22/1983 Legea, urriaren 6koa, azaroaren 24ko 11/1982 Legez idazkeraz aldatutako Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako guztizko diruegitamu-legearen 35garren atalak sortarazitako Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko askotariko batzordeak ontzat emandako erabakia onartzezkoa
1983-10-06Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1983/10/26, 158. zk.; EAO, 2012/4/17, 92. zk.
§ 51. 22/1983 LEGEA, URRIAREN
6KOA, AZAROAREN 24KO 11/1982 LEGEZ IDAZKERAZ ALDATUTAKO EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA
ELKARTEAREN 1982GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMU-LEGEAREN 35GARREN ATALAK
SORTARAZITAKO EUSKO JAURLARITZAREN ETA FORU-DIPUTAZIOEN ARTEKO ASKOTARIKO
BATZORDEAK ONTZAT EMANDAKO ERABAKIA ONARTZEZKOA
Euskal
Herriko Autonomia-Elkartearen 1982garrenerako Guztizko Diruegitamu-Legearen
35karren eta 37.1 Atalak aldatzezko Azaroaren 24ko 11/1982 Legeak dionez,
Elkarteko egintzapide agintaritzak izendatutako hiru kiden eta Foru Diputazio bakoitzak
izendatutako banak osatutako Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko
Berdineango Askotariko Batzorde batek ezarriko ditu, gehienezko bi hilabeteko
epearen barruan, eta bertako kideen arteko erabateko gehiengoz hartutako era
bakiz, 1982garreneko behin-betiko ekarketei buruzko irizpideak eta
ekonomia-urte horretarako ordainketen zenbatekoak.
Esandako
Askotariko Batzorde hori behar bezala eratu, eta sortu ziren arazoak behar
adina aztertu ondoren, 1983garreneko Otsailaren 1 5ean egindako bilkuran, legez
jarrita zegoen epearen barruan, eta bertako kideen ahobatezko iritziz, horren
ardurapeko bi gaiei buruzko erabakia hartu zen eta, horrekin batean, hartutako
Erabakia eta horretzazko zehaztapidetza Jaurlaritzari bidali zekionekoa, horrek
Legebiltzarrari bidali ziezaion, Azaroaren 24ko 11/1982 Legez idazkeraz
aldatutako Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 35 karren Atalaren 3garren zatiak
dion eran ontzat eman zezan, Erabakian jartzen diren ordainketen zenbatekoa
Lege horrek jartzen zuenarekin bat ez datorrenaz gero.
Legez
ohartemandako bide hoiek egin ondoren Jaurlaritza-Batzarrak, 1982garreneko
Otsailaren 21ean egindako bilkuran, Legebiltzarrari onar dezan honako Lege hau
eramatea erabaki zuen:
Atal bakarra
Azaroaren
24ko idazkeraz aldatutako Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen
1982garrenerako Guztizko Diruegitamuen Legearen 35 karren Atalak dion Eusko
Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen arteko Askotariko Batzordeak hartu eta
ondoren ematen den Erabakia ontzat ematen da.
Lehenengoa
Esandako
35karren Atal horretako 2garren zatiaren a) lerroaldiak dion alderdiari buruz, Euskal
Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuen Legearen 35karren Atalaren
lehenengoko a) zatiak Azaroaren 24ko 11/1982 Legez aldatutako idazkeraz biltzen
dituen Kondaira-Lurralde bakoitzaren ekarketari buruzko irizpide eta ehunekoei,
1982garreneko diruegitamu-urterako berehartan eustea.
Bigarrena
Behin
eta berriz aipatutako 35karren Ataleko lehenengoaren d) zatiak dionaren arauera
Arabako Foru-Diputazioari 1982garrenerako aitortu behar zaizkion ordainketen
zenbatekoari buruz, ordainketa hoien zenbatekoa BI MILA BEDERATZIREHUN ETA
HAMAHIRU MILOE BOSTEHUN ETA HOGEITA HAMABOST MILA PESETATAN (2.913.535 mila
peseta) finkatzea.