Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/2010 Legea, ekainaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legea aldatzen duena

2010-06-24

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 2010/7/5, 127. zk.; EAO, 2010/7/29, 183. zk.

§ 322. 3/2010 LEGEA, ekainaren 24KOA, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legea aldatzen duenA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

         2010eko lehen seihilekoan kapital-merkatuen krisia sortu da Europar Batasunean, herrialde batzuek beren defizitak zuzentzeko eta beren zorra ordaintzeko duten ahalmenari buruzko zalantzak eraginik. Egoera honek eraginda, Europar Batasuna bere herrialde kideen aldeko defentsan atera da, batez ere euroaren defentsan. Ondoriorik aipagarriena izan da eurogunean zor publikoa ordaintzeko zailtasuna duten herrialdeei laguntzeko ekintza bateratuko mekanismo bat onartzea, eta neurri batzuk aktibatzea aurrekontua berrorekatzeko eta defizit publikoa murrizteko egutegiak aurreratzeko.

 

         Maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretuak defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak onartu zituen: Gobernuak hasieran aurreikusitako defizitaren murrizketa 2010ean eta 2011n bizkortzeko hartutako konpromisoa betetzeko behar ziren ezohiko neurriak ezarri zituen.

 

         Krisi ekonomikoa hain izan da gogorra eta sakona, non herrialde industrializatu guztiak ahalegin fiskal nabarmena egitera behartu baititu krisiaren ondorioak arintzeko eta lortutako garapen- eta ongizate-mailei eusteko. Nolanahi ere, finantza publikoen andeatzea larria izan da, eta, orain, ezinbestean konpondu behar da, suspertze ekonomikoa sendoa eta iraunkorra izango bada. Horri zor zaizkio Errege Lege Dekretu horretan jasotako neurriak, soldata-masa urtean ehuneko bost murriztea baitute helburu.

 

         Murrizketa hori ezinbestean aplikatu behar da herri-administrazio guztietan. Oinarrizko araudiaren aplikazioa ezinbestekoa da langile-gastuak arrazionalizatzeko eta eraginkor bihurtzeko helburu erkideak lortuko badira eta gastu horiek murriztuko badira egungo egoera ekonomiko ezohikoak irauten duen artean. Hala bada, Errege Lege Dekretu horretan jasotako oinarrizko araudi honek helburu horiek lortzea izan behar du xede.

 

         Euskal Autonomia Erkidegoan egoera hobea da beste batzuenaren aldean, baina, hala eta guztiz ere, berak ere behar ditu neurriak, defizit publikoa murrizteko eta hazkunde ekonomikoarekin eta enplegua sortzearekin bateragarria izango den aurrekontu-egonkortasuna iristeko, eta funtsezko zerbitzu publikoei eutsi eta garatzeko. Xede hau beteko dela ziurtatzeko, ziurtatzen da kreditu soberakinak aurreikusitako zorpetzearen murrizketari aplikatuko zaizkiola, ez beste gastu batzuen finantzaketari.

 

         8/2010 Errege Lege Dekretuak EAEn izango duen eraginak arauetan aldaketak egin beharra dakar, arau horien aplikazio eraginkorra bideratzeko. Neurri horietako batzuek EAEko sektore publikoa osatzen duten entitateen zerbitzuko funtzionarioen lansariei eragingo diete; beharrezkoa da, gainera, arau honekin lotuta, Eusko Legebiltzarrak lege bat onartzea neurri horiek autonomia-erkidegoaren eremuari egokitzeko. Era berean, komeni da beste neurri batzuk ere ezartzea (pertsonal-gastuetarako diru-laguntzak murriztea, esaterako). Horiekin, lerrokatu egingo da autonomia-erkidegoaren aurrekontu-politika gainerako aginte-guneen mailetakoekin, Estatukoekin nahiz Europako Ekonomia Erkidegokoekin.

 

         Legegintza-teknikaren ikuspuntutik, aurreproiektua indarrean den Aurrekontu Legearen aldaketa gisa ematen da, lege honen edukia, funtsean, aurrekontuei buruzkoa baita argi eta garbi, 2/2009 Legeak, era horretako arauetan ohi denez, sektore publikoaren zerbitzuko langileen lansarietarako ematen dituen arauen aldaketa baita.

 

         Legeak gastua murrizteko aurreikusten duen neurri nagusiak EAEko sektore publikoaren mendeko langileen lansariei eragiten die, eta haien soldata-masa urteko kopurutan % 5 gutxitzea eragingo du. Neurriak Administrazio Orokorreko, organismo autonomoetako eta ente eta sozietate publikoei eragingo die progresiboki.

 

         Era berean, EHUko langile irakasle eta ikertzaileentzako berariazko araua ere ezartzen da; haien lansariak dagoeneko murriztu dira Estatuko araudiaren pean.

 

         Beste alde batetik, ikastetxe itunduen modulu eta soldata-gastuak finantzatzeko diru-laguntzetan ere pareko gutxitzea gertatuko da; horiek ere sektore publikoko langileei aplikatu zaien antzeko heinean murriztuko dira.

 

Artikulu bakarra. Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen legea aldatzea.

 

Lehena. II. Tituluaren ("Gastuen Egoera Orria") III. Kapituluko ("Lansarien eta Hartzeko Pasiboen Arauak") 23. artikuluaren ("Lansarien Gehikuntza") 5., 9., 14. eta 15. paragrafoak aldatzea.

 

1.     5. paragrafoa aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:

 

a. Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-erregimenaz besteko langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak izango dira langile horien kidegoari edo eskalari dagokion taldeari dagozkionak; lansarien zenbatekoak, hamabi hilerokori dagozkiola, aipatzen diren aldietako bakoitzerako zehazten dira, hona hemen nola:

 

a.1.  2010eko urtarrilaren 1etik 2010eko maiatzaren 31 arte

 

Taldea / Azpitaldea

Soldata

Hirurtekoak

A1

13.935,60

535,80

A2

11.827,08

428,76

B

10.264,44

373,68

C1

8.816,52

322,08

C2

7.209,00

215,28

E

6.581,64

161,64

 

a.2.  2010eko ekainaren 1etik 2010eko abenduaren 31 arte

 

Taldea / Azpitaldea

Soldata

Hirurtekoak

A1

13.308,60

511,80

A2

11.507,76

417,24

B

10.059,24

366,24

C1

8.640,24

315,72

C2

7.191,00

214,80

E

6.581,64

161,64

 

b. Aparteko pagak, ekainean eta abenduan, ondoren aipatzen diren kantitateen arabera:

 

b.1.  Jarduneko funtzionarioen 2010eko ekaineko aparteko pagan, ondorengo taula honetan aipatzen diren soldatak eta hirurtekoak sartuko dira, bai eta destino-osagarriari edo dagokion hileroko kontzeptu baliokideari dagozkion kantitateak.

 

Taldea / Azpitaldea 7/2007 Legea

Soldata / Eurotan

Hirurtekoak / Eurotan

A1

1.161,30

44,65

A2

985,59

35,73

B

855,37

31,14

C1

734,71

26,84

C2

600,75

17,94

E

548,47

13,47

 

b.2.  Jarduneko zerbitzuko funtzionarioen 2010eko abenduko aparteko pagan, ondoren aipatzen diren kantitate hauek sartuko dira:

 

b.2.1. Soldata eta hirurtekoetan, taula honetan jasotzen diren zenbatekoak:

 

Taldea / Azpitaldea 7/2007 Legea

Soldata / Eurotan

Hirurtekoak / Eurotan

A1

623,62

23,98

A2

662,32

24,02

B

708,25

25,79

C1

608,34

22,23

C2

592,95

17,71

E

548,47

13,47

 

b.2.2. Lansari-kontzeptu gehigarrien zenbatekoak, abenduko aparteko paga osatu behar dutenak, Gobernuak onartuko ditu, honako arau hauen arabera:

 

I. Kantitate horiek zehazteko, urteko guztizko lansarien murrizketak lansari-maila bakoitzean urtean eta ehunekotan izango duen eragina progresiboa izan beharko da, lansari-maila apalenetik hasi eta lansari-maila gorenera arte, sektore publikoaren zerbitzuko lan-erregimenaz besteko langileen kolektibo bakoitzerako indarrean diren lansari-tauletako bakoitzean.

II. Hori dela eta, lansari-kontzeptu gehigarrien kopuruak izango dira ehuneko-gutxiagotze hori urteko kopurutan eragiteko behar direnak, hau da, 2010eko urtarrilaren 1ean indarrean diren urteko kopurutan adierazitako lansari guztizkoen eta 2010eko ekitaldian azkenik behin betiko izango direnen artean ehuneko gutxitze hori eragiteko behar direnak. Ehuneko gutxitze hori, gainera, homogeneoa izango da hurrengo paragrafoan zehazten direnekin.

III. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuen lansari osagarriak arautzen dituzten apirilaren 12ko 79/2005 Dekretua aplikatzekoa zaien Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere organismo autonomoetako funtzionarioen lansari-taulak urteko murrizketa hau izango du ehunekotan:

 

Destino-osagarriaren maila

Osagarri espezifikoa

Aplikazio-aldiko

murrizketaren %a

Urteko murrizketa

baliokidearen %a

30

 

2,86

5,00

29

0 A

2,86

5,00

28

I A

2,80

4,90

28

I B

2,70

4,72

27

II A

2,70

4,72

27

II B

2,60

4,55

27

II C

2,60

4,55

25

III A

2,60

4,55

25

III B

2,50

4,37

25

III C

2,50

4,37

23

IV A

2,50

4,37

23

IV B

2,3942

4,19

23

IV C

2,3942

4,19

20

V A

1,80

3,15

20

V B

1,80

3,15

20

V C

1,60

2,80

18

VI A

1,60

2,80

18

VI B

1,40

2,45

18

VI C

1,20

2,10

16

VII A

1,20

2,10

16

VII B

1,00

1,75

16

VII C

0,80

1,40

13

VIII A

0,56

0,98

13

VIII B

0,56

0,98

11

11

0,56

0,98

 

2.     9. paragrafoari beste paragrafo bat eransten zaio; honela geratzen da idatzita:

 

         "2010eko ekainaren 1etik aurrera, paragrafo honetan aipatzen diren langileen soldata-masak murrizketa bat izango du, lansari-kontzeptu guztietan gutxiagotze bat aplikatzearen ondorioz. Gutxiagotze hori % 5en baliokidea izango da urteko kopurutan, eta gutxiagotze hori hileko sortzapeneko kontzeptuetan eta, kasuan kasu, abenduko aparteko pagan islatuko da.

 

         Jaurlaritzak gutxiagotze iragankor bat ere ezarri ahal izango du, 2010eko uztaileko nominatik hasita aplikatu beharrekoa, bai eta, kasuan kasu, gutxiagotze horren azken zehaztapena ere, baldin eta gutxiagotze horren aplikazioari buruz negoziazio kolektiboaren bidez itunik edo akordiorik lortuko ez balitz. Hitzarmen kolektiboaren arabera lansari-taula bakoitzean aplikatu beharreko gutxiagotzea zehazte aldera, artikulu honetako b.2.2 (III) paragrafoan urteko kopurutan zehaztutako gutxiagotzeak hartuko dira erreferentziatzat".

 

3.     14. paragrafoari beste paragrafo bat eransten zaio; honela geratzen da idatzita:

 

         "2010eko ekainaren 1etik aurrerako eraginarekin, aurreko paragrafoan zehaztutako hileko lansaria honako taula honetan adierazitakoa izango da; 2009ko ekitaldian sortutako zenbatekoei gutxiagotzea ehunekotan aplikatuz ateratzen den emaitza dira".

 

Soldata (2010.6.1etik aurrera)

 

Guztizko lansaria 2010

 

% 2009

- 2010

LEHENDAKARI

6.927,98

100.606,28

8

LEHENDAKARIORDEA

6.505,48

94.470,83

8

SAILBURUA

6.176,08

89.254,37

7

SAILBURUORDEA

5.589,82

80.398,30

6

ZUZENDARIA

4.766,84

68.241,13

5

COJUA-KO KIDEA

4.766,59

68.237,46

5

LEHENDAKARI PENTSIODUNA

3.463,98

50.303,07

8

LEHENDAKARIORDE PENTSIODUNA

3.252,74

47.235,48

8

SAILBURU PENTSIODUNA

3.088,05

44.627,25

7

SAILBURUORDE PENTSIODUNA

2.794,91

40.199,15

6

 

4.     15. paragrafoari beste paragrafo bat eransten zaio; honela geratzen da idatzita:

 

         "2010eko ekainaren 1etik aurrerako eraginarekin, aurreko paragrafoan zehaztutako hileko lansaria progresiboki gutxituko da, artikulu honetako 5.b.2.2. (iii) idatz-zatian eta 14. paragrafoan urteko kopurutan zehaztutako gutxiagotzeak erreferentziatzat hartuta".

 

Bigarrena. 23 bis) artikulua eransten da, honela idatzita:

 

"23 bis artikulua. Pentsio-planetarako ekarpenei buruzko neurriak

 

         Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, bere organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko ente publikoek eta sozietate pribatuek % 50 murriztu ahal izango dituzte beren eremuko langileentzat 2010eko ekainaren 1etik aurrera pentsio-planetara, enplegu-planetara edo erretiroa babesten duten aseguru-kontratu kolektiboetara egin beharreko ekarpenak, bai eta lehendik egiten ari direnak ere".

 

Hirugarrena. II. Tituluaren ("Gastuen Egoera Orria") III. Kapituluko ("Lansarien eta Hartzeko Pasiboen Arauak") 26. artikulua ("Baltzu publikoetako eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako zuzendaritza-taldeetako kideak") aldatzea.

 

         Beste paragrafo bat, bosgarrena, eransten da. Hona hemen:

 

"5.    2010eko ekainaren 1etik aurrerako eraginarekin, artikulu honetan aipatzen diren langileen soldata-masan murrizketa egingo da, lansari-kontzeptu guztien urteko kopuruetan aurreko artikuluetan funtzionarioentzat, lan-kontratuko langileentzat, goi-kargudunentzat eta behin-behineko langileentzat aurreikusitakoaren parekoa".

 

Xedapen Gehigarriak

 

Lehena. Langileen lansarien murrizketa aplikatzea

 

         2/2009 Legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan jasotako aurreikuspenek, 2010eko ekainaren 1etik aurrerako eraginarekin lansarien murrizketa arautzen dutenak, osoki aplikatuko zaizkie sektore publikoaren zerbitzuko langileei, beren lansariak araudi espezifikoak zehazturik dituztenei.

 

         Gobernuak aldatu egin dezake Ertzaintzako langileen destino-osagarriaren urteko zenbatekoa, 2/2009 Legearen 24. artikuluak jasotzen duena, lege honetako neurriak betetzeko behar den eran.

 

         Lege honetan xedatutako lansari-gutxitzea kolektibo batzuei eta besteei aplikatzeko orduan, urteko kopuru osoak hartuko dira kontuan, aintzinatasuna izan ezik; lege honetako 23. artikuluko 5.b.2.2.III paragrafoan jasotako taulako lansari-mailekin bat datoz kopuru horiek.

 

Bigarrena. Sektore publikoko entitateak

 

         Lege honetan xedatutakoaren aplikazioaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateen gastuetan izango den gutxitzearen eragina Administrazio Orokorraren gastuen aurrekontuan jasanaraziko da, eta dagozkion kredituak soberakin gisa geratuko dira, dagokion zenbatekoaren arabera.

 

         Aurreko paragrafo horretan aipatzen den jasanarazpena egiaz gauzatzeko beharrezkoa denean, aldatu egingo dira, edo, osterantzean, aplikaezintzat joko dira baliabide propiotzat jotako entitateekiko kudeaketa-gomendioak, programa-kontratuak, finantzaketa-esparru egonkorrak eta, oro har, autonomia-erkidegoko sektore publikoko gainerako entitateen finantzaketa (Administrazioaren pentzuzkoa) arautzen duen tresna juridiko oro, den finantzaketa hori kontraprestazio bidezkoa edo ez.

 

Hirugarrena. Zorpetzea

 

         Lege honen aplikaziotik eratorritako gastuaren murrizketak honako hau eragingo du: Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zorpetzearen muga, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen 14.1 artikuluak aipatzen duena, ez erabiltzea.

 

Laugarrena. Diru-laguntzak

 

         Euskadiko Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek 2010ean emandako laguntzen eta diru-laguntzen zenbatekoa, soldata-kostuak ere barnean sartzen badira, doitu egingo da, sektore publikoko kategoria baliokideko langileen lansarietan egindakoaren pareko gutxitzea aplikatzeko. Lege hau indarrean dagoela onartu behar diren laguntza eta dirulaguntzak ezartzeko arauei dagokienez, arestian esandako hori jasoko duen klausula bat erantsi beharko da.

 

Bosgarrena. Akordioak aldi batez ahalgabetzea

 

         2010eko ekainaren 1etik aurrerako eraginarekin, aldi batez ahalgabetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, bere organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko ente publikoek eta sozietate publikoek sindikatuekin sinatutako akordio guztiak, lege honetan lansariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.

 

Seigarrena. Eusko Legebiltzarra, Herri Kontuen Euskal Epaitegia eta aurrekontu orokorretan sekzio independentea duten beste entitate batzuk

 

1.     Aurrekontuen eta kontrol ekonomikoaren arloetan eskumena duen sailak, Eusko Legebiltzarrak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak jakinaraziko dizkioten atxikipenak egingo ditu dagozkion aurrekontu-partidetan, hain zuzen ere, batak eta besteak zeinek bere kideen eta zerbitzuko langileen lansariak murrizteko hartutako erabakien ondorioz egin beharrekoak.

 

2.     Era berean, sail horrek, aurrekontu orokorretan sekzio independentea duten entitateei dagozkien aurrekontu-partidetan, entitate horiei atxikitako langileen lansarietako murrizketak eta lege honen eraginpeko gainerako langileenak parekatzeko behar diren atxikipenak egingo ditu.

 

Zazpigarrena. Itundutako ikastetxeak sostengatzeko modulu ekonomikoa

 

         Itundutako ikastetxeak sostengatzeko moduluak osatzen dituzten urteko kopuruak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legearen 28. artikuluan eta IV. eranskinean zehaztuta datozenak, murriztu egingo dira, langileen gastuei dagokien osagaian, lege hau indarrean sartu ondoren. Ikastetxe publikoetako funtzionarioen lansarietarako aurreikusitakoaren pareko proportzioan murriztuko dira.

 

Zortzigarrena. Euskal Herriko Unibertsitateko langileak

 

1.     Lege-arau honetan ezarritakoa Euskal Herriko Unibertsitateko zerbitzuetako eta administrazioko langileei ere aplikatuko zaie, termino berberetan.

 

2.     Ez zaie aplikatuko irakasleei eta ikertzaileei, diren funtzionarioak edo lan-erregimenekoak, osagarri autonomikoetako % 5eko gutxitzea.

 

Azken Xedapenak

 

Lehena. Organismo autonomoetan, zuzenbide pribatuko ente publikoetan eta sozietate pribatuetan bakoitzaren gobernu-organoak aplikatuko ditu lege honetan jasotako neurriak, betiere, Gobernuak eta funtzio publikoaren arloko eskumenak dituen sailak horri buruz ezartzen dituzten jarraibideak beteta.

 

Bigarrena. Legea garatzea

 

         Aurrekontuen eta kontrol ekonomikoaren arloetan eskumena duen sailak lege hau betearazteko behar diren jarraibideak emango ditu; bereziki, soberakin kredituen zenbatekoa zehaztuko du, dagozkion atxikipenak eginez.

 

         Funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailak emango ditu lege honen artikulu bakarra aplikatzeko behar diren jarraibideak.

 

Hirugarrena. Indarrean jartzea

 

         Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

 

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra