3/1985 Legea, otsailaren 27koa, "Arartekoa" Erakundea sortu eta arautzezkoa.
1985-02-27Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1985/3/22, 63. zk.; EAO, 2012/4/7, 84. zk.
§ 69. 3/1985 LEGEA, OTSAILAREN
27KOA, "ARARTEKOA" ERAKUNDEA SORTU ETA ARAUTZEZKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
1.- Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak, bere 15karren atalean dioenez, "Euskal Herriari dagokio, Parlamentuak emandako legeaz, eta Konstituzioaren 54. artikuluan ezartzen den erakundeari dagokionez, antzeko organo bat sortu eta eratzea, berorren bidez harekin koordinatuz aipaturiko artikuluan diren funtzioak eta Euskal Biltzarreak gomenda diezazkiokeen beste edonolakoak ere bete ditzan". Beraz, Lege honek, "ARARTEKOA" izenez sortzen eta arautzen duen erakundea Autonomia-Estatutoan bertan berariz ohartemanda dago.
2.- "Herri-Jagolea" delako erakundea,
bere zernolakoak eta artezpideak zedarritu dituen aspalditikako ospearen eta
tradizioaren jabe da. Ezagunena Ombudsman delakoa dela izen bereziak eman ohi
zaizkion erakunde hori jatorriz sueziarra da eta mundu osora zabaldu da,
Inglaterrako Parlamentary Commissioner for Administration eta Frantziako
Médiateur delakoa bezelako horren kideko batzuk jatorrizko sueziarraregandik aski
aldendu eta, nolabait behintzat, Ombudsman-az bestelako ihardutze-sail bilakatu
direla egia denarren. Bainan zera aitortzea ere bidezkoa da: Aldakuntza hoiek,
Inglaterran, adibidez, Legebiltzarraren goren-agintearen arauerako irizpidea
oinarri zuen lege-alorreko antzinako tradizioaren, eta Frantzian benetako
Herri-Jagole zela esatera iritsi zeneko Erresuma-Kontseiluak zuen itzalaren
ondorio zirela. Nolanahi ere, zera ere egia da: Frantziako Médiateur delakoaren
egituraren garrantzizko alderdi batzuk, Errepublikako Lehendakariaren,
Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanen erakunde-mailako
egituraketaren ondorio direla.
Ombudsman
sueziarraren, Justitie-Ombudsman-en delakoaren sorrera, Suezia
Oroaginte-Erregegoa izatetik konstituzio-arauzkoa izaterainoko aldakuntzaren
kondairari berari eta Legebiltzarrean zeuden gizarte-indarrek zuten
Legebiltzarraren bilkurarteko alditan erregepeko herrilanarien iharduna
politikazko ikusketen-beharrari, bertatik bertara datxekie.
Legebiltzarkide-erapidetzak Europako gainontzeko aldetan egin zuen bideak ez
zuen XX mendearen zati haundi bat igaroarte horrelakorik beretzakotu. Zehazki
esateko, Mundu-mailako II Gerratea bukatu arte, hortik aurrera gertatzen
bait-da Erresumaren gizartearekiko egitekoen eta herri-iareipideak babesteko
erapidetzaren aldakuntza haundi bat.
3.- Nolanahi ere, eta lege-politikazko zio
ezberdinekin bada ere, Ombudsman delakoak, esandako salbuespenekin, bere
jatorri eskandina-biarrarekin lotzen duten zenbait ezaugarriri eutsi egin die. Hoietako
hiru nabarmentzen dira beste guztien gainetik:
Lehenengo
eta behin, egitekoz, herritarrek arduralaritza on bat izateko duten eskubidea
babesteko eta legetasun-arauerako oinarri-irizpidearen bermea izateko
Arduralaritza zainpetzera jotzen duen ihardutze-sail bat dugu.
Bigarrenez,
eta ihardutze-sail honek buruja-betasunez diharduenarren, kargu horretarakoa
Legebiltzarrak izendatzen du.
Eta
hirugarrena, herritarren eskubideak eta iareipideak aldezten diharduen Arduralaritza
zaintzeko ihardutze-sail bat denez gero, herritarrak Ombudsman delakoarengana
inolako bitartekorik gabe iritzi ahal izatea bermatu behar du. Horren ondorioz,
Ombudsman delako hori arauekiko iareitasunez eta bideak laburtuz aritzen da.
4.- Ombudsman delakoa berandu sartu da Europako
hegoaldeko konstituzio-erapidetzetan. Euskadiri zehazki gagozkiola, herritarrek
herri-arduralaritzen iharduna zaintzeko aukera zabalak dituztenaz ez dugu
ahantzi behar. Konstituzioaren arauerako babes-eskea eta, orohar, alor guztiak
hartzen dituen konstituzio-legepidetza; auzipide-arduralaritzaren
aginte-eremua; Legebiltzarraren ihardutze-sail denez arduralaritza artezten
duen Jaurlaritzarekiko Legebiltzarraren zaingo-miraketa; hain zuzen ere
arduralaritza txarra eragoztea xede duten barne-ikuskaketak, etabar, erakundea
sortu zeneko kondaira-unean, garbi dagoenez, ez zegoen eskubideak babesteko eta
arduralaritzarekiko ikerpena egiteko erapidetza baten adierazgarri dira.
Arartekoa,
horrela, Gizarte eta Demokraziazko Legeen arauerako Erresumaren bilakakuntzari
eta horrek gizabanakoen eskubideen aldarrikapen hutsa gaindituz eskubide eta
iareipideak bermatzeko bidean erakutsi dituen akatsei argi eta garbi egokitzen
zaien (eta egiazko iareipideak herri-agintaritzan benetako eginbehar direnez
(E.H.A.-E-ren 9.2 Atala) beste zaingo-iareipideak herri-agintaritzen benetako
eginbehar direnez ikusten dituen Estatutoan ohartemandakoari baliorik kentzen.
5.- Mundu-mailako II Gerrateaz gero
Herri-Agintaritzak aldatu egin dira, herritarren ihardunean askoz ere gehiago
eskuhartzezko jarrera bat hartuz. Egoera horrek, arduralaritza txarra deneko
egoeretarako arta egitezko ohizko eren ezina eta egokitasunik eza agertaraztea
izan du ondorio. Herri-Arduralaritzak guztien zuduen aldezpenerako erabili
behar izaten dituen bide nahaspilatsu eta zailak sortarazten duten
arduralaritzapekoen Arduralaritzarekiko beldurra ez da dauden arazoetan
txikiena hori dela eta, batzutan, guztien zuduak hobeki aldezteko xedezkoak
arduralaritzapekoentzat kalte-bide gertatzen direla. Hor du hain zuzen
Ombudsman delakoak, arduralaritza-ihardunaren orohartzezko balioaren alorrean
alegia, Legearen arauerako Gizarte eta Demokraziazko Erresuman izateko
funtsezko zioa.
Ombudsman
delakoa, birraztertu beharreko arazoak aurrean jarri, bere iharduneango
aldakuntzetarako buzipenak egin, eta Arduralaritzak gaizki ihardutzea
Legeagatikakoa denean legegintza dagokienei akio eginaz Arduralaritzari akio
eta bultz egiten dion arrazoi-indarrezko Auzimaisugo bat dela esan izan da, eta
zuzen esan ere. Ombudsman-ak, legezkontrakotasunak somatzen direnean ihardutzea
ezezik legeak aldarazteko bultz ere egiten du, bizitzaren ontasun-maila
hobetzeko. Ombudsman hori, horrela, arduralaritzapekoen eskubideak bermatzeko
bidetan nahitaez dauden hutsak betetzen dituen Arduralaritzaren
jabearazte-indarrezko laguntzaile gertatzen da.
6.- Esandako hoiek Estatutoan ohartemandakoaren
zuzena erakusten dute.
Lege
honek bere tradiziorik jatorrenaren arauera antolatzen du ARARTEKO delakoa,
herritarren Herri-Arduralaritzarekingo harremanetetango eskubideak bermatzeko.
Legebiltzarrean
sortu eta haren aurrean baizik erantzun behar ez duen Erakunde bat dugu. Horren
ihardunak ez du Legea eta bere iritzia eta, Legebiltzarraren Eskudun denez, Legebiltzarrak
eman diezazkion artezpideez besteko gainekorik.
Erakundearen
duintasunak, kargu hori izan dezana alderdi-zaletasunik gabea eta erabat iarea
izatea eskatzen du. Honetara jotzen dute Legeak ohartematen dituen
bateraezinarau zorrotzak, eta bai politika-zabalkundezko ezein ekintzetan
ihardutzeko debekuak ere.
Legeak
Arduralaritzaren zerdenaz duen iritzia zabala da, Arduralaritzak izan duen
bilakakuntzari dagokiola eta, hori, halako ekintzapide bat osorik edo
alderdiren batetik norbanako-alorreko legepekoa izan ez izan. Horregatik,
Herri-Enpresak eta norbanakoen agintaritza-baimenaren bidezko ekintzapideak ere
ARARTEKOaren ahalmen eta eskubideen eremuan sartzen dira. Ekintzapide hoiekiko
ikermenari gagozkiola, ARARTEKOak idazgu guztietara sartzeko eta Legearen
arauera isilpekotzat jotako agiripaperak izan ezik beste guztiak eskuratzeko
eskubidea du. Horren iharduna, funtsean, aholkuak eta buzipenak egitean eta
bere bilaketen ondorioak Txostenen bidez ezagutaraztean datza. Txosten hoietan
bere lana eragotzi duten herrilanarien edo era gaitzesgarrian ari daitezenen
izenak eraso ditzake. Horrek, Jaurlaritzaren politikazko erantzukizuna babes
dutela herrilanariren batzuk bere agintepideaz agian gehiegikeriaz baliatu
daitezenaren arriskuak gutxitzea du xede, Jaurlaritzaren politikazko
erantzunbeharraren kaltetan gabe.
ARARTEKOaren
ekintzak ez dute inolako eperik, eta horrek eskuhartzea ez dakar
arduralaritza-bideak geldiarazterik, ez eperako aldiak ez kontatzerik ere.
7.- Horri berenez dagokion ihardutze-eremuari
buruz, berriz, lehenengo eta behin Autonomia-Elkartearen mugartean ari diren
Herri-Arduralaritza guztiei datxekiela esan behar da; beraz, horren ahalmen eta
eskubideak Elkarte Osoko Arduralaritza, Kondaira-Lurraldeetakoa eta Tokikoa hartzen
dituzte.
ARARTEKOak
berenezko agintepideak egiteratzen ditu, Estatutoaren aginduz, erakunde hori
Estatutoari bait-dario artez, eta horren "Defensor del Pueblo"
delakoarekingo harremanak ez bait-dira aginte-egiturazko menpetasunezkoak. Hori
ez da, inola ere, eskubideen aldezpenerako Konstituzio-Epaitegira joatea edo
Erresuma osorako ihardutze-sailei akio egiteko horren beharra dagoela
eritzitakoetan "Defensor del Pueblo"-rengana jo ahal izateko
eragozpen. Beti ere, elkarri egokitzeko eta laguntza emateko harremanak
hitzarmen eta ituneen bidez antolatuko dira.
Ebazte-Batzordeak,
Legebiltzarra eta Jaurlaritza baino ez dira ARARTEKOaren ikermenetik kanpo
gelditzen, bainan bere politika-artezkaritzarako egitekoei dagokienetan bakar
bakarrik, eta ez bere agintepideen alorrean arduralaritzazko egintzak aginduz
edo erabakiak emanaz egiteratu ditzaten arduralaritza-alor huts-hutseko
egitekoei buruzkoetan.
Legeak
berebaitan daraman herri-Arduralaritza zer denari buruzko irizpidea, herri-zerbitzuak
eskaintzezko gaurreguneko egoerari dagokion irizpide bat dugu eta, esan denez,
horren ihardun osoa edo ihardunaren zati bat dugu Norbanako-alorreko Legepeko
alorreangoa izan ez izan. Alde horretatik, eta Legearen 10.1 d) Atalari
gagozkiola, zera azpimarratu behar dugu: Médiateur frantzesak bere garaian
beretzako zuen Arduralaritza-Legepidetzarekiko oinarri-eritzi jatorrenen
arauera, hartaz ari geraneko ihardutze-erakundea "guztien zuduko behar bat
betetzen edo zeharka eta urrutitik bada ere Arduralaritzak ihardutze-erakunde
horrekiko ikerpena egitezko alderdiren bat dagoenean" herri-zerbitzuko
ihardun bat dago. Honela, legez edo araudiz herri-erakunde izan ezaren
arduralaritza-ahalmenak edo eskua emandako eskubideak egiteratzen dituztenak, baimenpekoak
adibidez, ARARTEKOaren miraketa-ahalmenaren menpe gelditzen dira. Orobat
Herri-Bazkunak ere, Herri-alorreko Legepeko izan eta bere egituraren eta
ihardunaren zati batek, gutxienez, herri-alorreko legepeko arauen jaurpidepeko
izan daitezen neurrian. Beraz, ikerpenaren menpe gelditzen den herri-iharduna
edo ekintzapideak artezko xede duen ekintzapidea edo Arduralaritza-Legepekoa
dira, eta ez beste. Honela, beraz, ARARTEKOak, bere ihardunean, ezingo ditu
barnearduralaritzaren eremuak hartu.
Horrelakoetan,
ikermenak herri-ekintzapideren batek bere helburuak lortu ditzan arta egitea,
somatu daitezkeen akatsak kentzea eta, hala egokituz gero,
Herri-Arduralaritzari bere babes ematezko, ikuskaritzarako eta zigorrak
jartzeko ahalmena egiteratu dezaten akio egitea du xede.
8.- Bukatzeko, erakunde horri jarri zaion izena,
Euskal Herri-alorreko Legepidetzan berria den erakunde bati izena ere berria
jarri beharraren ondorio izan da. Alde horretatik, euskerazko izena jartzeak
komenigarri dirudi.
Bestalde,
erakundea berria da. Egia esan, aurrekoak izan ditu, bai Gaztelaren eraginpeko
euskal lurraldeetan, bai Pirineo-aldeko erresumetako lege-tradizioetan
herrotutakoetan ere. Bainan, hala ere, ez dago hoiek parekatzerik. Aurreko
hoiek, Arabako Sindiko Prokuradore Nagusia adibidez, bakar-agintezko
Erregetzapean eta mailaka eratutako gizarte-giroan sortzen dira eta hoiei
datxezkie, gizarte-maila baten abantailak besteen aurka, edo jauntxoaren aurka,
edo Erregearen aurrean aldeztea xede duten erakundeak bait-dira. ARARTEKOa
erabat bestelakoa da, mailaz-mailako gizartearen ordez berdintasunaren
arauerako irizpidea, eta abantailaren tokian guztien eskubideak eta askatasuna
jartzen direneko neurri berean.
Areago,
Feudo-Aroko Legepidetango izenak hemen birlandatzarik ere ez dago, eta are
gutxiago erakunde hoiek --Aragoiko "Justicia Mayor" delakoarekin
adibidez gertatzen denaz bestela-- euskal kondaira-gogamenean itzalita daudela,
euskaldunek bere kondaira-oroitzapenean ez bait-dute Lege honek araupetzen duen
erakundearen moeta bereko ezein erakunderenganako atxikipenik.
I IDAZPURUA
ARAUDIA
1.- Legebiltzarrak Konstituzioaren I Idazpuruak
dakartzan eskubideak Legeak dionez bermatuz aldeztu, eta Autonomia-Estatutoaren
9garren Atalak dakartzan demokraziazko oinarri-irizpide orokorrak bete
daitezenaz arduratzeko jarritako goi-karguduna da ARARTEKOa.
2.- Herritarrak agintari eta
agintaritza-gehiegikerietatik eta Euskal Herri-Arduralaritzaren utzikerietatik
babestea du bere xede nagusia.
3.- Herri-Arduralaritzetatik burujabe izanik,
artezpideak, Legebiltzarrak erabakitzen duen eran, honengandik baino jasotzen
ez dituela, Autonomia-Estatutoak artez ohartemandako herri-erakunde da. Bere
iritzien arauera dihardu, Legeei atxikiz eta "Defensor del
Pueblo"-rekin elkar hartuta.
4.- ARARTEKOaren eta Legebiltzarraren arteko
harremanak honek zehaztu dezan erakoak izango dira.
2.
Atala - Izendapena
1.- ARARTEKOa Legebiltzarrak izendatuko du, bere
Araudiak dion eran.
2.- Izendapena egiteko, Legebiltzarkideen hiru
bostenen gehiengoa atera beharko da. Gehiengo hori lortzen ez bada, gehienez
hilabeteko epearen barruan, erabateko gehiengoa lortu arte, bata bestearen
ondorengo saloak egingo dira.
3.
Atala - Izendapena eta karguaz jabetzea
1.- Legebiltzarreko Lehendakariak ARARTEKOaren
izendapena bere izenpez egiaztatu, eta izendapen hori Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedila aginduko du.
2.- ARARTEKOa Legebiltzarraren Osoko Bilkuran
jabetuko da bere karguaz, eta bere egitekoa zintzo beteko duela zin egin edo
hitza emango du.
4.
Atala - Hautagaitasun-baldintzak
ARARTEKO-izendapenerako
honako hauek beharrezkoak izango dira:
a) Legez euskaldun izatea.
b) Herri eta politika-alorretako eskubide guztien jabe izatea.
5.
Atala - Ihardunaren iraupena
1.- ARARTEKOa bost urterako izendatzen da, eta
hori halako beste aldi bakar baterako birrizendatu daiteke.
2.- Hartarako izendatu zuteneko aldia bukatu
ondoren, bere ondorengoa karguaz jabetu dedinerarte bere ihardunean iraungo du.
3.- Nolanahi ere, ihardutze-aldia manu-aldia
bukatu eta sei hilabetera amaituko da. Aldi horrek diraueno Legebiltzarra
ezabatzea gertatuz gero, ihardutze-manua Legebiltzarraren ezabapenaren eta
Legebiltzarra eratzearen arteko aldiaren beste halako baterako luzatu ahal
izango da.
4.- Tokia hutsik gelditu dedin beste guztietan,
hutsik egote hori Lege honen 7.5 Atalak dioenaren arauera adierazi dedinetik
hasi eta hilabete baino gehiago gabeko epe baten barruan ekingo zaie
izendapen-bideei.
6.
Atala - Elkartuezinak
1.- ARARTEKOtza honako hauekin batera ezinezkoa
da:
a) Herri-hauteskundeen bidezko ezein
ordezkatze-kargurekin.
b) Aukerako izendapenezko ezein
politika-kargurekin.
c) Politika-alderdi, sindikaritza edo
ugazaba-elkarteren bateko bazkide izatearekin.
d) Bazkun edo iraskunderen baten
artezkaritza-ihardunean aritzearekin.
e) Ezein Herri-Arduralaritzatan iharduneango
zerbitzuan aritzearekin; epailaritzan edo epai-salataritzan ihardutzearekin.
f) Ogibidezko, karrerazko, merkataritzako edo
laneko ezein ihardunetan aritzearekin.
2.- ARARTEKOak
ezingo du inolako politikazko zabalkunde-ekintzarik egin.
3.- Doakiokeen
ezein elkartuezin izatea gertatuz gero, ARARTEKOak bere izendapena egin zen
egunetik hasi eta hurrengo hamar egunen barruan eta karguaz jabetu baino lehen
utzi egin beharko du. Uste hori, Legebiltzarreko Mahaiari Lehendakariaren bidez
bidalitako idatziz egingo da. Bestela, izendapenari uko
egiten diola ulertuko da.
7.
Atala - Ihardunaren bukaera
1.- Honako hauetakoren bategatik bukatuko da
ARARTEKO izatea:
a) Tokia utzi
izanagatik.
b) Izendapenaren
jabe izateko aldia bukatu izanagatik, Lege honetako 5karren atalean agintzen
denaren kaltetan gabe.
c) Hiltzea
edo geroztikako ezina gertatu izanagatik.
d) Bere
karguko eginbehar eta egitekoak betetzen ajolagabekeria nabarmenez ihardun izanagatik
Legebiltzarrak bere tokitik kendu izanagatik.
e) Marrukeriazko
lege-hauspenegatikako sendetsitako epai-erabakiaren gai izanagatik.
f) Gero
gertatutako elkartuezinagatik.
g) Legezko
euskalduntasuna edo herri eta politika-eskubide guztien osoko jabe izatea galdu
izanagatik.
2.- Toki-uzteak Legebiltzarreko Mahaiari adierazi
dakion unetik bertatik du eragite-indarra, aurrez ontzat eman edo aldarrikatu
beharrik gabe.
3.- Atal honen lehenengo zatiko d) txatalean
ohartemandakoa gertatuz gero, kargutik kentzea, eztabaidaketa ondoren,
Legebiltzarreko kideen hiru bostenen gehiengoz erabakiko da.
Gaitzespen-salopeko ARARTEKOAK, bere ihardunaren aldezpena egiteko,
eztabaidaketan eta aintzin-ekitaldi guztietan eskuhartu ahal izango du.
4.- Gero gertatutako ezinaren ondorioz kargua
hutsik dagoelako aldarrikapena Legebiltzarreko kideen hiru bostenen gehiengoz
erabaki beharko da.
5.- Kargua hutsik dagoelako aldarrikapena, beti,
Legebiltzarreko Lehendakariak egin beharko du, eta Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu dedila aginduko.
6.- Kargua hutsik dagoela aldarrikatu ondoren,
hilabete baino gehiagokoa izango ez den aldian ARARTEKO berria aukeratzeko
egipideei ekingo zaie.
8.
Atala - Arartekolagunaz
1.- ARARTEKOari, jarri dedin lan-erakuntzaren
arauera bere egitekoetan bere ordezkotza eman ahal izango dion Arartekolagun
batek lagunduko dio. Arartekolagunak ARARTEKOAREN ordezkotza egingo du kargua
hutsik egotea edo ARARTEKOa gorputzeko ezinean edo aldi baterako kanpoan izatea
gerta dedinetan.
2.- Arartekolagunari ezingo zaio inola ere
Legebiltzar, Jaurlaritza edo Sailburuekingo harremanetarako edo hoien
arduralaritza hutsezko ihardunekiko ordezkotzarik eman.
3.- Arartekolaguna ARARTEKOak izendatuko eta
kenduko du, nahi bezala, Legebiltzarraren onarpena jaso ondoren. Izendapena eta
kargua uztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
4.- Arartekolagunarekin, ARARTEKOarentzat
Idazpuru honetan edo horrentzako berarizko Lege-jaurpideei buruzko beste edozein
manutan ohartemandakoak erabiliko dira.
9.
Atala - Ihardutze-eremua
1.- lkertze-ahalmenak honako hauek hartuko ditu:
a) Autonomia-Elkarte
Osorako Arduralaritza, Tokiko Arduralaritza, Ihardutze-erakunde burujabeak, herri-baltzuak
eta haren menpeko gainontzeko izaikiak barne.
b) Kondaira-Lurraldeetako
Arduralaritza, bertako ihardutze-erakunde burujabeak, herri-baltzuak eta haren
menpeko gainontzeko herri-izaikiak barne.
c) Toki-Arduralaritza,
bertako ihardutze-erakunde burujabeak, herri-baltzuak eta haren menpeko
gainontzeko herri-izaikiak barne, Autonomia-Estatutoko 10,4 atalean zehaztutako
aginte-eskumenen esparruan.
d) Berenezko
nahiz lege-nortasundunen arduralaritzazko eskuemate-bidezko eraentzapeko
zerbitzuak eta, orohar, herri-zerbitzuren bat egin eta aldi berean
arduralaritzazko nolabaiteko arta edo babespean egon dedin ezein
ihardutze-sail, erakunde, edo legezko nahiz berezko ezein nortasundun,
Autonomia-Estatutoak Autonomia-Elkarteari agintepideak ematen dizkioneko gaiei
buruzko guztian.
2.- ARARTEKOAK, Epai-Arduralaritzaren
ihardunarekiko arrenkurak jaso ditzanean, arrenkurak, hoien miaketa egiteko edo
hoietzaz erabakia emateko gaitasunaren jabe den ihardutze-erakundeari igorriko
dizkio.
3.- Ikermena, "Defensor del
Pueblo"-rekin elkar hartuta egiteratuko du, Autonomia-Estatutoaren
15karren atalean eta jorrailaren 6ko 3/1981 Ihardutze-Legearen 12garren atalean
ohartemandakoaren arauera, hala behar izanez gero, horretzaz elkar hartuz.
10.
Atala - Arretapeko Ekintzapideak
ARARTEKOAREN
ahalmena, egintza eta erabakietara ezezik, hoien aipamen egin gabe uztera ere
iristen da.
11.
Atala
ARARTEKOari
dagokio:
a) Herritar
bati nahiz herritar talde bati doazkion eta bederatzigarren Atalean esandako
erakundeen egintza edo jokabideak garbitzeko arakaketak hasi eta egitea.
b) Dagokien
ihardutze-sailei, herrilanariei edo hoien lanariburuei aholkuak ematea edo
legezko egitekoak gogoraraztea, legez kontrako edo bidegabekeriazko egintzak
zuzentzen edo Arduralaritza-zerbitzuak hobetzea lortzen saiatzeko.
c) Arduralaritzapekoen
eskubideen bermapide arduralaritzaren eta herri-zerbitzuen ihardunak beharrezko
diren irizkeriarik eza eta eraginkortasuna izan ditzan, legeetango hutsez
buzipenak eginaz ohartaraztea. Aholku hoiek Legebiltzarrari, Jaurlaritzari,
Biltzar Nagusiei, Foru-Diputazioei, Udalbatzarrei edo 9.1.d) atalean aipatzen
diren Erakunde edo Ihardutze-Erakundeei eman ahal izango dizkie.
d) Bere ardurapeko
arazoetan, Legebiltzarrak edo 9.1 Atalean esandako Erakundeetako edozeinek
eskatuta erizpenak ematea.
e) Bere esku
dituen bideetatik, eta bereziki herri-adierazpideetatik bere lanaren nolakoa,
bere ikerpideak eta urteroko txostena ezagutaraztea. Horretarako, eta
ARARTEKOak bere egitekoak hobeki egiteratzeko eta herriak bere iharduna ezagutu
dezan komenigarri eritzi diezaionean, Autonomia-Elkarteko herri-jabetzapeko
adierazpideak horretarako tokiak utzi beharko dizkiote.
12.
Atala - Arakamena
Bere
egiteko eta agintepideak behar bezala egiteratzeko, ARARTEKOa araugabeko eta
lasterkako bideez baliatuko da. Horretarako, honako hauek egin ahal izango
ditu:
a) Aurrez
gaztigua eginda nahiz gaztigurik gabe 9.1 Atalean esandako ihardutze-erakunde
eta erakundeen ezein zerbitzu edo idazgutan ikuskaketak egitea, agiripaperak
aztertuz, ihardutze-sail, herrilanari edo lanariei entzunaz, eta komenigarri
eritzitako argipideak eskatuz.
b) Komenigarri
eritzitako argipideketak egitea, herritarren eta artapeko erakundeen bidezko
eskubide eta zuduen kaltetangoak izan ez daitezenaren baldintzapean.
c) Horretarako
gai diren ihardutze-sail eta zerbitzuekin elkar hartuta, herritarren bidezko
zuduen aldezpenerako eta arduralaritza-sailen alderdikeriarik ezaren, eginkortasunaren,
erdirakortasunik ezaren, aginte-banaketaren, antolakidetzaren eta Legeei eta
Zuzenari erabat men egitearen arauerako irizpideei egokitzeko aterapiderik
egokienak lortzen saiatzea.
d) Argipideketa
egingo zaion arazoari buruzko argipideak eman ditzakeela uste izatea arrazoizko
izan dedineko, ARARTEKOA-ren ikuskaketaren gai diren arduralaritzen
zerbitzurako ezein herrilanari edo lanariri, aurrera joan dakioneko idatzizko
deia egitea.
13.
Atala - Mugapena
1.- ARARTEKOa ez da sendetsitako epaiaren gai
izan edo epailaritza-erabakiaren zain egon daitezen arrenkurak banaka aztertzen
hasiko. Horretan hasi ondoren doakionen batek agizko Epaitegien edo
Konstituzio-Epaitegiaren aurrerako zuzenketa-eskea edo goradeia sartzen badu,
azterketak geldiarazi egingo dio.
2.- Legebiltzarra eta Jaurlaritza bere
ikuskaritza-ahalmenetik kanpo gelditzen dira, hoietan bietan, arduralaritza
hutsezko iharduna salbu.
3.- Halaber, Ebazpen-Batzordeen iharduna ere bere
ikuskaritza-ahahalmenetik kanpo gelditzen da.
14.
Atala - Eskubideen norainokoa
ARARTEKOak
ez du 9.1 Atalean esandako ihardutze-erakundeen egintzak ezabatzeko,
baliogabetzeko edo aldatzeko ahalmenik. Horrek eskuhartzeak ez ditu epeak
luza-arazten.
15.
Atala - Isilpekotasuna
1.- Agiripaper bat indarrean dauden legeen
arauera ofizial-isilpekotan sailkatzeak ez du ARARTEKOak hori ezagutzea
eragotziko.
2.- Aurreko zatian esandakoa horrela dela ere,
Jaurlaritzak, horretzazko berarizko erabaki baten bidez, ARARTEKOari
agiri-paper hoietarako bidea itxi egin ahal izango dio. ARARTEKOak, agiripaper
hori ezagutzeari ikuskaketa ongi egiteko ezinbestekoa baderitza, Jaurlaritzaren
erabakia dagokion Legebiltzar-Batzordeari jakinarazi ahal izango dio.
3.- Beti ere, ARARTEKOak edo horren menpeko
lanariek egin ditzaten argipideketa guztiak erabat isilpekoak izango dira, eta
hori, ARARTEKOak Legebiltzarrarentzako argipide-txostenetan sartu
beharrezkotzat jotako buruzpideen kaltetan gabe.
16.
Atala
1.- ARARTEKOAren ihardunak ez du Legebiltzarra
bildu gabe egotearen, ezabatu izanaren edo bere aginte-aldia amaitu izanaren
ondorioz etenik izango.
2.- Salbuespen edo hertsipen-egoera
aldarrikatzeak ez du ARARTEKOAREN iharduna, ez eta herritarrek horrengana
jotzeko duten eskubidea ere etengo, Konstituzioko 55karren atalean
agindutakoaren kaltetan gabe.
II IDAZPURUA
IHARDUNA
I ATALBURUA
ARGIPIDEKETARI ETA BIDERAPENARI EKITEA
17.
Atala - Argipideketari ekiteaz
1.- ARARTEKOAK bere arioz nahiz doakionak eskatuta ekin ahal izango dio argipideketari ARARTEKOAK bere berenezko bideaz arauz-kontrako egoeraren bat ezagutu dezanean, bere arioz ekin ahal izango dio argipideketari.
2.- ARARTEKOarekin agitz harremanak izan ditzan
Batzordeak, argipideketarako batzordeek edo legebiltzarkideek banaka ere eskatu
ahal izango dute argipideketan hastea.
3.- Inolako arduralaritza-agintarik ezingo dio
bere ardurapeko arazoetan ARARTEKOari arrenkurarik aurkeztu ahal izango.
18.
Atala - Doakionak eskatuta argipideketari ekiteaz
1.- ARARTEKOari arrenkurak aurkeztea, bidezko
zudu baten oinarrituta egin beharko da.
2.- Doakionaren lege-aberritasuna, egoitza,
gara-adineko ez izatea edo legez gaitasunik ez izatea, espetxean sartuta edo
zigortuta egotea, edo, orohar, Arduralaritza edo herri-agintaritza batekiko
manupetasunezko edo menpekotasunezko ezein berarizko atxikipen ez da
ARARTEKOarengana jo ahal izateko eragozpen izango.
3.- Doakionak arrenkura atzera jasotzeko asmoa
azalduko balu ere, argipideketari jarraitu ahal izango dio ARARTEKOAK.
19.
Atala - Eraz
1.- Arrenkurak idatziz nahiz hitzez aurkeztuko
dira. Nolanahi ere zio eta guztikoak izan beharko dute arazoa argi uzteko
baliagarri izan daitezkeen behar hainbat agiripaper erantsiz. Aurkezten
dituenaren nortasun-xehapenak eta egoitza izan beharko dute barne.
2.- Hitzezko arrenkurak ezingo dira ARARTEKOaren
zerbitzuen egoitza izan dedin idazguan baizik aurkeztu. Arrenkura hoiek idatzi
egingo dira, eta gero doakionak irakurri eta izenpetu egingo ditu.
3.- Arrenkurak ezingo dira aurkeztu doakionak
arrenkura sortzeko gai izan daitezken jokabide edo egintzak jakin zituenetik
urtebete baino gehiagoko aldia igaro ondoren aurkeztu.
20.
Atala - Kexu-erroldea
ARARTEKOaren
zerbitzuek, aurkeztu dakizkien arrenkura guztiak errolderatu eta hartze-agiria
egingo dute, eta hoiei bere bideak eragingo edo uko egingo zaie.
21.
Atala - Arrenkurei uko egitea
1.- Arrenkurak onargarriak diren erabakitzeko,
hoien balioaren aldezaurreko haztapen bat egingo da.
2.- Honako zernolako hauetakoren bat gerta
dedinean, arrenkurei uko egingo zaie:
a) Bidezko
interesgarritasunik ikusi ez dakionean.
b) Egiten
duena nor den esaten ez denean.
c) Arduralaritza-lana
nahasteko edo geldiarazteko asmo txarra edo bide horretzaz gehiegikeriaz baliatzea
agertu dedinean.
d) Egiaztatu
gabe egon edo eskatutako xehapenak eman ez daitezenean.
e) Bere
arduratze-eremutik kanporakoak izan daitezenean. "Defensor del
Pueblo"-ren arduratze-eremuari datxezkonean horri bidaliko dizkio.
3.- Arrenkura asmo txarrez egindakoa dela
egiaztatu, eta lege-haspenaren itxurak egon daitezenean, ARARTEKOak dagokion
Epai-Agintaritzari jakinaraziko dio.
4.- Egindako arrenkurei uko egiten bazaie,
ARARTEKOAK doakionario zio eta guztiko idatziz jakinaraziko dio, bere ekintza
egipideratuko biderik egokienak, bideren bat balego behintzat, zein diren
adieraziz.
22.
Atala - Jazarpenak
ARARTEKOAREN
erabakien aurka ez da inolako jazarpenik egiterik izango.
II ATALBURUA
IKERPENPEKO IHARDUTZE-ERAKUNDE ETA ERAKUNDEEKINGO HARREMANEZ
23.
Atala - Laguntza eman beharra
9.1
atalean esandako Erakundeetako ihardutze-sailak, eskatu dakizkien xehapen,
agiri, argipide edo garbitasun guztiak lehentasunez eta presaz ematea behartuta
daude.
24.
AtaIa - Bere ekintzari oztopoak jartzea
1.- Ezein herrilanarik, agintarik, enpresa
baimendun bateko edo arduralaritzaren nola-baiteko zaingo edo babespeko bateko
ezein lanarik edo arduradunek eskatutakoa bidaltzeari uko egitea edo
zabarkeriaz aritzea, eta bai ARARTEKOari eskatutako zehaztapidetzak edo
arduralaritza-agiriak eskuratzeko edo idazguetara sartzeko bideak ixtea edo
zailtzea ere, horren lanarekiko oztopotzat joko da. ARARTEKOAK, jokabide horren
berri aginte-mailazko gainokoari jakinaraziko dio.
2.- Herri-Arduralaritzaren zerbitzurako ezein
ihardutze-sail, herrilanari, artezkari edo norbanakok ARARTEKOAren
argipideketa-lanen aurkako edo hoiei oztopoak jartzezko jarreran irautea, bere
urteroko txostenaren horretzazko zatian nabarmenarazteaz gainera, berarizko
argipide-txosten baten gai izan daiteke.
25.
Atala
Herrilanari
edo langileari 23garren Atalak jartzen dizkion eginbeharrak betetzea debekatu
diezaion goragoko mailako agintari edo ihardutze-sailak, bai haiei baita
ARARTEKOARI ere bidalitako zio eta guztiko idatziz egingo du. ARARTEKOak
aurrerantzean beharrezko izan daitezen argipideketa-egintza guztien eskea
esandako goragoko horri egingo dio.
26.
Atala - Epeak
Argipideak,
zehaztapidetzak edo nolanahiko beste xehapenak eskatzerakoan, ARARTEKOak
eskatutakoa egiteko epe bat jarriko du.
27.
Atala - Gehiegikeria, apeta, bereizkeria, edo zabarkeria gertatuz gerorako
ekintzapideak
Egindako
argipideei, itxuraz, arrenkura herri-lanariren edo langileren baten
gehiegikeriaren, apetaren, bereizkeriaren, huts, edo utzikeria baten
ondoriozkoa dela darienean, ARARTEKOak horretzazko bere iritzia doakionari
artaz adierazi ahal izango dio. Egun berean, gaineko aginte-mailakoari, egoki
eritzitako buzipenak eginez, idazki horren aldaki bat bidaliko dio.
ARARTEKOAK
emandako aholkuak kontutan hartu ez eta alde horretatik neurri egokirik hartuko
ez balitz, ARARTEKOAK, doakion arduralaritzazko ihardutze-saileko aginte-mailaz
goreneko den arduradunari jakinaraziko dio, eta gaia bere urteroko edo
berarizko argipide-txostenean sartuko du.
28.
Atala - Erantzunbeharragatikako ekintza
ARARTEKOAK,
herrilanari edo arduralaritzaren nolanahiko arta edo babespeko edo baimenpeko
enpresetako langile edo arduradunei erantzun beharra eskatzea bere arioz egin
ahal izango du, aurrez idatziz adierazi beharrik gabe.
29.
Atala
Argipideketan
lege-hauspenaren arrazoizko itxurak agertuz gero, ARARTEKOAK
Herri-Salataritzari jakinaraziko dio.
III ATALBURUA
ADIERAZPENAK ETA AZKEN EBAZPENAK
30.
Atala - Argipideketaren Ondorioak
ARARTEKOAK,
arrenkura egin duenari, argipideketak atera dedina jakinaraziko dio.
31.
Atala - Argipideketaren bukaera
Era
berean, argipideketa bukatu izana doakion agintari, ihardutze-erakunde,
herrilanari edo langileari adieraziko zaio.
III IDAZPURUA
LEGEBILTZARRAREKINGO HARREMANEZ
32.
Atala - Urteoroko Argipide-txostenaz
1.- ARARTEKOak, urteoro, bere ihardunaren kontuak
emango dizkio Legebiltzarrari, Argipide-txosten baten bidez.
2.- Txosten horrek, eskubideekiko babesa
Autonomia-Elkartean zertan dagoenari buruzko orohartzezko neurketa bat izan
beharko du barne. Halaber, honako beste hauek sartu beharko dira, gutxienez:
Egindako argipideketen zenbatekoa eta moeta; uko egin zaien arrenkurak, eta
ukoaren zergatikakoa; egindako argipideketei dariena, ikerpenaren gai izandako
ihardutze-sailei emandako aholkuak edo egindako buzipenak adieraziz eta baita,
hala egokituz gero, Herri-Arduralaritzak hobeki ari daitezen eman, aldatu edo
baliogabetu beharko liratekeen Legeak edo legezko manuak ere, eta interesgarri
eritzitako beste ezein xehapen.
3.- Argipide-txostena hitzez aurkeztuko da,
Legebiltzarraren Osoko Bilkuran.
33.
Atala - Berarizko Argipide-Txostena
Gertakarien
larriak edo presak komenigarri egin dezatenean, ARARTEKOAK, noiznahi, bere
arioz ohizkoez besteko argipide-txosten bat Legebiltzarrean aurkeztu ahal
izango du.
34.
Atala - Argipide-txostenen argitalpenaz
Urteoroko
Argipide-txostenak eta berarizkoak Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean
argitaratuko dira.
35.
Atala - Legebiltzarrarekingo elkarlanaz
1.- ARARTEKOA, deitu dakionean,
Legebiltzar-Batzordeen bilkurara joando da, dei egin dakionean nahiz berak komenigarri
eritzitakoan. Halaber, hoietara joateko eskea ere egin ahal izango du.
2.- Argipideketei ekitea Batzorde baten edo
Legebiltzarkide baten arioz egin dedinean, horri lortutakoa jakinaraziko dio.
Ez eskuhartzea erabaki dezanean, zio eta guztiko zergatikakoa emango du.
IV IDAZPURUA
"DEFENSOR DEL PUEBLO"-REKINGO HARREMANEZ
36.
Atala
1.- ARARTEKOa, bere ihardunean, "Defensor del Pueblo"-gandik iare eta bereburu da, 9.1 Atalean zehaztutako erakunde eta ihardutze-erakundeei buruzko ikermena egiteratzea dagokiola, Jorrailaren 6ko 3/1981 Oinarrizko Legearen 12garren Atalaren indarrez Erresumako "Herri-Aldeztailea"-ri dagozkiokeen agintepideen kaltetan gabe.
2.- ARARTEKOAK "Defensor del
Pueblo"-rekin hitzarmenak egin ahal izango ditu eta, hoiek, bi erakundeen
artean elkarkidetza eta elkarlaguntza gauzatzeko xedez, bateango ekintzatarako
irizpideak zehaztu ahal izateko.
3.- Hoiek egindako orotariko hitzarmenak
Legebiltzarrari adieraziko zaizkio, jakin eta onar ditzan. Hitzarmen hoiek
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
37.
Atala
ARARTEKOAK,
bere ariozko aginduz nahiz doakionak eskatuta, "Defensor del
Pueblo"-rengana zioak azalduz jo al izango du, horrek, herritarren zuduak
aldezteko, eta bidezko derizkion guztietan:
a) Konstituziotasunik ezazko jazarpena edo babes-eskea sartu edo
egiteratu ditzan.
b) 9garren atalean esandako ihardutze-erakunde eta erakundeen
iharduneango akatsak Erresuma-Arduralaritzak behar bezala ez ihardutzeak edo
erresumaren agintepeko arauek sortarazitakoak izan daitezenean, Erresuma
osorako ihardutze-sailei aholkuak bidali diezazkien.
V IDAZPURUA
ZERBITZUEZ
38.
Atala - Lanariak
1.- ARARTEKOAK nahi bezala izendatzen ditu, bere
Araudiari atxikiz eta Diruegitamuetako mugen barruan, bere ihardunerako
beharrezko izan daitezen aholkulariak eta konfiantzazko lanariak.
2.- ARARTEKOAREN gainontzeko lanariak Eusko
Legebiltzarreko erroldeango lanariak izango dira, hoien lantokia izendatzea,
zentzarazte-ahalmena, zerbitzutik kentzekoa izan ezik, eta herrilanari
direnezko gainontzeko egintza guztiak ARARTEKOARI dagozkiola.
39.
Atala - Berarizko Lan-egoerak
1.- ARARTEKOAREN zerbitzurako lanariak
Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusitikakoak, Kondaira-Lurraldeetako
Foruzko Ihardutze-Sailetatikakoak, edo Euskal Herrian kokatuta dauden
Toki-Erakundeetatikakoak direnean, zerbitzu hoiei eratxiki baino lehen zuten
lan-tokia eta toki-izendapena gorde eta egoera honetan egindako aldia ondorio
guztietarako kontatu egingo zaie.
2.- Lanariak lehen esandakoez beste
herri-arduralaritzatatikakoak izan daitezenean, hoiekin erabilgarri izan
daitezen legepideak diotena egingo da.
40.
Atala - Lanariek tokia uztea
Legebiltzarreko
lanari-erroldeko izan ez daitezen laguntzaileak, aholkulari eta lanariek,
ARARTEKO berria bere karguaz jabetu dedin unean bertan berez eta besterik gabe
bere tokia utzi egingo dute.
41.
Atala - Diruegitamuak
1.- Bere Diruegitamuen egitasmoa ARARTEKOak berak
egingo du, eta Legebiltzarreko Diruegitamuen egitasmoarentzako arauen ariorako
bideak eginaraziko zaizkio.
2.- ARARTEKOarentzako diru-izendapena
Legebiltzarraren Diruegitamuetako diruatal bat izango da.
42.
Atala - Gastuetarako burujabetza
Gastuak
egiteko baimenak emateari buruzkoetan, ARARTEKOak Legebiltzarrak dituen
jaurpideen heuren menpe egongo da.
43.
Atala - Biderapenaren dohangotasuna
1.- ARARTEKOAren ihardunak arrenkurak agertu
ditzatenentzat dohangoak izango dira.
2.- 12.d) atalean agintzen denaren ondorioz,
norbanakoek egindako gastuei edo jasandako gauzazko kalteei aurre egiteko
diruatal bat egongo da ARARTEKOArentzako diruizendapenetan.
Erabaki
Gehigarriak
Lehenengo
ARARTEKOA
bere karguaz jabetu eta urtebete baino lehenagoko arduralaritza-egintza baten
ondorio izan edo, arduralaritza-isiltasuna egon da, epea karguaz jabetze horren
ondorengo urtea bete baino lehen bukatu ondorengo arrenkurak bazter utziko
dira, arrenkura Arduralaritzaren iharduna orohar txarra delako aurkeztu dela
eritzitakoan agindu-bide hutsezko argipideketa bati ekin ahal izatearen
kaltetan gabe.
Bigarrena
ARARTEROaren
barne-Araudia ARARTEKOAK berak ontzat eman, eta Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu dedila aginduko du.
Aldi
Baterako Erabakiak
Lehenengoa
1.- Lege hau indarrean jarri eta biurtetara,
ARARTEKOak, zio eta guztiko txosten baten bidez, bere iritziz horretan egin
beharreko aldakuntzen saloa egin ahal izango dio Legebiltzarrari.
2.- ARARTEKOak, noiznahi, berarekingo harreman
egokia bermatzeko bere ihardutze-erakuntza antolatu dezateneko aholkuak egin
ahal izango dizkie Herri-Arduralaritzari.
Bigarrena
Lege
hau indarrean jarri ondorengo bi hilabeteren barruan ekingo zaio Legebiltzarra
ARARTEKOA aukeratzeko biderapenari.
Azken
Erabakia
Lege
hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabetera
jarriko da indarrean.