3/1981 Legea, otsailaren 12koa, merkatalgaien bidezko lorraketarako garraiakizun-akurategiei buruz.
1981-02-12Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1981/4/14, 7. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.
§ 6. 3/1981 LEGEA, OTSAILAREN 12KOA, MERKATALGAIEN
BIDEZKO LORRAKETARAKO GARRAIAKIZUN-AKURATEGIEI BURUZ
Garraiakizunen akurapenari behar den
gardentasuna emateko, merkatalgaien garraioa arrazoibidez eta legea hertsiki
betetzeko bide izan dedin Garraiakizun-Akurategi bat sortarazteari egoki erizten
zaio. Autonomia-Estatutoaren 10.32 Atalak eta Aldibaterako Erabakietako
zazpigarrenak diotenaren arauera horren eraketa Euskal Herriko Elkarte
Autonomiadunari dagokionez gero, Legebiltzarrari aurkezten zaio, onar dezan.
Hoiek horrela, eta Legearen arauera,
honako hau sendesten dut:
I IDAZPURUA
GARRAIAKIZUN-AKURATEGIEZ
ETA HOIEN GUZTIZKO BEREIZTASUNEZ
Lehenengo
Atala
Garraiakizun-Akurategia (G.A.) sortarazten
da, legezko nortasun osoz, Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta
Itsasarazo-Sailari atxikitako Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa; horren menpean
egongo dira, Etxe Nagusiaren tokiantokiango ordezkaritza gisa, hurrengo
Atalaren arauera sortarazi daitezen Banakuntza eta Zaingo Idazguak.
2.
Atala
Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak,
Garraiakizun-Akurategiak eskatuta eta Euskal Herriko Garraio-Batzordeak bere
erizpena eman ondoren, Euskadi osoan eta merkatalgaien autobidezko garraioak
eskatzen duenaren arauera zentzuz zabaldutako Banakuntza eta Zaingo Idazguak
ezarri ahal izango ditu.
Euskal Herriko Garraio-Batzordeak bere
erizpena hamabost eguneko epearen barruan eman beharko du eta, horren ezean,
Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak egoki deritzan erabakia hartu ahal
izango du.
3.
Atala
Banakuntza eta Zaingo-Idazguek merkatalgaien
autobidezko garraio-hitzarmenak egiteratzeari lagunduko diote, garraiogaiduna
eta garraialaria elkarri hurbilaraziz, garraiakizunen banaketa eran eta
bidezkotasunez egin dedila zainduz, ezarritako sari-taulak eta indarreango
legeak bete daitezen ahaleginduz eta garraioaren ondasun-maila eta segurantza
hobetu daitezen saiatuz.
4.
Atala
Merkatalgaien garraioazko akurapenak
egiteko legezko gaitasuna duten norbanakoek nahiz legenortasundunek egindako
zamaketa-eskaintzak, G.A.-n nahiz horren Banakuntza eta Zaingo-Idazguetan egin
ahal izango dira, 25garren eta 26garren Atalek diotenaren Kaltetan gabe.
Nolanahi ere, eskaintza hoiek garraiolarien esku jartzea Banakuntza eta
Zaingo-Idazguok egingo dute.
5.
Atala
Garraioa egiteko legez gai diren garraiolariek
joan ahal izango dute G.A.-ra eta Banakuntza eta Zaingo-Idazguetara zama eske.
6.
Atala
G.A.-k eta Banakuntza eta Zaingo-Idazguek,
Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak Garraiakizun-Akurategiko
Kontseilu Nagusiaren iritzia entzun ondoren egindako saloz ezarritako
zerbitzu-sari bat izango dute bere dirubide.
7.
Atala
G.A.-k, hala dagokionean, Erresumako
antzerako beste Akurategiekingo harremanak izango ditu, eta bai garraiolarien
eta bezeroen Lanbide-Elkarteekin ere, merkatalgaien garraio-alorreko lana
erabateko argitasunez egin dedin.
II IDAZPURUA
ERAENTZE-SAILEZ
8.
Atala
Honako hauek izango ditu
Garraikizun-Akurategiak bere Eraentze-Sail:
a) Kontseilu Nagusia.
b) Egintzapide-Batzordea.
c) Artezte-Arduraduna.
9.
Atala
1.- Kontseilu
Nagusia eta Egintzapide-Batzordea dira G.A.-ren baltzuango ihardutze-sailak,
Lege honetan ohartemandako azterpen, erabakitze eta egiteratze-ihardunak bere
dituztela.
2.- Artezte-Arduraduna
da Kontseilu Nagusiarekiko eta Egintzapide-Batzordearekiko menpetasunez
G.A.-ren arduralaritzazko eta teknikazko artezketa dagokion norbanako
bakarrezko ihardutze-saila, haien bilkuretan hitz egiteko eskubidez baina botoa
ematekorik gabe dagoela.
10.
Atala
1.- Kontseilu
Nagusia du Erakundeak goreneko Ihardutze-Sail, honako kontseilari hauek osatzen
dutela:
a) Merkataritza-Etxeen Kondaira-Lurralde
bakoitzeko ordezkari bana.
b) Garraio-Artekaritzen Kondaira-Lurralde
bakoitzeko bina ordezkari.
c) Langileen
ordezkari bat Kondaira-Lurralde bakoitzeko.
d) Garraiolarien
lau ordezkari Kondaira-Lurralde bakoitzeko:
-
Hiru kamioe baino gehiagoren jabe diren
garraio-enpresen bi, eta
-
Garraiolari burujabeen bi. Lege honi
dagozkionetarako, hiru kamioe baino gehiagoren jabe ez diren garraiolariak joko
dira garraiolari burujabetzat.
e) Merkatal-garraioaren bezeroen ordezkari bat
Kondaira-Lurralde bakoitzeko.
f) Foru-Diputazioen ordezkari bana
Kondaira-Lurralde bakoitzeko.
2.- Garraio,
Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak, Euskal Herriko Garraio-Batzordeari entzun
ondoren, Kontseilu Nagusiaren osatzemodua aldatu ahal izango du.
11.
Atala
1.- G.A.-ren
etengabeango ihardutze-sail gisa Egintzapide-Batzorde batek ihardungo du,
honako hauek osatzen dutela:
a) Merkataritza-Etxeen ordezkari batek,
b) Garraio-alorreko langileen ordezkari batek.
c) Garraio-artekaritzen bi ordezkarik.
d) Garraiolarien lau ordezkarik:
- Hiru kamioe baino behiagoren jabe diren garraio-enpresen
bi, eta
- Garraiolari burujabeen bi.
e) Foru-Diputazioen Kondaira-Lurralde bakoitzeko
ordezkari batek.
f) Bezeroen
ordezkari batek.
2.- Egintzapide-Batzordearen osatze-modua
Kontseilu Nagusiaren erabakiz aldatu ahal izango da, beti ere esandako
Kontseilu horren ordezkariekingo heintasunari eutsiz.
12. Atala
Kontseilu
Nagusiko eta, bidebatez, Egintzapide-Batzordeko Lehendakari eta Lehendakariorde
izango direnak hautatzeko, garraiolari burujabeek hautagai baten saloa egingo dute,
eta hiru kamioe baino gehiagoren jabe diren enpresek eta garraioartekaritzek
beste batena.
Kontseilu
Nagusikide guztien bototara jarri, eta gehien atera ditzana Lehendakari
izendatuko da, eta hurrengoa Lehendakariorde.
13. Atala
Karguen
iraupena lau urtekoa izango da, bai Kontseilu Nagusian eta bai
Egintzapide-Batzordean, bailla Lehendakariak eta Lehendakariordeak bere tokiak
aldatu egingo dituzte bere izendapen-aldiaren erdia bete dedinean.
14.
Atala
Nolanahi ere, Kontseilarigoa ezingo da G.A.-ren
saripeko izatearekin elkartu.
15.
Atala
1.- Artezte-Arduradunaren
saloa Kontseilu Nagusiak egingo du, eta izendapena Garraio, Elkartzepide eta
Itsasarazo-Sailburuak.
2.- Halaber,
Banakuntza eta Zaingo-Idazgu berezietarako ere Kontseilu Nagusiak egingo du
Arduradunen saloa, izendapenak Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak
egiten dituela.
3.- Banakuntza
eta Zaingo-Idazguetako Artezte-Arduradun eta Arduradunek hoiek izan beharko
dituzte lanbide bakar.
16.
Atala
1.- Kontseilu
Nagusiari eta Egintzapide-Batzordeari biltzeko deiak egitea Lehendakariari
dagokio, eta bilkura-eguna baino lau egun lehenago gutxienez erabaki eta
jakinarazi beharko dira. Deiarekin batean, bilkurarako gai-zerrenda bidali
beharko da.
2.- Kontseilu
Nagusikide edo Egintzapide-Batzordekideen ehunetik hogeita hamarrek eska
dezatenean. Lehendakariak hamar egun baino gutxiagoko epe baten barrurako egin
beharko du bilkurarako deia.
3.- Nolanahi
ere, gai-zerrendan ez dauden arazoak bertan sartzeko, aztertzeko edo hoiei buruzko
erabakiak hartzeko, baltzuango ihardutze-sailkide gehienen aldezko botoa
beharko da.
4.- Berariz,
eta presako arazoak gertatuz gero, "bat" eta "bi" zatitan
jarritako epeak erdiratu egingo dira.
17.
Atala
1.- Kontseilu
Nagusiaren agizko bilkurak hiruhilabeteka egingo dira, gutxienez, eta
Egintzapide-Batzordearenak hileoro, eta lehenengo deiez baliozkoa izateko
legezko kideen erdia eta bat bertan izatea beharrezkoa izango da.
2.- Bigarren
deiezko bilkurak, lehenengo deian izendatutako ordutik bi ordura egingo dira.
3.- Kontseilu
Nagusiaren bigarren deiezko bilkura baliozko izateko, bertan egon daitezen
kontseilariak ezingo dira legezkoen herena baino gutxiago izan.
Egintzapide-Batzordearen bigarren deiezko bilkurek, legezko Kontseilari
ordezkarien erdia baino gutxiago ez egotea beharrezko izango dute.
4.- Erabakiak
hartzeko, eta Atal honetantxe berariz ohartemandakoa salbu, bertango
Kontseilarien gehiengo soila aski izango da; boto-berdintasuna gertatuz gero,
Lehendakariarenak ebazte-indarra izango du.
18.
Atala
Honako hauek ditu bere ahalmen Kontseilu
Nagusiak:
a) Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailari
Banakuntza eta Zaingo-Idazguak sortzeko eta kentzeko saloak egitea.
b) Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailari
Atal hauek aldatzeko Lege-Egitamuen saloak egitea, Jaurlaritzak onar ditzan.
c) Banakuntza eta Zaingo-Idazguen
barne-ihardunbideak onartzea eta aldatzea.
d) G.A.-ren ihardutze-egitamuak eta, zehazki,
dirubide, ikerketa eta zaingoarekikoak onartzea, aldatzea edo birraztertzea.
e) Banakuntza eta Zaingo-Idazgu berezien
ihardutze eta xahupen-egitamuak zehaztea.
f) Laken antolapen-egitamuak, maileguketak,
kontuen azterpena, diru-eskuraketa, ordainketa eta ezein ekonomiazko betebehar
indarrean dauden legeen arauera ontzat ematea.
g) Zerbitzuetarako baimena ematea, zerbitzuok
Kontseilu Nagusi bakoitzaren indarraldiak baino gehiago iraun dezatenean.
h) Banakuntza eta Zaingo-Idazgu berezien
ihardunerako eta antolakideketarako egitamuak egitea, eta baita Erresumako
beste lurraldeetan sortarazi daitezkeen beste G.A.-ekingo antolakideketa ere.
i) G.A.-ri dagozkion azpiegitura-lanen
egitasmoekiko argipide-txostenak ontzat ematea.
j) G.A.-ren guztizko Agintarauak ontzat ematea.
k) Lanari-Erroldeak eta hoientzako lansariak
indarrean dauden Legeen arauz ontzat ematea.
l) G.A.-ko lanariak kentzea edo birrezartzea.
m) Artezte-Arduradunaren saloz G.A.-ko
arduralaritza eta teknika-zerbitzuen egituraren eta egitekoen aldakuntza ontzat
ematea.
n) G.A.-ko beste ezein ihardutze-saili berariz
eman gabeko beste aginteak egiteratzea.
ñ) 26garren Ataleko d) zatiari darizkionak.
o) Lanariekiko zigorbidezko zehaztapidetzei
ekitea, eta lanarion aldezaurreko geraldia.
p) Lan-alorreango zigorrak.
19.
Atala
Honako hauek ditu bere ahalmen
Egintzapide-Batzordeak:
a) Ihardutze-Egitamuak agipideratzeko egitarauak
arteztea eta gertatzea.
b) Kontseilu Nagusiak, bakoitzean, bere
agintepeko gaietan ezarri ditzan bideak egitea.
c) Kontseilu Nagusiaren agintepeko arazoekiko
argipideak ematea, Kontseiluak eskatutakoan.
d) Barne-ihardunerako guztizko araupideak
gertatzea.
e) Ekonomia-eraentza onartutako diruegitamuen
eta hoiekiko oinarrizko egiterapideen arauz egitea.
f) G.A.-ren ogasun eta eskubideez nolanahi
baliatzeari buruzko zehaztapidetzak erabakitzea zenbatekoz G.A.-ren
diruegitamuaren ehuneko 10ekotik gorakoak izan ez eta uzte-aldia bost urte
baino gutxiagokoa denean.
g) Zerbitzu-sariaren zenbatekoaren eta
ordaintze-moduaren saloa egitea.
h) Osatze-bidezko zerbitzutarako baimena ematea,
Kontseilu Nagusi bakoitzaren eginte-aldiak baino gutxiago iraun dezatenean.
i) Ezarrita dauden arauen eta Kontseilu
Nagusiak onartutako erroldeen ariora lan-legepeko diren lanarien izendapena eta
zahar-saritzea.
j) G.A.auzitara eramandako ezein auzitan
aurkezteko eta aurka egiteko erabakiak hartzea, eta herrilege, gaizkintza,
arduralaritza-auzipide, lan eta arduralaritza-alorretako ezein arazotan
nolanahiko ekintzak egiteratzea eta, hori, Lehendakariak presakoetan dituen
eskubideen kaltetan gabe.
20.
Atala
Honako hauek ditu bere ahalmen
Lehendakariak:
a) Ezein lege-arazotan G.A.-ren ordezkotza
egitea, manuak egiteko, ordezkariak izendatzeko eta esku-emateko eskubidez.
b) G.A.-ko baltzuango ihardutzesailen
lehendakaritza, legeak, honako atal hauek eta Kontseilu Nagusiaren eta
Egintzapide-Batzordearen erabakiak betetzea eta betearaztea.
c) Kontseilu Nagusiaren eta
Egintzapide-Batzordearen bilkuretarako deiak egitea, hoietango mahaipurugoa,
bilkurok hasi eta bukaraztea, bertako azterlanak aztertzea eta
boto-berdintasunak ebazte-indarrezko bere botoz erabakitzea.
d) Bilkura-agiriak, erabakien egiaztapenak eta
ogasun-zerrenden kontuak sendestea.
e) G.A. hazi eta bere lan eta zerbitzuak
egiteratu eta bete daitezeneko ahaleginak egitea.
f) Eta orohar, auzitegietan,
arduralaritza-erakundeetan, jabego-erroldaritzetan, eskribauen eta
gainontzekoen aurrean G.A.-ren ordezkotza egitea.
21.
Atala
Honako hauek ditu bere ahalmen
Lehendakariordeak:
a) Lehendakariaren aginduak betetzea, eta
berariz eman diezaizkion aginteak egiteratzea
b) Herri-Erakundeen edo hoien ordezkarien
aurrean Lehendakariaren esku-ematezko ordezkotza izatea.
c) Lehendakariari G.A.-ren ihardunarekiko
argipide-txostenak aurkeztea.
d) Banakuntza eta Zaingo-Idazguetako
goren-ikerlaritza.
22.
Atala
Honako hauek hartuko ditu bere gain
G.A.-ko Artezte-Arduradunak:
a) G.A.-ren arduralaritzazko eta teknikazko
artezkaritza, zerbitzu guztien burugoa bere duela.
b) Kontseilu Nagusiari, Egintzapide-Batzordeari
eta Lehendakaritzari, Banakuntza eta Zaingo-Idazguen ihardutze-moduei buruz eta
bere helburuak behar bezala bete ditzaten egoki eritzitako neurri guztien saloa
egitea.
c) G.A.-ko artezte-sailen onarpen eta erabakiak
egiteratzea, eta hoiek berariz eman diezaizkioten egitekoak beretzakotzea.
d) G.A.-ren ekintza bultzatzea eta arteztea,
Kontseilu Nagusiak, Egintzapide-Batzordeak eta Lehendakariak emandako
artezpideen arauera.
e) Banakuntza eta Zaingo-Idazguen egitasmogintza
arteztea eta antolakidetzea.
f) G.A.-ren urtean-urteango diruegitamutzakoa,
txostena, kontu-garbiketa eta ustiaketa-kontua Egintzapide-Batzordeari
aurkeztea, horrek aztertu eta ondoren Kontseilu Nagusiari eskuetaratu diezaion.
g) Diruegitamuaren oinarrizko egiterapideen
arauera dagokion ordainketak egiteko agintzea.
h) Aldian-aldian Kontseilu Nagusiari,
Egintzapide-Batzordeari eta Lehendakariari G.A.-ren ihardunarekiko argipideak
ematea, bidezko eritzitako neurrien saloak eginaz.
23.
Atala
Kontseilu Nagusiak, bere ardurapeko izan
eta duten garrantzia dela eta aurrez ikuskatzea behar duten arazoak aztertzeko
lantaldeak sortaraztea erabaki ahal izango du.
24.
Atala
Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide
eta Itsasarazo-Sailburuak Kontseilu Nagusiaren eta Egintzapide-Batzordearen
erabakiak geldiarazi ahal izango ditu, haiek jakinarazi dakizkionetik hasi eta
bost eguneko epearen barruan. Epe hori eskubide horretzaz baliatu gabe igaro
ondoren, erabakiek eragite-indarra izango dute.
III IDAZPURUA
GARRAIAKIZUNEZ, ETA HOIEKIKO
ESKAINTZA-ESKEAZ
25.
Atala
1.- Euskadin
sortutako garraio-eskaintza hauek jarri beharko dira G.A.-ren edo Banakuntza
eta Zaingo-Idazguen esku, bezeroek artez, askatasunez eta borondatez
aurkeztutako garraiogai-eskaintzez gainera.
a) Garraio-Artekaritzek merkatuan artez akuratu
dezaten garraiakizun-zamaren ehuneko bat.
b) Indarrean dauden Arauek bakoitzean
garraiolariei emandako Akuratze-Gaitasuna gainditu eta Garraio-Artekaritzen
esku jarri gabeko garraiokizunak.
2.- Nolanahi
ere, a) zatiak dion ehunekoa Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta
Itsasarazo-Sailak zehaztuko du, G.A.-ko Kontseilu Nagusiaren saloz eta Euskal
Herriko Garraio-Batzordeak bere Argipide-Txostena egin ondoren.
26.
Atala
1.- Honako
Garraio-eskaintza hauek geldituko dira G.A.-ren Banakuntza eta Zaingo-Idazguen
esku jarri beharrekoetatik kanpo.
a) Pardelak eta hiru toneladatik beherako
bidalkizunak.
b) Zatitu ezineko piloango berarizko
garraio-gaiak, industriarako inoskaien eta errekaien patinetangoak, zainpeko
giroangoak, eta bai altzari-erredizak eta abere biziak ere.
c) Askoka eta etengabe garraiatzea beharrezko
izan eta Garraio, Elkartzepide eta eta Itsasarazo-Sailak emandako baimenpeko
diren piloango gai eskonak.
d) Bidezko arrazoiegatik G.A.-ko Kontseilu
Nagusiak egindako eta Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak ontzat
emandako araupekoez bestekoen zerrenda baten sartuta egon daitezen garraiakizunak.
2.- Hala
ere, salbuetsitako garraiakizun hoietako ezein, borondatez G.A.-ren esku utzi
ahal izango da.
27.
Atala
1.- Garraiolariek,
egindako zerbitzuen zama eta zernolako guztien aitorpena egin beharko diote G.A.-ri
Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak eska diezaienean.
2.- Garraio,
Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak emango ditu, Kontseilu Nagusiaren saloz,
aitorpen hori egiteko irizpide eta arauak.
28.
Atala
G.A.-ri edo Banakuntza-Idazguei
aurkeztutako garraiakizuna bi ordu hoien menpe egongo da, eguneko lanaldiaren
azkeneko bi orduen barruan aurkeztu bazaio salbu; hori gertatuz gero
biharamoneko lanaldiaren lehenengo bi orduak igaro arte egongo da hoien esku.
Esandako epe horren barruan garraiakizuna inori ematen ez bazaio, eskaini
dutenek bere kabuz erabili ahal izango dute, G.A.-ri edo Banakuntza eta
Zaingo-Idazguei aurrez jakinaraztearen baldintzapean.
29.
Atala
Garraiakizunak eskaintzen dituztenek
G.A.-k edo Banakuntza eta Zaingo-Idazguek eskainitako garraiolari bati uko egin
ahal izango diote, uko horren zioa Artezte-Arduradunaren aurrean zurituz; hala
ere horrek, bakoitzean, egoki deritzan erabakia hartuko du, eta erabaki hori
bete beharrekoa izango da.
Artezte-Arduradunaren erabakia
EgintzapideBatzordearen aurrean birraztergarri izango da.
30.
Atala
G.A.-k eta Banakuntza eta Zaingo-Idazguek
jasotako eskaintzen eta eskeen zerrenda egingo dute, arauz ezarri daitezen
xehetasun guztiak erasoz.
31.
Atala
Garraiakizunak eskaintzen dituztenek eta
eskatzen dituztenek, horretarako arauz jarritako agirian emandako xehetasunen
egiatasunari buruzko erantzukizuna izango dute.
32.
Atala
Garraiakizunak ematea hurrenez-hurren
zehatzez egingo da, Lege honen 3garren atalean jarritako oinarriei atxikiz, eta
dagokion Araudian ezarri daitezen irizpideen kaltetan gabe.
IV ATALPURUA
GARRAIOGAIAK EMATEAZ
33.
Atala
Garraiolariak, Banakuntza eta
Zaingo-Idazguagandikako garraiakizuna onartu ondoren, bi orduko epea izango du
bere kamioarekin zamaketatokira agertzeko.
34.
Atala
G.A.-k eskainitako garraiakizun bat onar
dezaten garraiolari guztiek, garraio-agirian egindako balio-aitorpenaren
arauera aseguroaren bermepean jarri beharko dute, Legeak aseguro-itunarentzat
ezarritako gutxienezkotik gorakoa bezeroaren pentzutan dela.
35.
Atala
G.A.-k eta, ondorioz, Banakuntza eta
Zaingo-Idazguek, hitzartutako akurapen bakoitzagatik zerbitzu-sari bat
eskuratuko dute; horren zenbatekoa eta ordaintze-modua dagokion Araudian
zehaztuko dira.
Gehigarrizko
Erabakiak
Lehenengoa
Eusko Jaurlaritzari Lege hau egiteratzeko
behar daitezen arauak emateko eskua ematen zaio.
Bigarrena
Jaurlaritzak, Garraio, Elkartzepide eta
Itsasarazo-Sailaren saloz, Lege hau beteko deneko bermapide izango den
ikerlaritzarako eta zigorrentzako arau-bilduma bat burutuko eta egingo du,
Eusko Legebiltzarrak onar dezan.
Hirugarrena
Araudi hau egiteratzeko, hala behar
dedinean Kondaira-Lurralde bakoitzak bere dituen eskubideak, edo Eusko
Legebiltzarrak horretzaz ezarritakoaren ondorioz azken baten gerta daitezenak
kontutan izango dira.