Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

3/1986 Legegintza Dekretua, irailaren 9koa, Kooperatibei buruzkoa.

1986-09-09

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1986/9/15, 176. zk.

 

§ IV. 3/1986 LEGE-DEKRETUA, IRAILAREN 9KOA, KOOPERATIBEI BURUZKOA

 

Kooperatibei buruzko Irailaren 9ko 3/1986 Legegintza-Dekretoa Jaurlaritzak onartu egin duela jakinarazten zaie Euskadiko biztanle guztiei. Ondorioz, bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko biztanle guztiei, nahiz partikular nahiz agintari izan.

Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko irailak bederatzi.

Lehendakaria, Jose Antonio Ardanza Garro.

Elkarte Europearren Ordenamendu Juridikoa Euskal Herriko Autonomia Elkartearen barruan Onartzeari buruzko Eusko Legebiltzarraren Otsailaren 19ko 2/86 Oinarri Legeak, bere Eraskinean sartutako legeek araupetzen dituzten gaietan, elkarte horretako ordenamendu juridikoari egokitu ahal izateko, aginduak Lege lerrunez emateko baimena eskuratzen dio Eusko Jaurlaritzari.

Europako Elkarteko kide den Estatu batekoak diren nekazariak beste Estatukide batetan finkaturik daudenak, Kooperatibetan sartzeko askatasunari buruzko gaietan, Legegintz Dekretu honek, I egokitu egiten du, Elkartearen gai horri buruzko arauketa, EE/532/67 Direktibak daulalarik.

Hori horrela, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak bere 1986.eko Irailaren 9ko bileran aztertu eta onartu ondoren, zera

ERABAKITZEN DUT:

Artikulu bakarra

Irailaren 30eko 1/1984 legez aldatutako Kooperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legeari, honako era honetako hirugarren erabaki gehigarri bat erasten zaio:

Erabaki Gehigarria

Hirugarrena

Lege honen bidez araupetutako Kooperatibetan sartzeari buruz, egon daitezkeen murriztapenak kendu egiten dira, bertako naziotarren alde edo Euskal Herriko Autonomia Elkarteko lurraldean soldatarik gabeko nekazari-lanean diharduten edo horretarako finka daitezen Europako Elkarteko kide diren Estatuetako elkarteen alde".

Azken Erabakia

Agindu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra.

Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko irailak bederatzi.

Lehendakaria, Jose Antonio Ardanza Garro.

Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, Jon Imanol Azua Mendia.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra