Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

21/1997 Legea, abenduaren 23koa, Euskal Autonomi Erkidegoko 1998. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

1997-12-23

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1997/12/31, 250. zk.; EAO, 2012/1/14, 12. zk.

 

§ 206. 21/1997 LEGEA, ABENDUAREN 23KOA, EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO 1998. URTEKO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN DITUENA

 

I IDAZPURUA

EUSKADIKO 1998. URTEKO AURREKONTU OROKORREN ONARPENA ETA EDUKIA

1. Atala - Onarpena

1.- Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 1998. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere, lege honek ezartzen duen bezala.

2.- Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren 25.2.a) atalean. Legegintza-dekretu horrek bere baitan jasotzen ditu Euskal Herriko Ogasuntza Nagusia eratzen duten eta indarrean dauden oinarri-irizpideei buruzko xedapenak.

3.- 1997ko abenduaren 31z geroztik sor daitezkeen erakundeei eta dagozkien aurrekontuei ezarriko zaie lege hau.

2. Atala - Autonomi Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontua

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuaren gastuen egoera­orrian 736.146.800.000 PTA jasotzen dira ordainketetarako kredituetarako. Konpromisozko kredituei dagokienez, berriz, 81.742.000.000 PTA zehazten dira bertan; azken kreditu horiek 1998az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuaren diru-sarreren egoera-orrian 736.146.800.000 PTA jasotzen dira.

3.- Unibertsitatearen Eraberrikuntzari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 54. atalaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion dirulaguntza osoa 22.916.860.000 PTAkoa da. Hona hemen egin den banaketa: 21.207.000.000 PTA gastu arrunta finantzatzeko eta 1.709.860.000 PTA inbertsioak finantzatzeko.

3. Atala - Erakunde autonomiadunen aurrekontuak

1.- Erakunde autonomiadunen aurrekontuetako gastu-egoeretan ordainketetarako kredituak eta konpromisozkoak jasotzen dira banaketa honen arabera:

- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea-Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos: ordainketetarako kredituei dagokienez, 3.599.545.000 PTA. Konpromisozko kredituetarako, berriz, 2.308.000.000 PTA jasotzen dira; azken kreditu horiek 1998az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Euskal Herriko Polizi Ikastegia-Academia de Policía del País Vasco: ordainketetarako kredituei dagokienez, 1.599.815.119 PTA. Konpromisozko diru­izendapenetarako, berriz, 310.200.000 PTA jasotzen dira; azken kreditu horiek 1998az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Administración Pública: ordainketetarako kredituei dagokienez, 1.314.000.000 PTA. Konpromisozko diru­izendapenetarako, berriz, 39.600.000 PTA jasotzen dira; azken kreditu horiek 1998az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Euskal Estatistika Erakundea-Instituto Vasco de Estadística: ordainketetarako kredituei dagokienez, 1.158.993.046 PTA. Konpromisozko diru­izendapenetarako, berriz, 1.100.000 PTA jasotzen dira; azken kreditu horiek 1998az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. Eranskinean zehazten da.

- Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Educación Física: ordainketetarako kredituei dagokienez, 423.880.000 PTA. Konpromisozko kredituetarako, berriz, 1.000.000 PTA jasotzen dira; azken kreditu horiek 1998az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Emakumearen Euskal Erakundea-Instituto Vasco de la Mujer: ordainketetarako kredituei dagokienez, 309.822.600 PTA.

- Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales: ordainketetarako kredituei dagokienez, 1.392.583.584 PTA.

2.- Aipatutako erakunde autonomiadunen diru-sarreren egoera-orriek erakunde bakoitzerako izendatutako ordainketetarako kredituen guztizko zenbateko bera jotzen dute. Bereziki, 300.000.000 PTA. sartu dira Instituto Vasco de Administración Pública-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian, 20.000.000 PTA. Instituto Vasco de Educación Física-Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian, 38.100.000 PTA. Instituto Vasco de Estadística-Euskal Estatistika Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian, 26.000.000 PTA. Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian eta 81.520.000 Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales-Osalanen diru-sarreren egoera-orrian, horiek guztiak diruzaintzako erakunde bakoitzaren gerakinen kontura.

4. Atala - Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren eta bere kudeaketa-baltzuen aurrekontua

1.- Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren 1998. urteko ustiapen­aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 10.697.100.000 PTA eta 411.100.000 PTA izendatzen dira. Diru-baliabideak, halaber, zenbateko berekotzat jotzen dira.

2.- Irrati eta Telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko baltzu publikoen aurrekontuetan honako izendapen hauek onartzen dira:

3.- Irrati-Telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko baltzu publiko horien diru-baliabideek baltzu bakoitzerako onartutako izendapenen guztizko zenbatekora jotzen dute.

4.- Euskal Irrati-Telebista Erakunde Publikoa Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. atalaren arabera, onartzen dira, batetik, Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren aurrekontu finkatua eta, bestetik, Irrati-Telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko baltzu publikoen aurrekontu finkatua. Ordainketetarako kredituen barruan, 14.624.900.000 PTA dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 966.584.000 PTA, berriz, kapital­aurrekontuari. Diru-baliabideak zenbateko berekotzat jotzen dira.

5. Atala - Energiaren Euskal Erakundearen aurrekontua

Energiaren Euskal Erakundearen ustiapen-aurrekonturako eta kapital­aurrekonturako, hurrenez hurren, 1.629.832.000 PTA eta 4.630.609.000 PTA izendatzen dira ordainketetarako kredituen barruan. Diru-baliabideak zenbateko berekotzat jotzen dira.

6. Atala - Servicio Vasco de Salud-Osakidetza erakunde publikoaren aurrekontua

Servicio Vasco de Salud-Osakidetza erakunde publikoaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 166.873.100.000 PTA eta 6.294.000.000 PTA izendatzen dira. Diru-baliabideak zenbateko berekotzat jotzen dira. Konpromisozko kredituetarako, berriz, 2.212.500.000 PTA jasotzen dira; azken kreditu horiek 1998az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

7. Atala - Lege honen 4. atalean sartzen ez diren baltzu publikoen aurrekontuak

1.- Lege honen 4. atalean sartzen ez diren baltzu publikoen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan zehazten dira baltzu bakoitzari dagozkion kredituak. Ordainketetarako kredituei dagokienez, 57.342.583.000 PTA eta 28.001.674.000 PTA ezarri dira, hurrenez hurren, eta gerorako konpromisozko kredituei dagokienez, berriz, 21.917.806.000 PTA; azken kreditu horiek 1998az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.

2.- Ordainketetarako kredituei aurre egiteko begiz jotako diru-baliabideak diru-sarreren egoera-orrietan zehazten dira. Diru-sarrera horiek eta aurreko lerroaldekoak zenbateko berdinekoak dira.

3.- Baltzu bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan begiz jotako izendapenen eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

8. Atala - Bermeak emateko muga

1.- 1998ko ekonomi ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, gehienez, 8.750.000.000 PTA erabili ahal izango ditu abalak emateko edozein motatako eragiketak direla eta.

2.- 1998ko ekonomi ekitaldian zehar, halaber, finantza-erakundeek egiten dituzten abal-eragiketak, baldin eta partaidetzako kredituak bermatzeko badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak birfinkatu ahal izango ditu zati batez, horretarako, dagozkion hitzarmenak eginda. Eragiketon zenbatekoari aurreko lerroaldean jasotako muga bera ezarriko zaio.

9. Atala - Zorpetze-eragiketak egiteko muga

1.- Euskal Autonomia Erkidegoak egin eta indarrean dauden zorpetze-eragiketen zenbatekoa, edozein agiri -motatan gauzatzen direla ere, ezin izango da 361.951.000.000 PTAtik gorakoa izan 1998ko abenduaren 31n.

Diruzaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko gauzatu daitezen kreditu-eragiketen zenbatekoa ez zaio egotziko lehen aipatutako muga horri, kreditu-eragiketok urtebete baino gehiagorako ez badira.

2.- Aurreko lerroaldean baimendutako mugaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko 1998ko zorpetze-zenbatekoa, gehienez ere, 42.000.000.000 PTAra iritsi ahal izango da. Zuzenbide pribatuko erakundeen 1998ko kanpo-zorpetzea, gehienez ere, 6.300.000.000 PTAra iritsi ahal izango da.

II IDAZPURUA

GASTUEN EGOERA ORRIA

I ATALBURUA

KREDITU MOTAK. BEREZITASUNAK

10. Atala - Kreditu handigarriak eta finantzabideak

1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 24, 25 eta 26. ataletan ezarritakoaren aurka jo gabe, lege honen III. eranskinean azaltzen diren diru­izendapenak handitu egin ahal izango dira 1998. urtean. Kredituok Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuetan sarturik egon beharko dute. Bestalde, handitze-muga izango dute, hain zuzen ere, derrigorrezko onarpena duten obligazioen zenbatekoa.

2.- Handigarritzat jotzen diren kredituen eta aipatzen diren gainerako diru­izendapenen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:

a) Ukitutako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

b) Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxitzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dute gutxitu den kopuru bera, betiere, lege honen 26. atalean 1998rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.

c) Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 24.3 atalean ezarritako jardunbidea erabiliko da.

3.- Horrez gain, Jaurlaritzaren Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura handitu ahal izango ditu "Zenbait sailen gastuak" saileko gastu-egoeran azaltzen diren kreditu handigarriak, baita, hala badagokio, Euskadi XXI Plana egitetik sortutako premiak finantzatzekoak ere.

11. Atala - Konpromisozko kredituak

Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 32 eta 33. ataletan ezarritakoa horrela izanik ere, Jaurlaritzaren Kontseiluak, salbuespenez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Herrizaingo Sailaren proposamenez, Herrizaingo Saileko 22230 Egitarauan eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuetako egitarauetan jasotzen ez diren konpromisozko kredituak baimendu ahal izango ditu. Jardunbide horri jarraituko zaio hain zuzen, baldin eta, gauzazko inbertsioak direla, horniketa-eragiketak direla, laguntza teknikoa dela nahiz Ertzaintzaren hedapenak ekarritako tresneri alogera dela eta, eta Kupoaren Batzorde Bitarikoaren erabakiek horrela agintzen dutelako, aipatutako kredituen zenbatekoak hurrengo urteetako aurrekontuetan oinarriturik badaude.

12. Atala - Kreditu aldagarriak

1.- Euskal Autonomia Erkidegoak Ertzaintzaren arloan dituen aginpideak finantzatzeko kredituek kreditu aldagarrien izaera izango dute. Xedapen honen barruan sartuko dira, batetik, prestatze-bidean dagoen Ertzaintzarako kredituak; bestetik, lanean diharduen Ertzaintzarakoak, eta, azkenik, Administrazio Orokorreko aurrekontuan eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuan jasotako diru­izendapenak.

2.- Aurreko lerroaldeak aldagarritzat jotzen dituen kredituak sartu edo handitu eta ezabatu edo murriztu ahal izango dira, betiere, Kupoaren Batzorde Bitarikoak Ertzaintzari buruz hartutako erabakien arabera.

3.- Jaurlaritzaren dekretu bidez gauzatuko da kredituen aldaketa; dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

13. Atala - Langileriaren arloko kredituak

1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 22. atalean jasotakoaren ondorioetarako, langileriaren muga-izaerak, funtzionario, estatutupeko langile, lan-kontratuko langile finko eta behin-behineko langileei dagokienez, funtzionario, estatutupeko langile, lan-kontratuko langile finko eta behin-behineko langileei dagozkien lanpostu guztiei eragingo die.

2.- Lanpostu berriak sortzeko, ezinbestekoa izango da, aldi berean, urteko kostu gordin bera edo handiagoa duten beste lanpostu batzuk iraungitzea.

3.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 atalean zehaztutako ondorioetarako, eta 1998. urterako bakarrik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrekontuen I. atalburuari dagozkion 122, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek lotura-izaera izango dute kontzeptuaren mailan.

14. Atala - Jarduera-gastuetarako kredituak

Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 atalean zehaztutako ondorioetarako, eta 1998. urterako bakarrik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere administrazio-erakunde autonomiadunen aurrekontuen gastu-egoeretan sartutako ordainketetarako kredituek muga-izaera eta lotura-izaera izango dituzte atalburuaren mailan sail eta egitarau bakoitzerako ekonomiako sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek II. atalburuari dagozkio, hain zuzen ere, jarduteko gastuen atalburuari. Hala eta guztiz ere, Aurrekontuaren gastuen zehaztasunetan gastu ezkututzat jotzen diren kredituek ez dute horrelako izaerarik, eta horregatik, atalburutik beherako mailetan, ez da beharrezko izango kredituen transferentziarik egitea, baina, hala ere, gastua dagokion kontabilitate-atalean kokatu beharko da.

II ATALBURUA

KREDITUEN ARAUAK. ALDAKETAK

15. Atala - Kredituen transferentzien arauak

1.- Hurrengo lerroaldeetan azaltzen diren berezitasunen aurka jarri gabe, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere erakunde autonomiadunen Aurrekontu Orokorretako kredituen transferentziak 1998. urteko ekitaldian.

2.- Beharrezko diren transferentziak egin ahal izango dira honako kasuetan:

a) Administrazio Orokorreko aurrekontuaren "Lanean diharduen Ertzaintza" Egitarauaren eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuaren "Euskal Herriko Polizi Ikastegia" Egitarauaren artean transferentziak egin ahal izango dira, hain zuzen aurrekontuak Ertzaintzaren hedapenak eragindako diru-beharretara egokitu ahal izateko; egitarau bietako bakoitzaren kredituetan ere berdin jokatuko da. Horretarako, Herrizaingo Saileko aurrekontuan azaltzen diren transferentzia arruntak eta kapital-transferentziak doituz, aurrekontu bietan gehikuntzak eta urripenak egingo dira.

b) Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearekin bat, hezkuntza-sistema berriz antolatzeko behar diren baliabideak eskuratzeko premiazko egokitzapenei aurre egiteko. Eragiketa horien berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio.

Era berean, hezkuntza-itunetarako, sare pribatuko soldatak parekatzeko eta ikastola pribatuei diruz laguntzeko kredituak egokitzeko beharrezko transferentziak egin ahal izango dira aurrekontuetako egitarau batzuen eta besteen artean, horiek egiteko baimena ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari dagokiolarik.

c) Lanbide Prestakuntzarako Euskal Plana abian jartzeko behar diren baliabideak eskuratzeko premiazko egokitzapenei aurre egiteko.

d) Europako Batasuneko diruarekin batera finantzatutako proiektuak burutzeko diren kredituak hornitzeko. Eragiketa horien berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio.

3.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuan zehaztutako kredituen transferentzien arauak ezarriko zaizkie bai 1998ko Aurrekontu Arruntari, bai aurreko ekonomi ekitaldietatik datozen gerakinei, betiere, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 88. ataleko 1. lerroaldean xedatutakoaren aurka ez badoa.

4.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 69. atalean aipatzen diren transferentzien arauetako mugapen orokorrak ez zaizkie ezarriko Euskadi XXI Planari atxikitako partidetatik sortzen diren transferentziei, ez eta partida horietarako izendatutako transferentziei ere. Kreditu horien artean era guztietako transferentziak egin ahal izango dira, bat ere mugapenik gabe.

16. Atala - Kredituak aurrekontuan sartzeko modua

1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko du 1998ko Aurrekontuan diru­izendapenak sartzeko modua.

2.- Jabetza kentzeko gastuen kredituak sartzen badira aurrekontuan, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 90.1 atalak ezartzen duen denbora bi ekitaldikoa dela ulertuko da.

17. Atala - Bestelako aldaketak

1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 83. atalak aipatzen duen gehienezko ehunekoa ez da kontuan hartuko baldin eta gaitu beharrekoa foru­aldundien aurrekontuak benetan aldatzeak ekarritako diru-sarrerak badira.

2.- Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak baimenduko ditu baltzu publikoen aurrekontu-aldaketak, baldin eta administrazio­berrantolaketak edo taldearen baltzu-berrantolaketak badira aldaketon iturburu, eta berrantolaketok, erakundeen administrazioa ukitzeaz gain, erakunde horietarako aurreikusitako finantza-egoeraren orriak edo dagozkien aurrekontuak ere ukitzen badituzte.

3.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 98. atalaren arabera, Sprilur, ABk parte hartzen duen baltzu publiko bakoitzaren aurrekontua aldatzeko ez da inolako izapiderik behar izango, baldin eta, batetik, Sprilur, ABren akzio­partzuerren kopurua eta partzuer bakoitzaren zorra, banan-banan hartuta, aldatzen den arren, Sprilur, ABk baltzu horiek finantzatzeko izendatutako kopuru osoa aldatzen ez bada eta, bestetik, lege honen 9. atalarekin bat, zor osoa ere aldatzen ez bada.

4.- Baltzu publikoen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta, aldi berean, Inbertsio Estrategikoen Fondoari dagozkion jarduketak legezko bihurtzea onartzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren akordioren bat betetzeko badira, edo Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako garrantzizko edozein plan, egitarau eta jarduerak sortutakoak badira, Jaurlaritzaren Kontseiluak emango du horietarako baimena, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez.

III ATALBURUA

LANSARIEN ETA HARTZEKO PASIBOEN ARAUAK

18. Atala - Lansarien gehikuntza

1.- Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako lan-kontratukoak ez diren langileentzako urteko lansarien zenbatekoak, 1998ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ezin izango du, guztira, %2,1etik gorako igoera izan, 1997ko ekitaldian ezarritakoarekin konparatuz, aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuta konparaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai eta lanaldi-motari dagokionez ere.

2.- Lan-kontratukoak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko, eta bere erakunde autonomiadunetako edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Servicio Vasco de Salud-Osakidetzako estatutupeko langileak ere.

Justizi Administrazioan lan egiten duten langileen lansariek dagokien araudia jarraituko dute.

3.- 1. lerroaldean zehaztutakoak ez die kalterik egingo lanpostuaren edukian izandako aldaketengatik lansari osagarrietan berariaz eta ezinbestean egin beharreko egokitzapenei. Era berean, ezartzekoak izango dira lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak. Sistema horiek ezargarriak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal herri-administrazioetan sartzen diren langileei ere.

4.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen barruan dauden funtzionarioen oinarrizko lansariak 1998ko urtarrilaren 1eko ondorioekin eguneratuko dira. Lege horren 78. atalean jasotakoari lotu beharko zaio eguneratze hori, bai eta lege horren 79. atalean arautzen diren osagarrien zenbatekoaz Jaurlaritzaren Kontseiluak zehaztuko duenari ere.

5.- Lege honen ondorioetarako, guztizko lansariak esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek, 1997an zehar, sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

a) Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

b) Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

c) Leku-aldatzeei edo lan-iraizpenei dagozkien kalte-ordainak.

d) Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

6.- Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta baltzu publikoetako lan-kontratuko langileentzako guztizko lansariak, 1998ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ezin izango du, guztira, %2,1etik gorako igoera izan, 1997ko ekitaldian ezarritakoarekin konparatuz, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemen aldaketatik sortutakoaren kaltetan gabe.

7.- Aurreko lerroaldean jasotakoa, hortaz, 1998ko guztizko lansariei dagokien goi­muga da; hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.

8.- Guztizko lansarien aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira konparaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.

9.- Lehendakari, lehendakariorde, sailburu, goi-kargudun eta asimilatutakoen ordainsariek, 1998ko ekitaldirako, gehienez eta hala badagokio, Autonomi Erkidegoaren Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-kontratukoak ez diren langileen urteko lansariei orokorrean ezarritako igoera orokorraren ehunekoa jaso ahal izango dute, 1997ko abenduaren 31n indarrean zeuden lanariekin konparatuz. Nolanahi ere, ondainsarien egitura errespetatzearren eta dagozkien kategoria eta kargua mantentzeko, gutxienez, maila goreneko funtzionarioentzat orokorrean eta gehienez aurreikusitako lansarien parekoak jasoko dituztela bermatuko zaie.

Atal honetako lehen lerroaldean agertutako langileen aldera beren ordainsariak parekatuta ez dituzten aldi baterako langileek beraiekin asimilatuta dauden langileentzako igoera bera izango dute. Salbuespenak izango dira zenbateko finkoa duten ordainsariak; hauei lerroalde honetako lehen idazatian adierazi den igoera aplikatuko zaie.

10.- Banakakoentzako osagarriek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte­ordainek arau bereziak izango dituzte.

19. Atala - Ertzaintzako langileak

Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko duten lansari osoa, betiere, Kupoaren Batzorde Bitarikoak horretarako ezarriko dituen dotazioak kontuan hartuta. Nolanahi ere, aurreko atalean ezarritako edukia eta irizpideak ezarriko zaizkie.

20. Atala - Hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak

1.- Jaurlaritzaren Kontseilua izango da, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak txostena eman ondoren, honako hauek onartuko dituena: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-kontratuko langileen gain eragina duten hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-administrazioko baltzu publikoetako edo zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako lan-kontratuko langileen gain eragina dutenean, berriz, izenpetu aurretik Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren txostena izango da beharrezko eta, gero, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak emandako aldeko irizpena.

2.- Aurreko lerroaldean zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaio Ogasun eta Herri Administazio Sailari, eta proiektuarekin batera, 1997. urteko guztizko lansariaren eta ordainsarien zenbatekoa, eta 1998. urterako aurreikusitako guztizko lansariaren eta ordainsarien zenbatekoa, bai eta proiektu horretan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere. Sail horrek, aipatutako dokumentazioa jaso eta, gehienez, 15 eguneko epean, dagokion txostena egingo du. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako kontrol ekonomikoaren kaltetan gabe.

21. Atala - Euskal Autonomia Erkidegoko baltzu publiko eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako zuzendaritza-taldekideak

1.- Atal honetan aipatzen diren langileek edozer dela eta urtean jasoko dituzten gehienezko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburuek urtean jasotzen dituzten lansari osoak baino handiagoak izan.

2.- Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. ataleko 2. lerroaldean agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan honako hauek hartuko dira kontuan: baltzu edo erakunde publiko bakoitzaren urteko aurrekontuen eta ekitaldi bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko txostenean jasotako helburu kualitatiboak, eta erakundearen urteko kudeaketa-planaren eraginkortasuna, erregelamendu bidez zehaztutakoaren arabera. Baltzu edo erakunde publiko bakoitzeko gobernu­organoek eta administrazio-organoek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoko baltzu publikoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako zuzendaritza-taldeetako langileekin ezin izango da kalte-ordainik hitzartu, dagokion erakunde-administrazioko erakundearekiko legezko lotura inoiz galtzen denerako.

22. Atala - Hartzeko pasiboetarako kredituak

1.- Pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak ordaindu, indarrean dauden arau berezietan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira.

2.- Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretua ezarriz, hartzeko pasiboak direla-eta zorduntutako pentsioak, 1998ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ehuneko bi koma bat jasoko dira (%2,1), betiere beharretsi zaizkien ezaldiak bete dituzten langileei.

IV ATALBURUA

ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI MODULUA

23. Atala - Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomi modulua

1.- Aurrekontuen Lege honetan irakaskuntza-maila bakoitzerako azaltzen den zenbateko osoa banatzeko orduan, gastuei aurre egiteko eskola-unitate bakoitzari dagokion ekonomi moduluaren urteko guztizko zenbatekoak honako hauek izango dira:

Haur Hezkuntzari eta LOGSEko Batxilergoari dagokienez, honako modulu hauek aplikatuko dira 1998ko irailetik aurrera:

Haur Hezkuntza: 6.241.969

LOGSEko Batxilergoa: 10.898.978

1998/99 ikasturtetik aurrera erregelamendu bidez zehaztuko dira heziketa-zikloak osatzen dituzten lanbide-arloetako modulu guztiak.

Aurreko lerroaldean zehaztutakoa gorabehera, ikasturte batetik gora baina bi ikasturtetik beherako iraupeneko heziketa-zikloetan, bigarren ikasturteari dagokion modulu ekonomikoa orduen araberakoa izango da.

2.- Lege honen IV. eranskinean finkatutakoak dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta horietako bakoitzaren zenbatekoak.

3.- Atal honetako 1. idazatian zehaztutako modulu ekonomikoek gehieneko muga ekonomikoak hartzen dituzte, irakasleen eta irakasle ez diren langileen gastuak bertan sartuta direla.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa hala izan arren, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, inoren kontura diharduten langileen antzinatasuna ordaintzeko, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da.

4.- Hezkuntza-itunen erregelamendua onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren xedapen gehigarrietako bosgarrenak ezartzen duenez, toki-korporazioen titularitateko zentroei eusteko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin horretarako izenpetutako hitzarmenetan jasotako moduan jokatu behar da. Harik eta hitzarmenak egiten diren artean, itunpeko ikastetxeei ematen zaien tratua emango zaie haiei ere ondorio guztietarako.

III IDAZPURUA

DIRU SARREREN EGOERA ORRIA

I ATALBURUA

FORU ALDUNDIEN EKARPENAK

24. Atala - Ekarpen orokorra

1.- 1998. urtean, foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko kredituei aurre egiteko egin behar duten ekarpen orokorra 358.137.400.000 PTAkoa da. Diru-kopuru hori 59.689.566.667 PTAko sei ordainalditan banatuko da eta, hain zuzen ere, otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehen hamabostaldian egingo dira ordainketak. Foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuari egin beharreko ekarpenak, alegia, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001 urteetakoak, Zehazteko Metodologia Onartzen duen urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko 1. atalean ezarri zen metodoa eta horixe erabili da aipatu diru-kopuruaren banaketa erabakitzeko.

2.- Aurreko puntuan azaldutako ekarpen orokorra kalkulatzeko, honako hauek hartu dira kontuan:

a) Foru-aldundiek 1998rako egin duten bilketa-aurreikuspena 1.029.542.600.000 PTAkoa da, hain zuzen ere, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko 2. atalean beren-beregi aipatzen diren diru-sarrerei dagokien zenbatekoa.

b) Balio erantsiaren gaineko zerga indarrean sartu zenean foru-aldundiek galdu zituzten diru-baliabideak direla eta, foru-aldundientzako konpentsazio garbia 55.915.300.000 PTAkoa da, horrela ateratzen baita urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko 2. ataleko 1.a) puntuan aurreikusitako kalkuluaren arabera.

c) Itundutako zergazko diru-sarrerak direla eta, foru-aldundien alde sortutako korritu garbiak 128.800.000 PTAkoak dira.

d) Hona hemen sartu beharreko kenkariak:

- 1997. urteko kupoa dela eta, Estatuari egin beharreko kitapena: aurreikusitako zenbatekoa 9.948.100.000 PTAkoa da.

- 1997. urteko konpentsazio finantzarioak direla eta, Estatuari egin beharreko kitapena: aurreikusitako zenbatekoa 759.700.000 PTAkoa da, aldeko zeinua duela.

- Estatuari 1998. urtean ordaindu beharreko kupo garbia: 125.210.800.000 PTA.

- 1998. urteko konpentsazio finantzarioak direla eta, Estatuari egin beharreko kitapena: aurreikusitako zenbatekoa 4.851.700.000 PTAkoa da, aldeko zeinua duela.

- Ertzaintza finantzatzeko 1997ko kitapena, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean zenbatua: 205.300.000 PTA, aldeko zeinua duela.

- Ertzaintzaren 1998ko finantza bidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 57.912.800.000 PTA.

- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketak finantzatzeko 1997ko kitapena, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean zenbatua: 1.028.400.000 PTA, aldeko zeinua duela.

- Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketen 1998ko finantzabidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 239.554.700.000 PTA.

e) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: Autonomi Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren puntuan aurreikusitako politikak egiteko Jaurlaritzak behar duen diru-kopurua, alegia, 0 PTA. Izan ere, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko hirugarren xedapen gehigarriaren babespean onartutako proiektuak finantzatzeko izendatutako diru-kopuruen artean sartzen direla ulertzen baita bai lehen esandako atalean aipatutako politikak eta eginkizunak gauzatzeko izendatutako diru-kopuruak ere.

f) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: zailtasunak dituzten industri enpresentzako ekintza-plan berezia finantzatzeko diru-kopurua, alegia, 1.000.000.000 PTA.

g) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa finantzatzeko diru-kopurua, alegia, 6.390.000.000 PTA.

25. Atala - Berariazko ekarpenak

1.- Aurreko atalak aipatzen duen ekarpen orokorraz gain, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko 7. atalean aurreikusitako berariazko ekarpenak egin beharko dituzte foru-aldundiek. Ekarpen horiek, hain zuzen, aurreko ataleko lehenengo puntuan finkatutako sei epe haietan egin beharko dira.

2.- Hona hemen berariazko ekarpenok:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuan Ertzaintzarentzat jasotzen diren gastuen finantzabidea: 57.707.500.000 PTA.

b) Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketen finantzabidea, aginpide hori autonomia-erkidego osorako erakundeei dagokien heinean: 220.824.900.000 PTA.

c) Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren puntuan jasotako politikak eta eginkizunak burutzeko Eusko Jaurlaritzak behar duen diruaren zati bat: 0 PTA. Izan ere, urriaren 31ko 6/1996 Legearen eranskineko hirugarren xedapen gehigarriaren babespean onartutako proiektuak finantzatzeko izendatutako diru-kopuruen artean sartzen direla ulertzen baita bai lehen esandako atalean aipatutako politikak eta eginkizunak gauzatzeko izendatutako diru-kopuruak ere.

d) Zailtasunak dituzten industri enpresentzako ekintza-plan berezia finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 1.000.000.000 PTA.

e) Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 6.390.000.000 PTA.

26. Atala - Ekarpen-koefizienteak

Aurreko ataletan zehaztutako zenbatekoei ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

ARABA: %15,67

BIZKAIA: %51,98

GIPUZKOA: %32,35

II ATALBURUA

ZERGA IZAERAKO ARAUAK

27. Atala - Tasak

1.- Euskal Ogasun Orokorraren tasak, baldin eta, oinarriaren ehunekotan finkatu gabe egoteagatik edo oinarri hori dirutan balioztaturik ez egoteagatik, zenbateko finkoa badute, igon egingo dira, hain zuzen ere, 1997an ezargarri izan den zenbatekoari bat koma zero hogeita bat (1,021) ezarriz.

2.- Honako tasa hauek igoera horretatik kanpo geratzen dira: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak egindako zerbitzuengatiko tasak, maiatzaren 31ko 3/1990 Legeak araututakoak, eta haragi freskoak eta oilategiko hegaztien haragia ikuskatzeko eta haragi horren osasun-kontrolaz arduratzeko zerbitzuengatiko tasak, maiatzaren 10eko 3/1996 Legeak araututakoak.

3.- Lehenengo puntuan ezarritako koefizientea ezarriz lortzen diren emaitzak bostekoetara biribilduko dira, goitik nahiz behetik.

IV IDAZPURUA

KONTRATATZEKO ARAUAK

28. Atala - Kontratatzeko arauak

1.- Egitekoa den gastuari dagokion kreditua edozein izanik ere, 300.000.000 PTAtik gorako gastuek Jaurlaritzaren Kontseiluaren onarpena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, erakunde-administraziora transferentziak egiten direnean edo Aurrekontuetan izen horrekin jasotako dirulaguntzak direnean; kasu bi horietan ez da onarpenik behar izango.

2.- Erakunde autonomiadunek, 75.000.000 PTAtik gorako hasierako aurrekontua duten kontratuak egiteko, dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute, edo, hala badagokio, Jaurlaritzaren Kontseiluarena.

3.- Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 43. atalaren ondorioetarako, sail, erakunde autonomiadun edo zuzenbide pribatuko erakunde publiko bakoitzak ahalmena izango du ondasun higiezinak errentan hartzeko kontratuak egiteko baldin eta kontratu horien iraupena urtebetekoa edo txikiagoa bada eta gastuaren zenbatekoa guztira 2.000.000 PTAtik gorakoa ez bada. Ondasun higiezin horiek, ezinbestean, ibilgailu ofizialak gordetzeko izango dira edota sustapeneko nahiz informazioko jarduerak egiteko tokiak edo lokalak izateko. Baldin eta Eusko Jaurlaritzako ibilgailu­multzoko ibilgailu ofizialak badira, orduan Herrizaingo Sailari egokituko zaio erabaki horiek hartzea.

Aipatutako kontratazioak egiteko administrazio-izapideek bi arlo besterik ez dute begiratuko: batetik, nahikoa kreditu ote dagoen kontratazioa egiteko, eta bestetik, errentatzaileak izenpetutako eskaintza. Eskaintza horretan, gainera, errentamenduaren alderdi guztiak jaso beharko dira. Nolanahi ere, dagokion kontratazio-organoak oniritzia eman beharko dio eskaintzari.

Kontraturen bat egiten denean, beti jakinarazi beharko zaio Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari.

V IDAZPURUA

LEGEBILTZARRARI EMAN BEHARREKO INFORMAZIOA

29. Atala - Aldizkako informazioak eta bestelako informazioak

1.- Jaurlaritzak, hiruhilero, ondoko eragiketen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari. Hona hemen eragiketok:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuetan azaltzen diren kredituei transferentzien bidez egindako aldaketen egoera.

b) Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendutako zuzeneko kontratazioak egiteko izapidatu diren espedienteen zerrenda.

c) 10.000.000 PTAtik gorako zenbatekoa duten obren, zerbitzuen eta horniduren zerrenda zehaztua.

d) Aldi horretan emandako abalen zerrenda, eta abala jaso dutenen porrota dela eta, aurre egin behar izan dien abalen berri.

e) Baltzu publikoen eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen egoera-balantzea, galeren eta irabazien egoera-orria, fondoen jatorriaren eta aplikazioaren egoera-orria eta, azkenik, ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak.

2.- Aurreko zenbakian aipatzen den informazioak zehatz-mehatz adieraziko ditu ukitutako egitaraua, saila eta atalburua; hiruhilabeteko bakoitzaren muga-egunean itxiko da informazioaldia eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hilabeteko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.

3.- Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Lehen esan bezala, dagokien egitaraua, saila, zerbitzua eta atalburua jaso beharko dituzte zehatz-mehatz informazio horiek. Hona hemen aipatutako eragiketak:

a) Egindako zorpetze-eragiketak.

b) Jaurlaritzaren Kontseiluak Autonomi Erkidegoko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeei gehienez ere urtebeterako emandako kreditu eta aurrerakinak.

c) Itundutako zergen arloan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak.

d) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuen betetze-maila.

e) Inbertsioen Sustapenerako Fondoaren pentzutan emandako laguntzen zehaztapena.

f) Inbertsio Estrategikoetarako Fondoaren pentzutan emandako laguntzen zehaztapena.

Xedapen Gehigarriak

Lehenengoa - Jarraipen Batzordea

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, erakundeetan ordezkaritza duten enpresa-erakundeek eta indarrean dagoen legediaren arabera ordezkari gehien dituzten sindikatuek batzorde bat osatuko dute. Hona hemen batzorde horren eginkizunak: hurrenez hurren enpleguari eta langabetuak lanerako prestakuntzari dagozkien 32110 eta 32310 egitarauak ezartzeko moduaren gaineko kontrola eta jarraipena egitea.

Bigarrena - Unibertsitateari, ikastetxeei, ospitaleei, laguntza-zentroei eta bestelako erakunde publiko nahiz pribatuei ematen zaizkien dirulaguntzak

1.- Ospitaleen eta bestelako laguntza-erakundeen alde Aurrekontu hauetan sartzen diren ustiapeneko dirulaguntzak ordaintzeko, dirulaguntzen hartzaile diren zentroetako langileen urteko lansari guztien gehikuntzak, 1998ko urtarrilaren 1eko ondorioetarako, ezin izango du inola ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileentzat lege honek ezartzen duen muga gainditu.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek 1998. urtean, beste gastu batzuen artean, soldatak eta lansariak ordaintzeko emango dituzten dirulaguntzak zehazteko honako bide honi jarraituko zaio: dirulaguntza horrekin, ez zuzen ez zeharka, onura-hartzaileak ezingo du lansari­gehikuntzarik izan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileentzat lege honek finkatutako lansari-gehikuntzatik gora. Horretarako, sailek kasuan kasuko dirulaguntzen egitarauen arauetan hitzarkin jakin bat agertaraziko dute ezarritako hori bete dadin. Aipatu diren arauak indarrean daudela eta 1998. urtean zehar lege hau indarrean sartu aurretik ezargarriak direla uste bada, erreferentzia-hitzarkin horrek ondorio guztietarako balioa izango du.

Hirugarrena - Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera

1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen II. atalburuaren eta ondorengoen ezarpena 1998ko abenduaren 31 arte luzatzen da.

2.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 6. atalean ezarritakoaren ondorioetarako, kide bakarreko familientzako gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren zenbatekoa, 1998. urterako, hilabeteka zenbatuta, 42.372 PTAkoa izango da.

3.- Aparteko familia lagun batek baino gehiagok osatzen badu, aurreko zenbatekoari berorren 0,3 gehituko zaio onura-hartzailearekin bizi den lehenengo kideagatik; 0,2 bigarren, hirugarren eta laugarren kideengatik, eta 0,1 gainerako bakoitzagatik.

Laugarrena - Konpromisozko kredituak etxebizitza-arloan

Kreditu horiek araubide berezituari egokitzeko, baimena ematen zaio Jaurlaritzaren Kontseiluari 1998ko Aurrekontuko gastu-egoeran sartutako etxebizitza­arloko 1998ko finantza-hitzarmenetik datozen kredituak berriz izendatzeko. Epeari dagokionez, hasieran aurreikusita zegoenetik gehienez ere 5 urtera alda daiteke, eta, gehikuntzari dagokionez, aipatutako jarduketetarako jarrita zeuden konpromisozko kredituen zenbateko osoaren %20raino.

Bosgarrena - Etxebizitza-arloko finantza-neurriak

Etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuko seigarren xedapen gehigarriaren laugarren lerroaldean agindutakoa betetzeko, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.k deskontuen bidez 1998an zehar egingo dituen finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 10.748.000.000 PTAtik gora egin.

Seigarrena - Inbertsio estrategikoetarako fondoa

1.- Batetik, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 19. ataleko b) letran ezarritakoaren aurka jarri gabe, eta, bestetik, Foru Aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuari egin beharreko Ekarpenak, alegia, 1997, 1998, 1999, 2000 eta 2001. urteetakoak, Zehazteko Metodologia Onartzen duen urriaren 31ko 6/1996 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa hezurmamitzeko ekintza zehatzak betetzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak laguntzak eman ahal izango ditu eta, ondorioz, aurrekontu-konpromisoak hartu, betiere, konpromiso horiek inbertsio estrategikoetarakoak badira eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakiek, berorietan agertzen den moduan, finantza-babesa ematen badiete laguntza horiei.

2.- Laguntzen kudeaketa Euskadiko Garatze Kapitalaren Baltzua, ABren bitartez egin ahal izango da, betiere, lankidetzarako akordioetan azaltzen diren moduak eta erak lokarri izango direlarik. Baltzu horrek erakunde laguntzaile gisa jardun ahal izango du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak hala adierazten baitu. Dekretu horrek, besteak beste, dirulaguntzen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen jaurbidea eta betebeharrak arautzen ditu.

Zazpigarrena - Inbertsioak sustatzeko fondoa

1.- SPRI, S.A. baltzu publikoari transferitu beharreko fondoak, enplegua sortzeko industri inbertsio produktiboetarako dirulaguntzei buruzko Ekimen Programa arautzen duen abenduaren 17ko 289/1996 Dekretuan araututako dirulaguntzen kudeaketako erakunde laguntzailea den aldetik, onartutako proiektuetan jasotako inbertsio-planen aldirakotzearen arabera transferituko dira. Inbertsio-plan horiek burutzerakoan sortutako desbiderapenetatik datozen fondoak diru-sarrera habilitagarritzat joko dira. Kasu horretan, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokio habilitazio hori egitea. Era berean, Ekimen Programari dagozkion kreditu-gerakinak 1998. urteko Aurrekontuan sartu daitezke ekitaldiko edozein unetan, programa horretarako aurrekontuan jasotako fondoek beren helburu zehatza bete dezaten.

2.- Habilitatutako fondoak, bai eta, hala badagokio, sartutako kredituak ere, dagokion ekitaldian dirulaguntza horiek jasotzeko moduko inbertsio-proiektu berrietatik sortutako aurrekontu-beharrei aurre egiteko erabili beharko dira.

Zortzigarrena - Lurralde-ordezkaritzak berrantolatzea

Ogasun eta Herri Administrazio Sailak inolako mugakizunik gabe emango du Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako akordioek ukitutako aurrekontuetan gertatutako aldaketak gauzatzeko baimena. Hain zuzen ere, lurralde-ordezkaritzak pausoka berrantolatzeko izango dira akordio horiek, betiere erakundeen arteko eta administrazioen arteko koordinazioa bermatzeko, subsidiarietate, eraginkortasun eta efizientzia irizpideak oinarri direla. Hiru bide erabil daitezke horretarako: bata, arlo berezietan Eusko Jaurlaritzak egindako lurralde-jarduerak biltzen dituzten zerbitzuetarako zentro bateratuetan zenbait funtzio sartzea; bestea, zenbait zerbitzu zuzenean foru-aldundiei eta udalei egoztea, edo bestela, hirugarrena, antolamendua arrazionalizatuz, kudeaketa deszentralizatzeko prozesuen bidez.

Bederatzigarrena - Lanbide-heziketako neurriak

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako herri-ikastetxeek etengabeko prestakuntzako eta lanerako prestakuntzako kurtsoak emateko pertsonal-gastuak finantzatzeko lortutako fondoak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak sortu bezain laster Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren I. atalburuan sartuko dira besterik gabe.

2.- Fondo horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste sail batzuetatik lortzen badira, fondo horiek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean sartu ahal izateko, dagozkion aurrekontu-aldaketak edo kreditu-transferentziak egin beharko dira.

Hamargarrena - Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako telekomunikazio-egituraren ustiapena

Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzapeko telekomunikazioen egituraren ustiapenetik lortutako irabaziak zuzenbide pribatuko diru-sarreratzat jotzen dira, ez baitaude atxikita erabilpen edo zerbitzu publikoei, Telekomunikazioak Antolatzeko Legean zehaztutakoarekin bat etorriz.

Hamaikagarrena - Organo judizial berriak

Lege honen 13. atalaren 2. lerroaldean zehaztutakoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoan 1998an zehar organo judizial berriak sortzen badira, Justizi Administrazioaren zerbitzuko langile-dotazio berriak sortu ahal izango dira. Dotazio horiek sortzeko era eta baldintzak Jaurlaritzaren Kontseiluak zehaztuko ditu. Horretarako beharrezkoa izango da Ogasun eta Herri Administrazio Sailak eta Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, biek batera, gertatutako txostena, une horretan dauden langileak lekuz aldatuz beharrizan berriei aurre egitea ezinezkoa dela adierazten duena.

Hamabigarrena - Ertzaintzaren lansariei buruzko araubidearen egokitzapen partziala

Aldatu egiten da Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 72. atalaren 5. idazatia, ondoren datorren idazkera ematen zaiolarik:

"5.- Zerbitzu-manualdia, lanpostu bati zehazki esleituta ez dauden zeregin bereziak burutzeko edo dagozkien lanpostuen jabeek egoera jakin batean ezin burutu dituzten zereginak egiteko ematen denean, funtzionariak bere lanpostuak izendatuta dauzkan lansariak jasoko ditu, lege honetako 74.1.b) atalaren bigarren lerroaldean ezarritakoaren aurka jarri gabe".

Aldatu egiten da Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 74. atala, ondoren datorren idazkera ematen zaiolarik:

"1.- Euskal Herriko Polizia osatzen duten Kidegoetako funtzionarien lansarien egitura eta araubidea Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen III. Idazpuruko VII. Atalburuan ezarritakoak araupetuko ditu, Ertzaintzaren Kidegoari ezartzekoak diren honako zehazpen hauekin:

a) Ertzaintzako Eskala Goreneko, Egiterapen-Eskalako, Ikuskapen-Eskalako eta Oinarrizko Eskalako lanpostuak 8 mailatan sailkatuta daude, honako eskala honen arabera:

- Agente-kategoria: 1. maila

- Agente Lehenaren kategoria: 2. maila

- Ofiziale-ondokoaren kategoria: 3. maila

- Ofiziale-kategoria: 4. maila

- Komisario-ondokoaren kategoria: 5. maila

- Komisario-kategoria: 6. maila

- Intendente-kategoria: 7. maila

- Intendenteburu-kategoria: 8. maila

Lantoki-osagarria funtzionaria kide den kategoriako mailari dagokion osagarrizko lansaria da, eta haren zenbatekoa urtero zehaztuko da Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorretan.

Fakultatibo eta Teknikarien Eskalako lanpostuak araudi bidez sailkatuko dira kide diren sailkapen-taldearekin bat datozen euskal administrazio publikoetako lanpostuentzat ezarritako mailetako batean.

b) Aparteko zerbitzuengatik eman beharreko hobariak, betiere zenbateko finkorik eta aldizkako sortzapenik izan ez dezaketela, honako zerbitzu edo lanok ordaintzeko izango dira: batetik, ohiko lanalditik kanpo egindako zerbitzuak, baldin eta hauek orduen bidez berdintzen ez badira lan-baldintzak arautzen dituzten akordioetan xedatutako eran; bestetik, ohi baino egoera nekagarri edo arriskugarriagoetan egin beharreko lanak, baldin eta zirkunstantzia horiek aldian behingoak badira eta ez lanpostuari berez datxezkionak. Hala eta guztiz ere, lanpostu batzuen osagarri espezifikoa zehaztekoan hurrenez hurren dedikazio berezia edo ohi baino egoera nekagarri edo arriskugarriagoetan aritzea kontuan hartu baldin bada, lanpostu horietan ez da halako hobaririk eskuratuko.

Halaber, aparteko zerbitzuengatik eman beharreko hobariak honako hauek ordaintzeko ere izan daitezke: zerbitzu-manualdietako ohi ez bezalako erantzukizun, dedikazio, neke edo arriskuko egoerak, lege honetako 72.5 atalean ohartemandako kasuetan, baldin eta esaniko baldintzak norberaren lanpostuan ordainduta ez badaude eta zeregin horiek, espezifikoki, beste lanpostu bati izendatutako ezein zeregini ez badagozkio. Kasu horretan, aparteko zerbitzuengatik eman beharreko hobariak aldizkatu ahal izango dira zeregin horietan aritu beharrak irauten duen bitartean eta, nolanahi ere, lege honetako 72.3 atalean aurreikusitako denborazko mugarekin. Ertzaintzan gai horrengatik ezar daitezkeen hobariek ezingo dute gainditu guztira, inoiz ere, kidego osoarentzat ezarritako soldata-masaren %1, eta aginpidea duen organoaren ardura izango da zenbatekoak banaka-banaka zehaztea Ertzaintzako negoziazio-mahaiaren, lege honetako 103.2 atalean aurreikusitakoaren, esparruan ezartzen diren irizpideei jarraiki.

2.- Eusko Jaurlaritzak, Ertzaintzaren izaera eta zeregin mailako berezitasunak direla-eta, araudi bidez ezarriko du aipatu Kidegoko funtzionarien ordainsari-araubidea".

Hamahirugarrena - Enpresa publikoen akzioak besterentzea

Baltzu publikoetako akzioen edo beste jabetza-idazpuru batzuen besterentzea indarrean dagoen ordenamendu juridikoarekin bat etorrita egingo da, eta ordenamendu juridiko hori baliatu ahal izango da, berariaz aurreikusitako kasuetan ez ezik, titularitatea bere osoan Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioari dagokion baltzu publiko nola egungo hala gerokoetan.

Azken Xedapenak

Lehenengoa - Jaurlaritzari ematen zaion baimena

1.- Jaurlaritzaren ekonomi politika orokorraren barruan eta Herri Administrazioaren gastua arrazionalizatu eta Administrazioa bera eraberritzeko politikari jarraiki, baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari kredituetan burutu beharko diren egokitzapenak hezurmami ditzan. Aurrekoarekin batera, kontuan hartzekoak dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko arlo publikoko enpresen neurriei buruz irekita dauden hausnarketa-prozesuak eta erakunde autonomiadunen eta erakunde-administrazioaren zuzenbide pribatuko erakunde publikoen jarduteko moduari buruzkoak.

2.- Eusko Jaurlaritzak ahalmena izango du lege hau garatu eta betearazteko behar diren erabaki guztiak emateko.

Bigarrena - Indarrean jartzea

Lege hau 1998ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

I ERANSKINA

KONPROMISOZKO KREDITUAK

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta erakunde autonomiadunen aurrekontuko gastu-egoerako konpromisozko kredituak eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta baltzu publikoen gerorako konpromisoak, 1998. urtean sortutakoak.

III ERANSKINA

KREDITU HANDIGARRIAK

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta bere erakunde autonomiadunetan diharduten langileei ordaintzeko den I. atalburuko kredituak, horrela beteko baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.

2.- Lan-kontratuko langileei ordaintzeko kredituak, baldin eta indarrean dagoen araubideari jarraiki erabakitako soldata-gehikuntzen ondorioz kredituok gehitu behar badira.

3.- Benetan egindako zerbitzualdiaren hirurtekoak ordaintzeko kredituak, eta Herri Administrazioan Egindako Zerbitzuak Aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakoa ezartzeko kredituak.

4.- Dauden lanpostu hutsak direla eta, urritu diren langileen dotazioen diru­izendapenak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.

5.- Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebeharren aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki.

6.- Aurrekontuetan egindako akats teknikoen ondorioz ukituta geratzen diren diru­izendapenak eta, batez ere, transferentzien akordioetan akats horiek zuzentzeko jasotako kredituak, hain zuzen ere, zuzenketa egiteak dakarren kostuaren gehikuntzari aurre egiteko.

7.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jaulkitako mota guztietako Zor Publikoaren beharkizunak betetzeko kredituak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, Zor Publikoa jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langile-gastuak izan ezik.

8.- Hezkuntza-arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere (Eskola-ituna).

9.- Lanbide Prestakuntzarako Euskal Plana garatzeko kredituak.

10.- Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileari dagozkion kalte-ordainak ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.

11.- Elbarrientzako ospitalez kanpoko farmazi laguntza, protesiak eta ibilgailuak ordaintzeko kredituak, hain zuzen ere, Osasun Sailaren aurrekontuan horretarako jasota daudenak.

12.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerari buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legean zehazten den gizarte-laguntza ekonomikoa ordaintzeko kredituak.

13.- Indarrean dagoen legediaren arabera, indarkeriaren biktimentzako dirulaguntzak eta, oro har, laguntzak ordaintzeko kredituak.

IV ERANSKINA

ITUNDUTAKO IKASTETXEETAKO GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI MODULUA

1.- Lege honen 23. atalak aurreikusten duenaren arabera, itundutako ikastetxeetako ikasgela bakoitzeko ekonomi moduluak ostazen dituzten urteko kopuruak honela geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokienez:

2.- 1998/99 ikasturtetik aurrera, itunpeko ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko ekonomia-moduluetako osagaien zenbatekoak, Haur Hezkuntza (2. zikloa) eta LOGSEko Batxilergoko mailetako modulu osoa duten itunpeko gelei dagokienez, honela banatzen dira:

3.- Zati-moduluek, 1998an, %2,1eko gehikuntza izango dute irakasleen 1997ko lansariak berdintzeko zatia sartu ondoren.

AURREKONTUKO GASTUEN EGOERA ORRIAN SARTUTAKO ALDAKETAK

Legearen testu artikulatuak onetsitako dotazioak Aurrekontuaren egitarau-sailkapenean dauden partiden artean banatuko dira eta sailkapen horretan ageri den zenbatekoan, lege-proiektuarekin batera doan dokumentazioan xehekaturik ageri diren bezala, honako aldaketa hauekin:

00 SAILA. LEGEBILTZARRA

11110 Egitaraua. Legebiltzarra

Gehitu egiten da 16.873.291 pezeta 01 Zerbitzuko 458 kontzeptuko "Eusko Legebiltzarra" izeneko 001 partidaren dotazioa.

04 SAILA. JUSTIZIA, EKONOMIA, LANA ETA GIZARTE SEGURANTZA

14120 Egitaraua. Justizia

Gutxitu egiten da 9.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Doako laguntza juridikoa, 1998ko lehen seihilekoa" izeneko 002 partidaren dotazioa.

Gehitu egiten da 9.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Doako laguntza juridikoa-jarduera gastuak" izeneko 006 partidaren dotazioa.

55110 Egitaraua. Estatistika eta politika ekonomikoa

Sortu egiten da 04 Zerbitzuko 250 kontzeptuan "Azterlanak eta irizpenak. Langileek enpresan parte hartzea" izeneko 001 partida, 12.000.000 pezetakoa.

Sortu egiten da 04 Zerbitzuko 250 kontzeptuan "Azterlanak eta irizpenak. Enpresa-kudeaketarako eredua" izeneko 002 partida, 11.235.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 04 Zerbitzuko 660 kontzeptuko "Langileek enpresan parte hartzea" izeneko 003 partida, 12.000.000 pezetakoa.

Kendu egiten da 04 Zerbitzuko 660 kontzeptuko "Enpresa-kudeaketarako eredua" izeneko 004 partida, 11.235.000 pezetakoa.

05 SAILA. HERRIZAINGOA

46110 Egitaraua. Hauteskunde-prozesuak

Sortu egiten da 14 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Autonomi Elkartean diharduten alderdi politikoentzako dirulaguntzak beren ohiko funtzionamendu-gastuei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak banatzekoak Alderdi Politikoen Finantzaketarako Lege Organikoaren irizpidearen arabera, azken autonomi hauteskundeetako emaitzak oinarri hartuz" izeneko 002 partida, 500.000.000 pezetakoa.

06 SAILA. INDUSTRIA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA

71130 Egitaraua. Nekazaritza-elikagaien sustapena

Sortu egiten da 41 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Laudioko Euskal Gastronomia Museoaren Partzuergoan parte hartzea" izeneko 007 partida, 2.000.000 pezetakoa.

72110 Egitaraua. Egitura eta laguntza

Kendu egiten da 01 Zerbitzuko 259 kontzeptuko "Beste lan batzuk" izeneko partida, 2.000.000 pezetakoa.

72130 Egitaraua. Industri administrazio eta segurtasuna

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 21 Zerbitzuko "Azterlanak eta irizpenak" izeneko 250 kontzeptuaren dotazioa.

Kendu egiten da 21 Zerbitzuko 660 kontzeptuko "Segurtasun-auditoretzak" izeneko 001 partida, 10.000.000 pezetakoa.

07 SAILA. HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEAK ETA IKERKETA

42110 Egitaraua. Egitura eta laguntza

Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 03 Zerbitzuko 259 kontzeptuko "Zenbait informatika-gastu (grabaketak, prestakuntza)" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 03 Zerbitzuko 650 kontzeptuko "Hezkuntzako Administraziorako ekipamendua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

54120 Egitaraua. Ikerketa

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 07 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Ikertzaileentzako prestakuntza bekak 98/99. Konpromisozko kreditua. 1999: 539,4 M. Guztira: 539,4 M." izeneko 004 partidaren dotazioa.

08 SAILA. OSASUNA

41110 Egitaraua. Administrazio orokorra: egitura eta laguntza

Sortu egiten da 01 Zerbitzuko 247 kontzeptuan "Osasun-kudeaketako prestakuntzarako euskal plana" izeneko 003 partida, 11.000.000 pezetakoa.

Gutxitu egiten da 11.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko "Informazio-prozesuetarako ekipoak" izeneko 650 kontzeptuaren dotazioa.

09 SAILA. KULTURA

45130 Egitaraua. Kultur sorketa eta zabalkundea

Gehitu egiten da 6.000.000 pezeta 12 Zerbitzuko 470 kontzeptuko "Zinearekin zerikusia duten erakunde eta iharduerak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gutxitu egiten da 6.000.000 pezeta 12 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Kultur erakunde eta fundazioak" izeneko 003 partidaren dotazioa.

10. SAILA. LURRALDE ANTOLAMENDUA, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIROA

43110 Egitaraua. Egitura eta laguntza

Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 01 Zerbitzuko "Komunikazio instituzionala" izeneko 246 kontzeptuaren dotazioa.

43120 Egitaraua. Etxebizitza

Gutxitu egiten da 2.500.000 pezeta 11 Zerbitzuko 260 kontzeptuko "Bidai gastuak, Zuzendaritza" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Kendu egiten da 12 Zerbitzuko 247 kontzeptuko "Bilera, hitzaldi eta ikastaroak" izeneko 001 partida, 2.500.000 pezetakoa.

Aldatu egiten da 13 Zerbitzuko 770 kontzeptuko 004 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "30 etxebizitza sozialen eta 29 babes ofizialeko etxebizitzaren sustapena Lezon. Pasaiako Badia Zuzpertzeko Erakundearteko Planari atxikia. Euskadi XXI Planari atxikia. Aurreko urteetako konpromisozko kreditua. 1999: 45,2 M. Guztira: 45,2 M."

Gutxitu egiten da 5.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 770 kontzeptuko "Eraikuntzaren kalitatea zaintzeko sistemen ezarpena sustatzea" izeneko 010 partidaren dotazioa.

Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 770 kontzeptuan "Hirigintza-ihardunen bidez Oarsoaldeko inguru degradatua bere osoan birgaitzeko eskuhartzeak. Pasaiako Badia Zuzpertzeko Erakundearteko Planari atxikia" izeneko 011 partida, 5.000.000 pezetakoa.

43130 Egitaraua. Lurralde Antolamendua

Gutxitu egiten da 24.532.782 pezeta 11 Zerbitzuko 826 kontzeptuko "Hitzarmenak, pertsona pribatuekin, industri aurriak lurreratzeko. PEXXI-0.2 97/99-ri atxikia. Konpromisozko kreditua. 1999: 75,0 M. Guztira: 75,0 M. Lotura bereziko kreditua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Sortu egiten da 11 Zerbitzuko 826 kontzeptuan "Hitzarmena, Pasaiako Portuko agintaritzarekin, industri aurriak lurreratzeko. Aurreko urteetako konpromisozko gastua. PEXXI-0.2 97/99-ri atxikia. Lotura bereziko kreditua" izeneko 002 partida, 24.532.782 pezetakoa.

Gutxitu egiten da 41.678.358 pezeta 11 Zerbitzuko 828 kontzeptuko "Hitzarmenak, lurralde-erakundeekin, industri aurriak lurreratzeko. PEXXI-0.2 97/99-ri atxikia. Konpromisozko kreditua. 1999: 75,0 M. Guztira: 75,0 M. Lotura bereziko kreditua" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Sortu egiten da 11 Zerbitzuko 828 kontzeptuan "Hitzarmena, Pasaiako Udalarekin, industri aurriak lurreratzeko. Pescadería kaleko 4 eta 5. zenbakiak. Aurreko urteetako konpromisozko gastua. PEXXI-0.2 97/99-ri atxikia. Lotura bereziko kreditua" izeneko 002 partida, 41.678.358 pezetakoa..

44210 Egitaraua. Ingurugiroaren babesa

Gehitu egiten da 10.000.000 pezeta 22 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Proiektuak ingurugiroko heziketa-jarduera ikastetxeak. Konpromisozko kreditua. 1999: 2,5 M. Guztira: 2,5 M" izeneko 005 partidaren dotazioa.

11 SAILA. GARRAIOAK ETA HERRILANAK

51110 Egitaraua. Egitura eta laguntza.

Gutxitu egiten da 1.672.295 pezeta 01 Zerbitzuko 246 kontzeptuko "Katalogoak, triptikoak, etab." izeneko 002 partidaren dotazioa.

51210 Egitaraua. Plangintza eta administrazio hidraulikoa

Gutxitu egiten da 374.000 pezeta 14 Zerbitzuko "Beste hornidura batzuk" izeneko 239 kontzeptuaren dotazioa.

Gutxitu egiten da 50.000.000 pezeta 14 Zerbitzuko 742 kontzeptuko "Beste azpiegitura hidrauliko batzuk (Txingudi eta Oriako Hondakin Uren Araztegiak, etab). Konpromisozko kredituak. 1999: 1.000,0 M; 2000: 1.500,0 M. Guztira: 2.500,0 M." izeneko 007 partidaren dotazioa.

Aldatu egiten da 14 Zerbitzuko 742 kontzeptuko 007 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Beste azpiegitura hidrauliko batzuk (Txingudi eta Oriako Hondakin Uren Araztegiak, etab). Konpromisozko kredituak. 1999: 900,0 M.; 2000: 1,400,0 M. Guztira: 2.300,0 M."

Sortu egiten da 14 Zerbitzuko 742 kontzeptuan "Pasaiako Badiaren inguruaren osoko saneamendua. Pasaiako Badia Zuzpertzeko Erakundearteko Planari atxikia. Konpromisozko kreditua. 1999: 100,0 M.; 2000: 100,0 M. Guztira: 200,0 M." izeneko 008 partida, 50.000.000 pezetakoa.

51510 Egitaraua. Portuen administrazioa eta itsas arazoak

Gutxitu egiten da 1.544.260 pezeta 13 Zerbitzuko "Argitalpenak" izeneko 251 kontzeptuaren dotazioa.

Gehitu egiten da 3.590.555 pezeta 13 Zerbitzuko 679 kontzeptuko "Itsas salbamendurako ekipoak" izeneko 001 partidaren dotazioa.

12. SEKZIOA. MERKATARITZA, KONTSUMO ETA TURISMOA

62120 programa. Barne merkataritza

Aldatu egiten da 12 Zerbitzuko 742 kontzeptuko 002 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Merkataritza zuzpertzeko programa. P.I. I. Euskadi XXI Planari atxikia. Lotura bereziko kreditua".

62130 programa. Kanpo merkataritzaren sustapena eta ekonomiko lankidetza

Aldatu egiten da 13 Zerbitzuko 458 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Euskal Ganbaren eta Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren arteko hitzarmena. Kanpoko merkataritzako jarduerak. 97-99/2HELBURU-ri atxikia".

99 SAILA. ZENBAIT SAIL

12220 Egitaraua. Kreditu orokorra

Gutxitu egiten da 16.873.291 pezeta 09 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Kreditu orokorra" izeneko 001 partidaren dotazioa.

Gutxitu egiten da 500.000.000 pezeta 09 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Kreditu orokorra" izeneko 001 partidaren dotazioa.

OARSO LURRA, S.A. BALTZU PUBLIKOA

Kapital-aurrekontua. Inbertsioak

Aldatu egiten da 04 epigrafeko 0404 azpiepigrafeko 1 partidaren izena, honako hau jarriz: "Ekitaldian zehar Txirrita-Maleo industrialdean egin beharreko hirigintza-lanak. Pasaiako Badia zuzpertzeko erakundearteko planaren barruan".

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra