Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

28/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

1983-11-25

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/12/10, 182. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.

Indargabetua: 1990-07-07

§ 57. 28/1983KO LEGEA, AZAROAREN 25EKOA, "EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK"

ZIOEN ADIERAZPENA

I

      Autonomia-Estatutoaren 10.3 Atalak bakarreango agintepidea aitortzen dio Autonomia-Elkarteari "Eusko Legebiltzarrari dagokion barne-legegintzan". Estatutoan ohartemandako hori eginbideratzea du xede oraingo Lege honek.

      Atal honek dionaren arauera, Autonomia-Elkarteak egokien eta komenigarrien eritzitako moduan araupetu dezake hauteskundegintza-bideen erakuntza, hauteskunde-auzitarako auzibide-arauak barne, azkeneko hori, Autonomia-Estatutoaren 10.6 Atalak dionaren babespean, hauteskunde-bideen antolakuntza "Euskal Herriko berarizko erakunde" bati dagozkion arauei buruzkoa denez gero.

      Hala ere, zera aitortu beharra dago: 1977garreneko ekainetik orain arteko hauteskundetera erabili diren arauak larregi aldatzeak, edo gerora gauzatu daitekeena egokitu ez dakion erapidetza bat indarrean jartzeak nolabaiteko lege-segurtasunik eza sortarazi edo, gutxienez, hauteskundeetan eskuhartzen duten Politika-taldeei eta ihardutze-era ezagun batera iadanik ohituta dauden hautatzaileei okerrak, makurrak edo nahaspilak ekarri diezaizkiekeela. Erakuntzari, botoa emateko eskubideari eta agian gerta daitezkeen araugabekeria edo hauspenen aurka dauden jazarpideei buruzkoez bestetan hauteskunde-egiteraldia ahalik eta gehien erraztu beharra dago, elkarren kideko ihardutze-erei eustea, legezko segurtasunaren ezinbesteko alderdi izan, eta batzutan duten balioa ematen ez zaion bakoitzaren usteona eta segurantza-sentimenaren iturri denaren uste osoz.

      Horregatik, oraingo Lege honek, batzutan, Erresumako Legebidetan ororentzat jarritakoetara joarazten du; eta, hori, hauteskundeen alorrean zehazki ikusiz gero gaikidetasunik ez hauteskunde-araupidetza bakoitzak hauteskunde bereziak araupetzen bait ditu eta ordezkotasuna izan dezan araurik ez dagoenez gero, Legeak Gorte Nagusietarako hauteskundeentzako araupidetzari ordezkotasun hau ematen diola kontutan izanik. Beste batzutan, bestetara jo-arazte hori nahitaezkoa da. Hori gertatzen da hauteskunde-legeekiko hauspenen alorrean.

      Zazpi idazpuruk, erabaki gehigarri batek, aldi baterako lau erabakik eta bost azken erabakik osatzen dute Legearen egitura.

II

      Orotariko erabakiei buruzko Lehenengo Idazpurua hautatzaile eta hautagaitasunaz ari da, legebiltzartokiak banatzeko moduaz, hauteskunde barruti bakoitzeko legebiltzartokien zenbate koaz, herri-agintarien egitekoen eta, bukatzeko, hauteskunde egiteraldian hauteskundebideak arteztu, arauak ulertzeko moduak zehaztu, eta Legeak ematen dien zigortzezkoa barne dela gainontzeko ahalmenak dituzten Hauteskunde-Batzordeentzat etengabeko eta benetako laguntzaile izango den Jaurlaritzako ihardutze-erakundeaz. Horretxegatik, harremanezko eta teknikazko laguntza emateko, erakunde honetako kide batzuk Hauteskunde-Batzordetako kide izango direla ohartematen da. Lehenagoko hauteskundeetan lortutako haztura ikusita, Jaurlaritzak zerbitzu batzuk egitea, inolako zalantzarik gabe, hauteskunde-ekintza aisagotzeko eta, batez ere, hauteskundetarako deiaren eta Legebiltzarra eratzearen arteko aldia laburtu ahal izateko bide izango da. Alde horretxetatik, Legeak Hauteskunde-Batzordeek benetan etengabe ihardungo dutela bermatzen du, hauteskunde-egiteraldian deia egitezko Dekretoa ezagutu dezaten egunetik bertatik bere bilkurak egiteari ekin dakizkioneko moduan.

      Hautatzailetasuna ahalik eta modurik zabalenean araupetu da, gara-adinarekin, hautatzaile-erroldean sartuta egotearekin eta herri eta politika-eskubide osoen jabe izatearekin kidekatuz.

      Hautagaitasunik ezaren eta elkartuezinaren baldintzek, lehenengo eta behin, aginteen banakuntzaren arauerako irizpidea argi eta garbi dute xede. Alde batetik Euskal Egintzapide eta Legegintza-aginteen arteko banakuntza denez, eta bestetik, berriz, euskal aginteen eta erresuma-aginteen arteko banakuntzaren aldetik. Bigarrenez, hauteskundebideen gardentasuna eta norberekoikeriarik eza bermatze-xedezko hautagaitasun-ezinak jartzen dira. Azkenean, eta erapidetza-alorreko zioegatik, herri-ihardun moeta batzuentzako berarizko manu batzuei darizkien hautagaitasun-ezin batzuk errepikatu ez, baina Legeak horretara jo-arazten du, oinarrizko eskubide batekiko mugapenak direnez gero mugapen hoiek Legebidez egitea beharrezkoa denarren.

      Oinarri-irizpide hoietatik abiatuta, barruti bakar baterako indarra baizik izan ez dezaten karguak izan daitezenarren, hautatu ezinak Autonomia-Elkartearen mugarte osoa hartu behar dutela erabakitzen da eta gainera, beti, hautatu-ezinaren zioak elkartuezinen zio izan behar dutela, zio hoiei Diputadu-Batzarreko kide izatea gaineratzen zaiela.

III

      Bigarren Idazpuruak hauteskundeen erakuntza du gai.

      Epailaritzakoen lehendakaritzapeko eta Epailari, Auzi-maisu, Legelariz eta Lege-alorreko lan-bidedunez osatutako Hauteskunde-Batzordeen bidezko erapidetzari eusten zaio. Auzimaisuek honetan eskuhartzearen komenigarritasunak, hoiek Epaitegi Nagusiko Auzimaisuak izatea aholkagarri egin du. Epaitegi Nagusi hori, ordea, oraindik eratu gabe dagoenez gero, behin-behingorako Bilboko Lurralde-Auzitegikoei izendatu zaie egiteko hori.

      Hiru moetatako Hauteskunde-Batzordeak daude: Bere egoitza Legebiltzarrean izango duen Autonomia-Elkarteko Batzordea; aginte-eremuz Kondaira-Lurraldea hartzen duen Kondaira-Lurraldearen mailakoa, eta agintepidez epailaritza-barrutietako bakoitza hartzen duen Eskualdekoa.

      Legea ulertzeko moduarekiko iritziak bateratzeko Autonomia-Elkarteko batzordeak bertan eskuhartzea funtsezko gertatzen deneko iritzi-eskatzezko erapidetzaren ardatza Batzorde hori izan dedineko ahaleginak egin dira eta, horregatik, politika-alderdiek, batasunek edo baterakundeek artez Batzorde horrengana jotzea legezkotzen da. Xede horixe bera du horren Erabakiak beheragoko mailako Batzordeei jakinarazteak, eta bere orokortasuna dela eta komenigarri izan dedinean erabaki hoiek iragartzeak ere.

      Hauteskunde-Sailekiko hauteskunde-erakuntza Eusko Jaurlaritzari uzten zaio, inola ere Hauteskunde-Batzordeei alderdikeriarik ezarentzako ezinbesteko baldintza ez den arduralaritza-lana kenduz.

      Egitekoz dagokien Sailaren tegian hauteskundeak eraz arteztea duten Hauteskunde-Mahaiak zozketaz izendatutako Mahaipuru batek eta Laguntzaile batek, politika-alderdien, baterakundeen, batasunen eta hauteskunde-bazkunen izeneko artekariek osatuko dit.uzte, guztiek eginbehar berdinekin, herri-zuduzko ihardunean ari direnarren hautagai-zerrenda baten egiten duten artekaritzaren zernolakoen berarizkotasunak hoiei hauteskundeak artezteko arduralaritza-ahalmenari datxezkon eskubideak ematea eragozten badu ere. Artekari izateko, ahaldun izateko bezala, hautagai izatea baino ez da beharrezkoa.

IV

      Hirugarren Idazpuruak Jaurlaritzaren 1981garreneko Ekainaren 30eko Legeari egokituz Lehendakariaren Dekretoz egin beharko den hauteskundetarako deia du gai. Hauteskunde-aldia ahalik eta gehien laburtzeko xedez, 46garren atalak deia egitezko Dekretoa argitaratu dedin egunetik eta hauteskundeak egin daitezenerarte gutxienez hogeita hamasei eguneko aldi bat eta gehienez berrogeita bostekoa jartzen du, guztiek benetan jakin dezaten Autonomia-Elkartean ateratzen diren egunkari guztietan argitaratu beharra eta beste gizarte-iragarpide batzuen bidez ere zabaldu beharra agintzen dela.

V

      Laugarren Idazpuruak hautagaien aurkezpenari edo aldarrikapenari buruzkoak araupetzen ditu. Hautagai batzuezko hauteskunde-barrutikako heintasunaren arauerako erapide bat denez gero, aurkezpena politika-alderdien, baterakundeen eta hauteskunde-batasun eta bazkunen esku uzten da, azkeneko bi hoiek direnerako berarizko arauak jarriz.

      Elkarteekiko araupeketak, elkartuta aurkezten diren alderdi edo baterakundeei hautagai-zerrendak berenez aurkeztea debekatu egiten die. Halaber, hauteskundetara aurkezten diren politika-taldeei, hauteskunde-barruti bakoitzean hautagai-zerrenda bat baino gehiago aurkeztea debekatu egiten zaie. Hauteskundetara aurkeztu direnen arteko aukera-berdintasunaren arauerako oinarri irizpidea bermatu nahi da horrela, hautagaiei dagozkien herri-Laguntzak hautagai-zerrenda bakoitzari ematen zaizkionez gero debeku hori ez izatera aukera-berdintasun horren kaltetan bait-litzateke.

      Bazkunak bostehun izenpe gutxienez eskatuz araupetzeak zera du xede: Herri-laguntzez baliatuz, bere zuduak aldezteko berenezko bideak izan behar ditzatenarren, hautatzaileei bere aukera egin dezaten jaurtze-egitasmo batzuk aurkeztea helburu duen ihardun bat bestetarakotuz herritarrentzat nahaspide gertatu behar ez duten gutxi batzuen nahientzako ozengailu bat aurkitzea xede izan dezaten hautagai-zerrendei bideak ixtea.

      Hautagai-zerrenda baten baino gehiagotan egotea debekatu egiten da eta, horren arlora, hautagai-zerrendak aurkezterakoan hautagai bakoitzaren onarpena egiaztatzeaz gainera, hautagai-zerrenda baten baino ez daudela adieraztea eskatzen zaie.

      Hautagai-zerrenda baten ordezkariaren zerdena zehazten da, elkarrekingo harremanetan, eta bere erabakien bidez legez behartzen duen hautagai-zerrendaren ahaldun dela hauteskunde-arduralaritzaren lankide denez.

      Iragarketa bi barne dituen hauteskunde-ihardunaren aldi honetan, hautagaiek hautagaitasun-baldintzak betetzen dituztela, eta hautagai-zerrendak jarrita dauden arauei atxikiz eginda daudela egiaztatzea dute Batzordeek funtsezko egitekoa, arau hoiek, hautatzaileei, hautagai bakoitza zerrendetan behin baino ez dela agertzen eta zerrendak garbi eta egiaz eginda daudeneko legesegurtasuna bermatzera jotzen dutela. Horretxegatik, atzera egitea, hiltzea edo hautaezinen bat agertzea gertatutakoan salbu, zerrendetako izenhurrenkera ezin da zerrendok behin-betiko aldarrikatu ondoren aldatu, ordezkaketa egiteko hurrenkera ordezkoen izenena bera dela. Agindubidezko zuzenketez gainera, beste hautagai-zerrenda batzuen ordezkariek egin ditzaketen jazarpenak ere araupetzen dira eta, hori, legezko segurantza eta hauteskunde-egiteraldiaren argitasuna eta gardentasuna bermatzezko helburuarekin berarekin.

      Aldarrikapeneango bidegabekeria, hautagaizerrendek berenez dituzten akatsak eta hautagaiei banaka dagozkienak elkarrengandik bereiziz araupetzen dira, hautagaiak aurkezterakoango akatsek nahitaez hautagai-zerrenda osoari zer eraginik ez dutela eritzi eta, noiz nola, ondorio ezberdinak ematen zaizkiela.

VI

      Hauteskunde-egiteraldirako arauak Boskarren Idazpuruan ematen dira.

      Orotariko manuek, hauteskunde-ekintzaren aldia hamabost egunekoa dela diote.

      Boskarren Idazpuruko Lehenengo Atalburuak ezein aintzin-iragarpenen debekua egiten du, aurrez gaudimena utzi beharrari darion zeharkakoa barne.

      Hiri-bidetango tokiez baliatzeari buruzkoentzat, Udal bakoitzean Alkatearen lehendakaritzapeko Batzorde batzuk sortarazten dira, hauteskunde-barruti horretan aurkezten diren hautagai zerrenda guztien ordezkariek hoietako kide izateko eskubidea dutela. Batzorde hoiek, Udalbatzarrak hauteskunde-ekintzako bilkurak egiteko eta iragarkiak jartzeko gai diren hiriguneak zeintzuk diren zehaztu ondoren, tegi eta gune hoiek bereizkeriarik ezaren eta aukera-berdintasunaren arauerako irizpidez banatuko dituzte, Batzordearen erabakiari Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen aurrerako goradeiez jazarri ahal izatea jartzen dela.

      Lege-hauspenekiko edo ondamenekiko erantzun beharra alderdiei, baterakundeei eta batasunei eta hauteskunde-elkarteen suztatzaileei leporatzen zaie.

      Irudi edo irarki-bidezko iragarkiak horretarako baimena dagoeneko tokietatik kanpo jartzea zigortu, eta hauteskundeak bukatu ondoren hauteskunde-iragarkiak kendu beharra jartzen da.

      Herri-adierazpideetako dohango iragarraldiez baliatzeko bideak ere araupetzen dira, Kondaira Lurralde guztietan hautagai-zerrendak aurkezten dituztenei eta, nolanahi ere, aurreko legegintza-aldian berenezko Legebiltzar-taldeak izan dituztenei Telebistatikako irraketa-aldi bat eta Irratitikako beste bat gutxienez emanaz.

      Idazpuru honetako Bigarren Atalburuak hauteskunde-gastuak araupetzen ditu. Hoiek neurtzeari ezinezko eritzi, eta ez zaie mugarik jarri, are gehiago norbanako-jabetzapeko adierazpideen nahiz gizartean eskuhartzaile direnez bere adierazpen-askatasuna ezin murriztu dakiekeen hertsatze edo zudukide-taldeen zeharkako laguntzak egon daitezkeela eta, bestalde, lege-nortasundun direnez diru-eskurapide finkoak dituzten politikaalderdien gastuak mugatzeko inolako arrazoirik ez dagoela.

      Besterik da beste dirueskurapide-moeta batzuk debekatzea, bere emaitzen truke politika-bidetarako baldintzak jarri nahi lituzketenengandikakoak edo legez kontrako ekintzapidetatik datozenak adibidez.

      Hauteskunde-egiteraldiango ahalik eta gardentasunik haundiena lotzen saiatuz, egindako gastuen Hauteskunde-Batzordean artapeko agiritasuna ezartzen da.

      Bi neurri-moeta jartzen dira zaingo hori egiteko. Alde batetik, hautagai-zerrendek bere kontaduritza-liburua izan beharko dute; bestetik, zuritu gabeko diru-eskuraketaren edo izkutatutako gastu-atalaren hiru-alakora eta 87garren atalaren gai den dirulaguntza hartzeko eskubidea kentzera iritsi daitezkeen zigorrak ohartematen dira. Beti ere, diru-laguntza eskuratzea Hauteskunde-Batzordeak dirueskuraketa eta gastuen zuriztapenari buruzko bere erizpena eman dezanaren baldintzapean gelditzen da.

VII

      Legearen Seigarren Idazpuruak, Hauteskundetegia irekitzen denean hasi eta erabateko botokontaketa eta hautatutako Legebiltzarkideen aldarrikapena egin dedinerarteko alde berezien bilbakuntza egiten du.

VIII

      Zazpigarren Idazpuruak agiripaperak eta hauteskunde-jazarpenak aurkezteko eta egiteko modua araupetzen du, arduralaritza-bideei dagozkieneterako bide erraz bat jarri eta, hauteskunde auzipidetarako, Gorte Nagusietarako hauteskundeetan gai hori antolatzen duen araupidetzara jo araziz.

I IDAZPURUA

OROTARIKO ERABAKIAK

Lehenengo Atala

      Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 26garren atalean ohartemandakoa egiteratuz, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak araupetzea da Lege honen xedea.

2. Atala - Hautatzaileak

      Autonomia-Elkarteko edozein Udaletako Biztanle-erroldetan sartuta egon eta bere herri eta politika-eskubideen erabateko jabe izan daitezen gara-adineko guztiak izango dira hautatzaile.

3. Atala - Hautatzaile-Zerrendaren Agirikotasuna

      1.-     Hautagaien aldarrikapena egiteko izendatutako eguna baino lehen, Eskualde-Batzordeetako Lehendakariek, dagozkien Udalekin elkar hartuta eta behar bezala ezagutarazitako tokietan, honako agiri hauen egiaztatutako aldakiak jarri beharko dituzte agirian:

a)   Hautatzaileen behin-betiko zerrenda.

b)   Atal honen 3garren zatiak dioenaren arauera eskuratu dakizkien harez gero hildakoei eta botoa emateko eskubidea egiteratzeko gaitasungabetutakoei edo eskubide horretzaz aldi baterako gabetutakoei buruzko egiaztagiriak.

      2.-     Hautagai-zerrenda bakoitzaren ordezkariei, horrela eskatzen badute, biztanle-erroldearen edo hori dakarren Kondaira-Lurralde bakoitzeko informatika-zerrendaren aldaki bana eskuratuko zaie, dohan, hautagai-zerrendak aurkezteko unean.

      3.-     Udaletako Idazkariek, hauteskundetarako deia argitaratu eta hurrengo sei egunen barruan, zendutakoen sendetsitako zerrendak bidali beharko dizkiete Eskualde-Batzordeei. Halaber, eta epe horretxen barruan, Epailaritza-Agintariek, dagokien Epailariaren edo Probintzia-Auzitegiko Lehendakariaren bidez, noiz nola, heurek eskuhartuta gaitasun-gabetutakoen zerrenda eta botoa emateko eta hautagai izateko epaiz eskubidegabetutakoena edo eskubide hori aldi baterako kendu zaienena bidaliko dituzte.

      Zerrenda hoiek sendetsitakoak izan beharko dute, bainan hauteskundetarakoak eta ez beste ezertarakoak direnez, dagokien eragina izateko ez dute legezko sendespenik beharko eta, hori, hala balegokio herri-agiri bateango gezur izateagatik ekarri Litzaketen eta ekarri behar dituzten erantzunbeharren kaltetan gabe.

      4.-     Atal honen lehenengo zatian esandako egiaztagiritan oker-bidez sartu dituztela uste dezatenek, hauteskunde-eguna baino bost egutegi-egun lehenagorarte Eskualdeko Hauteskunde-Batzordearen aurreango zuzenketa-eskea egin ahal izango dute. Eskualde-Batzordeak, zuzenketa-eskeari erantsitako agiri-bidezko egiaztapena ikusita, hurrengo berrogeita zortzi orduen barruan erabateko erabakia emango du, inolako goradeirik egiterik ez dagoela.

4. Atala - Hautagaitasuna

      Autonomia-Estatutoaren 7garren atalean jartzen diren baldintzak betez, hautagai izan eta Lege honetan esaten diren hautaezin-zioek hartzen ez dituzten herritarrak izango dira hautagai.

5. Atala

      Honako hauek ezingo dute hautagai izan:

a)   Eusko Jaurlaritzaren edo Ministro-Batzarraren Dekretoz izendatutako aukerako izendapenezko herri-kargudunek. Erresumako Jaurlaritzako Ministroek. Eusko Jaurlaritzaren eta Erresumako Jaurlaritzaren menpeko Herri-Baltzuetako Arduratze-Batzordeetako kideek.

b)   Erresuma-Arduralaritzako Autonomia-Elkarteango Lurralde-ordezkariek, erakundegoren-mailako Arduralaritzakoak barne, eta baita, halaber, Erresuma-Arduralaritzaren probintzia-mailako Ordezkari, Artezkari edo Buruzagiek ere.

c)   Lanbidezko Gudal-sailetakoek.

d)   Ertzaintzako, Arabako Foru-Diputazioaren agintepeko Miñoietako, Erresumako Segurantza-Sail eta Indarretako eta Udal-zaingoetako kideek.

e)   Hauteskunde-Batzordetako Lehendakari Batzordekide eta Idazkariek.

f)    Lege-mailako beste manuren baten bidez hautaezintzat jotakoek.

6. Atala

      1.-     Aurreko atalean esandako kargu edo egitekoren baten ihardun eta hautagai gisa aurkeztu ditzatenek hautaezina dakarren kargua edo egitekoa erabat edo aldi baterako utzi egin dutela egiaztatu beharko dute dagokien Hauteskunde-Batzordearen aurrean, modu sinestagarriz.

      2.-     Hautagai-zerrenda baten egon eta hautaezintzat jotako kargu edo egitekoren batera iritsi daitezenek, egoera hori dagokion Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi beharko diote, eta hautagai-zerrendatik kanpo geldituko dira.

7. Atala

      1.-     Hautaezin-zio guztiak bidebatez elkartuezin-zio dira.

      2.-     Eusko Legebiltzarkide izatea Erresumako Diputadu-Batzarreko izatearekin ere elkartuezina izango da.

      3.-     Elkartuezina sortuzko karguz, ihardunaz edo egoeraz jabetu ledin Legebiltzarkideak, legebiltzarkide izateari utzi egingo dio.

8. Atala - Hauteskunde-Barrutiak

      Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Kondaira-Lurraldea izango da hauteskunde-barruti.

9. Atala - Hauteskunde-Barrutiko Legebiltzarkide-zenbatekoa

      Hauteskunde-barruti bakoitzeko hogeitabost legebiltzarkide hautatuko dira.

10. Atala - Gutxienezko ehunekoa

      1.-     Legebiltzarkide-tokien banakuntzan sartu ahal izateko, dagokion hauteskunde-barrutian izandako baliozko boto guztien ehunekik bostekoa gutxienez atera beharko da.

      2.-     Ehuneko hori ateratzeko, indarrik gabeko botoak eta boto zuriak ez dira baliozko bototzat kontatuko.

11. Atala - Legebiltzarkide-Tokiak ematea

      1.-     Hauteskunde-barruti bakoitzean alderdi edo hautagai-zerrenda bakoitzari legebiltzarkide-tokiak ematea, D' Hont-en arauak erabiliz egingo da.

      2.-     Hauteskunde-barruti bakoitzean aurkeztu daitezen hautagai-zerrendak itxitakoak eta aldatu ezinekoak izango dira.

      3.-     Botoen kontaketa, zerrendak botorik gehien ateratakotik hasitako hurrenkeran jarrita egingo da.

      4.-     Zerrenda bakoitzak ateratako baliozko boto guztien biren, hiruren... etabarren arteko banaketa egingo da.

      5.-     Legebiltzar-tokiak, hori egin eta banakin haundienak eman ditzaten zerrendei emango zaizkie, haundienetik txikienerainoko goitik beherako hurrenkeraz.

      Toki bat ematerakoan bi hautagai-zerrendek edo gehiagok ematen dituzten banakinak berdinak izatea gertatuz gero, ebazpena hamarrenak aterata egingo da, legebiltzar-tokia hamarren gehien izan ditzan hautagai-zerrendari emanaz.

      6.-     Aurreko zatian esandako araua erabiliz gero berdintasunak oraindik irautea gertatuz gero, legebiltzarkide-tokia orohar boto gehiago ateratako zerrendari emango zaio.

      7.-     5karren zatian esandako araua erabiliz banakinak eta botoen guztizkoak berdinak izatea gertatuz gero, lehenengo legebiltzarkide-tokia zotz eginda emango da, eta ondorengoak txandakatuz.

      8.-     Zerrenda bakoitzari dagozkion legebiltzarkide-tokien zenbatekoak zehaztu ondoren legebiltzarkideei ematea, zerrendan izan dezaten hurrenkerari hertsiki atxikiz egingo da.

      9.-     Hautatutako legebiltzarkide aldarrikatutako batek bere tokia uztea, hiltzea edo ezinduta gelditzea gertatuz gero, legebiltzarkide-tokia, berez eta besterik gabe, dagokion zerrendako hurrengoari ematen zaio.

      10.-  Era berean, legegintza-aldiak diraueno legebiltzarkidetakoren bat hiltzea, ezinduta gelditzea edo bere tokia uztea gertatuz gero, legebiltzarkide-tokia aldarrikatutako hautagai-zerrenda berean hurrengo egon dedin hautagaiari emango zaio.

      11.-  Ordezkaketak legegintza-aldiak diraueno egin ahal izango dira.

12. Atala

      1.-     Herri-agintari guztiak, bere aginte-eremuaren barruan, Hauteskunde-Arduralaritzak bere egitekoak behar bezala bete ditzan bere laguntza ematera behartuta daude.

      2.-     Boto-emanketaren egunean, Hauteskunde-Sail edo Mahai bakoitzerako izendatutako Aginte-eskudunak, botoak emateko tegiaren barruan edo horretarako sarpideetan edo inguruan bakeari eusteari dagozkionetan Mahaiko Lehendakariaren agintepean egongo dira.

13. Atala

      1.-     Eusko Jaurlaritzari dagokio Estadistika-Artezkaritzaren bidez Hautatzaile-Erroldea egitea eta unean-uneangotzea.

      2.-     Era berean Eusko Jaurlaritzak, Herrizaingo-Sailaren bidez, Hauteskunde-egiteraldirako laguntza ematezko honako lan hauek egingo ditu, etengabe, boto-eskubidea bermatzeko:

a)   Hauteskunde-bideak Lege honetan jarritako epeen barruan egin daitezen beharrezko izan daitezen teknikazko ekintza guztiei arta egitea eta zaintzea.

b)   Hauteskundeak teknikaren aldetik behar bezala egingo direla bermatzeko Hauteskunde-Batzordeei aholkuak ematea.

c)   Hautatzaileek, Hautagaiek, politika-alderdi edo Hauteskunde-Batasunek eta ezein Herri-Agintarik egin diezazkioten eskabide, iritzi-eske eta zuzenketa-eskeei erantzutea.

d)   Hauteskunde-batzordeen esku-diruzko eta gauzazko nolanahiko eskuarteak jartzea eta bai, Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailetako Batzordeei dagozkienetan, Hauteskunde-aldian bere egitekoa betetzeko behar ditzaketen lanariak ere.

e)   Lege hau edo honen araudiak egiteratzeko araupide guztiak gertatzerakoan bere iritzia ematea.

      3.-     Aurreko zatien gai diren egitekoak, Hauteskunde-Batzordeei dagozkiei egiteko eta agintepideen kaltetan gabekoak izango dira.

      4.-     Atal honen 2garren zatian aipatzen den Herrizaingo-Saileko Artezkari edo Zerbitzuburua, Eusko Jaurlaritzako Estadistika-Artezkariarekin batean, Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko kide izango da. Era berean, Kondaira-Lurraldeen mailako Hauteskunde-Batzordeen bilkuretara ere hoiek izendatutako ordezkariei dei egin beharko zaie, izendapen hoiek Batzordeak eratu baino lehen eginaz. Aholkuak ematea eta Hauteskunde-Batzordeekingo harremanak bermatzea izango da hoien egitekoa.

      Eskualde-Batzordetan, Batzordeak bere egoitza bertan dueneko Udaleko Idazkariak esku-hartuko du edo, hala egokituz gero, Udalean Hauteskunde-Arduralaritzari datxezkon egitekoak bere gain dituen herrilanariak.

      Hoiek hitz egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabe eskuhartuko dute.

II IDAZPURUA

HAUTESKUNDE-ERAKUNTZA

I ATALBURUA

OROTARIKO ERABAKIAK

14. Atala

      Hauteskunde-arduralaritzak hauteskunde-egiterapideen gardentasuna eta bereizkeriarik eza eta herri-kargutara iristeko aukera-berdintasuna Lege honek jartzen dituen modu eta neurritan bermatzea du helburu, Epaitegiei dagozkien agintepideen kaltetan gabe.

15. Atala

      1.-     Egituraz, Hauteskunde-Batzordeek eta Hauteskunde-Sailek osatzen dute hauteskunde-erakuntza.

      2.-     Hauteskunde-Batzordeak Autonomia-Elkarte, Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailakoak izango dira.

16. Atala

      1.-     Hauteskunde-Batzordeetako Lehendakaritza, Kidegoa eta Idazkaritza, eta bai Hauteskunde-Mahaietako kide izatea ere, nahitaezkoak izango dira.

      2.-     Ezingo dute Hauteskunde-Mahaietako izan:

a)   Hauteskunde-Batzordetako kide izan daitezenek.

b)   Hauteskundetara hautagai gisa aurkeztu daitezenek.

c)   Hauteskunde-bidezko edo nahi bezalako izendapenezko herri-kargudunek.

d)   Bere herri eta politika-eskubideak erabat indarrean izan ez ditzatenek.

      3.-     Eritetxean egon daitezen gaisoek eta gainontzekoek hori mediku-egiaztagiri baten bidez zuritu dezatenean; hauteskunde-barrutitik landa bizi direnek eta itsasontzi-lanariek, joan ezina adierazi dezakete.

      4.-     Aurreko zatietan aipatutakoetakoren bat izendatzen badute; dagokion Eskualde-Batzordeko Lehendakariari jakinaraziko dio, ordezkoa jarri dezan.

17. Atala

      1.-     Hauteskuide-Batzorde bateko kide izatea beste bateko izatearekin bateraezina da.

      2.-     Hori gertatuz gero, bete beharreko egitekoa goragoko mailakoan egiteratuko da, eta biak maila berekoak izatea gertatuz gero, aukeratu dedinean.

      3.-     Hauteskunde-Batzordetako kideak ezingo dira artezkari nahiz ahaldun-ihardunetarako izendatu.

II ATALBURUA

HAUTESKUNDE-BATZORDEEZ

I SAILA

OSATZEA

18. Atala - Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaria

      1.-     Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaritza, Epaitegi Gorenekoenei-dakariari dagokio.

      2.-     Lehendakariordetza karreran aintzinakoena izan dedin auzimaisuak izango du, eta horretan berdintasuna gertatuz gero zaharrenak.

19. Atala - Kideak

      1.-     Honako hauek izango dira Autonomi-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko kideak:

a)   Epaitegi Goreneko lau Auzi-maisu.

b)   Euskal Herriko Unibersitateko, eta Deustoko Unibersitateko Lege-Unibersitate-sailetako Dekanoak.

c)   Bilboko, Donostiako ta Gasteizko Abogadu-Elkarteetako Dekanoak.

d)   Bere egoitza Autonomia-Elkartearen mugartean izan dezaten Eskribau-Elkarteetako Dekanoak.

e)   Legetango Lizentziadun izeneko lau kide gehienera.

      2.-     Aurreko a) zatiaren gai diren batzordekideak epaitegi Goreneko Lehendakariaren aurrean egindako zozketaz izendatuko dira. Nolanahi ere, hala egokituz gero, hauteskunde-auzipideen ardura izan behar dezaten Auzimaisuak zozketa horretatik kanpo geldituko dira. Zerdena eta ihardutze-tokia aldatzen ez den bitartean karguaren iraupenak ez du amaierarik izango.

      3.-     e) zatian aipatutako batzordekideen izendapena Legebiltzarrak egingo du, bere barne-Araudiak zehaztu dezan eran. Kargua bost urterakoa izango da.

20. Atala - Ordezkaketak

      1.-     Aurreko atalaren 1. zatiaren a) eta e) txataletan esandako Batzordekideen ordezkapena, izendapenaren modu berean egingo da.

      2.-     Aurreko atalaren 1. zatiaren b) txatalean esandako batzordekideen ordezkotza Dekano-ordeei dagokie eta, hoien ezean, dagokien Lege-Unibersitatesailetako Idazkariei.

      3.-     Aurreko atalaren 1. zatiaren c) eta d) txataletan esandako batzordekideen ordezkotza, dagokien Elkarteko Eraentza-Batzordeak edo eraentzarako bateango ihardutze-sailak izendatu dezanak egingo du.

21. Atala - Idazkaria

      Eusko Legebiltzarreko Legelari Nagusia izan go da Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Idazkari.

22. Atala - Egoitza

      Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak Eusko-Legebiltzarrean izango du bere Egoitza.

23. Atala - Kondaira-Lurralde eta Eskualde mailetako Hauteskunde-Batzordeen osatze modua

      1.-     Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailetako Hauteskunde-Batzordeen osatze-modua, ordezkaketak eta egoitza, Gorte Nagusietarako hauteskundeei buruzko legebidetan agindutakoaren arauera antolatuko dira.

      2.-     Hala egokituz gero, esandako Batzorde hoietako kide izan daitezen Auzimaisu eta Epailariak, horren zio izandako zer-dena eta ihardutze-tokiak iraun dezaten artean egongo dira kargu horretan.

      3.-     Hauteskunde-Batzordeetako kide izan behar dezaten Irakaslegoren edo hautatzaileek bost urteko aldi baten ihardungo dute egiteko horretan.

24. Atala

      1.-     Hauteskundetarako deia iragarri dedinetik guztizko boto-kontaketa burutu dedinerarteko aldian Hauteskunde-Batzordetako kide izatea dakarten kargudunak tokiz aldatzea, kargutik kentzea edo geldialdian uztea, bakoitzean erabilgarri izan daitezen Herrilanariekiko edo Lanbide-Elkarteekiko Legepideek agintzen dutenez araupetuko da.

      2.-     Hauteskunde-alorreko lege-hauspen edo hutsegatikako zehaztapidetza bati ekin behar dakionetan, Autonomia-Elkarteko Batzordea izango da bere kideak edo gainontzeko batzordetakoak bere ihardunetik aldentzeko erabakia hartzeko gaitasuna duen ihardutze-sail bakarra.

II SAILA

BATZORDEEN AGINTEPIDEAK

25. Atala - Autonomia-Elkarteko Batzordea

      Honako hauek dagozkio Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari:

a)   Hautatzaile-Erroldeari buruzko zerbitzu guztiak arteztea eta ikuskatzea.

b)   Behin-betiko hautatzaile-zerrenden aldakiak egiteari eta zabaltzeari buruzko erabaki guztiak hartzea.

c)   Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren menpeko herri-adierazpideetango dohango iragar-aldiez baliatzeko eskubidea egiteratzea eta bermatzea eta, orohar, hauteskunde-egiteraldian herri-iareipideen egiterapena bermatzea.

d)   Beheragoko mailetako batzordeek egin diezazkioten iritzi-eskeak ebaztea, eta bere agintepideen eremuan hoiei artezpideak ematea.

e)   Egin dakizkion kexuak, zuzenketa-eske edo goradeiak arau hauen edo agintepide hori eman diezaion beste edozein manuren arauera ebaztea. Hautatzaile-erroldeak egiteari, zuzentzeari, gordetzeari eta jatorrizkoekin alderatuz egiaztatzeari buruzko arazo guztietan eta hoietako beste lege-biderik jarri gabeko hauteskunde-ekintza guztietan zuzenketa-eskeak eta goradeiak hartzeko eta ebazteko gai izango da.

f)    Hauteskunde-lanetan eta Hautatzaile-erroldea egin, zuzendu, gorde edo jatorrizkoarekin egiaztatzekotan ofizialtasunez eskuhartu dezaten guztiekiko zigortze-agintearen jabe izatea.

g)   Egin daitezen hauspenak zuzentzea, Epaitegientzat gordeta egon ez daitezen guztietan, eta bidezko eritzitako 100.000 pesetarainoko isunak jartzea.

h)   Hauteskundeen nahiz hautatzaile-erroldeen alorretan Legeak edo bestelako manu batzuk izendatu diezazkioten egitekoak.

26. Atala

      1.-     Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailetako Batzordeek, bere agintepidea egiteratzen duteneko eremuaren barruan, Autonomia-Elkarteko Batzordeak dituen ahalmenak heurak izango dituzte, eta Lege honek edo beste manuren batzuk eman diezazkieten gainontzekoak.

      2.-     Kondaira-Lurraldeetako Batzordeek gehienezko 50.000 pesetarainoko zigorrak jarri ahal izango dituzte, eta Eskualde-mailakoek 25.000 pesetarainokoak: Batzordeek, bere larria dela eta bere agintepidea gainditzen duten zigorrak dagozkien jokabideen berri izanez gero, aginte-mailaz bere gaineko duten Batzordeari jakinarazi ahal izango dizkiote.

III SAILA

ERAKUNTZA ETA IHARDUNA

27. Atala

      1.-     Hauteskunde-Batzordeak Hauteskunde-Arduralaritzako ihardutze-sail iraunkortzat joko dira. Hauteskundetarako deia egitezko Dekretoa argitaratu dedin egunaren biharamonean arauz bildu beharko dute.

      2.-     Auzimaisu edo Epailariei dagozkien karguetango ordezkaketak, eta bai bost urtetarako direnetangoak ere, heriotza, zer-dena galtzea, lan-tokiz aldatzea edo Batzordeko izateko eragozpena, debekua edo elkartuezina dakarren beste ezein gertatutako egunaren hurrengo hamabost egunetan egingo da. Hoietakoren bat hauteskunde-egiteraldian gertatu, edo batzordekide bat hautagai gisa aurkeztera doanean, dagokion Batzordeko Lehendakariak hori jakin eta berrogeita zortzi orduko epearen barruan egingo da ordezkaketa.

      3.-     Batzordeak eratu ondoren, Autonomia-Elkarteko Batzordeko Lehendakariak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Kondaira-Lurralde eta Eskualde mailatako Batzordeetako lehendakariek dagokien Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute Batzordearen erakuntza eta osatze-modua iragartzezko erabakia, batzordekide bakoitza bertan egoteko zioak zehaztea beharrezkoa dela.

      Halaber, egin behar izandako ordezkaketak ere Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, bakoitzaren zergatikakoa adieraziz.

      4.-     Deia egitezko Dekretoa argitaratu eta hiru eguneko epearen barruan, hauteskunde-egiteraldian Batzordeak nola osatuta egongo diren berriz argitaratu beharko da dagokien Aldizkari Ofizialetan.

28. Atala

      Hauteskunde-Batzordean erakuntzarako eta ihardunerako jaurpideak Lege honetan ohartemandakoak izango dira eta, hoien ezean, Arduralaritzabide-Legean bateango ihardutze-erakundeentzat ohartemandakoak.

29. Atala

      1.-     Batzordeak Lege honetan esandakoetan eta jarritako egunetan bilduko dira eta, gainera, Lehendakariak beharrezko eritzitakoan edo hiru batzordekidek eskatu dezatenean.

      2.-     Bilkuretarako deiak idatziz egingo dira, hartu direla, eguna eta gai-zerrenda egiaztatuta utzi daitekeeneko ezein bidez baliatuz.

      3.-     Bilkuretara joatea nahitaezkoa da. Joaterik eza zuritu gabe huts egin dezaten bilkurakideek, zentzapide-alorreko erantzunbeharra izango dute.

30. Atala - Idazkariak

      1.-     Idazkariek hizpidea izango dute, bainan botoa emateko eskubiderik ez.

      2.-     Idazkariei, bateango ihardutze-erakundeei buruzkoetan Arduralaritzabide-Legeak izendatzen dizkien egitekoak dagozkie. Batipat, Batzordearena izan eta honek bere Egoitza dueneko tegietan gordeta egongo diren agiriei arreta egingo die.

31. Atala

      1.-     Hautatzaileek, bere egoitzari dagokion Eskualde-Batzordeari egin beharko dizkiote bere argipide-eskeak.

      2.-     Hauteskunde-barruti bakar bati baino gehiagori doazkiekeen arazoak izan daitezenean, politika-alderdi, batasun edo baterakundeek Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari aurkeztu ahal izango dizkiote bere argipide-eskeak. Eske hori hauteskunde-barruti bakar bati baino ez dagokiona izan dedinean, dagokien Kondaira-Lurraldeko Batzordeari egingo diote.

      3.-     Herri-Agintari eta Erakundeek, iritzi-eskalearen aginte-eremua bere agintepean izan dezan Batzordeari artez egin ahal izango dizkiote bere argipide-eskeak.

32. Atala

      1.-     Argipide-eskeak idatziz egon eta hartu ditzan Batzordeak ebatziko ditu, bere iritziz garrantzitsua delako edo orokortasun-irizpidez erabakitzeari komenigarri deritzalako Goragoko mailako Batzorde bati bidaltzea erabaki dezanean salbu.

      2.-     Autonomia-Elkarteko Batzordeak, irizpide-batasuna lortzeko, ebatzi ditzan eta Kondaira-Lurraldetako Batzordeei egin dakizkien aholku-eskeen eremuan eragina izan dezaketen gaiei buruzkoak izan daitezen aholku-eske guztiak Kondaira-Lurraldeetako Batzordeei jakinarazi beharko dizkie.

      3.-     Aholku-eskearen presak Batzordeari bilkurarako deia egiteko astirik eman ez, eta lehendik ere Batzorde horretxen edo Goragoko Baten horretzazko kideko erabakiak egon daitezenean, Lehendakariak erantzukizuna bere gain hartuz, behin-behingo erantzun bat eman ahal izango du, hori Batzordeak egin dezan lehenengo bilkuran sendestearen edo aldatzearen kaltetan gabe.

33. Atala - Erabaki eta akordioen iragarketa

      1.-     Egin zaizkien eta ebatzi ditzaten aholku-eskeen orokortasunak hori komenigarri egin dezanetan, Hauteskunde-Batzordeek, bere Lehendakariaren aginduz, hartutako erabaki hoiek edo aholku-eskeen edukia iragarri egin beharko dituzte. Nolanahi ere Autonomia-Elkarteko Batzordearenak izan eta Kondaira-Lurraldeetakoei jakinarazi zaizkienak beti argitaratu egingo dira.

      2.-     Argitalpena, Autonomia-Elkarteko Batzordea bada, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian egingo da, eta gainontzekoetan dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean.

III ATALBURUA

HAUTESKUNDE-SAIL ETA MAHAIEZ

I SAILA

HUTESKUNDE-SAILEZ

34. Atala - Hauteskunde-Sailen zenbatekoa eta zehaztapena

      1.-     Hauteskunde-barruti bakoitzean hautatzaileak, botoa emateko, Hauteskunde-Sailka eratuko dira.

      2.-     Udal bakoitzean Hauteskunde-Sail bat egongo da gutxienez.

      3.-     Hauteskunde-Sail bakoitzaren neurria Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren aginduz zehaztuko da. Nolanahi ere daitekeen neurrian Eusko Legebiltzarreko hauteskundetarako Hauteskunde-Sailak Gorte Nagusietarako, Batzar Nagusietarako eta Udalbatzarretarakoak heurak izan daitezeneko ahaleginak egingo dira.

      4.-     Sailen eta Mahaien zenbatekoa eta mugak behin-betiko zehaztea, deia argitaratu dedin egunaren ondorengo 10 egunen barruan egingo da.

      5.-     Hauteskunde-Sailkako banaketa, aurreko zatian esandako epea bukatu ondorengo 4 egunen barruan argitaratuko da Kondaira-Lurraldeetako Aldizkari Ofizialetan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

35. Atala - Tegien zehaztapena

      1.-     Herrizaingo-Sailburuak, agindu bidez, Hauteskunde-Sail bakoitzari dagokion tegia zehaztuko du, honako oinarri-irizpide hauen arauera:

a)   Herri-jabetzapeko eraikintzen norbanako-jabetzapekoekiko lehentasuna, lehenengo hoietan ikastegietarakoak eta bertan luma-lanerako idazgurik edo etxalderik egon ez dedinekoak hobetsiz.

      Norbanako-jabetzapeko eraikintzetango-tegiez baliatu beharra izanez gero, lehentasuna hezkuntzarakoek edo Kultura edo Jostabide-Erakundeenek izango dute, hoien jabeek edo artezte-sailek bere baiezkoa eman ondoren; baimen hori ezingo dute behar bezala egiaztatutako zioegatik baizik ukatu.

b)   Hautatzaileen pilaketaren edo bakanketaren neurria, tegia dagoen tokia Saileko alde guztietatik ahalik eta hautatzaile gehien etortzeko erreztasun-bide izan dedin saituz.

      2.-     Tegien zehaztapena Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean iragarriko da, aurreko atalaren 5karren zatian esandako modu eta epeen barruan. Kondaira-Lurraldean zabalkunde gehien izan dezaten egunkariek, boto-emanketaren egunaren aurreko azkeneko igande edo jai egunean, eta bai egun horren bezperan ere, Sailen, Mahaien eta hoiek daudeneko tegien zerrenda agintaritzagandikako argipide gisa argitaratu beharko dute.

36. Atala - Tegien Iragarketa

      Udalek, Hauteskunde-Sail eta Mahai guztiei dagozkien tegiak non dauden behar bezala erakusteko iragarkiak jarri beharko dituzte.

II SAILA

HAUTESKUNDE-MAHAIEZ

37. Atala - Egitekoak

      Boto-emanketetan buru izatea eta hoiek antolatzea, boto-kontaketa egitea eta boto-emanketaren egunean Hauteskunde-Legea bete dedinaz arduratzea dira Hauteskunde-Mahaiek egitekoak.

38. Atala - Mahaien banakuntza

      1.-     Hauteskunde-Sail bakoitzean, Lehendakari batek eta Laguntzaile batek osatutako Hauteskunde-Mahai bana izango da. Hauteskundetara aurkeztu daitezen Politika-Taldeek izendatutako artekariak ere Hauteskunde-Mahaiko kide izango dira.

      2.-     Beharrezko eritziz gero Hauteskunde-Sail bakoitzean Mahai bat baino gehiago jarri ahal izango dira. Hori gertatuz gero, eta herritarren barreiapenagatik bada salbu, hautatzaileak Mahai berezien artean banatzea alfabetoaren arauerako hurrenkeraz egingo da.

39. Atala - Mahaietako kide izateko baldintzak

      Sail bakoitzeko Hauteskunde-Mahaietako Lehendakari eta Laguntzaile izango direnak izendatzeko, bi talde egingo dira:

Lehenengoa.-   Saileko hautatzaileetan Batxilerreko edo lehenengo mailako Lanbide-Hezkuntzako tituloaren jabe izan daitezenak.

Bigarrena.-       Irakurtzen eta idazten jakin bai, bainan aurreko taldean sartzen ez diren Saileko hautatzaileak.

40. Atala - Mahaietako Kideak izendatzeko zozketa

      1.-     Hautagai-zerrendak aldarrikatzeko egunaren aurreko bost egunen barruan, Eskualde-Batzordeak jendeaurreango bilkura egingo du, bilkura hori, aurrez, "Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean" eta Kondaira-Lurraldean hedapenik haundiena izan dezaten egunkarietan iragarri ondoren.

      2.-     Hauteskunde-Batzordeak, Sail bakoitzean, lehenengo taldean egon daitezen hautatzaileetatik, eta egoki deritzan zozketa-moetaren bidez, Hauteskunde-Mahai bakoitzeko lehendakaria eta horren bi ordezkoak izendatuko ditu. Laguntzailea eta horren ordezko biak era berean izendatuko dira, bi taldeetako hautatzaileen artetik, lehenengokoetatik iadanik izendatuta daudenak kanpo utziz.

      3.-     Lehenengo taldeko zerrenden hautatzaileen zenbatekoa Mahaien zenbatekoaren bi halakoa baino haundiagoa izan ez dedinean, Sailean irakurtzen eta idazten dakitenen orotariko zerrenda bat egin, eta hortik izendatuko dira, aurreko zatian esandako modu berean, Mahairako edo Mahaietarako kargudunak.

41. Atala - Karguaz jabetu beharraz

      1.-     Izendapenak 48 orduko epearen barruan doazkienei jakinaraziko zaizkie hoiek, hurrengo bost egunen barruan, kargua hartzea eragozten dienaren sinistarazte-indarreko zuriztapen-adierazpena egin ahal dezaten. Eskualde-Batzordeak bost eguneko epearen barruan horretzazko erabakia hartu, eta horren aurka ez da inora jotzerik izango.

      2.-     Izendatutakoren bati joan ezina gertatuko balitzaio, Eskualde-Batzordeari jakinarazi beharko dio, boto-emanketaren eguna baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez. Hori ezinezkoa gertatuz gero, gaztigua bertan-behera egingo da.

      3.-     Eskualde-Batzordeek, boto-emanketaren eguna baino lehen, Barruti eta Udal-Epailariei Mahaietako berenezko kide edo ordezko direnen nortasun-xehapenak emango dizkiete.

      4.-     Mahaia eratzeko adinakide ez joatea gertatuz gero, bertan egon daitezenek edo hoien ezean herrizaingo-agintaritzakoek, berehala, dagokion Eskualde-Batzordeari jakinaraziko diote, eta horrek nahi bezala izendatu ahal izango ditu Sail horretan boto-emanketa eta boto-kontaketa eraz egingo direla bermatzeko egokien deritzenak.

42. Atala - Artekarien izendapena

      1.-     Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu dedin egunaren biharamonaz gero, hautagai-zerrenda bakoitzaren ordezkariek, Hauteskunde-Mahaian egon eta boto-emanketa jarrita dauden arauei atxikiz egiten dela egiaztatu dezan artekari bana izendatu ahal izango dute. Artekariok, bertan ihardungo duteneko Mahaia dagoeneko hauteskunde-barrutikoak izan beharko dute.

      2.-     Artekari-ihardunetarako Lege honetako 2garren atalean esaten den hautesle deneko baldintza eskatu ahal izango da, bere lanak egingo ditueneko Mahaia dagoeneko hauteskunde-barrutiko izan beharko duela.

      3.-     Izendapena orri hondodunetan egin, eta izendatze-eguna eta izenpea daramatzaten izendapen-agiriak emanaz egingo da.

      4.-     Artekariak izendatzea, boto-egunaren aurreko laugarren egunerarte egin ahal izango da.

      5.-     Artekari bakoitzari buruzko orri hondodunek lau zati izan beharko dituzte: Bat, jatorrizkoa, ordezkariak gorde dezan; bigarrena artekariari emango zaio izendapen-agiritarako, eta hirugarrena eta laugarrena Eskualde-Batzordeari bidaliko zaizkio hoietako bat artekaria bertako kide deneko Hauteskunde-Mahaiari eskuratu diezaion eta bestea, berriz, artekariak bere botoa bertan emateko eskubidea dueneko Mahaiari, bertako hautatzaile-zerrendatik kendu dezan.

      6.-     Ordezkariak, hautagai-zerrendak aldarrikatzeko aldiaren bigarren egunetik hasi eta boto-egunaren aurreko berrogeita zortzi orduak artean, artezkarien izendapen-agiriak Esku-aldeko Hauteskunde-Batzordean aurkeztuko ditu.

      7.-     Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak orri hondodunaren hirugarren eta laugarren zatiak Hauteskunde-Mahaiari bidaitzea, aldarrikatutako hautagai-zerrenden iragarpena egin dedinez gero egingo da.

      8.-     Hoiek boto-egunean Mahaian sartzeko, Lehendakariak eta Laguntzaileak hoiek dakarten izendapen-agiria Mahaiak daukan orri hondodunarekin bat datorrela egiaztatu beharko dute. Ezezkoan, edo orri hondodunik ez izatea gertatuz gero, tokia eman ahal izango zaie, bainan gorabehera hori Mahaiaren Agirian erasota utziz.

      9.-     Artezkari bat Hauteskunde-Mahaiaren aurrera bere artezkarigoa izendapen-agiriz egiaztatuz aurkeztu dedinean, Lehendakariak, Mahaiak orri hondoduna oraindik hartu ez badu ere, Mahaiko kide izateko baimena emango dio. Hala ere, artekariak ez du bertarako artekari-izendapena dueneko Mahaian botoa eman ahal izango.

      Mahaiak orri hondoduna iadanik hartuta euki eta artekaria izendapen-agiririk gabe joaten bada, bere nortasuna egiaztatu ondoren Mahaiko kide izateko baimena emango zaio, orduan botoa Mahai horretan emateko eskubidea duela.

43. Atala - Artekarien egitekoak

      1.-     Artekariek, Mahaietako kide direnez, boto-emanketa eta boto-kontaketa ondo egin daitezeneko laguntza emango dute, Lehendakariarekin eta Laguntzailearekin batean hauteskunde-bideak Legeak dionez egin daitezenari arreta eginaz.

      2.-     Legearen arauera, Artekariek honako hauek egin ahai izango dituzte:

a)   Mahaiaren Erakuntza-Agiriaren, Bilkurako Orotariko Agiriaren edo hoietako jakineko zatiren baten egiaztapideak eskatu. Ez da hautagai-zerrenda bakoitzeko egiaztagiri bana baizik emango.

b)   Hautatzaile baten nortasunari buruzko jazarpena; hori agirian egin beharko dute.

c)   Nahi badute, hautatzaileen zenbaki eta guztiko zerrenda baten boto-emailearen izena eta zenbagarrena idaztzi.

d)   Boto-emanketa egiterakoan, Lehendakariak irakurritako boto-txartela ikusteko eskatu.

e)   Mahaiak ebatzi beharko lukeen edo bere ustez gaizki ebatzi duen ezein hauteskunde-egintza edo egiketari buruz bidezko eritzitako gaitzespenak eta zuzenketa-eskeak, bere gaitzespen eta zuzenketa-eskea Bilkurako Orotariko Agirian erasota utzi-arazteko eskubidez.

44. Atala - Ahaidunak

      1.-     Hauteskundetara aurkeztu daitezen politika talde guztiek, bere ordezkarien bidez eta horretarako egindako esku-ematez, hauteskunde-egintza eta egiketetan hautagai-zerrendaren ordezkari izan daitezen ahaldunak izendatu ahal izango dituzte.

      2.-     Ahaldun-egitekoetarako, Lege honetako 2garren atalean esaten den hautesle deneko baldintza bakarrik eskatu ahal izango da.

      3.-     Ahaldunak bere egitekoak hauteskunde-barruti bakar baten baino gehiagotan, Epailaritza-Barruti bakar bati baino gehiagori dagozkien sailetan edo Eskualde-Barruti bereko Sailetan bete behar ditzanaren arauera, ahaldungoa, noiz nola, Autonomia-Elkarteko, Kondaira Lurraldeko edo Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeko Idazkariaren aurrerakoa izango da.

      4.-     Ahaldunek artekarien eskubideak heurak dituzte, bainan bere botoa Hautatzaile-Zerrendango erasopenaren arauera dagozkien Sail eta Mahaian eman beharko dute.

III IDAZPURUA

HAUTESKUNDETARAKO DEIA

45. Atala - Deia egitezko Dekretoa

      1.-     Deia egitezko Dekretoa Lehendakariak emango du, 1981garreneko Ekainaren 30eko Jaurlaritza-Legean agintzen denaren arauera.

      2.-     Dekretoan boto-emanketaren eguna zehaztuko du.

46. Atala - Hauteskundeak egiteko epea

      Hauteskundetarako deia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunetik boto-egunerarte, hogeita hamasei egunetik behera eta berrogeita bostetik gora gabeko tarte bat egon beharko da.

47. Atala - Deiaren iragarpena

      1.-     Deia egitezko Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

      2.-     Halaber, Autonomia-Elkartean atera daitezen egunkari guztietan ere argitaratuko da, eta gainontzeko ezein gizarte-adierazpidetatik zabalduko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertu eta hurrengo hamar egunen barruan.

48. Atala - Zatikako hauteskundeak

      1.-     Zatikako hauteskundeak ezingo dira barruti edo Sailen baten egindako hauteskundeak sendetsitako epaiz baliogabekotzat jo daitezenean baizik egin.

      2.-     Zatikako hauteskundetarako deia, Jaurlaritzak sendetsitako epaia jakin eta Lehenengo Batzarrean erabaki eta Dekretoz egin beharko da. Hauteskundeak, dei-egunetik hasi eta gutxienez hamar eguneko eta gehienera hogei eguneko epearen barruan egin beharko dira.

      3.-     Baliorik ezaren aldarrikapena barruti osorakoa izan dedinean, lehen hauteskundeetan eskuhartu zuten edo, hala gertatuz gero, eskuhartu behar zuketen politika-taldeen hautagai-zerrendak baino ez dira onartuko.

      Baliogabetasunak Sail bat edo Sail baten zati bat baino ez dezanean, ezingo da hautagai-zerrendako izenik ez hoien hurrenkerarik ezertan ere aldatu.

IV IDAZPURUA

HAUTAGAIEN AURKEZPENA ETA ALDARRIKAPENA

I SAILA

HAUTAGAI-ZERRENDEN AURKEZPENA

49. Atala - Hautagaiak aurkezteko eskubidea

      Honako politika-talde hauek eskuhartu ahal izango dute Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Lege honen hurrengo atalek eskatzen dituzten egipideak egin ondoren:

a)   Politika-alderdiei buruzko Legepideek horretarako jartzen duten Erroldean sartutako Politika-alderdi, Elkarte eta Baterakundeek.

b)   Aurreko Atalean aipatutako Alderdi, Elkarte eta Baterakundeek hauteskundeetarako egindako Batasunek.

c)   Hauteskunde-barruti bateko hautatzaileen elkarteek.

50. Atala - Erari buruzko orotariko egipideak

      1.-     Hautagai-zerrendak, deia egitezko Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hirugarren eta hamargarren egunen arteko aldian, bi egunok barne, aurkeztuko zaizkio Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari.

      2.-     Idazkian honako hauek zehaztuko dira:

a)   Hauteskunde-egiteraldian aldatu ezin eta boto-txartel guztietan nahitaez agertu beharko duten izena eta ikurra.

b)   Hautagaien eta ordezkoen izen-deiturak, egoitza zehatza, eta bai bakoitza zerrendan zenbakarrena den ere. Hauteskundetarako elkarteak edo batasunak izan daitezenean, hautagaiaren izenaren ondoren zein Alderditako edo Baterakundetako denaren berarizko zehaztapena egin daiteke, Alderdi edo Baterakunde hori barruti berean berenezko hautagai zerrendarekin aurkezten ez bada.

c)   Kondaira-Lurraldeko hiriburuan bizi dedin ordezkari bat. Hauteskunde-Batzordeek, hautagai-zerrendari buruzko arazoetarako harremanak ordezkariarekin izango dituzte, ez beste inorekin, adierazpen guztiak bere etxera bidaliz.

d)   Hautagai-zerrendan sartzea onartzen denaren egiaztapen-agiria, hautagai edo ordezko bakoitzak izenpetuta, eta baita Autonomia-Elkarte osoan zerrenda baten baino ez dagoenaren adierazpena, eta hautagai izateko baldintza guztiak betetzen dituenarena ere. Adierazpenak Erresumako Nortasun-Txartelaren zenbakia eramango du berebaitan.

e)   Hautagaia Autonomia-Elkarteko hauteskunde-erroldean sartuta dagoenaren egiaztagiria, eta Autonomia-Estatutoaren7garren Atalaren 2. zatiak hartzen dituenentzat, legezko euskalduntasuna ematen duten gainontzeko baldintzak betetzen dituztenaren adierazpena.

      3.-     Politika-alderdiek, Bazkunek edo Baterakundeek aurkeztu ditzaten zerrendek, bakoitzaren Araudiaren arauera hoien ordezkotza izan dezatenek izenpetuta egon beharko dute, eta hauteskundeetarako Batasunak edo Elkarteak izan daitezenean, hoien suztatzaileek.

51. Atala

      Ezein hautagaik edo ordezkarik ezingo du zerrenda bakar baten baizik egon edo hauteskunde-barruti bakar batetik baizik aurkeztu.

52. Atala

      1.-     Zerrendetan gutxienez hiru ordezko eta gehienera hamar egon daitezke.

      2.-     Nolanahi ere, bete behar diren legebiltzarkide-toki hainbat hautagai izango dituzte. Ez da baldintza hori bete ez dezan zerrendarik onartuko.

53. Atala - Hautatzaile-elkarteak

      1.-     Hautatzaile-elkarteak hauteskunde-barruti bakar baterako eratuko dira, hauteskunde-ekintzaldian beste hauteskunde-barruti batzuetako beste politika-taldeekin batean ihardun ahal izatearen kaltetan gabe.

      2.-     Hauteskunde-elkarte bat sortarazteko, dagokion hauteskunde-barrutiko hautatzaile-erroldean sartutako bostehun hautatzaileren izenpeak gutxienez beharko dira. Hautatzaile bakoitzak ezingo dio laguntza hori hauteskunde-elkarte bakar bati baino eman.

      3.-     Izenpetzaileen nortasuna, Erresumako Nortasun-Txartelaren argazki-aldakia aldean izan dezan izenpe eta guztiko onespen-idazki baten bidez egiaztatuko da Hauteskunde-Batzordearen aurrean.

      4.-     Hautatzaile-Elkarteek ezingo dituzte politika-alderdiek bere dituzten ikur eta ezaugarriak erabili, 50.2.b) atalean esandakoa salbu.

54. Atala - Alderdien, Baterakundeen edo Batasunen zerrendentzako jaurpideak

      1.-     Ezein politika-alderdi edo Bazkun, Baterakunde edo Hauteskunde-Batasun edo Elkartek ezingo du hauteskunde-barruti berean hautagai-zerrenda bakar bat baino aurkeztu.

      2.-     Baterakundeen edo batasunen baten sartutako ezein Taldek ezingo du baterakundeak edo batasunak hautagai-zerrenda bat aurkeztutako hauteskunde-barrutian bere berenezko hautagai-zerrendarik aurkeztu.

55. Atala

      1.-     Agiri-paper guztien hiruna aldaki aurkeztuko dira.

      2.-     Aletako bat Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaio, eta beste biak Kondaira-lurraldeko Batzordean geldituko dira gordeta.

56. Atala

      1.-     Kondaira-Lurraldeko Batzordeko Idazkaritzak, aurkezpena egin deneko eguna eta ordua erasota izan ditzan biderapen-agiria egingo du. Eskatzen bazaio, hartu duenaren egiaztagiria emango du.

      2.-     Idakariak, hautagai-zerrenda bakoitzari aurkezte-hurrenkeraz dagokion zenbagarrena jarriko dio, eta argitalpen guztietan zenbagarren horri eutsiko zaio.

57. Atala - Hautagai-zerrenden ordezkariak

      1.-     Ordezkariek, hautagai-zerrendaren izenean Hauteskunde-Batzordearen oharpen guztiei men egin eta somatu daitezen akats edo oker guztiak zuzentzeko bere laguntza emateko eskubidea eta eginbeharra dute.

      2.-     Ordezkarien erabakiek, hautagai-zerrendarekiko legezko behartze-indarra dute.

      3.-     Hautagai-zerrendetako ordezkariek, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean, gehienez bost lagunetara iritsiko diren ordezkoak izendatu ahal izango dituzte.

      Ordezkoek, bakoitzari dagokion Eskualdeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean, hautagai-zerrendako ordezkariak dituen ahalmen berak izango dituzte.

II SAILA

HAUTAGAI-ZERRENDEN IRAGARKETA

58. Atala

      1.-     Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu eta biharamonean Kondaira-Lurraldeko Batzordeko Lehendakariak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedila aginduko du eta, epe beraren barruan, agiri sortaren ale bat Autonomia-Elkarteko Batzordeari bidaliko dio.

      2.-     Hauteskunde-barruti guztietako hautagai-zerrendak, hautagai zerrendok aurkezteko epearen azken egunaren ondorengo bigarren egunean iragarriko dira. Egun horretantxe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.

      3.-     Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu dedin egunaren biharamonean, hautagai -zerrenda guztiekiko agiri-sorta Kondaira-Lurraldeko Batzordeek ihardun diharduten tegietan egongo da, hauteskundetara aurkezten diren politika-talde guztien ordezkariek ezagutu, eta hala egokituz gero, jazarri dakizkion.

III SAILA

HUTSEN ZUZENKETA ETA JAZARPENAK

59. Atala - Agindu-bidezko zuzenketa

      1.-     Kondaira-Lurraldetako Batzordeak hautagai-zerrenda aurkezteko epea bukatu dedin egunaren biharamonean bilduko dira, aurkeztutako agiri-sorta aztertzeko. Aurkezte-epea bukatu eta hurrengo berrogeita zortzi orduko epearen barruan Autonomia-Elkarteko Batzordea bilduko da, hauteskunde-barruti batetik baino gehiagotatik aurkezten den hautagairik ez dagoela egiaztatzeko, gutxienez.

      2.-     Somatutako arauzkontrakotasunak ordezkariari adieraziko zaizkio, hiru eguneko epearen barruan. Ordezkariak hiru eguneko epea izango du gora jo edo hutsak zuzentzeko.

60. Atala - Jazarpenak

      1.-     Hauteskundetara aurkezten diren politika-taldeen ordezkariak hautagai-zerrendei jazarri ahal izango zaizkie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru eguneko epearen barruan.

      2.-     Hauteskunde-Batzordeak, epe horren barruan jazarpena egin zaion hautagai-zerrendaren ordezkariari jakinaraziko dio, bidezko deritzan aldezpena egin dezan. Jazarpena egin zaion hautagai-zerrendaren ordezkariak hiru eguneko epea izango du zuzenketa egiteko.

61. Atala - Aurkezte-Auniztasuna

      1.-     Hautagairen bat edo ordezkoren bat zerrenda baten baino gehiagotan agertzea gertatuz gero, Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak, hautagaia hauteskunde-barruti baten baino gehiagotan aurkezten bada, eta bestetan Kondaira-Lurraldekoak, agindu-bidez edo doakionen batek eskatuta, zerrendetako bat aukeratu dezaneko eskea egingo dio hautagaiari.

      2.-     Behin-betiko aldarrikapena egin baino berrogeita zortzi ordu lehenago aukera hori egin ez badu, ordezko gisa agertu dedineko zerrendatik edo zerrendetatik kendu egingo da. Zerrenda baten baino gehiagotan hautagai gisa agertzen bada zerrenda guztietatik kenduko da.

IV SAILA

HAUTAGAIEN ALDARRIKAPENA

62. Atala

      Hauteskundetarako deia argitaratu eta hurrengo hemeretzigarren egunean, Kondaira-Lurraldetako Hauteskunde-Batzordeek hautagaien-aldarrikapena egingo dute.

63. Atala - Aldarrikapenaren bidezkotasunik eza

      1.-     Ondoren esaten diren zertzeladatako bat gerta dedinean, Hauteskunde-Batzordeek ez dute hautagai-zerrenden aldarrikapenik egingo:

a)   Epetik kanpo aurkeztu daitezenean.

b)   Beharrezkoa den hautagai-zenbatekorik ez dutenean.

c)   Idazpuru honen Lehenengo Sailean jarritako baldintzetakoren bat betetzen ez denean.

      2.-     Zuzendu gabe utzitako akatsak hautagaiei baino ez dagozkienean, hoiek kendu eta zerrendaren aldarrikapena egingo du, hori eginez gero aurreko zatiko b) txatalean esandakoa gertatzen bada salbu, orduan ez bait-du hautagai-zerrendaren aldarrikapena egingo.

64. Atala - Aldarrikatutako hautagai-zerrenden argitaralpena

      Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak aldarrikatutako hautagai-zerrendak hurrengo berrogeita zortzi orduen barruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Kondaira-Lurraldeetako Aldizkari Ofizialetan argitaratuko dira.

V SAILA

ZERRENDAKO HURRENKERAREN ALDAKUNTZAK ETA ORDEZKAKETAK

65. Atala - Epea

      1.-     Zerrendak behin-betiko aldarrikatu ondoren ez da hoietan inolako hurrenkera-aldakuntzarik onartuko. Aldakuntza, baliozkoa izan dedin, hautagai-zerrendaren aurkezpena izenpetu zutenek adierazi beharko dute.

      2.-     Hautagaiek, boto-eguna baino berrogeita zortzi ordu lehenagorarte, hautagai-zerrendan egotetik atzera egin ahal izango dute. Atzera egite hori Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, gizarte-adierazpideen bidez iragarriko, eta Hauteskunde-Sailak eta Mahaiak dautzaneko tegietan agirian jarriko da.

66. Atala - Atzera egitearen aurkezpena

      1.-     Atzera egitezko idazkia Kondaira-lurraldeko Batzordeari bidaliko zaio.

      2.-     Atzera egiten duenak berenez aurkeztu beharko du, bertako zeneko hautagai-zerrendaren ordezkaria lagun daramala.

      3.-     Atzera egitezko idazkia Batzordeko Idazkariari eskuratuko zaio.

67. Atala - Ordezkaketen hurrenkera

      1.-     Honako hauetan egingo da ordezkaketa:

a)   Hil izanagatik.

b)   Atzera egin izanagatik.

c)   Aldarrikapenetik boto-egunerarteko aldian hautaezina gertatu izanagatik.

d)   Hautagai bat kentzea darion akats bat zuzendu izanagatik.

      2.-     Ordezkaketa egin dedin guztietan, hurrenkeraren arauera dagokion ordezkoa sartuko da zerrendako azkeneko tokian.

V IDAZPURUA

HAUTESKUNDE-EKINTZALDIA

68. Atala - Ekintzaldiaren iraupena

      Hauteskunde-ekintzaldiak, botoa hartzeko ekintzapide-pilo osoa denez, hamabost egun iraungo du eta hauteskunde-egunaren bezperako gauerdi-gauerdian bukatu beharko du.

I ATALBURUA

HAUTESKUNDE-ZABALKUNDEA

69. Atala

      1.-     Hauteskunde-zabalkundea ez da inolako arduralaritza-artapean egongo, ezta Hauteskunde-Batzordeenean ere.

      2.-     Iritzi edo adierazpen-mailako hobenei darizkiekeen lege-hauspenak agizko Epailaritzapekoak izango dira, eta ez beste inorenak.

70. Atala

      Boto-egunean eta bezperan zabalkunde-gaiak banatzea edo zabalkunde-ekintzan ihardutzea debekatuta dago.

I SAILA

HERRITEGI ETA TOKIEZ BALIATZEA

71. Atala

      1.-     Udalek, beti, honako hauek gertu eta unean-uneangotuta eukiko dituzte:

a)   Hauteskunde-ekintzetarako egokitu daitezen agintaritzaren tegien eta herri-baliapidetarako zabalik daudenen zerrenda bat. Hoien jaurgoa izan dezaten ihardutze-erakundeekin utzi ditzateneko arartekotzak egingo dituzte, hoietzaz baliatzeko egunen eta orduen egutegi bat zehaztuz.

b)   Dohango irudi-idatzizko zabalkundea egin daitekeeneko tokien zerrenda bat.

c)   Herri-jaurgopeko izan, eta Udalari arielak edo hainbesteko bat ordainduta irudi-idatzizko zabalkundea jarri daitekeeneko tokien zerrenda bat. Hala egokituz gero, Udalak zehaztuko du tokien arauerako arielen zenbatekoa. Nolanahi ere, politika-talde guztientzako aukera-berdintasuna bermatu dezaten moduak jarriko dira.

      2.-     Zerrenda hoiek jendeak ikusi ditzan agirian jartzea Udaletxe bakoitzeko iragarketa-oholtzan egingo da, hauteskundetarako deia argitaratu eta bigarren eta hamargarren egunen arteko aldian.

72. Atala

      1.-     Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu eta biharamonean, arratsaldeko zortzietan, Udaletxe bakoitzeko Osoko Bilkuretarako Aretoan edo horretarako egokitu dedin tegian, Alkatea lehendakari izan eta Udala bertan dagoeneko hauteskunde-barrutian hauteskundetara aurkeztu daitezen politika-taldeetako bakoitzak izendatutako ordezkari batez osatutako Batzorde bat eratuko da.

      2.-     Aurreko zatiak dion Batzorde horrek honako hauek erabakiko ditu, bertan egon daitezenen gehiengoz:

a)   Iragarkiak dohan jartzeko gordetako tokiak. Hautagai-zerrenda guztiek leku berdina izango dute. Horretarako toki bat baino gehiago egonez gero, banaketa zozketaz egingo da.

b)   Elkarren lehian ari diren politika-taldeek bere hauteskunde-bilkurak egin ditzaten egokitu daitezen tegi ofizialetan eta herri-baliapidetarako zabalik daudenen banakuntza, eta bai hoietzaz baliatzea aurkeztutako hautagai-zerrenden heinean banatzeko irizpideak eta horretarako zabalik egongo direneko egunak eta orduak zehaztea ere.

      3.-     Esandako Batzorde horretan daudenetako hautagai-zerrendaren bat aldarrikatuko ez balitz, horren iragarkiak jartzeko tokiak eta tegiez baliatzeko aldiak gainontzeko politika-taldeen artean banatuko dira, heintasunaren arauerako irizpidez, Alkate-Udalbatzarburuak horretarako deia egindako bilkura egin ondoren.

      4.-     Batzordearen erabaki guztiei, bere eragite-indarraren kaltetan gabe, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen aurrean jazarri ahal izango die, lehenengo eta behin-betiko goradeian, 57garren atalak dion hautagai-zerrendaren ordezkariak. Goradei hori aurkezteko epea, erabakiak hartu eta bi egunekoa izango da. Batzordearen erabakiaren aurka ez da beste goradeirik egin ahal izango, hiru eguneko gehienerako epearen barruan emango da, eta udalbatzarrari eta goradei-egileari ezagutaraziko zaie.

      5.-     Udaleko Idazkaria edo horrek esku emandako herrilanaria Batzordeko kide eta Idazkari izango da, eta bertan dauden hautagai-zerrenden ordezkari guztiek izenpetuko duten bilkura-agiria egingo du.

73. Atala

      1.-     Hautagai-zerrenda batekoek Batzordeak hartutako erabakiak modu larrian edo behin eta berriz haustea gertatuz gero, Batzorde horrek Udaleko Alkate-Udalbatzarburuak horretarako deiez egindako bilkuran erabateko gehiengoz hartutako erabakiz, hautagai-zerrenda hori tegien eta irudi-idatzizko irarkiak jartzeko dohango tokien banakuntza egitean kanpo utzi ahal izango da. Kanpo uzte hori, izan daitezkeen herri eta arduralaritza-alorreko erantzunbeharren kaltetan gabekoa izango da.

      2.-     Batzordearen erabakiaren aurka, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen aurrerako lehenengo eta bakarreko goradeia egin ahal izango da.

74. Atala

      1.-     Politika-alderdi, baterakunde eta batasunek izan ditzaketen arduralaritza-alorreko erantzukizunen kaltetan gabe, irudi-idatzizko ezein iragarketa-moetek eraikintzetan egindako kalteegatikako herrilege-alorreko erantzunbeharra izango dute.

      2.-     Hauteskunde-Elkarteen izenpetzaileek bateango erantzukizuna izango dute.

75. Atala

      Baimenik gabeko tokitan idatzi-irudizko iragarkiak jartzeagatik edo idazketak egiteagatik, Udalak 500.000 pesetarainoko zigorrak jarri ahal izango ditu.

76. Atala

      1.-     Politika-alderdi, baterakunde, batasun edo hautatzaile-bazkunek, hauteskundeak egin eta hurrengo hamabost egunen barruan idatzi-irudizko iragarkiak jarri zituzteneko tokietatik kendu egin beharko dituzte.

      2.-     Politika-talde berezien idatzi-irudizko iragarkiak elkargainduz jarri daitezenean, hoiek kentzea gainekoak jarri dituztenei dagokie.

      3.-     Aurreko zatietan ohartemandakoa betetzen ez bada, garbiketa Udalek egingo dute gastuak Ekonomia eta Herriogasun-Sailagandik eskuratuz eta, horrek, ordaindutako diru-zenbatekoa dagokien diru-laguntzetatik kenduko du. Politika-taldeek diru-laguntzarik iritsi ez badute, dagokien diru-zenbatekoagatikako tiramena izango da. Horri erantzuten ez bazaio Epaitegien bidez eskatu ahal izango da.

II SAILA

HERRI-JABETZAPEKO ADIERAZPIDEETAN DOHANGO TOKIAK UZTEAZ

77. Atala

      1.-     Politika-alderdi, baterakunde, batasun eta elkarteek, herri-jabetzapeko adierazpideetan dohango tokiez baliatzeko eskubidea izango dute.

      2.-     Eskubide hori Dekretoz araupetuko da, legebiltzar-Taldeei entzun ondoren, Ordezkatze-indarra, Batzar Nagusietango indarra eta Lurralde-eremua kontutan izanda. Nolanahi ere, hiru Hauteskunde-barrutietan hautagaiak aurkeztu, edo bukatu den legegintzaldian Eusko Legebiltzarrean berenezko Legebiltzar-Taldea izan duten alderdi, baterakunde edo batasunek, telebista-irrataldi baterako eta irratetxe bakar batetik nahiz batzuetatik Autonomia-Elkarte osorako ihardun dezan irratitikako beste baterako eskubidea izango dute, gutxienez.

      3.-     Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen menpe, herri-jabetzapeko telebista eta irratiek hauteskunde-ekintzaldiak dirauen artean hauteskundeei buruz zabaldu ditzaten irratsaioei arta egingo dien irrati eta telebistarako lantalde bat izango da. Lantalde hori Jaurlaritzak izendatutako kidez eta hauteskundetara aurkezten diren bazkun, baterakunde eta batasunen ordezkariz osatuta egongo da, hori sortarazteko Dekretoak jarri dezan modutan.

II ATALBURUA

HAUTESKUNDE-GASTUAK

I SAILA

GASTUEN EGIAZTAPENA

78. Atala

      1.-     Kondaira-Lurralde bakoitzean aurkeztu daitezen hautagai-zerrendetako bakoitzak, hauteskunde-ekintzaldiaren lehenengo egunetik hasita, bakoitzari dagokion Hauteskunde-Batzordeak legeztatutako kontaduritza-liburu bat eraman beharko du, horretan nahitaez honako hauek erasota utziz:

a)   Dirueskuraketak eta diru-iturriak, banaka zehaztuta.

b)   Egindako gastuak, zertarakoa eta egin zireneko eguna zehaztuz.

      2.-     Jaurlaritzak araudi-bidez egiteratuko ditu aurreko zatian ohartemandakoak.

      3.-     Hauteskunde-barruti bakar baten aurkeztu daitezen alderdi, elkarte edo bazkunei buruzkoetan, dirueskuraketen eta gastuen ikuskaketa Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari dagokio, eta bestetan Autonomia-Elkarteko Batzordeari hoiek bere ihardunerako egoki deritzen teknikarien aholkuak har ditzaketela.

      4.-     Hautagai-zerrenda guztien kontuak aztertu ondoren, Batzordeak bere erizpena emango du, honako hauek barne daramatzala:

a)   Dirueskuraketen eta gastuen zerrenda behar bezala egiaztatuta dagoela.

b)   Zuritu gabeko dirueskuraketa batzuk edo izkutatutako gastu batzuk daudela; hori gertatuz gero, hauteskunde-arauekiko hauspen bat egon dela erabakiko du.

79. Atala

      Honako hauek debekatuta gelditzen dira:

      1.-     Ezein Herri-Ardurlaritzak, Ihardutze-Erakunde Burujabek, Erresuma-Enpresa edo Herri-Baltzuk, herri-partzuergoa duten Enpresek, Baimendunek, Herri-Arduralaritzen Diruegitamuen pentzutango dirulaguntzak hartzen ari edo azkenengo bost urteetan hartu dituzten Enpresek, eta azkenengo bost urteetan ezein Herri-Arduralaritzarekin orohar hamar miloe pesetatik gora jo dezaten zuzkiketa-ituneak egin dituzten Enpresek hauteskunde-ekintzaldirako dirubidetarako diru-ekarketak egitea.

      2.-     Atzerritarrak izan edo bere egoitza Autonomia-Elkartetik kanpo izan dezaten Erakunde edo norbanakoen diru-ekarketak.

      3.-     Legezkontrako ekintzapidetatikako dirueskuraketak.

80. Atala

      1.-     Hautagai-zerrenda guztiek, hauteskundeak egin eta hurrengo hamabost egunen barruan, kontaduritza-liburua eta kontu-garbitasuna dagokien Hauteskunde-Batzordearen Egoitzan aurkeztuko dituzte.

      2.-     Batzordeak hogeita hamar eguneko epea izango du beharrezko izan ditzan teknikarien laguntzaz baliatuz aurkeztu zaion agirisorta aztertzeko, eta agirisorta horretako ezein alderdi agiri-bidez egiaztatu dezaneko eskea egin ahal izango dio, edo die, hautagaiei-zerrenda bati edo batzuri.

      3.-     Batzordeak aurkeztu zaizkion kontuak aztertu eta arauzkontrakotasunen bat somatuz gero, hautagai-zerrendaren ordezkariari jakinaraziko dio, aldezpena egin dezan hamabost eguneko epea emanaz.

      4.-     Epe hoiek bukatu ondoren Batzordeek, zio eta guztizko erizpen baten bidez, kontuak iragarri, eta aurreko atalean esandako modutako bateko erabakia emango dute.

81. Atala

      Hautagaiek emandako xehapenen egiazkotasunari buruzko argipideketari ekin ahal izango diote Hauteskunde-Batzordeek.

      Batzordeek bere argipideketetarako herri nahiz norbanako jabetzapeko erakundeei eska diezaizkiekeen argipideak eman ematera behartuta daude hoiek.

II SAILA

HAUTESKUNDE-GASTUTARAKO HERRI-DIRU LAGUNTZA

82. Atala

      1.-     Autonomia-Elkarteak hauteskundeekiko diru-laguntzak emango ditu, honako arau hauei atxikiz:

a)   Legebiltzarkide-toki bakoitzeko jakineko hainbesteko bat.

b)   Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako boto bakoitzeko jakineko hainbesteko bat, zerrendakide batek gutxienez ezein hauteskunde-barrutitan legebiltzarkide-toki bat atera izanaren baldintzapean.

      2.-     Jaurlaritzak zehaztuko ditu, hauteskundetarako deia egitezko Dekretoan, aurreko zatian esandako zenbateko hoiek.

83. Atala

      Dagokion Hauteskunde-Batzordeak gastuekiko erizpema eman ez dezanartean, aurreko Atalaren arauera dagokion diru-eskuraketa ez da egingarri izango.

III SAILA

ZIGORRAK

84. Atala

      Atalburu honen Lehenengo Sailean oharte mandako hauspenegatikako zigor eta herrilege alorretako erantzunbeharrek Zigor eta Herri-Legebideek agindu dezatena izango dute jaurpide.

85. Atala

      1.-     Zigor-legearen aldetikako erantzunbeharraren, eta 79garren atalaren gai diren Ihardutze-Erakunde eta Erakundeen iharduna araupetzen duten legepideak erabiliz atera daitezkeen erantzun beharren kaltetan gabe, debekatutako diruak hartu izanaren egiaztapenak izan zitezkeen dirulaguntzak erabat galtzea ekarriko du, eta hartutako debekatutako dirumultzo horren hiru halako zigor bat.

      2.-     Zigor hori aurreko atalean jarritakoaren gainetikakoa izan ahal izango da.

86. Atala

      1.-     Zuritu gabeko dirueskuraketak edo izkutatutako gastu-diruatalak egon izana egiaztatu dedinean, zigorrak zuritu gabekoaren edo izkutatutakoaren hiru halakoa izan ahal izango du. Erantzunbeharra politika-alderdi, batasun edo bazkunak izango du, hoiek gero hauteskunde-ekintzaldiko kontuen eraentza bere gain izan dutenei eraso ahal izatearen kaltetan gabe.

      2.-     Arestian esandakoa gertatuz gero, dirulaguntza hartzeko eskubidea baldin badago, dirulaguntzari zigorrak jotzen duena kenduko zaio. Dirulaguntzatarako eskubiderik egon ez, edo zigorra baino gutxiagorako eskubidea izanez gero, diru-zenbateko hori, osorik edo osatzeko falta den zatia, eskudirutan eskuratuko da, legez onartutako ezein bidetatik lakatu daitekeela.

87. Atala

      Aurreko Ataletan esandakoak eragite-indarra izan dezan, zigorrak Ekonomia eta Herriogasun Saileko Artekaritza-Artezkaritzari ere jakinarazi beharko zaizkio eta, horrek, hartu izanaren egiaztagiria egingo du.

VI IDAZPURUA

HAUTESKUNDEGINTZA-BIDEAK

88. Atala - Boto-emanketarako aldia

      Botoak ematea izendatutako eguneko goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortziak arte egingo da, etenik gabe.

I ATALBURUA

HAUTESKUNDE-MAHAIEN ERAKUNTZA

89. Atala

      1.-     Lehendakaria, Laguntzailea, ordezkoak eta artekariak goizeko zortzietan bilduko dira Mahaia egon dedinekotegian.

      2.-     Lehendakari bat eta Laguntzaile bat bertan egon ezik ezingo da Mahaia eratu.

90. Atala - Ordezkaketak

      1.-     Izendatutakoak, hala behar izanez gero, ordezkoez ordezkatuko dira, hoien hurrenkeraren arauera.

      2.-     Lehendakariaren ordezkorik ez balego kargu hori Laguntzailearen ordezkoei legokieke, hurrenkeraren arauera. Era berean egingo da Lehendakariaren ordezkoekin, Laguntzailearen ordezkorik ez egotea gertatuz gero.

      3.-     Mahaia eratzea ezinezko egiten duten huts-egiteak gertatuz gero, Artekariek edo bertan dauden norbanakoek, berehala, Eskualde-Batzordeari jakinaraziko diote, eta horrek ordezkari bat izendatuko du. Hori hauteskunde-sailera joango da, bertan daudenen artetik Mahaiko kide berriak izendatzeko.

91. Atala - Eratze-agiria

      1.-     Lehendakariak, boto-emanketarako ordua baino lehen, Lehendakariak, Laguntzaileak eta egiaztatutako izendapen-agirien jabe izan daitezen Artekariek izenpetutako eratze-agiria egingo du.

      2.-     Agiri horrek honako hauek izan beharko ditu nahitaez berebaitan:

a)   Lehendakariaren eta Laguntzailearen izenak ta nortasun-egiaztapenak.

b)   Bertan dauden artekariak, eta zein hautagai-zerrendaren izenekoak diren.

c)   Beste gorabehera batzuk.

      3.-     Lehendakariak, nahitaez, hautagai-zerrenda bakoitzeko agiriaren egiaztagiri bana emango die eskatu dezaten artekari edo ahaldunei.

      4.-     Lehendakariak eman beharreko egiaztagiri eskuratu ez edo ematea atzeratzen badu, doakien edo doakion ordezkariek edo ordezkariak bere jazarpena egin ahal izango dute edo du, aldaki batekingo idazkiaren bidez. Aldaki bat hauteskunde-zehaztapidetzari eratxikiko zaio, eta bestea ordezkariak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko dio.

92. Atala - Hauteskundeak ez egitea edo etetzea

      1.-     Boto-emanketak ezingo du besterik ezinean bain hasi ez edo eten.

      Ez hastea edo etetzea, beti, Mahaiko Lehendakariaren zio eta guztiko idazkiz erabakiko da eta horrek, berehala, idazkiaren aldaki bat Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko dio; horrek, agertzen diren zioak egiaztatu eta, bidezko bada, hartutako erabakiei dagozkien erantzunbeharrak eskatu beharko ditu eta, hala badagokio, Epailaritzari erru-adierazpena egingo dio.

      2.-     Boto-emanketa etetzea gertatuz gero, sartutako boto-txartelak ezabatu egingo dira.

      3.-     Kondaira-Lurraldeko Batzordeak ondorengo bigarren egunean boto-emanketa berria egiteko deia egin, eta lehengo gorabeherak berritu ez daitezeneko aurretiazko neurriak hartuko ditu.

93. Atala - Boto-emanketaren hasiera

      Mahaia eratu ondoren, boto-emanketa Lehen dakariak "BOTAZIOA HASTEN DA" hitzak esanaz bat hasiko da.

II ATALBURUA

BOTO-EMANKETA

94. Atala - Botoaren isilpekotasuna

      1.-     Botoa isilpekoa izango da.

      2.-     Boto-txartelak eskutitz-azal baten barruan sartuko dira.

      3.-     Irakurtzen ez dakitelako edo gorputz-makestasunen bategatik txartela aukeratu ezina edo Lehendakariari eman ezina dutenek, bere konfiantzazko norbaitez baliatu ahal izango dute.

95. Atala - Boto-txartelak

      1.-     Boto-txartelek honako xehapen hauek izan beharko dituzte berebaitan:

a)   Hautagai-zerrendaren izena eta, hala badagokio, horren izenlaburra edo ikurra.

b)   Hautagaien izenak, hautagai-zerrendan jarritako hurrenkeraren arauera.

      2.-     Hautatzaileak aukeratutako hautagai-zerrendaren boto-txartela hartu, eskutitz-azalean sartu, eta botoa emango du.

96. Atala

      Hauteskunde-tegian edozergatik boto-txartelak egon ez edo gorde egin direnaz ohartu dedin unean bertan, Hauteskunde-Mahaiko Lehendakariak boto-emanketa moztu egin beharko du, geldialdi horren zio izandakoak zuzendu ondoren birrekinaz.

97. Atala - Botoa emateko eskubidearen egiaztapena

      1.-     Botoa emateko eskubidea Hautatzaile-erroldeko legeztatutako aldakitan sartuta egotearekin eta hautatzailearen nortasuna egiaztatzearekin egiaztatuko da.

      2.-     Hautatzaileek bere Sailean baino ezingo dute bere botoa eman, eta horren barruan dagokien Mahaian, artekariek salbu, hoiek bere artekaritza egin dezaten Mahaian baino ezingo bait-dute bere botoa eman.

98. Atala - Boto-emaileen nortasunaren egiaztapena

      1.-     Hautatzaileak Mahaira hurbilduko dira, bere izen-deiturak esanaz. Laguntzaileak hautatzaile-erroldearen legeztatutako aldakia aztertuko du, boto-emailearen izena eta nortasun-xehapenak bertan agertzen diren ikusteko; nortasuna Erresumako Nortasun-Txartela edo behar adinako sinistarazte-indarra euki dezaten beste agiri batzuk erakutsiz egiaztatuko da.

      2.-     Hautagai-zerrendaren baten ordezkariak edo beste hautatzaileren batek jarki, eta hautatzailearen nortasunari buruzko zalantza sortu dedinean, Mahaiak erabakiko du, eta horren erabakirik ezean Lehendakariak, bere ebazte-indarrezko botoz. Erabakia hartzeko, une horretan bertan egon daitezen hautatzaileei bere iritzia eskatu ahal izango zaie; eta hautagai-zerrendaren baten ordezkariak eskatuz gero, horri guztiorri buruzko agiri bat egingo da. Nolanahi ere, dagokion Epaitegiari erru adierazpena egin dakiola aginduko da, inoren izenaz jabetu denari edo berea gezurrez ukatu duenari bere erantzunbeharra eskatu dakion.

      3.-     Bere izena euskal idazkeraren arauera idatzita egotearen ondorioz edo beste edozein ziogatik, hautatzailearen egiaztapen-bideraketan hautatzaile-erroldan eta dagokion Erresumako Nortasun-Txartelean agertzen diren izen-deituren artean ezein ezberdintasun dagoela ikusiko balitz, Mahaiak boto-emaileak erakutsi dezan beste agiriren baten bidez edo egoki eritzitako ezagutze-bideez baliatuz segurtatu beharko du haren nortasunaz.

99. Atala

      1.-     Hauteskunde-Mahai bakoitzaren atabaka bat egongo da.

      2.-     Mahaiak bertan egon daitezeneko tegietan ormaren kontrako tegitxo bat egongo da, hautatzailea bakarrik egon ahal izateko bide.

      3.-     Hautatzaileak, bere eskuz, eskutitz-azala Mahaiko Lehendakariari emango dio, eta horrek jendearen agirian "botoa ematen du" hitzak esan eta txartela atabakan sartuko du.

      4.-     Eskutitz-azala atabakan sartuaz bat Lehendakariek edo Laguntzaileek bere botoa emateko unean dagokion zenbagarrena eta botoa eman izana Mahaiaren Hautatzaile-Erroldearen legeztatutako aldakian erasoko dituzte.

      5.-     Ezein hautatzailek, bere botoa eman izana ongi erasota utzi den ikusteko eskubidea du: botoa eman izana esandako legeztatutako zerrendan "V" jarrita adieraziko da.

100. Atala - Boto-askatasuna

      1.-     Botoa ematea eskubide bat da, eta askatasunez egin daiteke. Inor ezingo da botoa ematera behartu, eta ez legearen aurkako bidez jakineko alderako botoa ematera ere.

      2.-     Mahaiko Lehendakariak, eta hori ez badago, Laguntzaileak bakarreango agintea izango du Hauteskunde-Sailaren tegiaren barruan bakea zaintzeko, hautatzailearen askatasuna babesteko eta legea betearazteko. Halaber, tegietarako sarpidetan eta inguruan boto-askatasuna bermatzeko eta bakeari eusteko beharrezko izan daitezen neurriak hartuko ditu. Herribake-indarrek eskatu diezaizkien laguntzak emango dizkiote Lehendakariari.

      Lehendakaria, tegiko atea hurrengo Atalean zehazten direnentzat iare eta zabalik egon dedinaz arduratuko da.

      3.-     Inork ezingo du Hauteskunde-Sailaren tegian harmak edo harma gisa erabili daitezkeen tresnak daramatzala sartu. Lehendakariak, agindu hori hautsi dezatenak berehala egozteko aginduko du. Egozpenak, beti, hauteskunde hoietan botoa emateko eskubidea galtzea ekarriko du.

      4.-     Sailen tegietan edo hoietarako sarpideetan edo inguruan herri-bakea hautsi dezan ezein gorabehera, eta bai hori sortarazi dutenen izen-deiturak ere, Hauteskunde-aldiko Orotariko Agirian zehaztuko dira.

101. Atala

      Sailen tegietan honako hauek baino ezingo dute sartu: Bertako hautatzaileek, hautagai-zerrenden ordezkariek eta hautagaiek, ahaldunek eta artekariek; Eskribauek, hauteskundeei datxekien ezein gorabeheren herri-sendespena egiteko; Lehendakariak dei egin diezaien Agintaritza-Eskudunek; Hauteskunde-Batzordeetako kideek, eta lehenengo auzialdirako Epailariek eta hoien eskudunek, bere karguari dagokion zerbaitetara joan daitezenaren baldintzapean.

102. Atala

      Langileek botoa emateko eskubidea egiteratzeko beharrezko izan dedin aldia eta, hala behar izanez gero hoien ordainsarientzako jaurpideak, eta bai Lehendakariek, Laguntzaileek, artekariek eta ahaldunek bere egitekoak bete ditzatenekoak ere, alor horretan erabilgarri diren Orotariko Legepideek agindu dezatenaren arauera araupetuko dira.

103. Atala

      Jaurlaritzak, Dekretoz, atabakak, azalak, txartelak eta Lege honetan ohartemandako agiri-paperak haiei atxiki beharreko eredu ofizialak zehaztuko ditu. Dekretoan txartelen irarkeraren eta azalgintzaren nolakoak jarriko ditu.

104. Atala - Postatikako botoa

      Kanpoan edo ezinduta daudenek postaz edo esku-ematez botoa emateko duten eskubidea, Legebideak Gorte Nagusietarako hauteskundeei buruz agintzen dutenei atxikiko zaie, postatikako botoari dagozkionetan hurrengo Ataletan jartzen diren berezitasunekin.

105. Atala

      1.-     Hautatzaileak, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordean, botoa postaz emateko bere eskabidea iritsi dela egiaztatzeko eskubidea izango du.

      2.-     Botoa postaz ematea eskatutako hautatzaileari, botoa ematera agertuko balitz, botoa berenez ematea nahitaez onartuko zaio, eta lehenagoko postazko botoaren eskutitz-azaleango txartela baliogabetuta geldituko da, eskutitz-azal hori inola ere irikitzerik, ez atabakan sartzerik izango ez dela.

106. Atala

      Honelakotan, Mahaiak postatikako botorik onartu ez eta horri buruzko agirisorta osoaz jabetuko da, Hauteskunde-Batzordeari bidaltzeko:

a)   Postatikako boto-emailea Hautatzaile-zerrendan sartuta egon ez dedinean.

b)   Mahaiari bidalitako eskutitz-azalaren barruan Hauteskunde-Batzordeak egindako egiaztapen-irarkia egon ez dedinean.

c)   Hautatzaile-zerrendan botoa postaz emateko eskea erasota agertu ez dedinean.

107. Atala - Postatikako botoekiko jazarpena

      1.-     Postatikako botoei jazartzea botoz-boto banaka egin beharko da, postatikako botoei orohar jazartzea onartzen ez dela. Hauteskunde-Mahaiak erabaki beharko du esandako jazarpen hori onartzen duen ala ez.

      2.-     Jazarpena onartzen ez badu, Lehendakariak postatikako botoa atabakan sartu eta Mahaiaren izeneango posta-azala eta boto-emailea Hautatzaile-zerrendan sartuta dagoenaren egiaztagiria baino ez ditu sartzeko utziko, gainontzeko hauteskunde-agiriekin batean bidaltzeko, Boto-emanaldiaren Orotariko Agirian Mahaiaren erabakia eta jazarpenaren zioa erasoz.

      3.-     Mahaiak jazarpena onartzen badu, Lehendakariak ez du postatikako botoa atabakan sartuko, eta jazarpena egin zaioneko postatikako boto hori gainontzeko hauteskunde-agiriekin batean bidaliko da, Hauteskunde-Batzordeak aztertu eta bere erabakia eman dezan.

108. Atala

      Sailen tegietan eta hoien inguruan ez da hautagaien aldezko inolako ekintzarik egiterik-izango.

109. Atala - Boto-emanketaren bukaera

      1.-     Arratsaldeko zortzietan Lehendakariak, boto-emanketa bukatzera doala ozenki iragarri, eta ez dio inor gehiagori tegian sartzen utziko. Lehendakariak bertan dauden hautatzaileetakoren bat oraindik bere botoa eman gabe dagoen galdetu, eta ondoren eman daitezen botoak onartu egingo dira.

      2.-     Herritarrek botoa emateko aldia bukatu ondoren, lehendakariak postatikako boto-txartelak dakartzaten eskutitz-azalak sartuko ditu atabakan, aurreko Ataletan ohartemanda bezala.

      3.-     Ondoren, Mahaiko kideek eta Artekariek emango dituzte bere botoak, Hautagai-erroldaren sendetsitako aleei erantsitako orri baten, bertako direneko Mahaiari dagokion Saileko Hautatzaile-erroldan egon ez daitezen artekariei dagozkien Hauteskunde-Sailak zehaztuz.

      4.-     Lehendakariak azken emango du bere botoa. Lehendakariaren eskutitz-azala Laguntzaileak sartuko du atabakan.

III ATALBURUA

HAUTESKUNDE-SAILETAKO BOTO-KONTAKETA

110. Atala - Agiritasuna

      1.-     Boto-kontaketa jendaurrekoa izango da eta nahi dezaten guztiek egon ahal izango dute bertan, hori egiten den tegian Lehendakariaren aburuz aski toki baldin badago.

      2.-     Lehendakariak, bakea boto-kontaketa egitea eragotziko duen edo eragozten duen moduan hausten dela eritziz gero, tegia hustu dedineko agindua eman ahal izango du. Hori gertatuz gero, hautagaien ordezkari eta ahaldunek, Eskribauek, Lehendakariak dei egindako Aginte-Eskudunek, Hauteskunde-Batzordetako kideek, Lehenengo Epaibidetarako Epailariek edo hoien eskudunek baino ez dute bertan egoteko eskubiderik izango, Mahaiko kideez gainera.

111. Atala - Baliorik gabeko botoak

      Honako hauek izango dira baliorik gabeko botoak:

a)   Eredu ofizialez besteko eskutitz-azal edo txartelarekin emandakoak eta bai eskutitz-azalik gabeko txartelez emandakoak eta hautagai-zerrenda berezien boto-txartel bakar bat baino gehiago daramatzan eskutitz-azalean emandakoak ere. Eskutitz-azal baten hautagai-zerrenda beraren txartel bat baino gehiago egotea gertatuz gero, ez da boto bat baizik kontatuko.

b)   Bertako izenak aldatu edo zeharmarratu edo izenen hurrenkera aldatu deneko txartelez emandako botoak.

c)   Irainak edo botoaz besteko ezein hitz daramatzaten botoak.

d)   Eskutitz-azalak gainean ezaupideak daramatzatenean.

112. Atala - Boto zuriak

      Boto-txartelik ez daramaten edo hauteskunde-barrutian legez atzera egindako hautagai-zerrenda baten txartela daramaten eskutitz-azalei dagozkien botoak zuritzat kontatuko dira.

113. Atala - Boto-kontaketa egiteko era

      1.-     Lehendakari, boto-emanketa bukatu eta berehala, boto-kontaketa egiteari ekingo zaio, eskutitz-azalak atabakatik banan-bana ateraz. Azalak ireki, eta botoa eman zaion hautagai-zerrendaren izena ozenki irakurriko du. Lehendakariak Laguntzaileari eta Artekariei erakutsiko die.

      2.-     Boto-kontaketa etenik gabe egin beharko da. Boto-kontaketa egin dedin tokiak, bertan daudenak inguru guztian ibili ahal izateko moduan antolatuta egon beharko du.

      3.-     Kontaketa bukatu ondoren, eskutitz-azalen guztizko zenbatekoa eta erasotako boto-emaileena erkatuko dira.

      4.-     Boto-kontaketaren ezein unetan bertan egon dedin ezein hautatzailek edo hautagai-zerrenda bateko kidek Lehendakariak irakurritako boto-txartelak dionari buruzko zalantzak izanez gero, txartela aztertu ahal izango du.

      5.-     Boto-kontaketa bukatutakoan, Lehendakariak boto-kontaketarekiko jazarpenik dagoen galdetuko du. Jazarpenak Lehendakariaren eta Laguntzailearen bateango iritziz erabakiko dira eta, horren ezean, Lehendakariarena izango da nagusi.

114. Atala - Botoen adierazpena

      1.-     Lehendakariak ozenki iragarriko du boto-kontaketak ematen duena, honako xehapen hauek emanaz:

a)   Boto-emaileen zenbatekoa.

b)   Irakurritako boto-txartelen zenbatekoa.

c)   Baliozko boto-txartelen zenbatekoa.

d)   Boto-txartel zurien zenbatekoa.

e)   Baliorik gabeko boto-txartelen zenbatekoa.

f)    Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako botoak.

      2.-     Hori egin ondoren, eta hurrengo atalen gai direnak egin aurretik, Laguntzaileak egiaztapen-agiri bat egin eta Euskal Arduralaritzak izendatutakoari emango zaio, horrek bere nortasuna egiaztatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak hauteskundeetan atera denaren behin-behingo jendearentzako argipideak eman ditzan, ez beste ezertarako.

      Berehala, beste horrelakoxe egiaztagiri bat tegiko atean jarriko da eta, azkenean, eskatu dezaten Artekari, Eskudun edo Hautagaiei beste bana emango zaie. Hautagai-zerrenda bakoitzeko ez da egiaztagiri bakar bat baizik emango.

115. Atala - Boto-emanketaren orotariko agiria

      1.-     Lehen esandakoak egin ondoren Mahaiko Lehendakariak, Laguntzaileak eta Artekariek Boto-emanketaren Agiria izenpetuko dute, horretan honako alderdi hauek zehazki adieraziz:

a)   Mahaiko Hautagai-erroldan dauden hautatzaileen zenbatekoa.

b)   Botoa eman duten hautatzaileen zenbatekoa.

c)   Baliozko boto-txartelak.

d)   Baliorik gabeko boto-txartelak.

e)   Boto zuriak.

f)    Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako botoak.

g)   Egin diren jazarpen eta zuzenketa-eskeen adierazpen laburra, nork egin dituen zehaztuz.

h)   Egindako jazarpen eta zuzenketa-eskeei buruz eta boto bereziei buruz, egon baldin badaude, Mahaiak hartutako zio eta guztiko erabakiak.

i)    105karren ataleko 2garren lerroaldian aipatzen den zertzelada gertatzen zaien hautatzaileen zerrenda.

j)    Interesgarri izan dedin ezein gorabehera edo gertakariren adierazpena.

      2.-     Hautagai-zerrenden ordezkari eta hoietako kide guztiek, eta bai Ahaldunek eta Artekariek ere, Boto-emanketaren Bilkurako Agiriaren Egiaztatutako Aldaki bat dohan eta berehala eman dakieneko eskubidea izango dute, eta Mahaiek ezingo dute eginbehar hori ez betetzeko aitzakirik jarri.

      3.-     Jazarpen edo zalantza-bide izandako boto txartelak Agiriari erantsiko zaizkio, Mahaiko kideek izenpetuta, eta Agiriarekin batera gordeko dira. Gainontzeko boto-txartelak bertan daudenen aurrean eta nahi den moduan ezabatu egingo dira.

      4.-     Halaber, Artekariek ekarritako izendapen-agiriak eta Lehendakariak hartutako hondodun orri-liburuak ere Boto-emanketako Agiriari eratxikiko zaizkio.

116. Atala - Boto-emanketako agirisorta

      1.-     Ondoren, Mahaiak, hauteskundeetako agiri-sorta gertatu eta lau eskutitz-azal berezitan sartuko du, honela:

a)   Lehenengo eskutitz-azalean honako agiri hauek sartuko dira:

-  Mahaia eratzearen Agiriaren jatorrizko alea.

-  Boto-emanketako Agiriaren jatorrizko alea.

-  Sendetsitako Hautagai-errolda.

-  Bereizitako boto-txartelak.

b)   Gainontzeko eskutitz-azaletan honako agiri hauek egongo dira:

-  Mahaia eratzearen Agiriaren hitzez-hitzezko aldakia.

-  Boto-emanketako Agiriaren hitzez-hitzezko aldakia.

      2.-     Hautagai-errolda Mahaiko kide guztiek izenpetuko dute.

117. Atala - Hauteskunde-agirisorta dagokion tokira eramatea

      1.-     Esandako agirisorta hori osatu ondoren, Lehendakaria, Laguntzailea eta nahi dezaten Artekariak, berehala Barruti-Epaitegiaren Egoitzara joango dira, edo herrian hori ez badago, Udal-Epailariarengana.

      2.-     Barruti edo Udal-Epailariak Lehendakariaren, Laguntzailearen eta Artekarien nortasuna egiaztatuko du hoien Erresumako Nortasun-Txartelak eta Mahaiko kide direla erakutsi dezaten agiriak ikuskatuz. Egiteko hori bete ondoren Epailariak, Lehendakariak eta Laguntzaileek, eta bai bertan izan daitezen Artekariek ere, eskutitz-azaletan bere izenpeak jarriko dituzte, eskutitz-azalok gero irekiko direneko tokiaren aldenik-alden.

      Epailariak eskuratu dioten agirisorta hartu duenaren egiaztagiria emango dio Mahaiko Lehendakariari, zein egunetan eta ordutan eskuratu dioten bertan adieraziz.

118. Atala

      1.-     Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak, boto-emanketaren eguna baino zortzi egun lehenago horretarako bilduta, Epailarien, Idazkarien edo Lanarien artetik aukeratutako Epai-Arduralaritzako bost herrilanari gutxienez izendatuko ditu, Atal honetan ematen zaizkien egitekoak betetzeko.

      2.-     Herrilanari hoiek, Ertzaintzako bi kide lagun dituztela, eta Ertzaintzaren zaingo-auto baten, eta Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak zehaztu dezan irizpidez eskualdeka banatuta, Hauteskunde-barrutiko Udal guztietara joango dira, bertako Epailariek euki ditzaten eskutitz-azalak jasoaz.

      Epai-arduralaritzako herrilanariak, kanpo aldetik behar bezala dagoela egiaztatu ondoren, ematen zaion agirisorta hartu duenaren egiaztagiri bat emango dio Epailariari.

      3.-     Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak iehaztuko ditu, antolakidetza egiteko Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo-Saileko arduradunarekin edo arduradunekin bildu ondoren, ertzain-araldeen zenbatekoa, hoiei eratxikitako herrilanariak, eta hauteskunde-agirisorta biltzeko egin behar duten bidea.

      4.-     Hauteskunde-agirisorta biltzea, hauteskundeak egin eta biharamoneko goizeko bederatzietan hasita egingo da.

      5.-     Hauteskunde-agirisorta Epailariari eskuratzen zaionetik Batzordearen izenekoak jaso arterainoko aldian, Epailaria izango da hura gordetzearen eta bila doazkionei ematearen arduradun.

      6.-     Barruti edo Udal-Epailariak Epai-Arduralaritzako herrilanariari lehenengo, bigarren eta hirugarren eskutitz-azalak emango dizkio, laugarrena dagokion Barruti edo Udal-Epaitegian gordeta gelditzen dela.

      7.-     Eskutitz-azalak bildu ondoren, Epai-Arduralaritzako herrilanariak, bi Ertzain beti ere lagun dituela, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen tegira joan eta hartu duen agirisorta bertan utziko da.

      8.-     Lehenengo bi eskutitz-azalak Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordean geldituko dira eta horrek, berehala, eta egoki deritzen neurriak hartuz, hirugarrena Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo-Sailera bidaliko du, botoemanketa nola izan den jakin eta horretzazko argipideak izan ditzan.

IV ATALBURUA

GUSTIZKO BOTO-KONTAKETA

119. Atala - Eguna eta agiritasuna

      1.-     Guztizko boto-kontaketa egitea Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak egingo du, boto-emanketaren ondorengo boskarren lan-egunean.

      2.-     Guztizko boto-kontaketa jendaurrekoa izango da.

120. Atala - Ordua eta hauteskunde-Batzordeko kideen nahitaezko gutxienezkoa

      1.-     Guztizko boto-kontaketa egin ahal izateko Lehendakariak eta Mahaiko gainontzeko kideen erdiak eta batek gutxienez egon beharko dute bertan.

      2.-     Nahitaezko gutxienezko zenbateko hori bertan ez izatea gertatuz gero. boto-kontaketa bi ordu atzeratuko da, eta orduan ere ez badago, Lehendakariak hurrengo Lehenengo Lan-eguneango bilkurarako deia egingo du, hori bertan daudenei eta Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari jakinaraziz.

      3.-     Bilkura berria bertan egon daitezen Batzordekideen zenbatekoa dena dela egingo da.

      4.-     Bi bilkurok goizeko hamarretan hasiko dira.

121. Atala - Boto-kontaketa egiteko era

      1.-     Guztizko boto-kontaketa mahairik-mahai egingo da.

      2.-     Lehenengo, eta Mahaietako eskutitz-azalak ireki baino lehen, osorik dauden ikusiko da. Gero eskutitz-azalok mahairik-mahai irekiko dira, behar diren agiri guztiak daramatzaten ikuskatuz.

      3.-     Boto-emanketaren bateko agiria ez egotea gertatuz gero, hautagai-zerrenda bateko kideren batek edo eskudunen batek arauz aurkeztu dezan egiaztagiriarekin ordezkatu ahal izango da. Ondoren, eta berehala Mahai hori bertan zegoeneko Epailariari idazki ofizial bat bidaliko zaio, eskuratu zitzaion agirisortaren eskutitz-azala ahalik eta lasterren aurkeztu dezan, horretan dagoen boto-emanketako agiri horren eza zuzentzeko hautagai-zerrendaren bateko ordezkariak aurkeztutakoarekin bat datorren egiaztatzeko. Hautagai-zerrenden ordezkari edo ahaldunek elkarren kontrako egiaztagiriak aurkeztea gertatuz gero, ez da hoietako bat ere kontatuko, bakoitzean azaltzen den boto-kopuru berezia agirian erasota utziz. Nolanahi ere, boto hoien kontua behin-behingoa izango da, agirisorta Legean ohartemandakoari datxekola sinestarazte-indarrez egiaztatu dedinerarte.

      4.-     Idazkariak Mahai bakoitzeko botoen laburpena jakinaraziko du.

      5.-     Batzordekidetako batek, botoen guztizko kontaketa egiteko eta gero Legebiltzarkidetokiak emateko beharrezko izan daitezen xehapenak hartuko ditu.

      6.-     Mahaietako boto-emanketetako agiriak aztertuala, boto-emanketa hoien legezkotasunari buruzko zuzenketa-eskeak eta saloak egin ahal izango dira, hoiek guztiak guztizko boto-kontaketaren agirian sartuz.

      7.-     Hautagai-zerrendaren ordezkariek edo ahaldunek baino ezingo dituzte zuzenketa-eskeak eta saloak egin, bertan egon daitezenaren baldintzapean.

      8.-     Batzordeak ezingo du ezein bilkura-agiri nahiz boto-txartel baliogabetu. Horren eskubideak Mahai bakoitzean onartutako botoen kontaketa egiaztatzera mugatzen dira, Mahaiek hartutako erabakiei darienez eta boto-emanketetako agirietan edo, hoien ezean, boto-emanketa bakoitzeko egiaztagirietan daudenez.

122. Atala

      1.-     Mahai baten elkarren ezberdin izan eta Mahaiko kideek izenpetutako eta ontzat emandako agiri bi egotea gertatuz gero, Batzordeak ez du ez bata ez bestea kontatuko.

      2.-     Hautatzaile-erroldean Mahaiari izendatzen zaion hautatzaile-zenbatekoa baino boto gehiago badaude ere, Batzordeak ez ditu kontatuko, Artekariek emandako botoa salbu.

      3.-     Boto-kontaketa ez da hamar ordutan ihardun ondoren baino moztuko, eta hori gertatuz gero, une hartan aztertzen ari deneko Mahaiko botoak kontatzea bukatu beharko da. Boto-kontaketari biharamonean jarraituko zaio, Lehendakariak esan dezan orduan.

123. Atala

      1.-     Botoen mahaikako kontaketa bukatu eta hautagai-zerrenda bakoitzak hauteskunde-barrutian ateratako botoen zenbatekoa jakin ondoren, Legebiltzarkidetokiak hautagai-zerrenden artean banatzea egingo da, 11garren atalean ohartemandako emate-eraren arauera.

      2.-     Zerrenda bakoitzari zenbat Legebiltzarkide-toki dagozkion zehaztu ondoren, Idazkariak hauteskundeetan atera denaren guztizko laburpena ozenki irakurriko du eta, Lehendakariak, orduan, hautatutako Legebiltzarkide aldarrikatuko ditu Legebiltzarkide-tokiak lortu dituzten zerrendetako hautagaiak.

124. Atala - Bilkura-agiria

      1.-     Aurrean esandako hoiek egin ondoren, Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordeak bi aldakitango bilkura-agiri bat egingo du, Lehendakariak eta Idazkariak eta bertan egon daitezen hautagai-zerrenden ordezkariek edo hoien ahaldunek izendatzen dutela.

      2.-     Bilkura-agiriaren ale bat Hauteskunde-Batzordearen agiri-gordetegian geldituko da, horretarako egindako zehaztapidetzarekin batean, eta bestea Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari bidaliko zaio.

      3.-     Guztizko boto-kontaketaren agirian, bilkura osoan egindako nolanahiko zuzenketa-eske eta jazarpenak erasota utziko dira.

      4.-     Eskatu dezaten hautagai-zerrenden ordezkariei edo hoien ahaldunei guztizko boto-kontaketaren agiriaren egiaztatutako aldakiak emango zaizkie. Ezingo da hautagai-zerrenda bakoitzeko agiri edo egiaztagiri bat baizik eman.

      5.-     Halaber, aldarrikatutako hautagaiei ere aldarrikapenaren egiaztagiria emango zaie, Legebiltzarrera aurkezteko erabili dezaten.

      6.-     Batzordeak, egiaztagiri eta izendapen-agiri hoiek doazkienei, hautagai-zerrendaren ordezkariaren bidez boto-kontaketa egin eta hurrengo berrogeita zortzi orduen barruan bidali dakizkiela erabaki ahal izango du.

      7.-     Era berean, Batzordeak, Euskal Arduralaritzaren izenean bertan egon dedinari ere Agiriaren aldaki bat emango dio, jakinarazte eta argipidetarako xede soilez.

125. Atala - Legebiltzarrari jakinaraztea

      Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaritzak, Autonomia-Elkarteko hauteskunde-barrutietan aldarrikatutako Legebiltzarkideen zerrenda Legebiltzarrari bidaliko dio.

VIII IDAZPURUA

HAUTESKUNDETAKO AGIRIPAPEREN ETA JAZARPENEN AURKEZPENA

126. Atala - Idazkien nolakoa

      1.-     Honako hauek guztiak, paper arruntean egin eta dohangoak izango dira:

a)   Hautatzaile-erroldea egiteari eta birraztertzeari buruzko eske-idazki, bilkura-agiri, egiaztagiri eta biderapen-agiri guztiak.

b)   Hautatzaileak bere gaitasuna, edo artez doakionetan beste hautatzaile batzuen gaitasuna edo gaitasunik eza egiaztatzeko behar ditzan agiripaper guztiak. Agiri-paper hoiek ezingo dira beste ezertarako erabili, eta hori egin dezatenak dagokien zergaren ebasletzat joko dira.

c)   Jazarpenak, kexuak, egiaztagiriak, eske-idazkiak, eskabideak, zuzenketa-eskeak eta goradeiak eta hauteskunde-alorreko beste ezein egipide eta agiri, eta bai hoiei darizkien zehaztapidetza eta ekintzak eta hoiei edozein agintaritza-mailatan bere bideak eginaraztea ere.

      2.-     Eskribau-agiriak baino ez dira aurreko lerroaldian esandakotik kanpo gelditzen, hoiek Arauzko zerga-zorra sortarazi eta behereneko mailako paper zerga-seiludunetan egin beharko bait-dira.

      3.-     Beste herrilanari bategandik agiripaperen bat edo adierazpenen bat hartu behar, eta eraman behar lioketen bezain laister eskuratzen ez badiote, horretzazko erantzun-beharra bere gain hartu eta horretarako berariz gaitutako batek bidali behar zukeenaren pentzutan jaso dezala aginduko du.

      4.-     Eman behar diren hauteskunde-agirien aldakiak mekanikazko ezein aldakigintza-bidez egin ahal diren izenpeak eta ikurratzak daramatzatenean baino ez dute eragite-indarrik izango.

I ATALBURUA

ARDURALARITZA-BIDETATIKAKO BIDERAPENA

127. Atala - Goradeiak

      1.-     Lege honetan edo lege hau osabideratu dezan arauren baten berarizko goradei edo jazartze-bideren bat jarri ez dedinetan, Hauteskunde-Batzordeen erabakien aurka goragoko Batzordearen aurrerako goradeia egin ahal izango da.

      2.-     Goradeia, jazarpena egiten zaion adierazpena edo iragarpena egin eta hurrengo hamar lan-eguneko epearen barruan egin beharko da. Goradeia sartu eta hogeita hamar egutegi-egunetan erabakia jakinarazten ez bada, goradeiari uko egin zaiola joko da, eta aurrerantzerako dagokion bidea irekita geldituko. Erantzunik ezean, goragoko Batzordearen aurrerako goradeia egiteko epea, sartzen denetik hasi eta bi hilabetekoa izango da.

      3.-     Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordearen erabakiei, erabaki hoiek lehenengo auzialdian nahiz goradei baten ondorioz hartutakoak izan, arduralaritza-auzipideetatik jazarri ahal izango zaie, aurrez birrabiatze-eskea egin beharrik gabe.

128. Atala - Era eta biderapena

      1.- Erabakiak eskubideekiko edo zuduekiko eragina badu, zehaztapidetza bati ekingo zaio, arduralaritzapekoei entzunaz, hamar egun baino gutxiago eta hamabost baino gehiago gabeko epe baten barruan aldezpenak egin eta bidezko agiripaperak eta zuriztapenak aurkeztu ditzaten.

      2.-     Arduralaritzabide-legea Lege honen osagarri izango da, batipat eske-idazkiei, arduralaritza-eskakizunei eta zigorpideei buruzkoetan.

129. Atala - Zigorrak gehitzea

      1.-     Hauteskunde-Batzordeak, goradei bat ebazterakoan, jazarpenaren gai izandako erabakietan jarritako zigorrak ezingo ditu gehitu.

      2.-     Lege honen 26.2 atalean agindutakoa aurreko zatiak ohartemandakotik kanpo gelditzen da, eta bai 84garren eta 85karren atalen arauera jarritako zigorren aurkako goradeia izan, eta zuritu gabeko dirueskuraketa berriak edo izkutatutako gastu-atal berriak agertzen direnekoak ere.

II ATALBURUA

ARDURALARITZA-AUZIPIDETATIKAKO ESKABIDEA

130. Atala

      Hori egiteko gaitasuna, eskabidearen gai izan daitezkeen egintzak, bideak, epeak eta epaiaren nolakoa, Gore Nagusietarako Hauteskundeen aurkako hauteskunde-auzipidetatikako jazarpena araupetzen duten legebidetan ohartemandakoaren arauera araupetuko da.

131. Atala - Epaitegi Nagusia

      Epaitegi Nagusia izango da hauteskunde-auzipideetatikako eskeez lehenengo eta besterik gabeko auzialdian arduratzeko gai.

Erabaki Gehigarria

      1.-     Hauteskunde-egiteraldiak ekarri ditzan gastu guztiak Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen pentzutangoak izango dira, hoietarako dirubideak Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Ekonomia-Itunea onartzezko 12/1981 Legearen II Atalburuak dionez egitearen kaltetan gabe. Gastu hoietan, Hauteskunde-Batzordeen ihardunarenak, eta Batzordetako Idazkaritzetan zerbitzu egiten dutenez bestekoak izan eta Batzordeak bere egitekoa ahalik eta ondoen betetzeko beharrezko eritzitako lanari teknikari edo laguntzaileek ekar ditzatenak sartuko dira. Ahal dela, eta Batzordeen Ihardunaren bereizkeriarik ezarentzat kaltegarri izan ez dedin guztietan, lanari teknikari eta laguntzaile hoiek, Autonomia-Elkarteko Batzorderako Legebiltzarraren zerbitzuan dihardutenak izango dira, eta gainontzeko Batzordetarakoak Jaurlaritzaren zerbitzuangoak.

      2.-     Nolanahi ere, bere lantokiari ez dagozkion eta hauteskunde-egiteraldia gertatzeari edo gauzatzeari datxeikien lanak eman dakizkien herrilanariek, horregatikako diruzko sariak bere gainontzeko irabazpideekin baterakoan izan ahal izango dituzte.

Aldibaterako Erabakiak

Lehenengoa

      Epaitegi Nagusia sortarazi dedin artean, Bilboko Lurralde-Auzitegiko Lehendakaria izango da Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakari.

Bigarrena

      Epaitegi Nagusia eratu ez dedin artean, 19.1.a) atalean aipatzen diren Batzordekideak Bilboko Lurralde-Auzitegiko Auzimaisuen artetik izendatuko dira.

Hirugarrena

      1.-     Legebiltzarrak, Lege hau indarrean jarri eta hilabeteko epearen barruan izendatuko ditu 19.1.e) atalean esandako Batzordekideak.

      2.-     Epe horretxen barruan, Autonomia-Elkarte, Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailetako Hauteskunde-Batzordetako izan behar duten Batzordekideen izendapena egingo da.

      3.-     Aurreko zatietan esandako Batzordekideak izendatu ondoren, ahalik eta lasterren Hauteskunde-Batzordeak eratuko dira.

Laugarrena

      1.-     Epaitegi nagusia eratu ez dedin artean, Bilboko Lurralde-Auzitegia izango da bai hautagai-zerrenden aldarrikapena egitezko erabakien aurkako hauteskunde-auzipidetatikako eskabideez arduratzeko gai, eta bai hautaketaren balioarekiko eta hautatutako Legebiltzarkideen aldarrikapenarekiko jazarpenez ere.

      2.-     Horren epaiaren aurka ez da agizko ez berarizko inolako goradei-biderik izango, epaiok jakinarazitako egunaren biharamoneango argipide-esketarakoa salbu.

Bosgarrena

      4garren ataleko a) lerroaldiari buruzko 6.1 ataleko edukia ez da datozen Legebiltzar-hauteskundetarako deia egin dedin eguna arte jarriko indarrean.

Azken Erabakietakoak

Lehenengoa

      Jaurlaritzari, Lege honetan ohartemandakoa egiteratu dezaneko eskua ematen zaio.

Bigarrena

      1.-     Lehendakarien, Laguntzaileen eta artekarien auziperatu ezinak orotariko legepidetan agindutakoak izango ditu jaurpide edo, hala behar izanez gero, Gorte Nagusietarako Hauteskundeen jaurpide izan daitezen osatze-bidezko legebideak.

      2.-     Hauteskunde-hogenak zigor-legepidetan ohartemandakoaren arauera araupetuko dira.

Hirugarrena

      Jaurlaritzak "Ente Público Radio-Televisión Española"-rekin itunebideak egingo ditu, Izaiki horrek dohango hauteskunde-zabalkundea egitea gertatuz gero irraketak 77.1 atalean aipatzen den lantaldeak ontzat emandako irizpideei atxiki dakizkien.

Laugarrena

      Berariz besterik esaten bada salbu, Lege honetan jartzen diren epeak eta aldi-mugak kontatzeko egunak beti egutegi-egunak izango dira.

Bosgarrena

      Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

Baliogabetzezko Erabakia

      Lege hau indarrean jartzean, "Euskal Legebiltzarkideen ordezkaketa Araupetzezko", Ekainaren 30eko 8/1981 Legea baliogabetuta geratzen da.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra