Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

23/1983 Legea, urriaren 27koa, Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapidean 1983garren urterako behin-behingo zergagehigarri bat jartzezkoa.

1983-10-27

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1983/11/7, 163. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.

§ 52. 23/1983 LEGEA, URRIAREN 27KOA, NORBANAKOEN URTE-IRABAZIEGATIKAKO ZERGAPIDEAN 1983GARREN URTERAKO BEHIN-BEHINGO ZERGAGEHIGARRI BAT JARTZEZKOA

 

       Gure Herriak oraintsu jasan dituen euri erauntsiek, tamalez gertatu diren heriotzez gainera, hoiek konpontzeko gure Autonomia-Elkarteak dituen eskuarte-iturri guztietara, eta batipat Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauekiko ekainaren 22ko 12/1983 Legearen 41garren Atalean oharte mandakora jotzea nahitaezko egiten duten gauzazko galera haundiak ekarri ditu.

 

       Bestalde, gaudeneko egoera honetan, bere egituraz gero eta gehiago eraginekoa den Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapideko ordainkizunari gehigarri bat jartzean zergapide horren eraginaren gero eta gehiagokoa bereganatu, eta berebaitan elkartasun-indar haundia izan dezaten neurriez baliatzea bereziki aholkugarri gertatzen da eta, hori, atera daitezen diru-eskuarteek duten berarizko zertarakoa, hots, irailaren 12ko 3/1983 Dekreto-Legean ohartemandako berarizko gastuen dirubidetarako izatea dela eta, Lege honek berak gehigarri hori taiutzerakoan eraginaren gero eta gehiagotze hori areagotzera jotzearen kaltetan gabe.

 

       Legearen eduki zehatzari dagokiola, lehenengo eta behin gehigarriaren behin-gehingotasuna azpimarratu behar da, horrek ez bait-ditu 1983garren urtean izandako irabaziak baizik hartzen.

 

       Zerga gehigarri horri, Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapideko ordainkizun osoari buruzko birzamatze baten egitura ematen zaio, urte-irabaziz 650.000 pezetatik gora izan ez dezaten Zergaduruak kanpo utziz, eta Zergapide horren zergataulan egiten denez, zergagai-maila gehituala gehitzen den gehigarri taula bat jarriaz.

 

       Halaber, beste hau ere azpimarragarri gertatzen da: Legeak, Lege-Arauzko bere egitekoak betetzeko ahalik eta erraztasun haundiena ematen diela zergaduruei. Horretarako, gehigarriarekiko aitorpen adierazpena eta ordainketa Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapidekoekin batera egin beharra jartzen da gehigarri hori, hala egokituz gero, Foru-Diputazioek zergapide haregatik itzuli beharrekoarekin ordezkatzea onartzen dela.

 

       Bukatzeko, zerga gehigarri horren eraentzarako agintepidea, bere zabalenean, Foru-Diputzaioei ematen zaie; horrela, alde batetik, Diputazioetako zergapidetza-zerbitzuen hazturaz eta ezagutzaz baliatuz, herri-iharduna eraginkorrago izatea lortzen da eta, bestetik, berriz, orain berritan jartzen den zerga gehigarri horren eraentza-gastuak asko gutxitzea.

 

Lehenengo Atala - Zerga-Gehigarria Indarrean Jartzea

 

       Euskadiko Autonomia-Elkartearen mugartean, eta gero esango den aldirako, Norbanakoen Urte irabaziegatikako Zergapidearekiko gehigarri bat jartzen da, horren lakapena Lege honetan agintzen denez egiten dela.

 

       Zerga-gehigarria, indarrean dagoen Ekonomia Itunearen 7garren Atalean ohartemandakoaren arauera Euskal Herriko Foru-Diputazioek eskatu dezaketen Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapideari buruzkoa izango da.

 

2. Atala - Zerdena eta Zertarakoa

 

       Gehigarri hau, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren herri-alorreko legepeko dirueskuraketetako bat izango da eta hortik bildu dadina, oso-osorik, irailaren 12ko 3/1983 Dekreto-Legean esandako berarizko gastuen dirubidetarako izango da.

 

3. Atala - Zergadurua

 

       Gehigarriaren gai den Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapidetik zergaduru izan daitezenak izango dira gehigarriagatikako zergaduru, hurrengo Atalean jartzen den kanpo uztearen kaltetan gabe.

 

4. Atala - Kanpo Uztea

 

       1.-   Gehigarriarekin baterako Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapidean urteko zergagaiz seirehun eta berrogeita hamar mila (650.000) pesetatik gora jo ez dezaten zergaduruak, gehigarria ordaindu beharretik kanpo gelditzen dira.

 

       2.-   Esandako zergagai hori gehitzeak gehikuntza hori bera baino gehiagoko zerga-gehigarri bat ekartzea gertatuz gero, zerga gehigarri hori zergagaiaren gehikuntzaren berdina izateraino gutxituko da.

 

5. Atala - Gehigarriaren Zenbatekoa

 

       Gehigarria, Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapideko zerga gaiarekin zergapide horretako zergataula erabiliz atera dadin ordainkizun osoaren hurrengo taularen arauerako ehunekoak aterata zehaztuko da, taula hori ordainkizun osoz 109.980 pesetatik gora jo dezaten zergaduruekin baizik ez dela erabilgarri.

 

 

                        (1)                               (2)                           (3)                      (4)

=============================================

                            ----                           -----                178.000                  1,7%

                   178.000                       3.026                  85.760                  2,7%

                   263.760                       5.342                  94.080                  2,8%

                   357.840                       7.976                102.400                  2,9%

                   460.240                     10.946                229.760                  3,1%

                   690.000                     18.069                263.040                  3,3%

                   953.040                     26.749                296.320                  3,6%

               1.249.360                     37.417                329.600                  3,9%

               1.578.960                     50.271                362.880                  4,2%

               1.941.840                     65.512                396.160                  4,5%

               2.338.000                     83.339                429.440                  4,8%

               2.767.440                   103.952                462.720                  5,1%

               3.230.160                   127.551                482.000                  5,4%

               3.712.160                   153.579                490.000                  5,7%

               4.202.160                   181.509                498.000                  6,0%

               4.700.160                   211.389         hortik aurrera                  6,4%

 

(1) N.U.I.Z.ko hainbesterainoko ordainkizun osoa

(2) Gehigarriaren pesetazko zenbatekoa

(3) Ordainkizun osoaren gaindikako zatia

(4) Ordainkizun osoaren gaindikako zatiaren ehunekoa

 

6. Atala - Indarraldia

 

       Lege honen bidez jartzen den zerga-gehigarria behin-behingorakoa izango da, eta ez du Norbanakoen urte-Irabaziegatikako Zergapideko 1983garren urteko ordainkizun osoa baizik hartuko, eta ez besterik.

 

7. Atala - Aitorpen-Adierazpena, Kontu-Garbitasuna eta Ordainketa

 

       1.-   Lehenengo 4garren Atalak dion kanpo uzteak hartu gabeko zergaduru guztiek aurkeztu beharko dute zerga-gehigarriarekiko aitorpen-adierazpena.

 

       Aitorpen-adierazpena, Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapiderako aitorpen-adierazpenarekin batean, zerga hori lakatzeko gaitasuna izan dezan Foru-Diputazioaren aurrean egingo da.

 

       2.-   Gehigarriaren aitorpen-adierazpena eta ordainketa arauz erabaki dedin eran eta epeetan egingo dira.

 

       3.-   Zergaduruek, Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapidetik egin eta itzuli dakizkieneko eskubidea duten gehiegizko ordainketak, Lege honek dionaren arauera ordaindu behar dezaten gehigarriarekin kitatu ahal izango dituzte.

 

       Aurreko lerroaldian esandakoa, Foru Diputazioek kitatze horretarako erabilitako zerga gehigarrien zenbatekoa Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari eskuratu beharraren kaltetan gabe izango da.

 

       4.-   Zerga-gehigarri honen eretzean ordaindutakoak ez dira Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako Zergapidean beheragarri izango, ez Zergapide horregatikako ordainkizunetik kengarri ere.

 

8. Atala - Gehigarriarekiko Eraentza

 

       1.-   Zerga-gehigarriarekiko eraentza, kontugarbiketa, ikuskaritza eta bilketa Euskal Herriko Foru-Diputazioek egingo dituzte, bakoitzak berari dagokion mugartean.

 

       Hala ere, Foru-Diputazioek zerga-gehigarria ordaintzeko epeak ez dituzte salbuespenez baino luzatu ahal izango eta, hori, gehigarriaren gai den Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako zergapidetatik ordaindu beharreko aldea atera bazaio zergaduruari, aurrez zerga hori ordaintzeko hein bereko edo gehiagoko epe-luzapena eman izanaren baldintzapean.

 

       2.-   Foru-Diputazioek zerga-gehigarriagatik bildutako diruak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari eskuratu beharko dizkiote, zergaduruek egindako aitorpen-adierazpenekin batean, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak zehaztu ditzan epe eta modutan.

 

       3.-   Zerga-gehigarria lakatzeko egitsarien arduralaritza-bidetikako birrazterpena, ordainketetarako epeen luzapenaren alorreko salbu, Norbanakoen Urte-Irabaziagatikako Zergapideari buruzkoetan ahalmen hori eman zaien ihardutze-sailek egingo dute.

 

Erabaki Gehigarria

 

       Jaurlaritzak, aitorpen-adierazpenaren gai izandako irabazi-puska ezberdinen eta bazkidesari osoarekiko zenbatekoak zehaztuz, jasotako diruei buruzko idatzizko txostena aurkeztuko dio Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari.

 

Azken Erabakiak

 

Lehenengoa

 

       Lege honetan agintzen dena osabideratzeko eta/edo egiteratzeko beharrezko izan daitezen manuak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.

 

Bigarrena

 

       Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunean bertan jarriko da indarrean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra