25/1983 Legea, urriaren 27koa, Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeei buruzkoa.
1983-10-27Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/11/7, 163. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.
Indargabetua: 2012-03-07
§ 54. 25/1983 LEGEA, URRIAREN
27KOA, GIZARTE-EMENDIOTARAKO BORONDATEZKO ERAKUNDEEI BURUZKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak,
10.23 Atalean, bakarreango agintza ematen dio Autonomia-Elkarteari
Gizartesegurantzan sartu ga beko Taramen alorrean. Aginte horren egiterapenak
ez du Konstituzioaz beraz eta horri darizkion eskubide eta eginbeharrekiko
begiruneaz besteko mugarik.
Horren
ondorioz, Eusko Legebiltzarrak, Lege honen bidez, Konstituzioak eta Estatutoak
alor honetan ematen dioten agintearen erauera, eta bere eskubideez baliatuz,
oraingo lege-hesparruaren ordez beste berri bat jarri nahi du, gure Herriaren
berezitasunei egokituz, Arduralaritzaren iharduna oraingotuz, eta
Arduralaritzaren eta Taramen arteko harremanetan eginkortasuna, garatasuna eta
aurrerakoitasuna nagusi izan daitezenaren gogoz.
Horren
zabala izan eta hainbestetan noiz-nolakotasuna eta bereizkeria arau dituen antolatu
nahi horren ondorioz, Legearen izenpuruan eta zertarakoa ematerakoan, iadanik
Taramen Legeaz ihardun beharrean Gizarte-Emendiotarako borondatezko
Erakundeenaz ari da, bazkideei bere bizia, ogasunak edo lanbidea agian
arriskuan jarri ditzaketen gertakarietarako babesa ematea azken helburua duten
irabazte-xederik gabeko eta moeta askotako saio eta erakunde guztiak berdindu
nahiz ez guztiak hartzeko gogoz baizik.
Ba
dira, zehazki, Lege honek dituen lehen-mailako helburuak, helburu hoiek
bidebatez oinarri irizpide dituela:
- Erakunde
hoien ihardutze-askatasuna eta garakuntza suztatzea.
- Bazkideen
eskubideak etengabe aldeztea.
Ihardutze-moduz
Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundeek eraentza-gardentasunaren eta
bazkideek jaurtze-lanean demokraziaz eskuhartu dezatenaren arauerako irizpideei
atxikiz ari daitezen ere nahi da, irizpide hoiek lehen esandako helburuak
indartzeko lagungarri gertatzen bait-dira.
Erakunde
hoien ihardutze-askatasuna eta garakuntza suztatzeko, Lege honek Eratze-bideak,
Araudiaren gutxienezko edukia, bazkideen eskubide eta eginbeharrak eta erari
buruzko horrelako alderdiak araupetzen ditu. Bestalde, eginkortasun-zurrean eta
ezin bestean gutxi-gutxienez beharrezko direnak baino eskatu gabe, bat egiteko
eta baterakundeak egiteko bideak jartzen ditu, eta bai Arduralaritzarekingo
harremanentzakoak ere, hoiek guzti hoiek garakuntza-politika egoki bati
dagozkiola.
Bainan
Erakunde hoien ihardutze askatasuna eta garakuntza indartu beharra badago, ere,
bazkideen eskubideak eta batipat hoien gozamendun eskubideak bermatzea eta
babestea funtsezkoa gertatzen da; horregatik, ezein Arduralaritza-ihardunetan
beharrezko diren artekaritza eta zaingoa egiteko behar den
arduralaritza-egitura antolatzen da.
1941garreneko
Abenduaren 6ko Legeak eta horren 1943garreneko Maiatzaren 26ko Araudiak osatzen
dute Erresuma-Legetan indarrean egon eta gaurko egoerari begira zaharkituta
dagoen araupidetza Agirian dagoenez, araupeketa hori gaudeneko garai honetarako
atzeratuta gelditu da eta horregatik Eusko Legebiltzarrak, bere
erantzunbeharraz jabetuta, esandako zehaztapen hoiek kontutan izan eta Erakunde
hoien gardentasuna eta demokraziazkotasuna areagotuz gai horri buruzko
autonomiaren eremuango antolaketa baterako abiagune izango den legezko hesparru
bat jarri du.
Eta
bukatzeko, Eusko Jaurlaritzak bere legegintza-ahalmenaz baliatuz lege honetako
manuak osatu ez ditzano, honek aurkako izan ez daitezenetan 1943garreneko
Maiatzaren 26ko Araudia eta hori osabideratzeko arauak indarrean iraungo dute
eta erabilgarri izango dira. Halaber, eta araupidetza hori aldatu ez dedin
artean, orain indarrean dagoen araupidetzan ohartematen diren
zergagabetza-jaurpideak ere erabilgarri izaten jarraituko dute. Hori guzti
hori, Konstituzioaren 149.3 Atalari eta Estatutoko behinbehingo-Erabakietako
zazpigarrenari darienez.
GIZARTE-EMENDIOTARAKO BORONDATEZKO ERAKUNDEEI BURUZKO
LEGE-EGITASMOA
AURKIBIDEA:
I IDAZPURUA
ATALBURU BAKARRA
OROTARIKO ERABAKIAK
Lehenengo Atala -
Ihardutze-alorreango Erabiltzeeremua.
2garren Atala -
Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundeen zerdena.
3garren Atala - Tokizko
ihardutze-eremua.
4garren Atala - Izena.
II IDAZPURUA
I ATALBURUA
GIZARTE-EMENDIOTARAKO BORONDATEZKO ERAKUNDEEN
ERAKUNTZAZ
5karren Atala - Eratzeko askatasuna.
6garren Atala - Lege-nortasuna.
7garren Atala - Eratze-bideak.
8garren Atala - Araudiaren
gutxienezko edukia.
9garren Atala -
Errolderatze-eskea.
10garren Atala - Erroldea.
II ATALBURUA
BAZKIDEEZ
11garren Atala - Bazkide-moetak.
12garren Atala - Bazkideen
eginbeharrak.
13garren Atala - Bazkideen
eskubideak.
III ATALBURUA
ERAKUNDEKO JAURTZE-SAILAK
14garren Atala - Erakundeko
Jaurtze-Sailak.
15karren Atala - Biltzar Nagusiaz.
16garren Atala -
Jaurtze-Batzordeaz.
17garren Atala - Artekaritzaz.
IV ATALBURUA
ARDURALARITZA-ARTAZ
18garren Atala - Zertarakoa.
19garren Atala - Dagokion
Ihardutze-Saila.
20garren Atala - Eremua.
V ATALBURUA
ERAKUNDEEN BATERATZE ETA BATERA KUNDETZEAZ
21garren Atala - Bateratzeaz.
22garren Atala - Baterakunde edo
Elkarteez.
VI ATALBURUA
ZIGORPIDEAK
23garren Atala - Zigorpideak.
VII ATALBURUA
ONDAREAREN EZARPENA
24garren Atala - Ondarearen
ezarpena.
ALDI BATERAKO ERABAKIAK
AZKEN ERABAKIA
BALIOGABETZE-ERABAKIA
I IDAZPURUA
OROTARIKO ERABAKIAK
Lehenengo Atala - Ihardutze-Alorreango
Erabiltze-Eremua
1.- Lege hau, Tarama gisa hurrengo Atalean
zehazten den zermugapena egin dezaten Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakunde
guztiekin izango da erabilgarri, hoien izena eta gizakiekiko ihardutze-eremua
direnak direla.
2.- Gizarte-segurantzaren eraentza-lankide diren
Erakundeak, eta Eraentza-Erakundeen ordez ari direnak, ihardun horri
dagozkionetarako, erabiltze eremu horretatik kanpo gelditzen dira.
2. Atala - Gizarte-Emendiotarako Borondatezko
Erakundeen Zerdena
Lege
honen gai diren Erakundeak gizarte emendiotarakotzat jo ahal izateko, bere
ihardunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Bazkideei edo bere ogasunei gerta dakizkiekeen
goraberetan ustekabeko eta/edo oharteman daitezkeen arriskutarako gizarte-xede
hutsez babes emateko helburu zehatza izatea.
b) Bazkide izatera iristeko Araudi honetan esan
eta Erakundearen helburuei lotutako mugapenez besterik ez izatea.
c) Bazkideak, babespean jartzen diren agiango
gertakizunen arauera aldatu daitezkeen eskainitako laguntzapideei eta egindako
diru-ekarketei buruz eskubide eta eginbehar berdinak izatea.
d) Irabazte xederik gabe ihardutzea eta, beraz, itxurak
aldatutako merkataritza-garazpide baten izkutagarri izan daitezen
irabazi-banaketa edo eskuraketen debekua.
e) Bere dirubaltzak bazkideen bazkide-sariz eta
norbanako nahiz legezko nortasundunezko babes emeileen edo erakunde batzuen
ekarketez; baita, hala egokituz gero, heuren diruezarketekiko kontu emateen
bidez ere.
f) Eraentza-Sailen demokraziazko egitura eta
osatze-modua.
g) Eraentzaren ordezkariek bere lana dohan
egitea.
3. Atala - Tokizko Ihardutze-Eremua
Lege
honetan agintzen direnak, bere baltzuegoitza Autonomia-Elkartean izan dezaten
Gizarte-Emendiotarako Erakunde guztiekin eta hoien arteko Elkargo guztiekin
erabiliko dira.
Horretarako, bakoitzaren Araudian
jarritakoa joko da baltzu-egoitzatzat.
4. Atala - Izena
1.- Lege honetan araupetzen diren Erakundeek bere
buruari izena jartzeko askatasun osoa izango dute. Beti ere, izen horrek
"Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundea" hitzak nahitaez barne
izan beharko ditu.
2.- Lehen iadanik egon dagoen izenik ezingo da
hartu, ez nolanahiko beste izaikiren batekin nahazpide gerta daitekeenik ere.
II IDAZPURUA
GIZARTE-EMENDIOTARAKO BORONDATEZKO ERAKUNDEEN
ERAKUNTZAZ
5. Atala - Eratzeko Askatasuna
Ezein
norbanako, hauen elkarte, norbanako enpresari, merkataritza-baltzu eta herri
nahiz norbanako-jabetzapeko Iraskundek eratu ditzakete Gizarte-Emendiotarako Borondatezko
Erakundeak, ondorengo Ataletan jartzen diren eginbeharrak bete ditzatenaren
baldintzapean.
6. Atala - Arduralaritza-Baimena eta Lege-Nortasuna
Lege
hau dagokienetarako, Gizarte Emendiotarako borondatezko Erakundea horretarako
sortarazi dedin berarizko Erroldean sartu dedin unetik bertatik eratuta.
Gizarte-Emendiotarako
borondatezko Erakundeek, bere suztatzaile edo babes-emaile izan daitezen
Merkataritza-baltzu eta Herri nahiz norbanako-jabetzapeko Iraskundeenetik berezi
eta iare izango den lege-nortasuna izango dute.
7. Atala - Eratze-Bideak
1.- Norbanako edo Herri nahiz
norbanako-jabetzapeko Enpresa nahiz Erakundeek, Lege honek eskatzen dituenei
egokituz Errolderatzeko aurkeztuko den Araudia Eratze-Biltzarrean ontzat eman
beharko dute.
2.- Biltzar-agirian, erakuntza egiteko ahobatezko
erabakia, ontzat emandako Araudia eta gehiengoz onartutako geinontzeko erabakia
eraso beharko dira. Halaber, suztatzailearen edo suztatzaileen izenak eta
izenpeak ere erasota utziko dira.
3.- Orobat, Eratze-Biltzarrak, suztatzaileen
artetik, Erakundea errolderatzeko beharrezko izan daitezen bideak egin ditzan
arartekotza-batzorde bateko kideak izendatuko ditu.
8. Atala - Araudiaren Gutxienezko Edukia
Araudiak
demokrazia-sortarauei egokitu beharko zaie eta honako xehapen hauek izan
beharko ditu barne, gutxienez:
1.- Erakundearen
izena.
2.- Ihardunari
ekiten zaioneko eguna, eta iraupena.
3.- Baltzu-Egoitza.
4.- Eman
nahi ditzan nahitaezko laguntzak eta hoietako diru-bideak egiteko modua; edo
ekarri-asmo dituen nahitaezko bazkide-sariak eta hoien ordainerako
laguntzabideak.
5.- Erakundeko
kide izateko baldintzak.
6.- Bazkideak
sartzeko, ateratzeko eta egozteko moduak.
7.- Bere ihardunari ekitean dituen dirueskuarteen
zenbatekoa.
8.- Jaurtze-Sailak eta hoietako kideak.
9.- Biltzar
Nagusi eta Jaurtze-Sailen aginte eremua, hoien bilkuretarako deiak eta
erabakiak hartzeko era.
10.- Jaurtze-Sailen
erantzukizuna.
11.- Erakundearen
zentzapide-arauak, arau hauspenen eta hoiegatikako zigorren zermugapena,
zigortze-bideak eta bidezko goradeiak.
12.- Araudia
aldatzeko eta eraberritzeko era.
13.- Arduralaritza-gastutarako
gehienera ohartemandakoen zenbatekoa.
14.- Ezabatze-zioak,
eta ogasunen hori gertatuz gerorako zertarakoa.
9. Atala - Errolderatze-Eskea
Erakunde
bat errolderatzeko eskeak honako agiripaper hauek eraman beharko ditu aldean:
1.- Eratze-biltzarreko bilkura-agiria,
suztatzailea edo suztatzaileak eta 7.1 Atalean aipatzen diren norbanako edo
erakunde eskuhartzaileak zehazten direla.
2.- Araudiz zehaztu dedin aldi baterako
teknika-dirubidetzaren aldetikako iraunkortasuna eta eman daitezen
laguntzapideena bermatu dezan ekonomia-azterpena, eta hala egokituz gero ikuslaritza-azterpena
Azterpen horretan honako hauek zehaztuko dira:
a) Bazkide-sariak eta ekarketak.
b) Emendio-Baltzak, egon badaude.
c) Bizialdiarekiko
aintzin-neurketak.
d) Laguntzapideen gostea.
e) Gastuak.
Araudi-bidez beste xehapen batzuk ere
eskatu ahal izango dira.
Araudiaren
aldakuntza indarrean jartzeko, aldakuntza hori onartu zeneko bilkurako
batzar-agiriaren aldakia herri-errolderatzea beharrezkoa izango da. Aldakuntza
8garren Ataleko 4, 5, 7, 13 eta 14 zatiei buruzkoa bada, aurreko zatian
aipatzen den ekonomia edo ikuslaritza-azterpena ere erantsi beharko da.
Geroko
ekonomia edo eguneratzeko azterketak egin beharko direneko aldiak arauz ezarri
ahal izango dira, eta hori, esandako elkarteen aurrerabideari buruz, hoien
eginkortasuna eta gaitasuna bermatu dezaten zaingorako bideak Arduralaritzak,
finkatu ditzanerako xedez.
10. Atala - Erroldea
1.- Araupide hauetan ohartematen diren
ondoriotarako, Lege hau dagokien Erakunde eta Baterakunde guztiek bertan sartu
beharko duteneko Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundeen Errolde bat
eratzen da Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailean.
2.- Errolde horretan sartuta ez egoteak Lege
honetan ohartemandako ekintzapidetan ihardun ahal izatearen debekua dakar,
ekarri ditzakeen arduralaritza-zigorren eta eskatu daitezkeen gainontzeko
erantzunbeharren kaltetan gabe.
3.- Erroldea erabat agirikoa izango da.
II ATALBURUA
BAZKIDEEK
11. Atala - Bazkide Moetak
1.- Norbanakoak edo lege-nortasundunak izan
daitezke bazkide.
2.- Bi bazkide-moeta hauek egon daitezke:
a) Babes-emaileak, Iraskundeagandikako artezko
gozamenik izan ez, eta Araudian ohartemandako eran Erakundeko Jaurtze-Sailetan
eskuhartuz, bere euspen eta egiterapenerako laguntzen dutenak.
b) Agizkoak, bere buruarentzat edo heurengatik
eskubidea dutenentzat gozamenen bat atera dezaten norbanakoak.
3.- Erakunde hoiek, bere Araudietan, agizko
bazkideak izendatzeko era bereziak onartu ahal izango dituzte.
12. Atala - Bazkideen Eginbeharrak
Bazkideek
honako eginbehar hauek izango dituzte:
a) Jaurtze-Sailek balio osoz hartutako erabakiak
betetzea.
b) Jarri daitezen diruiekarketak egitea,
horretarako, Erakundearen Araudian, suztatzaileek egindako lehenengo ekarketako
itzultzeko moduak jarri ahal izango dira, beti ere araudi-bidez jarri daitezen
arauak betez.
c) Legezko eta Araudiko arauei darizkien
gainontzeko eginbeharrak betetzea.
13. Atala - Bazkideen Eskubideak
Bazkideek
honako eskubide hauek izango dituzte:
a) Bakoitzaren araudian ohartematen denez,
berenez nahiz ordezkoaren bidez, Biltzar Nagusietan eskuhartzea.
b) Erakundeko Ihardutze-Sailetako kargutarako
hautatzaile eta hautagai izatea.
c) Biltzar Nagusiko erabaki guztiak hartzen hitz
egiteko eta botoa emateko eskubidez eskuhartzea.
d) Araudian jarritako laguntzak hartzea.
e) Gizarte-Emendiotarako Erakundearen egoeari
buruzko argipideak eman dakizkienekoa.
f) Legez eta Araudibidezko arauetan aitortu
dakizkien beste guztiak.
Bazkidea
horretarako pilatutako emendiobaltzuen osoko edo zatikako pentzutango diruzko
laguntzen zio izandako gertakaria baino lehen borondatez ateratzea gertatu
dedinerako lege-jaurpideak, Araudibidez zehaztuko dira.
III ATALBURUA
ERAKUNDEKO JAURTZE-SAILAK
14. Atala - Erakundeko Jaurtze-Sailak
Gizarte-Emendiotarako
borondatezko Erakunde guztietan honako Jaurtze-Sail hauek egongo dira:
- Biltzar Nagusia
- Jaurtze-Batzordea
15. Atala - Biltzar Nagusiaz
1.- Biltzar Nagusia da, Araudiak izendatu
diezazkion gaietan eta zehaztu ditzan modutan, bazkidegoaren nahiaren goreneko
Adierazpen-Saila.
Nolanahi
ere, Biltzar Nagusiari dagokio honako erabaki hauek hartzea:
a) Araudia aldatzea.
b) Jaurtze-Batzordekideak hautatzea, izendatzea
eta kentzea.
c) Urteko kontuak ontzat ematea.
d) Erakundea beste batekin bateratzea,
baterakundetzea eta ezabatzea.
2.- Biltzar
Nagusiak agizkoa edo berarizkoa izan ahal izango du, eta lehenengo deialdian
bazkideen gehiengoa bertan izan dedinean balio osoz eratuta geldituko da, eta
bigarren deialdian berriz bertango bazkideen zenbatekoa dena dela. Lehenengo eta Bigarren deialdikotan, hurrenez-hurren,
bi herenen gehiengoa eta erdia eta batena beharko dira aurreko lorraldiko a.
eta d. zatietan esaten diren erabakietarako.
Hartutako
erabakiak bazkide guztientzat behartze-indarrezkoak dira, bai bat ez
datozenentzat eta bertan ez daudenentzat ere.
3.- Biltzar-Nagusian botoa emateko esku ematea
nola egin daitekeen Araudian zehaztuko da, hala behar izanez gero.
4.- Agizko Biltzar Nagusirako deia Jaurtze
Batzordeak egin beharko du, bilkura-eguna baino hamar egun lehenago gutxienez
bazkideei banaka egindako adierazpenez. Ekonomia-urtea itxi ondorengo lehenengo
hiru hilabetealdiaren barruan bildu beharko du nahitaez.
Botoen
guztizkoaren ehuneko hamarrekoa behintzat osatzen duten bazkideek gai-zerrendan
gairen bat sartu dedila eskatzeko eskubidea izango dute.
5.- Berarizko Biltzar Nagusirako deia Jaurtze-Batzordeak
egingo du, bere arioz edo bazkideen ehuneko hogeikoak eskatuta.
6.- Biltzar Nagusiak Gizarte-Emendiotarako
borondatezko Erakundeak bere egoitza duen herrian egingo da.
7.- Atal honetan agindutakoa, Lege honi buruzko
Araudian eta Erakunde bakoitzaren Araudian osabideratuko da.
16. Atala - Jaurtze-Batzordeaz
Jaurtze-Batzordeari
Erakundearen artezkaritza eta ordezkotza dagozkio, Legeak edo Erakunde
bakoitzaren Araudiak Biltzar Nagusiarentzat gorde gabeko eskubide guztiak
egiteratuz.
Jaurtze-Batzordea
gutxienez hiru kidek osatuko dute, eta hoien arteko bat izendatuko da
Lehendakari, eta Lege honetako Araudiak eta egoki izan daitezen Arau-Bildumek
osabideratu dezatenaren arauera berriztagarriak izango dira.
17. Atala
Araudiak,
eman dakizkion eskubide eta ahalmenak Jaurtze-Batzordearen etengabeko eta
artezko zaingopean egiteratzezko agintepide izango duen Artezkaritza bat
jartzea oharteman ahal izango dute.
Nolanahi
ere, Artezkaritzari ezingo zaio honako hauetarako eskurik eman:
a) Biltzar Nagusiak bereziki Jaurtze-Batzordeari
emandako agintepidetarako.
b) Kontuak eman eta urteko azkenkontuak
aurkezteko.
IV ATALBURUA
ARDURALARITZA-ARTAZ
18. Atala - Zertarakoa
1.- Bazkideen
eskubideak babesteko beharrezkoa den Erakundearen gaitasunari arreta egitea
xede duten arauak betearaztea du lehen-helburu arduralaritza-artak.
2.- Ihardun hori Erroldean sartzearen eta
araudi-aldaketen zaingoa, ekonomia-dirubidetzaren egoerarekiko arta eta
Erakunde hauekiko artekaritza izatean, zigortze-ahalmenez baliatzean, eta Lege
honetan eta hori egiteratzeko eta osabideratzeko eman daitezen manuetan zehaztu
daitezen beste guztietan gauzatuko da.
19. Atala - Dagokion Ihardutze-Saila
Lege
honen gai diren Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundeekiko
arduralaritzazko arta Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari dagokio.
Nolanahi
ere, hurrengo Ataleko b) zatian dauden arazoetan, Ekonomia eta
Herriogasun-Sailak bere erizpena eman beharko du.
20. Atala - Eremua
Osasunketa
eta Gizartesegurantza-Sailak Erakunde hoiekiko artarako eta jarraipenerako
behar daitezenak egingo ditu, araudi-bidez agindu dedina dena dela honako hauek
barne izango direla:
a) Gizarte-Emendiotarako borondatezko Erakundea
Erroldean erasotzearen, Araudia eta egin dakizkiokeen aldakuntzak Lege honetan
eta hau osabideratzeko Araupidetan ohartemandakoei egokitu dakizkieneko arreta
hartuko du.
b) Erakunde hoien ihardunarekiko eta
ekonomia-dirubidetzazko egoerarekiko jarraipena; hoiek, horretarako, urteko
azken-kontuak, emaitzen kontuak eta eskatu dakizkiekeen gainontzeko
agiripaperak aurkeztu beharko dituzte urteoro esandako Sail horretan.
c) Araukortasun-zaingoa eta ikuskaketa, indarrean
dauden arduralaritza-bideekiko legeak ohartematen dituzten bermapide guztiekin
bidezko izan dedin arduralaritza-zehazpidetzari ekinaz.
Bazkideek,
Legearen aurkako izan edo bere eskubideen nahiz Gizarte Emendiotarako
Borondatezko Erakundearen izen onaren kaltetangoak izan daitezen jokabideak
Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailari ezagutarazi ahal izango dizkiote,
arduralaritza-zigorpidetarako eta bidezko izan daitezen neurriak har daitezen.
Nolanahi
ere, zehaztapide hoiei bere bideak egi narazterakoan doakienei entzun egingo
zaie.
V ATALBURUA
ERAKUNDEEN BATERATZE ETA BATERAKUNDETZEAZ
21. Atala
1.- Lege honek araupetzen dituen Erakundeak,
batek bestea berebaitaratuz nahiz beste Erakunde berri bat sortaraziz bateratu
daitezke, honako nahitaezko baldintzak betez:
a) Bi Erakundeetako Biltzar Nagusiek Legeak eta
bere Araudiek eskatzen dituztenak beteaz hartutako erakabia.
b) Erabaki horrek eta Araudi berria Erroldean
erasota uztea; Araudi horri, 9garren Atalak dion Ikuslaritza-Erizpena erantsi
beharko zaio.
2.- Bat egite edo baterakundetze horrek ez dakar
Erroldean sartutako eguna baino lehen hartutako inorekiko eginbeharrak
aldatzerik.
3.- Erroldean eraso baino lehen bat egindako edo
batak bestea berebaitaratutako Erakundetatik ateratako bazkideek, bat egindako
edo bestebaitaratutako Erakundean borondatez atera zitezenerako zituzten
eskubideak izango dituzte.
22. Atala
1.- Araupide hauen gai diren Erakundeak nahi
bezala bat egin edo baterakundetu daitezke. Baterakundearen Araudia Lege honek
araupetzen duen Erroldean sartzeko aurkeztea, nahitaezko aintzin baldintza gisa
eskatuko da.
2.- Baterakundeek lege-nortasuna izango dute, eta
beti ere indarreango legebideei atxiki beharko zaizkien bere Araudiak izango
dituzte jaurpide.
3.- Baterakundeek eta hala egokituz gero
Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeek, aruadibidez zehaztu dedin
moduan, bere aholku eta argipidetarako bide izango duten Batzordea izendatuko
dute. Batzorde hori, gainera, alor osoari dagozkien gaietarako Arduralaritzaren
eta Erakunde hoien arteko harremanbide izango da.
Erakunde
baten berarizko aholku-eskeak edo arazoak izan daitezenean, Erakundearen eta
Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren artean artez garbituko dira.
VI ATALBURUA
ZIGORPIDEAK
23. Atala
Lege
honekiko eta Lege hau osabideratzeko manuekiko hauspenak eta hoiek ez bete
izanagatikako zigorrak Dekretoz araupetuko dira, honako irizpide hauen arauera:
1.- Hauspenak, bere garrantziaren arauera, oso
larritan, larritan eta arinetan sailkatuko dira. Biderapeneango atzerapen
hutsak edo arau zehatzak ez bete izanagatikako garrantzi gutxikoak joko dira
hauspen arintzat.
Hauspen
larritzat, biderapenari buruzko eginbeharrak edo berarizko arauak ez bete izana
joko dira, egin denak edo egin beharrekoa egiteko utzi izanak bazkideen edo
Erakundeen zuduentzako arrisku larria dakartenetan.
Berarizko
legeak haustea, bazkideei kalte egitea edo Erakunde hoietzaz bere berarizko
helburuaz bestetarako balio izana izango dira oso hauspen larriak ere. Halaber,
Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeentzat gordetako izenetakoren bat
erabiltzea eta Erroldean gabeko Iraskunde edo norbanakoek Erakunde hoiek bere
dituzten ekintzapidetan aritzea ere oso hauspen larritzat joko da eta, hori,
bietan, beste alderen batetik izan dezaketen erantzun beharraren kaltetan gabe.
2.- Arduralaritza-zigorrak honako hauek izango
dira:
a) Hauspen arinegatik, oharra eta berrogeita
hamar mila pesetarainoko isuna.
b) Hauspen larriegatik, bostehun mila
pesetarainoko eta errudunentzat bere karguetango geldialdia.
c) Oso hauspen larriegatik bi miloe pesetarainoko
isuna, eta hauspena zenbatekoz zehaztu ahal bada horren erdia, errudunak bere
karguetatik kentzea, eta Erakundearen ezabapena.
3.- Honako Ihardutze-Sail hauek izango dute zigorrak
jartzeko gaitasuna:
a) Oharra egiteko, berrogeita hamar mila
pesetarainoko isunak eta errudunei bere kargutikako utzialdia jartzeko,
Gizarte, Ongunde eta Segurantza, Azterpen eta Arduralaritza-Sailburuordeak.
b) Bostehun mila pesetarainoko isunetarako eta
errudunak bere karguetatik egozteko, Osasunketa eta
Gizartesegurantza-Sailburuak.
c) Hortik gorako diruzko zigorrak jartzeko eta
Erakundea ezabatzeko, Eusko Jaurlaritzak.
4.- Zigorrak jartzeko arduralaritza bideak, beti,
Autonomia-Elkartean indarrean egon daitezen legebideen ariora egingo dira. Hala
ere, hauspen arinegatikako zigorrak doakionari entzun eta besterik gabe jarri
ahal izango dira, inolako zehazpidetzarik egin beharrik gabe.
VII ATALBURUA
ONDAREAREN EZARPENA
24. Atala
Gizarte-Emendiotarako
Erakundeen diruak bere zernolakoaren arauerako segurantza, eskurakortasuna eta
emankortasuna irizpide direla ezarriko dira. 22.3 atalak aipatutako Batzordeari
aurrez iritzia eskatu ondoren, diru horien benetako balioei eutsi beharra
kontutan harturik eta ekonomiaren guztizko baldintzen eretzean, Lege hau
osabideratuz emango diren eta ezarketa hoien balioa neurtzeko irizpideak
zehaztuko dituzten arau-mailako manuek esan dezaten ogasunetan egingo da
ezarketa hori.
Aldi Baterako Erabakia
Lehenengoa
Lege
hau Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakunde guztiekin izango da
erabilgarri, hoien sortze-eguna dena dela.
Hoien
Araudiek diotena ezingo da Lege honek agintzen duenaren alderantziz egiteratu,
eta honetako nahitaez agintzezko edo debekatzezko manuen aurkakoak izan
daitezen guztiak baliogabetuta geldituko dira.
Bigarrena
Mila
bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Irailaren 16an Aginte-Eskuraketetarako
batzordeak hartutako erabakiaren eraskinean agertzen diren
Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeak guztiak, agindu hutsez sartuko
dira Lege honek sortarazten duen Erroldean.
Hirugarrena
Lege
hau argitaratu baino lehen sortutako Gizarte-Emendiotarako Erakundeek, lege hau
argitaratu eta urtebeteko epearen barruan bere Araudiak autonomiazko araupideei
egokitu beharko dizkiete.
Azken Erabakia
Jaurlaritzari,
Osasunketa eta Gizartesegurantzako eta Ekonomia eta Laneko Sailburuen saloz eta
bere agintepideen hesparruan Lege hau egiteratzeko beharrezko izan daitezen
araupidetza-manuak eman ditzaneko eskua ematen zaio.
Baliogabetze-Erabakia
Gizarte-Emendiotarako
Tarama eta Lanbidearoei buruzko 1941garreneko Abenduaren 6ko Legea,
1943garreneko Maiatzaren 26ko Araudia eta egiteratzezko Ministeritza-Aginduak
ez dira, Lege honen aurka egon daitezenetan, Euskal Herriko
Autonomia-Elkartearen mugartean erabilgarri izango.