29/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundea Sortaraztekoa eta Euskaltegiak araupetzezkoa.
1983-11-25Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/12/12, 183. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.
§ 58. 29/1983 LEGEA, AZAROAREN
25EKOA, HELDUEN ALFABETATZE ETA BIRREUSKALDUNTZERAKO ERAKUNDEA SORTZEKOA ETA
EUSKAL EUSKALTEGIAK ARAUPETZEZKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Helduen
Berreuskalduntzerako zerbitzu bat indarrean jartzeak benetan elebidun izan
dedin herri bat finkatzeko garantzi haundiko egitasmo bat darama berebaitan,
horri darizkion guztiekin, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako bide
luze-zabal baten hasiera eginaz.
Gehientzat
herrilanari, unibertsitari, langile, oraindik bere lehenengo lan-tokira iritsi
gabeko gazte, etxekoandre, etabar izango diren gara adinekoengana euskeraren
irakaskuntza helaraztea du helburu eta, hori guzti hori, bigarren hizkuntzen
irakaskuntzarrako teknikabideekiko ikerketa, irakaspideekiko azterlanak,
entzun-ikuste bidezko baliapideak, irakasleak gertatzea eta gaitzea bezala
horri datxezkon aurrerapide guztiekin batean, eta hoiei guztiei Helduen
Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea -HABE- Sortarazi eta
Euskaltegiak Araupetzeaz baliatuz bideak ematen zaizkiela.
Helduak
birreuskalduntzeko lan horrek dirueskuarteak nahitaezko ditu,
hizkuntzalaritza-eradundeak, ekintzapide eta egitasmo zehatz batzuk,
argitalpengintzak, euskeraren gizarte-arauzkotzeak etabar, utzikeria jasan
behar izan duten presa haundikoei ahal dedin neurrian erantzuteko bide.
Bestalde,
gara-adinekoei bigarren hizkuntza bat -gure honetan euskera- erakusteko xedezko
egitamuak berak, eskaintzen zaizkigun eskuarteen ahalik eta emankortasunik
haundiena lortzeko aterapide bat eman beharreko hainbat bereizitasun jartzen
dizkigu aurrean.
Egistasmo
honek ondorio onik izan dezan, araupetutako irakaskuntzan zalantzan jarri
ezinezkotzat jotzen diren egoera eta zernolako guztiak sortaraztea eta
indarrean jartzea segurtatu dezan egitarau bat gauzatzea da oinarri.
Alde
horretatik, bide hori urratuko duen zerbitzuak argitalpenak eta aldizkariak
sortarazteko asmoa du, eta bai Glotodidaktika-Urgazlaritzak sortarazi ditzan
idatzizko eta entzun-ikuste bidezko baliapideen argitalpena eta egiterapena
ere, hori guzti hori, euskerari gara-adinekoen artean indarra eta zabalkundea
emateko.
Euskerak,
Euskal Herriaren Kultura-ondare denez, Elkarte osoaren mailako bateango
egitamuketa bat eskatzen du, Hezkuntza eta Kultura-Sailari atxikita egon, baina
egingo den bateango egitasmoa onartu dezaten beste Herri-Erakunde batzuen
ordezkariak ere barne izan ditzan Erakunde batean bilduz.
Bere
edukiaren eta helburuen berarizkotasuna dela eta, Euskaltegietako irakaskuntzak
Hezkuntza-Erapidetza Orokorretik bazter gelditzen direla jotzen da. Hala eta
guztiz ere, hoien izakerak eta esangurak, egiteratze-aldian mailaz-maila dohango
izatera jotzea eskatzen dute.
Lau
Idazpuruk, Erabaki Gehigarri batek, Behin-Behingorako Erabaki batek eta bi
Azken-Erabakik osatzen dute Lege-Egitasmo hau.
Lehenengo
Idazpuruak Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen eta Euskaltegiak
Araupetzearen zerdena eta egitekoak ditu gai, Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzenaz besteko eta berenezko lege-nortasunaren jabe izan eta Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura-Sailari atxikitako Herri-alorreko Legepeko
erakunde gisa eratu eta gara-adinekoei euskera erakusteko, herria euskalduntzea
eta alfabetatzea suztatzeko, bere helburutarako ihardutzeereei buruzko
ikerketari bultz egiteko, irakaskuntzagaiak sortu eta argitaratzeko,
euskalduntze-egitarauak egiteratzeko, ikastegiak sortarazteko, euskalduntze-lanetan
ari diren erakundeei laguntzeko eta horrelako egitekoak jartzen zaizkiola.
Bigaren
Idazpuruak, berriz, erakundeko Eraentza-Sailak, hots, Artezkaritzako
Zaingo-Batzordea, Irakaskuntza-Kontseilua, Lehendakaria eta Artezkari Nagusia
jartzen ditu. Legeak, ihardutze-sail hoien erakuntza eta egitekoak araupetzen
ditu.
Hirugarren
Idazpuruak, herri nahiz norbanako-jabetzapekoak izan daitezkeen euskaltegiak
ditu gai, hoiekiko jabegoa eta herri-euskaltegietako Artezkariei eta Idazkariei
ematen zaizkien ahalmenak zehaztu, eta hoien izendapena araupetzen duela.
Norbanako-jabetzapeko Euskaltegiak lege sendespendunetan eta iaretan sailkatzen
dira. Jabego-Erroldetegietango erasopena, bere iharduna uztea, laguntzapeko
norbanako-jabetzapeko euskaltegientzako baldintzak, irakasle-toki hutsak
betetzeko erabili beharreko bideak eta Hezkuntza eta Kultura-Sailari aitortzen
zaizkion agintepideak araupetzen dira. Euskaltegiei herri-diruak eta
diru-laguntzak emateko Araudia ohartematen da.
Laugarren
Idazpuruak Ihardutze-Erakunde Burujabearen ekonomia-jaurpideak araupetzen ditu
honen eskuartetan, bere jabetzapeko edo berari eratxikitako ogasunak, hoien
etekin eta errentak, diruegitamuetan honetarako egindako diruizendapenak,
Diputazioen, Udalen eta abarren diru-ekarketak, bere ihardunagatikako
diru-eskuraketak etabar sartuz.
Erabaki
Gehigarrian, Legebiltzarraren Erakundearekiko arta-zaingoa ohartematen da.
Behin-behingorako
Erabakiak, udal-euskaltegiak herri-euskaltegi bilakarazteko bideak, HABE-ko irakaslego-saila
sortaraztea, norbanako-jabetzapeko euskaltegian sendespena araupetu, eta
norbanako-jabetzapeko euskaltegiekiko jabetza aldatzeko bideen araudia
ohartematen da.
Azken
Erabakietako Lehenengoak, Jaurlaritzari Lege hau egiteratzeko eskua ematen dio,
eta Azken Erabakietako Bigarrenak Legea indarrean jarriko deneko eguna zehazten
du.
I IDAZPURUA
ZERDENA ETA EGITEKOAK
Lehenengo
Atala
"Helduen Alfabetatze-Berreuskalduntzerako Erakundea"
sortarazten da, berenezko eta Autonomiak-Elkarteko Araduralaritzaren besteko
lege nortasuna izan, eta bere helburuak betetzeko gaitasun osoz ihardungo duen
Herri-alorreko Legepeko erakunde Hezkuntza eta Kultura-Sailari atxikita egongo
da, arduralaritza-alorreko Ihardutze Erakunde Burujabe gisa.
2.
Atala
Honako
hauek izango dira HABE-ren egitekoak:
a) Gara-adinekoei euskera irakastea, eta bai Euskal Herrian hoiek
euskalduntzearen eta alfabetatzearen suztapena ere, hizkuntza
politikabidetarako gai den Jaurlaritzako ihardutze-sailak emandako artezpideei
atxikiz.
b) Ikasketaren suztapena, eta bere helburuak lortzeko bideak,
ihardutze-erak eta baliapideak bilatzea.
c) Irakaskuntza-hazkuntzarako gaiak sortaraztea eta argitaratzea.
d) Gara-adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko egitarau bereziak
helburu hoiek lortzeko Irakastegietan egiteratzea.
e) Gara-adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastegiak
suztatzea, arrazoizko egitamuketa bat lortzen saiatuz eta
gizarte-hizkuntzalaritzako irizpideak kontutan hartuz.
f) Gara-adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko lanetan ari
daitezen herri eta norbanako-jabetzapeko erakundeei laguntzea, eta bai egitamu
zehatzetarako hoiekin hitzarmenak egitea ere.
g) Hezkuntza eta Kultura-Sailari salo egitea, euskaltegien
euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak gainditu dituztenei gaitasun
egiaztagiriak edo agiriak eman dakizkien.
h) Orohar, bere ardurapeko gaietan horretarako gai diren ihardutze
erakundeek izendatu diezaizkeieten nolanahiko ekintzapideak.
II IDAZPURUA
HABE-REN ERAENTZA-SAILAK
3.
Atala
HABE-ko
Eraentza-Sailak honako hauek izango dira:
a) Zaingo-Batzordea Arteztailea.
b) Irakaskuntza-Kontseilua.
c) Lehendakaria.
d) Artezkari Nagusia.
4.
Atala
Honako
hauek izango dira HABE-ko Zaingo-Batzordea Arteztaileko:
a) Lehendakaria Hezkuntza eta Kultura-Sailburua edo honek bere
ordezkotza emandakoa izango da, honetarako eman dakizkion agintepideekin.
b) Batzordekideak:
1.- Hizkuntzalaritza politikabidetarako
Idazkaria.
2.- Autonomia-Elkartean sartutako Kondaira
Lurraldeetako Foru Diputazioen ordezkari bana.
3.- Gutxienez Artezkari-maila izan, eta
Sailburuak izendatutako Hezkuntza eta Kultura-Sailaren ordezkari bi.
4.- Euskaltzaindiaren ordezkari bat.
5.- Herri-Arduralaritzaren Euskal
Erakundearen ordezkari bat.
6.- Herri euskaltegietako Irakasleen artetik
eta HABE-ko irakaskuntza eta ikasketa zerbitzuetara eratxikitako gainontzeko
lanarigoaren artetik hautatutako hiru ordezkari.
7.- Hitz egiteko eskubidez eta botoa
ematekorik gabe ihardungo duen HABE-ko Artezkari Nagusia.
5.
Atala
HABE-ko
Zaingo-Batzorde Arteztaileak honako egiteko hauek izango ditu:
a) Epaibidetan nahiz epaibidetatik kanpo nolanahiko egintza eta itunetan
eta ezein norbanako edo erakunderen aurrean HABE-ren ordezkotza izatea,
hauetarako behar daitezen esku-emateak eginez.
b) HABE-ren helburuak bete daitezenaz arduratzea.
c) HABE-ren ihardunerako arauak jartzea, Lege honek eta Lehe hau
osabideratu ditzaten araudi-bidezko manuek agintzen dutenaren hesparruan.
d) Izendatuta dituen egitekoen hesparruan, HABE-ren ihardunerako
egitarauak Jaurlaritzari aurrera eramatea.
e) Urteko diruegitamuen Aintzin-Egitasmoa ontzat ematea, Jaurlaritzari
eramateko.
f) Erakundearen Urteko Txostena onartzea.
g) Lege eta arauditan izendatu dakizkion beste
guztiak.
6. Atala
Bere ihardunean eta erabakiak hartzeko
arauetan, Zaingo-Batzorde Arteztaileen 1958garreneko uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legean
bateango ihardutze-sailentzat agintzen denari atxikiko zaio.
7. Atala
Erakundeko irakaskuntza eta
ikasketa-alorretako arduradunek, eta Zaingo-Batzorde Arteztaileak Artezkari Nagusiaren
saloz izendatuko dituen euskaltegi-artezkariek osatuko dute, Artezkari
Nagusiaren artezkaritzapean, Irakaskuntza-Kontseilua. Hoien zenbatekoa,
Dekretoz jarriko diren HABE-ren ihardutza-arauetan zehaztuko da.
8. Atala
Irakaskuntza-Kontseiluak Zaingo-Batzorde Arteztaileari eta Artezkari Nagusiari aholkuak eman eta irakaskuntza eta ikasketa-alorretan egoki deritzen saloak egingo dizkie eta halaber, Erakundearen ihardutze-arauek izendatu diezaizkioten beste egiteko guztiak beteko ditu.
9.
Atala
Hezkuntza
eta Kultura-Sailburua izango da, berenez, HABE-ko Lehendakari. Honen ordezkotza
ofiziala, Erakundeko zerbitzuen goreneko arta eta antolakideketa,
Zaingo-Batzorde Arteztailearen eskubideak bete eta egiteratu datizenaz
arduratzea eta HABE-ko beste ihardutza-sailen batentzat berariz gorde gabeko
egiteko guztiak dagozkio.
10.
Atala
1.- HABE-ko Artezkari Nagusiak Artezkari-maila
izan, eta Jaurlaritzak Dekretoz izendatuko du, Hezkuntza eta
Kultura-Sailburuaren saloz, Zaingo-Batzorde Arteztaileak aztertu ondoren.
Honako egiteko hauek izango ditu:
a) Lehendakariari, HABE-ren araudia eta HABE-k izendatuta dauzkan
xedeei eta helburuei arta egiteko eta hoiek egiteratzeko laguntza ematea.
b) Zaingo-Batzorde Arteztailearen ebazpen eta erabakiak egiteratzea.
c) HABE-ren Urteko Diruegitamuen Aintzin-Egitasmoa gertatzea.
d) Erakundearen Urteko Txostena gertatzea.
e) Zaingo-Batzordeko Arteztaileari, aldian eta
honek eskatu dezan guztietan, Erakundearen ihardunarekiko argipideak ematea.
f) Zaingo-Batzorde Arteztaileari bere menpeko
izango diren aukerako kargudunen izendapenetarako saloak egiten.
g) Zaingo-Batzorde Arteztaileko Idazkari gisa
aritzea.
h) Legeek eta araudiek eman diezaizkioten
nolanahiko beste egitekoak.
2.- Ikasketa
eta irakaskuntza-alorreko gaiei buruzko erabakietan, Irakaskintza-Kontseiluak
hauetarako egindako argipide-txostenak kontutan izan beharko ditu.
11. Atala
HABE-ko ihardutze-arauak Dekretoz
onartuko dira, Zaingo-Batzorde Arteztaileak bere Lehendakariaren bidez egindako
saloz eta, Lege honetan agintzen denari egokituz, Erakundeko ihardutze sail
beroien eta HABE-ren menpeko euskalduntze eta alfabetatze-ikastegi edo
euskaltegien erakuntza eta iharduna zehaztuko dituzte. HABE-ren artezko menpeko ez diren euskaltegiek hurrengo
ataletan agintzen direnak izango dituzte jaurpide.
12.
Atala
HABE-n,
zerbitzu-mailako Glotodidaktika-Erabilpenaren Urgazlaritza bat izango da.
Euskera irakasteari datxezkon bide, baliapide eta eragipidetzei buruzko
ikerketa eta zabalkundean ihardungo da; irakasleak gaitzen eta birgaitzen, gara
adinekoak euskalduntzeko eta alfabetatzeko egitarauen, hezkuntzaren eta
irakaskuntza-hezkuntzaren aldetatikako antolakideketan, eta HABE-ren ihardutze-arauetan
izendatu dakizkion beste guztietan.
EUSKALTEGIEZ
13.
Atala
Euskaltegiak
herri nahiz norbanako-jabetzapekoak izan daitezke. Jaurlaritzaren Dekretoz
sortarazi eta HABE-ri eratxikitakoak eta Foru-Diputazioek, Udalek edo hoien
menpeko erakundeek sortarazitakoak dira herri-jabetzapeko euskaltegi.
Irakasle-ahalmen osoa izango dute.
Jaurgoz
norbanako-alorreko gizabanako edo lege-nortasundunei dagozkienak dira
norbanako-jabetzapeko euskaltegi.
14.
Atala
Bertako
Lehendakariaren erabakiz HABE-n hauetarako sortarazi dedin Erroldean
jaur-gojabe gisa erasotako norbanako edo lege-nortasunduna joko da euskaltegiko
jaurgo-jabetzat.
15.
Atala
1.- Herri-Euskaltegi guztietan Artezkari bat eta
Idazkari bat izango dira gutxienez.
a) Euskaltegiaren ordezkotza ofiziala izatea, indarreango arauak bete
daitezenaz arduratzea, Euskaltegiari atxikitako lanari guztiekiko burugoa,
diruegitamuak gertatu eta bertako diruak behar bezala erabiltzea,
irakaskuntza-ihardunak antolakidetzea eta Euskaltegia behar bezala ari dedin
izendatu dakizkion beste guztiak dagozkio Euskaltegiko Artezkariari.
b) Idazkariari, Artezkariaren oniritziarekin egiaztagiriak egitea,
Euskaltegiko arduralaritza-eraentzan Artezkariari bere esku jarri ditzan arazo guztietan
eta araudibidez izendatu dakizkionetan bere laguntza ematea.
c) HABE-ri eratxikitako herri-euskaltegietako Artezkariak HABE-ko
Zaingo-Batzorde Arteztaileak izendatu eta hala egokituz gero kenduko ditu,
Artezkari Nagusiaren saloz eta Irakasle-Taldeari entzun ondoren.
Foru Diputazioen edo Udalen menpeko herri euskaltegietako
Artezkariak Euskaltegiko Jaurgo-jabe izan dedin Erakundeak izendatuko eta hala
egokituz gero kenduko ditu, Hezkuntza eta Kultura-Sailak jarri ditzan
baldintzak betetzen dituztenen artetik eta HABE-ko Euskaltegietarako jarritako
bideak heurak eginez.
d) Euskaltegietako Idazkariak HABE-ko Artezkari Nagusiak edo
Euskaltegiko jaurgoaren jabe izan dedin Erakundeak izendatu eta hala behar
izanez gero kenduko ditu, Euskaltegiko Artezkariaren saloz, Hezkuntza eta
Kultura-Sailak horretarako jarri ditzan baldintzak betetzen dituztenen artetik.
Kargu hoien iraupena eta kargu hoietarakoak aukeratzeko era araudi-bidez
zehaztuko dira.
2.- Euskaltegi bakoitzeko Barne-jaurpideen
Araudiak beste eskuhartze eta eraentza-sail batzuk jarri ahal izango ditu, Lege
honek dioenaren arauera.
16.
Atala
Norbanako-jabetzapeko
Euskaltegiak honako moeta hauetakoak izan daitezke:
a) Sendespendunak: araudi-bidez jarri dedin moduan, Hezkuntza eta
Kultura-Sailak horrelakoetan sailkatuta egon, eta irakaskuntza-ahalmen osoa
izango dute. Hala egokituz gero, Hezkuntza eta Kultura-Sailak, bi urtez behin,
sendetsitako Euskaltegi izate honi legezko indarra berrituko dio.
b) Iareak: hogeigarren atalean aipatzen diren agiriak edo
egiaztagiriak lortzeko gainditu beharreko saioak eratzeko gaitasunik ez
dutenak. Herri-Euskaltegi bati atxikita egon beharko dute, eta hauetako
irakasleek egingo dizkiete ikasleei hogeigarren atalean esaten denerako
azterketak.
17.
Atala
Euskaltegi
guztiek, hamalaugarren atalak dioen Erroldean sartuta egon beharko dute.
Euskaltegiak bere ihardunak uztea, emango duen azkeneko ikasturtea hasi baino
urtebete gutxienez lehenago jakinarazi beharko zaio Erroldetegiari.
18.
Atala
Laguntzapeko
norbanako-jabetzapeko euskaltegi guztietan Artezkari batek eta Idazkari batek
izan beharko dute gutxienez, Euskaltegiko jaurgo-jabeak izendatuta eta
herri-euskaltegietarako jarritako egitekoak heurak dituztela. HABE-ko
zerbitzuek, noiznahi, Euskaltegi hoietako kontu-garbitasuna, lansariak ordaindu
direnaren egiaztapideak eta gainontzeko kontaduritza-agiri guztiak eskatu ahal
izango dituzte.
19.
Atala
Herri-Euskaltegi
batean irakasle-toki bat hutsik gelditzea gertatutakoan, bertako jaurgo-jabeak
hori betetzeko merezimendu-lehiaketa baterako deia egingo du, horretan herri-euskaltegietan
ihardun diharduten irakasle guztiek horretarako deian jarri daitezen modutan
eskuhartu dezaketela.
Aurreko
lerroaldian esandakoa eginez lan-tokia ez betetzea gertatuz gero, Euskaltegiko
jaurgo-jabeak mugarik gabeko aukeraketa-saiotarako deia egingo du.
20.
Atala
Hezkuntza
eta Kultura-Sailari dagokio HABE-ko Zaingo-Batzorde Arteztailearen saloz
herri-euskaltegietako eta norbanako-jaurgopeko sendespendunetako irakasgaiak
orohar antolakidetzea, hoiekiko ikuskaritza eta hoietako irakasleei eskatzen
zaizkien tituloak araupetzea, eta bai Euskaltegitarako eraikintzek bete beharko
dituzten teknikaren aldetikako baldintzak eta, orohar, irakaskuntza-ihardunari
datxezkon guztiak. Halaber, Sail honek iraupetuko ditu alfabetatze eta
euskalduntze-irakaskuntzan jarri daitezen ikasaldi bakoitzaren azkenean eman
beharreko agiri eta egiaztagiriak ere.
21.
Atala
Udal-Euskaltegientzako
diruekarketen eta norbanako-jabetzapeko sendespendunentzako laguntzen jaurpideak
araudi-bidez jarriko dira. Horretarako izendatutako diru-zenbatekoak HABE-ren
urteko diruegitamuetan erasoko dira.
IV IDAZPURUA
HABE-REN EKONOMIA-JAURPIDEAK
22.
Atala
Erakunde
hori Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ihardutze-Erakunde Burujabe izan dedin
artean, honen ekonomia eta dirubidetza-jaurpideak horretan indarrean egon dedin
berarizko araupidetzari atxikiko zaizkio.
23.
Atala
Honako
hauek osatzen dituzte HABE-ren ogasun eta eskuarteak:
- Une bakoitzean indarrean egon dedin Ondare-Legearen arauera bere
jabetzapekoak izan edo eratxikita euki ditzan ogasunek.
- Ogasun hoiegatikako irabaziek eta urtesariek.
- Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan izendatu dakizkion
diruek.
- Foru-Diputazioen, Udalen edo beste Herri nahiz norbanako-jabetzapeko
Erakundeen diru-ekarketek.
- Erakundearen bere agintepideen alorreango ihardunak ekar ditzakeen
irabiziek.
- Izendatu dakiokeen beste ezein eskuartek.
Erabaki Gehigarria
Urteoro, ekonomia-urtea bukatu eta lehenengo hiru hilabeteren
barruan, Erakundearen ihardunari buruzko idatzitako txosten bat aurkeztuko zaio
Eusko Legebiltzarrari.
Behin-Behingorako Erabakia
1.- Oraingo
udal-euskaltegiek herri-euskaltegi bilakatu ahal izango dute, Jaurgo-jabetza
duen Erakundeak eskatu, eta horretarako gai izan dedin HABE-ko ihardutze-sailak
araudi-bidez jarri daitezen baldintzak betetzen direla eta hamalaugarren atalak
dioen Erroldean sartuta dagoela egiaztatu ondoren.
2.- Jaurlaritzak, Lege
hau indarrean jarri dedin egunetik hasi eta hiru hilabetetako epearen barruan,
HABE-ko hezkuntza-irakaskuntzarako lanari-sail bat sortaraztezko Lege-Egitasmo
bat bidaliko dio Legebiltzarrari.
Lanari-sail horretan sartzea lehiaketa, lehiaketa-norgehiagoka
edo norgehiagoka-bidez egindo da, azkeneko honetan Kultura-Sailean eta
Hezkuntza eta Kultura-Sailean helduek alfabetatzearen eta euskalduntzearen
alorrean egindako zerbitzuak lehen-mailako merezimendu direla.
Halaber, udal-euskaltegietan egindako zerbitzuak ere
merezimendutzat kontatu aha izango dira, horretarako deian jarri daitezen modu
eta neurritan.
3.- Lege hau indarrean
jartzerakoan ihardunean ari daitezen norbanako-jabetzapeko euskaltegiek
sendespena eman dakiela eskatu ahal izango dute Erabaki honen Lehenengo
lerroaldian jartzen diren modutan, eta araudi-bidez jarri daitezen modu eta
neurritan laguntzak hartzen jarraituko dute.
4.- Bere kondaira dela
eta orain norbanako-ariozko izan bainan herri-euskaltegi bilakatu nahi dezaten
Euskaltegietako jaurgo-jabetza aldatzeko bideak araudi-bidez zehaztuko dira.
Nolanahi ere, doakien bi aldetakoek nahi izatea beharrezkoa izango da.
Azken Erabakiak
Lehenengoa
Jaurlaritzari eta Hezkuntza eta Kultura-Sailari, bakoitzak
bere agintepideen alorrean Lege hau osabideratzeko eta egiteratzeko behar
daitezen manuak emateko eskua ematen zaie.
Bigarrena
Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren
biharamonean jarriko da indarrean.