3/1986 Legea, otsailaren 19koa, Merkataritza-Iharduna antolatzeko maiatzaren 19ko 9/1983 Legearen 22garren Atala aldatzezkoa.
1986-02-19Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1986/3/14, 51. zk.; EAO, 2012/3/30, 77. zk.
Indargabetua: 1994-07-03
§
79. 3/1986 LEGEA, OTSAILAREN 18KOA, MERKATARITZA-IHARDUNA ANTOLATZEKO
MAIATZAREN 19KO 9/1983 LEGEAREN 22GARREN ATALA ALDATZEZKOA
Lehenengo Atala
Merkataritza-Iharduna
Antolatzezko Maiatzaren 19ko 9/1983 Legearen 22garren atala baliogabetuta
gelditzen da.
2. Atala
"Udalek
merkatutxiki eta azoketango salmentarako baimenak eman ahal izango dituzte, azoka
bakoitzeko saltokien gehienezko zenbatekoak eta saldu daitezkeen gaiak
zehaztuz, hoietan ez okela berririk ez eta izoztutako aberekirik edo
landarekirik ere ezin sartu daitekeela. Aurreko debekuan sartu gabeko gaiak
saltzeko baimena emateko, horretarako Osasunketa Teknikazko Araudia bete dedila
eskatuko da, hala behar izanez gero, hoztegikatea eten ez dedina segurtatuz.
Jaurlaritzak Dekretoz osabideratuko ditu gai berezientzako baimen eta erabilpenerako baldintzak".