartzezko
ikuspegi horren barruan, hurrengo Atalburuek aldakuntzetarako berarizko
jaurpide hoietako batzuen araupeketa egiten dute (Merkataritzako
Ihardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta
Herri-Baltzuen Diruegitamuetan diruizendapenak bestetarakotzea,
diruizendapenetarako diruzko horniketa, diruizendapenak sartzea,
diruizendapenak itzultzea, gehitzezko diruizendapenak eta aldakuntzak).
Autonomia-Elkartearen oraingo egoera dela eta, Autonomia-Elkarte horren
agintepide eta/edo zerbitzuen maila-aldakuntzei darizkien aldaketei buruzko
Atalburu bat ere sartzen da, Erresumarekin eta Kondaira-Lurraldeekin zerikusia
dutenen arteko bereizkuntza eginaz.
Azkenean,
IX Atalburuak, gizarte-ekonomiaren aldetikako oraingo egoerari datxezkon eta
dagozkien gastuen zehaztapen-zerrendekiko eragina duten neurri batzuk ditu gai.
7.- ITUNE-BIDEZKO JAURPIDEAK
Legearen
VI Idazpuruak, Autonomia-Elkarteak Erresumarekin, beste Elkarte,
Kondaira-Lurralde eta Toki-Erakunde batzurekin egin ditzakeen Ituneen
diruegitamu-alorreango eragina araupetzen du, Itune hoiek egiteko araupidetan
sartu gabe, horretarako 121garren atalak, berariz, Autonomia-Estatutoak eta
Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legeak agintzen dutenera joarazten bait-du.
8.- DIRUEGITAMUEN EGITERAPENA
Izenpuru
hori daraman VII Idazpuruak bi Atalburu ditu, bakoitzak diruegitamuen
egiterapenean bereizi daitezkeen bi alderdietako bat, hots, dirueskuraketen
egiterapena eta gastuena gai dituztela.
Gastuari
dagozkiola, hoien egiterapenean, Bigarren Atalburuaren Lehenengo Sailean
agindutakoari atxikiz, honako aldi hauek bereizten direla azpimarratu behar da:
Gastua egiteko baimena, gastua egiteko manua, ordaindu dedila agintzea eta
ordaintzea, hoietako bakoitza zertan datzan zehaztuz. Gastuaren egiterapena
araupetzeko, behin-banako arduralaritza-arta, agiri-bidezko egiaztapena eta
idatzizko erasopena jartzen dira artezpide. Agintepideei buruzko alderdi batzuk
araupetu ondoren, arta hartzearen aldetikako manu garrantzitsu bat sartzen da,
arta egite hori elkarri eta ordainketa-agintaritzari eta artekaritza eta
kontaduritza-zerbitzuei atxiki gabeko zerbitzuek egin beharko dutela aginduz.
Bigarren
Saila egiterapenaren aldi bati, hots, ordainketa egin dedila agintzekoari
ematen zaio, hori izatea eta horren egitura Lege honek berak ematen dituen
lege-araupideak bait-ditu funtsezko oinarri. Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren Diruegitamuen pentzutan emandako ordaintzeko aginduek
dirubidetza-egitamu bat eta agiri-bidezko egiaztapena beharrezkoak izango
dituztela erabakitzen da. Era berean, eta diruegitamuen egiterapenak eta
hoiekiko artak duten garrantzia dela eta, ordaintzeko idazmanuez ere ari da
eta, bukatzeko, ordaintze-moduak zehazteko araudibidezko manuetara jo-arazten
du.
Atalburu
horren azkenengo Saila, Hirugarrena alegia, diruizendapenen
ezeztatze-jaurpideez ari da, lege honek taiutukako diruegitamu-erapidetzari
atxikiz ordainketetarako diruizendapenen eta gerorako lotzezkoen arteko
bereizkuntza egiten dela.
9.- DIRUEGITAMUEKIKO
KONTU-GARBITASUNA
Legearen
VIII Idazpurua gai horretzaz ari da, kontuak isteko eguna, behar den
agirisorta, diruegitamuekiko kontu-garbitasuna gertatzea eta ontzat ematea
bezalako alderdirik garrantzitsuenak araupetuz.
Euskadiko
Guztizko Diruegitamuekiko kontugarbitasuna egiteko agirisorten taiuketa egiten
da. Agirisorta hori, arta-zaingorako garrantzizko lanabes denez, Legebiltzarrak
onartu beharko du; horretarako Jaurlaritzak horretzazko lege-Egitasmoa bidaliko
dio, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak hori sortarazi eta antolatu dezan
araupidetzak jarri ditzan modutan eskuhartzearen kaltetan gabe. Gainera, eta
argipidetarako ez bestetarako, agirisorta hori Guztizko Diruegitamuen
Lege-Egitasmoari erantsiko zaio.
10.- LUZAPEN-JAURPIDEAK
Legearen
IX Idazpuruaren edukiak dakarren alderdi berria Euskal Herriko Herriogasuntza
Nagusiaren Antolarau-legean iadanik aurrez iragarri zen, ekonomia-urte baten
hasieran urte horretarako Diruegitamuak onartu gabe egon zitezkeela oharteman
eta aurreko urteko Guztizko Diruegitamuen legearen indarraldia urte horretarako
luzatu dedila agintzen duenean, indarraldia luzatze hori, nolanahi ere,
luzapenarekiko jaurpideen orotariko antolaketa egin dezan araupidetzari atxikiz
egingo dela gehituz.
Aintzin-arau
hori horrela, legearen IX Idazpuruak, egoera horretan sortu daitezkeen auziei
itzuri egiteko, Guztizko Diruegitamuen luzapenerako orotariko araupide hoiek
jartzea du xede.
11.- GAINONTZEKO ERABAKIAK
Esandako
araupide hoietzaz gainera, legeak zazpi Erabaki Gehigarri, Aldibaterako Erabaki
bat eta Azken Erabaki bat daramatza.
Erabaki
Gehigarriek oinarri bereiziak dituzte. Horrela, Lehenengoa eta Boskarrena
Kupoaren Legean eta Euskadiko Autonomia-Elkarte Osoko Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen
Arteko Harremanen legearen barruango diruegitamugintzabideen onarpena
ohartemateko diren artean, Bigarrena, Autonomia-Estatutoak Elkarteari
Gizarte-Segurantzaren alorrean ematen dion agintepideaz ari da; Hirugarren eta
Laugarren Erabaki Gehigarriek, erabili diren legegintza-teknikabideak dituzte
gai; eta Seigarrenak, berriz, Autonomia-Elkarteko Izaikien berarizko
Diruegitamu-jaurpideak beharrezko denez lege honetan ohartemandakoei egokitzea
du xede.
Aldibaterako
Erabakia Hirugarren Erabaki Gehigarriak agintzen duenaren ondorioa da,
Euskadiko Autonomia-Elkarteko Kontaduritza-Egitamua indarrean jarri dedin
arterako Herri-Baltzuen egoera behin-behingorako araupetzen duela.
Azken
Erabakiak Legea indarrean jartzea du gai, Legeak ohartematen duen
Diruegitamu-erapidetzak dakartzan berrikuntza haundiak eta teknikaren
aldetikako berarizkotasuna direla eta oraingo diruegitamu berrira igarotzeak
dakarren aldakuntza kontutan izanik, gauzak direnez hartu eta indarrean
jartzeko eguna eta bertako manuak egiteratzekoa bereizteari komenigarri erizten
zaio, bihurdurak gertatzeari ihes egin, eta diruegitamuen alorrean berebiziko
garrantzia duen Lege jaurpidetzari ahalik eta ondoen egokitzea bermatzeko
xedez.
I IDAZPURUA
OROTARIKO ERABAKIAK
Lehenengo atala - Lege honen Zertarakoa
Lege
honek Euskadiko Guztizko Diruegitamuak, eta bereziki hoien edukia, egitura,
egiterapen-iharduera, eraentza eta egiterapena, horiekiko kontu-garbitasuna
eta, hala baledi, horien luzapen-jaurpidea araupetzea du xede.
2. Atala - Zerrendapena
1.- Euskadiko Autonomia-Elkarteko herri-alorra
osatzen duten Erakundetako bakoitzari dagozkion diruegitamuek eta hoiekin
erabilgarri izan daitezen gaudimenak emateko eta zorpetzeko goren-mugek osatzen
dituzte Euskadiko Guztizko Diruegitamuak.
2.- Honako hauek dira aurreko zatian esan eta
Guztizko Diruegitamuak osatzen dituzten diruegitamuak:
a) Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren-Diruegitamua.
b) Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuak.
c) Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien
Diruegitamuak.
d) Herri-Baltzuen Diruegitamuak.
3. Atala - Gizarte-segurantzaren ekonomia-jaurpideen eraentza
Gizartesegurantza
Autonomia-Elkarteko herri-alorrean sartuko da, Euskadiko Autonomia -Estatutoaren
18garren atalean eta Behin-behingo Erabakietako Boskarrenean ohartemandakoari
darien moduan eta, manu hoiei darienaren kaltetan gabe, haren
ekonomia-jaurpideen eraentzak Lege honek eta Autonomia-Elkartean
diruegitamu-jaurpideekin erabilgarri diren gainontzeko manuek agindu ditzatenak
izango ditu jaurpide.
4. Atala - Indarraldia
1.- Luzatu ahal izatearen kaltetan gabe, Guztizko
Diruegitamuen indarraldiak urtebeteko ekonomia-aldi bat iraungo du.
2.- Ekonomia edo diruegitamu-urtea egutegi-urtearekin
baterakoa izango da.
5. Atala - Zerga-hobariak
Hala
egokituz gero, Autonomia-Elkartearen eta horren lhardutze-Erakunde Burujabeen
Diruegitamuek bere zergei buruzko zergalaritza-hobarien zenbatekoa berebaitan
izango dute.
Era
berean, Autonomia-Elkartearen Arduralaritzako Diruegitamuek, Euskal Herriko
diruegitamu-xahupenei laguntzeko Foru-Diputazioek egin ditzaten
diruekarketekiko zerga-hobariei buruz Dirubideketarako Euskal Kontseiluak
Jaurlaritzari eman diezazkion argipideak ere berebaitan izango dituzte.
6. Atala - Orokortasun-irizpidea
1.- Guztizko Diruegitamuek, lakatu-asmo diren
eskubide guztiak eta hoiei erantzun beharreko eginbehar guztiak barne izango
dituzte, bat bera ere utzi gabe.
2.- Ekonomiazko eskubideen edo eginbeharren
iturri izan daitezen eragiketa guztiek dagokien diruegitamuan behar bezala
agertu beharko dute. Ustegabeko eragiketak diru-egitamuak egiteratuala erasota
utziko dira, bakoitzean erabilgarri izan daitezen arauei atxikiz.
7. Atala - Diruegitamu-oreka
Lege
honen 2garren atalaren 2garren idazpuruaren gai diren diruegitamuak,
dirubidetza-oreka irizpide dela gertatuko dira, hoietako bakoitzean
dirueskuraketen guztizkoak gastuena berdindu dezaneko moduan.
II IDAZPURUA
DIRUEGITAMUEN EDUKIA
8. Atala - Zehaztapena
Lege
honen 2garren atalaren 2garren idazatian esandako diruegitamuetako bakoitzak
honako hauek izango ditu barne, bakoitzarentzat jarri daitezen zehaztasun-maila
eta egiturarekin:
a) Ekonomia-urtean lakatu beharreko ekonomiazko
eskubide bereziekiko dirueskuraketen zehaztapen-zerrenda bat.
b) Bai ordaintzezko bai gerorako lotzezko
egin-beharrei erantzuteko beharrezko izan daitezen diruizendapenen
zehaztapen-zerrenda bat.
I ATALBURUA
DIRUESKURAKETEN ZEHAZTAPEN-ZERRENDEZ
9. Atala - Edukia
Lege honen gai diren diruegitamuetako
dirueskuraketen zehaztapen-zerrendek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren
Antolarau-Legearen eta Atalburu honetan agindutakoaren arauera diruegitamu
hoiek dagozkien Erakundeek diruegitamu-urtean zernahiren eretzean lakatuasmo
dituzten dirubideen zenbatekoa jasoko dute.
10. Atala - Antzematezko edo behin-betiko
balioa
Dirueskuraketen zehaztapen-zerrendetan
sartutako dirueskuraketek antzematezko balioa izango dute, zerrenda hoietan
bertan edo Guztizko Diruegitamuez besteko Legeren baten indarrezko berarizko
zermugapenez behin-betiko balioa eman dakienean salbu.
11. Atala - Lurraldeen Ekarketak
Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastutarako
Kondaira-Lurraldeen laguntza gauzatuz Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteari
egindako dirueskuraketak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako
dirueskuraketen zehaztapen-zerrendatan sartuko dira.
12. Atala - Zergak eta Zerga-gehigarriak
Autonomia-Elkartearen
zergak, eta hala egokituz gero horrek inorenei jarri diezaizkiekeen
gehigarriak, Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako dirueskuraketen
zehaztapen-zerrendan sartuko dira.
13. Atala - Ordezkaketa-Baltza
Lurraldearteko
Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango bidalketei dagozkien dirueskuraketak
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegita muetako dirueskuraketen
zehaztapen-zerrendan sartuko dira, horretan indarrean dauden araupideen arauera
diruezarketa-egitasmo zehatzak egiteratzea dagokien Erakundeei eskuratu ahal
dakizkienaren kaltetan gabe.
14. Atala - Erresumagandikako eta gainontzeko
Herri-lzaikiengandikako beste dirubide batzuk
1.- Autonomia-Elkarteak Erresumaren Diruegitamu
Nagusien pentzutan hartu ditzan Lege honen 13garren atalean esandakoez besteko
gainontzeko dirubideak, hartu ditzan Izaikiaren diruegitamuetako
dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan sartuko dira, hala badagokie hoien
berarizko araupideei atxikiz.
2.- Berdin egingo da beste Herri-Izaiki
batzuen-gandikako dirubideekin ere.
15. Atala - Zorpetze-bidezko dirueskuraketak
Izaiki
bakoitzak zorpetuz lortu-asmo izan ditzan dirueskuraketen zenbatekoak,
bakoitzaren diruegitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan bilduko dira,
hori guzti hori horretzaz indarrean egon daitezen arauen ariora.
16. Atala - Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabe,
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzuentzako eskuraketak
1.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeek,
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek ezein erakunde
edo norbanakorengandik hartu ditzaten eskuraketak eta agizko dirulaguntzak
dagokien Erakundeen ihardunaren adierazpide izan daitezen dirueskuraketen
zehaztapen-zerrendetan sartuko dira.
2.- Erakunde hoiek hartu ditzaten
domu-eskuraketak eta domuzko laguntzak, domu-egiketetarako dirubidetarako
eskuarte direnez ez dute hoien ihardunaren emaitzarekiko eraginik, hartutako
diruak beste norbanako edo Izaiki batzuei domuzko laguntza ematekoak edo domua
eskuratzekoak izan badira salbu.
17. Atala - Gastu-itzulketak eta diru-gaindikinak
1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta
horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuen kontu-garbitasunetikako
diru-gaindikinen erabilpena, ekainaren 22ko 12/1983 Legearen lehenengo atalaren
2garren idatzatiko e) txatalean agintzen denaren arauera, Euskal Herriko
Diru-jaurpidetza Nagusia araupetzezko legea zehaztu dezan ihardunbidearen mende
jarriko da.
2.- Aurreko idatzatian esaten diren
Diruegitamuetan lortutako gastu-itzulketetatikako dirusarreren erabilpenak,
Lege honetako 104garren atalean araupetzen den itzulketa-ihardupidea izango du
jaurpide.
18. Atala - Eraentzatikako irabaziak
1.- Autonomia-Elkartearen agintepeko izan ez
daitezen gastu-egitasmoak egiteratzeko beste Herri-lzaiki batzurengandik hartu
daitezen diruak ere dagozkien diruegitamuetako dirueskuraketen
zehaztapen-zerrendatan sartuko dira, behar bezala zehaztuta eta bereizita.
2.- Bereziki, eta Legeren batek besterik egiteko
baimena ematen badu salbu, aurreko zatian esandako gaiei buruzkoak izan eta
Erresumak Autonomia-Elkarteari hoiek egiteratzeko eskua emandako egitasmoei
buruzko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzutikako diruizendapenak
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetako dirueskuraketen
zehaztapen-zerrendan erasota utziko dira.
II ATALBURUA
GASTUEN ZEHAZTAPEN-ZERRENDAK
19. Atala - Edukia
Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendek
honako hauek izango dituzte barne, Lege honek bakoitzerako jarri dezan
berarizkotasunez:
a) Aurrez norberegain hartutakoak edo zor ziren
eginbeharrak beteaz diruegitamu-aldiaren pentzutan agindu edo ordaindu
daitezkeen gastuei erantzuteko beharrezko izan daitezen ordainketarako
diruizendapenak.
b) Diruizendapenok ontzat eman daitezeneko
ekonomia-aldiaren ondorengoetan egiteratu beharreko egintzen dirubidetarako
norbere-gain hartu beharreko agizko legepidepeko eginbeharrei aurre egiteko
gerorako lotzezko diruizendapenak, horretarako dagokion ordainketarako
diruizendapena egina izan dedilarik, guztia Lege honetan zehaztutako esate-modu
eta neurritan.
I SAILA
ORDAINKETETARAKO DIRUIZENDAPENAK
20. Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritza
eta Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta
horren Arduralaritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen diruegitamuetako gastuen
zehaztapen-zerrendetan sartutako ordainketetarako diruizendapenak:
a) Guztizko Diruegitamuen Legeek
eta Lege honetako aginduen arauera egindako aldaketek hoietarako baimena
emandakoetarako erabiliko dira.
b) Mugadunak izango dira, bere
diru-zenbatekotik gorako gasturik ezin norberegain hartu ez ordaindu
daitekeela, gastuaren zenbatekotzat diruizendapen horrentzat hasieran ontzat
emandakoa, edo hala badagokio Lege honetako araupideen ariora egindako
aldakuntzen ondorioz ateratzen dena jotzen dela. Hala ere,
ordainketa-diruizendapenak gerorako lotzezko diruizendapen baten gai ere izan
daitezen eginbeharrei buruzkoak izan daitezenean, bi diruizendapenon guztizkoa
adinako diru-zenbatekorako gerorako lotzea egin ahal izango da.
21. Atala - Orohartzezko Diruizendapena
1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren
diru-egitamuetako dirueskuraketen zehaztapen-zerrendan, ordainketetarako beste
diruizendapen batzuen urriari, hoietarako dirurik izendatu gabeko behar berriei
aurre egiteko, edo Lege honetan agintzen denaren arauera gehikizunetan
zermugatutako diruizendapenen dirubidetarako orohartzezko
ordainketa-diruizendapen bat sartu ahal izango da.
2.- Horrela egindako orohartzezko
diruizendapenaren zenbatekoak ezingo du Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren
diruegitamuetako ordainketa-diruizendapenen guztizkoaren ehuneko 5etik gora jo,
guztiko horretan orohartzezko diruizendapen hori bera ere sartzen dela.
3.- Jaurlaritza, orohartzezko diruizendapen
horretzaz Ekonomia-Batzordeak baiezkoa eman ondoren Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak egindako saloz baliatu ahal izango da.
4.- Jaurlaritzak, Ekonomia eta
Herriogasuntza-Sailaren bidez hiru hilabetez behin, Eusko Legebiltzarreko
Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari, orohartzezko
diruizendapenetik eginbideratutako puntuen berri emango dio.
22. Atala - Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak,
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak eta Herri-Baltzuak
1.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen,
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuetako
gastuen zehaztapen-zerrendetan sartutako ordainketa-diruizendapenak, hurrengo
zatietan egiten diren salbuespenekin, antzematezkoak izango dira; beraz
dagokion Izaikiaren ekonomia-aldiango bere ihardunaren egiterapenarekiko
aurretiazko usteak jasoko ditu, eta hori aldatzea Lege honen V Idazpuruko VIII
Atalburuan jartzen diren jaurpideei atxikiz egingo da.
2.- Bai agizko bai domuzko eskuraketa eta laguntzetarako
ordainketa-diruizendapenak beti mugatze-indarrekoak izango dira.
3.- Merkataritzako Ihardutze-Erakundeei
dagozkienetan, aurreko zatian esandakoez gainera gauzetango diruezarketetarako
eta dirubidetza-egiketetarako ordainketa-diruizendapenak ere
mugatze-indarrekoak izango dira, eta bai andeapensaritarako, emendiotarako eta
irabazi-banaketarako egindako ordainbide-horniketak ere, hori guzti hori
dagokion Ihardutze-Erakundearen araupidetzak agindu dezanaren kaltetan gabe.
23. Atala - Lanarigo-gastutarako ordainketa-diruizendapenak
Nolakoz,
dagozkien diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartutako
Lanarigo-gastutarako ordainketa-diruizendapenak honako era hauetakoak izango
dira:
a) Autonomia-Elkarteko Arduralaritza eta Arduralaritzazko
Ihardutze-Erakunde Burujabeak izan daitezenean, bai diruizendapenaren
zenbatekoari bai lanari-erroldeari buruz mugatze-indarrekoak izango dira.
b) Merkataritzarako Ihardutze-Erakunde Burujabeak,
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiak edo Herri-Baltzuak izan daitezenean
diruizendapenak antzematezkoak izango dira, Merkataritzako Ihardutze-Erakunde
Burujabeen bere herri-lanarien lanarigo-gastuetarako ordainketa-diruizendapen
izan daitezenak salbu, hoiek aurreko zatian jarritako jaurpidepekoak izango
bait-dira.
24. Atala - Herri-Zorraren dirusaritarako eta kitapenerako
ordainketa-diruizendapenak
Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen Herri-Zorragatikako
dirusariak ordaintzeko eta hori kitatzeko ordainketa-diruizendapenak, beti,
bakoitzean diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuta egongo dira,
eta Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Legebiltzarreko
Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari adieraziz, emandako jaulkipen-arauei
edo horretarako indarrean egon dedin araupidetzari atxikiz beste jaulkipen
batekoez ordezkatu ditzanari egokituz aldatu ahal izango ditu.
25. Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza
Autonomia-Elkartearen
agintepeko izan eta hoietarako dirubideak Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren
pentzutango eskuraketetatikakoak izan daitezen diruezarketa-egitamutarako
ordainketa-diruizendapenak, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren
Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuko dira.
II SAILA
26. Atala - Zermugapena
1.- Lehenengo
eta behin mugatze-indarrekoak izan, eta hoien zenbatekoak araudibidez jarrita
dauden edo geroan jarri daitezen baldintzak beteaz zenbatekoz gehitu daitezkeen
diruizendapenak zermugatuko dira diruizendapen gehikizunetan, ondoren zehazten
diren zernolakoen arauera:
a) Diruizendapen horri edo hoiei horretzaz
indarrean dauden manuen arauera artez eratxikitako dirueskuraketak egin izana.
b) Ekonomia-urte horretako berarizko egin-behar
direnaren lege-mailako manuzko aitorpena.
c) Guztizko Diruegitamu-Legeek ekonomia-urte
bakoitzerako jarri ditzaten mugak eta baldintzak.
d) Autonomia-Elkarteko herri-alorreko izan eta
dagokien Guztizko Diruegitamu-Legea indarrean jarri zen egunean oraindik sortu
gabe zeuden Izaikien diruegitamuak Lege honetan agindutakoari atxikiz ontzat
eman izana.
2.- Gehikizunetan
zermugatutako ordainketa-diruizendapenak, hoietakoak direla berariz adierazita
sartuko dira dagozkien diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan.
3.- Gehikizunetan
zermugatze hori atal honen 1 zatiko c) txatalean esandakoari ez beste ezeri
balerio, gastuen zehaztapen-zerrendetan hori gehienera zenbateraino gehitu
daitekeen adieraziko da. Horrelakotan, Jaurlaritzak erabakiko du,
Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren
saloz, gehitze hori egiteko era.
4.- Atal
honen lehenengo zatiko d) txatalaren gai denekoan, Izaiki hoiei eskuratu
beharreko ordainketa-diruizendapenak dagokion diruegitamua onartu dedinean
horrek jarri ditzan mugetaraino gehitu ahal izango dira.
27. Atala - Nolakoz gehikizun diren Diruizendapenak
Lege
honen 26garren atalean agintzen direnak horrela direla ere, honako hauek
dagozkien diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan gehikizun direla
berariz agertu beharrik gabe hoietan zermugatuko dira:
a) Lanarigoaren gizarte-emendioen jaurpideei
dagozkien bazkide-saritarako ordainketa-diruizendapenak, gizarte-emendioen
ordainketa-jaurpidetzan egon daitezen aldakuntzen ondorioz bakoitzean
erabilgarri izan daitezen manuen arauera aitortu eta lakatu daitezen
eginbeharrei darien zenbatekoz.
b) Merkataritzako Ihardutze-Erakunde
Burujabeentzako ez beste inorentzako izendapen hauek:
- Ihardutze-Sailarentzat
indarrean dauden araupideen ariora egindako irabazi-banakuntzei buruzkoak.
- Emendio
eta andeapen-baltzak hornitzekoak.
- Partzuer
direneko Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzuei
izendatutakoak eskuratzekoak, Lege honen 110garren atalak jartzen duen
mugarekin.
c) Agizko laguntzatarako izendapenak, egindako
dirueskuraketen arauera zehaztu behar direla aurrez aginduta egon dedinean.
28. Atala - Diru-bilketagatikako gehikuntza
Eratxikita
dauzkaten diru-eskuraketak benetan biltzearen arauerako gehikizunetan
zermugatutako diruizendapenen zenbatekoa, araudi bidez jarri daitezen
artezpideek esan dezatenaren arauera egokituko dute zenbateko hori.
III SAILA
BESTE ORKAINKETA-DIRUIZENDAPEN BATZUK
29. Atala - Diruizendapen Aldakorrak
1.- Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan egon, eta hoien
behin-betiko zenbatekoa hori zehazteko kontutan izan beharreko neurtze-arauen
balioaren arauera finkatu beharreko ordainketa-diruizendapenak izango dira
diruizendapen aldakor.
2.- Diruizendapen
aldakorrak izen horretxekin eta hoientzat lehenengoan ohartemandakoei dagokien
zenbatekoz agertuko dira gastuen zehaztapen-zerrendan.
30. Atala - Eraentza-Diruizendapenak
1.- Diruegitamu
bakoitzeko gastu-zehaztapenean, Autonomia-Elkartearen agintepeko izan ez
daitezen gaiei buruzko egitasmoak egiteratzeko beste Herri-Izaiki
batzurengandik diruak hartu izanaren ondoriozko eginbeharrei erantzuteko behar
daitezen ordainketa-diruizendapenak agertuko dira.
2.- Aurreko
zatian esandako egoeraren ondoriozko izan daitezen ordainketa-diruizendapenak,
hoietakoak direla adieraziz sartuko dira gastuen zehaztapen-zerrendetan, eta hoien
egiterapena, indarrean dauden horretzazko araupideei atxikiz egingo da.
3.- Batipat,
Autonomia-Elkartearen agintepeko izan ez eta hoien egiterapena Erresumak haren
eskutan utzitako egitamuei buruzko ordainketa-diruizendapen izan, eta
hoientzako dirubideak Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikakoak izan
daitezenean, Lege honen 18garren atalaren 2 zatian agintzen denez egingo da.
31. Atala - Geldialdiango Diruizendapenak
1.- Guztizko
Diruegitamuen zati diren egitamuetatik edozeinetako gastuen zehaztapen-zerrendaren
barruan, Guztizko Diruegitamuen Legea onartu zen egunean oraindik sortu gabeko
Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-Arduralaritzako beste izaiki batzuen agizko
nahiz domuzko egiketetarako diruz hornitzeko ordainketa-diruizendapenak ez dira
finkotzat ez behin-betikotzat joko, eta dagokien Izaikia sortarazi eta horren
Diruegitamua Lege honetako manuen arauera ontzat eman ondoren Izaiki horren
benetako beharrak zehaztu ahal ditzanerarte zintzilik geldituko dira.
2.- Aurreko zatian esaten dena Lege honen
71garren atalean ohartematen denaren kaltetan gabe izango da.
IV SAILA
GERORAKO LOTZEZKO DIRUIZENDAPENAK
32. Atala - Zer diren
1.- Urte batzuetarako izan eta ekonomia-urtean
hitzatu daitezkeen gastu guztiek osatzen dute gerorako lotzezko diruizendapenen
zehaztapen-zerrenda.
2.- Gerorako lotzezko diruizendapenen
zehaztapen-zerrendak, bakoitzaren guztizko zenbatekoa eta egiteratzeko
ohartematen diren ekonomia urteak adieraziko ditu.
3.- Gerorako lotzezko diruizendapenen
zehaztapen-zerrenda onartzeak, hoiek jarritako modutan sendesteko baimena
ematen du.
4.- Diruegitamuetan ezingo da ekonomia-urte
berean egiteratzn hasi ez dedin gerorako lotzezko diruizendapenik sartu, eta
horretarako ordainketa-diruizendapenak hornituta egon beharko dute.
33. Atala - Autonomia-Elkarteko eta Arduralaritzazko
Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritza
Autonomia-elkarteko
eta Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeetako Arduralaritzaren
diruegitamuetan sartutako gerorako lotzezko diruizendapenak gauzetango
diruezarketei, zuzkiketazko, teknika eta zientzia-aholkularitzako eta
antolapide-alogerako eragiketei buruzkoak badira, Jaurlaritzak,
Ekonomia-Batzordeak onartu ondoren, hoiekiko ituneak lehenengoan ontzat
emandako zenbatekoari ehuneko 20koa gehituz eta lehen ohartemandako aldia baino
urtebete gehiagorako sendetsi daitezeneko baimena eman ahal izango du. Baimen
hoien berri, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta
Diruegitamu-Batzordeari hiru hilabetez behin emango zaio.
34. Atala - Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Norbanako-alorreko
Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzak
1.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen
eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta Herri-Baltzuen Diruegitamuetan
sartutako gerorako lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrendan, ez dira
domueragiketei buruzkoak baino sartuko.
2.- Izaiki berezien arduradun izan daitezen
ihardutze-sailek, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari asmoa jakinarazita,
lehenengoan ontzat emandako zenbatekoak ehuneko 10 gehitu ahal izango dituzte.
Ekonomia-Batzordeak aurrez onartuta, Jaurlaritzaren baimenez, gehikuntza horrek
ehuneko 30ekoraino iritsi ahal izango du. Baimen-emate hoien berri, Eusko
Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari, hiru
hilabetez behin emango zaio.
35. Atala - Baimenik gabeko gerorako loturak
1.- Hurrengo ekonomia-urtetan ere egiteratu
beharreko gastuez jabetzeko ez da onarpenik ez baimenik beharko gastu hoien
indarrean dauden legebideei atxikiz egindako zorpetzeei darizkien
dirubidetza-zamei eta kitapenei badagozkie.
2.- Gainera, eta 33garren atalean esandako
erakundeak izan daitezenean, ogasun mugiezinen alogerei buruzko gerorako
loturetarako ere ez da onarpenik ez baimenik beharko.
36. Atala - Haundiagotzea
Gerorako
lotzezko diruizendapenen zehaztapen-zerrendan dagokion
ordainketa-diruegitamuetako diruatal gehikizunak egotea gertatuz gero, dagokion
diruegitamuan, beti, ordainketa-diruegitamuaren gehikuntzak dagokion gerorako
lotura nola aldatzen duen adierazi beharko da.
III IDAZPURUA
DIRUEGITAMUEN EGITURA
OROTARIKO ARAUPIDEAK
37. Atala - Egitura-arauak
Guztizko Diruegitamuen zati izan daitezen
diruegitamu guztietako dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrendak,
Idazpuru honetan dauden egitura-arauei eta hoiek osabideratzeko gainontzeko
manuei atxikiz egingo dira.
38. Atala - Agintepidea
1.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailari dagokio
Diruegitamuen egitura Lege honetan agintzen denaren arauera zehaztea; horretarako,
diruegitamu hoietako bakoitzaren berarizko zernolakoak kontutan izan beharko
dira eta bai doakien Sail, Ihardutze-Erakunde, Baltzu eta Norbanako-alorreko
Legepeko Herri-Izaikiek egin ditzaten saloak eta eman ditzaten aholkuak ere.
2.- Sail bakoitzari dagokio bere agintepeko
Ihardutze-Erakundeen Diruegitamuen egitura gauzatzea.
3.- Herri-Baltzu edo Norbanako-alorreko Legepeko
Herri-Izaiki bakoitzak, bere Diruegitamuentzat Ekonomia eta Herriogasun-Sailak
jarritako oinarrizko egitura bere berezitasunei egokituz egiteratu ahal izango
du.
39. Atala - Euskal herri-alorra batean biltzea
Foru-Diputazioek eta Toki-Erakundeek, eta bai
hoien menpeko Ihardutze-Erakundeek ere 27/1983 Legearen 15karren atalean
aditzera ematen denez, Lege honek dakartzanen kide izan daitezen irizpideak
erabiliko dituzte bere diruegitamuen egituraketan, euskal herri-alorra osatzen
duten diruegitamu guztiak batean bildu ahal izateko bide.
II ATALBURUA
KONTADURITZA-EGITURA
AUTONOMIA-ELKARTEAREN, IHARDUTZE BURUJABEEN
ETA NORBANAKO-ALORREKO LEGEPEKO HERRI-IZAIKIEN ARDURALARITZA
40. Atala - Ekonomiazko zerdena
Sail
honen gai diren erakundeen diruegitamuetan sartutako dirueskuraketen eta
gastuen zehaztapen-zerrendak, diruegitamuen ekonomiazko nolakoa oinarri dela
zehaztutako kontaduritza-egituraren arauera aurkeztuko dira.
41. Atala - Diruizendapen-moetak
1.- Aurreko atalaren gai diren gastuen
zehaztapen-zerrenden kontaduritza-egituran, agizko gastutarako eta
domu-eragiketetarako dirui-zendapenen arteko bereizketa egingo da.
2.- Agizko gastutarako diruizendapenetan, honako
hauek bereiziko dira:
a) Lanari-gastutarakoak
b) Ihardunagatikako gastutarakoak
c) Agizko gastutarako eskuraketak eta diru-laguntzak
d) Ondarea osatzen duten ogasun finkoen
andeapen-saritarakoak eta bai egindako gastu kitagarrien kitapenerakoak ere
3.- Domu-eragiketetarako diruizendapenetan,
diruezarketetarako diruizendapenen eta dirubidetza-egiketetarakoen arteko bereizkuntza
egingo da.
4.- Domu-eragiketetarako diruizendapenetan honako
hauek bereiziko dira:
a) Gauzetango diru-ezarketak
b) Gauzetango diru-ezarketetarako eskuraketak eta
diru-laguntzak
5.- Dirubidetza-eragiketetarako diruizendapenetan
honako hauek bereiziko dira:
a) Zorpetzearen ondoriozko dirusaritarakoak
b) Dirubidetza-ogasunak gehitzekoak
c) Dirubidetza-zorpideak gutxitzekoak
d) Dirubidetza-eragiketetarako eskuraketa eta
diru-laguntzatarakoak
6.- Lege
honi dagozkionetarako, hartzaileak Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen
duten Izaikietakoak direnean hoiei dirua ordainik gabe ematea dirueskuraketa
izango da, eta diruen hartzaileak beste nolanahiko enpresak edo norbanakoak
izan daitezenean, berriz, dirulaguntzak.
II SAILA
HERRI-BALTZUAK
42. Atala - Herri-Kontaduritzaren Egitamua
Herri-Baltzuen
dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrenden Kontaduritza-egitura, Autonomia-Elkarteak
jarri dezan Herri-Kontaduritzaren Egitamuari egokituko zaio.
III ATALBURUA
EGITARAUKAKO SAILKAPENA
43. Atala - Edukia
1.- Autonomia-Elkartearen eta horren
Arduralaritzazko Ihardutze-Erakundeen Arduralaritzaren Diruegitamuetako ordainketa-diruizendapenak
egitarauka sailkatuta aurkeztuko dira.
2.- Egitarau bakoitzak lortu nahi diren
helburuei, ekonomia-urtean beharko diren gizakizko eta dirubidezko baliapideei,
egiteratu beharreko ihardunari eta egiterapenaren arduradunei buruzko
argipideak izango ditu berebaitan.
3.- Lortu nahi diren helburuak, zenbakiz
neurtzeko eta jarraipena egin ahal izateko modutan zehaztuko dira. Helburuak
zenbakiz neurtu ezinekoak izan daitezenetan, Lortu nahi diren helburuen
egiterapen-mailaren zaingoa izateko bide eman dezaten ezagukarizko zenbakirik
egokienak hartuko dira.
4.- Egitarau bakoitzak, hala badagokio, hori
egiteratzetik atera-asmo izan eta dagozkion diruegitamuetako dirueskuraketen
zehaztapen-zerrendan sartutako dirueskuraketei buruzko argipideak izango ditu
berebaitan.
44. Atala - Gerorako lotzezko diruizendapenak
Autonomia-Elkartearen
eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren
Diruegitamuetango gerorako lotzezko diruizendapenak, dagozkien ordainketa-diruizendapenak
barne izan ditzaten egitarauen barruan dagozkien ordainketa-diruizendapenak
zeintzuk diren behar bezala zehaztuz aurkeztu eta, era berean, Lege honen
40garren eta 41garren atalean esandako Kontaduritza-egituraren aruaera
sailkatuko dira.
45. Atala - Aurkezte-modua
1.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren
Diruegitamuetan, egitarauak, Arduralaritza horrek une bakoitzean izan dezan
erakuntzaren arauera aurkeztuko dira.
2.- Sail bati baino gehiagori dagozkien egitarauak,
Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz agindu dezan moduan
aurkeztuko dira.
46. Atala - Egitura-gastuentzako Egitarauak
Egitarau
berezien bateango gastu izan, eta hoietako bakoitzarekiko eratxikipena egitea
ezinezko izan dedinean, egitura-gastuetarako egitarauak gertatu ahal izango
dira.
Egitura-gastuen
egitarauetan sartutako diruizendapenetan, zein egitarautarakoak diren adierazi
beharko da.
47. Atala - Orotariko diruizendapenetarako eta dirusaritarako
egitarauak
Beti
ere, honako hauetarako diruzko horniketak banakako egitaraukakoak izango dira:
a) Lege honetako 21garren atalak dioen orotariko
diruizendapenak egitekoak.
b) Zorpetze-eragiketen ondoriozko dirusari eta
kitapen-zatiak ordaintzekoak.
48. Atala - Eraentza-egitarauak
Lege
honetako 30garren atalean esandako eraentzarako diruizendapenak baizik barne
izan ez ditzaten egitarauei, eraentza-egitarau deituko zaie.
Egitarau
hoiek, Lege honen 18garren atalean aipatzen diren eta hoiei dagozkien
eraentzatikako dirueskuraketei buruz egoki izan daitezen argipideak izango
dituzte barne, aurreko 43garren ataleko 4garren zatiak jartzen dituen modutan.
49. Atala - Izaikientzako eskuraketak
1.- Egitarau batek, bere helburuak betetzeko
Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen dutenetako beste Izaiki batzuei
eskuraketak egiteko ordainketa-diruizendapenak barne izatea gertatuz gero,
egitarau horrek, edo dirua hartzen duen Izaikiaren diruegitamuetan hori
dagokion egitarau edo zehaztapen-zerrendak, diru hoien azkeneko zertarakoari
buruzko behar adinako argipide izango du berebaitan, Lege honen 43garren, eta
55garren eta honen ondorengo ataletan zehazten den modutan.
2.- Aurreko zatian esandako Izaiki hoiek Guztizko
Diruegitamuen Legean ontzat eman dedin egunean oraindik sortu gabe egotea
gertatuz gero, hoiei dagozkien egitarauei Lege honetango arauei atxikiz
egindako Izaiki hoientzat aintzin-ohartemandako diruegitamua erantsi beharko
zaie.
50. Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza
Lurraldearteko
Ordezkaketa-Baltzaren pentzutan egin beharreko diruezarketak gauzatzeko bide
izan eta Autonomia-Elkartearen agintepeko gaiei buruzkoak izan daitezen
ordainketa-diru izendapenak, dagozkion egitarauetan sartuko dira, hoietakoak
direla garbi erasota utziz.
51. Atala - Lanarigo-gastuak
Lanarigo-gastuei
erantzuteko ordainketa-diruizendapenek, egitarau bakoitzean, egitarau horri
eratxikitako lanari-erroldeak zehaztuko dituzte, ohartematen diren lanari
berriak, hoiei dagokien Izaikiekiko legezko atxikipen-modua, duen lanari-maila
eta ordainsari bereziak adieraziz.
IV ATALBURUA
EGITURAREN ETA IHARDUNAREN ARAUERAKO
SAILKAPENAK
52. Atala - Eremua
Autonomia-Elkarteko
eta horren Arduralaritzazko lhardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren
Diruegitamuetako gastuen zehaztapen zerrendak egitarauka eginda egoteaz
gainera, egituraren eta ihardunaren arauerako sailketa baten ariora egingo
dira.
53. Atala - Egituraren arauerako Sailkapena
1.- Egituraren arauerako sailkaketak,
ordainketa-diruizendapenak eta gerorako lotzezkoak Lege honen 40garren eta
41garren atalek dioten Kontaduritza-egituraren arauera kidekatuta aurkeztuko
ditu, agindu dedin erakuntza-zehaztasunarekin.
2.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren pentzutango
dirubideek izan ditzaten diruezarketa-egitasmoak, aurreko zatian esan den
erakuntza-zehaztapenari atxiki gabe kidekatuz egingo dira, eta hoien
barne-banakuntza egitasmo hoien nolakoaren arauera izango da.
54. Atala - Ihardunaren arauerako Sailkapena
lhardunaren
arauerako Sailkaketa, ordainketa-diruizendapenak eta gerorako lotzezkoak
zehaztu daitezen erakuntza-zati bakoitzak egiteratu beharreko ihardunaren
nolakoaren arauera kidekatuz egingo da.
V ATALBURUA
DIRUBIDEEN AURRETIAZKO
ZEHAZTAPEN-ZERRENDAK
55. Atala - Zerrendapena
Nolanahiko
Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen ekintzapideak, eta bai Norbanako
alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri Baltzuenak ere, honako Dirubideekiko
Aurretiazko Zehaztapenetan erasota utziko dira:
a) Ustiaketa-Kontua
b) Garbitasun-Kontua
c) Diruen Nondikakoaren eta Zertarakoaren
Zehaztapen-zerrenda.
Aurreko
zatian esandako agirisortaren gehigarri, ekonomia-urtean norberegain hartu-asmo
diren urte batzuetarako gerorako loturen zehaztapena erantsiko zaio, lege honen
34garren atalean esandako moduan.
Aurreko
lerroaldietan ohartemandako dirubideen zehaztapen-zerrendak eta urte askotarako
lotzezkoen xehapenak Izaiki bakoitzaren Ekintza Egitarauan sartuko dira, bertan
iraganean izandako helburuek eta hoien betebideratze-mailak, baita jarritako jomuga
berriek ere hoien ahalbidetasuna eta nahitasuna zurituz, berariz azaldu beharko
dutela.
56. Atala - Aurretiazko Ustiaketa-Kontua
1.- Aurretiazko Ustiaketa-Kontuak, bakoitzean,
dirueskuraketen zehaztapen-zerrenda eta horri dagozkion haztapenak eta gastuen
zehaztapen-zerrenda, beharren balioa zenbatuz bilduko ditu, hoiek guzti hoiek
ekonomia-urte horretako ihardunari dagozkiola.
2.- Dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak berariz
bereiztuko ditu Autonomia-Elkarteko Arduralaritzagandik eta horren herri-alorra
osatzen duten gainontzeko Izaikiengandik hartzekoak, Lege honen 16garren
atalean esaten den modutan.
57. Atala - Aurretiazko Garbitasun-Kontua
Aurretiazko
garbitasun-kontuan, bere gai den Izaikiaren ondarea ekonomia-urtearen azken
egunean nola egongo denaren aintzin-soma izango du barne.
58. Atala - Diruaren Nondikakoaren eta Zertarakoaren Aurretiazko
Zehaztapen-Zerrenda
Diruen
Nondikakoaren eta Zertarakoaren Aurretiazko Zehaztapen-Zerrendak, horren gai
den Izaikiaren dirubidetza-egoerak ekonomia-urtean ustez egingo duen aldakuntza
erakutsiko du.
VI ATALBURUA
LURRALDEKAKO SAILKAKETA
59. Atala - Lurraldekako Sailkapena
1.- Egitarauen eta Dirubidetzazko Aurretiazko
Zehaztapen-Zerrenden egiturak dirueskuraketen, ordainketa-diruizendapenen eta
gerorako lotzezkoen lurraldekako sailkapena izango du barne, hoien egiterapenerako
ohartematen diren gaien eta zertzeladen nolakoek hori eginkizun egin dezaten
neurrian, araubidez jarri daitezen arauen ariora.
2.- Nolanahi ere, domu-eragiketak lurraldeka
sailkatuko dira.
3.- Aurreko zatian esandako gastuen eta
dirui-zendapenen lurraldeen arauerako sailkaketa Kondaira-Lurraldeka egingo da
eta, hala egokituz gero, egoki eritzitako beste lurralde-eremu batzuren
eretzean.
IV IDAZPURUA
GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK GERTATZEKO BIDEAK
60. Atala - Artezpideak
1.- Ekaineko
lehenengo astearen barruan Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak bere onarpena eman
ondoren, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz, hurrengo
ekonomia-urterako Diruegitamuak gertatzeko ekonomiazko artezpideak Sailburu
bereziei jakinarazi, eta hoiek bere menpeko Izaiki guztiei ezagutaraziko
dizkiete.
2.- Aurreko zatian esandako ekonomiazko
artezpideekin batean, Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Lege honek
dakartzan araupideei atxikiz gertatutako teknikazko artezpideak bidaliko ditu.
61. Atala - Aintzin-Egitasmoak
1.- Aurreko atalean esandako artezpideak beteaz,
Jaurlaritzako Sailburu bereziek eta beste erakuntza-elkarte batzuetako arduradunek,
honako hauek gertatu eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari bidaliko
dizkiote:
a) Sailaren beraren dirueskuraketa eta gastuen
zehaztapen-zerrenden aintzin-egitasmoak, eta baita bere menpeko
Ihardutze-Erakunde Burujabe, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaiki eta
Herri-Baltzu bakoitzari dagozkionak ere.
b) Diruegitamu bakoitzak indarrean dagoenarekiko
izan dituen ezberdintasun garrantzitsuenei eta hura gertatzeko erabilitako
irizpideei buruzko Argipide-Txosten bat.
c) Norbanako alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta
Herri-Baltzuen aurreko urteko diruegitamuen kontu-garbiketa.
d) Jaurlaritzak komenigarri eritzi eta aurreko
60garren atalaren 1 zatian esanda bezala eskatutako beste edozein argipide.
2.- Aurreko idazpuruko a) zatian esandako
aintzin-egitasmoak Jaurlaritzak emandako artezpideei atxikiz egingo dira, eta
bai indarrean egon eta bakoitzean baliagarri izan daitezen manu eta arauei ere,
eta dagokion Sail edo Izaikiak izendatuta dauzkan egitekoen ondorioz egiteratu
beharreko ekintzapide, eragiketa eta zerbitzu guztiak izango dituzte barne.
3.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeak,
Norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikiak edo Herri-Baltzuak izan daitezenean,
Aurretiazko Ustiaketa-Kontuaren aintzin-egitasmoak, nolanahi ere,
Autonomia-Elkartearen Arduralaritzagandik hartu beharreko agizko eskuraketen
zenbatekoa izango du barne eta baita, egon badaude, gastuen
zehaztapen-zerrendaren aintzin-egitasmoa dirubidez berdintzeko
Autonomia-Elkarteko herri-alorreko beste Izaiki batzurengandikakoena ere.
Horretzazko diruegitamuen arauera inori eskuratu beharreko eta hartu beharreko
diru-zenbatekoak berdinak izan, eta ekonomia-urteko dirubide-beharrei egokitu
beharko zaizkie.
Domu-eskuraketentzat
ere, dagozkien Aurretiazko Garbitasun-Kontuan eta jarritako zenbatekoek eta
hoiei datxezkien diruegitamuetangoek berdinak izan beharko dute.
62. Atala - Juarlaritzari bidaltzea
1.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailak honako hauek
bidaliko dizkio Jaurlaritzari, hoietzazko erabakiak har ditzan:
a) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren
Diruegitamuen Aintzin-Egitasmoa.
b) Autonomia-Elkarteko herri-alorra osatzen duten
gainontzeko Izaikietako bakoitzaren diruegitamuen aintzin-egitasmoa.
c) Hala egokituz gero, Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakundeen berenezko zergei buruzko
zergalaritza-hobarien diruegitamuen aintzin-egitasmoa.
d) Guztizko Diruegitamuen legearen
aintzin-egitasmoa.
2.- Aurreko zatian esandako aintzin-egitasmo hoiek
Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo ditu, bai lege honen 61garren atalean
aipatzen diren argipideak, bai hoien diru-egitamuek Euskadiko Guztizko
Diruegitamuek osatzen dituzteneko Sail eta Izaiki berezien berarizko ihardunei
ez datxezkien dirueskuraketei buruz berak egin ditzan haztaketak oinarri
dituela.
63. Atala - Erantsi beharreko Agirisorta
Honako
agiri hauek gertatuko ditu eta Jaurlaritzari bidaliko dizkio Ekonomia eta
Herriogasun Sailak aurreko atalaren 1 zatian esandakoari erantsitako agirisorta
gisa:
a) Euskadiko ekonomiazko egoerari buruzko
Argipide-Txosten bat.
b) Guztizko Diruegitamuekiko Adierazpen-Txostena,
Diruegitamu hoiek indarrean daudenen eretzean, adierazgarrienak azpimarratuz,
dituzten aldaketen azterketa bat eginez, baita bakoitzaren edukiarena eta
Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoango gainontzeko manuena ere.
c) Autonomia-Elkarteko Herri-Alorrarren Bateango
Osoko Diruegitamuak.
d) Indarrean dauden Diruegitamuak zenbateraino
egiteratu direnari buruzko Argipide-Txosten bat, ahalik eta gaurkotasun
gehienarekin eginda, eta ekainaren 30a baino lehenagokoa inola ere ezin izango
dena; horrek berariz zehaztu beharko ditu hurrengo urtean egiteratzen
jarraituko duten egitarauak eta ekonomia-urtearen azkenean zer neurritan egiteratuta
egongo direnarekiko ustea, bertan Lege honetako 81garren atalean araupetzen
diren eta egiteratu gabeko egitarauen aipamena egingo dela.
e) Aurreko urteko Guztizko Diruegitamuen
kontu-garbiketa, lortzen den egiterapen-mailari buruzko Argipide-Txosten
batekin batean, Txosten horretan ekonomia-urte horretan burututako egitarauen
berarizko azterpena egiten dela.
f) Jaurlaritzak egoki eritzitako beste ezein
argipide.
64. Atala - Legebiltzarrari Aurkeztea
Jaurlaritzak,
Egitasmoa hartarako deneko ekonomia-urtearen aurreko azaroaren lehenengoa baino
lehen aurkeztuko dio Legebiltzarrari Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoa,
Lege honetako 62garren eta 63garren ataletan esandako agiri-piloarekin batean.
V IDAZPURUA
GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ALDAKETETARAKO
JAURPIDEAK
OROTARIKO ARAUPIDEAK
65. Atala - Erabilgarri den Araupidetza
1.- Orotariko Diruegitamuen Legeak ekonomia-urte
bakoitzerako izan ditzan nolanahiko baimen eta diruez baliatzeak, Idazpuru honetako
arauen eta Lege honek dakartzanen aiora aldatu ahal izango dira, Euskal Herriko
Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauen Legeko II Idazpuruan jarritako
lehentasun-arauei atxikiz.
2.- Idazpuru honek dakartzan
aldakuntza-jaurpideak, honako hauentzat dira:
a) Guztizko Diruegitamua osatzen duten
diruegitamuetako bakoitzeko dirueskuraketen eta gastuen
zehaztapen-zerrendentzat.
b) Lege honetan eta erabilgarri izan daitezen
bestetan agindutakoaren arauera Guztizko Diruegitamuen Legeak ekonomia-urte bakoitzerako
eman ditzan baimenentzat.
66. Atala - Dirueskuraketen eta Gastuen Zehaztapen-zerrendetango
aldakuntzak
Guztizko
Diruegitamuak osatzen dituzten dirueskuraketen eta gastuen zehaztapen-zerrenden
aldakuntzak honako moeta hauetakoak izan daitezke:
a) Xahupenen zehaztapen-zerrenda hoiek Guztizko
Diruegitamuen Legean onartu zirenez jotzen zuten guztizkoa aldatu ez dezatenak;
hoiek, Lege honen 68garrenetik 85garrenerainoko atalek diruizendapenen
zertarakoa aldatzeko jaurpideei, 114garrenak dion baliatu ezinari, eta
110garrenetik 112garrenerainokoek aldakuntzentzat jarritakoei egokituko
zaizkie.
b) Doakien zehaztapen-zerrenden guztizko
zenbatekoak aldatu daitezenean, honako jaurpide hauek izango dituzte:
- Lege
honen 86garrenetik 92garrenerainoko ataietan araupetzen den agintepideen
eta/edo zerbitzuen maila aldatzen denerakoak.
- 93garrenetik
97garrenerainoko ataletan araupetutako Ordainbide-Horniketetarakoak.
- 104garren
atalean Diruegitamuetan berriz sartzeko jartzen direnak.
- 105garrenetik
109garrenerainoko atalek Diruizendapen Gehigarrientzat dakartzatenak.
- 113garren
atalean araupetzen diren Berarizko Diruezarketa-Egitasmoentzakoak.
- VI
Idazpuruan araupetzen diren Itunentzakoak.
67. Atala - Beste aldakuntza batzuk
Guztizko
Diruegitamuen Legean egon eta Lege honetan araupetu gabeko beste ezein baimen
aldatzeko, bakoitzean Legez jarri daitezen berarizko jaurpideei atxikiz egingo
da.
II ATALBURUA
EGITARAU BATEN BARRUANGO
DIRUIZENDAPEN-ALDAKETAK
DIRUIZENDAPEN ALDAKETA-JAURPIDEA
68. Atala - Orotariko arauak
1.- Egitarau baten barruan
ordainketa-diruizendapenak batetik bestera aldatzea, honako arau hauen ariora
egin ahal izango da:
a) Lanari-gastutarako diruizendapenak.
Diruegitamuetan dirua izendatuta daukaten lan-tokiak kentzearen, hoietarakoak
hartzea atzeratu edo ez egin izanaren, edo ohartemanda zeuden lanariak baino
maila apalagokoak akuratu izanaren ondorioz sortu daitezen gaindikinak,
domu-eragiketetarako ordainketa-diruizendapenetara edo gehikizunetan
zermugatutako beste nolanahikotarakotara aldatu ahal izango dira.
b) Ihardunbide-gastutarako diruizendapenak. Nolako
bereko beste diruizendapen batzutara aldatu, eta aurreko a) zatian esandako
modu berean bestetarakotu ahal izango dira.
c) Agizko dirulaguntzatarako diruizendapenak.
Dirui-zendapen hoiek Lurralde-Izaikiei, norbanako-jabetzapeko enpresei,
irabazte-xederik gabeko erakundeei eta familiei dirulaguntzak ematea helburu
izan, eta horretzazko egitarauan hartzailea nor den zehaztuta egotea
gertatutakotan, hartzekodunak dirulaguntza utzi edo nolanahi ere emateko
jarritako baldintza guztiekin osorik onartu ez dezanean, diruizendapena
bestetarakotu daitekeenekotzat joko da.
Gaindikin hoiek, esandako nolako bereko
hartzaileentzako hartzailea zehazki izendatu gabeko agizko dirulaguntzak
ematerakoan edozergatik sortutakoekin batean, aurreko a) zatian esandako
diruizendapenak bezalakoetara aldatu ahal izango dira.
d) Gauzetango diruezarketetarako diruizendapenak.
Nolako bereko beste diruizendapen batzutara aldatu ahal izango dira, eta bai
lanarigoari edo ihardunbideari buruzko gastutarako diruizendapenetara ere,
hoiek diruezarketa berriak indarrean jartzeko beharrezkoak izan, eta indarrean
jartze hori ekonomia-urtean bertan egin dedinaren baldintzapean.
e) Domu-laguntzetarako diruizendapenak. Aurreko c)
zatiak dakartzan araupideak erabiliko dira, domu-eragiketetarako
diru-izendapenetara baino aldatu ezingo direnaren salbuespenarekin.
f) Dirubidetza-eragiketetarako diruizendapenak.
Lege honen 72garren atalean berariz araupetzen diren dirusaritarako eta
domuaren kitapenerako diruizendapenak salbu, dirubidetza-eragiketetarako beste
diruizendapen guztiak domu-eragiketetara aldatu ahal izango dira.
2.- Bestetarakotze-jaurpideak gerorako lotzezko
diruizendapenekiko izan dezaketen eragina Lege honen 84garren atalak agintzen
duenari atxikiko zaio.
69. Atala - Domu-eragiketetarako diruizendapenak
1.- Egitarau bakoitzaren barruan,
domu-eragiketetarako nolanahiko diruizendapenak bestetarakotzea, egitarauan
bertan lehendik zeuden maila bereko diruizendapenetara, gauzazko
diruezarketetara, domu-eskuraketetara eta dirubidetza-eragiketetara egin
beharko da.
2.- Aurreko zatian agindutakoa horrela dela ere,
diruizendapenak bestetarakotzeak, beti ere, gauzazko diruezarketetarakoa izan
ahal izango du.
3.- Bestetarakotzea egiten deneko egitarauan
domu-eragiketetarako diruizendapenik ez egotea gertatuz gero, hurrengo 70garren
atalean esaten dena egingo da.
70. Atala - Berritan sortarazitako diruizendapenak
1.- Lege honen 68garren eta 69garren atalek
dakartzaten arauak beteaz egindako diruizendapen-bestetarakotzeek, berritan
sortarazitako diruizendapenak hornitzeko bide izan ahal izango dute; aurreko
69garren atalaren 3garren zatian ohartemandakoan, diruizendapen hoiek
domu-eragiketetan sartutako ezein mailatakoak izan ahal izango dute.
2.- Berritan sortarazitako diruizendapenak ezingo
dira gehikizunetan zermugatu, ez Lege honetan jarritako
bestetarakotze-jaurpideen arauera gehitu edo gutxitu ere.
71. Atala - Oraindik sortu gebeko Izaikientzako diruizendapenak
1.- Lege honen 31garren atalean esandako
diru-izendapenak, hoien zenbatekoak dagozkien Izaikien behin-betiko
diruegitamuen eretzean beharrezkoa dena gainditu dezan neurritan bestetarakotu
ahal izango dira.
Bestetarakotze
hoiek egin ahal izatea, Izaiki hoiek ekonomia-urtearen barruan sortu ez
daitezenetara ere iritsiko da.
2.- Direlako Izaiki hoiek ekonomia-urte barruan
sortu ez daitezenetan, hori doakien diruizendapenak aldatu eta lege honen
49garren ataleko 2 lerroaldiaren aipamenaren gai den diruegitamuan sartzen
diren gastu-zernolakoan erabili ahal izango dira, Izaiki hoiek egiteratuko
zituztela ohartemandako egitekoak beste Izaiki edo zerbitzuren batzuk egiteratu
ditzaten neurrian, hori guzti hori hoiei buruzko egitarauetan jarritako helburuen
barruan.
3.- Aurreko lehenengo lerroaldiko lehenengo
zatian ohartemandakoetan, baita 2garren lerroaldian sartzen diren eta bertango
araupidetza erabiltzen ez zaienekoetan ere, diruizendapen-aldakuntzak domu-eragiketen
diru-bidetarako erabili ahal izango dira, Lege honen 69garren eta 70garren
atalek jartzen dituzten modutan.
72. Atala - Kitapenen eta dirusarien egitaraua
47garren
atalaren b) zatiak dion dirusari eta kitapen-gastuei erantzuteko egitarauaren
barruan, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Diruizendapenak zernolako batetik
bestera aldatu ahal izango ditu, Lege honetxen 24garren atalean zehaztutako
modutan, bakoitzari darizkion beharkunei behar bezala erantzuteak hori eskatu
dezanean.
73. Atala - Legebiltzarrari jakinaraztea
Ekonomia
eta Herriogasun-Sailak, hiru hilabetez behin, Sail honetako aurreko ataletan
bestetarakotzeentzat jarritako jaurpideen arauera egindako aldakuntzen
zehaztapen-zerrenda bat bidaliko dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.
74. Atala - Birbanakuntza
1.- Jaurlaritzako Sailburuek eta Arduralaritzazko
lhardutze-Erakunde Burujabeetako Lehendakariek edo Artezkeriek, bere ardurapeko
egitarauetako bakoitzean sartutako diruizendapenak diruegitamuetako zernolako
bateko diruatal berezien artean banatu ahal izango dituzte, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari
jakinaraziz.
2.- Birbanakuntza horrek hartzen dituen
diruizendapenak lanari-gastutarakoak izanez gero, lanarigoaren alorrean
gaitasuna duen ihardutze-sailaren saloz Ekonomia-Batzordeak baimena ematea
beharrezkoa izango da.
II SAILA
EGITARAU-ARTEKO BESTETARAKOTZEAK
75. Atala - Baldintzak
Sail
honetako berarizko araupideen kaltetan gabe, ondoren zehazten diren baldintzak
betetzen direla, diruizendapenak egitarau batetik bestera aldatu ahal izango
dira:
a) Aldakizun diren diru-zenbatekoek, Lege honen
68garren atalaren a), c), eta e) zatietan eta 71garren atalean agindutakoaren
arauera gaindikinezkotan zermugatutakoak izan beharko dute.
b) Diruizendapen gehikizunetarako edo domu-eragiketetarako
erabili beharko dira, Lege honen 68garren ataletik 70garrenerainokoetan
ohartemandako modutan.
76. Atala - Zertarako zehatza
Aurreko
atalean agindutakoa horrela dela ere, ordainketa-diruizendapenak egitarau
batetik bestera aldatu ahal izango dira, bestetarakotutako diruizendapenari
hasieran baimena hartarako eman zitzaioneko zertarako zehatzari eutsi
dakionaren baldintzapean.
77. Atala - Guztizko Diruizendapena
1.- 47garren atalaren a) zatiak dion guztizko
ordainketa-diruizendapenaz baliatzea, Lege honetako 21garren atalaren 3
idazpuruak dion modutan dagokien egitarau zehatzen barruan zertarako zehatzeko diruizendapenetara
aldatuz egingo da.
2.- Guztizko diruizendapen horri ezingo zaio
gasturik artez leporatu.
78. Atala - Kitapenerako eta dirusaritarako egitarauak
1.- Lege honen 72garren atalean aipatzen den
egitarauaren barruan, hasieran egindako diru-horniketatik benetako eta
behin-betiko aurrezki bat egin dedinean baizik ez da beste egitarau batera
aldatu daitekeen gaindikin bat dagoenik joko. Ordainketak berandutze hutsez
sortutako gaindikinak ez dira bestetarakokizunak izango.
2.- Aurreko zatian esan bezala zehaztutako
gaindikina, Lege honen 75karren atalaren b) txatalean esandako
diruizendapenetarako erabili beharko da.
79. Atala - Egitarau berriak
Jaurlaritzak,
Lege honetan araupetutako bestetarakotze-jaurpideez baliatuz, Lege honetxen
70garren atalean agintzen denez horretarako gastuen zehaztapen-zerrendetan
sartu gabeko egitarau berriak ordainbidez hornitzeko baimena eman ahal izango du.
80. Atala - Egitarau batzuk baten biltzea
1.- Egitarau bateko edo batzuetako dirueskuraketa
eta diruizendapen guztiak, hoietako gastuei lehen izendatutako zertakoari
eutsiz iadanik egon dagoen beste egitarau batera aldatzea da egitarau batzuk
baten biltzea.
2.- Jaurlaritzak, doakien Sailen arioz Ekonomia
eta Herriogasun-Sailak egindako saloz, eta Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren,
egitarau batzuk baten biltzeko baimenen eman ahal izango du, arduralaritzazko
birrantolaketaren edo gastua egiten edo gastuei arta egiten eginkortasuna
gehitzearen aldetikako zioek hori egingarri egiten badute.
81. Atala - Egiteratu gabeko Egitarauak
1.- Hartarako baimena eman zitzaieneko
ekonomia-urtean edozergatik egiteratzen hasi gabeko ezein egitarautako
ordainketa-diruizendapenak ezingo dira bestetarakotu.
2.- Aurreko zatian esandakoaren arauera
erabilkizun gelditutako diruez egiteratu gabeko egitarauaz bestelakotarako
baliatu ahal izateko, hori Legez ontzat eman beharko da.
3.- Ekonomia-urtea bukatu eta aurreko zatian
esandako diruak erabili gabe gelditzea gertatuz gero, egitarau osoa hurrengo
urteko diruegitamuetan sartuko da, Jaurlaritzak berariz besterik adierazitakoan
salbu.
82. Atala - Legebiltzarrari jakinaraztea
Lege honetan araupetzen diren egitarau-arteko
diruizendapen-aldaketak, egitarau berriak egin izana, eta bai egitarau batzuk
baten biltzea ere, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta
Diruegitamu-Batzordeari behar bezain zehazki jakinarazi beharko zaizkio,
Jaurlaritzak hoietarako baimena eman zuen hilaren hurrengoaren barruan.
III SAILA
OROTARIKO ARAUAK
83. Atala - Orotariko Mugapenak
Nolanahiko
diruizendapen-bestetarakotzek honako mugapen hauek izango dituzte:
a) Ezingo dute bestetarakotze-jaurpideen arauera
edo diruizendapen gehigarrien bidez gehitutako diruizendapenik murriztu, ez
haiei dagozkien gerorako lotzezko diruizendapenak Lege honen 33garren atalak
dioenez gehitutakorik ere.
b) Ez dute beste bestetarakotze batzuen bidez lehen
gutxitutako diruizendapenik gehituko.
c) Gehikizunetan zermugatutako diruizendapenak
gehikizun izatetik kenduta murriztu ahal izango dituzte eta hoiek, beraz,
ezingo dira gero gehitu.
d) Horretzazko berarizko araupidetzan besterik
agintzen bada salbu, ezingo diete egitarau bakoitzean Lurraldearteko
Ordezkaketa-Baltzaren pentzutan egiteko diruezarketak gauzatzeko
egitarauetarako izendatuta zeuden ordainketa-diruizendapenei ikutu.
84. Atala - Gerorako Lotzezko Diruizendapenak
1.- Diruizendapenak bestetarakotzeak gerorako
lotzezko diruizendapenei dagozkien ordainketa-diruizendapenak gutxitzea
balekar, Jaurlaritzak ezingo du, gutxitutako zenbatekoa kenduta, Lege honen
33garren atalean ohartemandako itune-gehikuntzarako baimenik eman.
2.- Aurreko zatian esandako bestetarakotzeak
ordainketa-diruizendapenen baten diruzko horniketa osoari buruzkoak badira,
ordainketa-diruizendapen hori haren zati zeneko gerorako lotzezko
diruizendapena berez eta besterik gabe ezabatuta geldituko da.
3.- Diruegitamuetako zernolako berriak edo
egitarau berriak sortarazi ditzaten bestetarakotzeek, gerorako lotzezko
diruizendapen berrientzako diruzko horniketa izan ahal izango dute berebaitan,
zernolako edo egitarau berriari dagokionaren herenaz gora gabeko
diru-zenbatekoz.
4.- Gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien
ordainketa-diruizendapenen diruzko horniketa gehitzea ekarri dezaten
bestetarakotzeek, honako ondorio hauetakoren batzuk izango dituzte:
a) Gerorako lotzezko diruizendapenari
bestetarakotutako zenbatekoa kentzea, edo
b) Gerorako lotzezko diruizendapenen zenbatekoari
lehengoan eustea.
5.- Aurreko zatiko a) txatalekoa gertatuz gero,
Jaurlaritzak, gerorako lotzezko diruizendapenaren diruzko horniketa berriari
lege honen 33garren atalean ohartemandako gehikuntza egin dakioneko baimena
eman ahal izango du, eta b) txatalak dioeneko, berriz, izandako gehikuntzan
manu horren gai diren baimenen mugak zehazteko kontatu egingo da.
6.- Lege honen 80garren atalean araupetzen den
egitarau-bateraketa, ordainketa-diruizendapenekin bezala gerorako lotzezkoekin
ere egin ahal izango da.
85. Atala - Baimena emateko era
Lege
honetan berariz besterik agintzen bada salbu, diruizendapenak bestetarakotzeko
baimen guztiak, doakien Sailen arioz eta Ekonomia-Batzordeak ontzat eman
ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egindako saloz, Jaurlaritzak, eman
beharko ditu.
III ATALBURUA
AGINTEPIDE ETA/EDO ZERBITZUEN MAILETANGO
ALDAKUNTZAK
ERRESUMAREKIKO
86. Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan Sartzea
1.- Autonomia-Elkarteak
Erresumagandikako agintepide eta/edo zerbitzu berriak beretzakotzeak, Guztizko
Diruegitamuetan horri darizkion eginbeharrei erantzuteko beharrezko izan
daitezen diruizendapenak sartzea ekarriko du, eta bai eskuratu-asmo diren
diruzko eskubideak ere, hurrengo zatietan agintzen den eran.
2.- Aginte-eskuraketetarako Bitariko Batzordearen
horretzazko Erabakia "Boletín Oficial del Estado"-n eta Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azken-aldiz argitaratu dedin egunetik hasi
eta hogei lan-egun igaro baino lehen, Jaurlaritzak agintepide eta/edo zerbitzu
berriari norberetzakotu zeneko ekonomia-urtea bukatu arterako aldirako
dagozkion gastuen eta dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak ontzat emango ditu.
3.- Aurreko zatian esaten den Jaurlaritzak ontzat
emate hori agintepide eta/edo zerbitzu berriarentzako Lege honek dakartzan
arauei atxikiz egindako berarizko diruegitamuari buruzkoa izango da.
87. Atala - Ontzat emateko era
1.- Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen
Erabaki bakoitzaren gai diren agintepide eta/edo zerbitzuei buruzko gastuen zehaztapen-zerrendan
sartutako ordainketa-diruizendapenen ehuneko bostekotik gora jo, eta horren
egiterapena ekonomia-urte bakoitzeko azaroaren lehenengoa baino lehen hastea
gertatuz gero, Jaurlaritzak, aurreko atalean aginduta bezala, gastuen eta
dirueskuraketen zehaztapen-zerrendak ontzat eman zireneko egunetik hasi, eta
hurrengo hogei lan-egunen barruan, agintepide eta/edo zerbitzu hoiekiko
diruegitamuei buruzko Lege-Egitasmo bat bidaliko dio Legebiltzarrari, ontzat
eman dezan.
2.- Aurreko zatian oharteman gabeko guztietan,
Jaurlaritzak, hoiei dagozkien egitarauetan, aurrez ontzat emandako
diruegitamu-izendapenak eta dirueskuraketak erasoko ditu, eta horretzazko
diruegitamutarapen-Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratu beharko da.
3.- Aurreko 1 idazatiaren gai diren
Lege-Egitasmoek Legebiltzarrean bere bideak egin ditzaten, Jaurlaritzak presako
bideak eginarazi diezaizkiela eta/edo Ekonomia, Herriogasun eta
Diruegitamu-Batzordeak legegintza-ahalmen osoz ihardun dezala eskatu ahal
izango du.
88. Atala - Atzera itzultzea
Guztizko
Diruegitamu hoietarako dirua izendatuta egon dedineko agintepide eta/edo
zerbitzu batzuk atzera Erresumari itzultzea gertatuz gero, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak horretarako diruizendapenak bestetarakotzeko zehaztapidetzak
egingo ditu.
II SAILA
KONDAIRA-LURRALDEEI BURUZ
89. Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea
Autonomia-Elkarteak
Kondaira-Lurraldeegandikako agintepideak eta/edo zerbitzuak beretzakotzea gertatuz
gero, Lege honen 86garren eta 87garren ataletan araupetutako bideak heurak
egingo dira.
90. Atala - Kondaira-Lurraldeentzako eskuraketak
Autonomia-Elkarteak
Kondaira-Lurraldeei edo hoietakoren bati eskuraketa gauzatu dedin urteko
Guztizko Diruegitamuak onartu ondoren erabakita egin diezaizkien aginte eta/edo
zerbitzu-eskuraketak, hoietarako gastuen zehaztapen zerrendatik, dagokion
Lurralderako jarrita egon eta eskuraketa benetan egiteratu dedin egunean
erabili gabe egon daitezen ordainketa-diruizendapenak kentzea ekarriko du, eta
bai eskuratutako agintepide eta/edo zerbitzua egiteratzeari dagozkionak izan,
diruegitamuetan sartuta egon, eta egun horretan oraindik bildu gabe egon
daitezen arielak eta gainontzeko dirueskuraketak ere.
Lurraldekako
zehaztapenik gabeko ordainketa-diruizendapenak izan daitezenean, Foru-Diputazio
bakoitzari dagokion zatia, eskuratutako zerbitzuari eusteko zegokion
eratxikitze-ehunekoa bera erabilita aterako da.
91. Atala - Lan-toki hutsak
Aurreko
atalean esandako eskuraketek gizakien zerbitzuei buruzkoak izan eta
diruegitamuetan diruz hornitutako nolanahiko lan-tokiak hutsik gelditzea ekarri
dezatenean, lan-toki hoiek Erresumak Autonomia-Elkarteari eskuratutako
lanarienak nahiz horrek artez aukeratutakoenak izan, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak lan-toki hoientzat gastuen zehaztapen-zerrendan egon
daitezen diruizendapenak lanari-erroldea gutxituz bestetarakotzea aginduko du.
Bestetarakotze hoien pentzutan, Kondaira-Lurraldeek hutsik gelditutako lantoki
hoiek bere lanariz edo horretarako akuratutakoz bete ahal izango dituzte.
92. Atala - Atzera itzultzea
89garren
eta 90garren ataletan esandako agintepide eta/edo zerbitzuak atzera itzultzea
gertatuz gero, atal hoietan alderantzizkoa gertatuz gerorako jarritako bideak
heurak egingo dira, noiz nola, eta era berean 91garren atalean agindutakoa ere.
IV ATALBURUA
DIRUIZENDAPENAK ORDAINBIDEZ HARNITZEA
93. Atala - Diruizendapen berrietarako erabili daitezen
dirueskuraketak
1.- Ekonomia-urtean benetan egin eta Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren diruegitamuetan oharteman gabe egon, edo zenbatekoz
ohartemandakoaz gora jo dezaten dirueskuraketek, dagokien gastuen
zehaztapen-zerrendan ordainketa-diruizendapenak sortarazi ahal izango dituzte.
2.- Bereziki, honako eragiketa hauei dagozkienak
jo ahal izango dira ordainketa-diruizendapen, egitarau, eta indarrean egon
dagoen egitarau bat zabalagotzeko erabilgarritzat:
a) Norbanako edo lege-nortasundunek Autonomia-Elkartearekin
edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeetakoren batekin batean nolakoz hoien
xede eta helburuen barruan egon daitezen gastuen dirubidetarako egindako
ekarketak.
b) Ondare-ogasunen salmenta.
c) Zerbitzugintza.
d) Jesanean emandakoak birreskuratzea, gertatzen
bada.
e) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzagandik benetan
hartutako diru-zenbatekoaren hasieran ohartemandakoarekiko gaindikina.
f) Hala egokituz gero, Erresumaren Guztizko
Diruegitamuen eta beste Herri-Izaiki batzuenen pentzutan nahiz norbanakoegandik
edo norbanako-jabetzapeko era kundeengandik hartutako ekarketak.
g) Autonomia-Elkartearen edo honen Ihardutze-Sail
Burujabeen Arduralaritzaren diruegitamuetako diru-sarrerez zehaztapen-zerrendetan
izendatutako kopuruez gaindikakoak izan daitezen beste dirusarrerak, hoiek
baita norbere zergenak ere izan daitezkeela.
3.- Aurreko zatiko a) eta b) txataletan esandako
eragiketen bidez sortarazitako hornitutako diruizendapenak, hala gertatuz gero
hoientzat hitzartutako egitasmo zehatzak egiteratzeko erabili beharko dira.
94. Atala - Biderapena
Aurreko
93garren atalean araupetutako diruizendapen-sortarazpena Jaurlaritzaren
horretzazko Dekretoz egingo da, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren edo hala
egokituz gero doakien beste Sailen arioz, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman
ondoren, diruizendapen berrien zenbatekoak dagozkion diruegitamuetako gastuen
zehaztapen-zerrendan dauden ordainketa-diruizendapen guztien ehuneko 5ekotik
gora jo ez dezanaren baldintzapean.
Bestelakotan
Jaurlaritzak, araudi-bidez jarri daitezen bideak egin ondoren, diruizendapen
-horniketarako Lege-Egitasmo bat aurkeztuko dio Legebiltzarrari.
95. Atala - Norbanako-jabetzapeko Herri-Izaikiak eta Herri-Baltzuak
Norbanako-alorreko
Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek bere berenezko ihardunaz
bestelakoetatik lortu eta bakoitzaren Aurretiazko Ustiaketa-Kontutan ohartemandakotik
gorako dirueskuraketak zerbaitetarako erabiltzeko, Jaurlaritzak ontzat ematea
beharrezkoa izango da. Dirueskuraketa hoiek lehen ohartemandakoen ehuneko
15ekotik gorakoak gertatuz gero Jaurlaritzak, araudiz jarri daitezen bideak
egin ondoren, horretzazko Lege-Egitasmoa aurkeztuko dio Legebiltzarrari.
96. Atala - Legebiltzar-bideak
Aurreko
94garren eta 95karren ataletan esandakoetan Jaurlaritzak, horretzazko
Lege-Egitasmoei Lege honen 87garren atalaren 3garren zatian jarritako bideak eginarazi
diezaizkieneko eskea egingo dio Legebiltzarrari.
97. Atala - Aldiarekiko baldintzak
1.- Jaurlaritzak ezingo du aurreko 94garren
atalaren lehenengo lerroaldian esandako modutango diruizendapenik azaroaren
30az gero sortarazi, dirueskuraketak benetan egin zireneko eguna dena dela.
2.- Nolanahi ere, ekonomia-aldiko azken egunean
hoientzako diruizendapena eginda eta erabili gabe gelditutako diruak, Euskal
Herriko Diruzaingo Nagusira joango dira.
V ATALBURUA
DIRUIZENDAPENAK DIRUEGITAMUETAN SARTZEA
98. Atala - Ekonomia eta Herriogasun-Sailak sartzea
Ekonomia
eta Herriogasun-Sailak, bakoitzean, aurreko ekonomia-urteko zegokien
Diru-egitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuta edo aitortutako
eginbeharraz betetzeari eratxiki gabe egon, eta honako hauetakoren bati
dagozkion ordainketa-diruizendapenak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta
horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen indarreango
ekonomia-urteko Diruegitamuetan sartu ahal izango ditu:
a) Jaurlaritzaren baimenarekin bestetarakotutako
diruizendapenak eta egindako diru-izendapen gehigarriak, biak ekonomia-urteko
azken hiru hilabetekoan.
b) Abendua baino lehen hartu eta egiaztatutako
zioegatik ezin egiteratu ahal izan diren egin-beharrei erantzuteko gastuei
dagozkien diruizendapenak.
c) Doazkien diruzko eskubideak benetan egiteratu
izanaren arauerako baimena duten diruizendapenak.
d) Lege honen 93garren atalean esandako eragiketen
bidez sortarazitako diruizendapenak.
99. Atala - Jaurlaritzak sartzea
Jaurlaritzak,
Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz eta Ekonomia-Batzordeak ontzat eman
ondoren, aurreko atalaren lehenengo zatian jarritako baldintzak bete eta atal horretan
ematen den zerrendan sartu gabeko diruizendapenak Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen
hurrengo urteko Diruegitamuetan sartu ahal izango ditu, noiz nola.
100. Atala - Diruizendapenak sartzeko era
1.- Aurreko 98garren ataleko a) eta b) zatietan
agindutakoen arauera sartutako diru-izendapenak, noiz nola bestetarakotzeko,
diruizendapen gehigarriarentzako edo gerorako lotzezko baimena emateko zio
izandako gastutarako heuretarako erabili beharko dira.
2.- Aurreko 99garren atalean agindutakoaren
arauera sartutako diruizendapenak domu-eragiketetarako erabili beharko dira.
101. Atala - Diruizendapenak sartzeko era
1.- Aurreko 98garren eta 99garren atalen gai
izandako diruizendapen-sartzea, hurrengo ekonomia-urteko dagokien
diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendetan sartuta egon eta,
egiterapenean, sartzen diren diruizendapenak bertan zeudenekoen jarraipide izan
daitezen egitarauetan sartuz egingo da.
2.- Egitamu hoiek bukatuta daudelako edo beste
edozergatik diruizendapenak aurreko idazpuruan esandako modutan hurrengo
ekonomia-urteko diruegitamuetan dagozkien egitarauetan heuretan sartzea
ezinezkoa izan dedinean, sartze hori, egitarau-arteko
diruizendapen-aldaketentzat Lege honetan jarritako jaurpideei buruzko arauak
beteaz egingo da. Hartarako baimena eman zeneko ekonomia-urtean egiteratzen
hasi gabeko egitarau bateko diruizendapenak sartzea, Lege honen 81garren atalak
dionez egingo da.
102. Atala - Aldiari buruzko baldintzak
1.- Sartutako diruizendapenek, sartze hori egiten
deneko ekonomia-urtearen barruan egiteratu beharko dute, urte horretako
abenduaren 31n erabili gabe gelditutako zatiari dagozkion diruak Euskal Herriko
Diruzaingo Nagusian sartzen direla.
2.- Sartzeko gai izan, eta hurrengo
ekonomia-urteko ekainaren 30ean Lege honek dakartzan arauen ariora dagozkien
diruegitamuetan sartu gabe egon daitezen diruizendapenak baliogabetuta gelditu
dira eta hoietako diruak, era berean, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusian sartuko
dira.
103. Atala - Gerorako lotzezko diruizendapenak
Hartarako
onartu zireneko ekonomia-urtean hitzartu ez, eta gerorako lotzezko
diruizendapenei dagozkien ordainketa-diruizendapenak izan daitezena, hoiek
diruegitamuetan sartzeak gerorako lotzezkoak ere berez eta besterik gabe
sartzea ekarriko du.
VI ATALBURUA
DIRUIZENDAPEN ITZULPENA
104. Atala - Itzulpenak noiz
1.- Egin behar ez eta diruegitamuetako
diruizendapenen pentzutan egindako ordainketak atzera itzultzearen bidezko dirueskuraketak
izanez gero, dirueskuraketa horrek diruizendapenak berriz ordainketak egin
ziren unean zeuden bezalaxe jartzea ekarriko du, bai ordainketa, eta bai
dirueskuraketa, diruegitamu-urte berekoak izan daitezenaren baldintzapean.
2.- Dirueskuraketa zertarakoaren zehaztapena
lehenagoko diruegitamuetan egindako diruizendapenen bati badagokio,
Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak egindako saloz, itzulketa hori indarreango diruegitamuetako
zer diruizendapeni edo diruizendapenei dagokion edo dagokien zehaztuko da.
VII ATALBURUA
DIRUIZENDAPEN GEHIGARRIAK
ORDAINKETA-DIRUIZENDAPEN GEHIGARRIAK
105. Atala - Noiz egin
Gastu bat egin beharra izan eta horretarako
zehazki egindako diruizendapenik ez egotea, edo egon arren, aski izan ez eta
gehikizun ez izatea gertatu, eta horri Lege honetan araupetutako
bestetarakotze-jaurpideez baliatuz erantzuterik ez badago, diruizendapen
gehigarri bat egitezko bidetara joko da, hurrengo zatietan jartzen diren arauei
atxikiz.
106. Atala - Lege-Egitasmoa
1.- Aurreko
atalak dion gastua Autonomia-Elkarteko Diruegitamuen pentzutan egitekoa bazen,
Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Ekonomia-Batzordeak bere baiezkoa eman
ondoren, Legebiltzarrari diruizendapen gehigarri bat egiteko Lege-Egitasmo bat
bidali dakioneko erabakia har dezaneko eskea egingo dio Jaurlaritzari,
Lege-Egitasmo horretan herri-gastuaren gehikuntza horretarako dirubideak nondik
egingo diren zehaztuz.
2.- Aurreko
zatian esandako horixe egingo da gastua Autonomia-Elkarteko
Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen dutenetako Izaikiren baten
diruegitamuen pentzutan egin beharrekoa izan, eta hurrengo 107garren atalaren
a) zatian jartzen diren ehunekoak gainditzea gertatuz gero ere.
107. Atala - Arduralaritza-baimena
Diruizendapen
gehigarriaren beharra Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-mailako Arduralaritza
osatzen duen Izaikietako baten gertatu, eta horren zenbatekoak
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetango diruizendapenak
gehitzerik ez badakar:
a) Baimena ematea honako hauei dagokie:
- Horren
zenbatekoak dagokion Izaikiaren gastuen zehaztapen-zerrendan sartutako ordainketa-diruizendapenen
guztizkoaren ehuneko 3kotik gora jotzen ez badu, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailari.
- Ehuneko
3tik gora jo eta Arduralaritzazko Ihardutze-Erakundeak badira ehuneko 5ekoa,
eta Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeak, Norbanako-alorreko Legepeko
Herri-Izaikiak eta Herri-Baltzuak izan daitezenean ehuneko 10ekoa gainditu
dezanean, Jaurlaritzari, Ekonomia-Batzordeak bere baiezkoa eman ondoren eta
Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz.
b) Diruegitamu-aldi bakoitzean, aurreko a) zatian
esandako ehuneko hoiek elkarpilatuz erabiliko dira.
c) Diruegitamuak aldatzeko biderapena, aldakuntza
hori haren diruegitamuei dagokioneko Sailaren, edo Izaikia hari datxekonaren
erizpena barne izan dezan zehaztapidetza baten bidez egingo da, honako hauek
berebaitan daramatzala:
- Gastua
beharrezkoa eta presakoa denaren egiaztapena.
- Saloaren
gai den gehikuntzarako dirubideak emango dituen baliapidearen zehaztapena.
- Gehitu
beharreko diruegitamuetako diruatala, behar bezala zehaztuta.
d) Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, atal
honetzaz baliatuz egindako diruizendapenen kontuak emango dizkio
Legebiltzarrari.
108. Atala - Epailaritza-erabakia
Diruizendapen
gehigarria epailaritza-erabaki bati darizkion eginbeharrak betetzeko izanez
gero, hala badagokio Legebiltzarrari aurkeztu behar zaion horretzazko
Lege-Egitasmoa, erabaki horren adierazpen-egunetik hasi eta hurrengo hiru
hilabeteen barruan aurkeztuko da.
II SAILA
GERORAKO LOTZEZKO DIRUIZENDAPEN
GEHIGARRIAK
109. Atala - Jaurpideak
Gerorako
lotzezko diruizendapenei onartzerakoan jarritako baldintzak Lege honen 33garren
eta 34garren atalek dioten mugetatik gora aldatu ahal izateko, aurreko
106garren atalak agintzen duenez egindako Lege bat izango da beharrezko.
VIII ATALBURUA
MERKATARITZAKO IHARDUTZE-ERAKUNDE
BURUJABEEN, NORBANAKO-ALORREKO LEHEPEKO HERRI-IZAKIEN ETA HERRI-BALTZUEN
DIRUEGITAMUETANGO ALDAKETAK
110. Atala - Dirubideen gehikuntza
Atalburu honen gai diren Erakundeek ezingo
dute bertan partzuer direneko Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien edo
Herri-Baltzuen Diruegitamuen dirubidetarako jarri dezaten diruaren guztizkoa
ehuneko 5ekora iritsi arte baizik gehitu, Ekonomia eta Herriogasun-Sailari
jakinarazi ondoren. Bestelakotan Jaurlaritzaren baimena beharko da,
Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman ondoren eta Ekonomia eta
Herriogasun-Sailaren saloz.
111. Atala - Diruegitamuetango aldakuntzak
Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren edo horren Ihardutze-Erakundeen Diruegitamuen pentzutangoak
izan, bainan hoien zenbatekoari eragiten ez dieten dirulaguntzak har ditzaten
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen diruegitamuetan
aldakuntzak egiteko baimena Jaurlaritzak emango du, Ekonomia-Batzordeak ontzat
eman ondoren Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eta doakien gainontzeko Sailek
batean egindako saloz.
112. Atala - Diru-gaindikinak
1.- Jaurlaritzak, ekonomia-urterako jarritako
helburuak zenbateraino egiteratu diren ikusita, Autonomia-Ekarteko
Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaikiei emateko lehen zeuden
diruen komenigarri eritzitako zatia gaindikintzat jo ahal izango du. Gaindikin
hoiek, nolakoaren arauera, agizko nahiz domu-eragiketetarako erabili ahal
izango dira, diruizendapenak bestetarakotzeko lege honetan jartzen diren
jaurpideentzako araupideak beteaz.
2.- Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeek,
Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek, dirubaltzak
hoien dirubidetarako zireneko helburuak bete ezaren edo atzeratu izanaren
ondorioz izan ditzaten diru-gaindikinak, hurrengo ekonomia-urterako horretarako
diruegitamuetako dirubideak zehazteko kontutan izango dira.
IX ATALBURUA
UNEAN-UNEANGO-NUERRIAK
113. Atala - Berarizko diruezarketa-egitaraua
1.- Aurreko atalean esandako zioegatik
heuregatik, Autonomia-Elkartearen diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak
berarizko diruezarketetarako egitarau bat izan ahal izango du barne,
Jaurlaritzak ekonomia-egoeraren arauera egin ditzakeen domu-eragiketei buruzko
behar bezala zehaztutako egitasmoak berebaitan daramatzala.
Egitarau
honen guztirakoa ez da Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren diruegitamuan
sartutako domu-eragiketa guztien ordainketarako diruizendapenen, egitarau honi
dagozkionak bazter utzirik, ehuneko 10ekoa baino beheragokoa izango.
Egitarauak,
hala egokituz gero barne daramatzan egitasmoen dirubidetarako erabiliko diren
diru-eskuarteak zehaztuko ditu.
2.- Berarizko diruezarketetarako egitarauan sartutako
diruizendapenak ezingo dira beste egitarau batzuetara aldatu.
3.- Egitarau hori eta horrek barne daramatzan
egitasmoak egiteratzeko Jaurlaritzak Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren
eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz bere baimena ematea beharrezkoa
izango da, eta hiruhilabetekal Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta
Diruegitamu-Batzordeari horri buruzko kontuak emango zaizkio.
114. Atala - Egitasmoak ez egiteratzea
1.- Ekonomiaren eta gizartearen aldetatikako
uneango egoera dela eta Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz
eta Ekonomia-Batzordeak bere baiezkoa eman ondoren, domu-eragiketei buruzko
egitasmoak ez egiteratzea erabaki ahal izango du, Guztizko Diruegitamuak
osatzen dituzten diruegitamu berezietako kontuen zehaztapen-zerrendetan
horrelako eragiketetarako egon daitezen ordainketa-diruizendapenen ehuneko
10ekoraino gehienera.
2.- Erabakiari berarizko egitamu batzuk osatzen
dituzten domu-eragiketa guztiak egin gabe uztea balerio, Lege-bidezko baimena beharko
litzateke.
3.- Aurreko bi zatietan esandakoaren ondorioz
erabilkizun gelditutako diruez ekonomia-urte berean baliatu ahal izateko
Lege-bidezko baimena beharko da, aurreko 1 idazpuruak diona gertatuz gero diru
hoietzaz baliatzea egiteratu gabe gelditutako diruizendapenen lehenengo
zertarako bererako egiten bada salbu.
VI IDAZPURUA
115. Atala - Erresumarekingo ituneak
Autonomia-Elkarteak
Erresumarekin diruezarketa-egitasmo zehatzak batean egiteratzeko egindako
ituneen ondorioz Guztizko Diruegitamuak osatzen dituztenetako ezein
diruegitamuetan hasieran ohartemandako diruez gainetikoak hartzea gertatuz
gero, Ekonomia eta Herriogasun Sailak hoiei dagozkien
ordainketa-diruizendapenak dagozkien egitarau eta zehaztapen-zerrendetan edo
horretarako berri-berritan sortarazi daitezenetan sartuko ditu.
116. Atala - Eraentzagatikako dirueskuraketa eta diruizendapenak
Aurreko
atalean esandako dirugaindikinak Autonomia-Elkartearen agintepeko izan ez,
bainan egiteratzea horren esku utzitako egitasmotarako izanez gero, atal honek
dion diruegitamuetan sartze hori egin ahal izateko, dagozkien diruizendapenak,
eta hala badagokio egitarauak, lege honen 30garren eta 48garren ataletan
esandako moduan zehaztu beharko dira eta, era berean, dirueskuraketak 18garren
atalean jarritako moduan zehaztuko dira.
117. Atala - Beste Elkarte, Kondaira-Lurralde eta
Toki-Erakundeekingo ituneak
Euskadiko
Autonomia-Elkarteak bere egitekoak hobeki betetzeko beste Elkarte batzuekin, Kondaira-Lurraldeekin
eta Toki-Erakundeekin egindako ituneen ondorioz lehen Guztizko Diruegitamuak
osatzen dituztenetako ezein diruegitamutan oharteman baino diru gehiago
eskuratzen badu, Lege honen 115karren eta 116garren ataletan esandakoa bera
egingo da.
118. Atala - Ituneentzako dirubideak
1.- 115karren atalean esandako ituneen ondorioz
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak edo horren Erakundegoren mailako
Arduralaritza osatzen dutenetako ezein Izaikik ekarri behar ditzaten
diru-eskuarte guztiak, edo hoietako batzuk, Lurraldearteko
Ordezkaketa-Baltzatik eskuratutakoetatikakoak izan ahal izango dute eta,
nolanahi ere, doazkien diruizendapenak bertako direneko egitarauetan behar
bezala zehaztuta agertu beharko dute.
2.- Itunea egitea onartu eta izenpetu ondoren,
Ekonomia eta Herriogasun-Sailak beharrezko izan daitezen eskuarteak eskuratuko
ditu, itune bakoitzak berariz jarri ditzan modutan.
119. Atala - Gerorako lotzezko diruizendapenak
1.- Aurreko 115karren eta 117garren ataletan
esandako ituneei hurrengo ekonomia-urtetarako lotzezkoak izan, eta hoietarako
dirubideak dagokion Izaikiaren diruegitamuetan sartutako
ordainketa-diruizendapen guztien ehuneko 5ekotik gora jotzen duten hitz-emateak
balerizkie, hitz-emate hoiek egiteko Lege-bidezko baimena beharko litzateke.
2.- Aurreko zatiak dioen baimen hori lortu
ondoren, eta bai gerorako lotzezko hitz-ematetarako Legebidezko baimenik behar
ez dedinetan ere, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak gerorako lotzezko
diruizendapen hoiek dagozkien egitarau eta zehaztapen-zerrendetan sartuko ditu.
120. Atala - Ekonomia-Itunea
Lege
honen 115karren atalaren gai diren Erresumarekingo ituneak egitea,
Ekonomia-Itunearen laugarren Erabaki Gehigarriak dionaz bestekotzat jo behar
da. Hala ere, manu horren arauerako ituneak egin izanak Autonomia-Elkarteari
aurreko ataletan esandako modutan diru gehiago eskuratzea, gerorako lotzea edo
dirubidetza-beharrak balekarzkio, atal hoiek diotena egingo da.
121. Atala - Araupideak
Lege
honen 117garren atalean esandako ituneak egitea, Autonomia-Estatutoak eta
Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legeak agintzen dutenari atxikiz egingo
da.
VII IDAZPURUA
DIRUEGITAMUEN EGITERAPENA
DIRUESKURAKETAK EGITEA
122. Atala - Kobratze-bideak
Diruegitamuetako dirueskuraketak,
Autonomia-Elkartearentzako edo horren Ihardutze-Erakunde Burujabeen
Arduralaritzentzako zerga-zorrak edo zergaz besteko zorrak direnez, araudibidez
jarri daitezen bideez baliatuz eskuratuko dira.
123. Atala - Zertarakoa kentzea
Dagokien diruegitamua burutu ondoren egin
daitezen dirueskuraketak, zegokiekeen berarizko zertarakotik iare geldituko
dira, berriz ontzat eman eta indarreango ekonomia-urteko diruegitamuetan berriz
zertarakoa jarri ahal izatearen kaltetan gabe.
II ATALBURUA
GASTUEN EGITERAPENA
OROTARIKO ARAUAK
124. Atala - Egiteratze-hurratsak
1.- Diruegitamuen
gastuen aldetikako egiterapenaren araupeketak, Autonomia-Elkartearen eta horren
Ihardutze-Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren Diruegitamuetan dauden
diruizendapenez behar bezala baliatzeko hurrats guztiak hartzen ditu.
Hurrats hoiek honako hauek dira:
A) Gastua egiteko baimena.
B) Gastuaren zehaztapena.
C) Gastuaz jabetzea.
D) Ordaintzeko agindua.
E) Ordainketa.
2.- Jakineko
ordainketa-diruizendapen baten pentzutan, eta hori osorik edo horren zati bat
horretarako bereiziz jakineko edo gutxi gorabeherako zenbatekoko gastu bat
egiteko erabakiari deritza "Gastua egiteko baimena".
3.- Dagozkion
lege-bideak egin ondoren, eta horretarako ordainketa-diruizendapena zenbatekoz
eta eraz erabat zehaztuta lan zehatz batzuk egitea, edo ogasunak jartzea, edo
zerbitzuak egitea sendesteari deritza "Gastuen zehaztapena".
4.- "Zehaztapena"-ren
gai den ordaina hartu izana edo horri buruz elkar hartutako edo jarritako
baldintzak bere izana asebetetzeko moduan egiaztatu izanaren ondorioz eskakizun
diren diruizendapenak kontutan erasotzeari deritza "Gastuaz
jabetzea".
5.- Arduradunak
"zehaztapena" dagoeneko eginda dagoen ordainkizunari buruz Euskal
Herriko Diruzaingo Nagusiaren pentzutan ordaindu dedineko agindua emateari
deritza "Ordaintzeko agindua".
125. Atala - Oinarri-irizpideak
Diruegitamuetako
gastuen aldetikako antolapena honako oinarri-irizpide hauen arauera egingo da:
a) Hurrenez-hurreneko arduralaritza-zaingoa,
biderapena osatzen duten hurratsetako bakoitza lehengoak behar bezala egin
direla egiaztatu ondoren egin dedineko modutan.
b) Biderapen-hurrats guztiak,
ordaintza-idaztagindua barne, agiribidez egiaztatzezko oinarri-irizpidea.
c) Arduradunek bere egitekoa bete dutela idatziz
egiaztatu beharra.
126. Atala - Agintepideak
1.- Aurreko ataleko lehenengo idazpuruko A), B)
eta C) zatietan zehaztutako eragiketak Sailburu bakoitzaren agintepekoak dira,
bakoitzaren Sailari dagokion eremuan, eta Ihardutze-Erakunde Burujabeei
dagozkienak bertako Lehendakari edo Artezkarien agintepekoak. Hala ere, gastua
egiteko baimena ematea Jaurlaritzarentzat gordetzen da, horren nolakoa eta
zenbatekoa direla eta akurapen-arauek eta Lege-mailako beste batzuk hori agindu
dezatenean.
2.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren
diru-egitamuen alorrean, ordainketak egiteko aginduak emateari buruzkoak Ekonomia
eta Herriogasun-Sailari dagozkio. Ihardutze-Erakunde Burujabeei gagozkiela,
ordainketak egiteko aginduak ematea bertako Lehendakari edo Artezkariei
dagokie.
127. Atala - Elkartuezinak
Artekaritzazko
eta Kontularitzazko ihardunak Ekonomia eta Herriogasun-Sailari eratxikita
egongo dira, eta elkarrengandik berezitako eta ordainketa-aginduak emateko
zerbitzuez bestekoek egingo dituzte.
II SAILA
128. Atala - Dirubidetza-egitamua
Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren Diruegitamuen pentzutango ordainketak egin daitezeneko
aginduak ematea, Jaurlaritzak hala egokituz gero, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailaren saloz diruez baliatzeari buruz jarri dezan egitamuari
egokitu beharko zaio.
129. Atala - Egiaztatze-agiriak
Autonomia-Elkartearen
eta Ihardutze-Sail burujabeen diruegitamuen pentzutan egindako
ordainketa-manuei, hartzekodunak ordainketaren zio dena egin duela edo horren
ordaina eskuratzeko eskubidea ba duela egiaztatzeko agiri-sorta erantsi beharko
zaio, hori guzti hori gastua egiteko baimenaren eta gastuaz jabetzearen zio
izandako itune, hitzarmen edo manuei dagokiela.
130. Atala - Behin-behingo ordaintze-manuak
1.- Aurreko
atalean esandako agiriei dagokien ordaintze-manua erantsi ezin bazaie, hoiei
buruzko ordainketa behin-behingokoa izango da, eta horretzaz araudi-bidez
emandako arauei atxikiz egingo da.
2.- Arduralaritza-eginkortasunak
eskatu dezanean, dagokien arduralaritzetako norbanako eta sailei gastutarako
aintzin-eskuraketak egiteko behin-behingo ordaintze-manuak egin ahal izango
dira.
3.- Behin-behingo
ordaintze-manuei, beti ere, hori eskatu duenak horren beharra egiaztatuz
egindako agiria erantsi, eta dagokion ordainketa-diruizendapenari eratxikiko
zaio.
131. Atala - Behin-behingo ordaintzemanuak
Behin-behingo ordaintze-manuen ondorioz
hartutako diruak zertan erabili direnekoa, hartzaileak eskuratzen dituenetik
hasi eta hilabeteko epearen barruan zuritu beharko da. Ekonomia eta
Herriogasun-Sailburuak eta dagokien Ihardutze Erakunde Buru jabeetako
Lehendakariek edo Artezkariek, noiz nolakoaren eretzean, epe hori luzatu egin
ahal izango dute. Nolanahi ere, epea hiru hilabetetik gora luzatzeko Ekonomia
eta Herriogasun-Sailburuaren baimena beharko da.
132. Atala - Behin-behingo diruizendapenak
1.- Atal
honen 3garren zatian zehazten direnetan Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak
ontzat eman ondoren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz,
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren edo horren Arduralaritzazko
Ihardutze-Erakunde Burujabeen diruegitamuetako gastu-zerrendan behin-behingo
ordainketa-izendapenak sartu daitezeneko baimena eman ahal izango du, dagokion
Izaikiaren gastu-zerrendan horretarako baimena dagoeneko
ordainketa-diruizendapenaren ehuneko 5ekorako gehienez ekonomia-urte osorako.
2.- Behin-behingo
ordainketa-diruizendapenak sartze horrek, hoien pentzutango ordaintze-manuak
egin ahal izatea izango du berebaitan.
3.- Atal
honen lehenengo zatian aipatutakoak honako hauek dira:
a) Diruizendapen Gehigarri baten Lege-Egitasmoa
Legebiltzarrean aurkeztu dedin unetik hasita. Hori gertatu dedinean,
diru-izendapenaren zertarakoaren zehaztapenaren zenbatekoak egingo du
Lege-Egitasmoan eskatutakotik gora jo.
b) Lege bat egiteratzeko diruizendapen gehigarri
bat egitea beharrezkoa denean, Lege hori indarrean jarri dedinetik hasita.
4.- Atal
honen gai diren behin-behingo diruizendapenak, horrelakoak direla adierazi
dezan egitarau berezi baten sartuko dira gero, dagokion diruizendapen
gehigarria ontzat eman dedinean, behin-betiko egitaraura aldatuz.
133. Atala - Behin-behingo diruizendapenen kitapena
Aurreko
atalak dion Diruizendapen Gehigarriaren Lege-Egitasmoa ez onartzea edo atal
honek dakarren baimenaren ondorioz benetan egindako gastuak jotzen duten
zenbatekoa baino apalagorako onartzea gertatuz gero, gastu hoiek jotzen dutena
Jaurlaritzak Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak egindako saloz esan dezan diruegitamu-atalen pentzutan
kitatuko da.
134. Atala - Ordainketa-eskuarteak
Autonomia-Elkartearen
eta horren Ihardutze-Erakundeen Arduralaritzei hoiek bere diru-egitamuak
egiteratzearen ondorioz eskatu dakizkiekeen ordainkizunak, araudibidez zehaztu
daitezen ordainketa-eskuarteez baliatuz ordainduko dira.
III SAILA
DIRUIZENDAPENAK BALIOGABETZA
135. Atala - Baliogabetze-jaurpideak
1.- Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren Diruegitamuetan eta horren Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde
Burujabeenetan sartuta egon eta diruegitamu-urteko azken egunean aldi horretan
bere gain hartutako ordaindu beharrak betetzeari eratxiki gabe egon daitezen
ordainketa-diruizendapenak, Legearen indarrez erabat baliogabetuta geldituko
dira, Lege honen 98garrenetik 102garrenerainoko atalek diotenaren arauera
hurrengo ekonomia-urteko dagozkien diruegitamuetan sartzen badira salbu.
2.- Era berean, ekonomia-urteko azken egunean
erabili gabe gelditutako gerorako lotzezko diruizendapenak ere baliogabetuta
geldituko dira, Lege honen 103garren atalean agintzen dena salbu.
VIII IDAZPURUA
136. Atala - Ixte-eguna
Ekonomia-urteko
Guztizko Diruegitamuak urte bakoitzeko abenduaren 31n itxiko dira egun
horretararte eskuratutako harturenei eta norbere gain hartutako ordainkizunei
buruzkoetan.
137. Atala - Agirisorta
Honako
hauek osatuko dute Guztizko Diruegitamuen kontu-garbiketarako agirisorta:
A) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren
Diruegitamu-urteko Garbitasun-kontuak, honako hauek barne dituela:
a) Baimenen gai izandako
ordainketa-diruizendapenak eta hoien erabilpena erakutsi ditzan kuadro bat,
honako hauek bereiziz:
- Hasieran
baimena zuten ordainketa-diruizendapenak.
- Hoietan
izan diren nolanahiko aldakuntzen orotariko laburpen bat, aldakuntza hoiek
bidezko egiten dituzten Legeak, manuak eta erabakiak adieraziz.
- Baimena
duten guztizko diruegitamuen pentzutan hartutako erantzun-beharrak.
- Betetako ordaintze-manuak.
- Ordainketa-diruizendapenetako gaindizkoak.
b) Gerorako lotzezko diruizendapenez baliatzeari
buruzko lehengoa bezalako kuadro bat.
c) Birreskuraketen zehaztapen-zerrenda erakutsi
dezan kuadro bat:
- Aurretiaz ohartemandakoak.
- Aitortutako eta ordaindutako diruzko
eskubideak.
- Ekonomia-urte horretakotzat jo beharreko
ordaindutako diruzko eskubideak.
- Harturen dauden diru-eskubideak.
d) Egitarau bakoitza zenbateraino egiteratu den
erakutsi dezan kuadro bat, aurreko zatietako xehapenak oinarri direla eginda.
B) Diruegitamu-urteko Diruzaingo-kontuak, Euskal
Herriko Diruzaingo Nagusiaren egutegi-urteango eragiketak barne daramatzala,
indarrean dauden diruegitamuei eta aurrekoei dagozkienak bereiziz, eta
bakoitzeko gaindikina edo mentsa adieraziz.
C) Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabeen
Diruegitamu-urteko Garbitasun-Kontua, aurreko A) zatian esandako modu berean.
D) Merkataritzako Ihardutze-Erakunde Burujabeen,
Norbanako-alorreko legepeko Herri -Izaikien eta Herri-Baltzuen Dirubidetzan
Zehaztapen-Zerrendak.
E) Gizartesegurantz aren Kontuak, gai hori
araupetu dezaten berarizko manuei atxikiz eginda).
F) Egitarauko helburuak zenbateraino bete diren
erakusteko Argipide-Txostenen bat, ohartemanda egon eta bete direnak eta hoien
gostea zehaztuz.
138. Atala - Agirigintza
1.- Guztizko Diruegitamuen garbitasun-kontuari
buruzko agiriak Ekonomia eta Herriogasun-Saileko horretarako zerbitzuek
gertatuko dituzte, hurrengo ekonomia-urteko uztailaren 31 baino lehen.
2.- Aurreko zatiko eguna jartze hori,
Herri-Baltzuekin erabilgarri izan dedin araupidetzan jarritako epeen kaltetan gabekoa
dela ulertuko da.
3.- Aurreko lehenengo zatiak dion agirisorta
Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoari erantsiko zaio, argipide-ematezko xede
hutsez, Lege honen 63garren atalak jartzen dituen modutan.
139. Atala - Onarpena
1.- Jaurlaritzak Guztizko Diruegitamuekiko
garbitasunari buruzko agirisorta, hala behar izanez gero eskatu daitezen
Autonomia-Elkartearen dirubidetzaren eta ogasuntzaren beste alderdi batzuei
buruzko gainontzeko argipideekin batean, horretarako Lege-Egitasmoaren bidez Legebiltzarrari
bidaliko dio, eztabaidatu eta onartu dezan.
2.- Herri-Kontuen Euskal Epailaritzak, sortarazi
eta antolatu dezan Araupidetzan jarri daitezen modutan eskuhartuko du aurreko
zatiaren gai den bide-egite horretan.
IX IDAZPURUA
LUZAPEN-JAURPIDEAK
140. Atala - Indarraldia
Ekonomia-urte
baterako Guztizko Diruegitamuen Legearen indarraldia Euskal Herriko
Herriogasuntza Nagusiaren Antolatu-Legeko II Idazpuruak dionez hurrengo
urterako luzatzea gertatuz gero, luza-arazitako Guztizko Diruegitamuentzako
jaurpideak Idazpuru honetan jarritako modu eta neurriei atxikiko zaizkie.
141. Atala - Baimenen luzapena
Aurreko
ekonomia-urteko Guztizko Diruegitamuetan egon daitezen baimenak, luzapenaren
indarraldirako honela luzatuta gelditzen direla joko da:
A) Lanari-erroldearentzako mugak: Lanari-erroldea,
diruegitamu bakoitzean ontzat emandako goren-mugaraino gehitu ahal izango da.
B) Dirulaguntzak: Jaurlaritzak, indarrean dauden
manu eta ituneen indarrez baimena duten agizko nahiz domu-eragiketetarako
dirulaguntzak eman ahal izango ditu, manu eta itune hoietan jarritako zenbateko
eta moduekin.
C) Bestetarakotzeak: Luzatutako Guztizko Diruegitamuetan
zeukaten zenbateko berekoak egin ahal izango dira. Agizko bestetarakotzeak
hilean-hilean egingo dira, esandako zenbateko horren hamabirenka.
D) Urte batzuetarako gastuak: Lehen orduan indarrean
zeuden baimenen ondorioz zertarakoa zehaztuta zeukaten gastuak, ekonomia-urte
berriko lehenengo egunetik egin ahal izango dira. Gastu hoiek, ekonomia-urte
berrirako zertarakoa zehaztuta euki eta hala gertatuz gero dagokien gerorako
lotzezko diruizendapenak izan dezan zenbatekoa izango dute goren-muga.
E) Diruizendapenak sartzea: Lege honen 98garren
eta 99garren ataletan esandako diruizendapenak, dagozkien luzatutako
diruegitamuetan sartu ahal izango dira.
F) Diruizendapen gehigarriak: Luzatutako
diruegitamuetan gehigarritan sailkatuta zeuden ordainketa-diruizendapenak
izango dira, luzapen-aldian, lehengo diruegitamuetan euki eta indarreangotan
sartutako zenbatekoraino gehigarri. Gainera, Jaurlaritzak, jaulkitako
zor-agirien dirusariak, domua eta gastuak ordaindu ahal izango ditu, hoien
zenbatekoak bakoitzaren jaulkitze-arauei edo indarreango araupideek beste
jaulkipen batekoegatik aldatzeko jarritakoei atxiki dakizkienaren
baldintzapean.
G) Gaudimenak: Luzapen-aldian, luzatutako
Diruegitamuetan jarritako modutango gaudimenak eman ahal izango dira, haietan
jarritako goren-mugaraino erabili gabeko zenbatekoz.
H) Maileguak: Luzapen-aldiak diraueno, luzatzen
diren Guztizko Diruegitamuetan jarritako mugapenak indarrean iraungo dute.
142. Atala - Lanarien lansariak
Aurreko
atalean jarritako jaurpideak horrela direla ere Jaurlaritzak, ekonomia-urte
berriaren lehenengo egunetik, bere zerbitzurako lanarien lansariak gehitu ahal
izango ditu, azkeneko Guztizko Diruegitamuen Legean horretarako baimena
emandako ehunekoa gehienera bakoitzari banaka gaineratuz.
143. Atala - Agintepide berriak hartzea
1.- Autonomia-Elkarteak luzapen-aldian
erresumagandikako aginte eta/edo zerbitzu berriak hartzeak, Jaurlaritzari
hartze horri darizkion eginbeharrei Lege honen 86, 87 eta 88garren ataletan
esandako zenbatekoz eta modutan eta hurrengo zatietan zehazten diren
aldakuntzez bestekorik gabe erantzuteko beharrezko izan daitezen gastuak
egiteko baimena ematea ekarriko du berekin.
2.- Ordainketa-diruizendapenak horretarako
zehaztea, ez da honako gastu hauei erantzuteko behar daitezenekin baino egingo:
A) Lanari-gastutarakoekin eta orotariko
gastutarakoekin, aginte-eskuraketaren gai izandako gizakizko eta gauzazko
baliapidetara mugatu, eta agintepide eta/edo zerbitzu hoiek luzapen-aldian
egiteratzeko ezinbesteko izan daitezen eskuarteak erantsiz.
B) Agizko eta domuzko eskuraketa eta
diru-laguntzekin, lege honen 141garren atalean esandako neurri eta modutan.
C) Erresuma egiteratzen ari den gauzetango
diruezarketekin, hoiek ekonomia-urte berrian bukatzeko badira horretarako
beharrezko izan dedin zenbatekoz, edo bestela ekonomia-urte horretan egiten
jarraitzeko behar dedin zenbatekoz.
D) Aurreko zatietan zehaztu gabeko beste gastu
batzuetarako, agintepideak eta/edo zerbitzuak beretzakotu izanaren ondoriozko
eginbeharrei dagokien neurrian.
3.- Aurreko zatiek diotenaren indarrez zertarako zehatzetarako
jarritako diruizendapenak ezingo dira luzapen-aldiak diraueno bestetarakotu.
144. Atala - Diruizendapenak bestetarakotzeko, hornitzeko, eta
berriz indarrean jartzeko jaurpideak
Luzapen-aldiak
diraueno, diruizendapenak bestetarakotzeko, hornitzeko eta berriz indarrean
jartzeko jaurpideak Lege honek dakartzan arauei atxikiko zaizkie.
145. Atala - Luza-arazitako diruizendapenen zenbatekoa
Idazpuru
honetan jarritako arauen ariora luza-arazitako diruizendapenen zenbatekoak,
bukatu den ekonomia-urteko azken egunean ontzat emanda zeudenak direla ulertuko
da, hots, ekonomia-urte horretan hoietarako baimenak izandako bestetarakotze,
gehitze eta gainontzeko aldaketak kontatu ondoren zeuzkatenak.
146. Atala - Dirubideak
1.- Luzapen-aldian Foru-Diputazioek, bukatutako
diruegitamuan egindako guztizko ekarketari Bezeroentzako Prezioen Erakuskariak
azkenengo aldiz iragarri zeneko egunerarteko azkeneko hamabi hilabetetan
izandako gehikuntzaren zenbatekoa bera gehituz atera dedinaren seirena adinako
diruzenbateko bat ekarriko diote, bi hilabetez behin, Autonomia-Elkarteari.
Lehenengo ordainketa urtarrilaren 25a baino lehen egin beharko dute.
2.- Esandako ekarketa hoiek aurreko
ekonomia-urtean indarrean egondako ehunekoen heinean banatuko dira
Kondaira-Lurraldeen artean.
3.- Atal honen lehenengo zatian agindutakoaren
ondorioz zehaztu daitezen ekarketak, aurreko 143garren atala beteaz egin dedin
diruizendapenaren zertarakoaren zehaztapenaren eraginez gehitu egingo dira.
Foru-Diputazioek, aurreko ekonomia-urteko Guztizko Diruegitamuen Legean
agintepide eta/edo zerbitzu berriak beretzakotzeko dirubidetarako jarritako
moduaren arauera egingo dute gehitutako horren ordainketa.
4.- Kondaira-Lurraldeek atal honek diona beteaz
egin ditzaten ekarketak, ekonomia-urte berrirako Guztizko Diruegitamuen Legeak
agindu dezanaren pentzutangotzat joko dira, horretzazko kontu-garbitasuna Lege
horrek agindu dezana beteaz egin behar dezaten lehenengo zati-ordainketa
egiterakoan eginaz.
147. Atala - Berarizko Luzapena
Ekonomia-urte
berrirako Guztizko Diruegitamuen Legean Autonomia-Elkarteko Herri-alorra
osatzen duten Izaikietakoren baten diruegitamuak sartzeke egotea gertatuz gero,
Izaiki horrekin, ekonomia-urte berrirako bere diruegitamuak Lege honek
dakartzan arauen ariora onartu daitezenerarte, Idazpuru honetan jarritako
luzapenentzako jaurpideak erabiliko dira.
148. Atala - Elkarregokitasun-arauak
1.- ldazpuru honetan araupetzen diren
luzapen-jaurpideak, bere garaian onartu dedin Guztizko Diruegitamuen Legeak agindu
dezanaren kaltetan gabekoak direla ulertuko da.
2.- Ekonomia-urte bertako Guztizko Diruegitamuen
Legean luzapen-jaurpideen arauerako baimena duten diruizenapenetako bat ez
egotea edo zenbateko txikiagorekin egotea gertatuz gero, dagokion zenbatekoa
doakion egitarauaren pentzutan kitatuko da, eta hori ezinezkoa izanez gero,
Lege honen 21garren atalak dion Orohartzezko Diruizendapenaren pentzutan.
Erabaki Gehigarriak
Lehenengoa - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza
1.- Kupoaren Legean Ekonomia-Itunearen 50garren
atalak dionez Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari eman beharrekoa zehaztu
dedinean, Jaurlaritzak, Lege honetako diruegitamu-jaurpideak, Baltza horri
dagozkionetan, araupide hauei egokituko dizkio.
2.- Egokitze hori, Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren
araupidetza indarrean jarri eta hiru hilabeteko epearen barruan egingo da.
Bigarrena - Gizartesegurantza
Hala
egokituz gero egin daitezen ituneen edo onartu daitezen beste legebide batzuen
ondoriozko Gizartesegurantzaren alorreko dirueskuraketak Gizartesegurantzaren
berarizko dirubidetzari atxikita gelditu, eta alor horretako agintepideak eman
dakizkion Izaikiaren diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendan sartuko
dira.
Hirugarrena - Herri-Kontaduritza
Lege
hau indarrean jarri dedinetik hasi eta urtebeteko epearen barruan, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak Autonomia-Elkarteko Herri-Kontaduritzaren Egitamua gertatu
eta onartuko du.
Laugarrena - Autonomia-Elkarteko eta Ihardutze-Erakunde
Burujabeetako Arduralaritzaren Ondare-Kontaduritza
Autonomia-Elkarteko
Herri-Kontaduritzaren Egitamua indarrean jarri eta urtebeteko epearen barruan,
Jaurlaritzak, Lege honetan dauden Autonomia-Elkarteko eta lhardutze-Erakunde
Burujabeetako Arduralaritzari dagokien diruegitamu-egiturari buruzko arauak
Egitamu horretako ondare-kontaduritzarekiko oinarri-irizpideei egokituko
dizkio.
Boskarrena - Guztizko Diruegitamuak egiteko era
Euskadiko
Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen arteko Harremanen
Legea Indarrean jarri dedinetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan,
Jaurlaritzak, Lege honetan Guztizko Diruegitamuak gertatzeari buruz dauden
arauak Lege hari egokituko dizkio.
Seigarrena - Berarizko diruegitamu-jaurpideak
Lege
hau indarrean jarri dedinetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan,
Jaurlaritzak, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Izaikien berarizko
diruegitamu-jaurpideak osatzen dituzten arauak Lege honek dakarrenari egokituko
dizkio.
Zazpigarrena - Agirisorta Gehigarria
Lege
hau indarrean jartzen denetik hiru urteren barruan, herri-zerbitzuen gostea eta
hoiek eman dutena zurituzko Txosten bat eginez osatu beharko da 137garren
atalean aipatzen den agiri sorta.
Aldi Baterako Erabakia
Bakarra - Herri-Baltzuen Kontaduritza
Autonomia-Elkarteko
Herri-Kontaduritzaren Egitamua indarrean jarri dedinerarte, Herri-Baltzuek,
bere diruegitamuak eta dirubidetza-zehaztapenak egiteko, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak ororentzat edo bakoitzean jarri dezan egiturari atxikiko
zaizkio.
Azken Erabakia
Bakarra - Indarrean jartzea
1.- Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.
2.- Hala ere, Diruegitamu Nagusiak egiteari
buruzkoan, Lege honetako araupideak erabiltzeari 1985karrenekoak gertatzearekin
ekingo zaio. Gainontzeko puntuei buruzkoan, erabilpenari 1985karreneko
Urtarrilaren lehenengo egunetik aurrera ekingo zaio.