Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/1988 Legea, otsailaren 12ko, Bazkunei buruzkoa.

1988-02-12

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1988/3/1, 42. zk.; EAO, 2012/3/13, 62. zk.

Indargabetua: 2007-07-13

§ 99. 3/1988 LEGEA, OTSAILAREN 12KOA, BAZKUNEI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Autonomia-Elkarteari Autonomia-Estatutuaren 10.13 atalaren indarrez irakaskuntzazko, kulturazko, artezko, ongintzazko, sorozpidetzazko eta horrelako Bazkunen alorrean eta horiek bere egitekoa gehienbat Euskal Herrian bete dezaten neurrian dagokion bakarreango agintepidea erabiliz ontzat ematen den Lege honek, Bazkunen askatasunaren eta aunizkotasunaren aldezpena eta suztapena aburupide dituen araupeketa eskaintzen du.

 

       Demokraziazko gizartearen funtsezko egitura gauzatzen duten beste erakunde batzurekin gertatu den bezalaxe, Bazkunek ere bere askatasunezko ihardunarekiko susmoz, oztopoz eta bortxakeriaz ere betetako kondaira zaila izan dute.

 

       Agintaritza-Jaurpide zaharraren aldian gutxi batzurentzako gordeleku izandako aspalditikako gizarte-sailez urrutitik bada ere lanbide-elkarte eta lagunarteek gogorarazten zuten gizarte-erapide guztiekiko jakobinokeriazko susmo txarretik hasi, joan den mendearen zati haundi batek ezaugarri izan zuen norbanakoikeria-grinatik igaro, eta iareipideen ukapen-aldi ilun izan dugun Franco-ren agintekeria-aldirarte, Bazkunak bere oldez ihardutzeko bide eman ziezaieketen askatasun-esparru bat lortzeko borroka bizian aritu dira.

 

       Kondaira-bide horretan 1964garreneko abenduaren 24ko Legea, indarrean diraunekotan, ez da askatasuna, zuzena, berdintasuna eta politika-auniztasuna bere lege-erapidetzaren goreneko baliotzat jotzen dituen demokraziazko erapidetzak duintasunez iraun dezakeen legepidea.

 

       Franco-ren aginte-aldiaren azkenetan, hori bere agintaritzari sortaldeko herritarren aurrean eder agertuz iraunarazteko saiatzen ari zenean sortutako 1964garreneko Legeak, barreiatzailetzat eta, beraz, kaltegarritzat jotzen zuen politika eta gizarte-auniztasunarekiko uste txarra oinarri zuen lege-erapidetza gauzatu zuen.

 

       Bazkunez agian politikazko edo sindikaritzazko erakundeak izkutatzeko baliatu zitekeenaren gehiegizko kezkaren eraginaz, Franco-zaleen zapalkuntzazko politika-jaurpideen oinarri ziren irizpideekin bat etorri ezineko bazkun-helburuak debekatu, Bazkunentzako aurre hartzezko baimen-erapidetza indarrean jarri, arduralaritzak eta ertzainak horien barne-bizitzan eskua sartu ahal zezaketeneko bideak jartzen dira, etabar, etabar...

 

       Gizarte-oldea eta oldarra itotzen dituzten itxikeriazko gizarteen agintekeriazko eta maneskeriazko irizpide horiek iadanik gaindituta daudela, Lege honek, alderantziz, aunizkotasuna Bazkunen bidez gauzatu dezan gizartearen birberrikuntzarako bide izan dadin askatasun-esparru bat lortzea du bere etengabeko helburu.

 

       Horregatik, Lege honek, giza-duintasunak gizakien elkarkoitasunaren bidez, gizarte osora demokraziazko herri-jaurpideen benetako eustazpi den balio-sorta bat helarazten duelako ustea du oinarri.

 

       Gure gizarteak, gaurko gizarte denez, taldeek bere barruan bere egituren oldartzaile gisa duten garrantzia du ezaugarri. Gizartearen berrikuntzak eta iraupenak berak ere, neurri haundi baten, Bazkunei datxezkie.

 

       Gaurregun Bazkunak, eta ez politikazkoak eta sindikaritzazkoak bakarrik, horiek politikan eskuhartzeko bide nagusi direnez berarizko lehentasuna dutenarren, elkarrekiko begirunezko eta iritzi-zabaltasunezko giroan hainbat helburu berezitarako ahaleginak batzeko bide gertatzen dira. Bazkunak, batean esateko, gizabanakoei elkarbizitzan gizarte-toki berezietan aritzeko eragiten dieten elkar-atxikipenezko harremanak daudenaren erakusgarri izan, eta politika-bizitzan ezezik gizarte eta kultura-bizitzan ere eskuhartzeko bide gertatzen dira.

 

       Herri-agintaritzek ez daukate gizartea eta gizabanakoa elkarri hertsiki lotu eta azken horri bere nortasuna garatzeko aukera hobeak ematen dizkion bazkunen bitartekotza horren garrantziari ezikusi egiterik; izan ere gaurregun, eta lehen esaten zenez, demokrazia taldeen bidezko demokrazia da, eta taldeak ditugu gizabanakoak helburukide izanaz eta batean lan eginaz herri-iritzi espen-ahalmendun eta garatutakoa sortarazteko berebiziko garrantzia duen gizarte-konzientziaz jabetzen direneko bene-benetako elkarbizitza-eskolak.

 

       Besterik gabe Bazkunak araupetu ditzan araupidetza egoki baten beharra erakutsi eta Bazkunen gunari berari datxezkon zio horiei guztiei, gure benetako izaerari berari, lehen esan dugunez, bizia eta aunizkoia den izaerari darizkionak gehitu behar zaizkie.

 

       Hiritartze eta aunizkoitasun-maila haundi batera iritsitako industria-aroango eta industria-aroa gainditutako gizarte guztietan gizabanakoen besteegandik hastantzea gertatzen deneko une honetan, Bazkunak, iadanik gertatzen ari denez, ondorio kaltegarri horiek gainditu eta zenbait gizarte eta kultura-sail garrantzitsuen etsipena bateango ekintza eginkor bilakarazteko bide izan daitezke.

 

       Horregatik, Autonomia-Estatutuaren 9.2 atalak dakarren eta herri-agintariei herritarrek bere oinarrizko eskubideak eta beharkunak -eta, garbi dagoenez, elkartze-eskubidea- behar bezala egiteratu ahal izatearekiko bermea eta zaingoa, giza-banakoak eta horiek biltzen direneko taldeen -eta hona hemen berriz ere Bazkunak- askatasun eta berdintasunerako eskubidea zinezkoa eta benetakoa izan dadineko aukerak eskaintzeko eta oztopoak kentzeko neurriak jartzea, eta herritar guztiek Euskal Herrian politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzan partzuer izan daitezen bideak jartzea nahitaez bete beharreko manu gisa agintzen diela azpimarratu behar da.

 

       Lege hau, beharkun horiek beretzakotuz, Estatutuaren manu horrek jartzen dituen helburuak lortzeko lanabes gertatzen da eta, beraz, Bazkunei bermea eta babesa ematezko nahitaezko egitekoa ezezik, horiek suztatzea, suzpertzea eta horiei laguntzea ere bere gain hartzen ditu.

 

       Lege honen edukiari gagozkiola, iritzi-zabaltasuna eta horren atalak egungo benetako egoerari egokitu nahia aipa daitezke.

 

       Dena dela, bere berarizkotasuna edo zerbaitegatikako ezinbestea direla eta berarizko legez araupetu beharreko bazkun-moetak horren erabiltze-eremutik kanpo gelditzen dira. Kanpo gelditze hori eta guzti ere, Legeak ba du gizartearen sormenari eta ondorioz sortu daitezken bazkun-moeta berriei erantzun emateko behar hainbateko malgutasunik.

 

       Bestetik, Legeak gaurregun Bazkunekiko araupideen eta arduralaritza-erakuntzaren ezaugarri izan eta arduralaritzapekoa nahastu eta hainbestetan herri-etxez herri-etxe erromes ibiliz nekarazten duen korapilotsua ahalik eta gehien arintzeko nahi bizia du eustazpi. Eta, elkarketarako oinarrizko eskubidearen bete-beteko osabideraketa arautuko duen ustezko Funtsezko Legerik ezean, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak bere agintepeko dituen bazkun-moeta ezberdinak (Autonomia-Estatutuko 10.13 atala) araupetzezko hau bezalako Lege batek, ondoriozko araupeketarako orohartzezko neurri-ereduak, hona nola, besteen artean, Legeko 2. atalean jasotzen direnak, zehazteko ez dauka argipide gisa Konstituzioko araupeketa bera (22. Atala) hartzeari itzuri egiterik.

 

       Lege honek dakarren alderdi berri bat, hots, herri nahiz norbanako-alorreko lege-nortasundunek Bazkunak sortarazi ahal izatea bereziki aipatu behar da; horrek, beste lege batzurekin bat datorrela, eskubide hori gizabanakoei baino aitortzen ez zien 1964garreneko Legeak indarrean jartzen zuen erapidetza gainditzea dakar bere baitan.

 

       Legeak, bestalde, 1964garreneko Bazkunei buruzko Legeak jartzen zituen baimenentzako bideak argi eta garbi eta zeharo ezabatu, eta 2. atalean esandako oinarri-irizpideak bermatzeaz besteko egitekorik gabeko ahalik eta manu gutxienezko montio moduko bat jartzen du; adierazte hutsezko errolderatze-era indarrean jartzen du; arduralaritzaren iharduna Lege honek Bazkunen eta horietako kideen babeserako jartzen dituen baldintzak benetan betetzen direlako egiaztapideak egite hutsera mugatzen du; berarizko manuen indarrez iadanik ba zeuden Bazkun-elkarkundeak ontzat ematen ditu eta, bukatzeko, Bazkunak suztatzeko eta indartzeko bideak jarri eta horiek eratzeko eta horien aurrera-bidea errazteko beharrezkoa izan dadin arduralaritzazko laguntza eskaintzen du.

 

1. Atala - Zertakoa

 

       Lege honek Autonomia-Estatutuaren 10.13 atalak dioenaren arauera Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen agintepeko Bazkunak araupetzea du gai.

 

2. Atala - Irizpide orokorrak

 

       1.-   Bazkunak eratzea askatasunez eta nahi izanez gero egin daiteke, eta auniztasunari eta demokraziaren arauerako irizpideei men eginaz egin beharko da.

 

       2.-   Ez dago inor Bazkun baten sartzera edo bertan egotera behartzerik.

 

       3.-   Bazkun bateko kide izatea ez da inoiz herri-agintaritzagandikako bereizkeriaren zio izango, eta ez du horien begipenik edo horiegandikako onurapiderik ekarriko.

 

       4.-   Bazkunen erakuntzak eta ihardunak demokraziazkoak izan behar dute.

 

3. Atala - Erabiltze-eremua

 

       1.-   Bere egitekoak gehienbat Euskal Herrian bete ditzaten irakaskuntza, kultura, arte, ongintza, sorozpidetza eta antzeko mailatako Bazkunak Lege honen erabiltze-eremuan sartzen dira, beti ere, honako hauek kanpoan geldituz:

 

a)  Merkataritza edo herri-legepeko baltzu gisa eratutako Bazkunak eta, orohar, diruzko irabaziak lortu eta horiek bazkideen artean banatzea helburu izan dezaten guztiak.

b)  Politika eta sindikaritza-Bazkunak.

c)  Erlijioso-Elkarteak.

d)  Lanbide-Elkarteak.

e)  Kirol-bazkun eta elkarteak eta kirol-baterakundeak.

 

       2.-   Nolanahi ere, bere Araudiek hori esan dezatenean joko da Bazkunek bere egitekoak gehienbat Euskal Herrian betetzen dituztela.

 

4. Atala - Erabili beharreko araupideak

 

       Lege honen erabiltze-eremuango Bazkunek honako hauek izango dituzte jaurpide:

 

a)  Eratzeari eta errolderatzeari buruzkoetan Legeak berak dakartzan arauak eta Legea osabideratzeko eta/edo egiteratzeko emandako araudi-bidezko erabakiak.

b)  Barne-jaurpideei buruzkoetan:

 

1.-       Lege hau.

2.-       Bakoitzaren Araudia, Legearen aurkakoa izan ez dedinetan.

3.-       Bere eraentza-sailek balioz hartutako erabakiak, Legearen eta/edo euren Araudiaren aurkakoak izan ez daitezenaren baldintzapean.

4.-       Aurreko zatien gai diren Araudi eta erabakien bidez adierazitako nahiaren burujabetzaren aurkakoak izan ez daitezen neurrian, Jaurlaritzak baitetsi eta osatze-indarra baino izango ez duten araudi-bidezko manuak.

 

5. Atala - Bazkunen sortarazpena

 

       1.-   Bazkunak hiru lagunek edo gehiagok elkar hartuz sortzen dira, horrela bere talde-helburuak edo helburu orokorrak lortzeko tajuzko erakundea sortarazten dela, horretarako bere buruak bere jakitea, ekintza edo diruzko eskuarteak modu iraunkorrez, guztiek ontzat emandako Araudiari atxikiz eta besteei Bazkunerakunde honetan sartu nahi badute sartzeko eskubidea emanez lotzen dituztela.

 

       2.-   Honako hauek izan daitezke Bazkunen sortzaile eta bertako kide:

 

a)  Gara-adineko norbanakoak eta gara-adinera gabeko iareak.

b)  Nolanahiko lege-nortasundunak, herri nahiz norbanako-alorrekoak direla.

c)  Gara-adinera gabekoak, 24. atalak dioenaren arauera sortarazitako gazte-Bazkunak edo Lege honen erabaki gehigarriaren gai diren ikasle-Bazkunak izan daitezenean.

 

       3.-   Bazkuna sortarazteko erabakia horretarako nahia adieraziko deneko norbanako-arteko edo eskribauaren aurreango agiriz sendetsiko da, horri erakundearen Sortaraudia eta zeintzuk eskuhartzen dutelako adierazpena erantsiz.

 

       Lege-nortasundunak norbanako baten bidez ari, eta bere baitan horretarako gai den ihardutze-sailak balio osoz hartu eta Bazkuna sortarazi nahia eta bere izenean eskuhartuko duenaren izendapena barne izan dezan erabakiaren aldakia ekarriko dute.

 

       Baldintza horietxek beteko dira iadanik eratuta dauden Bazkunetan sartzeko ere.

 

6. Atala - Sortarauak

 

       Aurreko atalean esandako sortarazte-erabakiaren bidez jarritako eta bazkun-erakuntzaren barne-jaurpideak eta bere helburuak lortzeko ihardutze-era antolatzen dituen arauen sailak osatzen dute Bazkun bakoitzaren Sortaraudia.

 

7. Atala - Araudiaren edukia

 

       1.-   Bazkunaren araudiak honako alderdi hauek izan beharko ditu barne gutxienez:

 

a)  Bazkunaren izena, hori iadanik errolderatutako beste Bazkunen batena bera edo horrekin iruzurpide gertatzeko adinako antza duena ezin izan daitekeela eta, hala egokituz gero, Bazkunak ezaugarri izango duen ikurra.

     Izenak sortarauetako xedeei, edo horietako nagusienari buruzkoa edo izen berezia izan beharko du; euskaldun guztiek aitortzen dituzten balioei edo politikazko edo sindikaritzazko zernolakoei datxezkien hitzez baliatzezko izenak ez dira onargarriak izango.

     Bazkunaren izakera edo helburuak direla eta horren izenean Probintzia baten, Kondaira-Lurralde baten, herri, barruti, eskualde, auzo edo honelako mugarte zehatzen baten izena sartzea beharrezkoa gerta dedinean, Bazkun hori mugarte berean iadanik egon edo gero sortarazi daitezkeen antzerako besteetatik bereizi dezan berarizko izen bat erabili beharko da, mugarte horren izena inork beretzat hartuz lapurtzea eragozteko.

b)  Dituen helburuak.

c)  Bazkun-egoitza.

d)  Bere ihardunean gehienbat bertan ariko deneko lurralde-eremua.

e)  Eraentza eta arduralaritza-sailak.

f)   Bazkideak sartzeko baldintzak eta era, bazkide-moetak, eta bazkide izatea zergatik eta nola galtzen den.

g)  Zigortze-jaurpideak.

h)  Bazkideen eskubideak eta beharkunak.

i)   Bazkunaren sortze-ondarea eta diruegitamu-jaurpideak.

j)   Araudiak aldatzeko bideak.

k)  Ezabapena eta hori gertatu dadinean Bazkun-ondarearekin egin behar dena.

 

8. Atala - Errolderapena

 

       1.-   Aurreko atalean agindutakoaren arauera eratu daitezen Bazkunak, agiriko izateko eta ez beste ezertarako, 9. atalean esandako Bazkun-Erroldean sartuko dira.

 

       2.-   Errolderapena, sortarazten duten bazkide guztiek izenpetutako sortarazte-agiriaren bi ale eta Artezte-Batzordeko lehendakariak eta idazkariak edo horien adinako ihardutze-sailak izenpetutako Araudiaren beste bi ale Erroldaritzan aurkeztu daitezeneko egunetik hasi eta hogei eguneko epearen barruan egin beharko da.

 

       Lege-nortasundunek, beti, horiekin batean 5.3 atalak dioen agiria eramango dute.

 

       3.-   Errolderapena ezingo da Lege honetan gaitasunari edo erari buruz jartzen diren baldintzak bete ez daitezenean baino ukatu.

 

       4.-   2 zenbakipean jarritako epea ez betetzeari eta errolderapena aurreko zatian ohartemandako zioaz besteren bategatik ukatu izanari, legeek norbanakoen funtsezko eskubideen aldezpenari buruz esaten dituzten jazarpenak egin ahal izango zaizkie.

 

       5.-   Bazkun bat errolderatzeko izapidetan zigor-legeen aurkakoa delako arrazoizko susmoa izatea gertatuz gero, errolderapena egitea bidezkoa izan ez izan, Herri-Salataritzari jakinaraziko zaio.

 

9. Atala - Errolderapenaren ondorioak

 

       Erroldean sartzeak Bazkunak eratu izana eta horien Araudiak agiriko egin, eta horiekin harremanak izan ditzatenentzat bezala bertako bazkideentzako ere bermapide da.

 

10. Atala - Bazkunen Erroldea

 

       1.-   Bazkunen Erroldeak, bere eskuhartze-eremuan, Bazkun eta Bazkun-batasunei buruzko honako alderdi hauek erasota uztea izango du helburu:

 

a)  Bazkunaren erakuntza, errolde-zenbakia, Bazkunaren izena, erakuntza-eguna, aurrera eraman nahiko gizarte-helburuak, egoitza nagusia eta beste tegiak, lurralde-eremua, hasierako ondarea, eraentza-sailak eta Artezte-Batzordea osatzen dutenen zerrenda eta errolderatze-eguna jarriz.

b)  Horien Araudien aldakuntzak, a) txataleko alderdiei doazkienak, aldakuntza eta horren errolderatze-eguna jarriz.

c)  Herriaren onerako direlako adierazpenak, hori egiteko eguna, Bazkuna dagokion Herriaren Onerako Bazkunen Baterakundean sartuz gero, hori egiten denekoa eta horren errolderaketa egiten denekoa jarriz.

d)  Bazkunaren ezabapena, horretara eraman duen funts-funtseko zioa, hori egiten deneko eguna, bazkunaren ondareari eman beharrezko araudizko edo legezko erabilpidea eta ezabapena errolderatze-eguna jarriz.

e)  Araudi-bidez zehaztu daitezen gainontzeko zernolakoak.

 

       2.-   Bazkunen Erroldaritzak zainduko eta jasoko ditu eraman dakizkion eta bertako idazkunen irozkaitarako izan daitezen agiri-paperak.

 

       3.-   Halaber, Bazkunen Erroldaritzak 13.4 atalean esan eta legezkotzeko eraman dakizkion liburuei sendespen-agiria jarriko die.

 

       4.-   Ezein gizabanako edo edo herri nahiz norbanako-alorreko erakundek Bazkunen Erroldea ikusteko, horren edukiari buruzko egiaztagiriak eskuratzeko eta horretango idazkunei buruzko agiriak jatorrizkoarekin egiaztatu dakizkioneko eskubidea du.

 

       5.-   Erroldaritzak atal honetako 4. atalak hartara behartu dueneko zerbitzuak egiteagatikako ariela sortarazten da, eta horrek honako arau hauek izango ditu jaurpide:

 

a)  Arielaren gaia: Ariela Bazkunen Erroldean dauden agiriak ikusi, horiei buruzko egiaztapideak egin eta agiriak jatorrizkoarekin egiaztatzeagatikakoa da.

b)  Ordaintzailea: a) letrapean esandako zerbitzuak eskatu ditzan norbanako edo legenortasunduna.

c)  Zenbatekoa: Menpeko egiketetako bakoitzagatik BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAR (250,-) PEZETA.

     Zenbateko hori Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko ekonomia-urte bakoitzeko Guztizko Diruegitamuen Legean uneangotu ahal izango da.

d)  Bilketa: Ordaintzaileak berak egindako kontu-garbiketaren bidez.

e)  Ordainketa: Norberak kontu-garbiketa egindako unean bertan, arielaren gai diren zerbitzuak egin baino lehen.

 

       Manu honek egiten duen araupeketa araudi-bidez osatu ahal izango da.

 

11. Atala - Errolderatu gabeko bazkunak

 

       1.-   Agian eta hala badagokio izan daitekeen zigor-legepidetzaren alorreko erantzunbeharren kaltetan gabe, Bazkun bat bere erruz Erroldean ez sartu izanak, bertako bazkieetako edozeinek Bazkunaren izenean ari zela esanda bere gain hartutako inorekiko betebeharregatikako horren eta bazkide guztien bateango erantzun-beharra ekarriko du.

 

       Nolanahi ere, Bazkunaren suztatzaileak edo sortzaileak eta Bazkunaren ordezkotza duela esanda beste batzurekin lege-alorreko ezein harreman izandakoak bateango erantzunbehar horren menpe egongo dira.

 

       2.-   Aurreko zenbakian jarritako arauak aldi baterakoak izan eta herritarren artean harpideak egitea edo dirua biltzea, zilegi izan dedin ezein helburutarako ongintza-jaialdiak edo antzerako ekintzapideak suztatu edo nolanahiko ekintzapide zilegitan ari daitezen lege-sendespenik gabeko Bazkunekin ere erabiliko dira, Bazkun horiek erroldean agertzen ez badira.

 

12. Atala - Barne-erakuntza eta iharduna

 

       1.-   2.4 atalak dioenaren arauera, eta bere burua antolatzeko duten ahalmenaren kaltetan gabe, Bazkun guztiek honako ihardutze-sail hauek izango dituzte:

 

a)  Batera edo bestera deritzen eta urtean behin gutxienez bilduko den bazkideen biltzar nagusia. Ondoren zehazten diren gaiei buruzko erabakiak biltzar nagusiari dagozkio:

1.-            Araudia bestelakotzea eta aldatzea, 18. atalak dioenaren arauera.

2.-            b) letrak dioen Artezte-Batzordea hautatzea, eta horrekiko ikuskaketa eta arta-zaingoa.

3.-            Urteko diruegitamua eta dirukontu-garbiketa ontzat ematea.

4.-            Hala egokituz gero, Bazkunaren ezabapena.

5.-            Beste Bazkun batzuekingo baterakundeak eta elkarkundeak egitea, edo horietakoren batetik ateratzea.

6.-            Araudiak finkatu ditzan beste guztiak.

b)  Bateango ihardutze-sail edo Artezte-Batzorde bat, horrek Bazkunaren agizko eraentza bere gain duela, Biltzarrak emandako artezpideei atxikiz eta horren zaingopean. Ihardutze-sail honetako kideak Biltzarrak hautatuko ditu, Araudiak dioenaren arauera.

 

       Ihardutze-sail honen osatze-moduaren aldaketak eta Bazkun-egoitzarenak Bazkun-Erroldaritzari jakinaraziko zaizkio, bertan erasota egon daitezen.

 

       2.-   Lehen esandakoaren kaltetan gabe, eta 7. atalak dioenez, Bazkunek, bere Araudietan beste ihardutze-sail eta/edo batzorde-atal batzuk eratu, bilkuretarako jaurpideak eta deiak, erabakiak hartu ahal izateko beharrezko gutxienezko bilkurakide-zenbatekoa eta gehiengoak eta komenigarri eritzitako erakuntzari eta ihardunari buruzko arazo guztiak araupetu ahal izango dituzte Lege honek jartzen duen esparruaren barruan.

 

       3.-   Agian egon daitezkeen zigorlege-alorreko erantzunbeharrez gainera, ezein bazkide, Herri-Legepeko Epaibidetarako Legeari atxikiz egoki izan daitezen epai-bideez baliatuz herri-legepeko agizko agintemendearen aurrean, Bazkunen ihardutze-sailen erabakiei jazarri ahal izango zaie, Legearen edo Araudiaren aurkakoak direla uste izanez gero. Ekintza horretarako ahalmena, jazarpenaren gai den erabakiaren edukia ezagutu zuen edo ezagutzeko aukera izan zuen egunetik hasi eta berrogei egutegi-egun igarotakoan galtzen da.

 

13. Atala - Bazkideen eskubideak

 

       1.-   Aurreko manuan agindutakoaz gainera, bazkide bakoitzak Bazkuneko gainontzeko kideak nortzuk diren, Bazkunaren kontuak nola dauden eta Bazkunaren iharduna noiznahi ezagutzeko eskubidea du.

 

       2.-   Bazkide guztiek Bazkun bakoitzaren araudiak eta Lege honek diotenaren arauera artezkaritza-saileko partzuer izateko eskubidea dute.

 

       3.-   Halaber, Bazkunetako kideek, zigorrak jarri dakizkien baino lehen entzun dakieneko eskubidea dute. Nolanahi ere, bere bazkide-eginbeharrak ez bete izanagatikakoak baino ezin izango duten zigorpide horien zergatikakoa jakinaraziko zaie. Zigorra jartzea Bazkunaren araudiaren arauera egin, eta beti zio eta guztikoa izan beharko du.

 

       4.-   Eskubide horiek eta Bazkunekin harremanak izan ditzaten beste guztienak bermatzeko, Bazkunek Erroldean sartuta daudela jakinarazi dakienez gero, Bazkun-Erroldaritzak edo epai-agintaritzak horretarako gaitutako bazkideen errolde-liburu bat, bilkura-agirien liburua eta kontu-liburua izango dituzte.

 

       Liburu hauek bete beharko dituzten baldintzak eta horiei gaitasuna emateko era araudi-bidez zehaztuko dira.

 

14. Atala - Bazkideen eginkizunak

 

       Bazkideen eginkizunak honako hauek dira:

 

a)  Bertako kide direneko Bazkunen helburuak lortzeko ihardunaz laguntza ematea.

b)  Araudiak dioenez jarritako bazkide-sariak ordainduz Bazkunaren gastuei erantzuten esku-hartzea.

c)  Bazkuneko ihardutze-sailek balioz hartutako erabakiei men egin eta horiek betetzea.

 

15. Atala - Ikurren erabilkera

 

       Bazkunek eta Bazkunetako bazkideek, hala behar izanez gero, erabili beharrekoa izan dadin legepidetzan ohartemandakoa beteaz, bere izenarekin eta/edo helburuekin nolabaiteko atxikipena izan dezaten ezagutze-ikurrak beretzat hartu eta erabili ahal izango dituzte.

 

16. Atala - Bere heburuak betetzeko ahalpideak

 

       Bere helburuak lortzeko, Bazkunek honako hauek egin ahal izango dituzte:

 

- Bere helburuak lortzeko edo horretarako eskuarteak biltzeko xedezko edozein eratako ekonomia-ekintzatan aritzea.

- Moeta guztietako ogasunak edozein jaurgo-moduren eretzean beretzakotzea eta eukitzea eta bai era guztietako ekintza eta akurapenak egitea ere.

- Bere eskubideen aldezpenerako egintza guztiak, legeek eta bere araudiak diotenari atxikiz.

 

17. Atala - Erentzukizuna

 

       Lege honetan agindutakoaren arauera errolderatutako Bazkunek bere oraingo eta geroko ogasun guztiak dituzte bere betebeharrei erantzuteko bermapide.

 

18. Atala - Araudiaren aldakuntza

 

       Araudiaren aldaketak horretarakoxe berariz egindako bazkideen biltzar nagusian erabakiko dira, eta lege-nortasunaren jabe direnak izan daitezenean, horiek Lege honen 8. atalak dioenez Erroldean sartzea egin ondoren baino ez dute gainontzekoen kaltetango eraginik izango. Errolderatu gabekoek, Lege honen 11. atalak dioena izango dute jaurpide.

 

19. Atala - Ezabapena

 

       1.-   Bazkunak bazkideek horretarako egindako biltzar nagusian adierazitako borondatez, Herrilege-Bildumako 39. atalean zehazten diren zioegatik eta epailaritza-epaiaren indarrez ezabatuko dira. Erabakia bertako Araudian agintzen den gutxienezko bilkurakide-kopuruz eta Batzarrean direnen erabateko gehiengoaren baiezko botoz behintzat hartuko da.

 

       2.-   Bazkunaren ondareari eman beharreko erabilpidea ezabapen-erabakian zehaztuko ez balitz eta hori ezinezkoa edo legezkontrakoa izatea gertatuz gero, Arduralaritzak Erroldean azken Artezte-Batzordekide gisa erasota daudenei oharra egingo die, hauek huts horiek hilabeteko epearen barruan zuzendu ditzaten. Esandako epea igaro eta zuzenketarik egin gabe utziko balitz, Arduralaritzak ondasunak, ezabatutako Bazkunak bere lanak, honen Estatutuen arauera, gehienbat egiten zituen lurralde-eremurako zituen helburu berak aurrera eramateko izendatuko ditu.

 

       3.-   Ezabatutako Bazkunen betebeharrei dagozkienetan, Lege honen 11. eta 17. atalek agintzen dutena egingo da.

 

20. Atala - Borondatez ateratzea

 

       Bazkunaren Araudiak, bazkideren bat bere borondatez ateratzea gertatuz gero, agizko bazkide-sariez besteko ekarketen eretzean ondare-zati bat eman dakiola agindu ahal izango du, beti ere, ondare-gutxitzeak inorentzako kalterik ekarri behar ez duela.

 

21. Atala - Arduralaritza eta agintaritza-bideetatikako auziak

 

       Bazkunen jaurpideei buruz sortu daitezen arduralaritza-bideetatikako auzi guztietan Arduralaritzabideen Legea erabiliko da eta, hala behar izanez gero, Arduralaritza-Auzipidetarako Aginte-mendea araupetzen duena.

 

       Arduralaritza auzikide izan ez dadin beste arazo guztietarako gaitasuna agizko agintemendeak izango du, hala dagokionean norbanakoen funtsezko eskubideen agintemende-mailako babesa araupetzezko Legea erabiliz.

 

22. Atala - Herri-baliakortasuna

 

       1.-   Erroldean sartuta egon eta bere ihardunean arituz Euskadi osoaren zuduen aldeko laguntza eman dezaten Bazkunei, "herri-baliakortasundunak" direlako aitorpena egin ahal izango zaie.

 

       2.-   Herri-baliakortasuna aitortu zaien Bazkunek hori bere agiri guztietan agertarazteko eskubidea izan, eta bakoitzean erabili daitezen ekonomia, zergalaritza eta arduralaritza-alorretako iareipen, beherapen, dirulaguntza eta gainontzeko onurabide guztiak izango dituzte.

 

       Halaber, bere ekintzapideko gaiei artez datxezkien orohartzezko erabakiak tajutzekoan eta eurentzako garrantzi haundiko diren egitarauak tajutzekoan entzun dakieneko eskubidea izango dute.

 

       3.-   Herri-baliakortasunaren aldarrikapena Jaurlaritza-Batzarrak gaiaren eretzean dagokien Sailen saloz onartutako Dekretoz egingo da, Sail horiek eta doakien izaiki eta erakundeek bere erizpenak eman ondoren, eta araudi-bidez finkatu daitezen betebeharrekin eta bideetatik.

 

23. Atala - Bazkun-elkarteak: Baterakundeak eta Elkardundeak

 

       1.-   Bere helburuak lortzeko Bazkunek baterakundeak eta elkarkundeak eratu ahal izango dituzte, Lege honetan agindutakoari atxikiz eta horretarako, euren buruentzat egin ditzaten araudietan beharrezkoak izan daitezen bateango ihardutze-sailak sortaraziz, eta aurrerantzean elkarrekin izango dituzten harremanak araupetuz.

 

       Horietako kide izan daitezen Bazkunek erabakiak hartzen eskuhartzea beti segurtatuta geldituko da.

 

       2.-   Errolderatu gabeko Bazkunen elkarteak 11. atalean lege-sendespenik gabeko Bazkunentzat agindutakoari egokituko zaizkio.

 

24. Atala - Gazteen Bazkunak

 

       1.-   Gaztediaren garapena, gizarteratzea edo jostabideak helburu izan ditzatenak dira gazteen Bazkun.

 

       2.-   Bazkun horien izenek bere nolakoaren aipamena izan beharko dute bere baitan, eta honako berezitasun hauek izango dituzte:

 

a)  Bazkideak 14 urtetik gorako eta 30 urte baino gutxiagoko norbanakoak izango dira.

b)  Horiek sortarazteko egintzan gara-adineko hiru lagunek edo gara-adinera gabeko legez iare egindako hiruk eskuhartu beharko dute.

c)  Horien Eraentza-sail edo artezte-batzordean gara-adineko hiru lagun edo gara-adinera gabeko legez iare egindako hiru kidek izan beharko dute.

d)  Artezte-batzordeak erabakiak hartu ahal izateko, bertako kide izan daitezen gara-adinekoen edo legez iare egindako gara-adinera gabekoen erdiak eta batek aldeko botoa ematea beti beharrezkoa izango da.

e)  Lehendakaria, beti, gara-adinekoetako edo legez iare egindako gara-adinera gabekoetako bat izango da.

 

25. Atala - Arduralaritzarekingo harremanak

 

       1.-   Arduralaritzak, legozkiokeen epailaritza-bideak egiteko duen legezko gaitasunaren kaltetan gabe, ez du, inoiz, Bazkun baten barne-bizitzan eskua sartu dezan edozein eratako aurre hartzezko edo geldiaraztezko neurririk hartzerik izango.

 

       2.-   Esandako hori horrela dela ere, Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzak edozein Bazkuni eman ziezaizkiokeen diruzko eta bestelako laguntzak zertan erabili diren egiaztatzeko ahalmena du.

 

26. Atala - Suztapena eta lankidetza

 

       1.-   Autonomia-Elkarteko herri-agintaritzek Euskadirentzat lehen-mailako interesgarritasuna izan dezaten alorretan Bazkunak suztatu, eta horiek eratzeko eta horiek ihardun dezateneko erraztasunak emango dituzte.

 

       2.-   Bazkunei edozelako laguntzak ematea horretarako berariz sortarazitako errolde edo zerrendetan sartu daitezeneko baldintzapean jarri ahal izango da. Zerrenda edo errolde horietara iristeko, beti, aurrez Bazkun-Erroldean sartzea beharrezkoa izango da.

 

       3.-   Halaber, Arduralaritzak behar ditzaten teknikazko aholkuak eta laguntza emango dizkie Bazkun bat eratzeari ekin eta eskatu diezaiotenei.

 

Erabaki Gehigarria

 

       Bere alderdi nagusietan, hezkuntza-legepidetzan ohartemandako eta araupetutako Ikasleen eta Ikasleen Gurasoen Bazkunek Lege honek dakartzan arauak izango dituzte jaurpide.

 

Aldi Baterako Erabakia

 

Lehenengoa

 

       Lege hau indarrean jarri baino lehen eratutako Bazkunek eta Bazkun-elkarteek beren Estatutuak, honen aurkako diren guztietan, urtebeteko epearen barruan, honi egokituko dizkiote. Horrelakorik izanez gero eta egin beharreko aldaketak egin artekoan, Lege honen aurkako araudi-manuak indarrik gabe geldituko dira eta horien ordez, hutsunerik gertatzen bada, Lege honetan bertan ohartemandakoak eta, bertako 4.b) ataleko 1 eta 4 txataletan esaten denaren indarrez, hori osabideratzezko araudizko manuak erabiliko dira.

 

Bigarrena

 

       Bazkun-Erroldaritzaren antolakuntzari eta ihardunari buruzko manuak eman ez daitezen artean, horren egitekoak epailaren 25eko 77/1986 Dekretoz sortarazitako Bazkunen Erroldaritza Nagusiak beteko ditu.

 

Azken Erabakia

 

       Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen manu guztiak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra