3/1996 Legea, maiatzaren 10 ekoa, haragi freskoa eta oilategiko hegazkien haragia ikuskatzeko eta haragi horren osasun kontrolaz arduratzeko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasena.
1996-05-10Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1996/5/31, 104. zk.; EAO, 2012/1/20, 17. zk.
Indargabetua: 1998-07-21
§ 178. 3/1996 LEGEA, MAIATZAREN
10EKOA, HARAGI FRESKOA ETA OILATEGIKO HEGAZTIEN HARAGIA IKUSKATZEKO ETA HARAGI
HORREN OSASUN KONTROLAZ ARDURATZEKO ZERBITZUENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASENA
Haragi freskoa ikuskatu eta haragi horren osasun-kontrolaz
arduratzeko zerbitzuei zegozkien tasak Euskal Autonomi Elkarteko Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen II. idazpuruko IX. atalburuko
3.12.03 sekzioan esaten zenaz bat eskuratu izan dira, orain arte, Euskadin.
Lege hori Estatuko merkaturako haragi freskoak ikuskatu eta horien
osasun-kontrolaz arduratzeagatiko tasa homologatzen duten oinarriekin bat
dator, hain zuzen ere Politika Fiskal eta Finantzieroaren Kontseiluak 1990.
urtean onartu zituen oinarriekin. Oinarri horien helburua nondik norako
orokorrak finkatzea zen, hau da, autonomi elkarte guztiei Europako Elkarteetako
Kontseiluaren 88/409/EEE Arteztarauan jasotako hatsapen edo printzipio
orokorren berri eman nahi zien. Arteztarau horretan Estatuko merkaturako izango
diren haragiek bete beharreko osasun-arauak daude ezarrita. Bestalde, 85/73/EEE
Arteztarauan eta arteztarau horren araberako 88/408/EEE erreferentziadun
Kontseiluaren Erabakian, zenbateko tasak eskura daitezkeen esaten da, hain
zuzen ere haragi horiek ikuskatu eta osasun-kontrolaz arduratzeagatik.
Europako Elkarteko Kontseiluaren 1993ko abenduaren 22ko
93/118/EE Arteztaraua abereetatik ateratako produktuak ikuskatu eta
kontrolatzeagatik sortutako gastuak finantzatzeari buruzkoa da, eta dioenez,
estatu elkartekide guztiek haragi freskoa eta oilategietako hegaztien haragia
ikuskatu eta haragi horren osasun-kontrolaz arduratzeko zerbitzuei dagozkien
tasak ezarri beharra daukate, baina arteztarau horretan erabakitzen diren
mailen barruan. Arteztarau horrek 85/73/EEE Arteztaraua aldatu zuen, eta zein
produktu hartzen dituen kontuan 89/662/EEE Arteztarauaren A eraskinean eta
90/675/EEE Arteztarauan dago zehaztuta.
Europako Elkarte osorako arau horiek oinarrizko hiru helburu
dituzte:
a) Produktuen kalitatea dela eta, kontsumitzaileen osasuna modu
bateratuan babesten dela bermatzea.
b) Produktuen joan-etorri askea mantentzea elkartearen barruan,
baina kalitatea modu beretsuan bermatuta. Bermatze horrek estatu elkartekide
bakoitzaren barruan merkaturatutako produktuei nahiz beste estatu batzuetatik
datozenei eragingo die.
c) Produktuen arteko lehian distortsioak izatea galaraztea,
produktu horien merkatua antolatzeko modua bateratua delako.
Lege honen helburua gure araudia aurreko arteztarau horretan
esaten denera egokitzea da, euskal lurraldean ere arteztarauak eskatzen duena
betetzeko. Izan ere, haragi freskoak ikuskatzeari dagokion tasa autonomi
elkarteen zergetako bat da, hala baitio Autonomi Elkarteak Finantzatzeko Lege
Organikoaren 7. atalaren 2. azpiatalak (irailaren 22ko 8/1980 Legea). Autonomi
Estatutuaren 18. atalean dago aurrikusita zerbitzuak eskualdatzea, eta horren
ondorioa da 8/1980 Legea. Gainera, tasei buruzko lege hau autonomi elkarte
guztiek onartutako irizpideen arabera idatzi da.
Legeak kontuan izan ditu 93/118/EE Arteztarauak tasak
murriztea dela eta esaten dituenak, hau da, estatu elkartekide bakoitzaren
barruan gehienez ere %55era arteko murrizketak izan daitezkeela tasetan, aipatu
dugun arteztarauaren eraskinaren I. atalburuan aipatzen diren tasetan, alegia.
Era berean, kontuan hartu da arteztarauan zehazten den
erreferentziaren guztirako muga, alegia, ikuskapen-lanen benetako kostua
guztira zein den. Arteztarau hori bat dator Autonomi Elkarteak Finantzatzeko
Lege Organikoaren 7. ataleko 3 zenbakian erabakitakoarekin eta Euskal Autonomi
Ekarteko Administrazio Orokorreko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen
17. ataleko 1. azpiatalean (maiatzaren 31ko 3/1990 Legea) esaten denarekin.
Aurretik esandako guztiagatik, eta Euskal Autonomi Elkarteak
tasak ezartzeko duen ahalmenean oinarrituta (Konstituzioaren 133 eta 157. atalak,
Autonomi Elkarteak Finantzatzeko irailaren 22ko 8/1980 Lege Organikoa eta
Autonomi Estatutuaren 42. atala), lege honen helburua haragi freskoa eta
oilategiko hegaztien haragia ikuskatu eta haragi horren osasun-kontrolaz
arduratzeko zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasak ezartzea da. Gainera,
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko
maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen II. idazpuruko IX. atalburuko 3.12.03 sekzioko
133tik 137.era arteko ataletan araututakoa ordezkatzen du legeak. Sekzio hori
"haragi freskoak ikuskatu eta horien osasun-kontrolaz arduratzeko
zerbitzuen tasei" buruzkoa da.
ATALBURU
BAKARRA
HARAGI FRESKOA ETA OILATEGIKO HEGAZTIEN HARAGIA IKUSKATZEKO ETA HARAGI HORREN OSASUN-KONTROLAZ ARDURATZEKO ZERBITZUAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA
1. Atala - Zergaren helburua
Haragi freskoak eta
oilategiko hegaztien haragia ikuskatu eta haragi horien osasun-kontrola egitea
zergapetzen du tasak.
Kontrol hori horretarako gaitasuna duten teknikariek egingo dute,
ondoren aipatzen diren uneetan:
- Abereak hiltzean.
- Kanalak zatitzean.
- Pertsonek kontsumitzeko haragi freskoak
biltegietan jasotzen direnean.
2. Atala - Zergagaia
Tasa honen zergagaia Eusko Jaurlaritzako
Osasun Sailak osasun publikoa zaintzeko burutzen dituen iharduerak izango dira,
hain zuzen ere kontsumorako abereak eta horien haragi freskoa ikuskatu eta
osasun-kontrolaz arduratzeko. Lan horiek kasuan kasuko zerbitzuetako
teknikariek egingo dituzte abereak hil, haragia manipulatu eta biltzeko tegi
edo guneetan, beti ere Euskal Autonomi Elkartean.
Tasa hori eskuratzea dela eta, zergagaiak
biltzen dituen ikuskapeneko eta osasun-kontroleko iharduerak honela daude
sailkatuta:
- "Ante mortem" egindako ikuskapen eta osasun-kontrolak.
Kontrol horiek behi-, zaldi-, txerri-, ardi- eta ahuntz-aziendei, oilategietako
hegaztiei, untxiei eta abeltegietan hazitako ehizako animaliei egindakoak
izango dira, haragi freskotarako direnean.
- Hildako abereei "post mortem" egindako ikuskapen eta
osasun-kontrolak, haragi freskotarako direnean.
- Abereen eta haragi freskoen hondakinak erabiliz egindako
azterketak, indarrean dagoen legeriak agintzen duen eran.
- Osasun-ikuskapenaren egiaztagiriak, beharrezkoa bada.
- Kanal, buru, mingain, bihotz, birika, gibel eta kontsumitzeko beste
errai edo barruki batzuk kontrolatu eta zigilatzea eta haragia zatitzeko
guneetan egindako zatiak markatzea.
- Pertsonek kontsumitzeko haragi freskoak biltegiratzea, hala
erabakitzen denetik. Ez dira hemen sartuko azken kontsumitzaileei saldu baino
lehen saltokii txikietan gordetzen diren kopuru txikiak.
- Biltegiratutako haragien sarrera-irteeren eta horiek
kontserbatzearen kontrola eta ikuskapena.
3. Atala - Zergapekoa
1.- Tasa hau ordaindu
beharko duten zergapekoak zerbitzua eskatzen duten pertsona fisiko edo
juridikoak izango dira, hau da, abereren bat hiltzea, zatitzea, biltegiratzea
edo aurreko atalean aipatutako zerbitzuren bat burutzea eskatzen duten
pertsonak.
2.- Zergapekoaren ordezko
gisa, honakook izango dute tasa ordaindu beharra:
- "Ante mortem" eta "post mortem" egindako
ikuskapen eta osasun-kontrolak, hondakinen azterketak eta pertsonek
kontsumitzeko kanal, buru, mingain eta errai edo barrukiak zigilatu edo
markatzea direnean eginkizunak, hiltegien jabeak edo hiltegia ustiatzen duen
enpresa, bai pertsona fisikoa bada bai pertsona juridikoa bada.
- Kanalak zatitzeko lana kontrolatzeak eragindako tasa baldin bada:
a) Goian aipatutako pertsona berak izango dira zergapekoak, zatitzeko
lan horiek hiltegian bertan egiten badira.
b) Gainontzeko kasuetan, beren kasa zatitzeko lanak egiteko erabiltzen
diren tegien jabeak, pertsona fisiko edo juridikoak izanda ere.
- Biltegien kontrola bada egiten dena, biltegi horien jabeak izango dira
ordaindu behar dutenak, pertsona fisikoak edo juridikoak izanda ere, tasak
finkatzen diren unetik hasita.
3.- Dena den,
zergapekoak izango dira, modu berean, banatugabeko jaraunspenak,
ondasun-erkidegoak eta, nortasun juridikorik izan gabe ere, batasun ekonomikoa
edo bereiztuta ageri den ondarea osatzen duten gainontzeko erakundeak, ordaindu
behar dutenetakoak izan badaitezke.
4.- Ordaindu behar
duenaren ordezkoek tasaren zenbatekoa fakturan gehituko dute, eta gero,
autonomi elkartearen izenean egingo dute diru-sarrera, araudiz ezarritako
moduan.
4. Atala - Tasa ordaindu beharraren erantzuleak
1.- Tasa ordaindu
beharra eragin duen ihardueran diharduten enpresetako administratzaileak eta
sindikoak, eta baita kiebren, lehiaketen edo era guztietako erakundeen
kontuhartzaile edo kitatzaileak izango dira erantzule subsidiarioak.
2.- Azken
kontsumitzailearentzako haragia saltzen den denda edo harategiaren jabea ere
erantzule subsidiarioa izango da, nahiz eta produktua jateko gertatuta egon,
baldin eta haragi hori nondik datorren ezagutzen ez bada.
5. Atala - Tasaren sortzapena
1.- Haragi freskoak
eta oilategiko hegaztien haragiak ikuskatzeko eta horien osasun-kontrolaz
arduratzeko lanak hasten direnean hasiko da tasa sortzapena sortzen, hain zuzen
ere lan horiek egingo diren tegi edo instalazioetan. Dena den, aldez aurretik
ordaintzea eskatu ahal izango da, zerbitzu horiek burutzea zergapekoak berak
eskatu baldin badu.
2.- Interesatuak
hala eskatuta, tegi berean aberea hil, zatitu eta biltegiratu egiten bada edo
hiru langintza horietako bi behintzat leku berean burutzen badira, ordaindu
beharreko tasa lan bakoitzari dagokionaren batuketa izango da, eta prozesuaren
hasieran ordainduko da, kobratu beharra eragingo duen lan hori noiz egiten den
kontuan izan gabe. Dena den, 8. atalean esaten dena ere kontuan eduki beharko
da.
6. Atala - Zergagaia non burutzen den
Zergagaia Euskal Autonomi Elkartean burututakoa izango da
bertan baldin badago abereak hil, kanalak zatitu edo haragiak biltegiratzeko
tegia, eta baita hondakinen azterketak egiteko zentrua ere Euskal Autonomi
Elkartean baldin badago, 9. atalean aipatzen den egoerarako.
7. Atala - Zerga-kuota
1.- Zerga-kuota
ondoren aipatzen diren lanengatik eskatuko zaio zergapekoari:
- Abereak hiltzea.
- Kanalak zatitzea.
- Biltegiratzea kontrolatzea.
Dena den, tegi berean hiru lan horiek
batera egiten baldin badira, guztira eskuratu beharreko tasa hiru lan horien
kuoten batuketa izango da, ondorengo atalean esaten denez.
2.- Hiltegietako
zergapekoei hildako abereengatik zenbateko kuotak eska dakizkiekeen
erabakitzeko, hildako abere-kopurua hartuko da kontuan.
3.- "Ante
mortem" eta "post mortem" egindako ikuskapenek eta
osasun-kontrolek, kanalak, buruak, mingainak, birikak, gibelak e.a. zigilatu
eta markatzeak eta hondakinen azterketa egiteak dakartzaten iharduerengatik
eskuratu beharreko zerga-kuotak ondorengo taulan datozenak izango dira. Kopuru
horiek hildako abere bakoitzeko ordaindu beharrekoak dira, beti ere beharrezko
baimena duten tegi edo instalazioetan.
Abere-mota. Hildako abere bakoitzeko
kuota (pezetak)
C1.1.- BEHI-AZIENDA
C1.1.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiagokoa: 300.
C1.1.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiagoko
txahala: 167.
C1.2.- ZALDI-AZIENDA
C1.2.1.- Zaldien familiakoak: 293.
C1.3.- TXERRI-AZIENDA
C1.3.1.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen
merkaturakoa: 86.
C1.3.2.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
esne-txerria: 11.
C1.4.- ARDI- ETA AHUNTZ-AZIENDA
C1.4.1.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duena: 33.
C1.4.2.- Kanalean 12 eta 18 kilo artean duena: 23.
C1.4.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duena:
11.
C1.5.- OILATEGIKO HEGAZTIAK
C1.5.1.- Kanalean 5 kilo baino gehiago duen
hegaztia: 2,60.
C1.5.2.- Kanalean 2,5 kilo baino gehiago duen
gizentzeko hegazti gaztea: 1,30.
C1.5.3.- Kanalean 2,5 kilo baino gutxiago duen
gizentzeko hegazti gaztea: 0,67.
C1.5.4.- Ordezteko oiloa: 0,67.
C1.6.- UNTXIAK
C1.6.1.- Untxiak: 0,67.
C1.7.- ABELTEGIAN HAZITAKO EHIZA
C1.7.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiago duen
ugaztuna: 300.
C1.7.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiago duen
ugaztuna: 167.
C1.7.3.- Kanalean 5 kilo baino gehiago duen
hegaztia: 2,60.
C1.7.4.- Kanalean 2,5 kilo baino gehiago duen
hegaztia: 1,30.
C1.7.5.- Kanalean 2,5 kilo baino gutxiago duen
hegaztia: 0,40.
4.- Gainontzeko
lanetarako, zenbat tona haragi zatitu behar den eta biltegian zenbat kontrolatu
behar den hartuko da kontuan kuota finkatzeko. Bai biltegian gordetzea dela bai
haragia zatitzea dela eta, pisua zenbatekoa den jakiteko, haragia zatitu
aurretik hartuko da kontuan, hezur eta guzti.
5.- Haragia
zatitzeko geletan egiten den ikuskapen eta osasun-kontrolagatik, eta
haragi-zatiei etiketak eta markak jartzeagatik, 200 pezeta ordaindu beharko da
tona bakoitzeko.
6.- Biltegiratzeak
ikuskatu eta horien osasun-kontrolaz arduratzeagatiko kuota ere 200 pezetakoa
izango da tona bakoitzeko. Hori, dena den, 93/118/EE Arteztarauaren eraskinean
aipatzen den egoera indarrean jartzen denetik aurrera izango da.
7.- Era berean, tasa
hau dela eta kuota bat eskuratuko da hiltegietan egin beharreko ikuskapenek eta
osasun-kontrolek eragindako administrazio-gastuei aurre egiteko. Zenbat
ordaindu behar den jakiteko, abere bakoitzeko kopurua jarriko da, ondorengo
taulan adierazten dena, hain justu. Kopuru horiek kanalen bataz besteko pisua
kontuan hartuta aukeratu dira, beti ere abere-motaren arabera.
Aberea.
Administrazio-gastuen kuota, hildako abere bakoitzeko (pezetak)
C2.1.- BEHI-AZIENDA
C2.1.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiagokoa:
12,40.
C2.1.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiagoko
txahala: 8,50.
C2.2.- ZALDI-AZIENDA
C2.2.1.- Zaldien familiakoak: 7,00.
C2.3.- TXERRI-AZIENDA
C2.3.1.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen
merkaturakoa: 3,60.
C2.3.2.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen
txerri iberikoa eta gurutzatua: 5,30.
C2.3.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
esne-txerria: 0,30.
C2.4.- ARDI- ETA AHUNTZ-AZIENDA
C2.4.1.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen
ardi-azienda: 0,90.
C2.4.2.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen
arkumea: 0,60.
C2.4.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
arkumea: 0,30.
C2.4.4.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen
ahuntz-azienda: 0,93.
C2.4.5.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen
antxumea: 0,57.
C2.4.6.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
esne-antxumea: 0,25.
C2.5.- OILATEGIKO HEGAZTIAK
C2.5.1.- Oilategiko hegaztiak: 0,08.
C2.6.- UNTXIAK
C2.6.1.- Untxiak: 0,08.
C2.7.- ABELTEGIAN HAZITAKO EHIZA
C2.7.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiago duen
ugaztuna: 12,40.
C2.7.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiago duen
ugaztuna: 8,50.
C2.7.3.- Hegaztiak: 0,08.
8. Atala - Likidazioak pilatzeari buruzko arauak
Kasu bakoitzean eskuratzekoak diren zerga-kuotak pilatu edo
batu egingo dira kuota hori eskuratzea eragiten duten lan guztiak edo lan
horietako batzuk tegi bakar batean gertatzen direnean, beti ere ondorengo
arauak kontuan izanda:
a) Tegi berean abereak hil, zatitu eta biltegiratu egiten badira, edo
hil eta zatitu egiten badituzte, abereak hiltzea ikuskatu eta osasun-kontrolaz
arduratzeagatik ordaindu beharreko kuota osoa eta zatitzeagatik ordaindu
beharreko kuotaren %50 ordaindu beharko da.
b) Tegi berean abereak hil eta biltegiratu baino ez badira egiten,
abereak hiltzea ikuskatu eta osasun-kontrolaz arduratzeagatik ordaindu
beharreko kuota baino ez da ordainduko.
c) Tegi berean haragia zatitu eta biltegiratu baino ez bada egiten,
haragia zatitzea ikuskatu eta osasun-kontrolaz arduratzeagatik ordaindu
beharreko kuota baino ez da ordainduko.
9. Atala - Hondakinak aztertzeagatik jaso beharreko kuoten zenbatekoa
1.- Eusko Jaurlaritzaren
ardurapean dauden tegi edo zerbitzuetan beste autonomi elkarte batean hildako
abereen hondakinen azterketak egiten baldin badira, hain zuzen ere dena delako
autonomian ofizialki homologatutako laborategirik ez dagoelako gai horren
inguruan arauek eskatzen dituzten azterketa tekniko-sanitarioak egiteko, kuota
bat eskuratuko da. Azterketa egin beharra eskatzen duten arauak Estatuak berak
emandakoak edo Europako Elkartean hartu eta derrigorrez bete beharrekoak izan
daitezke. Kuota hori hiltzeko lanen araberakoa izango da, kuotak kitatzeko
arauak kontuan izanda, nahiz eta eragiketa hori laginen bidez egin.
2.- Kuotari
dagokion zatia hiltegiaren jabea den enpresariak berak ordaindu beharko du.
3.- Eskuratu
beharreko kuotaren zenbatekoa zehazteko, hildako abereen kanalek Estatuan duten
bataz besteko pisua hartuko da kontuan, hau da, jarraian datorren taularen
arabera jardungo da, abere bakoitzeko kuota finkatuta:
Aberea. Hondakinak
aztertzeagatiko kuota, hildako abere bakoitzeko (pezetak)
C3.1.- BEHI-AZIENDA
C3.1.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiagokoa: 47.
C3.1.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiagoko
txahala: 32.
C3.2.- ZALDI-AZIENDA
C3.2.1.- Zaldien familiakoak: 27.
C3.3.- TXERRI-AZIENDA
C3.3.1.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen
merkaturakoa: 14.
C3.3.2.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen
txerri iberikoa eta gurutzatua: 20.
C3.3.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
esne-txerria: 1,20.
C3.4.- ARDI- ETA AHUNTZ-AZIENDA
C3.4.1.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen
ardi-azienda: 3,40.
C3.4.2.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen
arkumea: 2,20.
C3.4.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
arkumea: 1,20.
C3.4.4.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen
ahuntz-azienda: 3,50.
C3.4.5.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen
antxumea: 2,20.
C3.4.6.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
esne-antxumea: 0,90.
C3.5.- OILATEGIKO HEGAZTIAK
C3.5.1.- Oilategiko hegaztiak: 0,30.
C3.6.- UNTXIAK
C3.6.1.- Untxiak: 0,30.
C3.7.- ABELTEGIAN HAZITAKO EHIZA
C3.7.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiago duen
ugaztuna: 47.
C3.7.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiago duen
ugaztuna: 32.
C3.7.3.- Hegaztiak: 0,30.
10. Atala - Kitatzea eta diru-sarrera egitea
1.- Ordaindu behar
dutenak abereak hil, haragi freskoa zatitu edo biltegian jasotzeko tegi edo
instalazioen jabeak izango dira, eta kitapena berek egingo dute. Horretarako,
araudi bidez jarrita dauden moduan eta epeen barruan jardun beharko dute.
2.- Goian
aipatutako instalazioen jabeek kasuan kasuko tasa eskuratzeko, tasa horren
zenbatekoa aurreko ataletan aipatutako lanen fakturan kargatuko dute.
3.- Aurreko atalean
aipatzen den eragiketa horren berri emateko, liburu ofizial batean jaso beharko
da eragiketa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren baimena izan beharko duen
liburu batean, hain zuzen. Egin beharreko hori egiten ez bada, zigorra jasoko
da, zergen bidezko zigorra, baina horrekin batera, osasunaren arloan izan
daitezkeen ondorioengatik ere instalazioen jabeek beste zigor batzuk ere jaso
ahal izango dituzte.
4.- Abereak
hiltzeagatik jasoko diren erreferentziazko kuotetan, hondakinak aztertzeko
kuotari dagokion zatia ere sartu beharko da, nahitaez.
5.- Hiltegiek
egindako likidazioetan ageri diren zenbatekoei, bidezkoa baldin bada,
instalazio horien jabeek ordainduta dituzten administrazio-gastuak kendu ahal
izango zaizkie. Ken daitezkeen kopuruak ondoren datozenak dira, hildako abere
bakoitzeko:
Aberea. Hildako abere bakoitzeko
gehienez ere ordezka daitezkeen administrazio-gastuak (pezetak)
D1.1.- BEHI-AZIENDA
D1.1.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiagokoa: 11.
D1.1.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiagoko
txahala: 7,50.
D1.2.- ZALDI-AZIENDA
D1.2.1.- Zaldien familiakoak: 6,27.
D1.3.- TXERRI-AZIENDA
D1.3.1.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen
merkaturakoa: 3,20.
D1.3.2.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen
txerri iberikoa eta gurutzatua: 4,75.
D1.3.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
esne-txerria: 0,28.
D1.4.- ARDI- ETA AHUNTZ-AZIENDA
D1.4.1.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen
ardi-azienda: 0,80.
D1.4.2.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen
arkumea: 0,50.
D1.4.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
arkumea: 0,28.
D1.4.4.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen ahuntz-azienda:
0,83.
D1.4.5.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen
antxumea: 0,50.
D1.4.6.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
esne-antxumea: 0,20.
D1.5.- OILATEGIKO HEGAZTIAK
D1.5.1.- Oilategiko hegaztiak: 0,07.
D1.6.- UNTXIAK
D1.6.1.- Untxiak: 0,07.
D1.7.- ABELTEGIAN HAZITAKO EHIZA
D1.7.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiago duen
ugaztuna: 11.
D1.7.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiago duen
ugaztuna: 7,50.
D1.7.3.- Hegaztiak: 0,07.
6.- Era berean,
hiltegien jabeek albaitari-laguntzaileen eta bestelako laguntzaileen
ordaindutako gastuak kendu ahal izango dituzte. Ken daitezkeen kopuruak ondoren
datozenak dira, hildako abere bakoitzeko:
Aberea. Hildako abere
bakoitzeko gehienez ere ordezka daitezkeen gastuak, albaitari-laguntzaile
bakoitzeko (pezetak)
D2.1.- BEHI-AZIENDA
D2.1.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiagokoa: 101.
D2.1.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiagoko
txahala: 69,30.
D2.2.- ZALDI-AZIENDA
D2.2.1.- Zaldien familiakoak: 57.
D2.3.- TXERRI-AZIENDA
D2.3.1.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen
merkaturakoa: 29.
D2.3.2.- Kanalean 12 kilo baino gehiago duen
txerri iberikoa eta gurutzatua: 43.
D2.3.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
esne-txerria: 2,60.
D2.4.- ARDI- ETA AHUNTZ-AZIENDA
D2.4.1.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen
ardi-azienda: 7,30.
D2.4.2.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen
arkumea: 4,70.
D2.4.3.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
arkumea: 2,60.
D2.4.4.- Kanalean 18 kilo baino gehiago duen
ahuntz-azienda: 7,50.
D2.4.5.- Kanalean 12 eta 18 kilo arteko pisua duen
antxumea: 4,70.
D2.4.6.- Kanalean 12 kilo baino gutxiago duen
esne-antxumea: 1,90.
D2.5.- OILATEGIKO HEGAZTIAK
D2.5.1.- Oilategiko hegaztiak: 0,20.
D2.6.- UNTXIAK
D2.6.1.- Untxiak: 0,20.
D2.7.- ABELTEGIAN HAZITAKO EHIZA
D2.7.1.- Kanalean 218 kilo baino gehiago duen
ugaztuna: 101.
D2.7.2.- Kanalean 218 kilo baino gutxiago duen
ugaztuna: 69,30.
D2.7.3.- Hegaztiak: 0,20.
11. Atala - Zerga-salbuespenak eta hobariak
Aurreko ataletan aipatu diren arauen arabera egindako kitapen edo
likidazioen ondorioz ordaindu beharreko kuotek ez dute izango ez
zerga-salbuespenik ez hobaririk, tegi edo instalazioen jabea dena delakoa
izanik ere eta instalazio horiek dena delako lurraldean egonda ere.
12. Atala - Arau gehigarriak
Dena delako tasaren
zenbatekoa ezin izango da hirugarrenen gain utzi haragiak esportatzeagatik, ez
zuzenean ez zeharka.
Indargabetzeko Xedapen Bakarra
Lege hau indarrean sartzen
denetik hasita, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Tasa eta Prezio
Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen II. idazpuruko IX. atalburuko
3.12.03 sekzioko 133tik 137.era arteko atalak indarrik gabe geratuko dira.
Sekzio hori "haragi freskoak ikuskatu eta horien osasun-kontrolaz
arduratzeko zerbitzuen tasei" buruzkoa da.
Azken Xedapenak
Lehenengoa
Eusko Jaurlaritzari
baimena ematen zaio beharrezko xedapen guztiak eman ditzan aurreko arauetan
erabakitakoa garatzeko.
Bigarrena
Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita egongo da
indarrean lege hau.