3/1997 Legea, apirilaren 25ekoa, Hirigintza-Ekintzak sortutako gainbalioetan elkarteak izan behar duen partaidetza zehazten duena.
1997-04-25Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1997/4/26, 79. zk.; EAO, 2012/1/11, 9. zk.
Indargabetua: 2006-09-20
§ 188. 3/1997 LEGEA, APIRILAREN 25EKOA,
HIRIGINTZA EKINTZAK SORTUTAKO GAINBALIOETAN ELKARTEAK IZAN BEHAR DUEN
PARTAIDETZA ZEHAZTEN DUENA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal Autonomi
Elkarteak, Etxebizitzaren Arloko Presako Neurriak eta Hirigintza Plangintzako
zein Kudeaketako Tresnak Izapidetzeko Neurriak Zehazteari buruzko ekainaren
30eko 17/1994 Legearen bitartez, lurraren jabeak eskuragarri duen hirigintza
aprobetxamendua arautu zuen, Lurraren araubide eta hiri-antolaketari buruzko
Legearen Bateratutako Testua onesten duen ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako
Errege Dekretuan xedatutakoa garatuz.
Auzitegi
Konstituzionalaren epaiak, 1997ko martxoaren 20koa, aipatutako Legegintzako
Errege Dekretu horren atal gehienak baliogabetu ditu, aginpidetzak banatzeari
buruzko agindu konstituzionalaren aurka doazelako. Auzitegi Konstituzionalaren
pronuntziamendu horrek, lehen ere aipatutako ekainaren 30eko 17/1994 Legean
jasotako arauak sendetsi baino ezin dezake egin, haren edukia Lege horren 11.
atala dagokion gaia araupetzeko legegintza autonomikoaren egun zalantzarik
gabeko aginpidetzaren onarpenarekin erabat bateragarri delako.
Ondorioz,
EAEri honako xedapen hauen indarrez, 1978ko testu konstituzionalaren 148.1.3.
atala, Autonomi Estatutuaren 10.31 atalean ohartemandakoa eta 27/1983 Legean
ezarritakoa, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako
Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzkoa,
lurralde antolaketa, hirigintza eta etxebizitza arloan eman zaion legegintzako
aginpidetzazko zalantzak argitutakoan, bidezko da hirigintza-ekintzak sortutako
gainbalioetan Elkarteak izan behar duen partaidetza berriro arautzeari ekitea.
Atal bakarra
Honako era honetan gauzatuko da erakunde publikoen
hirigintza-ekintzak sortutako gainbalioetan Elkarteak izan behar duen
partaidetza:
1.- Hiri lurrean,
Udalari dagokio indarreango planeamenduan ohartemanda dagoen hirigintza
aprobetxamenduaren %15.
Bereoneratzeko lanen kasuan, Udalari ez zaio aurretik
eraikitakoaren gaineko hirigintza aprobetxamenduaren gehikuntzaren %15 baino
egokituko.
2.- Hirigarri den edo
hiritzeko gai den lurrean, Udalari dagokio indarreango planeamenduan ohartemanda
dagoen hirigintza aprobetxamenduaren %15.
Gehigarrizko
Xedapen Bakarra
1.- Lege hau betetzerakoan, indarreango
planeamenduan ohartemanda dagoen hirigintza aprobetxamendutzat honako hauek
joko dira:
1.1.- Hiri
lurrean.
- banakuntza-eremuetan
sartuta dauden lurren kasuan, aprobetxamendu-tipoa.
- banakuntza-eremuetan
ez dauden burutzapen-unitateetan sartuta dauden lurren kasuan, batezbesteko
aprobetxamendua.
- 1976ko
legediaren arabera ezarritako jardute-eremuetan sartuta dauden lurren kasuan, unitatearen
aprobetxamendua guztira zati bere azalera.
- aurreko
azpiataletan jasotzen ez diren jardueren kasuan, jarduera bakoitzaren
aprobetxamendua guztira.
1.2.- Egitaraupeko
lur hirigarrian edo hiritzeko gai den lurrean.
- banakuntza-eremuetan
sartuta dauden lurren kasuan, aprobetxamendu-tipoa.
- banakuntza-eremuetan
ez dauden lurren kasuan, arloko batezbesteko aprobetxamendua.
2.- Banakuntza-eremuak
mugatu eta aprobetxamendu-tipoak kalkulatzerakoan honako arau hauek izango dira
kontutan:
I.- Banakuntza-eremuen
mugaketa
1.- Planeamendu
orokorrerako egiterapideek zorpide eta onurabidedun banakuntza-eremu bat edo
batzuk mugatu ahal izango dituzte hiri lurrean.
2.- Hirigarri
den lurretan sailkatutako lur guztiak edo hiritzeko gai den lurra eta hori
lortzeko honelako lurrari atxikitako edo bertan dauden sistema orokorrei
itsatsiak, banakuntza-eremuen barne geratu beharko dira.
3.- Banakuntza-eremuak
mugatzeko honako arau hauek ezarriko dira:
a) Hiri
lurrean, banakuntza-eremuetatik kanpo geratuko dira berari atxikitako edo
bertan sartutako sistema orokorretarako diren lurrak.
Egoerek
hala eskatuz gero, lur oso hori banakuntza-eremu bakartzat jo ahal izango da.
b) Egitaraupeko
lur hirigarrian, banakuntza-eremu bakarra osatuko dute laurteko berean zatiko
planeamendua onetsi behar zaien arloek eta beren kudeaketarako horietara
atxikita edo bertan sartuta dauden sistema orokorrek.
c) Egitaraurik
gabeko lur hirigarrian, banakuntza-eremu bakarra osatuko dute Hirigintzaren
aldetik Jarduteko Egitarau bakoitzeko esparruek, mugatzen den edo diren arloari
edo arloei atxikitako edo bertan sartuta dauden sistema orokorrak badituzte.
d) Hiritzeko
gai den lurrean, planeamendurako arau subsidiarioek ezartzen duten eran.
II.- Aprobetxamendu-tipoa
Banakuntza-eremu bakoitzerako, kasuen arabera, Plan
Orokorrak, Arau Subsidiarioek edo Hirigintzaren aldetik Jarduteko Egitarauak
edo parekoak diren egiterapideek definituko dute kasuan kasuko aprobetxamendua.
Hori kalkulatzeko era ondoko azpiataletan ezartzen da.
III.- Hiri lurrean
aprobetxamendu-tipoa kalkulatzekoa era
1.- Hiri
lurrean, banakuntza-eremu bakoitzeko aprobetxamendu-tipoa honelaxe lortuko da:
berari dagokion irabazizko aprobetxamendu osoa, hornidurarako pribatua barne,
zati azalera guztira, badauden hornidura publikoari atxikitako lurrak kenduta.
Zatiketaren lehenengo faktorea ohiko erabilpen eta eraikuntza-motako metro
karratu eraikigarritan adieraziko da beti ere.
Emaitzak, unitateko, ohiko erabilpen eta motako
azalera eraikigarria adieraziko du beti ere, kasuan kasuko eremuko lurraren
metro karratu bakoitzeko.
2.- Aprobetxamendu-tipoa
ohiko erabilpen eta eraikuntza-motari dagokionez adierazi ahal izateko,
planeamenduak erabilpen horren eta motaren arteko ponderazio-koefizienteak finkatuko
ditu tajuz, beti ere unitatearen balioa emango zaiona, eta gainerakoak, balio
handiago edo txikiagoak egokituko zaizkienak, udalerriaren eta
banakuntza-eremuaren egoera zehatzen arabera.
IV.- Lur
hirigarrian aprobetxamendu-tipoa kalkulatzeko era
1.- Plan
Orokorra, egitaraupeko lur hirigarrian, edo Hirigintzaren aldetik Jarduteko
Egitaraua, egitaraurik ez duenaren kasuan, eta Arau Subsidiarioak, hiritzeko
gai denean, izango dira banakuntza-eremu bakoitzeko aprobetxamendu-tipoa
finkatuko dutenak, eta honelaxe: bertan sartutako eremuen irabazizko
aprobetxamendua guztira zati eremuaren azalera guztira, lehena ohiko
erabilpenaren metro karratu eraikigarritan adierazita beti ere.
2.- Eremu
desberdinetako erabilpenen ponderazio erlatiboa, ohikoa denari dagokionez beti
ere, III. azpiatalaren bigarren zenbakian adierazitako eran egingo da.
3.- Lurraldearen
Antolamendurako Zatiko Planek, hartzen dituzten eremuetarako Plan Orokorrak
finkatutako ponderazioa gordeta, jasotzen duten azpizonifikaziotik ondoriozten
diren erabilpen zehatzen eta eraikuntza-moten ponderazio erlatiboa ezarriko
dute, ohiko erabilpen eta eraikuntza-motari dagokienez ere bai.
V.- Beste
zehaztapen batzuk
1.- Banakuntza-eremu
bakoitzeko ohiko erabilpentzat joko da nagusiena dena, ezargarri den hirigintza
antolaketaren arabera.
2.- Hirigintza
planeamenduak eraikuntza edo erabilera edo zerbitzu publikoko instalazioetarako
bideratzen dituen lurrek hornidurarako izaera izango dute, beraz, ez dira
kontutan hartuko irabazizko aprobetxamenduak kalkulatzerakoan.
3.- Planeamendu
Orokorrak lurrak babes ofizialeko edo babespen publikoko beste erregimeneko
etxebizitzak eraikitzeko kalifikatuko balitu, kalifikazio hau berariazko
erabilpentzat joko du eta, justifikatuz eta katastro balorazioaren irizpideekin
koordinatuta, sartuta geratzen den eremuaren ohikoari dagokionez balioa
adierazten duen ponderazio-koefizientea ezarriko zaio.
VI.- Aprobetxamendu-tipoaren
eta aprobetxamenduaren transferentzien aplikazioa
Eskuragarri den aprobetxamendua zehazteko kasuan
kasuko aprobetxamendu-tipoa eta horri atxikitako aprobetxamenduaren
transferentziak burutzapen-unitateetan sartu gabe dauden lur eraikiei ezarriko
zaizkie, dagoen eraikuntza ordezterakoan.
Indargabetze
Xedapena
Lege
honetan ezarritakoaren aurka doazen xedapenak indargabetu egin dira.
Azken Xedapena
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Lege hau.