Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/2013 Legea, azaroaren 14koa, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzko apirilaren 22ko 2/2010 Legea indargabetzekoa

2013-11-14

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 2013/11/19, 220. zk.; EAO, 2013/11/29, 286. zk.

EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

220. zk.

2013ko azaroaren 19a, asteartea XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA

5025

3/2013 LEGEA, azaroaren 14koa, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzko apirilaren 22ko 2/2010 Legea indargabetzekoa.

Eusko Legebiltzarrak azaroaren 14ko 3/2103 Legea, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzko apirilaren 22ko 2/2010 Legea indargabetzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

ZIOEN AZALPENA

2010eko apirilaren 22an 2/2010 Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak,

urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeko.

1979. urteko urriaren 25ean onartu zen Euskadiko Autonomia Estatutua erreferendum bidez,

eta hori zioen 2/2010 Legearen zioen azalpenak data hori aukeratzeko Euskadiko egun gisa.

Zioen azalpen horren arabera «euskal gizartearen barruan lortu den akordiorik zabalena» izan da Estatutu hau. Haatik, kontraesankorra da gutxieneko adostasunik gabe aukeratu izana Euskadiko eguna izendatzeko data, Euskadiko Autonomia Erkidegoko gehiengo sozialaren babesik gabe.

Halaber, euskal gizartearen zati handi batek ez du ulertzen Autonomia Estatutua onartu eta 30

urteren ondoren, oraindik ere betetzeke jarraitzen duelarik, bete gabeko Estatutua ospakizunerako arrazoi izatea.

Gauzak horrela, 2/2010 Legea hankamotz jaio zen bere helburua betetzeko, identitate sentimentuak legez arautzeko saiakera akatsa delarik. Urriaren 25a lanerako jaiegun izanda ere,

legearen onarpenetik hona gizarte zatiketarako eta desadostasunerako eguna izan da; eta urrun geratu da oso ordezkatu nahi zuen adostasun eta oroipen-jaitik.

Artikulu bakarra.– Indargabetu egiten da 2/2010 Legea, apirilaren 22koa, urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzkoa.

AZKEN XEDAPENA

Honako legea indarrean sartuko da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 15a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

2013/5025 (1/1)

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra