2/2011 Legea, martxoaren 17koa, Ehizarena
2011-03-17Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 2011/3/29, 61. zk.; EAO, 2011/4/13, 88. zk.
§ 327. 2/2011 LEGEA, martxoaren 17KOA, EHIZAREna
ZIOEN AZALPENA
Euskal
Autonomia Erkidegoan ehiza arautzeko, egun ia berrogei urte dituen araudia erabili
izan da. Denbora horretan zehar, basa-fauna babesteko araudia nabarmen garatu
da. Besteak beste, honako xedapen hauek argitaratu dira: Kontseiluaren
79/409/EEE Zuzentaraua, 1979ko apirilaren 2koa, basa-hegaztiak babesteari
buruzkoa eta gai bereko 2009/47/EEE Zuzentarauak (2009ko azaroaren 30ekoak)
ordezkatua, eta Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentaraua, 1992ko maiatzaren 21ekoa,
habitat naturalak eta basoko fauna eta flora kontserbatzeari buruzkoa.
Zuzentarau horietan xedatutako alderdiak aldaketa puntualen bidez ekarri izan
ditugu geure legedira, baina ehizaren legea egiteko beharra ikusi da, baliabide
hori aurretiaz arautzearen gaineko ikuspegi berriei erantzute aldera. Araudiak
ehiza-baliabideen iraunkortasuna eta gainerako basa-faunaren babesa bermatzeko
balio behar du.
Euskal
Autonomia Erkidegoaren Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege
Organikoko 10.10. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia
Erkidegoaren eskumen esklusiboak dira "barne-uretako arrantza,
itsaski-bilketa eta arrain-hazkuntza, ehiza eta ibai eta aintziretako
arrantza". Eskumen hori baliatuta, apirilaren 13ko 1/1989 Legea onartu
zen. Lege horren bidez, ehizako eta ibai-arrantzako arau-hauste administratibo
jakin batzuen kalifikazioa aldatu, eta zehapenen zenbatekoa handitu zen. Lege
hori eta Euskal Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legea (martxoaren 11ko
1/2010 Legeak aldatua) izan dira, hain zuzen, geure Autonomia Erkidegoaren
esparruan ehiza-jarduera arautzeko iturriak. Era berean, Ehizari buruzko apirilaren
4ko 1/1970 Legean xedatutakoa osatu dute.
Lege
honek berezko arau-esparrua ezarri nahi du ehizaren arloan, Euskal Autonomia
Erkidegoaren ezaugarriak aintzat hartuta. Alde batetik, bertako ezaugarri
fisikoak hartu dira kontuan; izan ere, ehiza arautzeko, ezinbestekoa da
kontuan hartzea Euskal Autonomia Erkidegoak biztanle-dentsitate handia duela
eta landaguneek gizakiaren eragin handia jasaten dutela. Horrenbestez,
ezinbestekoa da ehiza modu egokian kudeatzea. Bestetik, kontuan hartu da
Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako
foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7 b)
3. artikuluan xedatutakoaren arabera, foru-erakundeei dagokiela Autonomia
Erkidego osorako erakundeek arlo horretan onartzen dituzten arauak garatu eta
betearazteko eskumena. Lege honek foru-erakundeei berezko politikak aurrera
eramaten lagundu nahi die; izan ere, lurralde bakoitzak ehiza-aberastasunaren
aldetik bizi duen egoera desberdina kontuan hartuta, behar-beharrezkoa zaie
berezko politikak edukitzea. Halaber, lege honen bidez, ehizak gizartean dituen
sustraiei eutsi nahi zaie, eta ehiztariek natur ingurunearen kudeaketa
iraunkorrean parte har dezaten lortu nahi da.
Euskal
Autonomia Erkidegoaren esparruan, ehizaren arloan, berezko arau-esparru osoa
onartzearekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko ekainaren 30eko
16/1994 Legean arlo hori arautzen zuten artikuluak egokitu beharko dira; eta,
bestalde, Ehizari buruzko apirilaren 4ko 1/1970 Legea aplikatzeari utziko zaio.
Legeak
honako atalak ditu: zioen azalpena, zortzi titulu, xedapen gehigarri bat,
xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen. I.
tituluan zenbait xedapen orokor jaso dira: ehizaren definizioari, eskuperatutako
aleen jabetzari edo ehizan aritu ahal izateko bete beharreko baldintzei buruz
dihardu. Titulu horretan bertan ikus daiteke ehizari buruzko araudiak mistoak
direla, zuzenbide zibilekoak eta administrazio-zuzenbidekoak, hain zuzen.
Bestalde, lehengo arauarekin alderatuta, legeak izango duen berritasun bat ikus
daiteke: ehiza-baliabideak planifikatzeko beharra.
II.
tituluan ehiza-espezieak bi multzotan sailkatuta ageri dira: ehiza larrian eta
ehiza xehean, alegia. Halaber, xedapen orokorretan adierazitako kontu bat
errepikatzen du, hau da, ehiza daitezkeen espezieek ehiza-espezie gisa jasota
egon beharko dutela izaera orokorreko arauetan, ez debekualdiei buruzko
foru-aginduetan. Izan ere, foru-agindu horiek ehiza-espezieen zerrenda mugatu
ahalko dute, baina ez zabaldu.
III.
tituluan lurrak ehizaren ondorioetarako sailkatzeko oinarrizko printzipioak
ezarri dira. Lurraldea bi kategoriatan banatzen du: ehiza-lurretan eta
ehizarako ez diren lurretan. Horiez gain, ehiza-araubide bereziko lurrak ere xedatu
dira, baina horiek berezko araudia izango dute.
Ehiza-lurrak
dira aprobetxamendu erkideko lurrak, zainpeko ehiza-eremuak, ehiza-barrutiak
eta ehiza-txakurrak trebatzeko edo ehiza-jarduerak egiteko eremuak.
Zainpeko
ehiza-eremuen figura ez da berria gure zuzenbidean, baina lege honen bidez
indartu egin nahi da. Ehiza-barrutien antzeko araudia dute. Legearen
berrikuntzetako bat da zainpeko ehiza-eremuen araudia eremu horiek ezarri diren
lurralde historikoetan aplikatu izan den araudiari egokituko zaiola.
IV.
tituluan ehizaren antolamendua eta kudeaketa arautu, eta debekualdiei buruzko
foru-aginduen egitura eta gutxieneko edukia ezarri dira.
V.
tituluan ehizaren jarduna arautu da. Aurreko araudiaren aldean, artikuluak
laburtzen eta debekuak modu sistematikoan ordenatzen saiatu dira. Beren-beregi
jaso da foru-aldundiek "fortuna-eguna" izendatu ez arren, egoera
horrek iraun bitartean debekatuta egongo dela ehiza. Alderdi hori garrantzitsua
da; izan ere, gurera maiz heltzen dira beste zona batzuetako animaliak, neguko
denboraleek bultzatuta. Halako egoerak, ordea, ezin dira beti aurreikusi eta,
beraz, beti ez dago denborarik dagokion foru-agindua emateko.
VI.
eta VII. tituluetan ehiza-haztegiak, garraioa eta merkaturatzea, eta
segurtasuna eta erantzukizun zibila jorratu dira. Aipagarria da ehiza-espezieak
tartean direla gertatzen diren trafiko-istripuei buruzko araudia,
bide-segurtasunaren arloan xedatutakoaren araberakoa.
VIII.
tituluan zaintza, arau-hausteak eta zehapenak eta kalteen konponketa xedatu
dira. Zaintzari dagokionez, zaintzaile pribatu gisa dihardutenei atribuzio
ahalik eta gehien aitortzen saiatu dira. Lan egiteko beharrezko dituzten
legezko bitartekoak eman nahi dizkiete. Izan ere, lan egiteko orduan ez ohi
dute izaten segurtasun-indarren laguntza, eta sarri lan-baldintza zailak
dituzte.
Lege
honetan beste alderdi batzuk oso modu orokorrean jorratu badira ere,
arau-hausteak zehaztasun handiz xedatu dira. Horrela, ahalik eta gehien indartu
nahi da herritarren segurtasun juridikoa. Arau-hausteen kategorietako bat,
"ez horren larriak" alegia, desagertu egin da, eta hemendik aurrera
hiru arau-hauste mota egongo dira: oso larriak, larriak eta arinak.
I. TITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1.
Artikulua. Legearen xedea
Lege
honen xedea da: Euskal Autonomia Erkidegoan ehiza arautzea; bertako
ehiza-espezieak babestea, zaintzea eta sustatzea; ehizaren aprobetxamendua
antolatzea iraunkortasun-printzipioen arabera eta ehizak natur ingurunearen
bestelako erabilerekin izan ditzakeen bateragarritasun-printzipioen arabera,
bai eta ehizak gizartean dituen sustraiak gordetzea eta garatzea eta ehizan
aritzen direnek natur ingurunearen kudeaketa iraunkorrean parte har dezaten
lortzea ere.
Autonomia
Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru-organoen
arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen arabera,
foru-aldundiek dituzte Autonomia Erkidego osorako erakundeek arlo horretan
dituzten arauak garatzeko eta betearazteko eskumenak.
2.
Artikulua. Ehizaren definizioa
Ehizatzea
da gizakiak, arte, arma, animalia edo bestelako modu homologatuen bidez
animaliak bilatzea, erakartzea, esestea edo jazartzea, azken buruan, animalia
horiek hiltzeko edo harrapatzeko asmoz, edo besteren batek harrapa ditzan
errazteko asmoz. Ehizatzat jotzen dira aurreko horiek egiteko beharrezko
prestatze-lanak egitea ere.
Ehizaki
gisa jotzen diren animaliak soilik ehiza daitezke.
3.
Artikulua. Ehizakiak
1. Ehizakiak dira Eusko Jaurlaritzak onartuko
duen ehiza-espezieen zerrendan agertzen diren animalia basatiak edo abere
basatuak.
2. Babestutako espezieak ezingo dira
ehiza-espezie izan.
3. Edonola ere, foru-organo eskudunak baimendu
eta kontrolatuko ditu ehiza-espezieak berriz sartu eta askatzeko prozesuak.
Espezie horiek berriz sartzeari dagokionez, bertako populazioen antzeko jatorri
genetikoa izan behar dute, patroi genetikoa egon badagoen kasuetan. Bestalde,
espezie aloktonoak ustekabean edo ilegalki sartzeari dagokionez, espezie horiek
ezingo dira ehizatu, eta horiek desagerrarazteko kontrol-neurri egokiak hartuko
dira.
4. Ehizakiak ezingo dira baimenik gabe itxian
hazi. Legearen arabera eratutako ehiza-haztegietako animalia biziak eta
arrautzak soilik merkaturatu ahalko dira.
4. Artikulua. Ehizakien
jabetza
1. Ehiztariak ehizakiaren jabetza eskuperatuta
lortzen du, baldin eta lege-xedapenen arabera ehizatzen badu.
2. Ehizakia hiltzean edo harrapatzean ulertuko
da eskuperatu dela. Jabetzaren gaineko zalantzarik izanez gero, hiltzen
duenarena ehiza xehearen kasuan edo lehendabizi zauritu duen ehiztariarena
ehiza larriaren kasuan izango da ehizakia. Hegan doazen hegaztien kasuan,
eraisten dituen ehiztariarenak izango dira.
3. Ehiztari batek ehizatu daitekeen lur-eremu
batean ehizaki bat zaurituz gero, ehizaki hori jasotzera sartu ahal izango da
beste lur-zati batera, baina arma irekita edo hustuta eta txakurra lotuta
dituela sartu beharko du ehizakiaren bila. Dagokion lur-zatia itxita badago,
titularraren edo ordezkariaren baimena beharko da hara sartzeko. Baimenik
emango ez baliote, zauritu edo hildako animalia eman diezaiotela eska dezake,
aurkitu eta hura harrapatzeko aukerarik izanez gero.
4. Inork ez du nahita oztopatu behar legezko
manuak betez egiten ari diren ehizaldiak.
5. Artikulua. Ehizan jarduteko
bete beharreko baldintzak
1. Ehizan jardun ahalko du ehiza-baimena eduki
eta lege honetako eta indarrean dauden gainerako xedapenetan ezarritako
baldintzak betetzen dituen pertsona orok. Euskal Autonomia Erkidegoaren
esparruan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundietako organo eskudunei
dagokie baimena emateko eskumena. Baimenak titularra gaituko du Euskal
Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan jarduteko.
2. Ehiza-baimena lortzeko, hamalau urte beteta
eduki behar dira, eta Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez ezarritako
gaitasun-probak gainditu. Adingabekoen kasuan, ehiza-baimena lortu ahal
izateko, legez ordezkatzen dituztenen idatzizko baimena beharko dute. Ehiza-baimenak arautzeko, beharrezkoa da
Autonomia Erkidegotik kanpo lortutakoak homologatzeko prozedura sartzea.
3. Halaber, edozein arma-motarekin ehizan
jardun ahal izateko, beharrezkoa izango da:
a) Adinez
nagusia izatea. Adingabeek, ehizan aritu ahal izateko, haien lagun edo zaindari
gisa jardungo duela adierazi duen adin nagusiko ehiztariren batekin joan
beharko dute. Adinez nagusia adingabearen ekintzen erantzule izango da.
b) Dagokion
arma-baimena eta adingabeen kasuan, armak erabiltzeko baimen berezia eta
armaren dokumentazioa edukitzea eta biak aldean eramatea.
c) Ehizan
dabiltzanean sor ditzaketen kalteak estaltzeko aseguru-kontratua eginda izatea,
eta indarrean dagoen ordainagiria aldean eramatea.
d) Identifikazio-agiri
ofiziala aldean eramatea.
4. Ehiza-barrutietan ehizan aritzeko,
ehiza-baimenaz gain, aprobetxamenduaren titularraren baimena ere behar da.
Baimenak pertsonalak eta besterenezinak dira.
5. Zainpeko ehiza-eremuetan eta araubide
bereziko eremuetan ehizan aritzeko, ehiza-baimenaz gain, Administrazioaren
baimena beharko da, kasuaren arabera.
6. Artikulua. Plangintza
1. Ehiza-baliabideak baliabideen plangintza
bati jarraituz ustiatuko dira: ehiza-barrutietan eta zainpeko ehiza-eremuetan,
ehiza antolatzeko plan teknikoei jarraituko zaie, eta aprobetxamendu erkideko
lurretan, berriz, debekualdiei buruzko foru-aginduetan xedatutakoari. Araubide
bereziko lurrei dagokienez, araudi berezietan ezarritakoari ere jarraitu
beharko zaio.
2. Foru-erakundeek ehiza-espezie jakin batzuk
kudeatzeko planak ezarri ahal izango dituzte.
7. Artikulua. Lurraldeko ehiza-batzordeak
Lurralde
historiko bakoitzaren esparruan, lurraldeko ehiza-batzorde bat egongo da.
Batzorde horren osaera eta funtzioak araudi bidez zehaztuko dituzte
foru-erakundeek.
8. Artikulua. Ehiza-errolda
Foru-organo
eskudunek ehizaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari bidaliko
diote denboraldi bakoitzean harrapatutako ehiza-espezieei buruz biltzen duten
informazioa.
Informazio
hori erabiliz, Eusko Jaurlaritzak horretarako onetsiko duen erregelamenduari
jarraiki, ehiza-errolda bat sortuko da.
9. Artikulua.
Arau-hausteen erregistroa
Eusko
Jaurlaritzak erregelamendu bidez arautuko du ehizaren arloan eskumena duen
sailak ehizako arau-hausteei buruzko erregistroa edukitzea; erregistro hori
egiteko eta eguneratzeko, foru-aldundiek emandako informazioa baliatuko da.
Foru-aldundiek, hain zuzen, uneoro jo ahalko dute erregistroan gordetako
informaziora.
10. Artikulua.
Autonomia-erkidegoko eta lurraldeetako ehiza-federazioak, ehiza-elkarteak eta
erakunde laguntzaileak
1. Lurraldeetako ehiza-federazioak eta
ehiza-elkarteak Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean
xedatutakoaren arabera eta foru-erakunde bakoitzak garatzen duen araudiaren
arabera arautuko dira.
2. Lurraldeetako ehiza-federazioek eta
ehiza-elkarteek aldundiek eta toki-erakundeek sustatutako ehiza-barrutiak,
zainpeko ehiza-eremuak eta ehiza-txakurrak trebatzeko edo ehiza-jarduerak
egiteko eremuak kudeatu ahal izango dituzte, eta haien esleipendun izan
daitezke, baldin eta baldintza batzuk eta erregelamendu bidez xedatutako
bestelako betekizunak betetzen badituzte. Baldintza horiek honako alderdi hauei
lotuta daude: ehiza-baimena duten bazkideen gutxieneko kopurua izatea
ehiza-lurraren azalera jakin baterako; bazkide egiteko modua eta federazioak
edo elkarteak ehizaren arloan eskumena duen administrazioarekin dituen
betebeharrak.
3. Autonomia Erkidegoko eta lurraldeetako
ehiza-federazioei eta ehiza-elkarteei erakunde laguntzaileen izaera eman ahalko
zaie, xede eta baldintza hauek betetze badituzte:
a) Ehizari
buruzko lege-xedapenak betetzen direla zaintzen lan egitea.
b) Euren
inguruan errotuta egotea, eta legez ezarritako bazkide-kopurua edukitzea.
c) Ehiza-jardueren
bidez lortzen dituzten diru-sarreren % 75, gutxienez, ehiza-baliabideak
babestera, zaintzera, sustatzera eta haiei eustera bideratutako programa edo
lanetan inbertitzea.
II. TITULUA
EHIZA ESPEZIEEI BURUZ
11.
Artikulua. Ehiza-intereseko espezieak
Eusko
Jaurlaritzak arau bidez ezarriko ditu ehiza daitezkeen espezieak, azpiespezieak
eta basa-fauna eta basatutako abereak.
Debekualdiei
buruzko foru-aginduetako espezie-zerrendetan lurralde historiko osoan ehiza
daitezkeen espezieen kopurua murriztu bai, baina ezin izango da ugaritu.
12.
Artikulua. Espezieen sailkapena
Aurreko
artikuluan aurreikusitako arauak eta debekualdiei buruzko foru-aginduak
garatzeko orduan, ehiza-espezieak bi multzotan sailkatuko dira: ehiza xehean
eta ehiza larrian. Ehizaki xehetzat joko dira hegaztiak, azeria eta azeria
baino ugaztun txikiagoak, eta ehizaki larritzat, berriz, azeria baino ugaztun
handiagoak.
Ehizaki
xeheen barruan, debekualdiei buruzko aginduetan migratzaileak direnak eta ez
direnak bereiziko dira, bai eta ur-hegaztiak ere.
III. TITULUA
EHIZA LURREI BURUZ
13.
Artikulua. Ehiza-lurren sailkapena
Ehiza-jardunerako
hiru lur-mota daude: ehiza-lurrak, ehizarako ez diren lurrak eta ehiza-araubide
bereziko lurrak.
1. Ehiza-lurrak dira aprobetxamendu erkideko lurrak,
zainpeko ehiza-eremuak, ehiza-barrutiak eta ehiza-txakurrak trebatzeko edo
ehiza-jarduerak egiteko eremuak. Tartean ibaiak, errekak, ibilbideak edo
herri-bideak, trenbideak, kanalak edo antzeko beste eraikuntzaren bat egon
arren, ehiza-lurrak ez dira etengo.
2. Ez dira ehiza-lur gisa joko faunaren
babeslekuak eta debekatutako guneak.
3. Ehiza-araubide bereziko lurrak dira
naturgune babestuak, nazioarteko lege-bitartekoek babestutako guneak eta
segurtasun-guneak.
I. KAPITULUA
EHIZA LURRAK
14.
Artikulua. Aprobetxamendu erkideko ehiza-lurrak
1. Aprobetxamendu erkideko ehiza-lurrak dira
espezie migratzaileak edo ehiza antolatzeko modu espezifikoa duten beste
espezie batzuk modu tradizionalean eta ordenatuan ehizatzeko erabiltzen diren
lurrak. Foru-erakundeei dagokie lur horiek arautzea.
2. Aprobetxamendu erkideko ehiza-lurrek 100
hektarea jarraitu izan behar dituzte, gutxienez. Azalera hori ez duten lurrak
debekatutako gunetzat joko dira; hala
ere, hegazti migratzaileak ehizatzeko behar bezala baimendutako lerroak
mantendu ahal izango dira.
3. Aprobetxamendu erkideko lurraren izaerak,
edonola ere, ez du zerikusirik jabetza publikoa edo pribatua izatearekin.
15. Artikulua. Zainpeko
ehiza-eremuak
1. Zainpeko ehiza-eremuak dira ehiza-aberastasuna
babestu, zaindu, sustatu eta modu antolatuan ustiatzeko arrazoiak direla medio
ehiza-espezieak harrapatzeko plangintza-arau espezifikoak ezartzea eskatzen
duten lurrak.
2. Lege honen joerarekin bat, foru-aldundiak
zainpeko ehiza-eremuen sorrera eta garapena bultzatu, eta aprobetxamendu
erkideko ehiza-lurrak murrizten saiatuko dira.
3. Foru-aldundiak zainpeko ehiza-eremuak
kudeatuko ditu irabazi asmorik gabe, zuzenean edo aintzatetsitako erakunde
laguntzaileekin sinatutako hitzarmen bidez.
4. Zainpeko ehiza-eremua eratzeko,
foru-aldundiak, aldez aurretik, ehiza antolatzeko plan teknikoa onartu beharko
du. Bestalde, ehiza-eremua foru-aldundiak zuzenean kudeatzen ez badu,
erantzukizun zibileko aseguru-kontratua eta ehiza-zaindegiko kontratua eduki
beharko dira. Zaindegi-kontratua lanaldi osokoa eta urte osokoa izango da,
baina aukera egongo da zerbitzua beste eremu batzuekin partekatzeko.
5. Zainpeko ehiza-eremuek, gehienez, hamar
urteko indarraldia izango dute. Denbora hori igarota, iraungi egingo dira, ez
badira beren-beregi berritzen.
6. Foru-erakunde eskudunak arau bidez ezarriko
du eremu horiek izan behar duten gutxieneko azalera jarraitua.
7. Zainpeko ehiza-eremuetan erreserba-eremu bat
egon beharko da. Zainpeko ehiza-eremu osoaren azaleraren % 10, gutxienez,
hartuko du, eta lege honen ondorioetarako, faunaren babesleku gisa joko da.
8. Foru-organo eskudunak, hala dagokionean,
ehiza-eremua kudeatzen duen erakundeari entzun eta gero, eremu horretan guztian
edo zati batean espezie jakin bat ehizatzea debekatu dezake edo ehizan
jarduteko epealdia laburtu dezake, ordena biologikoari, osasunari edo
basa-fauna babesteari lotutako egoera bereziek hala eskatzen dutenean.
9. Zainpeko ehiza-eremuek eratzen direneko
toki-erakundearen edo -erakundeen udal-lurralde osoa bildu behar dute, eta
udalerri berean ezin izango da beste ehiza-lur bat egon, txakurrak trebatzeko
eta ehiza-jarduerak egiteko eremuak salbu.
16. Artikulua.
Ehiza-barrutiak
1. Ehiza-barrutiak dira ehizarako erabil daitezkeen
lur-azalera jarraituak, foru-organo eskudunak izendapen hori eman dienean.
2. Ehiza xeheko ehiza-barrutiek 500 hektarea
jarraitu izan behar dituzte, gutxienez, eta ehiza larrikoek, berriz, 1.000,
gune populatuak eta ehizatzea debekatuta dagoen tokiak kenduta. Dena den,
neurri horiek arau bidez handi daitezke.
3. Ehiza-barruti gisa izendatu ahal izateko,
ehiza antolatzeko plan teknikoa idatzi beharko da eta aldez aurretik aurkeztu
beharko da ehiza-barrutia eratzeko eskabidearekin bat.
4. Ehiza-barrutietan ehiza daitezkeen ehizakiak
ustiatzeko ahalmena titular bakar batek edo hark baimendutakoak izango du.
Titularrak aldez aurretik eskatzen badu eta foru-erakunde eskudunak horretarako
ezarritako baldintzak betetzen badira, ehiza-barruti batzuk ustiatzeko ahalmena
alokatu ahal izango da.
5. Ehiza-barrutiek, gehienez, hamar urteko
indarraldia izango dute. Denbora hori igarota, iraungi egingo dira, ez badira
beren-beregi berritzen.
6. Ehiza-barrutietan erreserba-eremu bat egon
beharko da. Ehiza-barruti osoaren azaleraren % 10, gutxienez, hartuko du,
eta hura eratu eta kokatzeko betekizunak arau bidez ezarriko dira. Lege honen
ondorioetarako, faunaren babesleku gisa joko da.
7. Foru-organo eskudunak, ehiza-barrutiaren
titularrari entzun eta gero, barruti horretako zati batean espezie jakin bat
ehizatzea debekatu dezake edo ehizan jarduteko epealdia laburtu dezake, ordena
biologikoari, osasunari edo basa-fauna babesteari lotutako egoera bereziek hala
eskatzen dutenean.
8. Foru-organo eskudunak poltsa bat sortuko du
ehizan aritu nahi eta ehiza-barrutirik ez dutenentzat; poltsa horretan
daudenek, zozketa bidez, ehiza-barrutietan libre dauden tokiak eskuratu ahal
izango dituzte. Hartarako, foru-organo eskudunak erregelamendu bidez zehaztuko
ditu ehiza-barruti bakoitzean horretarako erabiliko diren tokien kopurua,
zozketaren baldintzak eta poltsa horretan sartu nahi dutenek bete beharreko
betekizunak.
17. Artikulua.
Partikularrek ehiza-esparruak eratzea
Pertsona
fisiko zein juridikoek ehiza-barrutiak eratu ahalko dituzte beren lurretan edo
jabeek baimendutako lurretan, betiere, ehiza-barrutia eratzeko baldintzak
betetzen badituzte, lurrak modu iraunkorrean ustiatu badaitezke eta
foru-erakunde eskudunek kasuan-kasuan ezartzen dituzten betekizunak betetzen
badituzte.
18.
Artikulua. Ororentzako ehiza-barrutiak
1. Foru-aldundiek ororentzako ehiza-barrutiak
izendatuko dituzte, ehizatzeko baldintzak bete baina beste motatako
ehiza-lurrak erabil ezin ditzaketen herritarrei ehizan aritzeko aukera errazteko.
2. Foru-aldundiek ororentzako ehiza-barrutiak
kudeatuko dituzte irabazi asmorik gabe, zuzenean edo erakunde laguntzaileekin
sinatutako hitzarmenen bidez.
3. Ororentzako ehiza-barruti izendatu ahalko
dira ehiza-titularitatea foru-aldundien eskuetan duten lurrak edo beste
barruti-mota bat eratzeko aukera eskaintzen duten lurrak baina barrutirik
eratzeko erabili ez direnak.
4. Ehiza-barruti hauetan, baimenen % 50 gordeko
da barrutia dagoen lurralde historikoan bizilekua duten herritarrentzat; % 50
ez bada estaltzen, soberan dauden plazak egoiliarrak ez direnei esleitu ahalko
zaizkie.
19. Artikulua. Ehiza
industrialeko eremuak
Ehiza
industrialeko eremuak dira, ehiza-barrutietan egonik, foru-aldundiek agindu
bidez hala izendatutakoak. Eremu horien ehiza-ustiapeneko erregimenaren
arabera, baimendutako ehiza-haztegietan itxian hazitako ehizakiak aldian-aldian
aske utziko dira, ehiztariek berehala harrapa ditzaten.
Foru-erakundeek
jarduera hori zer baldintzatan egin ahalko den zehaztuko dute. Bereziki,
alderdi hauek xedatuko dituzte: mota horretako ehiza-eremuak era daitezen
sustatzeko baimenduta dauden pertsona fisiko eta juridikoak; genetika- eta
osasun-kontrolak; zer espezierekin baimen daitekeen; aske uzteko prozesuek bete
beharreko baldintzak; modalitateak, ehizaldiak eta egoki irizten dituzten
gainerakoak.
20. Artikulua.
Ehiza-txakurrak trebatzeko eta ehiza-jarduerak egiteko eremuak
1. Foru-aldundietako sail eskudunek
ehiza-txakurrak trebatzeko eta ehiza-jarduerak egiteko eremuak eratu edo horiek
abiarazteko baimena eman dezakete.
2. Ehiza-jardueretarako eremuak
ehiza-ibilbideak (baina animaliak hil gabe), hegazti harrapari bidezko
ehiza-erakusketak eta antzeko jarduerak antolatzeko erabiliko dira.
3. Eremu horiek eratu edo baimentzeko
foru-xedapenean datu hauek jaso beharko dira:
a) Eremuaren
azalera eta mugak; helbururako egokiak izan beharko dira.
b) Baimendutako
ehiza-jarduerak.
c) Jarduera
bakoitza egiteko epealdia (gerta liteke debekualdiei buruzko foru-aginduan
ezarritakoekin bat ez etortzea).
21. Artikulua.
Toki-erakundeen parte-hartzea
1. Foru-aldundiek eta toki-erakundeek
ehiza-barrutiak edo zainpeko ehiza-eremuak susta ditzakete beren mugapean, eragindako
lurren izaera publikoa edo pribatua gorabehera eta, betiere, eragindako lurren
% 90 duten jabeen baimena badute.
2. Ehiza-lur horiek udalaz gaindiko izaera
eduki ahalko dute, baldintza hauek betetzen badira: erakunde sustatzaileek
aldez aurretik hitzartuta izatea ustiatze-modua; lur osoa lurralde historiko
batean egotea eta foru-erakundeek ezarritako baldintzak betetzea.
3. Lur horiek ehiza-barruti gisa eratzen
badira, toki-erakunde sustatzaileek zuzenean kudeatu ahalko dituzte, edo,
bestela, ehiza-federazioak, esleipena lortzen duen elkartea edo partikularra,
edo tokiko ehiza-elkarte bat arduratu ahalko dira haien kudeaketaz.
4. Naturgune babestu baten barruan dauden
herri-jabariko mendiak edo herri-erabilerako basoak barne hartzen dituzten
ehiza-lurren ustiaketa publizitate-, objektibotasun-, inpartzialtasun-,
gardentasun- eta lehia-printzipioen arabera esleituko da. Foru-aldundiak
lehentasunez erosteko eskubidea izango du, ororentzako ehiza-barrutia eratze
aldera.
22. Artikulua. Ehiza- lurren
edo -aprobetxamenduen titular diren erakundeen betebeharrak
1. Ehiza eta natura-ingurunearen beste
erabilera batzuk bateragarri egiteko arauak betetzea, bai eta lurrak
erabiltzeari buruzkoak ere betetzea. Halaber, bazkideak onartzeari, baimenak
ordaintzeari eta irabaziak banatzeari lotutako arauak ere bete beharko dira.
2. Aprobetxamenduaren titular den erakundeak
dagokien toki-erakundeari eta foru-aldundiari bidali beharko dizkie estatutuen
eta bazkide-zerrendaren kopiak.
3. Aprobetxamenduaren titular den erakundeak
harrapaketei buruzko derrigorrezko informazioa bidali beharko dio
foru-aldundiari.
4. Foru-diputazioari aurkitutako epizootien eta
zoonosien berri ematea, eta horiek zaindu eta tratatzeko agintzen diren
neurriak jakinarazi beharko dizkio.
5. Foru-aldundiek ehiza-espezieak osasun-egoera
onean daudela bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituzte, eta
ehizak epizootiak eta zoonosiak zabal ditzan eragozteko behar diren neurriak
ere hartuko dituzte.
6. Ehiza-aprobetxamenduaren titularrak ezingo
du ustiatu erantzukizun zibileko aseguru-kontraturik edo ehiza-zaindegiko
kontraturik gabe. Horiek horrela, ustiatzen hasi baino lehen, dagokion
foru-aldundiak ikus-onetsi beharko ditu bi dokumentu horiek. Zaindegi-kontratua
lanaldi osokoa eta urte osokoa izango da, baina aukera egongo da zerbitzua
beste ehiza-barruti batzuekin partekatzeko.
7. Foru-erakundeek erregelamendu bidez
zehaztuko dute zaindari bakoitzeko gehienezko hektarea-kopurua; kopuru hori
20.000 eta 30.000 hektarea artekoa izango da, lurraren ezaugarrien arabera.
8. Ehiza-lurraren titularra den toki-erakundeak
lurraren esleipenari dagokion hobekuntza-portzentajea inbertitu beharko du
fauna eta habitatak zaindu eta hobetzeko prozesuetan, betiere, lur-zatiaren jabearen
baimena jaso eta gero.
9. Lursail jakinean burutu den kudeaketa
zinegetikoa baliabideen iraunkortasunean edo berriztatzean kaltegarria izan
dela frogatzen denean, eskumena duen foru-aldundiak indarrean dauden
ehiza-eskubideen indarraldia osotasunean edo partzialki indar gabe utz dezake.
II.
KAPITULUA
EHIZARAKO
EZ DIREN LURRAK
23. Artikulua.
Ehiza-debekua
Ehizarako
ez diren lurretan erabat debekatuta dago ehizan aritzea. Foru-aldundiek,
salbuespen gisa, ehiza-espezieen zenbait ale harrapatzeko baimena eman
dezakete, zientziari lotutako arrazoiak direla medio, edo pertsonei, laboreei
edo faunari egin dakizkiekeen kalteak saihesteko. Baimen horiek erregelamendu
bidez arautuko dira.
24. Artikulua. Faunaren
babeslekuak
1. Foru-erakunde eskudunek faunaren babeslekuak
eratu ahal izango dituzte, biologiaren, zientziaren edo hezkuntzaren arloko
arrazoiak direla medio, espezie jakin batzuen biziraupena bermatu behar denean.
2. Ehiza-xedeetarako, faunaren babesleku gisa
joko dira, espresuki izendatu beharrik gabe, azaleko ur-masak, urei buruzko
araudian zehaztutakoaren arabera, bai eta horien aldameneko eremua ere.
Aldameneko eremuen azalera erregelamendu bidez zehaztuko da.
3. Lege honen ondorioz, egungo
ehiza-babeslekuak faunaren babesleku izatera igaroko dira.
25. Artikulua. Ehizarako
debekatutako guneak
Ehizarako
debekatutako guneak dira ehiza-lur, araubide bereziko eremu edo faunaren
babesleku gisa deklaratuak ez direnak, bai eta legez aurreikusitako beste
zehaztepenen bidez debekua ezarriko zaienak.
Ehizarako
debekatutako guneak dira, bereziki, kanpoko pertsonen eta animalien sarrera
eta bertako animalien irteera eragozteko edo debekatzeko edo norberaren
animaliak irten daitezen saihesteko erabat hesitutako lurrak, horretarako hormak,
hesiak, heskaiak edo bestelako obra- edo dispositibo-mota erabiltzen dela. Lur
horietan uneoro irekita dauden sarrerak baldin badaude, debekatutako gune gisa
jo ahal izateko, sartzea debekatuta dagoela adierazi beharko da.
III.
KAPITULUA
EHIZA
ARAUBIDE BEREZIKO LURRAK
26. Artikulua. Gune
babestuak
Lege honen
ondorioetarako, ehiza-araubide bereziko lurtzat joko dira naturgune babestuak
eta ingurumenaren arloko nazioarteko legedi bidez babestutako guneak. Lur
horietan ehizan aritzeko, kontuan hartu beharko da gune bakoitzaren erabilera
arautzen duten xedapenetan eta lege honetan eta hura garatzen dutenetan
jasotakoa.
27. Artikulua.
Segurtasun-eremuak
1. Segurtasun-eremu deritze pertsonak eta haien
ondasunak babesteko neurriak behar dituzten lurrei.
2. Segurtasun-eremuetan debekatuta dago armekin
ehizatzea, lege hau indarrean jartzen den unean ezarrita eta foru-aldundiko
organo eskudunak aintzatetsita dauden ehiza-postu finkoetan salbu. Halaber,
foru-aldundiko organo eskudunak salbuetsirik utz ditzake artikulu honetako 3.
puntuko a), b) eta c) idatz-zatietan adierazitako eremuak, betiere,
ehiza-aprobetxa-menduko titularrak eskatzen badu. Horretarako, eremu horiek
ehiza-lur baten barruan egon beharko dute, eta ehiza antolatzeko planak
hartarako bide eman behar du.
3. Segurtasun-eremuak dira:
a) Ibilbideak
eta herri-erabilerako bideak eta trenbideak, bai eta horien ertzak eta
zortasun-eremuak ere, hesiaz itxita daudenean.
b) Bidegorri eta
bide berde izendatutako bideak.
c) Herri-urak, uren
ibilgua eta ur-bazterrak barne.
d) Hiriguneak
eta landaguneak, nekazaritza-turismoko etxeak edo landa-etxeak, isolatutako eraikin bizigarriak, kanpalekuak,
aire zabaleko kirolguneak, parkeak, instalazio militarrak eta aireportuak eta
horien inguruak, aisialdiguneak, lehentasunezko nekazaritza-ustiategien
instalazioak, nukleo zoologikoak, enpresa- edo industria-instalazioak eta
segurtasun-eremu gisa izendatutako beste edozein toki. Lege honen
ondorioetarako, landagunetzat joko da Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko
ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 29.1 artikuluan ezarritakoa.
e) Aldian-aldian
jendea hartzen duten tokiak, jendea bertan dagoen bitartean, edo jabeak edo
haiek baimendutako pertsonak dauden tokiak, bertan lanean ari direnean
hartarako gaituta daudela.
f) Sei metroko
zortasun-eremua, itsasertzeko barruko mugatik lehor aldera neurtuta.
4. Hona hemen segurtasun-eremuen mugak:
a) Artikulu
honetako 3. paragrafoko a) idatz-zatian zerrendatutakoetan: 50 metrora.
b) Artikulu
honetako 3. paragrafoko b) eta f) idatza-zatietan zerrendatutakoetan: 20
metrora.
c) Artikulu
honetako 3. paragrafoko c) idatz-zatian zerrendatutakoetan: dagokion lurralde
plan sektorialean ezarritako zortasun-eremuak.
d) Artikulu
honetako 3. paragrafoko d) idatz-zatian zerrendatutakoetan: 200 metrora,
salbuespen hauekin: isolatutako eraikin bizigarriak (eskopetarekin egindako
ehiza xehearen kasuan 100 metrora, eta metalezko kartutxoak erabilita egiten
den ehiza larriaren kasuan 200 metrora) eta instalazio militarrak eta aireportuak
(haien araudi berezian xedatutakoari jarraituko zaio).
e) Artikulu
honetako 3. paragrafoko e) idatz-zatian zerrendatutakoetan: 50 metrora.
Muga horiek ez dira aplikatuko bi
metrotik beherako zabalera duten bideetan eta bide berdeetan, baldin eta
ehiztariak 250 metrora ikus badezake
bidearen noranzko bakoitzean.
5. Segurtasun-eremuetan postu finko berriak
jarri ahal izateko, foru-aldundiko organo eskudunak dagokion lurraren eta
ondokoen jabeen baimena eduki beharko du, proiektuak ondoko etxeak edo nekazaritza-
eta abeltzaintza-instalazioak ukitzen dituenean.
6. Oro har, debekatuta dago
segurtasun-eremuetara tiro egitea, ez bada toki horien eta ehiztariaren artean
jaurtigaia ez iristeko moduko tartea dagoela edo tartean den lur-zatiak segurtasun-eremuak
babesten dituen elementuak eraistea eragozten duela. Ehiza-modalitate
bakoitzaren ezaugarriak eta lurraren orografia kontuan hartuta, foru-organo
eskudunek eremu horietan eta ingurukoetan armak nola erabili behar diren
arautzeko araudi berezia emango dute.
7. Salbuespen gisa, segurtasun-eremuetan
ehiza-ekintza zehatzak egitea baimen daiteke, pertsonak arriskuan jartzea edo
nekazaritzaren, abeltzaintzaren, basoen edo basa-faunaren aurkako kalteak
saiheste aldera.
IV.
KAPITULUA
HESIAK
28. Artikulua. Hesiak eta
lurrak ixtea
1. Foru-organo eskudunak baimendu beharko ditu
lurzoru urbanizaezinetako hesiak eta itxiturak. Perimetro guztian faunari
zirkulatzen errazteko moduan jarri behar dira, kalteak saihestea xede duten
hesiak salbu; nekazaritzako laboreak eta baso-haztegiak babesten dituzten
hesientzako baimenak, berriz, ezingo du babestu beharreko denbora-tartea baino
luzaroago iraun.
2. Lurraldearen lotura ekologikoa bermatzeko
moduan hesitu behar dira lurrak. Horrela, iragazkortasun efektiboa eta segurua
lortuko da, basa-faunako eta -landarediko espezieen populazioen artean
migrazioa, banaketa geografikoa eta gene-truke ekologikoa bultzatuz. Zehazki,
itxiturak ezingo du kaltetu ur-emariek iraunkorrek edo aldi baterakoek,
abelbideek, mendiguneek, lurraldeko beste elementu lineal edo jarraituek edo
zubi-lana egiten duten bestelako elementuek duten lotura-funtzioa.
3. Faunak igaro ezin dituen ehiza-kudeaketarako
hesiak eta itxiturak soilik baimenduko dira ehiza-txakurrak trebatzeko eta
ehiza-jarduerak egiteko eremuetan eta ehiza industrialeko zonetan.
IV. TITULUA
ANTOLAMENDUA ETA KUDEAKETA
29.
Artikulua. Ehiza antolatzeko tresnak
Hona hemen ehiza antolatzeko tresnak:
1. Ehizari
buruzko foru-arau, -dekretu eta -aginduak.
2. Debekualdiei
buruzko foru-agindua.
3. Ehiza
antolatzeko plan teknikoak.
4. Ehizaren
jarraipen-planak.
30.
Artikulua. Ehizari buruzko foru-arau, -dekretu eta -aginduak
Foru-erakundeek,
lege hau garatze aldera, beharrezkotzat jotzen dituzten ehizari buruzko
foru-arau, dekretu- eta -aginduak ezarri ahalko dituzte.
Debekatuta
egongo da ehizan egitea hegaztien araldian eta ugaltze- eta hazkuntza-garaian,
bai eta, espezie migratzaileen kasuan, umetzeko tokietara egiten duten
ibilaldian ere.
31.
Artikulua. Debekualdien foru-agindua
1. Foru-aldundiek urtero emango dute
debekualdien foru-agindua. Xedapen horretan, nahitaez, alderdi hauek,
gutxienez, jaso beharko dira:
- Ehizan
jarduteko egunak.
- Ehizan
jarduteko orduak.
- Ehiza
daitezkeen espezieak, ehiza larriko eta ehiza xeheko espezieak bereizita.
Horien barruan, halaber, hegazti migratzaileen eta ur-hegaztien zerrenda bana
sartuko da.
- Merkaturatu
daitezkeen ehiza-espezieak.
- Aginduan
zehaztutako ehiza-espezie bakoitzari dagokion araudi zehatza, beti ere horien
populazioen bideragarritasuna eta iraupena bermatuz dagokion lurralde
historikoan.
- Baimen berezia
behar duten ehiza-modalitateak, eta, bereziki, ehiza larria arautzen duena,
lege honetako 49. eta 50. artikuluei dagokienez.
- Dagokion ehiza-denboraldian
fauna babesteko egoki jotzen diren arau zehatzak.
- Zehapenen
zenbatekoen eguneratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumoko prezioen
indizearen aldaketak kontuan hartuta.
2. Debekualdien foru-aginduetan, ehiza-lur
jakin batzuetan edo araubide bereziko lurretan debeku espezifikoak ezartzen
dituzten xedapenak sartu ahalko dira.
3. Debekualdien foru-agindua naturgune
babestuetan dauden lurretan eta ingurumenaren arloko nazioarteko legedi bidez
babestutako guneetan aplikatuko da, betiere, baliabideak antolatzeko kasuan
kasuko planak edo eremu horietako bakoitza arautzen duten xedapenek
ehiza-aprobetxamenduak aurreikusten dituztenean.
32. Artikulua. Ehiza
antolatzeko plan teknikoak
1. Barrutietan eta zainpeko ehiza-eremuetan,
ehiza antolatzeko plan tekniko bati jarraituz ustiatu behar da ehiza. Plan hori
teknikari gaituek idatziko dute, eta foru-aldundiak onartu beharko du.
2. Ehiza antolatzeko plan teknikoak animalien
populazioen egoera aztertuko du lur bakoitzean, eta haiek ustiatzeko baldintzak
ezarriko ditu, ehiza-baliabideen biodibertsitatea eta iraunkortasuna bermatzea
helburu.
3. Plana bost urtez egongo da indarrean. Epe
hori amaituta, beste plan bat aurkeztu beharko da, aprobetxamenduarekin
jarraitu ahal izateko ehiza-lurraren indarraldia iraungi bitartean.
Nekazaritzako laboreei, baso-haztegiei, aziendari edo basa-fauna eta
-landarediari kalte larri eta jarraituak eragiten bazaizkie, indarraldia amaitu
aurretik aldatu ahal izango da plana.
33. Artikulua. Ehizaren
jarraipen-planak
Urtero,
jardun horretarako gaikuntza ematen dion titulazio teknikoa duen pertsona batek
ehizaren jarraipen-plana idatziko du ehiza antolatzeko plan batean jasota
dagoen lur bakoitzean, ehiza antolatzeko plana kudeatzeko eta garatzeko
bitarteko gisa.
V.
TITULUA
EHIZAN
JARDUTEA
34. Artikulua.
Ehiza-baliabideak
1. Ehizan jarduteko, lege honek eta une
bakoitzean indarrean dauden gainerako xedapenek baimentzen dituzten armak,
animaliak edo baliabideak erabili ahalko dira.
2. Armak ehizatzeko prest daudela jotzen da,
baldin eta zorrotik aterata eta kargatuta badaude.
3. Foru-erakundeek arautuko dute uxatzaileek,
erakarleek eta bakar-ehizako gidariek su-armak erabiltzea.
4. Debekatua dago animaliak andanaka edo
bereizketarik egin gabe harrapatzeko nahiz hiltzeko prozedurak edukitzea,
erabiltzea eta merkaturatzea. Salbuespen
gisa, foru-organo eskudunak zenbait modu baimendu ahal izango ditu, honako
helburu hauetarako:
a) Basoko fauna
eta flora babesteko denean, batez ere Arriskuan dauden Espezieen Katalogoan
sartuta dauden espezieak edo barietateak.
b) Laboreetan,
ganaduan, basoetan eta uretan kalte larriak saihesteko denean.
c) Pertsonen
osasuna edo segurtasuna kolokan jar dezakeen arrisku larri batetik babesteko
denean.
d) Lurreko edo
aireko trafikoaren segurtasunarekin lotutako istripuak prebenitzeko denean.
e) Ikerketak
egiteko, espezieen populazioa berritzeko edo espezie bat berriro sartzeko
beharrezkoa denean.
5. Aurreko idatz-zatiko salbuespen horietarako
baimenak arrazoitua egon beharko du, azalduko du zergatik ez dagoen aukeran
beste konponbide mesedegarririk eta ezin izango dio kalte egin kasuan kasuko
espezieen populazioek berezko eremuan aldeko kontserbazio-egoera mantentzeari.
Bestalde, zehaztu beharko ditu ukitzen dituen espezieak, erabiliko diren
baliabideak eta beraien mugak, bai eta parte hartuko duen pertsonal
kualifikatua, arrisku-egoerak, denborazko eta lekuzko zirkunstantziak eta
burutuko diren kontrolak.
35. Artikulua. Armak
1. Armak edukitzeko eta erabiltzeko araudian
ezarritakoari kalterik egin gabe, debekatuta dago ondoren azaltzen diren armak
erabilita ehizatzea edo gainean ibiltzea, salbu eta, arrazoi zientifikoak,
kudeaketakoak edo pertsonen edo gauzen segurtasuna bermatzekoak direla medio,
berariaz baimendutako kasuetan:
a) Baleztak,
tiragomak eta airez edo bestelako gas konprimituez eragiten diren eskopetak.
b) Su-arma
automatikoak edo erdiautomatikoak, kargadoreak bi kartutxo baino gehiago har
badezake; eskopeta erdiautomatikoek edo errepikapen-eskopetek dispositibo bat
izan beharko dute erantsita, birkargatu gabe gehienez hiru kartutxo bakarrik
bota ahal izateko.
c) Su-arma luze
marratuak, 5,6 milimetrokoak edo Amerikako 22ko kalibrekoak, hatz bidez
kolpekatzekoak.
d) Injekzio
anestesikoko armak.
e) Gerra-armak.
f) Erregelamendu
bidez zehazten den beste edozein arma-mota.
2. Debekatuta dago ehiza-armak eramatea mendian
ibiltzerakoan debekualdian edo ehizarako baliodunak ez diren orduetan edo
egunetan; edo zorrotik aterata edo erabiltzeko prest eramatea ehiza debekatuta
dagoen lurretan, dagokion administrazio-baimena izan ezean.
3. Debekatuta dago ibilgailu batean ibiltzea
arma zorrotik aterata, ehizatzea baimenduta dagoen lur baten barruan bada ere.
36. Artikulua. Munizioak
1. Debekatuta dago postak ehizarako edukitzea
eta erabiltzea. Postak dira 4,5 milimetrotik gorako diametroko perdigoiak.
2. Debekatuta dago ehiza larrian
perdigoi-kartutxoak edukitzea eta erabiltzea; horretarako, balak baino ezin
izango dira erabili munizio gisa. Debekatuta dago ehiza xehean bala-kartutxoak
edukitzea eta erabiltzea; ehiza xehean jarduteko, 4,5 milimetroko diametroko
edo gutxiagoko perdigoi-kartutxoak baino ezin izango dira erabili.
3. Debekatuta dago beruna duen munizioa edukitzea
eta erabiltzea ondorengo hezeguneetan ehizatzerakoan: naturagune babestuetan
eta nazioarteko erakundeek babestutako eremuetan katalogatutako hezeguneetan,
hain zuzen.
37. Artikulua. Gailu
lagungarriak
Debekatuta
dago ehizatzerakoan honako hauek edukitzea eta erabiltzea: isilgailuak; jomugak
argiztatzeko gailuak; mira-gailuak, baldin eta irudi-bihurgailu edo handigailu
elektroniko bat badute; bai eta argia areagotzeko beste edozein gailu ere.
Debekatuta
dago foru-erakunde eskudunek erregelamendu bidez zehaztutako beste edozein
arma-osagarri.
38. Artikulua. Ehizarako
debekatutako beste baliabide eta prozedura batzuk
Debekatuta
dago ondorengo hauek erabiltzea:
1. Biska
erabiltzea dakarten metodoak.
2. Mota
guztietako sareak edo tramankulu saredunak.
3. Mota
guztietako tranpak, zepoak, lakioak eta amuak.
4. Pozoia,
zeboak pozoinduak edo ez, gasak edo substantzia asfixiagarriak (kea,
geldiarazteko, lasaitzeko, erakartzeko edo uxatzeko substantziak barne), bai eta
lehergailuak ere.
5. Ahate-kanoiak.
Foru-organo
eskudunek onartu ahal izango dute zenbait ale bizirik harrapatzeko edo uxatzeko
zehaztutako baliabideak erabiltzea 34.4 artikuluan aurreikusitako
helburuetarako.
39. Artikulua. Ehizakiaren
aldeko debekuak
1. Debekatuta dago elurra ari duenean ehizan
jardutea, baldin eta elurrak lurra etengabe estaltzen badu. Ez da beharrezkoa
izango agintarien berariazko adierazpenik debeku hau indarrean egoteko.
2. Debekatuta dago fortuna-egunetan ehizan jardutea.
Fortuna-egunak hauek dira: ekaitzak, suteak, epizootiak, uholdeak, lehorteak,
izozteak, hotzaldiak edo beste arrazoiren bat dela-eta animaliek beren buruak
defendatzeko ohiko ahalmenak urrituta dauzkatenekoak edota toki jakin batean
biltzera behartuta egoten direnekoak. Ez da beharrezkoa izango agintarien
berariazko adierazpenik debeku hau indarrean egoteko. Foru-erakunde eskudunek
horretarako protokoloa ezarriko dute.
3. Debekatuta dago ehizatzea lainoa, elurtea,
kea edo bestelako arrazoiak direla-eta ez denean ondo ikusten 250 metrotatik
haratago.
4. Debekatuta dago abata biziak edo
naturalizatuak erabiltzea; aitzitik, usoa ehizatzeko, zinbela erabili ahalko
da, foru-aldundiek arautuko baitute ehiza-mota horren baimena. Edonola ere,
ezin izango dira animalia itsuak edo elbarriak erabili.
5. Debekatuta dago edozein motatako abata
elektrikoak, elektronikoak, digitalak edo mekanikoak, grabazioak barne,
ehizarako edukitzea, erabiltzea eta merkaturatzea.
6. Debekatuta dago ispiluak, faroak, linternak
eta bestelako argi-iturri artifizialak erabiltzea.
7. Debekatuta dago elektrokutatzeko edo
geldiarazteko gailuak erabiltzea.
8. Debekatuta dago ibilgailuetatik ehizatzea,
bai eta edozein motatako ontzitatik edo aireontzitatik ere; orobat, debekatuta
dago aipatutako horiek guztiak ezkutatzeko erabiltzea.
9. Debekatuta dago traktoreetan edo beste
edozein motatako nekazaritza-makinetan armak eramatea, zorroan sartuta bada
ere, nekazaritza-lanak egiterakoan, bai eta nekazaritza-lanak egiten diren lekuetara
joaterakoan ere.
10. Debekatuta dago hudoak erabiltzea, baimen
berezia izan ezean.
11. Debekatuta dago gibel-lerroko ehizan jardutea.
Gibel-lerroak eta gibel-postuak hauek dira: gertuen dagoen eskopeta-lerrotik
250 metrora baino gutxiagora daudenak ehiza xehean, eta 500 metrora baino
gutxiagora ehiza larrian, hegazti migratzaileen ohiko pase-lerroetan izan ezik,
horiek foru-organo eskudunek arautzen baitituzte.
12. Debekatuta dago uxaldi bat egiten ari den
ehizagunetik
13. Debekatuta dago uxaketa erabiltzea ehiza
xehean; uxaketatzat jotzen da ehiztari-talde bi edo gehiago batera arituz
egiten den ehiza edota ehizakiak nekatzeko edo akitzeko baliabideak erabiltzen
dituena.
14. Debekatuta dago gauez ehizatzea, berariazko
baimena izan ezean.
15. Debekatuta dago basa-faunaren umetzeko tokiak,
habiak eta babeslekuak hondatzea. Orobat, ezin da baimenik gabe kumeak edo
arrautzak jaso, hutsik egonda ere.
16. Debekatuta dago ehizakiak uxatzeko edo bideratzeko
edozein elementu aztoratzaile erabiltzea, hala nola, lehergailuak, klaxonak,
seinale kulunkari nabarmenak, eta abar.
17. Debekatuta dago oilagorra errondan eta jauzi
modalitatean ehiza-txakurrik gabe ehizatzea.
40. Artikulua.
Ehiza-txakurrak
1. Txakurren zaintzaileek txakurrok zaintzeko
ahalmena duten lekuetan eta garaietan baino ezin izango dira ehizarako erabili
txakurrok; zaintzaile horiek izango dira animalien ekintzen erantzule.
2. Zaintzaileen kontrolpean egon behar dute
uneoro txakurrek; eta kontroletik kanpo daudela joko da, ehizan dihardutenean
izan ezik, zaintzailearengandik 50 metrotik haratago daudenean, lur soilduan,
edo 15 metrotik haratago, beste lur batean.
3. Ehizarako erabiltzen diren txakurren jabeek
txakurrak edukitzeari eta identifikatzeari buruzko preskripzio orokorrak bete
beharko dituzte. Lege honen 54. artikuluaren arabera ehiza-zaintzaren ardura
dutenek egiaztatuko dute ehiza hasi aurretik, eta beharrezkoa iruditzen zaien
beste edozein unetan, ehiza-txakurrak indarrean dauden arauen arabera
identifikatuta daudela.
4. Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez
debekatu ahal izango du txakur-arraza jakin batzuekin edo arraza gurutzatu
jakin batzuekin ehizan jardutea.
41. Artikulua.
Ehiza-modalitateak
Foru-erakundeek
arautuko dute, erregelamendu bidez, oro har baimenduta dagoen ehiza-modalitate
bakoitza nola gauzatu behar den.
42. Artikulua. Hegazti
harrapari bidezko ehiza eta arku bidezko ehiza
Foru-erakundeek
arautuko dute, erregelamendu bidez, hegazti harrapari bidezko ehiza eta arku
bidezko ehiza; ehiza-modalitate horietan jarduteko, ehiza-lizentzia berezi bat
beharko da, lizentzia orokorraz gain, eta lizentzia hori gaitasun-proba batzuk
gainditu ondoren lortuko da.
Arku
bidezko ehizarako, eta ehiza-aprobetxamenduaren titularrak eskatuta,
foru-aldundi eskudunak itxaroteko tokiak baimendu ahal izango ditu.
VI. TITULUA
EHIZA HAZTEGIAK, GARRAIOA ETA MERKATURATZEA
43.
Artikulua. Ehiza-haztegiak
Ehiza-haztegiak
abeltzaintzako ustiategiak dira, ehiza-espezieak natura-ingurunean sartzeko edo
bizirik edo hilik merkaturatzeko ekoizten dituztenak.
Ehiza-haztegiak
instalatzeko eta lanean hasteko betebeharrak abeltzaintzako ustiategiei buruzko
erregelamenduetan jasotako betekizun orokorrak izango dira, erregelamendu bidez
ezartzen diren zehaztapenekin.
44.
Artikulua. Garraiatzea
1. Ehiza-espezieak bizirik garraiatzeko,
animalien osasunari eta ongizateari buruzko arauetan ezartzen diren baimenak
beharko dira.
2. Ehiza-garaian ehizaki hilak garraiatzeko,
agintari eskudunek ezarritako baldintzak eta betekizunak bete beharko dira.
3. Debekualdian, debekatuta dago ehizaki hilak
garraiatzea eta merkaturatzea, ehiza-haztegietatik eta ehiza industrialeko
eremutik datozenak izan ezik, eta azken horiek nondik datozen egiaztatzen duten
zigiluak eraman beharko dituzte.
45. Artikulua.
Merkaturatzea
Debekualdien
foru-aginduak ezarriko du zein ehiza-espezie merkaturatu daitezkeen lurralde
bakoitzean; oro har merkaturatzeko baimena ez duten espezieak merkaturatzeko
baimenik gabe geratuko dira.
46. Artikulua. Taxidermia
Foru-erakundeek
ehiza-espezieen taxidermia erregelamendu bidez arautuko dute.
47. Artikulua.
Ehiza-trofeoak
Autonomia-erkidegoko
erakunde erkideek ehiza-trofeoak homologatzeko batzorde bat sortuko dute.
Batzordeak onartzen diren baremo eta formulak jarraituko ditu, eskaera egiten
dutenei trofeoak homologatzeko.
VII.
TITULUA
SEGURTASUNA
ETA ERANTZUKIZUN ZIBILA
48. Artikulua. Ehiza-lurren
seinaleak
Ehiza-aprobetxamenduaren
titularrek ehiza-lurrak seinaleztatu beharko dituzte, aprobetxamendu erkidekoak
salbu, eta, horretarako, kartelak eta seinaleak erabiliko dituzte.
Foru-erakundeek erregelamendu bidez ezarriko dituzte seinale horien ereduak,
halako moldez non seinale baten ondoan dagoen pertsona batek gertuen dituen
hurrengo seinale biak ikusi ahal ditzan. Elkarren ondoko kartelen arteko
distantzia ezin izango da
Berebiziko
arreta jarriko zaio lurretarako sarbideak kartelen bidez seinalatzeari.
49. Artikulua. Uxaldiak,
arma-ilarak eta ehiza-postuak seinalatzea
Foru-erakundeek
erregelamendu bidez ezarriko dute nola seinaleztatu beharko diren hauek
guztiak: ehizaguneetara jotzeko bideak, erabilera publikoko bideak eta
sarbideak, ehizagune horietan uxaketa bat egin behar denean, eta, orobat,
tiro-lerroetatik eta ehiza-postu finkoetatik gertu dauden eremuak.
50. Artikulua. Segurtasuna
ehizan
Foru-erakunde
eskudunek ezarriko dituzte segurtasun-neurriak, taldeka egiten diren ehiza
larriko ehizaldietan aplikatu beharrekoak, distantziei, ekipamenduari eta
jokabideari dagokienez, ehizan dabiltzan pertsonen artean istripuak saihesteko,
eta pertsonengan, ondasunetan eta landa-ingurunean arriskuak ekiditeko.
Uxaketetan, uxatzaileek zein ehizan dabiltzan beste guztiek jaka islatzaileak
jantzi beharko dituzte.
Debekatuta
dago edari alkoholdunen, substantzia sorgorgarrien edo gai psikotropikoen
eraginpean ehizan egitea.
51. Artikulua. Laboreak,
ganadua eta instalazioak babestea
Debekatuta
dago lur landatuetan ehizatzea, baldin eta uzta jasotzeke badago.
Era
berean, debekatuta dago berotegiak edo kaltetu daitezkeen beste instalazio
batzuk dauden aldera tiro egitea, edo ganadua dagoen aldera edo ganadutik
hurbil.
52. Artikulua. Kartutxoak
eta hondakinak botatzea
Debekatuta
dago kartutxo erabiliak eta bestelako hondakinak botata uztea, bai eta
ehizakien hondarrak ere. Ehiza-aprobetxamenduaren titularrak debeku horren
urraketa saihestu beharko du.
53. Artikulua. Erantzukizun
zibila
1. Ehiza-aprobetxamenduen erakunde titularrak
erantzule izango dira ehiza-lurretatik datozen ehizakiek eragiten dituzten
kalteengatik.
2. Ehiza jardutean kalteak eragiten dituenak
kalte horiek ordaindu beharko ditu, salbu eta gertatutakoa kaltetutako
pertsonaren erruari edo zabarkeriari baino ezin bazaio leporatu edo ezinbestean
gertatu bada.
3. Ehiza-espezieak zirkulazio-bideetan
agertzeagatik sortzen diren trafiko-istripuetan, erantzukizuna arautuko da Trafikoari,
Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen
testu artikulatua onartzeko den
martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuko edo haren ordezko
araudiko bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
VIII.
TITULUA
ARAU
HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK
I.
KAPITULUA
ZAINTZA
54. Artikulua. Ehizaren
zaintza
1. Foru-aldundietako basozainek eta ehizaren
zaintza eta kontrola esleituta dituzten udaletakoek zainduko dute
ehiza-jarduera, eta, oro har, lege honetan ezarritakoa betetzen dela ere
zainduko dute, kontuan izan gabe izen korporatibo espezifikoa eta betiere segurtasun-indarren
eskumenetan kalterik eragin gabe.
2. Lege honetan ezarritakoaren arabera, aurreko
paragrafoan aipatutako langileak agintaritzaren agentetzat joko dira, eta haien
adierazpenek egiazkotasun-presuntzioa izango dute.
3. Aipatutako langileak, euren eginkizunak
betetzerakoan, lur guztietara sartu ahalko dira, eta, era berean, eskatu ahalko
dute ibilgailuak, atoiak, ehiza-baliabideak edo ekipamendu osagarriak eta lege
honetan araututako jarduerarekin lotutako instalazioak erakusteko. Era berean,
60. artikuluan aurreikusitako kautela-neurriak hartu ahal izango dituzte.
4. Ehiza-lurretako lurretako zaindari
partikularrek titulu espezifikoa eduki beharko dute, eta ehiza-basozainekin eta
gainerako agintaritza-agenteekin (1. idatz-zatian aipatutakoak) elkarlanean
aritu beharko dute, nahitaez. Beren adierazpenek egiazkotasun-presuntzioa
izango dute, eta aurreko paragrafoan aipatutako eskuduntzak izango dituzte.
II.
KAPITULUA
EHIZA
ARLOKO ARAU HAUSTEAK
55. Artikulua. Arau-hauste
oso larriak
1. Arriskuan dauden espezieak ehizatzea.
2. Arriskuan dauden espezieen habitata
suntsituz ehizatzea, bereziki animaliek ugaltzeko, hibernatzeko, negualdia
igarotzeko, deskantsatzeko, larreratzeko edo jateko erabiltzen dituzten tokiak
suntsituz gero.
3. Elurra dagoenean edo fortuna-egunetan
ehizatzea, edo lainoa, keak edo bestelako arrazoi batzuk direla eta ez denean
250 metrotik haratago ondo ikusten.
4. Ehiza-lurrean ehizatzea, ehizakirik jaso
gabe ere, behar diren baimenak edo lizentziak izan gabe.
5. Nahitaezko asegurua kontratatu gabe eta
indarrean egon gabe ehizatzea.
6. Baimen izenduna behar duten espezieak
ehizatzea, ehiza-lurretan, baimen hori izan gabe.
7. Naturagune babestuetan ehizatzea, bai eta
nazioarteko erakundeek babestutako eremuetan ere, baldin eta ehizatzea
debekatuta badago edo baimendu gabeko espezieak ehizatzen badira.
8. Ehizan aritzen den bitartean, pertsonen
osotasun fisikoa arriskuan jartzea.
9. Faunaren babeslekuetan ehizatzea,
horretarako baimenik izan gabe.
10. Bizirik dauden ehizakiak edo ehiza-hegaztien
arrautzak garraiatzea edo askatzea, horretarako behar den baimena izan gabe.
11. Ehiza-hegaztien kumeak edo arrautzak biltzea,
garraiatzea eta saltzea, horretarako behar den administrazio-baimena izan gabe.
12. Debekualdian ehizatzea, ez bada
industria-ehizan jarduteko, ehiza-txakurrak trebatzeko edo ehiza-jarduerak
egiteko eremuetan.
13. Arma automatikoak edo erdiautomatikoak
erabilita ehizatzea edo gainean ibiltzea, baldin eta armen kargagailuak bi
kartutxo baino gehiago har baditzake.
14. Postak ehizarako edukitzea edo erabiltzea.
15. Gibel-lerroan ehizatzea, arma luze marratuak
erabilita.
16. Ehizarako hauek erabiltzea: lehergailuak, pozoiak,
zeboak pozoinduak edo ez, gasak edo substantzia asfixiagarriak (kea,
geldiarazteko, lasaitzeko, erakartzeko edo uxatzeko substantziak barne).
17. Edozein lurretan, ehiza-zorroan dagoena edo
erabiltzen ari den munizioa, edo ibilgailuak, atoiak, ehiza-baliabideak edo
ekipamendu osagarriak eta lege honetan araututako aktibitatearekin zerikusirik
duten instalazioak barrutik erakusteari uko egitea, edo alkoholaren edo drogen
kontrolari uko egitea.
18. Edari alkoholdunen, substantzia sorgorgarrien edo
gai psikotropikoen eraginpean ehizan aritzea. Horri dagokionez, pertsona bat
edari alkoholdunen eraginpean dagoela ulertuko da, baldin eta ibilgailuak
gidatzeko bide-segurtasuneko arauetan ezarritako gehienezko odoleko
alkohol-tasa gainditzen badu.
19. Arriskuan dauden espezieak merkaturatzea,
egoera edozein dela ere.
20. Ehiza-lur baten mugak edo azalera faltsutzea.
21. Ehiza-seinaleak kentzea edo hondatzea.
22. Erantzukizun zibileko asegurua eta
ehiza-zaintzako kontratua izateko betebeharra ez betetzea.
23. Ehiza-lurreko ehiza-aprobetxamendua beste
inori alokatzeko eta alokatze-kontratuak edozein tituluren truke lagatzeko
debekuak urratzea, foru-aldundiaren baimena izan gabe.
24. Ehiza antolatzeko edo horren jarraipena
egiteko planen urratze larria egitea edo lursail jakinean burutu den kudeaketa
zinegetikoa baliabideen iraunkortasunean edo berriztatzean kaltegarria izan
dela frogatzen bada.
25. Ehiza-lurren edo -aprobetxamenduen titular
diren pertsonek edo erakundeek epizootien eta zoonosien berri ez ematea, berton
bizi den ehiza-faunari eragiten diotenean.
26. Ehiza-lurren edo aprobetxamenduen titularrak
diren pertsonek edo erakundeek epizootiak eta zoonosiak prebenitzeko edo horien
kontra egiteko agintzen diren neurriak urratzea.
27. Ehiza industrialeko eremuak, ehiza-txakurrak
trebatzeko zonak edo ehiza-jarduerak egiteko eremuak jartzea, foru-aldundiaren
baimena izan gabe.
28. Ehiza-lizentziako eskabidearen datuak faltsutzea,
harekin batera eransten diren aitorpenak barne, edo ehiza-azterketa egin behar
duen pertsona ordezkatzea.
29. Gauez ehizatzea foru-aldundiaren berariazko
baimena izan gabe.
30. Epai judizial edo ebazpen administratibo irmoz
ehiza-lizentzia kenduta edo lortzea galarazita edukirik ehizatzea.
56. Artikulua. Arau-hauste
larriak
1. Ehizakoak ez diren espezieak ehizatzea.
Eragindako kalteak 200.000 eurotik gorakoak badira, oso larritzat joko da
arau-haustea.
2. Ehiza debekatuta dagoen lurretan ehizatzea.
3. Segurtasun-eremuetan ehizatzea.
4. Ehiza-federazioak edo ehiza-sozietate batek
ehiza-lurraren erabilera arautzen duten ehizaren gaineko arauak ez betetzea,
edo bazkideak onartzeaz, kuotez, baimenen zenbatekoaz edo lur horien etekinen
banaketaz ezarritako aginduak ez betetzea.
5. Ehiza industrialeko eremuak, txakurrak
trebatzeko eremuak edo ehiza-jarduerak egiteko eremuak baimentzeko eskatzen
diren baldintzak ez betetzea, eta ez aurkeztea, hala eskatu zaienean, eremu
horietan egindako animalien askatzeei eta harrapaketei buruzko estatistikak.
6. Ehiza-federazioak edo tokiko ehiza-elkarteek
sozietateko estatutuen eta bazkideen zerrendaren kopia ez bidaltzea tokiko
erakunde titularrari edo aldundiari, horiek bidaltzeko betebeharra baitute.
7. Ehiza-aprobetxamenduaren titularra den
sozietateak harrapaketen emaitzei buruzko informazioa ez ematea
foru-aldundiari, hala eskatzen diotenean.
8. Harrapaketen eta gorabeheren agiriak ez
bidaltzea, horiek bidaltzeko betebeharra baitute.
9. Ehiza-titularitateaz bidegabe jabetzea,
ordenamendu juridikoak ezartzen dituen baldintzen arabera.
10. Ehiza-lurrak, ehizaguneak edo uxaketak
seinaleztatzeari buruzko arauak ez betetzea, eta, halaber, ehizan ibiltzeko erabili
beharreko jantziei buruzko arauak ez betetzea.
11. Ehiza-lurren edo ehiza-aprobetxamenduen
titularrak diren pertsonek edo erakundeek aintzat ez hartzea espezieei eman
beharreko babesa eta sustapena.
12. Ehiza-aprobetxamenduen erakunde titularrak
herri-administrazioekin elkarlanean ez aritzea, basa-fauna babesteko arauak
betetzeari dagokionez, hala aritzeko betebeharra baitute.
13. Toki-erakundeek ehiza-lurraren esleipenaren
zenbatekoa hobetzeko portzentajea ez inbertitzea basa-fauna eta haren habitatak
zaintzeko eta sustatzeko, inbertsio hori egiteko betebeharra baitute.
14. Ehizaren jarraipena egiteko planak
foru-aldundiak emandako epearen barruan ez aurkeztea; gainera, hori gertatuz
gero, eragindako lurretan debekualdia ezarriko da, egoera hori konpontzen ez
den bitartean.
15. Faunaren babeslekuetan harrapatu daitekeen
ehizaki-kopurua gutxitzeari edo ale jakin bat harrapatzeari dagokionez
foru-aldundiek ezarritako baldintzak ez betetzea.
16. Agintaritzaren agenteei hesitutako nekazaritza-lurretan
sartzea galaraztea.
17. Ehiza-lurretan gorde beharreko
ehiza-antolamendu egokia ikuskatu behar duten zaintzaile partikularren edo
agintaritzaren agenteen lana oztopatzea.
18. Uxaketa bidez ehiza xeheko ehizakiak
ehizatzea.
19. Oilagorra errondan edo jauzi modalitatean
ehiza-txakurrik gabe ehizatzea.
20. Ehiza-garaian, legez debekatuta dauden sexu
edo adineko ehizakiak ehizatzea, aipatutako ezaugarriak nabarmenak badira.
21. Legez debekatuta dauden sexu edo adineko
ehizakiak, bizirik ala hilda, edukitzea edo garraiatzea, aipatutako ezaugarriak
nabarmenak badira.
22. Gibel-lerroko ehizan jardutea edo uxaldi bat
egiten ari den ehizagunetik
23. Ezarritako segurtasun-neurriak bete gabe
ehizan jardutea.
24. Baimen berezia behar duten armak edo
baliabideak erabilita ehizatzea, baldin eta agintari eskudunak ez badu
horretarako baimenik eman. Horrelakoetan, espedientearen instrukzio-egileak
salaketaren kopia bidali beharko dio aipatutako agintariari.
25. Ehizarako ematen diren baimen berezietan
jasotzen diren baldintzak ez betetzea: horrek, gainera, baimena kentzea ekar
dezake, errepikatuz gero.
26. Foru-xedapenek usoak ehizatzeari buruz
ezarritakoa urratzea; usoak ohiko paseetan, edo zinbel, hegazti harrapari eta
arku bidez ehizatzeari dagokionez.
27. Foru-aldundiek hegazti migratzaileak
ehiza-lurretan ehizatzeari buruz ezarritakoa ez betetzea.
28. Uxaldi bat egitea horretarako behar den
baimenik izan gabe.
29. Foru-erakundeek uxaldi bidezko ehizari buruz
edo uxaldiak egin aurreko jakinarazpenei buruz ezartzen dituzten arauak ez
betetzea, edo mota horretako ehizarako foru-aldundiak ematen duen baimenean
ezartzen diren baldintzak urratzea.
30. Uxatzaileek edo uxaldietan parte hartzen duten
gainerako laguntzaileek baimendu gabeko armak erabilita ehizatzea.
31. Hudoak, eper-emeen abatak eta sareak edo
prezintatu gabeko ehiza-arteak erabiltzea, horretarako behar den baimenik izan
gabe.
32. Ehizarako debekatuta dauden baliabideak
baimenik gabe erabiltzea, baldin eta berariaz arau-hauste oso larritzat edo
arintzat jotzen ez badira.
33. Debekatuta dagoen munizioa ohiko muniziotzat
erabiltzea, edo egiten ari den modalitaterako, edo debekatuta dagoen lekuan.
Eragiten diren kalteak 200.000 eurotik gorakoak badira, arau-haustea oso
larritzat joko da.
34. Ehizarako debekatuta dauden txakur-arrazak edo
txakur-gurutzaketak erabiltzea.
35. Debekualdian, norberaren txakurrak edo
norberaren zaintzapean dauden txakurrak deslai ibiltzea ez saihestea.
36. Ehizatzeko asmoz txakurrak erabiltzea
denboraldia, espeziea edo lekua direla-eta ehizatzea debekatuta dagoen
lekuetan.
37. Txakur deslaiek kalteak eragitea.
38. Landatutako lurretan ehizatzea, baldin eta uzta
jasotzeke badago; ganadua dagoen aldera edo ganaduaren ingurura, edo berotegien
kontra edo kaltetu daitezkeen beste instalazio batzuen kontra tiro egitea.
39. Nekazaritza- edo meteorologia-egoera berezien
ondorioz foru-erakunde eskudunak labore jakin batzuk babesteko ematen dituen
ehizaren inguruko neurriak ez betetzea.
40. Merkaturatzerik ez dagoen ehizakiak
garraiatzea, merkaturatzea edo naturalizatzea, ehizakiak bizirik ala hilda
daudela, edo horretarako ezarritako baldintzak bete gabe. Eragiten diren
kalteak 200.000 eurotik gorakoak badira, arau-haustea oso larritzat joko da.
41. Jasotako ehizakien erregelamenduzko zigiluak
eta markak aldatzea.
42. Horretarako baimenik ez duten pertsonek
ehizakiei eraztunak edo markak jartzea, edo ezarrita dauden ereduekin bat ez
datozen eraztunak edo markak erabiltzea.
43. Ehizaki bat jasotzerakoan, animaliak helburu
zientifikoekin markatzeko erabiltzen diren eraztunak edo markak baditu,
eraztunok eta markok foru-aldundiari ez helaraztea.
44. Debekualdiei buruzko foru-aginduan edo
modalitatearen arau espezifikoan ezarritako ordutegitik kanpo ehizatzea.
45. Lizentziarik izan gabe ehizatzea, 55.30
artikuluan ezarritakoaren kasuan izan ezik.
46. Foru-aldundiaren baimenik izan gabe
landa-lurretan faunak igaro ezin dituen hesiak edo itxiturak ezartzea, edo
baimenean zehaztutakoa ez betetzea.
47. Ehizakiak gatibu izatea, foru-aldundiaren
berariazko baimenik izan gabe.
48. Lurreratutako ehizakien hondakinak edonola
botatzea, horretarako dauden arauak edo oharrak bete gabe, edo
aprobetxamenduaren titularrak horrelako jokabidea ez eragoztea.
49. Erabilitako kartutxo-azalak edo bestelako
hondakinak mendian edo larrean botatzea
edo botata uztea, edo aprobetxamenduaren titularrak jokabide hori ez eragoztea.
50. Debekualdiei buruzko foru-aginduen arau
espezifikoak urratzea.
57. Artikulua. Arau-hauste
arinak
1. Ehizan jardun nahi duten ehiztariei
nekazaritza-lur hesitu batera sartzen ez uztea edo sarrera oztopatzen saiatzea,
baldin eta tokiak etengabe irekita dauden sarbideak baditu eta horien ondoan ez
badago sartzeko debekuaren berri ematen duen kartelik.
2. Ehizakiak honela jasotzea: ehiza-lurretan
zauritutakoak, ehiza-araubide desberdina duen lurrean, finkaren jabeari edo
aprobetxamenduaren titularrari baimena eskatu gabe, edo ehizakia jasotzeko
legeak ezartzen duen teknika errespetatu gabe.
3. Adingabekoa izanik (18 urtetik beherakoa)
su-armak erabiliz ehizatzea, adingabeko hori zaintzen duen ehiztari adinez
nagusiarengandik 120 metrotik haratago badago, edo azken horren oharrak
betetzen ez baditu.
4. Ehiztari adingabeko bati (18 urtetik
beherakoa) laguntzea eta haren ehiza-ekintzak egokiro ez zaintzea su-armak
erabiltzen ari denean.
5. Nahita oztopatzea legezko manuak betez egiten
ari diren ehizaldiak.
6. Ehizatzerakoan, behar bezala dokumentatuta
edo identifikatua ez dauden txakurrak erabiltzea.
7. Norberaren txakurrei landa-lurretan deslai
ibiltzen uztea, edo ehizakiei, ehizakien kumeei edo arrautzei kalte egitea, enbarazu
egitea edo haien atzetik ibiltzea ez eragoztea.
8. Ehiza-txakurrak trebatzeko ezartzen diren
arauak urratzea, horretarako ezartzen diren eremuetan, edo ehiza-jarduerak
arautzen dituzten eremuen arauak urratzea.
9. Uxaketa batean lortutako emaitzak
foru-aldundiari jakinarazteko betebeharra ez betetzea, datu horiek faltsutzea
edo aldundiko langileen lana oztopatzea, datu morfometrikoak edo biologikoak
hartu behar dituztenean; arau-hauste horiek, gainera, ehiza-kanpaina batean
uxaketak egiteko debekua ekarriko dute.
10. Ibilgailuetatik ehizatzea, baita edozein
motatako ontzitatik edo aireontzitatik ere; orobat, debekatuta dago aipatu
horiek guztiak ezkutatzeko erabiltzea.
11. Armak eramatea, zorroan sartuta bada ere,
traktoreetan edo beste edozein motatako nekazaritzako makinetan,
nekazaritza-lanak egiterakoan, bai eta nekazaritza-lanak egiten diren lekuetara
joaterakoan ere.
12. Uxaldi bidez ehizatzea, edo ehiztari-talde bi edo
gehiago batera arituz, edo ehizakiak nekatzeko edo akitzeko baliabideak
erabiliz; salbuespena dira lege honetako 34.5 artikuluko zehaztapenak betez
kalteak murrizteko baimentzen diren uxaketak.
13 Nahitaezko dokumentazioa izanda ere,
ehizatzerakoan gainean ez eramatea.
14. Usoak euren ohiko urasketan ehizatzea, edo
usategi industrial batetik
15. Uso mezulariak eta kirol-usoak edo uso papar
handiak ehizatzea, baldin eta horrelakoak direla adierazteko markak badituzte.
16. Hildako ehizakiak garraiatzeko xedapenak
urratzea, edo agintari eskudunak garraiorako ezarritako baldintzak ez betetzea.
17. Etxeko edo haztegiko animaliak (bizirik zein
hilda) garraiatzeari eta saltzeari buruz ezartzen diren baldintzak ez betetzea,
debekualdian, eta haien berdinkide basatiekin erraz nahas daitezkeenean.
18. Ehizari buruzko arauetan xedatutakoa ez
betetzea.
III. KAPITULUA
ZEHAPENAK
ETA ZEHATZEKO PROZEDURA
1.
ATALA
ZEHAPENAK
58. Artikulua. Zehapenak
Hona nola
zehatuko diren aurreko artikuluetan jasotzen diren arau-hausteak:
a) Arau-hauste
oso larriak, 2.001 eta 6.000 euro bitarteko isuna jarrita eta lizentzia baliogabetuta.
Gainera, lizentzia berriz eskuratzeko hiru eta bost urte bitarteko epea itxaron
beharko da.
b) Arau-hauste
larriak, 501 eta 2.000 euro bitarteko isuna jarrita eta lizentzia
baliogabetuta. Gainera, lizentzia berriz eskuratzeko urtebete eta hiru urte
bitarteko epea itxaron beharko da.
c) Arau-hauste
arinak, 50 eta 500 euro bitarteko isuna jarrita.
d) Bestalde,
55. artikuluaren 1., 7., 10., 12. eta 16. paragrafoetan jasotako arau-hausteak,
baldin eta eragindako kalteak 100.000 eurotik gorakoak badira, eta gainerako
arau-hauste oso larriak, 200.001 eta 2.000.000 euro bitarteko isuna jarrita
zehatuko dira, bai eta 56. artikuluaren 1., 33. eta 41. paragrafoetan jasotako
arau-hausteak ere, baldin eta kalteak 200.000
eurotik gorakoak badira.
59.
Artikulua. Zehapen osagarriak
1. Azken bi urteetan, ehiza-lurren edo haien
aprobetxamenduen titularrak diren pertsonek edo erakundeek betebeharrak hiru
aldiz urratzen badituzte, arau-hauste oso larriak eginez, ehiza-lurra edo
-lurren esleipena galduko dute.
2. Azken bi urteetan, hiru arau-hauste oso
larri eginez gero ehiza-lizentzia baliogabetzen denean, baliogabetze horrekin
batera, lizentzia berriz lortzeko gaitasun-proba gainditu beharko da, behin
desgaikuntza-aldia amaitu ondoren.
3. Administrazioak suntsitu egingo ditu
harrapatutako baliabide legez kanpokoak, ebazpen zehatzailea irmoa denean.
4. Ikertzeko edo aztertzeko asmoz espezieak
behatzeko edo harrapatzeko baimenetan ezarritako baldintzak bete ezean, baimena
baliogabetu egingo da.
5. 56.14,
56.25 eta 57.9 artikuluetan aurreikusitako arau-hausteen kasuan, bertan
zehaztutako zehapen osagarriak ere ezarriko dira. 55.24 artikuluan
aurreikusitako arau-hausteak 22.9 artikuluan zehazten den zehapen osagarria
ekarriko du, hau da, indarrean dauden ehiza-eskubideen indarraldia osotasunean
edo partzialki indar gabe uztea.
60. Artikulua.
Kautela-neurriak
1. Salaketa jartzen duten pertsonak (54.
artikuluak aipatutakoak), lege honek ematen dizkien eskumenen barruan, interesdunari
entzunaldia egin beharrik gabe eta kautela-neurri bezala, segituan joango dira
ustezko arau-hauslearen esku dauden ehizakiak jasotzera, ehizakiak bizirik zein
hilik egon. Era berean, egintza egiteko baliatu diren edo debekatuta dauden
beste ehiza-arte eta baliabideak ere jasoko dituzte, horiek materialak zein
animaliak izan, bizirik zein naturalizatuta egon.
2. Baldin eta basa-animalia bizirik jasotzen
bada, salaketa jarri duen pertsonak askatu egingo du animalia, bizirik jarrai
dezakeela uste badu, edo horretarako ezartzen den lekuan utziko du. Bigarren
kasuan, hortik aurrera animalia Administrazioaren jabetzekoa izango da, eta
Administrazioak egokien deritzon helburua emango dio.
3. Soilik baldin eta arau-hauste bat egiteko
erabili badituzte konfiskatuko dira oro har debekatuta ez dauden armak eta
baliabideak, betiere proportzionaltasun-irizpideari jarraiki.
4. Txakurren eta hegazti harraparien kasuan,
konfiskatu beharrean fidantza bat jarri ahalko da, eta fidantzaren zenbatekoa
erregelamendu bidez ezarriko da.
5. Salaketaren ondorioz egiten den aktan,
hartutako kautela-neurriak azalduko dira, bai eta neurri horien arrazoia eta
helburu zehatzak ere.
6. Lege honen 54. artikuluak aipatzen dituen
pertsonak badira kautela-neurriak hartzen dituztenak, zehatzeko prozedura
irekitzeko eskumena duen organoak neurri horiek sendetsi beharko ditu,
horretarako emandako ebazpenaren bidez, kautela-neurria hartu eta, gehienez,
hurrengo hamar egunak baino lehen.
61. Artikulua. Partaidetza
arau-hausteetan
1. Baldin eta ezin bada zehaztu noraino parte
hartu duen pertsona bakoitzak arau-haustea egitean, erantzukizuna solidarioa
izango da.
2. Baldin eta,
3. Pertsona juridikoei zehapenak ezarriko
zaizkie beren organoek edo agenteek jardunean egiten dituzten
arau-hausteengatik, eta beren kargura hartuko dute lehengoratzeko ezartzen
diren neurrien kostua.
2.
ATALA
ZEHAPEN
PROZEDURA ETA MAILAK
62. Artikulua. Prozedura
Zehatzeko prozedura
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko
otsailaren 20ko 2/1998 Legean ezarrita dagoena izango da, edo hori ordezkatzen
duen arauan jasotakoa.
63. Artikulua. Zehapenak
mailaka sailkatzea
Zehapenak
mailakatzerakoan, hauek hartuko dira kontuan: eragindako kalteak, asmoa,
berriro egin izana eta behin eta berriz egin izana.
64. Artikulua. Zehapenen
eraginkortasun-esparrua
Lizentzia
baliogabetzea eta lizentzia eskuratzeko desgaitzea Autonomia Erkidego osoan
izango dira eraginkorrak, desgaitzea foru-aldundi batek zein bestek agindua
izanik ere.
Horretarako,
foru-aldundiek Eusko Jaurlaritzari jakinaraziko dizkiote ezarritako zehapenak,
arau-hausteen erregistroan sar ditzan.
IV.
KAPITULUA
KALTEAK
ETA KALTE ORDAINAK
65. Artikulua. Kalteak
konpontzea
1. Kasuan kasu egoki diren zehazpenen kalterik
gabe, arau-haustearen erantzuleak erantzun egin beharko du sortutako
kalteengatik.
2. Natura-ingurunea arau-haustea egin aurretik
zegoen bezala uztea izango da kaltea konpontzearen helburua.
3. Administrazio eskudunak horretara behartuta
dagoen pertsonaren kontura konpondu ahalko du kaltea.
4. Administrazio eskudunak, era berean,
hertsatzeko isunak jarri ahalko ditu; horien zenbatekoa, gehienez, hamabost egunez
behin, konponbidearen edo jardueraren guztikoa ordaintzeko beharrezkotzat
jotzen duen zenbatekoaren % 20 izango da, gehienez ere 3.000 euro, hamabost
egunez behin; edo, bestela, 600 euro hilean, eduki ekonomikorik ez duten
betebeharretarako, esaterako, Administrazioari informazioa bidaltzeko.
66. Artikulua.
Kalte-ordainak
Baldin eta
ezin bada kaltea konpondu, Administrazioak kalte-ordain bat eskatuko dio
zehatutako pertsonari edo erakundeari, sortu duen kaltearengatik.
Horretarako,
animalia-espezieak baloratzeko baremo bat argitaratuko da, eta aldian-aldian
gaurkotuko da.
Xedapen Gehigarria
Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketa
egiteko tasa
Kapitulu
berri bat, VIII. kapitulua, gehitu zaio Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioaren tasa eta prezio publikoen legearen testu bateratua onartzen
duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintza Dekretuaren VI. tituluari (industria- eta
nekazaritza-tasak); hau dio:
VIII. Kapitulua. Ehizan jarduteko gaitasun-azterketa
egiteko tasa
142 bis artikulua. Zerga-egitatea
Administrazioak
ehizan jarduteko gaitasun-azterketa egiteko behar diren zerbitzuak ematean
datza tasa honen zerga-egitatea.
142 ter artikulua. Subjektu pasiboa
Tasa honen
subjektu pasiboak dira ehizan jarduteko gaitasun-azterketa egiten dutenak.
142 quater artikulua. Sortzapena
Ehizan
jarduteko gaitasun-azterketa egiteko eskabideak aurkezten direnean sortuko da
tasa.
142 quinquies artikulua. Kuota
Tasa 10
eurokoa izango da.
Xedapen Iragankorra
Honako
lege hau erregelamendu bidez garatzeko xedapenak onartzen ez diren bitartean,
martxoaren 25eko 506/1971 Dekretua aplikatuko da (haren bidez, 1970eko
apirilaren 4ko Ehizaren Legea betearazteko Araudia onartu zen), betiere lege
honetan ezarritakoaren kontra ez badago.
Xedapen
Indargabetzailea
Honako
hauek indargabetu dira: apirilaren 13ko 1/1989 Legearen 1. artikulua (lege
horren bidez, ehizako eta ibai-arrantzako arau-hauste administratibo jakin batzuen
kalifikazioa aldatu eta zigorren zenbatekoa handitu zen); ekainaren 30eko
16/1994 Legearen (Euskal Herriko Natura Babestekoa) 66. artikulutik 74.
artikulura, biak barne, ehizari buruzko kontuei dagokienez; eta lege honetan
ezarritakoaren kontra doan ehizari
buruzko beste edozein xedapen.
Azken Xedapenak
Lehenengoa
Lege hau
erregelamendu bidez arautzea lurralde historikoetako foru-aldundiei dagokie,
Euskal Autonomia Erkidego osoko erakundeei espresuki eman ez zaien guzti
horretan.
Bigarrena
Eusko
Jaurlaritzak, lege hau indarrean jartzen denetik hasita urtebeteko epean, legea
garatzeko beharrezkoak diren erregelamendu-arauak onetsiko ditu, legeak
horretarako gaikuntza espezifikoa eman dion kontuei dagokienez bakarrik.
Hirugarrena
Lege hau Euskal
Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da
indarrean.