Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzkoa.

1983-11-25

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/12/10, 182. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.

§ 56. 27/1983 LEGEA, AZAROAREN 25EKOA, AUTONOMIA-ELKARTE OSORAKO ERAKUNDEEN ETA BERTAKO KONDAIRA-LURRALDEETAKO FORUZKO IHARDUTZE-ERAKUNDEEN ARTEKO HARREMANEI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

       Euskadiren politikazko egituraketa dugu Autonomia-Estatutoa legegintza-bidez egiteratzearen alderdirik garrantzitsuenetako bat horrek, bere aldetik, politika eta arduralaritza-erakuntza berria eta Kondaira-Lurraldeen Lege-Jaurpide berezien eta agintepideen aitorpena elkarri egokitu beharra dakarrela.

 

       Horretarako, eta hori du hain zuzen funtsezko helburu oraingo Lege honek, Kondaira-Eskubideekiko begirunea eta mende askotako Burujabetza Nahaia elkarri lotzea ezinbestekoa gertatzen da.

 

       Alde batetik, Autonomia-Estatutoak, bateango burujabetza-erakunde batzuk sortaraziz, eta hoien artean, bereziki, politikaren eta erakundeen aldetik duen lehentasunak Legezko ezein Erresumatan Legeak duen nagusitasunaren, eta politikaz Euskal Herriaren nahaiaren adierazgarri den Legebiltzarra sortaraziz, Erakundegoren-mailako egitura berri bat eman dio Euskadiri.

 

       Bestalde, orainaldia antolatzea, Euskadi gaurregun jaurri ahal izatea bermatzea, 1839garrenerarte zegoen ihardutze-erapidetzari eta 1878garreneko lehenengo Ekonomia-Itunetikako berarizko antolakuntzari eustearekin batean egin ezinezkoa da. Kondairarekiko begirunea eta Kondaira norberetzakotzea, Kondaira-goaiaren barruan eta unean-uneangotuz egin behar da. Industria-iraultza, hiritartze-bidea; politika-bizitzaren korapilotsua, ekonomia-iharduna arra-zoizkotu beharra, horra hor aldakuntza nabarmen izan eta Kondaira-egoera berria dakarten aldaketa nabarmenak hori, bestalde, Kondaira-Lurraldeen berenezko Lege-jaurpideei egokitu behar zaiela. Bi behar hoien arteko egokitasuna eta oreka lortzea du xede oraingo Lege honek.

 

       Honela, Lehenengo Idazpuruak Bateango Erakundeen (Lehenengo Atalburua) eta Kondaira-Lurraldeek bere duten agintepide-maila araupetzea du helburu.

 

       Horretan, Legebiltzarraren nagusitasuna nabarmentzen da, Autonomia-Elkartean Lege-mailako manuak onartzeko gaitasunaren jabe den Erakundegoren bakarra denaren aitorpena egiten zaionean, nagusitasun hori nahitaezko lege-mailaren eta manuen maila finkatzearen arauerako oinarri-irizpideak jartzerakoan garbi adierazita gelditzen dela.

 

       Estatutoak bere 25.1 eta 37.3 Ataletan Kondaira-Lurraldeen onetan legegintza-ahalmen horri jartzen dizkion mugak ere Legean agertzen dira, eta Estatutoan Foru-Tradiziozkotzat berariz aitortutako gaiei buruzkoak dira. Bainan bakarreango agintepeko gaiak direla ta Legebiltzarraren legepekoak ez diren aginte-alorrak egote horrek ez du Legezko Erresuma izatearen ondorio den erakundegoren-mailako arta egiteko ahalmena baztertzen.

 

       Bestalde, lehenengo Idazpuruak, Lege bereko beste manu batzukin lotuta, argi eta garbi adierazten du Autonomia-Elkarteko funtsezko agintea Bateango Erakundeek duteneko oinarri-irizpidea.

 

       Lehenengo Idazpuruak, bukatzeko, Kondaira-Lurraldeen agintepideak esandako oinarri-irizpide hoiei atxikiz araupetzen ditu. Horregatik, eta "nolanahi ere" dagozkien agintepideak sendetsiz bat, oraingo Lege honek geroan sortu daitezkeen egoera berriei egokitu ahal izatea ohartematen du, batetik Estatutoa egiteratu eta horren ondorioz Autonomia-Elkarteak agintepide berriak egiteratzearen, eta bestetik herritarrei zerbitzu hobea egiteko aholkagarri gertatu eta agian izan daitekeen agintepide-birbanaketa baten ondorioz gai berriak eskuratu ahal izateko edo hoietarako eskua emateko lege-bideak jarriaz. Honela, gure Herriaren gizarte, ekonomia eta politikaren aldetikako bilakakuntzaren beraren indarrezko ikusmolde egokikaitzik eta zurrunik eza bermatzen da.

 

       Bigarren Idazpuruak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia eta Kondaira-Lurraldeetako Herriogasuntzak antolatzen ditu, bere bigarren Atalburua hoien arteko eskuarte-banakuntza arapetzekoa dela.

 

       Ondoren, Dirubideen Euskal Kontseilua sortarazten da, horren egitekoetan Kondaira-Lurraldeek Herriogasuntza Nagusiari eman beharreko eskuarteen eta eginbeharreko ekarketen banakuntza lehen esandako oinarri-irizpideen arauera zehaztekoa nabarmentzen dela.

 

       Azkenean, Euskal Herri-Alorreko ekonomia eta dirubidetza-ihardunari arta egiteko goreneko ihardutze-erakunde izango den Herri-Kontuen-Euskal Epaitegia Legebiltzarraren Legez sortaraztea ohartematen da.

 

AINTZIN-IDAZPURUA

OROTARIKO ERABAKIAK

 

Lehenengo Atala

 

       1.-   Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen agintepideen banakuntza, hoien jabegoari eta egiterapenari dagokienetan, Konstituzioan eta Autonomia-Estatutoan ohartemandakoaren arauera, Lege honen bidez araupetuko da.

 

       2.-   Bakoitzeko Batzar Nagusiak eta Foru-Diputazioak dira, bere kondairatikako tradizioaren arauera, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeak.

 

2. Atala

 

       1.-   Euskal Herri Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanak elkarkidetasunezko eta elkar laguntzazko sortarauetan oinarrituko dira.

 

       2.-   Bakoitzari dagozkion agintepideen egiterapenean, Euskal Herriko Arduralaritzek eginkortasunezko eta elkarkidetasunezko sortarauen arauera jokatuko dute.

 

3. Atala

 

       Autonomia-Elkarteak, Euskal Herriko Udalek heuren berenezko zuduen eraentzarako eta heuren eskuarteak kudeatzeko duten burujabetasuna aitortzen eta bermatzen du.

 

4. Atala

 

       Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek ezingo dute, ahalmenak eta agintepideak aitortzerakoan, Kondaira-Lurraldeen arteko inolako bereizkeriarik egin.

 

5. Atala

 

       1.-   Bakoitzari dagozkion agintepideen eremuan, Jaurlaritzak eta Foru-Diputazio bakoitzak, eta hoiek bere artean, zerbitzu-egitezko ituneak egin ahal izango dituzte.

 

       2.-   Jaurlaritzak Foru-Diputazio batekin edo batzurekin izenpetu ditzan zerbitzu-egitezko itunetarako, Hari buruzkoan, Jaurlaritza-Legearen 18.e) atalean ohartemandako legebiltzar-zaingoa izango delako bermeak izango du indarra.

 

       3.-   Foru-Diputazioek, Euskal Herri Osorako Erakundeen agintepide eta ahalmenen kaltetan gabe, elkarren artean egin ditzaten ituneen berri Eusko Jaurlaritzari emango zaio.

 

I IDAZPURUA

AUTONOMIA-ELKARTE OSORAKO ERAKUNDEEN ETA BERTAKO FORUZKO IHARDUTZE-ERAKUNDEEN AGINTEPIDEAK

I ATALBURUA

EUSKAL HERRI OSORAKO ERAKUNDEEN AGINTEPIDEAK

 

6. Atala

 

       1.-   Autonomia-Estatutoaren arauera; Autonomia-Elkarteari dagozkionak izanik, Estatuto horretan, Lege honetan edo gerokoren baten Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailei aitortu edo izendatu ez dakizkien gai guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepide da.

 

       2.-   Beti ere, Lege-mailako arauak emateko ahalmena Legebiltzarrari bakar-bakarrik dagokio.

 

II ATALBURUA

KONDAIRA-LURRALDEEN AGINTEPIDEEZ

 

7. Atala

 

a)  Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek, bakoitzaren berarizko lege-jaurpideen arauera erabiliko duten bakarreango agintepidea izango dute honako gai hauetan:

1.-   Bere Foruzko Ihardutze-Erakundeen hauteskunde-arauak, erakuntza, jaurpideak eta iharduna.

2.-   Udal eta maila apalagoko Toki-erakundeetako hauteskunde-jaurpideak.

3.-   Udal-barrutien eta udalez gainetikakoen mugapena, Kondaira-Lurraldeez gaindikakoak izan ez daitezela.

4.-   Bere Diruegitamuak eta Kontuak gertatzea eta ontzat ematea, eta bai mailegu eta dirubidetza-eragiketak ere, Lege honen II Idazpuruari darizkion modutan.

5.-   Herrilan eta Zerbitzuen Foru-Egitamua idaztea eta ontzat ematea. Toki-Erakundeekiko teknikazko laguntza eta aholkularitza.

6.-   Autonomia-Estatutoaren 41garren Atalak esaten dituenak eta, orohar, Ekonomia-Itunearen Legeak edo zergalaritza-alorreko beste arau edo manuren batzuk emanda izan ditzaten guztiak.

7.-   Probintzia eta udal-jabetzapeko ogasunentzako jaurpideak, ogasun hoiek herri-baliapidetarakoak, ondarezkoak, Udalak berak ez bestek erabiltzekoak nahiz udalkideek erabiltzekoak izan.

8.-   Errepide eta bideekiko egitamuketa, egitasmoak, egitea, hoiei eustea, aldatzea, hoien dirubideak, erabilpena eta ustiaketa.

       Autonomia-Elkarteko errepide-sareen arteko behar bezalako egokitasuna bermatzeko, Kondaira-Lurraldeek, bere bidesaretan, Euskal Herri Osorako Erakundeek onartutako Orotariko Errepide-Egitamuan jarri daitezen teknikazko eta bide-seinaleentzako arauak jarriko dituzte indarrean, eta Erresumako Errepide-sarearen jarraipen izan edo elkarteaz besteko bese Herri-Erakundeenei edo Kondaira-Lurraldeetakoei heurei atxiki dakizkienetan berriz, esandako Orotariko Errepide-Egitamu horretan jarri daitezen aintzin-neurriak, helburuak, lehentasunak eta hobekuntzak egingo dituzte gutxienez.

       Autonomia-Elkartearen, Erresumaren, Elkarteaz besteko beste Herri-Erakunde batzuen edo Kondaira-Lurraldeen egitamuetako taiuketetan Kondaira-Lurraldeak edo hoien mugakideak har ditzaten elkartzepide berriak egitea oharteman dedinean, egitamu hoiek bakoitzaren ahalmen eta agintepideen arauera elkarri egokituko zaizkio.

       Hori guzti hori, Autonomia-Estatutoaren 10.34 Atalean agintzen denaren kaltetan gabe.

9.-   Mendiak, oihan-ustiaketa eta zerbitzuak, abereentzako bideak eta alaguneak, Autonomia-Estatutoaren 10.8 atalak dioenez; oihan zaintza eta nekazaritza eta oihan-lurrei bere onean eustea eta hobetzea.

10.- Beste Kondaira-Lurraldeei ez doazkien edo Legebiltzarrak guztientzako interesgarritzat aldarrikatu gabeko Herri-Lanak.

11.- Ospea eta tradizioa direla edo Foru-Diputazio bakoitzaren menpeko diren Foral, Miñoe eta Mikelete-Indar edo Sailen jaurpideak, Eusko Jaurlaritzari Autonomiazko Ertzaintzaren goren-agintari denez dagozkion eskubideen kaltetan gabe.

12.- Kondaira-Lurraldearen jabetzapeko Agiri-gordetegi, Liburutegi, eta Arte Ederrei eta Eskulangintzari datxezkien Erakustetxe eta Erakundeak.

13.- Kondaira-Lurraldearentzat interesgarritasuna izan dezaten kultura-sailak sortaraztea eta hoiei eustea.

b)  Kondaira-Lurraldeei dagokie Bateango Erakundeek emandako honako gai hauek osabideratu eta egipideratzea:

1.-   Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza; nekazaritza zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza; landare-ustiaketa, haziak eta mintegi-landareak salbu.

2.-   Abere-ustiaketa eta osasunketa.

3.-   Ur gozotako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpideak.

4.-   Itsasoaz besteko herri-uren eta hoien berezko uberken, aranen eta hoietzaz baliatzen direnen zaingoa.

5.-   Kondairazko, Artezko, Monumentozko eta Arkeolojiazko Ondareari bere onean eustea, hori hobetzea, birregokitzea edo, hala behar izanez gero, bilaketak egitea.

6.-   Kirolaren suztapena. Eskola-kirolentzako eta guztien kirolarentzako egitarauak.

c)  Honako gai hauetan, Bateango Erakundeen legebideak bere mugartean egiteratzea dagokie Kondaira-Lurraldeei:

1.-   Gizarte-sorozpidetza, Euskal Herri Osorako Erakundeek artez ihardutzearen kaltetan gabe.

2.-   Elkarte-hazkuntza, emakumea. Haurrekiko, gazteekiko, zahartzaroarekiko, atseden eta egurasketarekiko politika, Euskal Herri Osoaren Erakundeek alor hoietan artez ihardutzearen kaltetan gabe.

3.-   Babespeko berezko tokiei buruzko Arduralaritza.

4.-   Suteen aurkako zaingoa.

5.-   Hirigintzaren alorrean, Kondaira-Lurraldeei arioa, gertakuntza, egiterapena, eraentza, arta eta argipideketa-ahalmenak dagozkie eta bai, bere ihardutze-eremuaren barruan goragoko mailako egitamuketan zehaztutakoak egiteratuz Lurralde eta Hirigintza-Antolaketarako agiri-sortak ontzat ematea ere, Legeak beste herri-izaiki eta Hirigintzako Ihardutze-Erakunde batzuei ematen dizkien agintepideen kaltetan gabe.

6.-   Halaber, etxebizitzatarako hiri-lurretan jarri daitezkeen Ekintza Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltegarri edo Arriskugarrien zermugapenerako, hoientzako onbideratze-neurriak emateko, ikuskaritzarako eta zigortzeko ahalmena, Kondaira-Lurralde edo Elkarteaz besteko Herri-Izaiki bakar bat baino hartu ez dezatenaren baldintzapean, eta Legeak Udal-Erakundeei ematen dizkien agintepideen kaltetan gabe.

d)  Kondaira-Lurraldeen bakarreango agintepidetzat izendatutako gaitan Erresumaren oinarrizko legegintzaren araupidetza-hedapena eta egiterapena Kondaira-Lurraldeei heurei dagokie.

 

8. Atala

 

       1.-   Kondaira-Lurraldeen bakarreango agintepide izan daitezen gaietan, honako aginte hauek dagozkie Kondaira-Lurraldeei:

a)  Araupidetza, Foru-Erakundeek emandako araupideak beste edozeinekiko lehentasunez erabiliz. Autonomia-Estatutoaren Zazpigarren Aldibaterako Erabakian aipatzen diren edo, hala gertatutz gero, Eusko Legebiltzarraren legeetako araupideen ordezkaketa, Batzorde Nagusien Foru-Araupideen bidez egingo da.

b)  Araudigintza.

c)  Arduralaritza, ikuskaritza barne dela.

d)  Arduralaritza-bideango Birrazterketa.

 

       2.-   Arauen bidezko hedapena eta egiterapena Kondaira-Lurraldeei dagokieneko gaitan, honako aginte hauek dituzte:

a)  Bateango Erakundeek emandako arauen araupidezko egiterapenerakoa, Foru-Erakundeek emandako arau hoietan beroietan esaten denaren aurka jokatzerik izango ez dutela.

b)  Araudigintza.

c)  Arduralaritza, ikuskaritza barne.

d)  Arduralaritza-bideango Birrazterketa.

 

       3.-   Egiterapena Kondaira-Lurraldeei dagokieneko gaitan, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek bere legeen hedapenerako eman ditzaten orohartzezko erabakien arauera egiteratuko dituzten honako aginte hauek izango dituzte:

a)  Araudigintza, heuren berenezko zerbitzuak antolatzeko xedez.

b)  Arduralaritza, ikuskaketa barne dela.

c)  Arduralaritza-bideango Birrazterketa.

 

       4.-   Kondaira-Lurraldeek, bere aginte eta ahalmen guztien dirubidetarako eta hoiek egiteratzeko, diruegitamu-gaitasun osoa izango dute, Lege honetan ohartemandako neurritan.

 

       5.-   Foru-Erakundeei dagozkien aginte eta ahalmen guztiak bakoitzak bere duen eta bakoitzari dagokion lurraldeari buruzkoak direla ulertzen da, bakoitzaren eginkortasunaren kaltetan gabe, Ekonomia-Itunean ohartemandakoetarako, Kondaira-Lurraldeek emandako araupideak izan ahal izango dituztela.

 

9. Atala

 

       Foru-Diputazioek, Lege honetan heurei aitortutako egiteko eta agintepidetarako izan eta Autonomia-Elkartearen Estadistika-Egitamuan sartu gabeko estadistikak egin ahal izango dituzte, Autonomia-Elkartearen legepidetan jarri daitezen arauak beteaz.

 

       Halaber, Elkarte Osorako interesgarri izan daitezen estadistikak barne izango dituen Autonomia-Elkarteko Estadistika-Egitamua gertatzen bere iritzia emanez eskuhartu, eta bakoitzak bere lurraldean egitamu horren barruko estadistikak, Egitamuak berak edo hori eginbideratzeko urtekako estadistika-egitasmoek jarri ditzaten modutan egiteratzea bere gain hartuko dute.

 

10. Atala

 

       Errepidetatikako Ibilgailuzko Garraioen alorreango Legegintza, Arauen bidezko Egiterapena, Goren-ikuskaritza, Egitamugintza eta Antolakidetza Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei dagozkie. Kondaira-Lurraldeek, bere mugartean, eta indarrean dauden Erresumarekingo Ituneen arauera, Arabak orain dituen ahalmenak heurak eta nolako berdinez erabiliko dituzte.

 

III ATALBURUA

BERARIZKO ERABAKIAK

 

11. Atala

 

       7garren ataleko c) lerroaldian esaten denez Kondaira-Lurraldeei dagozkien Eusko Jaurlaritzaren egiterapen-ekintzapideekiko goren-ikuskaritza, baita ahalmen hori Lege honetan berariz aitortzen denetan ere, Eusko Legebiltzarraren Lege batek araupetuko du.

 

12. Atala

 

       Autonomia-Elkarteak, bere Legebiltzarraren Lege baten bidez eta Lege horrek jarri ditzan modu eta neurritan, Lege honek ematen ez dizkien agintepideak Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei eskuratu edo utzi ahal izango dizkie.

 

13. Atala

 

       1.-   Eusko Jaurlaritzak, bere arioz edo Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek eskatuta, Foru-Diputazioen ardurapeko diren zerbitzuen-eraentza eta arreta, dagokion Dekretoz zehaztuko den eremuz eta indarraldiz, hoiei utzi ahal izango dizkie.

 

       2.-   Dena dela, Jaurlaritzak honako ahalmen hauek beretzat gordeko ditu:

a)  Egiterapen-Arauak ematekoa.

b)  Artezpideak zehaztekoa eta eraentza-egitarauak gertatzekoa.

c)  Eraentzari buruzko argipideak jasotzekoa, eta ikusitako akatsak zuzentzeko eskeak egitekoa.

 

II IZENPURUA

 

14. Atala

 

       1.-   Euskal Herriko Autonomia-Elkartea eta hori osatzen duten Kondaira-Lurraldeetako bakoitza, bere agintepideak Autonomia-Estatutoaren, Lege honek dakartzan erabakien, eta hoiekin erabilgarri izan daitezen gainontzeko legeen eremuaren barruan egiteratzeko dirubidez eta diruegitamuz burujabe izango dira.

 

       2.-   Kondaira-Lurraldeen eta hoietako herri-alorraren dirubidetza-iharduna Euskal Herriko-Herriogasuntza Nagusiarenarekin egokituta egingo da.

 

       3.-   Eusko Legebiltzarrak, gero, Autonomia-Estatutoaren 41.2.a) Atalak agintzen duenaren babespean Kondaira-Lurraldeen arteko zerga-antolakideketarako, erakideketarako eta elkar-lanerako arauak ematearen kaltetan gabe, Ekonomia-Ituneak aitortzen dien araugintza-ahalmenaz baliatuz horretarako gaitasuna duten Foru-Erakundeek har ditzaten erabakiek zergapide berezien funtsezko alderdiak berdintasun-arauz araupetuko dituzte.

 

15. Atala

 

       1.-   Autonomia-Elkarteak eta bertako Kondaira-Lurraldeek, bakoitzak bere herri-iharduneko diru-eskuraketa eta gastu guztiak barne izan ditzaten bere Diruegitamuak gertatuko eta onartuko dituzte urtero.

 

       Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuak Jaurlaritzak egin eta Eusko Legebiltzarrak onartuko ditu. Kondaira-Lurralde bakoitzekoak bertako Foru-Diputazioak egin eta Batzar Nagusiek ontzat emango dituzte.

 

       2.-   Foru-Diputazioek, eta bai hoietako lhardutze-sail eta Erakundeek ere, horren eratze-modua eta egitekoak Lege honetan jartzen direneko Herri-Dirubidetzen Euskal Kontseiluak jarri ditzan modutan, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek erabiltzen dituztenen kideko irizpideak erabiliko dituzte diruegitamu-biderapenaren eta herri-kontaduritzaren alorrean, argipidetarako euskal herri-alor osoa bateratzeko xedez.

 

16. Atala

 

       Kondaira-Lurraldeek, heurek bere gain hartu gabeko Euskal Herri Osoko zorpide guztiei erantzuteko laguntza emango dute; horretarako, Foru-Diputazioek Lege honetan agindutakoaren arauerako ekarketak egingo dizkiote Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari.

 

17. Atala - Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia

 

       1.-   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei dagozkien agintepideak behar bezala egiteratzeko eta hoietarako dirubidetarako, Lege honen ondoriotarako, honela sailkatzen diren eskuarte-iturri hauek izango ditu:

 

              A)  Agizko Dirueskuraketak

a)  Foru-Diputazioek Lege honetan agindutakoaren arauera egin ditzaten, diruekarketak.

b)  Eusko Legebiltzarrak jarri ditzan Autonomia-Elkartearen berenezko zergapidetatikakoak, eta bai Legebiltzarrak itunepeko zergei jarri diezaizkiekeen gehigarritatikakoak ere.

c)  Bateango Erakundeen herri-jabetzapeko ogasunez baliatzeagatikako, bere agintepeko zerbitzuak egiteagatikako, edo norbanakoei doazkienak edo hoien onerakoak izan daitezen ekintzapideegatikako laguntzak.

d)  Hala egokituz gero, Autonomia-Eikarteak herri-lanak egin izanaren edo herri-zerbitzuak jarri edo gehitu izanaren ondorioz jarri daitezen berarizko zergak.

e)  Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek bere agintepideen eremuan jarritako isunak edo zigorrak.

f)   Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako eskuraketak, eta Erresumako Guztizko Diruegitamuen eta beste Herri-Izaiki batzuenen pentzutango diru-izendapenak.

g)  Bere ondaretikako irabaziak eta norbanako-alorreko dirueskuraketak.

h)  Konstituzioa eta Autonomia-Estatutoan agindutakoaren ondorioz jarri daitekeen beste ezein dirueskuraketa.

              B)  Berarizko dirueskuraketak

a)  Gauzetango ezarketak inorentzakotzea.

b)  Dirubidetza-ogasunen balio-aldakuntzak.

c)  Zorpetzetikako dirueskuraketak, eta dirubidetza-zorpideen gainontzeko balio-aldakuntzak.

 

       2.-   Autonomia-Estatutoaren Aldibaterako Erabakietako Boskarrenak agintzen duena egiteratuz Eusko Jaurlaritzak Erresumako Gizartesegurantzarekin egin ditzan Ituneetatikako dirueskuraketak, Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuetan bere berarizko zertarakoen dirubideei eratxikiko zaizkie.

 

18. Atala - Foru-Ogasuntzak

 

       Bere Foru-Erakundeei dagozkien agintepide guztien behar bezalako egiterapenerako eta diru bidetarako, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek, Lege honen ondorioetarako, honela sailkatzen diren eskuarte-iturri hauek izango dituzte:

 

       1)    Agizko dirueskuraketak:

a)  Ekonomia-Itunearen ondorioz Kondaira-Lurraldeek lortu ditzaten zerga eta zergalaritza-ariel guztien etekina.

b)  Kondaira-Lurraldeen Herri-jabetzapeko ogasunez baliatzeagatikako eta bere agintepeko zerbitzuez baliatu izanagatikako edo norbanakoei doazkien edo hoien onetangoak izan daitezen ekintzapideegatikako arielak.

c)  Toki-Erakundeen berenezko zerga izan eta Foru-Diputazioek lakatu ditzatenetatikako irabaziak, eta Ekonomia-Itunearen 46garren Atalak dioenaren arauera Lurralde bakoitzeko Toki-Erakundeei dagozkien zerga-eskuraketetango partzuer-zatiak, hori guzti hori Lege honen 22.1.7garren Atalean ohartematen den diru-eskuraketa hoien zertarakoaren kaltetan gabe.

d)  Aurreko a), b) eta c) zatietan esandako zergapideei erantsitako edo erantsiko zaizkien gehigarri, petxa, eta beste probintzia-eskuartetatikako irabaziak.

e)  Bere ondaretikako irabaziak eta norbanako-alorreko Legepeko dirueskuraketak.

f)   Erresumaren Guztizko Diruegitamuen, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearenaren eta beste Herri-Izaiki batzuenen pentzutango eskuraketak eta beste dirueskuraketa batzuk.

g)  Konstituzioan eta Autonomia-Estatutoan agindutakoen ondorioz sortarazi daitezkeen beste dirueskuraketa guztiak.

       2)    Berarizko dirueskuraketak:

a)  Gauzetango diruezarketak inorentzakotzea.

b)  Dirubidetza-ogasunen balio-aldakuntza.

c)  Zorpetzetikako dirueskuraketak, eta dirubidetza-zorpideen gainontzeko balio-aldakuntzak.

 

19. Atala

 

       Lege honen ondoriotarako diruegitamu-alorrean horrela zermugatzen direnak joko dira "agizko eragiketegatikako gastutzat" eta "domu-erakiketegatikako gastutzat".

 

II ATALBURUA

DIRU-ESKUARTEEN HERRIOGASUNTZA NAGUSIAREN ETA FORU-OGASUNTZEN ARTEKO BANAKUNTZA

 

20. Atala

 

       1.-   Aurreko 18garren Atalaren lehenengo zatiaren: a) txatalaren gai diren Ekonomia-Itunearen eraentzatikako dirueskuraketak, Erresumari ordaindu beharreko kupoa kendu ondoren, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Ogasuntzen artean banatuko dira, azken hauek lehenengoari egin beharreko ekarketak Lege honetan jarritako arauen ariora zehazten direla.

 

       Ekonomia-urte bakoitzean itunepeko zergalaritza-dirueskuraketegatik sortutako Foru-Diputazioen aldeko zorrak, urteoro, eta Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egindako balio-haztaketaren arauera dagozkien zenbatekoz, Ekonomia-Itunearen noraentzatikako irabazitzat joko dira.

 

       2.-   17garren eta 18garren Ataletan aipatutako Herriogasuntza Nagusiaren eta Foru-Ogasuntzen gainontzeko agizko eta berarizko dirueskuraketak ez dira Lege honek dakartzan banakuntza-arauen menpe egongo, eta dagozkien Herri-Ogasuntzek aukeran erabiltzeko eskuartetzat joko dira, dagozkien zerbitzu eta agintepidetarako dirubideei eratxikita egongo direnarren.

 

21. Atala

 

       20garren Atalaren lehenengo zatian esandako diru-eskuarteak, Bateango Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen agintepeko zerbitzuen arauzko ihardunerako beharrezko izan daitezen "agizko eragiketen" gastuen dirubidetarako erabiliko dira, Lege honetan jarritako arauen ariora, eta bai "domu-eragiketegatikako" gastutarako ere.

 

22. Atala

 

       Foru-Diputazioek egin beharreko ekarketen zehaztapena honako oinarri-irizpide hauen arauera egingo da:

 

Lehenengoa

       Aurreko 20garren Atalak dioenez banatu beharreko eskuarteen banakuntza, eta Lurralde bakoitzak horretarako ekarri beharrekoen zehaztapena Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan erabakiko da, Lege honetan jartzen diren bideez baliatuz.

 

Bigarrena

       Eskuarte hoien banakuntza, indarrean dagoen lege-erabidetzaren arauera Bateango Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen jaurgopeko izan daitezen agintepide eta/edo zerbitzuen eretzean egingo da.

 

Hirugarrena

       Jaurlaritzari, bere agintepeko zerbitzuegatik egin dakion eskuarte-izendapenaz gainera, ekonomia-egitamuketa, suztapen eta, hazkunde-politikabideak, irabazpideak eta aberastasuna Euskal Herrian norbanakoen eta lurraldeen artean eskualdeka eta alorka birbanatzekoak eta, orohar, Autonomia-Elkartearen politikazko eta ekonomiazko dendua bermatzeko xedezko neurriak jartzeko une bakoitzean egoki eritzitako diruizendapena egingo zaio.

 

Laugarrena

       Kontseiluak ikusi ditzakeen behin-behingo salbuespenen kaltetan gabe, diruegitamuak behar hainbatekoak izatetik abiatuz biztanleko orotariko eta bataz-besteko agizko gastua berdintasunaren eta elkartasunaren arauerakoa izan dedineko politika bat ardietsarazi dezaten irizpideak eta neurriak erabiliko dira.

 

Bosgarrena

       Zergalaritza-eginahala indartu eta bai Bateango Erakundeetan bai Foru-Erakundeetan agizko gastuen hazkundea zabaltzeko xedezko irizpideak erabiliko dira.

 

Seigarrena

       Foru-Diputazioen ekarketa, funtsean, Kondaira-Lurralde bakoitzeko urte-irabaziaren heinean zehaztuko da. Halaber, Kondaira-Lurralde bakoitzaren zergalaritza-eginahalaren eta Autonomia-Elkarte Osoko bataz-bestekoaren arteko heinaren alderantzizkoa nahitaez kontutan izango da.

 

       Zergalaritza-eginahala, udalek artez lakatzen dituztenak barne, zergapide guztietatik bildutakoaren eta urte bereko irabazien arteko heinaren ispilu izango da.

 

Zazpigarrena

       Kontseiluak, hala ere, 20garren Atalaren 2garren zatian ohartemandakoaren kaltetan gabe kontutan izango du, dagokiokeen eran, zati horren gai diren dirueskuraketen zenbatekoa, Itunearen eraentzatikako irabazien banakuntzan ahalik eta eginkortasunik haundiena lortzeko eta Atal horrek dakartzan irizpideak erabiltzeko xedez.

 

Zortzigarrena

       Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, eskuarteen banakuntzarako eta Kondaira-Lurralde bakoitzak Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastutarako egin beharreko ekarketak zehazteko hiru ekonomia-urtetarako gutxienez indarrean egongo den araupidetza ontzat emango du, Kontseiluaren iritziz indarraldi hori urtebetera edo bi urtetara mugatzea aholkagarri egin dezaten zernolakoak izatea gertatzen bada salbu.

 

       Jaurlaritzak, lehen esandako eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak ontzat emandako araupidetza barne izan dezan Lege-Egitasmoa bidaliko dio Legebiltzarrari, horren onarpen-eske. Egitasmo hori Atal bakarreko Lege gisakoa izango da, eta Lege honen 29garren Atalean ohartemandako jaurpideez heurez baliatuz onartuko da.

 

23. Atala

 

       1.-   Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak Kondaira-Lurraldeek Euskal Herriko diruegitamuetako gastutarako ekarri beharrekoa zehaztu ondoren Autonomia-Elkarteak, Erresumagandik, Kondaira-Lurraldeek bere Kupoen bidez eta Autonomia-Estatutoaren 41.2.d) Atalak dioenez hoiei eusteko laguntza ematen ari direneko agintepide eta/edo zerbitzu berriak eskuratzea gertatuz gero, Foru-Diputazioek Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari urte horretan egin beharreko ekarketak Erresumarentzako bere Kupoak gutxitu daitezena hainbestetxe gehituko dira.

 

       Aginte-eskuraketa egiteratu dedin ekonomia-urtearen hurrengotarako Kontseiluak, Jaurlaritzak emandako erizpena ikusi ondoren, agintepide eta/edo zerbitzu hori egiteratzeak dakartzan agizko eta domuzko eragiketetatikako gastuei erantzuteko beharrezko eritzitako diru-eskuarteak izendatuko dizkio agintepide eta/edo zerbitzu horrekiko jaurgodun berriari.

 

       2.-   Alderantzizkoa gertatuz gero, ekarketak zehaztu zirenean Autonomia-Elkarteak hartuta zeuzkan agintepide eta/edo zerbitzuak berriz Erresumari itzuli eta hark uztea alegia, Kondaira-Lurralde bakoitzaren ekarketak atzera itzultze horren ondorioz Erresumarentzako bere Kupoa gehitu dedina hainbestetxe gutxituko dira.

 

       3.-   Lege honetan ohartemandakoaren arauera, eta aginte-eskuraketa egiteratu dedin urteko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuak onartu ondoren erabakita egin daitezen Autonomia-Elkarteagandik Kondaira-Lurraldeentzako agintepide eta/edo zerbitzu hoiek hartzen dituzten Foru-Diputazioek urte horretan egin beharreko ekarketak gutxitzea ekarriko dute; gutxitze hori, Guztizko Diruegitamuetan dagokion Foru-Diputazioarentzat izendatuta egon eta eskuraketa egiteratzen den egunean oraindik erabilkizun egon dedin zatia hainbatekoa izango da, eskuratutako agintepidea eta/edo zerbitzua egiteratzeari darizkion eta diruegitamuetan sartuta eta oraindik bildu gabe dauden arielak eta gainontzeko irabazpideak kendu ondoren.

 

       Lurraldeka sailkatu gabeko diruegitamu-izendapenak izan daitezenean, Foru-Diputazio bakoitzari dagokion zatia eskuratutako zerbitzu horri eusteko izendatu zitzaiona ateratzeko erabilitako eratxikitze-biderkaria bera erabiliz zehaztuko da.

 

       4.-   Aurreko zatian jarritako modu berean egingo da, baina alderantziz noski, agintepide eta/edo zerbitzuak eskuratzea Kondaira-Lurraldeek Autonomia-Elkarteari egitea gertatuz gero.

 

       5.-   Atal honen aurreko zatietan esandako agintepide eta/edo zerbitzu-eskuraketen ondorioz Foru-Diputazioen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusirako ekarketetan gertatu dedin gehikuntza edo beherapena, eskuraketak egiteko unean epe-egunaren zain egon daitezen ekarketak ordaintzeko Lege honen 25karren Atalak jartzen dituen zatien artean banatuko dira, heinean.

 

24. Atala

 

       1.-   Aurreko Ataletan agindutakoaren arauera Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei izendatutako gastu-zenbatekoak, Lege honen 20garren Atalean adimugatzen den bateango dirubidetza-ahalmena banatzeko izango dira erabilgarri, eta ez beste ezertarako; beraz, dirubidetza-ahalmen horretzaz eta bakoitza bere berarizko irabazpideez baliatuz, batek nahiz bestek bere berenezko diruegitamu-politika egin, eta bere diruezarketen zenbatekoa eta bere ardurapeko herri-zerbitzuen mailak nahi bezala erabaki ahal izango dituzte, egoki deritzen eskuarte-birbanakuntza eginez, Atal honen hurrengo zatietan agintzen denaren kaltetan gabe.

 

       2.-   Horrekiko egiteratze-ahalmena Foru-Erakundeena deneko zerbitzuren baten egin beharreko herri-diruezarketen egitamuketa egiteko ahalmena Bateango Erakundeei dagokienetan, Foru-Erakundeek diruezarketekiko bere jokabideak Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuetan egon daitezen artezpide eta egitarauei egokitu beharko dizkiete, bere eraentza-ihardunaren kontuak urteoro Jaurlaritzari emanez, horrek Eusko Legebiltzarrari eraman diezazkion.

 

       3.-   Foru-Erakundeek Lege honen 12garren Atalean agindutakoaren arauera beretzakotutako agintepideak izan daitezenean, hoientzako dirubidetza eta diruegitamu-jaurpideak dagozkien eskuraketa eta eskuemate-Legetako bakoitzean agindu dedinari atxikiko zaizkio.

 

       4.-   Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuetan baldintzapeko dirueskuraketak egon daitezke, Foru-Diputazioei hoiekiko agintepideen jabegoa Jaurlaritzari dagokioneko diru-ezarketa eta zerbitzuen egiterapenerako dirubideak emateko. Diru-eskuarte hoiek nola erabiltzen direnaren kontuak urteoro Jaurlaritzari emango zaizkio, erabaki dedin eran, horrek, Eusko Legebiltzarrari eraman diezaizkion.

 

       5.-   Halaber, agintepideen jabegoa Foru-Diputazioei dagokien gaietan Bateango Herri-diruezarketak egiteko hoiek eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmenak egin ditzatenean ere aurreko zatian esandakoa egingo da. Hori ez da behin-behingotan baino egingo, bere haundia, Euskal Herri osorako interesgarritasuna edo Kondaira-Lurralde bat baino gehiago hartzen dutela eta, Eusko Jaurlaritzak hoietarako dirubideak egiten bere laguntza ematea beharrezko gertatu dedineko diruezarketetarako. Hitzarmen hoiek sendetsi baino lehen, Herri-Dirubideen, Euskal Kontseiluak bere arauzko erizpena eman beharko du, eta hitzarmen hoiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari ezagutaraziko zaizkio.

 

25. Atala

 

       1.-   Aurreko 16garren Atalean agindutakoaren arauera Kondaira-Lurraldeek Euskal Herri osoaren zorpideen dirubidetarako egin beharreko ekarketak sei zati berdinetan ordainduko dira, urte bakoitzeko otsailaren, jorrailaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehenengo hamabost egunetan.

 

       2.-   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak diruzko aintzin-eskuraketak eskatu ahal izango dizkie Foru-Diputazioei, bere agintepideen diru-bidetarako hoiengandik hartu behar dituen dirueskuarteen pentzutan. Aintzin-ordainketa, hoiek, Euskal Herriko Guztizko Diru-egitamuak egiteratzerakoango ordainketa eta dirueskuraketen epe-egunen arteko aldearen ondorioz sortu daitezkeen hutsaldiak betetzea izango dute xede. Aintzin-eskuraketa hoiek dagokien epe-egunean atzera itzuli beharko dira eta, nolanahi ere, eskatu direneko diruegitamu-urtea bukatzerakoan. Zio berdinarekin, Foru-Diputazioek, egin behar dizkioten ekarketen ordainketa atzeratzeko eskea egin ahal izango diote Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari, Atal honen 1) zatian esaten denez.

 

       3.-   Aurreko zatian esandako aintzin-ordainketa eta atzerapen hoiek, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jarri dezan diru-saria izango dute.

 

       4.-   Kondaira-Lurralde bakoitzari dagozkion eta Autonomia-Estatutoaren 41.2.d) Atalean adi-mugatzen den Erresumarentzako orotariko Kupoa osatzen duten Erresumarentzako Kupoak indarrean dagoen Ekonomia-Itunean jarritako arau eta bideen ariora izendatu eta hainbatu ondoren, Foru-Diputazioek dagozkien ordainketa-manuak egin eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak orotariko Kupo hori Erresumari ohartemandako epetan ordaintzea egingo da, Jaurlaritzaren arioz nahiz Foru-Diputaziotako batek eskatuta egin daitezen atzerapenen-eskearen kaltetan gabe.

 

26. Atala

 

       Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, Foru-Diputazioen ekarketen garbitasuna egiteko noiz-nola egoki deritzen irizpide edo arauak jarri ahal izango ditu.

 

27. Atala

 

       1.-   Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek dirua maileguz urtebeterako edo gehiagorako hartu ahal izango dute, hori egiteko modua dena dela, bakoitzak bere agintepide-eremuko diruezarketa-gastuen dirubidetarako, ez bestetarako.

 

       Halaber; urtebete baino epe laburragorako maileguak ere hartu ahal izango dituzte bere behin-behingo dirueskuarte-beharrei erantzuteko.

 

       2.-   Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen urtebetetik gorako maileguen bidez zorpetzeko ahalmenak honako muga hauek izango ditu:

 

a)  Foru-Diputazioek, domua kitatzeko eta dirusariagatikako urte-ordainketak bakoitzaren urteko agizko dirueskuraketa osoen ehuneko 12,5ekotik gora jo ez dezatenaren baldintzapean hartu ahal izango dituzte mailegu hoiek.

b)  Eusko Jaurlaritzak, Autonomia-Estatutoaren 42garren Atalaren gai diren ekarketak bazter utzita, lehen esandako urte-ordainketa hoiek Kondaira-Lurraldeen urteko agizko dirueskuraketen ehuneko 12,5ekoaren eta Autonomia-Elkartearen beraren ehuneko 25ekoaren guztizkotik gora jo ez dezatenaren baldintzapean hartu ahal izango ditu mailegu hoiek.

 

       3.-   Aurreko zatian agindutakoa horrela dela ere, eta Euskal Erakundeen guztizko zorpetze-ahalmena ahalik eta haundiena egiteko xedez, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, esandako ehuneko hoiek aldatzeko edo Kondaira-Lurralde batentzat edo batzuentzat beste maila batzuk jartzeko saloa egin ahal izango dio Jaurlaritzari, horrek kontuan izan eta hala badagokio Dekretoz onar dezan.

 

       Hala egokituz gero egin dedin saloak doakien guztiek ahobatez onartuta egon beharko du, beti ere, aurreko zatian jarritako Autonomia-Elkarte Osoko agizko dirueskuraketen ehuneko 25ekoaren mugari men eginez.

 

       4.-   Kondaira-Lurraldeek hartu nahi ditzaten Atal honen 2garren zatian esandakoetako maileguak elkarrekin eta Autonomia-Elkartearen zorpetze-politikarekin antolakidetuko eta egokituko dira Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren barruan.

 

       5.-   Aurreko Atalean esandako antolakideketa eta egokitze hoiek mailegua edo zorra-girien jaulkipena egiteko eguna, hoien indarraldia, diru-saria eta gainontzeko ekonomiazko zernolakoak izango dituzte gai bakar. Horretarako, dagokien Erakundeek Kontseilu horri bere urteko zorpetze-egitasmoak bidaliko dizkiote, eta hoiek egiteratzeko moduak Erakunde horrek ekonomia-urte bakoitzerako jarritako arauei atxiki beharko zaizkie.

 

       6.-   Kondaira-Lurraldeek, Jaurlaritzak Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren saloz emandako baimena beharko dute atzerrian mailegu-hitzarmenak egiteko.

 

28. Atala

 

       1.-   Lege honetako 14.2 Atalean eta horri datxezkonetan ohartemandako ondoriotarako, Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua eratzen da, honako egiteko hauekin:

 

a)  Lege honen 20garren Atalean zermugatutako eskuarteen banakuntza egin eta, beraz, Autonomia-Estatutoaren 42.a) Atalean ohartemandako Kondaira-Lurraldeen Autonomia-Elkarteko Herriogasuntza Nagusirako ekarketak Lege honetxek dakartzan oinarri-irizpideen arauera zehaztea.

b)  Euskal herri-alorrarekin lotutakoa izan eta Kontseiluaren iritziz erakidetutako ihardutze-modu bat behar dezan ezein gairi buruzko ekonomia, dirubidetza eta diruegitamuen aldetikako iharduna aztertu, eta Jaurlaritzari eta Foru-Diputazioei saloak egitea.

c)  Lege honen manu berezietan eman dakizkion beste guztiak.

 

       Izendatu zaizkion egiteko hoiei gagozkiela Kontseiluak, Eusko Jaurlaritzak aurrez emandako artezpideei atxikiz, Euskal herri-alorreko lanarien lansaria eta agizko ogasunak erostezko gastuen eta zerbitzuen hazkundearen mailekiko gidak emango ditu, eta bai aurreko B) zatian esandako antolakideketarako eta "agizko eragiketetatikako" gastuen mugatutako eta zainpeko hazkuntza bat lortzeko interesgarri deritzen beste ezein neurri ere.

 

       2.-   Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua sei kidek osatuko dute, hoietako hiru Jaurlaritzak izendatzen dituela, eta beste hirurak, Foru-Diputazio bakoitzak bana.

 

       3.-   Jaurlaritzak jarritako kideetan horrek izendatu dezana izango du Kontseiluak Lehendakari.

 

       Idazkari-lana Eusko Jaurlaritzako karrerako edo lanbidezko herrilanari batek egingo du, Kontseiluaren eztabaidaketetan hizpiderik eta botoa ematerik ez duela.

 

       4.-   Kontseiluaren bilkuretarako deia egitea Lehendakariari dagokio, bere arioz edo Foru-Diputazioen izeneko ezein kidek eskatuta, eta bilkura hoiek deian esan dedin tokian egingo dira.

 

       5.-   Kontseiluak bere kideen arteko erabateko gehiengoz hartuko ditu bere erabakiak, Lege honek gehiengo soila aukeratu dezanetan salbu.

 

       6.-   Kontseiluak, egoki eritzitako aholku guztiak eskatu, eta Lege honek ematen dizkion egitekoak betetzeko egoki deritzen xehapen guztiak emanarazi ahal izango dizkie Euskal Herriko eta Kondaira-Lurraldeetako Arduralaritzetako ihardutze-sail guztiei.

 

       7.-   Bilkurak egin ahal izateko gutxienezko kide-kopuruari, eztabaidaketei eta erabakiak hartzekoerei buruz Lege honetan edo Kontseiluak berak erabaki ditzan barne-ihardunerako arauetan oharteman gabeko guztietarako, Arduralaritzabide-Legean agindutakoak izango dira jaurpide.

 

       8.-   Kontseiluak Atal honen lehenengo zatian esaten diren egitekoak bete ditzan, Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek, urte bakoitzeko irailaren lehenengo hamabost egunen barruan, honako xehapen hauek jarriko dizkiote bere esku:

 

a)  Igarotzen ari den ekonomia-urteko eta hurrengoko diruegitamuen dirueskuraketetarako eta gastutarako aintzin-asmoen egiterapena une hartan zertan dagoen.

b)  Bere agintepideen eremuan hurrengo ekonomia-urtean egin beharrekotzat jotzen dituzten diruezarketei buruzko argipide-txosten zehatza, bakoitzean presaren zenbaterainokoa eta lehentasun-maila adieraziz.

c)  Foru-Diputazioen iritziz Eusko Jaurlaritzak bere agintepideen eremuan hurrengo ekonomia-urtean egin beharko lituzkeen diruezarketei buruzko egitasmo zehatzen buzipenak, eta alderantziz.

d)  Kontseiluak bere egitekoa behar bezala betetzeko bidezko eritzitako beste ezein argipide.

 

       9.-   Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak aurreko 8garren zatian esandako xehapen edo agiritakoren bat urte bakoitzeko irailaren barruan ez hartzea gertatuz gero, hurrengo ekonomia -urterakoen haztaketa Kontseiluak berak egingo du, igarotzen ari den ekonomia-urterako diru-egitamua oinarritzat hartu, direneantxe neurtutako erkaketak egin, eta bidezko izan dedin zenbateko-aldakuntza eginez.

 

29. Atala

 

       1.-   Urte bakoitzeko urriaren lehenengo hamabost egutegi-egunen gehienerako epearen barruan, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak Foru-Diputazioek Autonomia-Elkartearen diruegitamu gastutarako hurrengo ekonomia-urtean egin beharreko ekarketak xedatu eta horretzazko erabakia Eusko Legebiltzarrari bidaliko dio, atal bakarreko Lege-Egitasmo gisa, Kontseiluaren erizpena erantsiz.

 

       Legebiltzarrak egitasmoa osoarekiko eztabaidaketaren eta boto-ematearen bidez onartuko edo gaitzetsiko du, inolako zuzenketa-eskerik egiterik ez dagoela.

 

       Legebiltzarrak Egitasmoari uko egitea gertatuz gero, atzera Jaurlaritzari bidaliko dio, bere bat ez etortzearen zioak adieraziz, atzera itzultze hori egindako egunetik hasi eta hurrengo hamabost egunen barruan eta bat ez etortzea kontutan izanik, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan bigarren eta behin-betiko Lege-Egitasmo bat egin dedin, eta hori onartzeko Legebiltzarrari bidaliko zaio.

 

       2.-   Atal honen lehenengo zatian jarritako epearen barruan Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren barruan iritzi-batasun batera iristerik ez badago, Legebiltzarrari horretzazko argipide-txostena bidaliko zaio, kontseilukideen jarreren zioak adieraziz.

 

       Legebiltzarrak iritzi ezberdinen gai diren arazoak erabaki eta, bidebatez, eta hoietan bat etorritako alderdiak baldin badaude, hoiek osoarekiko eztabaidaketaren eta boto-ematearen bidez onartuko edo gaitzetsiko ditu, uko egitea gertatuz gero aurreko lehengo zatian hori gertatuz gerorako ohartemandakoa egiten dela.

 

       3.-   Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek, Kondaira-Lurraldeen ekarketetarako Eusko Legebiltzarrak esandako bideak eginda ontzat emandakoak sartuz egingo dituzte bakoitzak bere diruegitamuak.

 

       4.-   Lege honen 22garren Atalaren lehenengoaren 6garren zatiak dioen Legea iadanik onartuta egotea gertatuz gero, Atal honen lehenengoan eta 2garrenean ohartemandakoa bete beharrik ez da izango, eta Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen Diruegitamuak Lege hori erabiltzetik atera daitezen ekarketak jarriaz egin ahal izango dira.

 

       5.-   Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuen indarraldia luzatzeak, bere aldetik, Foru-Diputazioek azken ekonomia-urtean Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari egin behar zizkioten ekarketen lehengo zenbateko eta epe-muga eta guztizko indarraldia ere luzatzea ekarriko du eta, hori, Diruegitamu berriak onartu daitezenean hoietan dauden ekarketak indarrean jarri, eta hala egokituz gero batetik bestetarainoko aldeagatikako kontu-garbitasunak egitearen kaltetan gabe.

 

30. Atala

 

       1.-   Herri-Kontuen Euskal Epaitegia da euskal herri-alorraren ekonomia eta dirubidetza-ihardunari goait egiteko goreneko ihardutze-saila. Epaitegi hori Eusko Legebiltzarraren artezko menpekoa izan, eta horren esku-ematez ihardungo du, aginte-eremuz Autonomia-Elkartearen mugarte osoa hartzen duela.

 

       2.-   Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak iareitasun osoz eta lege-erapidetzari erabat atxikita ihardungo du, bertako kideek epailariek dituzten iareitasun eta aldaezin-eskubideak heurak dituztela.

 

       3.-   Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren agintepideei dagozkienetarako, honako hauek osatzen dute euskal herri-alorra:

 

a)  Autonomia-Elkarteko orotariko eta erakundegoren-mailako Arduralaritzak, hala egokituz gero Gizartesegurantza ere barne dela.

b)  Kondaira-Lurralde bakoitzeko Foru-Diputazioek.

c)  Udal-Erakundeek.

d)  Euskal Herri-Baltzuek.

e)  Herri-diruen edo herri-diruagirien arduralaritza egin dezan beste ezein erakundek.

 

       4.-   Bere goait-egitezko ihardunerako, eta bai aginte-alorrean dagozkionetarako ere, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak aurreko zatian aipatu diren Erakunde guztien laguntza eskatu ahal izango du eta, hoiek, eskatu ditzan xehapen, agiri, altzina eta argipide guztiak eman beharko dizkiote.

 

       Hoien eskea dagokion Sail edo Bazkunaren bidez egin beharko da.

 

       5.-   Bere goait-egitezko ihardunaren ondorioz, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak urtean-urteango argipide-txosten bat egin beharko du, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta Euskal herri-alorra osatzen duten gainontzeko erakunde guztiek ekonomia-urte hartan izandako diruegitamu, ondare eta diruzko eragiketa guztiekiko kontuak berebaitan daramatzala.

 

       Argipide-txostena Eusko Jaurlaritzari eta Lurraldeetako Batzar Nagusiei bidaliko zaie, bakoitzarentzakoak berari dagokion saloa daramala, eta horren aldaki bat Jaurlaritzari eta dagokion Foru-Diputazioari ezagutaraziz.

 

       6.-   Kontaduritza-erantzukizunarekiko epaiketa berenezko egitekoa du Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak.

 

       7.-   Herri-Kontuen Euskal Epaitegiarentzako diruizendapenak Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuetako horretarako Sail berezi baten sartuko dira.

 

       8.-   Euskal Herriko Kontu-Epaikaritzak aztertutako kontuak Batzar Nagusietako Toki-Erakundeetako eta Legebiltzarreko kideei eskuratuko zaizkie.

 

       9.-   Eusko Legebiltzarraren Lege batek sortaraziko du Herri-Kontuen Euskal Epaitegia, horren osatze-modua, erakuntza eta egitekoak araupetuz, eta bai horren goait-egitezko eta aginte-alorreko ihardunarentzako bermapideak eta bideak ere, horrek kontaduritza-erantzukizuna eskatzeko herri-arioaren araupeketa barne daramala.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

       Eusko Jaurlaritzako Estadistika-Artezkaritza, edo hala egokituz gero Estadistikaren alorrean Autonomia-Estatutoak aitortzen dituen agintepideak egiteratzeko sortarazi dedin erakundea arduratuko da Lege honetan agintzen direnak behar bezala bete ahal izateko beharrezko izan daitezen Estadistikazko oinarrizko xehapenak ematez.

 

Bigarrena

 

       1.-   Foru-Diputazioek, legez dagokien Udalekiko dirubidetza-babesmena egiteratuz, Erresumako agizko lege-jaurpideak erabiliz legokiekeena baino apalagoa inola ere izango ez den eskuarte-maila bat bermatu beharko dute orohar Udal hoientzat, Ekonomia-Itunearen 46garren Atalak dioenaren arauera Foru-Diputazioek eskuarte hoiek heurek egoki deritzen irizpidez banatzeko duten ahalmenaren kaltetan gabe.

 

       2.-   Toki-mailako diruezarketa eta antolapide-beharrei erantzuteko, Foru-Diputazioek, horretarako Herrilan eta Zerbitzuen Foru-Egitamuentzako eskuarte-izendapenak bere diru-egitamuetan egingo dituzte.

 

       3.-   Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia eta Foru-Erakundeetako Ogasuntzak Euskal Herriko Toki-Erakundeetakoenari bete-betean egokitu dakizkion:

 

1.  Toki-Erakundeek eta bertako ihardutze-sailek eta erakundeek, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak erabaki dezan eran, diruegitamu-bideari eta herri-kontaduritzari buruzkoan Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek erabilitakoei egokitutako irizpideak erabiliko dituzte.

2.  Toki-Erakundeek itundu nahi ditzaten urtebete baino gehiagoko eperako maileguketak Kondaira-Lurraldeetakoei eta Autonomia-Elkartearen Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren baitango zorpide-politikari kidekatuko eta elkar-egokituko zaizkie.

 

Aldibaterako Erabakiak

 

Lehenengoa

 

       1.-   Kondaira-Lurraldeek agintepideak beretzakotzea, arduralaritzazko eragite-indarrari eta diruegitamu-ondorioei dagozkienetan, hurrengo zatiaren gai den Bitariko Batzordearen erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurraldean iragarri daitezenaren baldintzapean egongo da.

 

       2.-   Lege hau indarrean jarri eta gehienerako hilabeteko epearen barruan, hiru Bitariko Batzordeak eratuko dira, hoietako bakoitza Jaurlaritzaren eta dagokion Foru-Diputazioaren kopuru berdineko ordezkariz osatzen dela, Lege honetan Kondaira-Lurraldeei aitortzen zaizkien agintepideez erabat baliatzeko gizakizko eta gauzazko baliapideen eskuraketa egiteko.

 

       3.-   Kondaira-Lurraldeei aitortutako zerbitzuei atxikitako Erresumako Herri-Arduralaritzako eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzako karrerako, lanbidezko edo lan-akurapenezko herrilanariak, ihardutze eta aginte-egituraz Kondaira-Lurraldeen menpe egotera aldatuko dira, dena dela irabazita dauzkaten eskubideak aitortzen zaizkiela, Autonomia-Estatutoan eta irailaren 26ko 2339/1980 eta azaroaren 21eko 2545/1980 Errege-Dekretotan agintzen denez:

 

       4.-   Eusko Jaurlaritzak akuratuta egon eta Kondaira-Lurraldeei eskuratzen zaizkien zerbitzuei eratxikitako lanariak ere, era berean, Kondaira-Lurraldeen menpe egotera aldatuko dira, lanari hoiekiko eskubide eta eginbehar guztietan Foru-Diputazioek Jaurlaritzaritzaren ordezkotza hartzen dutela.

 

Bigarrena

 

       Estatutoa eta Lege hau egiteratuz agintepideak eta/edo zerbitzuak Autonomia-Elkarteari eta Kondaira-Lurraldeei eskuratzea bukatu ondoren, eta nolanahi ere Lege hau indarrean jarri eta gehienezko hiru urteko epearen barruan, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak eskuarteen Autonomia-Elkarteko Herriogasuntza Nagusiaren eta Foru-Diputazioen arteko behin-betiko banakuntza-jaurpideen salo bat egingo du, batek eta besteek beretzat hartutako agintepideei direneantxe neurtuta darizkien beharren eretzean, eta Lege honen 22garren Atalean jarritako oinarri-irizpide guztien eta bakoitzaren arauera.

 

Hirugarrena

 

       1.-   Lege honen 14.3 Atalean agintzen dena, Autonomia-Estatutoaren 41.2.a) Atalean agintzen denez, Eusko Legebiltzarrak Kondaira-Lurraldeen arteko "erakidetzari, zergalaritza-egokiketari eta lankidetasunari" buruz eman dezan Legeak berariz zehaztu dezan egunaz gero izango da erabilgarri.

 

       2.-   Lege hau argitaratu eta aurreko zatian esan den Legebiltzarraren Legea indarrean jarri dedin artean, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak Kondaira-Lurraldeen arteko erakidetasun hobe bat ekarri dezaten erabaki guztiak hartuko ditu, bakoitzean horretarako gaitasunaren jabe izan daitezen Foruzko lhardutze-Sailek gero hoiek ontzat ematearen kaltetan gabe.

 

Azken Erabakietakoak

 

Lehenengoa

 

       1.-   Lege honen ondorioz eta Autonomia-Estatutoaren 43garren Atalean agintzen denez Kondaira-Lurraldeei aitortzen zaizkien zerbitzu eta agintepideei eratxikitako ogasun eta eskubideen jabegoa edo baliapena hoiei eskuratu diezaieneko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

       2.-   Erabaki honetan agintzen denez eskuratutako ogasun eta eskubideekiko arduralaritza, iraunaraztea eta aldezpena Euskal Herriko Ondare-Legean ohartematen denaren arauera egiteratuko dira.

 

Bigarrena

 

       Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra