3/1982 Legea, epailaren 24koa, Euskal Herriko-Elkarte Autonomiaduneko 1982 urterako diruegitamu nagusiei buruz.
1982-03-24Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1982/4/5, 45. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
§ 18. 3/1982 LEGEA, EPAILAREN 24KOA, EUSKAL HERRIKO
ELKARTE AUTONOMIADUNEKO 1982 URTERAKO DIRUEGITAMU NAGUSIEN
GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEAZ
Lehenengo Atala - Guztizko Diruegitamuak
Lege
honen bidez, 1982garrenerako Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren
Diruegitamu Nagusiak onartzen dira; eta horiek esandako Elkarte
Autonomiadunaren eta bere Erakunde Burujabeen Diruegitamuez osotuak daude.
2. Atala - Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamua
1.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren
Diruegitamuaren xahupen-egoera guztira hirurogeita zazpi mila hirurehun eta
zortzi miloe hirurehun eta berrogeita hamairu mila pesetatakoa da. Jaurlaritzak
dagozkion bete-beharrei erantzuteko beharrezko den zenbatekoak osatzen du
kopuru hau.
2.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren
Diruegitamuaren eskurapen-egoera guztira hirurogeita zazpi mila hirurehun eta
zortzi miloe hirurehun eta berrogeita hamairu mila pesetatakoa da. Honako era
honetan banakatzen dela:
a) Lege
honetako VIII Idazpuruan agintzen denaren ariora, Kondaira-Lurraldeek, Euskal
Herriko diruegitamu-xahupenei laguntzeko, berrogeita hamahiru mila berrehun eta
hogeita zortzi miloe ehun eta larogeita bat mila peseta emango dituzte.
b) Elkarte
Autonomiadunak berak kitatzeko dituen ekonomia-eskubideak mila zortzirehun eta
hiruirogeita hamairu miloe hirurogeita hamabi mila peseta jotzen dute.
c) Lurraldearteko
Ordezkaketa-Baltzak bost mila bederatzirehun eta berrogeita hamazazpi miloe
ehun mila peseta jotzen du.
d) Lege
honetako 31 atalean zehaztutako baldintzetan, sei mila berrehun eta berrogeita
hamar miloe pesetatako Herri-Zorra iaulkiko da.
3.- Xahupen eta sarrera-zehaztapenetako beharrak eta eskubideak, Autonomia Estatutoan eta Eskuraketen Bitariko Batzordearen horiekiko erabakietan agintzen denez, 1981 garreneko Abenduaren 31rarte, egun hau barne dela, egindako Erresumatikako ahalmen-eskuraketari eta zerbitzu-aldaketari daizkie.
3. Atala - Erakunde Burujabeen Diruegitamua
1.- Lege honen bidez, merkataritza, industria
edo dirubideketa izakerazko "Enerjia eta Meatzen Aurrezte eta
Hazkuntzarako Aztertegia" Erakunde Burujabearen Diruegitamua onartzen da.
Erakunde horrek ekonomia-urtea zehar bere betebeharrei erantzun ahal diezaien
Diru-egitamuan izendatzen diren diruek hirurehun miloe berrehun eta berrogeita
hamar mila poeseta jotzen dute, eta ekonomia-urtea zehar kitatu beharrekotzat
jotzen diren eskubideek ere, era berean, guztira hirurehun miloe berrehun eta
berrogeita hamar mila peseta jotzen dute.
2.- Lege honen bidez, merkataritza, industria
edo dirubideketa-izakerazko "Garraiakizun Akurategia" Erakunde
Burujabearen Diruegitamua onartzen da. Erakunde horrek ekonomia-urtea zehar
bere betebeharrei erantzun ahal diezaien Diruegitamuan izendatzen diren diruek
hogeita bederatzirehun eta hamaika miloe peseta jotzen dute, eta ekonomia-urtea
zehar kitatu beharrekotzat jotzen diren eskubideek ere, era berean, guztira
hogeita bederatzi mila bederatzirehun eta hamaika miloe peseta jotzen dute.
3.- Lege hau sor daitezkeen Erakunde
Burujabeentzat eta bere eginkortasunerako beharrezko legebiltzar-onarpena
hertsiki eskatuko duen bere Diruegitamuarentzat erabilgarri izango da.
Horretarako, Jaurlaritzak Legebiltzar-erakunde agintedunari presazko bidea eta
Ekonomia Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeak lege-agintze osoz egin dezala
eskatuko dio.
II IDAZPURUA
IZENDATUTAKO DIRUEN GUZTIZKO ARAUBIDEA
4. Atala - Erresumatikako Ahalmen eta/edo zerbitzuez jabetzeaz
1.- 1981 urteko Abenduaren 31garren egunetik
aurrera eta 1982 garreneko Abenduaren 31 bitartean, hau ere barruan dela,
Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunak Erresumatikako ahalmen berri eta/edo
zerbitzuak atal honetan agintzen den arauera jasotzeak, jasotze horri darizkion
beharrei erantzun ahal izateko, Elkarte Autonomiaduneko Diruegitamu Nagusietan
behar diren izendatutako diruak eta kitatzekoa ohartemandako
ekonomia-eskubideak sartzea ekarriko du.
2.- Eskuraketetako Bitariko Batzordeak horri
buruz hartutako Erabakia, erabaki horri dagozkion eraskin eta guzti,
"Boletin Oficial del Estado" delakoan eta Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkarian azkenengo aldiz argitaratzen denetik hasita hogei
lanegun igaro baino lehen, Jaurlaritzak, lege honek hartzen duen ekonomia-urtea
bukatu artekoan ahalmen berri eta/edo zerbitzuari dagokien sarrera eta
xahupen-egoera onartuko ditu.
3.- Eskuraketen Bitariko Batzordearen Akordio
bakoitzaren xede diren aginte eta/edo zerbitzuei dagokien xahupenen-egoeraren
hainbatekoak Elkarte Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuetan jatorriz
izendatuta maileguen guztizko hainbatekoaren ehuneko bosta edo sar dedineko
Diruegitamu-Sailari dagozkienen ehuneko berrogeia gaindituko balu, eta bere
eginkortasunaren hasera ekonomia-urteko Abenduaren bata baino lehenago izango
balitz, Jaurlaritzak Legebiltzarrari, aipatutako aginte eta/edo zerbitzuei
buruzko Diruegitasmozko LegeEgitasmo bat bidaliko dio, onartu dedin, aurreko
idazatian agindutakoari jarraiki xahupen eta ezarpenak onartu ziren egunetik
hogei laneguneko epean.
4.- Aurreko idazatian oharteman gabeko
gainontzekoetan, aurrez onartutako diruegitamu-izendapen eta sarrerak,
bakoitzari dagokion sailean sartuko ditu Jaurlaritzak, eta bere garaian egin
dedin eraspen-Dekretoa Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu
beharko da.
5.- Aurreko 3 idazatiak hartzen dituen Lege
Egitasmoen bideak Legebiltzarrak egin ditzan, Lege Egitasmo guztien bideak presaz
egitea eta Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeak legegintza-ahalmen
osoz jokatzea eskatuko du Jaurlaritzak.
5. Atala - Ahalmenak eta/edo zerbitzuak Erresumari atzera
itzultzea
Lege
honek aipatzen dituen Diruegitamu nagusietan diru-izendapena duten ahalmen
eta/edo zerbitzuak itzultzea egiteratu dadinean, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak izendatutako diruak Erresumari eskuratzeko behar diren
zehaztapidetzak antolatuko ditu.
6. Atala - Ahalmen eta/edo zerbitzuak Kondaira-Lurraldeei
eskuratzea
1.- 1982 urte-barruan, lege-bidez,
Kondaira-Lurraldeei, edo hauetako bateren bati, Euskal Herriko Guztizko
Diruegitamuketan diruizendapenik dezaten ahalmen eta/edo zerbitzurik eskuratuko
balitzaio, eskuraketa horiek araupetu ditzaten erabakiak kontutan izanik,
ezeztatu egingo da; horretarako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, direlako
Lurralde horiei dagozkien izendatutako diruak eskuratzeko behar diren
zehaztapidetzak antolatuko ditu, beroien Diru-egitamua gehituz.
2.- Direlako zehaztapidetza horientzako
zenbatekoa ahalmen eta zerbitzu horientzako Euskal Herriko Elkarte
Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuketan izendatuta eta eskuraketak indar
hartzen duen egunean sendesteko zain legokeena izango da. Kondaira-Lurraldeen
arteko banaketa, hala baledi, Lege honetako 35garren atalean agintzen den
eratxikipen-biderkaria erabiliz egindo da.
3.- Kondaira-Lurraldeei indarrean dauden
araupideen ariora egindako Lanari-zerbitzuen eskuraketek diruegitamuetan
diruizendapenak eginda euki eta hutsik dagoen ezein lan-tokirentzakoak
berebaitan daramatzatenean, bai Erresumak Autonomia Elkarteari eskuratutako
lanariei bai Elkarteak artez akuratutakei badagozkie, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak, Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuen Lehenengo Atalean
lan-toki huts hoientzat egon daitezen diru-izendapenak bestetarako jartzea
aginduko du, dagokion lanari-erroldea gutxituz. Kondaira-Lurraldeek esandako
lan-toki huts hoiek bere lanariz edo horretarako haututakoez bete ahal izango
dituzte diruizendapen-aldaketa hoien pentzutan.
4.- Aurreko zatietan araututako ahalmen
eta/edo zerbitzuen eskuraketek, eta bai haietan jasotako diruegitamuzko
eskuarteen zuinketarako arauek ere, behin behingorako zantzua izango dute
Elkarte Autonomiaduneko Bateango Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeen arteko
Harremanetarako Legea onartu arte.
5.- Eskuz aldatutako ahalmen eta/edo
zerbitzuak dagokienez, Kondaira-Lurraldeek, bakoitzak berarizko bere
diruegitamuketa-araubidez, eskuraketak eta izendatutako diruen birbanaketak
egiterik izango dute, beti ere, eskuartean dituzten eskuraketen arau berek
agindu dezatenaren kaltetan gabe.
7. Atala - Kondaira-Lurraldeetatikako ahalmen eta/edo
zerbitzuez jabetzea
Elkarte
Autonomiadunak Kondaira-Lurraldeetatikako ahalmen eta/edo zerbitzurik
beretzakotuko balu, Lege honetako 4garren atalak agintzen duena beteko da.
8. Atala - Foru-Diputazioekingo Ituneak
Jaurlaritzak,
dituen aginteak hobeki egipideratzeko, bakoitzean dirubide-jaurpiderik egokiena
ezarriz, Elkarte Autonomiaduneko Foru-Diputazio batekin edo gehiagorekin
ituneak egiterik izango du. Ituneketaren gai izan den sail bereziaren arauera,
Ekonomia eta Herriogasun-Sailak behar daitezen eskuarteak eskuratuko ditu.
Aipatutako ituneen berri dagokion Legebiltzar-Batzordeari emango zaio.
9. Atala - Eraspenak
1.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Elkarte
Autonomiaduneko 1982garrenerako Diru-egitamuari, 1981garrenerako Diruegitamuan
sartutakoak izanarren, 1982garreneko Urtarrilaren 31n dagoeneko onarturik
dauden ordainkizunei erantzutea ez doakien eta ondorengo kasutakoren batean
sartzen diren xahupenetarako diruizendapenak erantsiko dizkio:
a) Jaurlaritzaren
baimenez, 1981 ekonomia-urteko azken-hiruhilabetekoan eskuraketaren gai izan diren
diruizendapenak. Era horretan erantsitako diruizendapenak, eskuraketa egiteko
baimena bidezko egin zuten xahupenetarako jarri beharko dira.
b) 1981garreneko
Abenduaren lehenengo eguna baino lehen hartutako betebeharrei laguntzeko izan
daitezenarren, egiaztatutako arrazoiz ezin burutu izan diren xahupenei
dagozkien Diruizendapenak. Era honetan erantsitako diruizendapenak, betebeharra
hartzea ekarri zuten xahupenetarako jarri beharko dira.
c) Domu-egiketetarako
diruizendapenak. Era honetan erantsitako diruizendapenak domu-eragiketetan
erabili beharko dira.
d) Doakien
eskubideak benetan jasotzeko baimendutako diruizendapenak.
e) Lege
honetako 13garren atalean banaka aipatzen diren egiketak direla-bide sortutako
diruizendapenak.
2.- Aurreko idazatian aipatzen ez diren
diruizendapenak Elkarte Autonomiaduneko 1982garrenerako Diruegitamuari erasteko
baimena Jaurlaritzak eman beharko du, eta horiek domu-egiketak burutzeari edo
13garren atalean banaka aipatutako haundiagotu daitezkeen diruizendapenen dirubidetarako
erabili bearko dira.
3.- Aurreko bi idazatitan agintzen den
arauera erantsitako diruizendapenak 1982 ekonomia-urte barruan burutu beharko
dira, eta esandako Abenduaren 31n erabili gabe geratutako zatia, geroagoko
inolazko eraspenen gai izaterik ez duelarik, Euskal Herriko Diruzaingo Nagusira
aldatuko da.
4.- Atal honetan ohartemaniko sarketen berri
zehatza Ekonomia, Herriogasun eta Diru-egitamuen Batzordeari emango zaio.
10. Atala - Diru-izendapenak bestetarakotzea
1.- Elkarte Autonomiadunaren Diruegitamuan
eta Elkarte horretako arduralaritza-mailako Erakunde Burujabeenetakoan
sartutako diruegitamu-atal ezberdinetarako onartutako diru-izendapenak, ondoren
ematen diren arauen ariora, beste diruegitamu-atalei eskuratu ahal izango
zaizkie:
A) Lanarigotan xahutzeko diruizendapenak. Bai Diruegitamu-izendapenik
izan dezaten lanari-lantokiak bete izanarren, bai lanariak lanean hastea
atzeratzearen edo ohartemandako maila baino beheragoko lanarigoa akuratu
izanaren ondorioz sor daitezen gaindikinak, ezein Diruegitamu-Sailetako, hauek
sor daitezen atal berriz osatu daitezkelarik, domu-egiketerako bezala, baita
haundiagotu daitezkeen diru-izendapenen dirubideak egiteko ere izendatu
daitezke.
B) Agizko ondasun eta zerbitzuak erosteko diruizendapenak. Honako
hauetarako eskuratu ahal izango dira:
- Atal honen
eta Sail baten barruango beste diruegitamu-izendapenetarako.
- Haundiagotu
daitezkeelakotzat zermugatutako diruizendapenen dirubideak egiteko.
- Edozein
Diruegitamu-Saileko 6 eta 8 Atalburuetako domu-eragiketatarako maileguak,
sorpen berrizko zernolakoak ere izendatuz. Halaber, 7 Atalburuko
domu-eragiketetarako maileguei ere, erakunde burujabeei edo Elkarte
Autonomiaduneko edo bere Udaletxeetako Iraskunde-Arduralitzan sartutako
erakundeei izendatu dakizkienean.
C) Diru-sariak ordaintzeko Mailegutarako. Hauek aurreko B) idazatian
esandako era berean erabili ahal izango dira.
D) Agizko Eskuraketetarako. Gozamendunen nortasuna Elkarte
Autonomiaduneko Diruegitamu Nagusietan zehaztuta egonik, lurralde-erakundeentzat,
norbanako jabetzapeko enpresentzat, irabazte-xederik gabeko erakundeentzat eta
familientzat izendatutako diru-laguntzak izango balira, gozamendunak,
diru-laguntzari uko egin diezaionean edo, nolanahi ere, diru-laguntza hori
emateko jarrita dauden baldintzak bere osoan onar ez ditzatenean,
diruizendapena eskuragarritzat joko da. Gaindikin hauek eta edozein arrazoi
dela-bide, gorago esandakoaren izaera berdineko gozamendunentzat izendatutako
norentzakoa zehaztu gabeko diru-laguntzen erabilkeran sor daitezeenak, honako
hauetarako izendatu ahal izango dira:
- Zabalgarritzat
jotako maileguei dirua ematea.
- Edozein
Diruegitasmozko Sailetako 6 eta 8 Atalburuen domu-eragiketak, sorpen berriko
zernolakoak ere izendatuz. Halaber, 7. Atalburuko domu-eragiketetarako
maileguei, erakunde buru-jabeei edo Elkarte Autonomiaduneko edo bere
Udaletxeetako Iraskunde-Arduralaritzan sartutako erakundeei izendatu
dakizkienean. Baliatzailetzat Elkarte Autonomiaduneko Erakunde Burujabeak edo
bertako herri nahiz norbanako Iraskunde-Erakundeak izan ditzaten agizko
eskuraketei buruz, atal honetako hurrengo 2garren txatalean agindutakoaren
arauera egingo da.
E) Benetako diruezarketetarako. Diruizendapenaldaketak honako hauetan
egin ahal izango dira:
a) Sail bati dagozkion diruegitamu-atal ezberdinen artean, horiek beti
ere xahupen zehatz eta jakin bati eratxikita daudelako jakineko helburua izan
ez dezatenaren baldintzapean.
b) Diruezarketa berriak ihardunean ekonomia-urte barruan jartzen
direlarik, horiek ihardunean jartzeko beharrezko izan dedin guztietan agizko
xahupenen dirubideak egiteko.
F) Domu-eskuraketetarako. Diruizendapenen aldaketa egiteko ahalbidea
agizko eskuraketentzako jarritako araupidetza beraren esanerakoa izango da,
baina aldaketa horrek ez du, atal honetako hurrengo bigarren idazatian agintzen
dena salbu, domu-egiketen dirubideak egitea beste xederik izango.
G) Dirubidetza-eragiketak: Sail bakar bateko diruegitamu-zernolakoen
arteko diruizendapen-aldaketak egin ahal izango dira, eta bai seigarren
Atalburuko ekoizpideetarako eragiketetarako jarri ere, berri-berritan sartutako
zernolakoak barne, eta, halaber, bai 7garren ataleko ekoizpi-detarako
eragiketetarako ere Erakunde Burujabeentzat eta Autonomia-Elkarteko Erakunde-Arduralaritzari
edo bertako udalei atxikitako erakundeentzat izan daitezenean.
H) Orohartzezko diruizendapenetarako. Ekonomiazko izaera bereko diren
berarizkoentzat orohartzezko diruizendapenen aldaketak egin ahal izango dira.
I) Bateratutako eraentzazko diruizendapenetarako. Eraentza bere gain
daukan Zerbitzuaren onuratan, bateratua izan dedin eraentza horri dagozkion
diruizendapenak aldatu ahal izango dira.
2.- Elkarte Autonomiaduneko Erakunde
Burujabeentzat edo Elkarte horretarako herri nahiz norbanako jabetzapeko izan
eta Lege hau onartzeko egunean oraindik sortu gabe dauden Erakundeentzat
Elkarte Autonomiaduneko Diruegitamuan izendatuta dauden agizko eta domuzko
eskuraketak, horiek sor daitezenean egin dedin bakoitzaren diruegitamuaren arauera
izan ditzaten benetako beharrak zehaztu ahal daitezen bitartean, eskuraketa
horiek ez dira zehaztzat ezta behin-betirakotzat ere joko. Horretarako, horiek
sortzea ekarri dezan arauak ezarri dezan artekoan, edo arau horren ezean horien
diruegitamuak onartu daitezenetik aurrera, bakoitzaren diruegitamuan
hainbatutako beharren zenbatekoa osatu artekoan, direlako diruizendapen horiek
haunditu daitezkeenak izango dira.
Direlako
diruizendapen horiek, bere hainbatekoa, esandako diruegitamuen arauera beharrezko
gerta daitezenetatik goragokoa izan dedin neurrian izango dira aldaketaren gai.
Aldaketa
hauek burutu ahal izatea, ekonomiaurte barruan sor ez daitezen esandako
Ihardutze-Sail edo Erakundeentzat ere zabalgarri izango da.
Esandako
Ihardutze-Sail edo Erakundeek egipideratzea ohartemanda zeuden egitekoak beste
zerbitzuek, Ihardutze-Sail edo Erakundeek egipideratu ditzaten neurrian,
zerikusirik duten diruizendapenak dagozkien agizko edo domuzko
xahupen-atalentzat aldatu ahal izango dira.
Alderantziz
gertatuz gero domu-egiketen edo haundiagotu daitezkeenekotzat zermugatutako
diruizendapenen dirubideak egiteko izendatu beharko dira
diruizendapen-aldaketak.
3.- Nolanahiko diruizendapen-aldaketak,
hurrengo idazpuruan berariz besterik adierazi ez badadi behintzat, honako
mugapen hauen mende egongo dira:
a) Ez die
urtean zehar emandako diruizendapen bereziei eragingo.
b) Haunditu
daitezkeenekotzat zermugatutako diruizendapenak, zermugapen hori galdu dezatenetik
aurrera, gutxitu ahal izango dira, gerora berriro haundiagotzearen gai izaterik
ez dutela, noski.
c) Osagarriz
edo beste diruizendapen-aldakuntzaz gehitutako diruizendapenak ez dira
murriztuko.
d) Ez dute
bestetarakotze batzuen ondorioz gutxitutako diruizendapenak gehitzerik
ekarriko.
4.- Aurreko ataletan diruizendapenen
bestetarakotzeei jarri zaizkien orotariko jaurpideen eta lege honen beste zati
batzutan araupetutakoen kaltetan gabe, 1982garreneko ekonomia-urte barruan
honako hauek ere egin ahal izango dira:
a) Dagokien
araupidetzaren ariora erabakitako arduralaritza-birrantolapenen ondorioz
beharrezko gerta daitezenak, eta hala gertatuz gero Euskal Herriko Epaitegi
Nagusia edo Legez sortarazi dedin beste ezein ihardutze-sail indarrean jartzeari
darizkionak.
b) Autonomia-Elkarteak
Hertzainaren alorrean agintepide eta/edo zerbitzuak egiteratzearen ondorioz
Herrizaingo-Batzordearen xahupen-egitamuko zerbitzu, atalburu, atal eta
zernolako guztien artean beharrezko gerta daitezenak.
c) Ekoizpidetarako
eragiketetarako diruizendapenen barruan 6garren eta 7garren atalburuen artean,
sail baten barruan 0l zenbakitik l4 zenbakiraino bidezko gerta daitezenak.
6garren
atalburutik 7garrenerako aldakuntzek, ez dute 6garren atalean hasieran egindak diruizendapenen
ehuneko 15ekotik gora joko.
d) "Euskalduntze"
egitaraua egiteratzeko Kultura eta Hezkuntza-Sailen xahupen-egitamuen
hainbesteko berezien artean egin beharrekoak, bi Sailontzat haseran
ohartemandako guztizko diruezarketa gutxitu ez dezatenaren baldintzapean.
e) Hezkuntza-Sailaren
arioz beharrezko eritzitakoak, Hezkuntzaren eta Hezkuntzaren birrantolapenerako
dirubidetzen Orotariko Legea egiteratzeak Sail horrek 1982-83 ikasturteko
beharrei erantzuteko, eta bereziki Erresuma-Ikastegienei eta berarizko
gizarte-zuduzko ikastegientzako dirulaguntzei aurre egiteak halabeharrezko egin
badeza.
Aurreko
atalean horietarako baimena ematen deneko bestetarakotzeek ezingo dute inola
ere diruegitamu-sail bereziei dagozkien ekoizpideezarketei murriztapenik
ekarri. Diru-laguntzei buruzko bestetarakotzeek ezingo dute, inoiz,
ikastolekiko Erresumako xahupena gainditu, Hezkuntza-Sailak berak
Erresuma-irakaskuntzarako egindako xahupenetatik kendu ondoren.
f) Langabeziaren
aurkako Egitaraua egiteratzeko Jaurlaritzako Sail guztien diruegitamuetako
hainbesteko berezien artean egin beharrekoak, beti ere diruegitamuko atalburu
berdinekoak izan daitezenaren baldintzapean.
g) Arduralaritza-iharduna
eginkorrago eta emankorrago egiteko Egitarauak gauzatzekoak, eta horretarako
informatika-zerbitzuak akuratzeko edo erosteko Jaurlaritzako Sail guztien
xahupen-egitamuetako hainbesteko berezien artean egin beharrekoak,
diruegitamuetako atalburu berdinekoak izan daitezenaren baldintzapean.
h) "Sail
Berezien Xahupenak" 99garren Sailaren barruko hainbesteko eta zernolako
guztien artean bidezko gerta daitezenak, eta bai Jaurlaritzak Ekonomia eta
Herriogasun-Sailaren saloz sortarazi ditzan hainbesteko eta zernolako berrien
artekoak ere, berarizko araupidetza baten menpe gelditu behar dutela berariz
zehaztutako diruizendapenak salbu.
i) Lege honen
hamaikagarren atalaren gai diren diruizendapenentzat erabaki dedin
banakuntzaren ondorioz beharrezko gerta daitezenak.
j) Etxebizitzen
alorreko agintepideak eta/edo zerbitzuak egiteratzearen ondorioz
Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Saileko Arkitektura et
Etxebizitza-zerbitzuaren xahupen-egitamuko Atalburu, atal eta zernolako guztien
artean beharrezko gerta daitezenak.
k) Diruizendapenen
eraentza errazagotzeko xahupen-garbitasunaren xehapenetan zehazten direnak,
bakoitzean jarri daitezen baldintzapean.
5.- Aurreko zatietan dauden arauak 1982garren
ekonomia-urtean behar bezala egiteratzeko, honako hauek kontutan izango dira:
a) Autonomia-Elkarte
Arduralaritza Nagusiaren zerbitzuetarako 1982garrenerako ohartemandako lanariak
ez akuratzea lantokiak kentzetzat joko da; horrek ez daragio akurapen hori
hurrengo urtean egin ahal izateari. Horrelaxe ulertuko da Erresumak
eskuratutako herri-lanarien toki hutsak ez betetzea ere, eta, halaber beste
ezein lanarirenak.
b) Bere
ekonomia-izakera bereko diruizendapenetara aldagarri diren orotariko
diru-izendapenak, xahupen-zerrendan horrela zehaztuta agertu daitezenak izango
dira.
6.- Diruizendapenak besteetaratze guztiek Jaurlaritzak
Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz emandako baimena beharko dute, eta Lege
honetan dauden irizpide eta mugapenei atxikiz egingo dira.
7.- Jaurlaritzak, aurreko 4garren zatiko A)
B) C) E) J) eta H) zatietan dagoen baimenaz baliatuz egindako bestetarakotzeen
berri Eusko Legebiltzarreko Ekonomia Herriogasun eta Diruegitamu Batzordeari
emango dio.
Hiru hilabetez behin, Jaurlaritzak, Diruegitamuango
izendapenak bestetarakotuz egindako aldakuntzen garbitasun bat bidaliko dio
Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari. Urteko azkenengo
adierazpenak, hasierako eta azkeneko diruizendapenen egoera izango du bere
baitan, diruegitamuko sailka, zerbitzuka eta atalburuka.
11.
Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza
1.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren
pentzutan egin beharreko diruezarketak gauzatu behar daitezeneko egitasmoak
zehaztu daitezenetik aurrera, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak 98 Saila sortuko
du eta honi Diruegitamuko Sail ezberdinetako gastu-kontuetan azaltzen diren eta
esandako egitasmoak aurrera ateratzeko diren diruizendapenak eskuratuko
zaizkio.
2.- Baltzaren pentzutan, Diruegitamuan sartu gabeko egitasmoak aurrera ateratzea erabakiko balitz, Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, 99 Sailean "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza" izenez azaltzen den diruegitamu-ataletik atera eta, eskuraketa bidez 98 Sailean sartuko ditu egitasmo horiek.
3.- Baltzaren pentzutan diruezarketak gauzatu
behar daitezeneko egitasmoak Elkarte Autonomiadu nak beretzakotu gabeko
aginteei balezgokie, aurreko idazatian adierazitako diruegitamu-atalari
dagokion zenbatekoa kendu egingo dio Ekonomia eta Herriogasun-Sailak eta, hori
egin ahal izateko esandako egitasmo horrentzat eginda dagoen diruizendapena
txikiegia balitz, beharrezko izan dedin zenbatekoaren dirubideketa
diruizendapen-aldaketen bidez edo Herri Zorra iaulkiz egindo da.
12.
Atala - Izendatutako Diruen birbanaketa
Sail
ezberdinetako Sailburuek eta Erakunde Burujabeetako artezkariek Ekonomia eta
Herriogasun Saila jakinean ipiniz, diruizendapenak diruegitamuketa-zernolako
bereko kontu ezberdinen artean birbanatu ahal izango dituzte. Sail honek,
lanarigoari buruzko zernolakoak direnean, baimena aurrez eman beharko du.
13.
Atala - Haundiagotu daitezkeen Dirubidetzak
1.- Legez ezarritako edo honako hauen:
a) Horretarako
dirueskuraketak benetan egin izanaren,
b) Dagokion
ekonomia-urteko berarizko bete-beharrak aginduta dagoenez egiaztatu izanaren,
c) Lege honek eta
indarrean dauden gainontzekoek araupetzen duten diruizendapen-eskuraketen
erapidetzaren,
d) Lege
honetan ezartzen diren murriztapen eta baldintzen arauera ezarri daitezkeen
arauzkotasunak bete ondoren, hainbatekoa gehitu dakiekeen diruegitamu-atalei dagozkien
diruizendapenak haunditu daitezkeenekotzat jotzen dira.
2.- Elkarte Autonomiaduneko Diruegitamuan,
Erakunde Burujabeenetakoan edo Lege honek onartzen dituen beste erakundeen
diruegitamuan sartutako diruizendapenak jotzen dira batipat haunditu daitezkeenekotzat:
a) Bakoitzari
dagozkion diruegitamuetan sartutako atalek eman ditzaten zergapidetzez besteko
ariel, lakapenetan edo beste izaerazko diru-sarreretan lortutako diru-bilketaz
hoien zenbatekoa neurtu daiteneko dirubidetzak; Dirubidetza hauen izendapena
eta bere erabilgarritasuna, neurpetu dezan dirusarrera-moeta bakoitze-tik atera
daitekeen dirusarrera-kopuruaren mende geratzen da. Dirubidetza hauek 1981
urtean lortu eta zegokion diruegitamu-atalarentzat urte horretarako
izendatu-tako diruz gora atera daitezen diru-sarrerei erantsi ahal izango
zaizkie.
b) Indarrean
dauden legeen arauera lanariei etxetik kanpo bizi behar izanagatikako
kalte-sariak aitortutako modutan ordaintzeko izendatutako diruak.
c) Elkarte
Autonomiadunaren zerbitzura atxikita egon eta horiek eskuratzeko eskubidea
duten lanariei Gizarte-Segurantza bazkide-sariak, familia-osagarriak eta
familia-laguntzak ordaintzeko izendatutako diruak, hala egokituz gero,
indarrean dauden agintzen arauera, eta bai Elkarte Autonomiadunak gizarte-segurantzarako
eman beharrekoa, eta herri-lanariek arauz eta nahita ez horren eretzean
eskuratu beharrekoak.
d) Benetan egindako zerbitzuen aldiari darizkion hirurtekakoak
ordaintzeko izendatutako diruak.
e) Gertatzen
diren hutsuneagatik, hauek, indarrean dauden legeen arauera bete daitezen
neurrian, bakoitzari dagokion diruizendapenean gutxituak izan diren lanarien
diruizendapenak.
f) Indarrean
dagoen araupidetzaren arauera, lansariak jaso izanaren ondorioz gehiagotu behar
daitezen neurrian, lanarigoari ordaintzeko izendatutakoak.
g) Indarrean dagoen araupidetzak agintzen duenaren arauera, horrekiko zorra sortu zeneko ekonomia-urteko berarizko ordainkizunen aitorpenez "Gozamen-Saridunei" dagozkienak.
h) Aginte-eskuraketen
erabakietan egindako akatsek edo horietan ahaztuta utzitakoek eragin
diezaieketenak, akats eta ahaztutze horiek zuzentzeari darion goste-gehitzeari
aurre egiteko behar dedin hainbestekotan.
i) Dirusariak
ordaintzeko eta, hala baledi, mailegu bera kitatzeko, eta
"Herri-Zorra"ri, hau ezein eratakoa eta nolanahiko agirizkoa dela,
darizkion xahupenetarako izendatu daitezenak.
j) Lege
honetako hamargarren atalaren bigarren idazatian araututakoak eta, bereziki,
"Industria eta Enerjia-Saila" 08 Sailaren barruan, Industriaren
Suztaketarako eta Birrantolaketarako Bazkunari dagozkion ihardunaren eta
ekintzen dirubideak egiteko izendatutakoak, horiek agizko edo domuzko
eskuraketak, nahiz dirubidetzako ogasun-zerrendei buruzko Atalburuari dagozkion
diruizendapenak direla.
k) Hertzainaren
alorreko agintepideen dirubideak egitekoak, agintepide horren dirubidetarako
kupoaren Bitariko Batzordean erabaki daitezen diru-zenbatekoen guztizkoan.
l) "Sail
Ezberdinen Xahupenak" 98 Sailaren barruan, honako hauetarako izendatutako
dirubidetzak:
1. Jaurlaritzaren
zerbitzurako izendapenezko lanbideentzat eta gainontzeko lanarigoarentzat
osasunketa-sorozpidetza eta beste gizarte-laguntzak betetzeko.
2. Elkarte
Autonomiadunaren bai epaikaritza, bai epaikaritzaz landako eskubide eta zuduen
aldezpenerako, ekintzen erabilpenerako goradeiak jartzeko eta, hitz batean,
legemailako erabidez baliatzeko.
3. Elkarte
Autonomiadunak, bai bere ihardunaren erabilkeran bere gain hartu izan dezakeen
erantzukizunagatik, bere aurka geroagoko goradeirik sartu ezin dezaneko erabaki
edo epaiei darizkien diruak, baita indarrean dagoen araupidetzaren arauera,
nolanahiko kalte-ordainagatikakoak ere ordaintzeko.
4. Eusko
Legebiltzarraren Abenduaren 18ko 3/1980 Legearen eta bera egipideratzen duten
erabakien esanera, "Bilbo Haundia" Arduralaritza-Bazkuna
deuseztatzeari hala baledi jario dakizkion ondoriei erantzuteko.
5. Hala
baledi, "Bilbo-Behobi Errepide Nagusiko Donostia-Oiartzun zatia dohango
bihurtze"ari buruz, Eusko Legebiltzarrak 1980garreneko Abenduaren 18an
onartutako legez besteko baten saloaren edukia Jaurlaritzak betebideratzeko.
ll) Ondoren
zehazten diren diruizendapenak merkataritza, industria edo dirubide-mailako Erakunde
Burujabeei bakar bakarrik dagozkien eta ondoren zehazten diren diruizendapenak:
1. Benetan
lortutako helburu-dirubideen arauera, kopurua mugatu izan dezaten haiek.
2. Erakundearentzat
indarrean dauden araubideen ariora egindako etekin-baneketei buruzkoak.
3. Errekaipen
eta andeapenbaltzak ornitzeko izendatuak.
4. Egindako
diru-sarreren arauera xedatu beharko direla aurrez aginduta dagoenean, agizko
diru-laguntzentzako aintzin-ohartemandakoak.
m) Erakunde
Burujabeen diruegitamuen barruan onartuak izan zaizkien dirubide-egiketei
erantzun ahal izateko beharrezko izan daitezen dirubidetzak, baita Lege honetan
eta indarrean dauden gainontzeko legeetan araututako dirubidetza-eskuraketen
erapidetzaren eraginpean daudenak ere.
n) Diruegitamuketaren
xehetasunean zabalgarri gisa azaldu daitezen diruizendapen guztiak.
14. Atala - Ordainkizunak gaitzea
1.- Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun
Sailaren saloz, ondoren aipatuko diren egiketei darizkien dirusarreretan
oinarriturik honako ordainkizunak gaitu ahal izango ditu:
a) Elkarte
Autonomiadunarekin edo bere Erakunde Burujaberen batekin edo Elkarteko bertako
herri nahiz norbanako jabetzapeko beste Erakundeekin batera, berez bakoitzaren
helburu edo xedeetan egon daitezen xahupenen dirubideak egiteko, norbakoitzaren
edo lege-nortasuna dutenen dirulaguntzak.
b) Elkarte
Autonomiadunaren edo bere Erakunde Burujabeen ondasunak saltzeak.
c) Zerbitzu-lanak egiteak.
d) Mailegu-kitapenak.
e) Atzerritikako maileguak.
f) Hala baledi, Eusko Legebiltzarreko Abenduaren 19ko 3/1980 Legearen
bidez deuseztutako "Bilbo Haundia" Arduralaritza Bazkunaren eskubide
eta betebeharren dirugarbiketaren gaindikinak gaia araupetzen duten erabakiek
bestelako xederik agindu dezatena salbu.
g) Lege honetako 2garren ataleko 2 idazatian eritzitakoari buruz
Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzaren bidez benetan jasotakoaz gorakoak.
h) Hala
egokituz gero, Erresumako Diruegitamu Nagusien pentzutan jaso daitezen beste
ekarketak.
2.- Aurreko idazatiko g) eta h) hizkietan
adierazitako egiketetan oinarriturik gaitutako dirubidetzak, hala egokituz
gero, gai izan direneko egitasmo zehatzak egipideratzeko erabili beharko dira.
15. Atala - Dirubidetzak lehengoratzea
1.- Diruegitamuetan izendatutako diruen
pentzutan behar ez bezala egindako ordainketak birreskuratzeagatik
diru-sarrerak lortuko balira, hauek ordainketa egiteko unean zituzten baldintza
berdinetan, lehenengo hartara berriz sartuko dira 1982garrenerako
Diruegitamuetan izendatutako diruari dagozkion eta, bai ordainketa, bai sarrera
dagokion egiterapen aldian egiten diren guztietan.
2.- Diru-sarrera 1982 urteari dagokion
diruegitamua baino lehenagokoetan izendatutako dirubidetzaren bati balegokio,
Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, Diruegitamuetako
dirubidetza edo dirubidetzak berriz sartzea doakien 1982garrenekoetan erabakiko
du.
16. Atala - Urte batzutako xahupenak
1.- Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun
Sailaren eta doakion Sailaren saloz, horien egiterapena 1982garreneko
ekonomia-urtez gerokoetara luza behar dedineko xahupenez jabetzeko baimena
ematerik izango du, beti ere honako baldintza hauek betez:
A) 1982
ekonomia-urte barruan hasi beharko da xahupena egiten eta aldi horretango
xahupen horren egiterapena, Lege honen erabilpenaren ondorioz, horretarako onar
dedin diruizendapenaren mende egongo da.
B) Honako kasu
hauetakoren bat izango du bere esparru:
a) Diruezarketak
eta domu-eskuraketak.
b) Suzkiketa,
teknika eta zientzia-laguntza eta antolapidetzen alogerazko hitzarmenak.
c) Ogasun
mugiezinen alogerak.
d) Autonomia-Elkartearen
eta horren Ihardutze-Sail Burujabeen zorretikako dirubide-zorpideak.
e) Elkarte
Autonomiadunaren ondarean sartuta gelditu ez baina lurrak heurak nahiz bertan
eraikitako etxebizitzak inori saldu dakizkion babes ofizialpeko etxebizitzak
eraikitzeko lurrak erostea.
2.- Jaurlaritzari orohar nahiz bakoitzerako
xahupen horiek geroko zenbat ekonomia-urtetan era bilgarri izango diren, baita
ekonomia-urte bakoitzari dagozkion zenbatekoak ere, zehazteko eskua ematen
zaio.
3.- Aurreko hitzarmen horiek behar bezala eta
banaka erasoko dira kontutan.
III IDAZPURUA
LANARIGOAREN DIRUBIDETZAK
17. Atala - Lehendakaria eta Sailburuak
Lehendakariak
eta Sailburuek Sail ezberdinen pentzutan jasoko duten urteko lan-sariaren
gehiketa osoa ehunetik zortzikoa izango da.
18. Atala - Arduralaritzako goren-lanbideak
Eusko
Jaurlaritzako Sailburuordeek, Artezkariek eta Artezkariordeek jasoko duten
urteko lan-sari osoa ehunetik zortzikoan gehituko da.
19. Atala - Karrerako Herri-lanariak
1.- Elkarte Autonomiadunak 1981garreneko
Abenduaren 31 bitartean Erresumarengandik eskuratu dituen karrerako
herri-lanariek jasoko dituzten urteko lan-sari osoak 1982garren urtean ehunetik
8ko heinean gehituko dira.
2.- Oinarrizko lan-sariaren, irurtekakoaren
eta mailaren ordainketak erabiliko dira, eta horiek, hamabi hilabetetako
urte-aldiari dagozkiolarik, honako hainbateko oso hauek kontutan izanik:
Heinekotasuna..... Lan-Saria
Hirurtekakoak ... Maila bat
10 723.600 35.280 30.000
8 578.880 28.224 24.000
6 434.160 21.168 18.000
4 289.440 14.112 12.000
3 217.080 10.584 9.000
3.- 1982garreneko
ekonomia-urte barruan ez da egindako benetako zerbitzu-aldiaren ondoriozko
maila dela eta ordainketa-zorrik sortuko.
Era berean, Talde, Maila edo
Arduralaritzako lantoki bakoitzari, indarrean dagoen araupidetzan agintzen
denaren arauera, behin-behingorako arduralaritza-karreradun maila emango zaio.
4.- Herri-lanarien
urteko lan-sari osoak oinarrizko lan-sariak kontutan hartu ondoren atal
honetako lehenengo zenbakian agintzen den gorakoa izan dezaten, osagarrizko
lan-sarien hainbatekoak kontatuko dira.
1982garren urte barruan, delako doiketa
hori egitea ezinezko gerta dedinean, oinarrizko lan-sariak behin-behingoan
murriztu egingo dira.
5.- Lege
honek hartzen duen gorakoan ez dira familia-osagarria, janaritarako laguntza
eta gaurgeroko hobekuntzak edo gorakoak direla-bide bere baitaragarri diren
lansariak sartzen, hauek beretzat egingo den berarizko araupidetzaz zuzenduko
bait dira.
6.- Lege
honetan agintzen denari darizkion gorakoak, gaurgeroko hobekuntzak edo gorakoak
direla-bide berebaitaragarri direlakoaren aitormena edo erabakia duten
lansariak ordekatzeko egokia izan dedin hainbatekoz egingo dira.
7.- 1982
ekonomia urte-barruan kalte-ordainetarako eta esker-sarietarako ezarri daitezen
hanbatekoek ezingo dute 1981garrenean indarrean zeudenak ehunetik gehienez
8koan gehitutakoz goragokoak izan.
8.- Atal
honetako lehenengo zenbakian agintzen denaren kaltetan gabe, Jaurlaritzari,
Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz eta Hezkuntza Unibertsitate eta
Ikerlaritzakoaren arioz, Lege hau indarrean jarri dedinetik hasita lau
hilabeteko epearen barruan, hala balegokio, irakaslegoaren osagarrizko
lansarien erapidetza eta egitura aldatzeko baimena ematen zaio.
9.- Elkarte
Autonomiadunaren eta bertako Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren zerbitzuan
ari eta osagarrizko lan-sari gisa bete-beteko ihardunean ari izatearen
osagarria jaso dezaten karrerako herri-lanari guztiek ezingo dute
diru-ordainezko herri nahiz norbanako jabetzapeko ekintzetan ihardun.
20. Atala - Eskuratutakoa izanik Lan Legearen agindupeko ez den
beste Lanarigoa
1.- Baiteango herri-lanariei,
arduralaritzalegearen arauera akuratutako eta 1981garreneko Abenduaren 31
bitartean Erresuma Elkarte Autonomiadunari eskuratu dion behin-behingorako
lanarigoari, urteko lansari osoen guztizkoa ehunetik 8koan gehituko zaie.
2.- Behin-behingorako herri-lanarien
oinarrizko lansariek ezingo dute karrerako herri-lanariei hutsunea betetzen
duten Taldeagatik hasiera-hasieratik dagokiena baino goragokoak izan, eta
herri-lanari haien gainontzeko sariak osagarrizkoak izango dira.
3.- Atera daitezen sariak bere kideko
karrerako herri-lanariek euki dezatena baino goragokoak izan ez daitezenekoa
kontutan izanez doituko da Atal honetako lehenengo idazatian adierazitako
gorakoa.
21. Atala - Artez akuratutakoa izanik Lan-Legearen agindupeko
ez den lanarigoa
Jaurlaritzak
arduralaritza-legearen arauera artez akuratutako lanarigoak hartutako
lan-sarien guztizkoa, 1982 ekonomia-urtean, aurreko urteko ekonomia-urtekoaren
eretzean ehunetik 8koan gehituko da.
22. Atala - Lan-itunepeko lanarigoa
1.- Guztizko heinean erabakitako
ogibidearteko gutxienezko lansaria aldatuz gero, edota Elkarte Autonomiadunaren
edo horren Erakunde Burujabeen, bakoitzari dagokion lanarigoaren ihardun-sail
guztiari datxezkon bateango ituneen zerbitzura dagoen lanitunepeko lanarigoari
ezarriz gero, lan-itunepeko lanarigoaren ekonomia-araua aldatu ahal izateko,
hala gertatuz gero, ordainpideak egitezko zehaztapidetza egokia bakarrik egin
beharko da.
2.- Hala ere, Elkarte Autonomiadunaren eta
honen Erakunde Burujabeen Arduralaritzaren zerbitzurako dagoen lan-itunepeko
lanarigoari bakarrik egokitu dakizkion bateango Itune berriak itundu ahal
izateko, hori dagokion Sailak horrekiko zehaztapidea, Jaurlaritzarengana jo
aurretiko bide gisa, Maiatzaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortutako
Ekonomia-Batzordearen txostenaren arauera jartzea beharrezkoa izango da.
Txostena herri-xahupen arloan ondorioak sor ditzaten gai haiei buruz baino ez
da ariko. Elkarte Autonomiadunaren edo bere Erakunde Burujabeen
Diruegitamu-ordainkizunetan beharrezko gerta daitezen aldakuntzak indarrean
dagoen legean aintzin ohartemandako eran egingo dira.
3.- Aurreko txatalean ohartemandakoetarako
itune-bideetan bakoitzari dagokion herri-erakundearen ordezkaritzak kontutan
euki behar duen lansarimultzoaren gehitzetzat, eta ehuneko horretan atal
guztiak sartuz, 1980garrenekoari begira % 8 izendatzen da.
23. Atala - Beste lanarigoa
Elkarte
Autonomiadunaren, horko Erakunde Burujabeen eta aurreko ataletan
erabakitakoaren ezarpen-hesparruan sartu gabe egonik, horren mende dauden
gainontzeko Herri-Erakundeen Arduralaritzaren zerbitzuan dagoen beste edozein
lanarigoren lansariak gehienez ere % 8rainoko gehitzea izango du eta araupidez
erabakiko denaren ariora banatuko da.
Diruegitamuetan
diruizendapenak dituzten herribaltzu, erakunde burujabe eta gainontzeko
erakundeetako Artezkaritza-karguek bakoitzari dagokion eratze-arauak dionez
beteko dira, hala behar izanez gero legez jarri daitezen elkartuezinei men
eginaz.
Esandako
erakunde horien zerbitzurako gainontzeko lanari-toki guztiak, berdintasunaren
eta argitasunaren arauera bete beharko dira.
24. Atala - Lanarigoarentzako beste diruizendapen batzuk
1.- Lanarigoaren gastuetarako xedezko
"zenbait Sailetako Xahupenak" 99 Sailean, 1981garrenean jasotakoei
buruzko lansari osoen ehuneko bat igotzeari dagokion zenbatekoagatik
izendatutako guztizko dirua Jaurlaritzak honetarako erabiliko du:
a) Hiru eta
lau hainbateko-kopuruzko lanarien lansari bereziak lansaria urteko 307.440
pesetakoa izango balitz bezala zenbatu dedinerako.
b) Gainontzekoa
herri-ihardunaren eginkortasuna eta ekoizkortasuna hobetzera bideratutako
egitarauentzat, lansarien kidetzearentzat eta, orohar, lansari-jaurpidea
arrazoipetzezko eta ekoizkortasuna gehitzezko neurriak egiteratzeko izendatuko
da.
2.- Lege honetako III Idazpuruan
erabakitakoaren egiterapenetik eratorritakoa baino lansari-gehitze handiago bat
ekar dezan agiririk ez da inolaz ere bideratzerik izango.
25. Atala - Diruezarketa-dirubidetzen pentzutango aldirako
akurapena
1.- 1981garreneko ekonomia-urtean
lanitunepeko lanarigorik ezin akuratu izango da diruezarketa-dirubidetzen
pentzutan.
2.- Hala ere, eta salbuezpenez, Sailburuek
eta Erakunde Burujabeek artezko arduralaritzaz eta indarrean dagoen
akuraketa-araudia ezarriz, bere diruegitamuetan sartutako diruezarketaren bati
dagozkion ekintza edo zerbitzuak egin ditzatenean eta, bereziki, Seigarren
Erabaki Gehigarriak aipatzen duen Langabeziaren aurkako Borrokarako
Lan-Dirubaltzaren bitartez, hala baledi, egin daitezenak eta bere
egiterapenerako lanarigorik akuratu behar dezatenean, atal honegatiko
ordainketak bakoitzarekiko diruezarketa-ordainkizunen kontuan ezarri ahal izango
dira.
3.- Horri buruzko txostena egin eta
Jaurlaritzari bidali diezaion, eta honek lanarigoa akuratzearen aurretiko
heinez dagokion baimena eman dezan, horretarako bideak egin dituen
zehaztapidetza, Epailaren 42/1981 Dekretoz sortutako Ekonomia Batzordeari
bidaliko zaio. Horretarako Lanarigo atxikirik ez eukitzeagatik, akuraketara
ezinbestean jo beharra egiaztatu beharko du zehaztapidetzan. Epailaren 1eko
8/1980 langile-Estatutoarekiko Legea erabakitakoari atxikiz nahi eta ez idatziz
egingo diren akurapenetan zein lan edo zerbitzu zehatz egiteratzeko akuratzen
den erasoko da, baita lan edo zerbitzuaren egiterapen-aldia ezin gaindituko
duen iraupen-aldia ere; eta akurapen hoiek inoiz ere, bakoitzarekiko
lanarigoaren alde beroietan adierazitako mugaz goragoko eskubiderik ematen ez
dutela, eta hoietatik Elkarte Autonomiadunaren edo horren Erakunde Burujabeen
Arduralaritzaren zerbitzurako lan-iraupenik ezin sortuz.
4.- Jaurlaritzak, hiruilabetez behin atal
honen arauera onartu daitezen zehaztapidetzen berri emango dio Eusko
Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.
26. Atala - Kentzeko lantoki-hutsuneak
"Kentzeko"
edo "suntsitzeko" izendaturiko sor daitezen une berean suntsituko
dira, zerbitzu bakoitzeko erabakien arauera, betetzeko eskubidea duten lanariek
eskatutako bersartzezko eskerik izan ez dedinero, dagozkien diruizendapenen
kargura izendapen berriak egitea debekatuz hauek ekonomia-urtearen azkeneraino
deuseztatu edo eskuratu ez daitezenarren.
Debeku
honetatik, dagozkion sailetan diruizendapen berriak sartzearen bitartez
ohartemandako, lanarigoa beste egoeratatik "kentzeko" eta
"suntsitzeko"- etara iragatea sor dezaten izendapenak salbuetsiko
dira.
27. Atala - Lanari-erroldeen zabalkuntzarako mugapena
1.- 1982garreneko ekonomia-urtean zehar, ez
da Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko Arduralaritza Nagusiaren zerbitzurako
lanari-erroldeen zabalkuntza-txostenen biderik egingo, horretarako
Diruegitamuan izendatutako ordaingarrien gainetik, ahalmen eta/edo zerbitzu
berrien eskuraketatik etorriz salbu.
2.- 1982garren urtean zehar moeta
guztietarako lanari-erroldeak zabaltzezko txostenak edo ihardutzesailen
birregituratzezko edo sortzezko txostenak ere ez dira bidekatuko haietarik
eratorritako herrixahupenaren gehitzea beste agizko xahupenez edo aipaturiko
zabaltze, sortze edo birregituraketak lortzez osatzen ez baldin bada. Erroldeen
gehitzeak eta ihardutze-sailen sortze edo berregituraketa diruezarketa berriak
ihardunean sartzerik ekarritakotan, gerta dadin xahupen-gehitzea agizko-xahupen
zabalezin edo bere salo egin dezan Sail edo Erakundearen diruezarketen beste
izendapenetango gutxitzez dirubidetu beharko da.
IV IDAZPURUA
IHARDUNEAN GABEKO HARTZEKODUNEN DIRUBIDETZEZ
28. Atala - Izendapen eta bizisariak
Bizi-sariak
eta beste izendapen eta zorpide-mailako hartzekoak, indarreango erabakietan
araututako ihardupidearen baldintzetango hainbatekoz eta bitartez emango dira.
V IDAZPURUA
DIRUEZERKETAZKO DIRUBIDETZEZ
29. Atala - Diruezarketen artezko akurapena
1.- Jaurlaritzak, doakien Sailen saloz, mila bederatzirehun eta larogeitabigarreneko ekonomia-urtean zehar has daitezen lan-egitasmo guzti haien artezko akurapena baimendu ahal izango du, dagokion Sailaren edo bere Erakunde Burujabeen Diruegitamuak zordunduz, dirubaltzen iturburu edozein izanik eta bere Diruegitamuan 50 miloe baino gutxiago izanik.
2.- Hiru hilabetero, Jaurlaritzak, Eusko
Legebiltzareko Ekonomia, Herriogasun eta Diru-egitamuen Batzordeari
adierazitako baimena erabiliz, bideak eginiko txostenen zerrenda bat bidaliko
die.
VI IDAZPURUA
30. Atala - Bermeak
1.-
1982garreneko ekonomia-urtean zehar, Elkarte Autonomiadunak edozein moetazko egiketegatik
bermeak utzi ahal izango ditu gehienez 10.000 miloe pesetazko hainbateko batez.
Lehenik
emandako BERME-indargetzea ekar dezaten ordaingarri-egiketen birlaguntza edo
ordezkatzearen arrazoiz egin daitezen berme-ordainik ez da, aipaturiko mugarako,
kontatuko.
2.- Aurreko txatalean baimendutako mugaren
barruan Elkarte Autonomiadunak honako dirubidetza-egiketak berma ahal izango
ditu:
a) Industria-Suztaketa
eta Birrantolaketarako Baltzuak lor ditzanak 2.000 miloe pesetazko hainbateko
batetaraino.
b) Egoitza
Euskal Herrian duen Elkarrekiko Berme-Baltzuek bermaturik, haietako
partehartzaile izan daitezen enpresa txiki eta erdi mailakoek akuratu
ditzatenak, 1.000 miloe pesetazko hain-bateko batetaraino.
c) Birregituraketa-bilakaerango
enpresek lortutakoak 1.500 miloe pesetazko hainba-teko batetaraino.
d) Elkarte
Autonomiaduneko Erakunde Burujabeak eta bertako gainontzeko herri nahiz
norbanako Erakundeek lor ditzatenak, 5.500 miloe pesetazko hainbateko
batetaraino.
3.- Elkarte Autonomiadunak bermea uztea, 2.
txataleko b) eta c) kasuetan egiteratuko da, araudibidez erabaki daitezen
baldintzetan, eta, kasu guztietan, baimena Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz
sortutako Ekonomia-Batzordearen saloz Jaurlaritzak emango du, eta bere eraketa
Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo.
Hiruhilabetekal
emango zaio Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari aldi horretan
emandako bermeen berri.
4.- 1982garren ekonomia-urtean
Industria-Suztaketa eta Birrantolaketarako Baltzuak berma ahal izango duen
gehienezko hainbatekoa, mila miloe pesetakoa izango da.
31. Atala - Elkarte Autonomiaduneko Dirubidetza-egiketak
1.- Indarrean dauden dirubidetza-egiketen
zenbatekoak, bere agiriztapen era edozein izanik, 1981garreneko Abenduaren 31n ez
du 10.000 miloe peseta baino gehiago jotzerik izango.
2.- Iharduketan erabakitzeko urte bat baino
goragoko epeango dirubidetza-egiketen helburua bene tako zerketei dirulaguntza
ematea izango da.
3.- Iharduketan erabakitzeko urte bat baino
goragabeko epeango dirubidetza-egiketen helburua, diruketazko aldibaterako
beharrei aurre egitea izango da, haien baimen ematea Jaurlaritzari
dagokiolarik.
4.- Era berean, bere Ekonomia Batzordearen saloz
Jaurlaritzari dagokio, aurreko idazpurutan adierazitako zudu-moeta, baldintza,
gabetasun eta zorpidezko egiketen gainontzeko ezaugarriak zehaztea. Ekonomia
eta Herriogasun-Sailak baimena dauka aipaturiko egiketak, hala baledi, Elkarte
Autonomiadunaren izenean eratzeko.
5.- Eusko Jaurlaritzak, atal honetako aurreko
idazpuruetan jasotako baimenen babespean egindako dirubidetza-egiketa bakoitz
eta guztien berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta
Diruegitamu-Batzordeari.
6.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunak
jalki ditzan Herri-Zorrak, Elkartearen Araudian ematen diren deituraren batez
egingo dira.
32. Atala - Dirubidetza-egiketen berdirulaguntza eta
ordezkatzea
Baimena
ematen zaio Jaurlaritzari, Ekonomia-Batzordearen saloz aurreko ekonomia-urtetan
akuratutako dirubidetza-egiketei berdirulaguntzeko eta/edo ordezkatzeko,
azokaren baldintzen aldaketez dirubidetza-zaman ekonomia lortzea ahal izan
dadinean, eta baita, helburu berarekin dirubidetza egiketen aurretiko ordaintza
egiteko beste batzurengatik ordezkatu gabe. Baldintza honetan beharrezko
dirubidetzak eskuratuko dira Herri-Zorraren Sailean.
33. Atala - Erakunde Burujabeen dirubidetza-egiketez
1.- 1982garreneko ekonomia-urtean zehar,
honako hainbestekotan dirubidetza-egiketak akuratzeko baimena honako Erakunde
Burujabeei ematen zaie:
- Enerjia eta
Meatze-Aurrezte eta Egiterapenerako Arteztegiari 50 miloe pesetaz.
- Zama-Akurategiari
150 miloe pesetaz.
2.- 1982garreneko ekonomia urtean zehar haien
bitartez Erakunde Burujabe berriak sor daitezeneko Legeek, bertan akuratzeko
baimendurik geratzen diren dirubidetza-egiketen hainbatekoa adieraziko dute.
3.- Erakunde Burujabeek 32garren atalean
jasotako baldintzetan, akuratu izan ditzaten dirubidetza-egiketak berdirulagundu
eta/edo ordezkatu ahal izango dituzte, Ekonomia-Batzordearen saloz Jaurlaritzak
baimena eman dezanero. Kasu horietan dagozkien diruizendapenak doazkien
aurreikuspenetan gauzatuko dira.
4.- Ekonomia eta Herriogasun Sailak, Erakunde
Burujabea bere menpe egon dedineko Sailburuak bere erizpena eman ondoren, Eusko
Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari, atal
honetan jasotako baimena erabiliz akuratutako dirubidetza-egiketen berri emango
dio.
VII IDAZPURUA
XAHUPENA ONARTZEAZ
34. Atala - Agintea
1.- Xahupena Jaurlaritzak onartzea hark ehun
miloe peseta baino gorago jo dezanean baino ez da beharrezko izango,
horretarako egin dadin diruizendapenaren funtsa dena dela.
2.- Halaber, bere diruegitamuak hainbateko
hori gainditu dezaneko akurapenak egiteko baino ez da Jaurlaritzak onartzea
beharrezko izango.
3.- Atal honetan agindutakoa, adierazitako
aginteen banaketa-antolakera eta baita Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko
Jaurlaritzari buruz Ekainaren 30eko 7/1981 Legean aurreikusitako hitzetan
adierazitako kopurua ere aldatzezko aukeraren kaltetan gabe.
VIII IDAZPURUA
KONDAIRA-LURRALDEEN EKARKETEZ
35. Atala - Kondaira-Lurraldeen Ekarketa 1981garreneko
ekonomia-urtean zehar
1982garreneko
ekonomia-urtean zehar, Euskal Herriko Elkarte Autonomiadunaren Diru-egitamuan
izandatutako dirubidetza guztien euspenarekiko Kondaira-Lurraldeen ekarkeka
honela ezarriko da:
a) Ekarketa
erizpide gisa 1981garrenerako Kondaira-Lurralde bakoitzaren Probintzia-Errenta
Erabilgarriaren zenbaketa erabiliko da, honek honako ekarketa-hainbatekoak
ordezkatzen duelarik:
Araba 13,05763 %
Gipuzkoa 33,31001 %
Bizkaia 53,63236 %
Elkarte Autonomiaduna 100,00000 %
b) Aipatutako
ehunekoak berrogeitamalau mila zortzirehun eta larogeitamabost miloe ehun eta
berrogeitamairu mila pesetako kopuruaren gain egingo dira, hori Elkarte
Autonomiadunaren Diruegitamuarekiko Kondaira-Lurraldeen bateango ekarketa
izanik, honako c) txatalean adierazten den salbuespenarekin.
c) a)
txataleko hainbatekoak, halaber, hastapenean, Diruegitamu honetan
Autonomia-Hertzaingo xahupen gisa sartutako ehun eta hirurogeita hiru miloe
bederatzirehun eta hirurogeitabi mila pesetako kopuruaren gain aterako dira. 39garren
atalean erabakitzen denari jarraiki, lehen mailako xahupenei ez dagokien eta,
behin behingoz, mila hiru-rehun eta hirurogeita zortzi miloe bederatzirehun eta
hirurogeita hamabi mila peseta jotzen dituen hainbateko honetako zatia,
aldakorra izango da, 1981garreneko Abendua-ren 28ko Kupoaren Askotariko
Batzordearen Akordioan erabakitzen denaren arauera. Elkarte Autonomiadunaren
hertzaingo-zernolako honegatik har ditzan guztizko urteko hainbatekoak,
beragatik eta aipatutako Akordioaren arauera, 1982garrenean Erresumari
ordaintzeko Kupotik Foru-Diputazioek kendu zitzaketenen berdinak izango dira.
d) b)
eta c) hizkietan aipatutako diruei buruz dagokion hainbatekoa egiteratuz sor
dadin hainbatekotik, Arabako Foru-Diputazioak bi mila bostehun eta hogeitabi
miloe bederatzirehun eta berrogeitazazpi mila pesetako kopurua aterako du,
nekazaritza, mendi, abelkuntza, errepideen gaiean Erresumak Elkarte
Autonomiadunari eskuratutako eta lurralde arabarrean azken honen ordez hark
egiteratzen dituen zerbitzuen eta Erresumak, bere bitartez gaur baliogabetutako
Arabakingo Ekonomia-Itunea lortu zen Azaroaren 26ko 2948/76 Errege-Dekretoaren
18.1 atala egiteratuz Foru-Diputazio horrekin eratutako hurrenkako akordioetan
xahupen osagarrizko zantzua onartu zien beste zerbitzuen iharduera-gostearekiko
osagarri gisa. Aipatutako Arabarekiko osatze-xedezko zerbitzuak Jaurlaritzak
Gipuzkoa eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetan egingo dira Diru-egitamu honetan
jasotako dirulaguntzen kontura.
e) Halaber,
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru-Diputazioek, b) eta c) hizkietan aipatutako
diruei buruz dagozkien hainbatekoak egiteratuz sor dedin kopurutik,
Ekonomia-Ituneari jarraiki egiteratzen dituzten Herriogasun eta
Lege-Arduralaritza Erakundezko zerbitzuen gostea. Goste hau, eskuratutako aginte
honentzako, erresuma mailan ezarritako balioaren gain % 6,24 hainbatekoa
aterata zenbatuko da. Horrela lortutako mila hirurehun eta hamazazpi miloe
bederatzirehun eta larogeita hamazazpi mila pesetako kopuruari, a) letran
jasotako dagozkien laguntza-hainbatekoak aterako zaizkie, Foru-Diputazio
bakoitzarentzat honako diru hauek gertatuz:
Araba 172.099.000 peseta
Gipuzkoa 439.025.000 peseta
Bizkaia 706.873.000 peseta
TOTAL 1.317.997.000
peseta
f) Halaber,
Arabako Foru-Diputazioak, hala baledi, hari dagokion laguntza-hainbatekoa,
egitasmo zehatzak egiteko izenemanda ez egonik, Elkarte Autonomiadunari
eskuratutako errepidetan ezartzeko Lurraldearteko Ordezkaketa-Domutik har
litezkeen diruizendapenei ateratzetik sortutako hainbatekoa aterako du.
36.
Atala - Kondaira-Lurraldeen ekarketen eginkortasuna
1.- Bigarren Aldibaterako Erabakian
agindutakoaren kaltetan gabe, aurreko atalean erabakitakoaren arauera
Kondaira-Lurraldetako bakoitzak ordaindu beharreko hainbateko garbia, sei epe
berdinetan gauzatuko da era honetan:
a) Lehenengoa,
Lege honetan jasotako Guztizko Diruegitamuak indarrean sartu eta handik
hamabost egunera.
b) Beste bost epeak,
1982garreneko Jorraila, Ekaina, Uztaila, Urria eta Azaroa hilabetetako lehen
hamabostaldian.
2.- Euskal Herriko Herriogasun Nagusiak,
diruaurrerapenak eskatu ahal izango dizkie Foru Diputazioei, bere aginteen
dirubideak egiteko haietatik har behar ditzan eskuarteen kontura. Aurrerapen
hauen xedea, hala baledi, Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuen egiterapenetik
eratorritako ordainketa eta diruezarpenen mugaegunen aldeen ondorioz sor
litezkeen Diru-atzerapenak estaltzea izango da. Aurrerapen hauek birrartu egin
beharko dira, bere muga egunean eta, gehienez ere, eskatu izan daitezeneko
diruegitamu-urtea amaitzerakoan. Arrazoi beragatik, Foru-Diputazioek Euskal
Herriko Herriogasun Nagusiari berari egin behar dizkioten emaitzen
ordainketango atzerapenak eskatu ahal izango dizkiote atal honetako 1.
txatalean adierazten denez.
3.- Aurreko txatalak aipatzen dituen eta bi
hilabete baino gehiago irauterik izango ez duten aurrerapen eta atzerapenek
"Banco de España"-ren oinarrizko moetarena bezalako urteko korritu
berdin bat sortuko dute, lau puntutan gehitua.
4.- Arrazoi beregatik, Euskal Herriko
Herriogasun Nagusiak Erresumako Herri-Diruzaintzari Autonomia-Estatutoko
41-2-d) atalak aipatzen duen kupoaren ordainketetango atzerapenak eskatu ahal
izango dizkio.
37.
Atala - Kondaira-Lurraldeen haserako ekarketan aldakuntza eta/edo zerbitzuen
mailaren aldaketagatik
1.- Kondaira-Lurraldeen
ekarketan hasieran Lege honen 35 atalean ezarriak areagoturik gertatuko dira,
Elkarte Autonomiadunak Erresumatik Lege honen xede diren Diruegitasmoan ez
jasotako ahalmen eta/edo zerbitzu berriak eskura ditzan heinean, bertako 4.
atala egiteratzearen ondorioz sar daitezen diruizendapenei dagokien
hainbatekoz, aipatutako Kondaira-Lurraldeen artean aipaturiko 35 ataleko a)
txatalean sartutako hainbatekoei jarraiki banatuz. Laguntza hauen hainbatekoak
Foru-Diputazioek gauzatuko dituzte, Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun
Sailaren eskez, 4 atalak aipatzen duen diruizendapenak sartzeko Dekreto egokia
argitara dedinetik hamabost eguneko epearen barruan.
2.- Kondaira-Lurraldeekiko ahalmen eta/edo zerbitzuen eskuraketak direnean, Lege honetako 6 atalaren 2 zatiak jasotzen duen dirubidetzen zenbataekoa, urte horretan haiek egin ditzaten emaitzen honako epe hauetatik murriztu ahal izango da.
3.- Lege honen 5 atalak dioen ahalmen eta/edo
zerbitzuen itzulpenaren aurreustean, atal honen 1 zatian ezarritako
erizpidearen aurkakoa eratxikiko da.
4.- Elkarte Autonomiadunak Kondaira
Lurraldeetatik etorritako ahalmen eta/edo zerbitzuak bereganatuko balitu, atal
honen 2 zatian ezarritako erizpidearen aurkakoa erabiliko da, dagozkien
eskuraketa-itunetan beste ezer erabaki dedinaz salbu.
38.
Atala - Ekarketen behin betirako dirugarbiketa
Kondaira-Lurraldeek egiteratutako ekarketen ordaina, Lege honetako aurreko ataletan erabakitakoa egiteratuz, Erresumarekin itundutako Elkarte Autonomiadunak 1981garreneko Abenduaren 31 rarte benetan eskuratutako ahalmenen behin-betirako balioemateari egokituko zaio.
IX IDAZPURUA
DIRUIZENDAPENAK GEHITZEKO DI RUBIDEEZ
39.
Atala - Dirulaguntzabideak
1.- Lege honetako 13 atalean zabalgarritzat jotako
maileguen gehitzeei, honako era honetan emango zaie dirua:
a) Ukitutako
eskubideen bilketa eginkorraren arauera egon daitezenei, hastapenean
aurreikusirikoei begira jasotako diruezarketen gehiegian oinarrituta lagunduko
zaie.
b) Kondaira-Lurraldeek
Erresumari ordaintzeko Kupoaren hurrenkako gutxitze bat sor dezatenei, haren
hainbateko berdinez hauek emango die dirua, 35 atalean agindutako ehunekoei
jarraiki.
c) Dirulaguntzazko
era berezi bat izendatuta izan ez dezatenei, eskuraketa-jaurpi-dearen edo
egokitzat jo dadin beste edozein bideren bitartez emango zaie dirua.
2.- Lege honetako bai aurreko txatala bai 13-2-k atala egiteratzeko, lehen mailako arreta izan ez dezaten Hertzaingo Autonomiadunaren Diruegitamuan dauden diruizendapenek, aldakor zantzua izango dute gaitze-aldian edo zerbitzuango Hertzainen zenbakiari jarraiki, 1981garreneko Abenduaren 28ko kupoaren Askotariko Batzordearen Akordioan erabakitzen denez.
IX IDAZPURUA
ZERGAPIDE-ARAUAK
40.
Atala - Lakak, zergapidetzaz besteko arielak eta beste diruezarketak
1.- 1982garreneko Urriaren 1 baino lehenago,
Jaurlaritzak, bere aginteen urtean Elkarte Autono miaduneko Arduralaritzak eta
bere Erakunde Burujabeek har behar ditzaten zergapidetzaz besteko laka eta
arielen berrurtze, gaurkotze, suntsitze eta, hala baledi, sortzearen azterketa
hasiko du. Jaurlaritzak azterlanari darizkien erabakien eta ihardunean jartzeko
asmotan izan ditzan arioen berri Ekonomia, Herriogasun eta
Diruegitamu-Batzordeari emango zio.
2.- Aurreko txatalaren esanguraz at,
Jaurlarit zari, Ekonomia eta Herriogasun eta Hezkuntza Sailaren saloz, B.U.P.
eta F.P.-ren lakak berehala berrikusi eta antolatzeko baimena ematen zaio,
halaber erdi mailako irakaskuntzak sor dezaten iraupen xahupenetarako
diruegitamu-izendapenak gehitzeko beharrezko neurriak hartuz.
3.- 1982garreneko Urtarrilaren lehenengotik
aurrera, Bateratuko eta askotariko Batxillerreko eta Lanbide-Hezkuntzako laken
zehazki jarritako zenbatekoen biderkaria bi punto jasoko da 1981garrenean
indarrean zegoenetik gora.
XI IDAZPURUA
HERRI-XAHUPENA GEHITZEAZ ETA SARTZEA GUTXITZEAZ
41.
Atala - Badaezpadako neurriak
1.- Bere egiteratzeak xahupenen gehitze bat
edo herridirusarreren gutxitze bat ekar dezaketen lege, aurregitamu edo arduralaritzazko
erabaki-egitamu guztiek, bai agizko urtean edo bestetan, Lege hau indarrean
jartzetik, zera sartu beharko du aurretikoen eta aurreko azterlanen artean:
Bere egiketaren Diruegitamuzko agiango ondorioak ezagutzeko beharrezko izan
daitezen zertzelada guztiak egokiro hainbaturik azal daitezeneko salo bat eratu
dezan Sailak antolatutako ekonomia-txosten bat.
2.- 1981garreneko ekonomia-urtean zehar, aldi
berean beharrezko gehitze-eskuarteen edo bere Diruegitamuzko zehaztapen
egokiaren heineango xahupen murrizpenen salo edo onarpena egin ez dedinean,
Jaurlaritza egitamututako herri-xahupenaren hazkuntza ekar dezan arauzko,
legezko edo arduralaritzazko ekintzapide guztiak kontutan ez hartu eta aurka
egiteko beharturik geratzen da, Legebiltzarraren behin behingo araudiaren
108garren atalean agintzen denaren kaltetan gabe.
3.- Aurreko txatalean erabakitakoak
1982garrenean egiteko xahupenetarako bakarrik ez, baina etorkizuneko beste
edozein urtetan izango du egiterapena, honela hurrenkako urtetan osatu gabeko
ekintzapide berriegatik herri-xahupena ez haztea bermaturik geratu dadin.
ARAUPIDE OSAGARRIAK
42.
Atala - Diruezarketen Artarako Batzordea
1.- Epailaren 17ko 42/1981 Dekretoz sortarazitako
Ekonomia-Batzordea, Diruegitamuan ohartemandako diruezarketekiko
Jarraipen-Batzorde bilakatuko da, eta haien egiterapenaz eta antolakideketaz
arduratuko. Hiruhilabetekal egitaraututako diruezarketak zenbateraino egiteratu
direnari buruzko idatzizko argipide-txostena bidaliko dio Eusko Legebiltzarreko
Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari, sortutako artezko lantokiak
bereziki aipatuz.
2.- Aurreko idazatalean aipatutako Ekonomia
Batzordearen saloz, Jaurlaritzaritzak, Lege honetan agintzen denaren arauera,
egiterapena errezteko, behar daitezen diruizendapen-aldaketak egiteko baimena
emanez, diruezarketa-egitarauetan eta egitasmoetan onuragarri izan daitezen
aldaketak egitea erabaki ahal izango du, eta hoien berri Eusko Legebiltzarreko
Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu Batzordeari emango zaio.
43.
Atala
1.- Baimena ematen zaio Jaurlaritzari, Foru
Diputazioekin batera, Elkarte Autonomiaduneko eta Euskal Herri-Elkarteetako eta
gainontzeko Herri Erakundeetako Diruegitamuetan agizko eta domuzko eskuraketa
gisa izendatutako hainbatekoetatik helbidekoak Foru-Herriogasunekin akuratutako
zergapidetzazko zorren hainbatekoa ateratzeko bide eman dezan ihardupide bat
erabakitzeko.
2.- Dirulaguntza hoietatik aurreko zatian
agindutakoagatik ordaindu gabe gelditutako zatia domu-eragiketetarako erabiliko
da, eta bai dirulaguntzaren gainontzeko zatia ere, esandako murriztapen hori
egin ondoren hartzekodunak onartzen ez badu.
44.
Atala - Diruegitamuen teknika-eraketak
1.- Baimena ematen zaio Ekonomia eta
Herriogasun-Sailari Elkarte Autonomiaduneko diruegitamu-sailetan, eta hala
baledi, Erakunde Burujabeen diruegitamuetan, 10garren atalean diruizendapenak
bestetarakotzeari buruzkoan baimendutakoen barruan, arduralaritza-birrantolaketen
ondorioz beharrezko gerta daitezen Sail, Zerbitzu eta Diruegitamu-Zernolakoak
sortuz eta dagozkien mailegu-eskuraketak baimenduz.
2.- Aurreko atalak aipatzen dituen egiketek,
ez dute inoiz Elkarte Autonomiaduneko Diruegitamuan xahupen-gehitze bat
sortuko.
45.
Atala - Egitarauen diruegitamuak
1.- 1983garreneko ekonomia-urterako,
Jaurlaritzak, Elkarte Autonomiaren Arduralaritza osatzen duten Sail eta
Erakunde Burujabeen egitarauen diruegitamuaren aurkezpena hasiko du. Nolanahi
ere, diruegitamua Nekazaritza, Industria, Osasuntza eta Gizarte-Segurantza,
Kultura, Hezkuntza, Garraio eta Elkartzepide eta Lurralde-Antolaketa eta Herri
Lanak Sailen egitarauz osatuta aurkeztuko da.
2.- Diru-izendapenak lurralde-banaketarako
gai izan beharko dute Kondaira-Lurraldeka multzokatzeko.
Erabaki
Gehigarriak
Lehenengoa
Lege
honekiko Eraskin gisa Euskal Trenbideen Diruegitamua jartzen da.
Bigarrena
Eusko
Legebiltzarraren saileko Diruegitamuzko izendapenak bere izenean legez eta
aldika ordainduko dira, honek eska dezan neurrian, eta ez dira Jaurlaritzaren
aurreago inolako zuriketaren beldintzapean egongo.
Hirugarrena
Eusko
Legebiltzarreko Mahaiak Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordearen
arauera, bere Saileko zernolakoen arteko dirubidetza-eskuraketak erabaki ahal
izango ditu inolako mugapenik gabe, beharrezko zuzenbide eta berriematerako
Ekonomia eta Herriogasun-Sailari jakinaraziz.
Laugarrena
Jaurlaritzak,
bere Ekonomia Batzordearen saloz, Eusko Legebiltzarrak sor dezan Industria-Suztaketa
eta Birrantolaketarako Elkargoaren bidez, enpresen birrantolaketarekiko
dirulaguntza gisa erabaki ditzan dirubidetzek ez dute, orohar, 1981garreneko
egiterapenerako, 2.000 miloe baino gehiago joko.
Euskal
Herriko Herriogasun Nagusiak Industria Suzkiketa eta Birrantolaketarako
Elkarteari, aipatutako Elkarteak industria-suzkiketa eta birrantolaketarekiko
laguntza gisa egin ditzan diruegiketetan, hala baledi, gertatutako galerak
ordainduko dizkio.
Bosgarrena
Jaurlaritzak
Legebiltzarrari 1982garreneko Uztailaren 31 baino lehen, hari Elkarte
Autonomiaduneko Arduralaritza atxiki behar zaioneko diruegitamu-jaurpidea
arautu dezan lege-egitasmo bat igorriko dio.
Seigarrena
1.- Langebeziaren aurka Borrokatzeko, lana,
13 Sailaren barruan, mila ta bostehun miloe pezetatako herri Lan-Baltza sortzen
da eta hoien ihardunbidera pena Lan-Sailari dagokio, Lurralde-Antolaketa eta
Herri-Lan eta Ekonomia eta Herriogasu-Sailekin elkar hartuta.
2.- Dirubaltza horrek emandako
dirulaguntzaren bidez eginkizun izan daitezen herrilanak Elkarte
Autonomiaduneko Arduralaritzak edo Elkarteko Erakunde Burujabeek edo Udale,
aurrez Jaurlaritzarekin hitzarmena egin ondoren, egin edo akuratu ahal izando
dituzte. Era berean, eta langabeziaren aurka borrokatzeko sortu den herri
Lan-Baltzaren xedea Elkarte Autonomiadunean zabaltzeko, Lan-Sailak
Foru-Diputazioekin, Lan eta Zerbitzutarako Foru Egitamuekin batera jokatzeko
behar daitezen ekintza-pideekiko ituneak egin ahal izango ditu.
3.- Langabeziaren aurkako borrokarako
sortutako herri Lan-Baltza banatzeko erabiliko diren arauak honako hauek izango
dira:
a) Baltzaren
bidez emandako dirulaguntzak gizarte-taldeen azpiegitura eta
antolapidetza-lanen diru-bideak egiteko izango dira, lan horiek ematea udalari
dagokiola, eta batipat alor hauetara jotzen delarik:
- Eraikintza,
konponketa, kaleak zaintzea eta berritzea, espaloiak, plazak, ibiltokiak,
hiribideak eta mendi-bideak.
- Ura hartzea
eta banatzeko ur-bideak egitea eta hobetzea.
- Osasunbidezko
azpiegitura-sareak.
b) Elkarte
Autonomiaduneko hiru Kondaira-Lurraldeetako Udalei, Herri-Elkarteei eta
Toki-Erakundeei, bakoitzari dagokioi aginte-hesparruan gizarte-taldeen
azpiegitura eta antolapidetza-lanen dirubideak egiteko izendaku-tako egitasmoen
diru-laguntzak izateko eskeak egin ditzaten dei egiten die Jaurlaritzak. Eske
hoiek 1982garreneko Maiatzaren 10eko gauerdia baino lehen egin beharko dira
EUSKO JAURLARITZAREN EGOITZAN, LAN-SAILEAN, Duque de Wellington Kalea, 2,
GASTEIZ.
c) Dirulaguntza-eskeak
honako agiri hauek ekarri beharko ditu aldean:
1.- Eskabidea sendesteko
idazkia, honako hauek aldean daramatzala:
- Dirulaguntza-eskea
egitea erabaki deneko udalbatzar-bilkurako erabakiaren aldakia.
- Egitasmoa ematezko
erabakiaren aldakia.
- Lanak
aurkeztutako egitasmoaren arauera egiteko erabakiaren aldakia.
- Dirulaguntza-eskearen
gai diren lanak 1982garreneko agizko diruegitamuetan egon ez eta ordurarte
inolako dirulaguntzarik hartu ez denaren eta horretarako beste ezein
erakundetan bideak egiten ari denaren edo ez denaren udal egiaztapena.
- Ohartemandako
akuratze-moduari buruzko udal-erabakiaren aldakia.
2.- Langabeziaren Udal,
Udal-Elkarte edo Toki-Erakundeango benetako egoera, dagokion lanbide-idazguak
emandako xehapenetik; halaber, diru-eskea hartarako egiten deneko egitasmoa
egiteratzen erabiliko diren langa-beziango langileen gutxigorabeherako
haztapena.
3.- Horretarako
gaitasunaren jabe den teknikariak izenpetutako egiterapen-egitasmoaren bi alde
eta dagokion lanbide-elkartearen sendespena, gutxienez honako hauek
daramatzala:
- Teknikazko
argipide-txostena.
- Ekonomiazko
aztarpena, egiterapen-egitasmoa, akurapen-egitasmoa, eta gertatze eta
artezteagatikako Lan-sariak bereiziz.
- Teknikazko
baldintza-zerrenda.
- Lanen
egitamutzakoa, egiterapen-epea zehaztuz.
- Egiteko lan
guztiekiko launirudiak .
4.- Jaurlaritzak horiei buruzko
akuratzeerabakiak 1982garreneko Maiatzaren 3a baino lehen hartu, eta
Legebiltzarreko Lan eta Gizartongunde-Batzordeari, egin dezan lehenengo
bilkuran hoien berri emango dio.
5.- Diru-laguntzak emateko erabakia
hartzerakoan, Jaurlaritzak irizpide hauek kontutan izango ditu:
a) Diru-laguntzak
eman dakizkieneko lehentasuna eskulan asko behar dutenanek izango dute.
b) Lan-moeta
bereziei buruzkoak izan, batera emateko egitamu edo egitamu-talde bat osatu,
sei hilabetik gora iraun eta diruegitamuz guztira 10.000.000 pesetatatik
beherakoak izan ez daitezenak diru-laguntza hartzeko lehentasuna izango dute.
c) Elkarren eretzean
langabezia gehien izan dezaten udalei dagozkien herri-lanak ere lehentasuna
izango dute.
d) Akurapen-baldintzetan
herrilanen egileak Lanbide-Idazgutan errolderatuta egon eta inolako
dirulaguntzarik hartzen ez dutenei eta, batipat, familiaren ardura izan
dezatenei lana ematea ezinbestekoa izango da. Dirulaguntza eman izanaren
adierazpenarekin batean, langabeziango langileak akuratzeko araupideak emango
dira, hoiek behartze-indarra dutela.
e) Hoien
akurapena, nahitaez Lanbide-Idazguen bidez egin beharko da.
6.- Aurreko d) eta e) zatietan agindutakoa
betetzen dela zaintzeko, Jaurlaritzak gehiengoaren jabe diren
sindikaritza-erakundeak bertako izango direneko Batzorde baten lehendakaritza
izango du. Ordezkaritza horri berari atxikiz Kondaira Lurralde bakoitzean
bertako Zaingo-Batzordeak osatuko dira.
7.- Emandako dirulaguntzak ezingo dira agizko
xahupenentzako inorentzako domu-eskuraketentzako eta lurrak erosteko
dirubidetarako erabili.
8.- Dirulaguntza emanda dagoela jakindakoan,
dagokion Kondaira-Lurraldeko Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako
Lurralde-Ordezkaritzari Lan Artezkariaren izena, lanak hasiko direneko eguna,
eta lanak norbanako-jabetzapeko enpresa bati eman bazaizkio
akurapen-diruegitamua, lanei ekin baino lehen.
9.- Lanei, dirulaguntzarekiko adierazpena
hartutako egunetik hasi eta 45 egutegi-eguneko epearen barruan ekin beharko
zaie.
10.- Diru-ordainketak Eusko Jaurlaritzak
egindako lanaren egiaztapena onartu ondoren egingo dira. Lan-egiaztapen horiek
dagokion Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako Lurralde-Ordezkaritzan
aurkeztuko dira.
11.- Ahal dedin guztietan onartutako lana
udalek heurek artez egin eta lanik gabeko lanariak hartu ditzateneko aholkua
ematen da. Horrelakoetan, Eusko Jaurlaritzak, azkeneko lan-egiaztapenaren
pentzutango aintzin-ordainketak egin ahal izango ditu, lanxehapenen orriak
dagokion lurraldeko Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturako
Lurralde-Ordezkaritzan aurkeztu ondoren.
12.- Hemen zehaztutako puntutakoren bat ez
bete izanak emandako dirulaguntza kendu, eta gero bere garaiean zehaztu
daitezen irizpideen arauera birbanatzea ekar dezake.
Zazpigarrena
Jaurlaritzak
gazteen lanbideak eta familiaren ardura duten lanik gabeko emakumeena
suztatzeko 13garren Sailean sartutako dirulaguntzak banatzeko arauak gertatuko
ditu. Arau hoiek, Jaurlaritzak behin betiko onartu baino lehen, "Lana eta
Gizarteongunde-Batzorde"-ari aurkeztuko zaizkio.
Zortzigarrena
1.- Autonomia-Elkarte osorako erakundetan
politika-kargu bat izan dezan nornahik, haietan beste karguren bat ere izango
balu, Legebiltzarkidegoa barne, hoietako bati dagokion ordainsaria aurkeratzeko
eskubidea izango du eta, beraz, ezingo du Elkarteko Diruegitamuetako, bertako
erakundeetako edo Herri-Baltzuetako inolako ordainsaririk jaso. Arau honen
ondorioz lan hoiek egiten dituztenak eskuratu ezingo dituzten ordainsariak
Elkarteko Herriogasuntzan sartuko dira.
2.- Aurreko ataleko ordainsariekiko mugapenak
Eusko Jaurlaritzan Lan edo Arduralaritza akurapenez ari diren gainontzeko lanariekin
ere erabilgarri izango dira.
3.- Esandako mugapen hoiek horretzaz eman
daitezen lege bereziek agindu dezatenaren kaltetan gabekoak izango dira.
Bederatzigarrena
Jaurlaritzak
1982garreneko ekonomia-urtearen barruan Elkartearen zerbitzuango lanarien
ihardun, egiteko, lantoki eta, orohar, lan-aukera guztien balio neurketa
egiteko beharrezko izan daitezen azterpenak egitera behartzen du bere burua,
bere lanarien ihardunarekiko eta lansariekiko legeztapen eta berdintzepolitika
baterako aurre-oinarri gisa; hori, nolanahi ere, mailaka eta arian-arian egingo
da, eta Legebiltzarrean 1982garrenaren lehenengo hiruilabetekoan aurkeztu
beharko den Egitamu baten egiteratu beharreko behar bezalako barne-egokitze
baten barruan.
Hamargarrena
Lurralde-Antolaketa
eta Herrilan-Sailari, Jaurlaritza-Batzarrak aurrez erabaki ondoren, artez edo
dekretoz jarri dedin bidetik honako hauek inorentzakotzeko eskua ematen zaio.
a) Gauzak
berriz legebideratzeko izan eta Autonomia-Elkarteari iadanik eskuratutako agintepideen
ondorioz egindako herri-ariozko egitamu edo egitasmoetan sartuta dauden
Etxebizitzak, merkataritzategiak, etxaldeak, jabetza-eskubideak edo ezein
baliapide edo xedetarako lurrak.
b) Azaroaren
27ko 3006/ 1981 Errege-Dekretoz eta Abenduaren 31ko Eusko Jaurlaritzaren 14
1/1981 Dekretoz egindako agintepideen ondorioz horien jabe izan eta
Autonomia-Elkartea sortu baino lehen Etxebizitzen Herri-Suztapenerako
Institutoaren (I.P.P.V.) edo beste ezein erakunderen ondare izandako edozein
ogasun mugiezin eta jabetza-eskubide.
Aldibaterako
Erabakiak
Lehenengoa
1982garreneko
Urtarrilaren batetik Lege hau indarrean jartzeko egunerarte, 1982garreneko
Guztizko Diruegitamuetan edo adierazitako denboraldian egiteratu daitekeen
Araupidetza bikoitzaren (1982garrenerako Euskal Herriko Elkarte
Autonomiadunaren Guztizko Diruegitamuen zenbait alderi buruzko behin-behingo
arauak irazten direneko Abenduaren 29ko 12/1981 Legea eta honako hau) Eusko
Jaurlaritzak egingo ditu Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren saloz, mailegu-eskuraketen
bitartez edo egokien iruditzen zaion eran, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordeari esanaz.
Bigarrena
Lege
honetako 35 Atalean erabakitako konturako ordainketei dagokienean, Legea beteaz
Foru Diputazioek eginako laguntzak aipatutako atalaren ondorioz gertatu behar
duen lehen epetik aterako dira. Hainbatekoa gaindituko balute, ondorengoetatik
aterako dira.
Kentzezko
Erabakia
Lege
hau indarrean jartzerakoan, Eusko Legebiltzarraren Abenduaren 29ko 12/1981 Legea
kendu egiten da, "bere bitartez 1982garrenerako Elkarte Autonomiadunaren
Guztizko Diruegitamuen zenbait alderdiri buruzko behin-behingo arauak idazten
direnekoa" eta honako honen esanguraren aurka jar daitezen erabaki
guztiak.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Jaurlaritzari
baimena ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun Sailaren saloz, Lege honetan
ohartematen den guztiaren egiterako eta betetzerako beharrezko erabakiak
idazteko.
Bigarrena
1.- Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian osoki argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean.
2.- Hala ere, Lege honetan erabakitakoa,
1982garreneko Urtarrilaren batetik erabiliko da atzera begira.
Hirugarrena
Jaurlaritzak
1982garreneko, Uztailaren lehenengoa baino lehen, Autonomia-Elkarteari zerbitzu
egiten dioten lanarien elkartuezinekiko jaurpidea araupetu dezan lege egitasmo
bat aurkeztuko dio Legebiltzarrari.
EUSKAL
HERRIKO ELKARTE AUTONOMIADUNAREN 1982GARRENEKO
DIRUEGITA-MUNAGUSIAK
XAHUPENAREN
DIRU-SAILKETARI ETA AZALPEN ZEHATZARI LEGEBILTZAR EZTABAIDAN EZARRITAKO
ALDAKETAK.
1.- Honako
zernolako hauen guztien diruizendapenak murrizten dira:
PEZETA
-02.01.241 50.000
-02.02.241 100.000
-02.03.241 60.000
-02.04.241 60.000
-02.05.241 50.000
-02.06.257 100.000
-02.06.259 140.000
560.000
Murriztapenaren guztirakoa 99.09.689
zernokalakoa gehitzeko izendatuko da.
03.
SAILA. NEKAZARITZA
2.- 03.03.470
zernolako 2 diruatalarentzat egindako izendapena, 03.04.259 zernolakoaren
pentzutan, 1.000.000 peseta gehitzen da.
3.- 03.04.760
zernolakoko 1 diruatalarentzat eginda ko izendapena, 03.03.259 zernolakoaren
pentzutan 1.000.000 peseta eta gainontzeko 9.000.000 peseta 03.04.259
zernolakoaren pentzutangoak direla, 10.000.000 peseta gehitzen da.
Gehitutako
diruatalaren xahupen-adierazpena eraskin gisa, oraingoari: "... eta legez
osatutako ezein nekazari-talde" ere sartuz aldatuko da.
4.- 03.04.770
zernolakoko 5 diruatalarentzat eginda ko izendapena, 03.03.259 zernolakoaren
pentzutan, 5.000.000 peseta gehitzen da.
5.- 03.04.780
zernolakoko 2 diruatalarentzat egindako izendapena, 03.01.259 zernolakoaren
pentzutan 5.000.000 peseta eta gainontzeko 9.000.000 peseta 03.03.259
zernolakoaren pentzutangoak direla, 14.000.000 peseta gehitzen da.
Gehitutako
diruatalaren adierazpena, eraskin gisa oraingoari "... adierazitako
xederako epe luzerako maileguen irabazien maila-moetan diru-laguntza ere hala
behar izanez gero sartuz" esaldia sartuz aldatuko da.
6.- 03.04.780
zernolakoko 1 diruatalarentzat eginako izendapena, 03.01.259 zernolakoaren
pentzutan 10.000.000 peseta gehitzen da.
04.
SAILA. MERKATARITZA ETA TURISMOA
7.- Honako
zernolako hauen diru-izendapenak murrizten dira:
PEZETA
-04.02.217 1.000
-04.02.163 1.000
-04.02.490 1.000
-04.02.611 1.000
-04.02.612 1.000
-04.02.632 1.000
-04.02.700 1.000
-04.02.790 1.000
-04.02.400 1.000
9.000
- Murriztapenaren guztirakoa 99.09.689
zernolakorako izango da.
8.- 04.02.470
zernolakoaren barruan 40.000.0000 pesetatako izendapenez, 1 diruatal berria
sortaratzen da, adierazpenen honekin: "Bilboko Feriarentzat, hiru
kondaira-Lurretako Ferientzat eta Ospakizunetara, Erakusaldietara eta Euskadiz
landako Ferietara joateko Diru-laguntza, Euskal janarientzat laguntza.
Diru-izendapen hau 43.000.000 pesetaraino gehitu daiteke".
Zernolako
honen barruan 1, 2 eta 6 diruatalak galdu egiten dira eta, idazkera berrian, 3,
4 eta 5 diruatalak 2, 3 eta 4 izatera aldatuko.
9.- 04.02.770
zernolakoaren barruan 10.000.000 pesetatako izendapenez, 2 diruatal berria
sortzen da, adierazpen honekin: "Bezeroaren Araudia erabiliz", eta
honen dirubideak Herri-Zorra jaulkiz egingo dira.
10.- 04.03.430
zernolakoko 1 diruatalarentzat egindako izendapena 6.500.000 peseta gehitzen da,
eta honen dirubideak, zeharka egingo dira Herri-Zorra jaulkiz.
05.
SAILA. KULTURA
11.- 05.01.259
zernolakoaren barruan 10.000 pesetatako izendapenez, 3 diruatal berria
sortarazten da, adierazpen honekin: "Futboleko Mundu-mailaka Txapelketa
dela bide eginkizun diren Kultura Ospakizunetarako. Diruizendapen hau
10.000.000 pesetataraino gehitu daiteke" gehitze hori 99.09.259
zernolakoaren pentzutangoa izango litzateke.
12.- 05.01.480
zernolakoaren barruan, 10.000.000 pesetatako izendapenez, 99.09.689 zernolakoaren
pentzutan, 2 diruatal berria sortarazten da, adierazpen honekin: "
Ikasketak zabaltzeko dirulaguntzetarako".
13.- 05.06.256
zernolakoko 1 diruatalarentzat eginda dagoen izendapena, 8.000.000
pesetataraino gehitu daitekeela berariz adierazten da.
14.- 05.07.460
zernolakiko 2 diruatalarentzat egindako izendapena, 05.07.460 zernolakoko 1
diruatalaren pentzutan, 15.000.000 peseta gehitzen da.
15.- 05.07.470
zernolakoaren barruan, 1.000.000 pesetatako izendapenez, 7 diruatal berria
sortarazten da, adierazpen honekin: "Rekaldeberriko
Herri-Unibertsitatearentzat", izendapen honen dirubideak zeharka egingo
dira Herri-Zorra jaulkiz.
06.
SAILA. EKONOMIA ETA HERRIOGASUNA
16.- 06.04.460
zernolako 1 diruatalarentzat egindako izendapena 10.169.985 peseta murrizten
da; diru hori 99.09.689 zernolakorako izango da.
17.- 07.02.470
zernolakoaren 1 diruatalako adierazpenaren ordez honako hau jarri behar da:
"Euskera eta Euskeraz irakatsi dezaten Norbanako ikastetxeentzat
diru-laguntza. Bibliografiazko gaiak prestatzeko. Unibertsitateango
Euskera-Egitamua".
18.- 07.02.470
zernolakoaren barruan 3.000.000 pesetatako izendapenez 3 diruatal berria
sortarazten da, adierazpen honekin: "Euskal Herriko Herri Unibersitatearen
menpeko irakaslegoa presta dezaten, Unibersitate-mailako ikastetxeentzat"
eta horren dirubideak zeharka egingo dira Herri-Zorra jaulkiz.
19.- 07.02.480
zernolako 1 diruatalarentzat eginda dagoen izendapena 74.000.000 pesetataraino
zabalgarri dela adierazten da.
20.- 07.08.254
zernolakoari egindako diruizendapena, 07.08.259 zernolakoaren pentzutan,
2.000.000 peseta gehitzen da.
21.- 07.08.770
zernolakoko 1 diruatalarentzat egindako izendapena 8.000.0000 peseta gehitzen
da, eta horren dirubideak Herri-Zora jaultiz egingo.
22.- Honako
zernolako hauen diru-izendapenak murrizten dira:
PESETA
-08.01.253 100.000
-08.02.241 80.000
-08.02.253 100.000
-08.04.214 180.000
-08.01.692 750.000
-08.02.692-1 1.250.000
-08.03.692-1 500.000
2.960.000
Murriztutako 08.01.692, 08.02.691-1 eta
08.03.692-1 zernolakoek zabalgarri izaten jarraituko dute.
Murriztgapenaren guztirakoa 99.09.689
zernolakorako izango litzateke.
23.- 08.02.480
eta 08.03.480 zernolakoen adierazpena honako hau erantsiz aldatuko da:
"laguntzak eta diruak agiriko lehiaketaren bidez emango dira".
24.- 08.02.692
zernolakoaren 2 diruataleko adierazpenaren ordez honako hau izango da:
"Segurantzagaiean egin beharreko ikasketetarako diruizendapena".
25.- 08.02.962
zernolakoaren barruan, 1.525.680 pesetatako izendapenez, 3 diruatal berria
sortarazten da, adierazpen honekin: "Artesaniazko bailaraenpresei buruzko
ikasketak eta lanak egiteko diruizendapena"; honen dirubideak Herri-Zorra
jaulkiz egingo dira.
26.- 08.02.760
zernolakoaren 2 diruataleko adierazpena honako hau erantsiz aldatuko da:
"Lanbidea suztatzeko eman daitezen laguntzen berri, Lan Sailak lanbidea
suztatzeko politikaren jarraipenerako sortutako Batzordeari emango zaio, eta
gehiengoa duten Sindikaritza-Elkarteek ere eskuhartuko dute".
27.- 09.02.
170 eta 09.02.180 zernolakoen barruan diruatal berri bat sortarazten da eta
hoientzat egindako izendapena hurrenez-hurren 2.142.857 pesetatakoa eta 857.143
pesetatakoa da, adierazpen honekin: "Herri-Babeserako egitarauaren ariora,
Futboleko Mundu-mailako txapelketak ospatzen diren bitartean erabiltzeko
Gizarte-Segurantzarentzat diruizendapena", eta horren dirubideak zeharka
egingo dira Herri Zorra jaulkiz.
28.- Honako
zernolako hauei murrizten zaie diruizendapena:
PESETA
-10.01.211 120.000
-10.01.241 300.000
-10.02.241 40.000
-10.03.241 72.000
532.000
Murriztapenaren guztirakoa 99.09.689
zernolakorako izango da.
29.- 10.01.470
zernolakoaren barruan, 4.500.000 pesetatako izendapenez, 2 diruatal berria
sortarazten da, adierazpen honekin: "Foru-Legegintza berritzeko
lege-gaietan aituak direnen batzordearen ihardunerako", eta horren
dirubideak zeharka egingo dira Herri-Zorra jaulkiz.
30.- 11.02.22
1 zernolakoarentzat egindako diruizendapena 4.200.000 peseta murrizten da, eta
diru hori 99.09.689 zernolakorako izango da.
31.- 11.02.430
zernolakoarentzat egindako diruizendapena 2.000.000 peseta gehitzen da, eta horren
dirubideak zeharka egingo dira Heri-Zorra jaulkiz.
32.- 11.03.760
zernolakoaren pentzutan, 50.000.000 pesetatako diruizendapenez, 11.03.730
zernolako berria sortzen da, adierazpen honekin: "Udalek Inguru-Giroan
egin beharreko diruezarketak".
33.- 11.06.623
zernolakoko 1 diruatalarentzat egindako izendapena 92.615.000 peseta murrizten
da, eta diru hori 13.04.460 zernolakoko 1 diruatalerako izango.
34.- 7.000.000
pesetatako diruizendapenez, 11.06.642 zernolako berria sortarazten da,
adierazpen honekin: "Etxebizitzaren ontasun-maila zaintzeko antolapideak
eta tresneria", eta horren dirubideak Herri-Zorra jaulkiz egingo dira.
35.- Honako diruizendapen hauek gehitzen dira:
PESETA
-12.04.470-4 10.000.000
-12.02.470-1 5.000.000
-12.02.470-3 5.000.000
eta hoien dirubideak zeharka egingo dira
Herri-Zorra jaulkiz.
36.- 12.01.480
zernolakoarentzat egindako diruizendapena, 99.09.689 zernolakoaren pentzutan,
4.000.000 peseta gehitzen da.
37.- 12.02.254
zernolakoko 6 diruatalarentzat egindako izendapena, 99.09.689 zernolakoaren
pentzutan, 10.000.000 peseta gehitzen da.
38.- 12.02.256
zernolakoko 2 diruatalari dagokion adierazpena, "norbanakoak" hitza
kenduz aldatzen da.
39.- 12.02.623
zernolakoaren barruan, 12.500.000 pesetatako izendapenez, 2 atal berria
sortarazten da, adierazpen honekin: "DAK Birgaitze-Etxea", eta horren
dirubideak Herri-Zorra jaulkiz egingo dira.
40.- 12.02.623
zernolakoaren barruan, 16.000.000 pesetatako izendapenez, 3 diruatal berria
sortarazten da, adierazpen honekin: "Oñatiko Osasun-Etxea", eta
horren dirubideak Herri-Zorra jaulkiz egingo dira.
41.- 25.000.000
pesetatako diruizendapenez 12.03.430 zernolako berria sortarazten da,
adierazpen honekin: "Udalentzat, lanik gabekoen
gaiso-sorozpidetzarako", eta horren dirubideak Herri Zorra jaulkiz zeharka
egingo dira.
42.- 12.04.430
zernolakoaren barruan 5.000.000 pesetatako izendapenez, 99.09.689 zernolakoaren
pentzutan, 8 diruatal berria sortarazten da, adierazpen honekin: "Beste
Udal batzuei, familia-antolapidetzarako egitarauak egin ditzaten".
43.- 35.000.000
pesetatako diruizendapenez 12.04.730 zernolako berria sortarazten da,
adierazpen honekin: "Haurtzaindegietarako (Udalen) gizartesikolojiazko
banakoei domu-eskuraketak", eta horren dirubideak Herri-Zorra jaulkiz
egingo dira.
44.- 50.000.000
pesetatako diruizendapenez 13.04.760 zernolako berria sortarazten da,
adierazpen honekin: "Koperatibak eta Laneko Akziokako Bazkunak suztatzeko.
Diruizendapen zabalgarria", eta horren dirubideak Herri-Zorra jaulkiz
egingo dira.
45.- 13.04.460
zernolakoarentzat egindako diruizendapena 100.000.000 peseta gehitzen da, eta
honen adierazpena honela geldituko da: "enpresentzako laguntza
gazteentzako lana eta etxearen ardura izan eta lanik gabe dauden emakumeentzako
lana suztatu dezaten".
Lan-Sailak
berarizko batzordea sortaraziko du eta bertan, lanbidea suztatzeko egitarauei
jarraitzeko, gehiengoa duten Sindikaritza-Elkarteek ordezkariak izango
dituzte".
Gehitzezko
izendapen honen dirubideak, 33 aldaketaren gai den 11.06.623 ZERNOLAKOKO 1
diruatalaren pentzutan egingo dira eta gainontzeko 7.385.000 pesetenak,
zeharka, Herri-Zorra jaulkiz.
46.- Honako
zernolako hauen diruizendapenak murrizten dira:
PESETA
-14.01.692 1.000.000
-14.03.480 500.000
-14.06.211 30.000
-14.07.251 150.000
-14.07.691 300.000
-14.05.450 1.089.000
3.069.000
Murriztapenaren guztirakoa 99.09.689
zernolakorako izango da.
47.- 14.03.480
eta 14.07.480 zernolakoetako adierazpenak zera erantsiz aldatzen dira; "
Izendatutako diru-laguntza agiriko lehiaketa-bidez emango da".
48.- Honako
zernolako hauek murrizten dira:
PESETA
-30.01.221 900.000
-30.01.110 1.542.240
-30.01.170 538.269
-30.01.180 177.148
3.157.657
Murriztapenaren guztierakoa 99.09.689
zernolakorako izango da.
49.- 99.09.689
zernolakoko 1 diruatalarentzat egindako izendapena 37.589.320 peseta gehitzen
da, eta horren dirubideak Heri-Zorra jaulkiz egingo dira.
50.- Eraskin
honetan dauden 99.09.689 zernolakoari buruzko aldaketa guztiak, zernolako
horretako 1 diruatalari dagozkionak direla ulertu-behar da.