3/1995 Legea, ekainaren 23koa, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legean Estatutuak Egokitzeko Ezarritako Epea Luzatzen duena.
1995-06-23Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1995/8/1, 145. zk.; EAO, 2012/1/27, 23. zk.
§ 172. 3/1995 LEGEA, EKAINAREN 23KOA, EUSKADIKO
KOOPERATIBEN EKAINAREN 24KO
ESTATUTUAK EGOKITZEKO EZARRITAKO EPEA LUZATZEN DUENA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko
4/1993 Legeko aldi baterako hirugarren erabakiaren lehenengo atalean lege hori
indarrean jartzen denetik hasi eta bi urteko epea ezartzen da, lege horrek
arautzen dituen kooperatibek beren estatutu sozialak egoki ditzaten.
Kooperatiben esparru juridikoak Euskal
Autonomi Elkartean izan duen eraldaketa hainbesterainokoa da, non kooperatibek
berek ahalegin handia egin beharra daukaten beren estatutuetako araubidea
egokitzeko. Aipatutako erabakia betetzea batez ere zailtzen duten alderdiak
dira, alde batetik, arau berriaren beraren konplexutasuna, estatutu sozialetara
joarazten baitu anitzetan, eta bestetik, kooperatiben beren egitura, hala
langileena nola baliabideena. Horri guztiari garatze-arauetan ezarritako
betebehar formalak betetzeko sortzen diren eragozpenak gehitu behar zaizkio.
Legea 1993ko uztailaren 19an argitaratu
zen EHAAn, eta handik hogeita hamar egun barru jarri zen indarrean, azken
erabakietatik lehenengoan ezarritakoaren arabera. Hala ere, erroldaturik egon
eta beren estatutuak egokitu beharra daukaten kooperatiba guztiak kontutan
hartuz gero, gutxi batzuek baino ez dute eskatu, gaur arte, beren estatutuen
egokitzapena errolda dadin. Horren ondorioz, epea, beteko bada, luzatu beharra
dago, are gehiago aldi baterako hirugarren erabakiaren bigarren atalean
ezarritakoa kontutan hartzen badugu; izan ere, atal horretan esaten denez,
egokitzapena erroldatzeko eskatzen ez duten kooperatibak legez erabat desegingo
dira eta beren oharpenak ezeztatuko.
Atal
Bakarra
Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko
4/1993 Legeko aldi baterako hirugarren erabakiaren lehenengo atalean ezarritako
epea 1996ko abuztuaren 31ra arte luzatu da.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Eusko Jaurlaritzak lege hau aplikatu eta
garatzeko arauak eman ditzake, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza
sailburuaren proposamenez.
Bigarrena
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean lege hau.