Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/2009 Legea, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena

2009-12-23

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 2009/12/31, 251. zk.; EAO, 2010/3/16, 65. zk.

§ 318. 2/2009 LEGEA, ABENDUAREN 23KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 2010. URTEKO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN DITUENA

 

I. TITULUA

EUSKADIKO 2010. URTEKO AURREKONTU OROKORREN ONARPENA ETA EDUKIA

 

1. Artikulua - Onarpena

 

       1.    Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen era eta moduan.

 

       2.    Eusko Legebiltzarraren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen) 25.2.a artikuluan.

 

       3.    Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.

 

       4.    Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Aurrekontua ere onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.

 

       5.    Lege hau ezarriko zaie 2009ko abenduaren 31z geroztik sortzen diren erakundeei eta dagozkien aurrekontuei.

 

2. Artikulua - Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontua

 

       1.    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 10.315.210.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, berriz, 3.173.589.067 eurokoa; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.

 

       2.    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 10.315.210.000 eurokoa da.

 

       3.    Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 341.115.618 eurokoa da, honela banatuta:

 

- Ekarpen arrunta: 274.286.705 euro gastu arruntetarako eta 12.000.000 euro kapital-eragiketetarako.

- Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 19.980.367 euro.

- Inbertsio eta azpiegituretako urte anitzeko programa hornitzeko kredituak: 16.848.546 euro.

- Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 18.000.000 euro.

 

3. Artikulua - Erakunde autonomiadunen aurrekontuak

 

       1.    Erakunde autonomiadunen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromisokoak onartzen dira, honela banatuta:

 

- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea: ordainketa-kredituetarako, 44.984.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 24.742.000 euro; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Euskal Herriko Polizi Ikastegia: ordainketa-kredituetarako, 16.190.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 1.804.500 euro; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea: ordainketa-kredituetarako, 22.400.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 3.344.135 euro; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Euskal Estatistika Erakundea: ordainketa-kredituetarako, 14.239.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 3.040.000 euro; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea: ordainketa-kredituetarako, 6.421.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 198.640 euro; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

- Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea: ordainketa-kredituetarako, 20.606.000 euro jasotzen dira, eta konpromiso-kredituetarako, berriz, 1.609.350 euro; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

 

       2.    Aipatutako erakunde autonomoen diru-sarrerei dagokienez, berriz, erakunde horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, 750.000 euro sartu dira Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian; 3.075.071 euro sartu dira Euskal Herriko Polizi Ikastegiaren diru-sarreren egoera-orrian; 3.001.196 euro sartu dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian, 1.000.000 euro Euskal Estatistika Erakundearen-Eustat-aren diru-sarreren egoera-orrian, 200.780 euro Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian eta 4.817.993 euro Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen diru-sarreren egoera-orrian, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkienak.

 

4. Artikulua - Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren eta bere kudeaketa-baltzuen aurrekontua

 

       1.    Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren 2010. urteko ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan, hurrenez hurren, 146.897.379 euroko eta 4.160.000 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

 

       2.    Irrati eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko baltzu publikoen aurrekontuetan, honako zuzkidura hauek onartzen dira:

 


BALTZUAK

USTIAPEN-AURREKONTUA

KAPITAL-AURREKONTUA

Euskal Telebista, AB

144.527.106

9.570.000

Eusko Irratia, AB

19.128.216

200.000

Gasteiz Irratia, AB

4.259.365

130.000

EITBNET, S.A.

5.382.550

197.736

 

       3.    Kudeatzeko baltzu publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek baltzu bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.

 

       4.    Euskal Irrati-Telebista Erakunde Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikuluaren arabera, onartu egiten da Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren eta irrati eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko baltzu publikoen aurrekontu bateratua. Zuzkiduretan, 179.211.929 euro dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 10.097.736 euro, berriz, kapital-aurrekontuari, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

 

5. Artikulua - Energiaren Euskal Erakundearen aurrekontua

 

       Energiaren Euskal Erakundearen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 142.482.724  euroko eta 110.324.404 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

 

6. Artikulua - Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoaren aurrekontua

 

       Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 2.553.802.917 euroko eta 85.445.927 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoerarako, berriz, 26.275.000 euro jasotzen dira; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

 

7. Artikulua - Uniqual-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Aurrekontua

 

       Uniqual-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 1.438.255 euroko eta 40.400 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

 

8. Artikulua - Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren aurrekontua

 

       Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 65.909.418 euroko eta 131.448.781 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoerarako, berriz, 61.100.000 euro jasotzen dira; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

 

9. Artikulua - Uraren Euskal Agentziaren aurrekontua

 

       Uraren Euskal Agentziaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 44.171.744 euroko eta 26.665.698 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoerarako, berriz, 76.151.431 euro jasotzen dira; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

 

10. Artikulua - Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontua

 

       Finantzen Euskal Institutuaren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 756.273 euroko eta 31.445.000 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

 

11. Artikulua - Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren aurrekontua

 

       Etxepare Euskal Institutua / Basque Instituteren ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 1.085.500 euroko eta 219.500 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Geroko konpromisoen egoerarako, berriz, 287.078 euro jasotzen dira; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

 

12. Artikulua - Gainerako baltzu publikoen aurrekontuak

 

       1.    Lege honen 4. artikuluan sartzen ez diren baltzu publikoen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan, onartu egiten dira baltzu bakoitzari dagozkion zuzkidurak, hurrenez hurren, 838.772.525 euroko eta 306.900.574 euroko zuzkidurak, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, berriz, 245.712.798 euro; azken kreditu horiek 2010az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.

 

       2.    Baltzu publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek baltzu bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.

 

       3.    Baltzu bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

 

13. Artikulua - Bermeak ematea eta birfinkatzea

 

       1.    2010eko ekonomia-urtean zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak, gehienez, 400.000.000 euro erabili ahal izango ditu, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.

 

       Berme-ematea laguntza-programa baten barruan sartuta dagoenean, emate hori arautzen duen dekretuak ezarri ahal izango du bermeak emateko eta aldatzeko eskumena sailetako edo Administrazio instituzionaleko organoei egozten zaiela.

 

       2.    2010eko ekonomia-urtean zehar, halaber, elkarren bermerako baltzuek euskal enpresei emandako abalak birfinkatu eta Luzaro KFE sozietateak euskal enpresa horiei emandako maileguak bermatu ahal izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko fondoak lortzeko edo epe luzean finantzatzeko, betiere erakunde horiekin izenpeturiko hitzarmenen esparruan.

 

       Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak, orobat, Europako Inbertsio Bankuak edo Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo erakunde laguntzaileei emandako finantzaketa bermatu ahal izango du, baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere erakunde horiekin izenpeturiko hitzarmenen esparruan.

 

14. Artikulua - Zorpetze- eta finantza-eragiketak

 

       1.    Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri-motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasierako dagokion saldoa, ez behintzat 1.914.350.000 eurotik gora.

 

       2.    Zuzenbide pribatuko erakundeen kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri-motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasierako dagokion saldoa 205.000.000 eurotik gora.

 

       3.    Diruzaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko gauzatzen diren kreditu-eragiketei dagokienez, urtebeterako edo gutxiagorako baldin badira, eragiketa horiek ez zaizkie egotziko aurreko bi paragrafoetan aipatutako zenbatekoei.

 

II. TITULUA

GASTUEN EGOERA ORRIA

 

I. KAPITULUA

KREDITU MOTAK. BEREZITASUNAK

 

15. Artikulua - Kreditu handigarriak eta finantzabideak

 

       1.    Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak handitu egin ahal izango dira 2010. urtean. Kredituok Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen aurrekontuetan sarturik egon beharko dute. Bestalde, handitze-muga izango dute, hain zuzen ere, nahitaez onartu behar diren obligazioen zenbatekorainokoa.

 

       2.    Handigarritzat jotzen diren kredituen eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:

 

a)  Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

b)  Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxitzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dute gutxitu den kopuru bera, betiere 2010erako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.

c)  Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du nola egin, betiere Ekonomia eta Ogasun Sailak proposatu ondoren.

 

       3.    Horrez gain, Jaurlaritzaren Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura handitu ahal izango ditu "Zenbait sailen gastuak" sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu handigarriak, baita, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak ere.

 

16. Artikulua - Konpromiso-kredituak

 

       2010. urtean, Ekonomia eta Ogasun Sailak, beharrezko diren aldaketak eginez, aurreko urteetan sortutako konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten lankidetza-hitzarmen eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa korritu-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.

 

17. Artikulua - Aurrekontu-plantillak

 

       1.    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko Legearen 20. eta 21. artikuluetan xedaturikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere administrazio-erakunde autonomoen behin-behineko langileen, funtzionarioen eta lan-kontratuko langileen plantillak onartzen dira, taldeka, kidegoka, eskalaka eta kategoriaka sailkatuta, eta hasiera batean aurrekontu hauen "Langileriari buruzko eranskinean" xedaturikoaren araberako aurrekontu-programa eta -sekzioei atxikita.

 

       2.    Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) 22. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen aurrekontu-plantillak izaera mugatzailea izango du eta gehienezko muga erakunde horietako guztietako funtzionarioen, lan-kontratuko langile finkoen eta behin-behineko langileen kopuru osoa izango da.

 

       3.    Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira horren ondorioz, urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin. Finantzaketa egokia baldin bada eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoak aldeko txostena eginez gero, betebehar hori ez da ezarriko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko funtzionario irakasleen kidegoetan eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetan sartzeko lanpostuak sortzerakoan, lanpostuen sorrera negoziazio kolektiboaren prozesuen emaitza denean.

 

       4.    Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasun Sailaren proposamenez, langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako eta azpikontrataturiko zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, lege-mailako arauak aldarrikatzen direlako, edo Gobernuak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onartzen dituelako. Horretarako, finantzazio egokia eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena beharko da beti. Txostenean adierazi beharko da ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berrizendatuta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.

 

       5.    Ekonomia eta Ogasun Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko, artikulu honetan xedaturikoaren arabera onartzen diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.

 

18. Artikulua - Funtzionamendu-gastuetarako kredituak

 

       1.    Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) 66.3 artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, eta 2010. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere administrazio-erakunde autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzaile eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek II. kapituluari dagozkio (hain zuzen ere, funtzionamendu-gastuak), aurrekontuaren gastu-xehetasunean ezkutuko gastu gisa sailkatutakoak izan ezik. Ez dira beharrezko izango, beraz, kapituluaren mailaren azpitik dauden kreditu-transferentziak.

 

       2.    Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, "Osasun-finantzaketa eta -kontratazioa" 4112 programako 241 kontzeptuan bildutako gastuek lotura-izaera izango dute kontzeptu mailan.

 

19. Artikulua - Eragiketa arruntetarako eta kapital-eragiketarako transferentziak eta diru-laguntzetarako kredituak

 

       1.    Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) 66.3 artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, eta 2010. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere administrazio-erakunde autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzaile eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek IV. eta VII. kapituluei dagozkie, hain zuzen ere gastu arruntetarako transferentziak eta diru-laguntzak, eta kapital-eragiketetarako transferentziak eta diru-laguntzak biltzen dituzten kapituluei.

 

       2.    Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere:

 

a)  "Enplegua" 3211 programako eta "Prestakuntza" 3231 programako ordainketa-kredituek lotura-izaera izango dute kapitulu, sekzio eta programa mailan.

b)  "Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena" 7111 programako ordainketa-kredituek lotura-izaera izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programa mailan.

 

II. KAPITULUA

KREDITUEN ARAUAK. ALDAKETAK

 

20. Artikulua - Kredituen transferentzien arauak

 

       1.    Hurrengo paragrafoetan azaltzen diren berezitasunen aurka jo gabe, 2010. urtean, Euskadiko aurrekontu erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) arautuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko eta bere erakunde autonomoetako Aurrekontu orokorretako kredituen transferentziak.

 

       2.    Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) zehaztutako kredituen transferentzien arauak ezarriko zaizkie bai 2010eko Aurrekontu arruntari, bai aurreko ekonomia-ekitaldietatik datozen gerakinei, betiere arau horretako 88. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoaren aurka ez badoa.

 

       Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) 69. artikuluan aipatzen diren transferentzien arauetako muga orokorrak ez zaizkie aplikatuko Presako Aurrekontu Neurriei buruzko urriaren 8ko 1/2009 Legearen 1. artikuluan jasotako kreditu txertatuei dagozkien partidetan etorkia eta helburua duten kredituei. Kreditu horien barruan era guztietako transferentziak egin ahal izango dira, bat ere mugarik gabe.

 

       3.    Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) 69. artikuluan aipatzen diren transferentzien arauetako muga orokorrak ez zaizkie ezarriko Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programei atxikitako kontu-sailetatik sortzen diren transferentziei, ez eta horretarako izendatutakoei ere. Kreditu horien barruan era guztietako transferentziak egin ahal izango dira, bat ere mugarik gabe.

 

21. Artikulua - Kredituak aurrekontuan txertatzeko modua

 

       Ekonomia eta Ogasun Sailak, eskaera egiten duen sailak eskatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuetan txertatu ahal izango ditu, kasu bakoitzean, Presako Aurrekontu Neurriei buruzko urriaren 8ko 1/2009 Legearen 1. artikuluan jasotako kreditu-gerakinak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Elkargi SGRren eta Oinarri SGRren artean, hurrenez hurren, izenpetutako hitzarmenei buruzko kreditu-gerakinak. Hitzarmen horien bidez eratu eta arautu zen Funts Berezia.

 

22. Artikulua - Bestelako aldaketak

 

       Baltzu publikoen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira, eta Jaurlaritzak onartutako garrantzizko edozein plan, programa eta jarduerak sortutakoak badira, Ekonomia eta Ogasun Sailak emango du horietarako baimena.

 

III. KAPITULUA

LANSARIEN ETA HARTZEKO PASIBOEN ARAUAK

 

23. Artikulua - Lansarien gehikuntza

 

       1.    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, bere erakunde autonomoetako eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako langileei dagokienez, 2010eko urtarrilaren 1eko ondorioekin lan-kontratukoak ez diren langileen urteko guztizko lansariek ezin izango dute, guztira, % 0,3tik gorako igoera izan 2009ko ekonomia-urtean ezarritakoaren aldean, bi erkaketa-aldietarako homogeneotasunerako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai eta lanaldi-motari dagokionez ere.

 

       2.    Lan-kontratukoak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, bere erakunde autonomoetako eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Osakidetzako estatutupeko langileak ere.

 

       3.    Justizia Administrazioko langileez bezainbatean, langile horiei dagokien berariazko araudia aplikatuko da.

 

       4.    1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, lanpostuaren edukian izandako aldaketengatik, programa bakoitzari atxikitako langile-kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik, lansari osagarrietan berariaz eta salbuespenez ezinbestean egin beharreko egokitzapenak gauzatu ahal izango dira. Era berean, paragrafo horretan zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek ezargarriak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal herri-administrazioetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; orobat, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira, ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.

 

       5.    Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-kontratukoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak ondoren adierazten direnak izango dira, ordainsari-kontzeptu bakoitzaren arabera:

 

a)  Langile bakoitzari dagokion kidego edo eskalan sailkatuta dagoen taldeari dagozkion soldata eta hirurtekoak, hamabi hilekori dagozkien ondorengo zenbatekoen arabera:

Taldea / Azpitaldea

Soldata

Hirurtekoak

A1

13.935,52

535,72

A2

11.827,06

428,72

B

10.264,42

373,6

C1

8.816,49

321,96

C2

7.208,96

215,2

E

6.581,53

161,52

b)  Aparteko ordainsariak, ekainean eta abenduan, soldataren eta hirurtekoen hileko baten zenbatekoarekin eta jasotzen duen destinoagatiko hileko osagarriaren zenbatekoarekin.

 

       6.    Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legea arte Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako titulazioko taldeei eta azpitaldeei erreferentzia egiten zieten funtzionario publikoek jaso beharreko ordainsariek, aurrerantzean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 2ko 7/2007 Legeko 76. artikuluan eta hirugarren xedapen iragankorrean ezarritako lanbide-sailkapeneko taldeei egingo diete erreferentzia, eta lege honetan aurreikusten diren gehikuntzez beste ez dute inolako aldakuntzarik izango. Hona hemen sailkapeneko bi sistema horien artean dauden baliokidetzak:

 


6/1989 Legea

7/2007 Legea

A Taldea

A1 Azpitaldea

B Taldea

A2 Azpitaldea

C Taldea

C1 Azpitaldea

D Taldea

C2 Azpitaldea

E Taldea

Lanbide-taldeak

 

       7.    Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 79.1.a artikuluarekin bat etorriz, urteko destino-osagarria, lanpostu bakoitzaren mailari dagokiona, honako hau izango da:

 

Maila

Urteko zenbatekoa

30

16.700,51

29

14.844,55

28

13.267,50

27

11.783,01

26

10.391,42

25

8.999,83

24

8.442,96

23

7.840,13

22

7.283,27

21

6.726,94

20

6.263,08

19

5.891,78

18

5.520,79

17

5.195,50

16

4.871,06

15

4.546,19

14

4.221,75

13

3.896,80

12

3.572,44

11

3.247,47

10

2.989,56

9

2.775,05

8

2.603,24

 

       8.    Artikulu honen lehenengo paragrafoan aurreikusitakoaren gehigarri gisa, lan-kontratukoak ez diren langileen guztizko lansariak, aurrekoez gain, berariazko osagarria, edo kontzeptu egokia, igotzera bideratutako gehikuntza ere izango du, horrelako osagarrien behin betiko egokitzapena lortzeko. Egokitzapen horri esker, osagarri horiek urtean hamalau ordainsaritan jasoko dira, hamabi arrunt eta bi gehigarrizko, ekainean eta abenduan.

 

       9.    Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, bere erakunde autonomoetako eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta baltzu publikoetako langileei dagokienez, 2010eko urtarrilaren 1eko ondorioekin lan-kontratukoak diren langileen guztizko lansariak ezin izango du, guztira, % 0,3tik gorako igoera izan 2009ko ekitaldian ezarritakoaren aldean. Hala ere, bestelako igoera bat gauzatu ahal izango da lanpostuaren edukiaren aldaketaren ondorioz, programa bakoitzari atxikitako langile-kopuruaren aldaketaren ondorioz, programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz edo lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemen aldaketen ondorioz.

 

       Lan-kontratuko langileen guztizko lansariak esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek 2010ean zehar sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

 

a)  Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

b)  Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

c)  Leku-aldatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.

d)  Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

 

       10.  Aurreko paragrafoan jasotakoa, hortaz, 2010eko guztizko lansariei dagokien goi-muga da; hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.

 

       11.  Guztizko lansarien aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.

 

       12.  Aurrekoa gorabehera, 2. paragrafoko langileentzako erabakitzen den urteko kopuruaren parekoa aplikatuko zaie, bakoitzak duen mailaren arabera, lan-kontratuko langileei ere, eta, horretarako, haien guztizko lansaria horretarako behar bezain beste igo beharko da, artikulu honetako 8. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

 

       13.  Aurreko paragrafoetan aipatzen diren mugak kalkulatzeko, honako hauen gainean aplikatuko da portzentajea: lan-kontratukoak ez diren langileek ordainsari-kontzeptu jakin batzuetan (oinarrizko lansaria, destino-osagarria, berariazko osagarria, produktibitate-osagarria edo antzekoak) sortutako lansarien multzoari dagokion gastuaren gainean; eta 9. paragrafoan zehaztutako lan-kontratuko langileen guztizko lansariaren gainean, ondorio horietarako zenbatu gabe gizarte-ekintzako gastuak.

 

       14.  Lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen 2010eko ekitaldirako lansariek ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2009ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, honako kopuru hauek izan ezik:

 

a)  Taldekako aseguruen kontratuak finantzatzera bideratuak.

b)  Antzinatasuna dela-eta egokitu dakizkienak.

c)  Lansarien egitura errespetatzeko ordaindu beharrekoak, hau da, dagozkien kategoriari eta karguari euste aldera ordaindu beharrekoak, eta betiere bermatu egingo da, gutxienez, maila goreneko funtzionarioentzat orokorrean eta gehienez aurreikusitako lansarien parekoak jasoko dituztela.

 

       Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, lansari horien urteko zenbateko gordinak honako hauek izango dira, 2009ko abenduaren 31n:

 

Soldata (14 hilabete)

Guztizko lansaria

LEHENDAKARIA

7.530,41

105.425,69

LEHENDAKARIORDEA

7.071,17

98.996,42

SAILBURUA

6.640,95

92.973,30

SAILBURUORDEA

5.946,62

83.252,61

ZUZENDARIA

5.017,73

70.248,25

COJUA-KO KIDEA

5.017,46

70.244,49

LEHENDAKARI PENTSIODUNA

3.765,20

52.712,85

LEHENDAKARIORDE PENTSIODUNA

3.535,59

49.498,21

SAILBURU PENTSIODUNA

3.320,48

46.486,65

SAILBURUORDE PENTSIODUNA

2.973,31

41.626,31

 

       15.  Artikulu honetako lehenengo paragrafoan agertutako langileen aldean lansariak parekatuta ez dituzten behin-behineko langileen lansariek ere ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2009ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, taldekako aseguruen kontratuak finantzatzera bideratutako kopuruak izan ezik eta antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, bai eta beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntzari kalterik egin gabe ere.

 

       16.  Osagarri pertsonalek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau bereziak izango dituzte.

 

24. Artikulua - Ertzaintzako langileak

 

       1.    Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 74.1.a artikuluarekin bat etorriz, kategoria-maila bakoitzari dagokion urteko destino-osagarria honako hau izango da:

 


Maila

Urteko zenbatekoa

1

6.728,41

2

7.564,14

3

7.946,96

4

10.299,27

5

11.109,61

6

12.902,36

7

13.668,51

8

15.577,78

 

       2.    Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko duten lansari osoa. Nolanahi ere, aurreko artikuluan ezarritako edukia eta irizpideak aplikatuko zaizkie.

 

25. Artikulua - Hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak

 

       1.    Jaurlaritzaren Kontseilua izango da, Ekonomia eta Ogasuneko eta Justizia eta Herri Administrazioko sailen txostena eman ondoren, honako hauek onartuko dituena: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta bere erakunde autonomoetako lan-kontratuko langileen gain eragina duten hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Baltzu publikoetako edo zuzenbide pribatuko ente publikoetako lan-kontratuko langileen gain eragina dutenean, berriz, izenpetu aurretik aipatutako sailen aldeko txostena izango da beharrezko.

 

       2.    Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ekonomia eta Ogasuneko eta Justizia eta Herri Administrazioko sailei, eta proiektuarekin batera, 2009. urteko guztizko lansariaren eta ordainsarien kuantifikazioa, eta 2010. urterako aurreikusitako guztizko lansariaren eta ordainsariena, bai eta proiektu horretan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta gehienez hamabost eguneko epearen barruan, dagokion txostena egingo dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.

 

       3.    Erabat deusezak dira txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren akordioak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten itunak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.

 

26. Artikulua - Baltzu publikoetako eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako zuzendaritza-taldeetako kideak

 

       1.    Baltzu publiko eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako zuzendaritza-taldeetako kideen 2010eko ekitaldirako lansariek ere, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoaren mende dauden osasun-zerbitzuen antolakundeetako zuzendaritza-taldeetako kideenak izan ezik, ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2009ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, taldekako aseguruen kontratuak finantzatzera bideratutako kopuruak izan ezik eta antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, bai eta beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntzari kalterik egin gabe ere.

 

       2.    Artikulu honetan aipatzen diren langileek edozer dela-eta urtean jasoko dituzten gehienezko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburuek urtean jasotzen dituzten lansari osoak baino handiagoak izan.

 

       3.    Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. artikuluko 2. paragrafoan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan honako hauek hartuko dira kontuan: baltzu edo ente publiko bakoitzaren urteko aurrekontuen eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko txostenean jasotako helburu kualitatiboen betetze-maila, bai eta erakundearen urteko kudeaketa-planaren eraginkortasuna ere, betiere zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta baltzu publikoetako zuzendaritza-taldeetako kideen estatutu pertsonala arautzeko den otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuak zehaztutakoaren arabera.

 

       4.    Baltzu publiko edo ente publiko bakoitzeko gobernu-organo eta administrazio-organo eskudunek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

 

27. Artikulua - Hartzeko pasiboetarako kredituak

 

       1.    Indarrean dauden arau berezietan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.

 

       2.    Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretuaren aplikazioz hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioei dagokienez, % 0,3 igoko dira eskatutako gabealdiak bete dituzten langileentzat, 2010eko urtarrilaren 1eko ondorioekin.

 

IV. KAPITULUA

ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMIA MODULUA

 

28. Artikulua - Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-modulua

 

       1.    Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.

 

       2.    IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko mugak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.

 

       3.    Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.

 

       Ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa, era berean, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.

 

III. TITULUA

DIRU SARREREN EGOERA ORRIA

 

I. KAPITULUA

FORU ALDUNDIEN EKARPENAK

 

29. Artikulua - Foru-aldundien ekarpenak

 

       2010. urtean zehar, foru-aldundiek Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 7.753.076.918 eurokoak dira, martxoaren 23ko 2/2007 Legean onartutako metodologiarekin bat etorriz.

 

30. Artikulua - Ekarpen-koefizienteak

 

       Aurreko artikuluan zehaztatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

 

ARABA:                   % 16,91

BIZKAIA:                 % 50,14

GIPUZKOA:           % 32,95

 

II. KAPITULUA

ZERGA IZAERAKO ARAUAK

 

31. Artikulua - Tasak

 

       Euskadiko Ogasun Nagusiaren tasak ez dira igoko, 2009ko ekitaldian indarrean dagoen zenbatekoaren aldean.

 

IV. TITULUA

KONTRATATZEKO ETA GASTUA BAIMENTZEKO ARAUAK

 

32. Artikulua - Gastua baimentzeko arauak

 

       1.    Egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, 5.000.000 eurotik gorako gastuek Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan sartutako erakundeetarako transferentziak egiten direnean edo Aurrekontuetan izen horrekin jasotako diru-laguntzak direnean; kasu bi horietan ez da baimenik behar izango.

 

       2.    Erakunde autonomiadunek, 1.000.000 eurotik gorako hasierako aurrekontua duten kontratuak egiteko, dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Jaurlaritzaren Kontseiluarena.

 

33. Artikulua - Kontratatzeko arauak

 

       Kontratazioaren arloan, Jaurlaritzaren Kontseiluari egokituko zaio aurreko artikuluko 1. idatz-zatian aurreikusitako zenbatekoaren gainetik dagoen aurrekontua duten Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bere erakunde autonomoen kontratuak baimentzea. Kasu horretan, kontratua baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da.

 

V. TITULUA

LEGEBILTZARRARI EMAN BEHARREKO INFORMAZIOA

 

34. Artikulua - Aldizkako informazioak

 

       1.    Jaurlaritzak, Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) eskatutako informazioaz gainera ondoko eragiketen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hiru hilean behin:

 

a)  Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.

b)  Baltzu publikoen eta zuzenbide pribatuko ente publikoen egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, esku-diru fluxuen egoera, eta ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak.

 

       2.    Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hilabeteko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.

 

35. Artikulua - Bestelako informazioak

 

       Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Hona hemen eragiketok:

 

a)  Egindako zorpetze-eragiketak.

b)  Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa osatzen duten erakundeei emandako urtebete edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.

c)  Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatu eta zehaztuak.

 

Xedapen Gehigarriak

 

Lehenengoa - Enpleguko eta prestakuntzako programen kontrola eta jarraipena

 

       Administrazioak, erakundeetan ordezkaritza duten enpresaburu-elkarteek eta indarrean dagoen legediaren arabera ordezkari gehien dituzten sindikatuek, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako organo bat osatuko dute, hurrenez hurren enpleguari eta prestakuntzari dagozkien 3211 eta 3231 programak ezartzeko moduaren gaineko kontrola eta jarraipena egiteko.

 

Bigarrena - Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortzea

 

       1.    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua sortzen da, eta zuzenbide pribatuko ente publiko gisa eratzen da, nortasun juridiko propioa eta bere helburuak lortzeko jarduteko gaitasuna dituela, eta enpleguaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzaren sailari atxikita.

 

       2.    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua xedapen honetan xedatutakoaren, zuzenbide pribatuko ente publikoei aplikagarri zaizkien arauen eta bere estatutuen bidez arautuko da. Estatutuok Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartuko dira.

 

       Ente horrek aplikagarri zaizkion zuzenbide zibileko, merkataritza-zuzenbideko eta lan-zuzenbideko arauen pean jartzen du bere jarduera, administrazio-ahalak betetzen dituenean izan ezik. Kasu horretan, aplikaziokoak izango zaizkio Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta izaera publikoko gainerako arau orokor eta arlokakoak.

 

       3.    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak xedetzat du enplegu egonkor eta kalitaterako eskubidearen garapen osoari laguntzea, eta gizarte- eta lurralde-kohesioari lagunduko dion lan-merkatuaren garapenaren alde lan egitea, eta enpresaren eskakizunei egokitutako langileen beharrizanak asetzea, bai eta gizartearen eta lurraldearen kohesioari laguntzea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan gomendatzen zaizkion enplegu-politiken kudeaketaren bidez.

 

       Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jardunbideak irizpide zehatz batzuk beteko ditu, hala nola, gardentasuna, aukera-berdintasuna eta jarduketetako diskriminaziorik eza; beste politika publikoekin koherentzia bilatuko du beti, baita arrazoizkotasuna eta bere jardunbidearen eraginkortasuna ere. Horrez gain, tokian tokiko errealitateari egokituko zaio; zerbitzuak kalitatekoak eta pertsonalizatuak direla bermatuko du, eta gizarte-eragileekin harremanetan izango da etengabe.

 

       Helburu horiek guztiak lortzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak honako funtzio hauek beteko ditu, enpleguaren arloan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzaren sailak zehaztutako estrategia-planifikazioa eta jarraibideak beteta:

 

a)  Enpleguko eta enplegurako prestakuntzako programak kudeatzea eta garatzea, gizarte-bazterketako arrisku handiena duten taldeei arreta berezia eskainita, egoki diren diru-laguntzen deialdiak onartzeko eta izapidetzeko prozedurak barne.

b)  Laneko orientazioa, lan-merkatuko aldagaien prospekzioa eta informazioa, soslai okupazionalen bilakaera eta eskakizun profesionalak kudeatzea eta garatzea.

c)  Lan-bitartekaritza kudeatzea eta garatzea, eta enplegu-eskatzaileen erregistroa eramatea, bai eta lan-kontratuen eta kontratu horien luzapenen eta amaieren komunikazioaren harrera ere.

d)  Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan diharduten enplegu-agentziei buruzko gainerako eskumenak baimentzea eta betearaztea.

e)  Enpleguko eta enplegurako prestakuntzako programak betetzen parte hartzen duten erakundeekiko koordinazioa egituratzea.

f)   Europar Batasunaren Eures Sareari (Europako Enplegu Zerbitzuak) eginkizunak betetzea.

g)  Enpleguaren eta langabeziari buruzko arloetako zehazte-ahala betetzea, arlo horietako berariazko legedian ezarritako baldintzetan.

h)  Lehentasunezkoak gertatzen diren toki- eta/edo sektore-eremuetan enplegua sustatzeko berariazko planen diseinua eta egikaritza aktiboki bultzatzea, erasandako eragileen adostasuna bultzatuz eta enpleguari laguntzeko jarduketei buruzko diagnostikoko eta egikaritzako eragiketa osokoak garatuz.

i)   Saiakuntzako proiektuak diseinatzea, sustatzea eta kudeatzea, bereziki europar eremukoak, enplegu arloko zerbitzuen eskaintzan ikuspen eta irtenbide berriak garatzea ahalbidetuko dutenak.

j)   Enpleguaren edo lan-merkaturatzearen politikaren arloan, legeek eta bere estatutuek edo Jaurlaritzaren Kontseiluak egozten dizkion edo enpleguaren arloan eskuduna den sailak bere eskumenen eremuan gomendatzen dizkion beste zernahi eginkizun garatzea.

 

       4.    Dekretu bitartez arautuko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan nola integratuko diren Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Egailan, S.A., Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Sozietatetik bere gain hartzen dituen eginkizunak aurretik bete izan dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organoen bitarteko pertsonal eta materialak, bai eta nola integratuko diren Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikotik enpleguko politika aktiboen transferentziaren esparruan eskualdatzen diren bitartekoak ere.

 

       5.    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren gobernu-organoak dira Lehendakaritza, Administrazio Kontseilua, Zuzendaritza Nagusia eta erakundearen estatutuetan biltzen diren besteak:

 

a)  Enpleguaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzaren saileko titularrak hartuko du bere gain Lehendakaritza.

b)  Entearen Administrazio Kontseiluak, betiere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lehendakaritza betetzen duen pertsona eta haren Zuzendaritza Nagusiaren titularra hartuko ditu bere kideen artean.

c)  Zuzendaritza Nagusia Jaurlaritzaren Kontseiluak, enpleguaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzaren saileko titularrak proposatuta, izendatzen duen pertsonak hartuko du bere gain. Kargugabetzea eta kargu-uzteari buruzko adierazpena era berean gauzatuko dira.

 

       Estatutuek ezarriko dute nola parte hartuko duten Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eginkizunetan Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ordezkaritza handieneko sindikatu- eta enpresaburu-erakundeek, betiere parte-hartze hori hiru aldekoa eta paritarioa dela bermatuta.

 

       6.    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan jardungo duen langileria, egotzitako eginkizunen izaeraren arabera, horretarako kontratatutako langileek eta euskal administrazio publikoetako kidego eta eskaletako funtzionarioek osatuko dute. Ahal publikoak erabiltzea dakarten lanpostuak funtzionarioentzat gorderik egongo dira.

 

       Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagokio zehaztea lanpostuetara iristeko araubidea, hautaketako proben betekizunak eta ezaugarriak, bai lanpostuen horniketa eta lanbide-sustapeneko prozeduren deialdia, kudeaketa eta ebazpena ere, publikotasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasuneko irizpideen arabera.

 

       7.    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren diru-baliabideak izango dira:

 

a)  Urtero Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura ezartzen diren esleipenak.

b)  Beste administrazio publiko batzuen diru-laguntzak eta ekarpenak, eta erakundearen alde egindako dohaintzak.

c)  Bere ondarean sartzen diren ondasun eta eskubideen ondoriozko diru-sarrerak eta bere jardueren ondoriozko diru-sarrerak (arruntak eta apartekoak).

d)  Esleitu ahal zaizkion bestelako baliabideak.

 

       8.    Eusko Jaurlaritzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eskainiko dizkio bere jardunbiderako behar dituen ondasunak eta ondarea. Ondare-araubidea 2007ko azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bateginean ezarritako hori izango da.

 

       9.    Aurrekontuen, ekonomiaren eta finantzen araubidea, baita kontabilitate-araubidea ere, zuzenbide pribatuko ente publikoentzat ezarritakoa izango da. Kontrol ekonomikoa egiteko, ekonomiaren, finantzen eta kudeaketaren gaineko etengabeko kontrola ezarriko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Kontrol Ekonomikoari eta Kontabilitateari buruzko 1994ko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritakoarekin bat. Nolanahi ere, horrez gain, berariazko kontrol ekonomikoa ezarri ahal izango da diru-laguntzen gainean, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dagokion kontrola ere.

 

       10.  Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eginkizunak betetzeko beharrezko ondasun eta zerbitzuen kontratazioari eta eskurapenari buruzko araubide orokorra ere kontratazio publikoaren gaineko araudian ezarritakoa izango da.

 

       11.  Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuek garatuko dute xedapen honetan erakundearen egitura organikoari eta funtzionalari buruz aurreikusitakoa, eta, horren arabera, ente horren funtzionamendu-araubidea eta egoitza ezarriko dituzte, bai eta beraren xedeak hobeto betetzeko beharrezko diren bestelako alderdi guztiak ere.

 

       12.  Dekretu bidez zehaztuko da zein baldintzatan egingo den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jarduera-hasiera eta nola subrogatuko den ente hori aurrerantzean berak bere gain hartuko dituen eginkizunak betetzearekin eta hortik eratorritako ondasun, eskubide eta betebeharretan.

 

       13.  Behin Transferentzien Batzorde Mistoan enpleguko politika aktiboen eremuko lan arloko legediaren egikaritzaren arloko eginkizun eta zerbitzuak eskualdatzea erabakiz gero, Jaurlaritzaren Kontseiluak ente horren ustiapeneko eta kapitaleko aurrekontuak eta erakundeak bere jarduerak hasten dituen ekitaldi ekonomikoari dagozkion behin-behineko finantza-egoerak onartuko ditu, eta horren berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, hamabost eguneko epean. Aurrekontu horietan agertuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik eta Egailan, S.A., Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Sozietatetik bere gain hartzen dituen eginkizunei dagozkien kredituak, eta Estatutik datozen eskumen eta zerbitzu berrietatik eratorritako betebeharrak betetzeari erantzuteko beharrezko diren kredituak txertatuko dira.

 

       14.  Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan integratuko dira, aplikagarri zaien legeriarekin bat, honako erakunde hauetan enteak bere gain hartutako funtzioak bete dituzten langile guztiak, bai lan-kontratudunak bai funtzionarioak:

 

a)  Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

b)  Egailan, SA, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Sozietatea.

 

       Hala badagokio, zerbitzuan integratuko dira, orobat, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren langileak, Transferentzien Batzorde Mistoak hitzartutako akordioaren eranskienean adierazitakoak.

 

       Dekretu bidez zehaztuko da nolako baldintzatan atxikiko diren zerrendatutako erakundeetatik datozen langileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura.

 

Hirugarrena - Etxebizitza eta lurzoru arloko finantza-neurriak

 

       1.    Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko araudian agindutakoa betetzeko, deskontuen bidez 2010. urtean zehar egingo dituen finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 220.000.000 eurotik gora egin.

 

       2.    Ekonomia eta Ogasun Sailari baimena ematen zaio etxebizitza eta lurzoru gaietako finantza-itunetatik eratorritako ordainketa-obligazioak segurtatu edo birmoldatzeko finantza-eragiketak ituntzeko eta kitatzeko, betiere Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako era eta moduan.

 

Laugarrena - Sustapenerako neurriak

 

       1.    Ekonomia sustatzeko egitasmoak, ikusi-entzutekoak sortzen dituzten arloak sustatzeko egitasmoak, ikerketetarako egitasmoak, garapenerako egitasmoak eta berrikuntzarako egitasmoak ordaintzen laguntzeko bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek hainbat berme, mailegu eta aurrerakin itzulgarri eman ahal izango dituzte.

 

       Kontuan hartu beharreko arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Eta Euskadiko aurrekontu erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuz onartu zen) ezarritakoa gorabehera, hartarako eskumena duen erakundeak gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu halako laguntzak eman ahal izateko, baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.

 

       2.    Laguntzen finantzaketa-kudeaketari dagokionez, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da, eta arau horietan eta pertsona horiekiko lankidetza-akordioetan xedatzen den moduan. Erakunde horiek, halaber, erakunde laguntzaile gisa jardungo dute Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen) 52. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.

 

       3.    Xedapen gehigarri honen eraginez aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Sailari.

 

Bosgarrena - Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako telekomunikazio egituraren ustiapena

 

       Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako telekomunikazioen egituraren ustiapenetik lortutako irabaziak zuzenbide pribatuko diru-sarreratzat jotzen dira, ez baitaude atxikita erabilpen edo zerbitzu publikoei, telekomunikazioen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera.

 

Seigarrena - Enpresen lehiakortasuna sustatzea

 

       1.    Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio orokor eta instituzionalak industria-izaerako merkataritza-sozietateetan dituen partaidetzei dagokienez, baldin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak zehazten dituen baldintzen arabera irizten bazaio sozietateok bete dutela partaidetza horiek eskuratzea eragin zuten xede estrategikoa, egoki iritzitako funtsak eta finantza-tresnak sortzea bultzatzeko erabili ahal izango dira aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak, funts edo finantzon bidez Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren lehiakortasuna sustatzeko eta bereziki euskal enpresa-taldeak eratzea eta sendotzea babesteko.

 

       Ondorio horietarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2010eko ekitaldian eta aurrekontu- eta ondare-araubideari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egin ditzan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko paragrafoan azaldutako jardueretara aplikatu ditzan.

 

       2.    Xedapen honetan aurreikusitakoa betetzeko garatzen diren jarduerak, nolanahi ere, Ekonomia eta Ogasun  Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko finantza-sistema publikoaren baliabideak arrazionalizatzeko eta optimizatzeko ezarriko dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie, eta, dagokionean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio publikoaren finantza-politikaren zerbitzura ezar daitezkeen gainerako tresnei.

 

Zazpigarrena - Bultzada euskal enpresen finantzaketari

 

       1.    Jaurlaritzari baimena ematen zaio euskal enpresek finantzaketa eskuratzeko laguntzen berariazko programa bat onar dezan, Ekonomia eta Ogasun Sailaren proposamenez. Horretarako, urte anitzeko finantzaketa-lerro bat ireki ahal izango du banakako enpresaburu, autonomo eta enpresa txiki eta ertainentzat, 600.000.000 euroko gehienezko zuzkidura batekin, honako hauei erantzuteko: zirkulatzailearen beharra, epe laburrerako zorra berritzea eta epe laburrerako zorra epe ertain eta luzerako zorrera egokitzea, bai eta, behar izanez gero, inbertsio-planak bizkortzeko finantza-izaera duten jarduerak.

 

       Kreditu eta maileguen baldintzak Jaurlaritzak erabakiko ditu edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak, finantza-erakundeekin eta elkarren bermerako elkarteekin.

 

       2.    Jaurlaritzaren Kontseiluak zehaztuko ditu, era berean, kreditura iristeko baldintzak, onuradunak, baliabideen eskuragarritasuna, interes-tasak, epeak eta programaren gainerako ezaugarri guztiak.

 

       3.    Neurri horiek Finantzen Euskal Institutuaren bidez eta lege honetako 13. artikuluaren 2. idatz-zatian ezarritakoaren babesean izenpetzen diren hitzarmenen esparruan gauzatu ahal izango dira.

 

       4.    Era berean, aplikatzekoa izango da lege honetako laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa.

 

       5.    Baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Sailari xedapen gehigarri honen ondorioz beharrezko diren aurrekontu-aldaketak egiteko, dela Administrazio orokorraren aurrekontuetan, dela Administrazio instituzionalarenetan.

 

Zortzigarrena - Azpiegituretako proiektuak herri-onurako aitortzea

 

       1.    Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenez baliatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onartzeak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onartzeak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko du kasuan kasuko ondasunen herri-onura eta urgentziazko okupazioaren beharra aitortzea eta ondasun horiei dagozkien eskubideak eskuratzea, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.

 

       2.    Herri-onurako aitortzeak, era berean, erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onartu daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei.

 

       3.    Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek proiektuon definizioa eta proiektuok gauzatzeko okupatzea eta eskuratzea beharrezko irizten diren lur-sailak, eraikuntzak edo beste ondasun edo eskubide batzuk bildu beharko dituzte.

 

Bederatzigarrena - Inbertsioetarako kredituak baimentzea eta erabiltzea

 

       Orokortasunez, gastuaren izaerak uzten duenean, inbertsioetarako kredituak eta inbertsio edo finantza-eragiketetarako transferentzietarako eta diru-laguntzetarako kredituak ekitaldiko lehen seihilekoan baimendu eta erabiliko dira. Baldin eta, aparteko arrazoiengatik, epe horretan baimendu eta erabili ez badira, erabili gabeko kredituak berriro izendatu ahal izango dira Ekonomia eta Ogasun Saila erabakitzen duen eran.

 

Azken Xedapenak

 

Lehenengoa - Garapena eta gauzatzea

 

       Jaurlaritzari baimena ematen zaio lege honen garapenerako beharrezkoak diren xedapenak emateko. Ekonomia eta Ogasun sailburuari dagokio xedapenok proposatzea.

 

Bigarrena - Indarrean sartzea

 

       Lege hau 2010eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

 

I. ERANSKINA

KONPROMISO KREDITUAK

 

       Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta erakunde autonomoen aurrekontuko gastuen egoera-orriaren konpromiso-kredituak eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta baltzu publikoen geroko konpromisoak, 2010. urtean sortutakoak.

 

III. ERANSKINA

KREDITU HANDIGARRIAK

 

       1.    I. kapituluko kredituetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan diharduten langileei ordaintzeko direnak, horrela bete egingo baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.

 

       2.    Lan-kontratuko langileei ordaintzeko kredituak, baldin eta indarrean dagoen araubideari jarraiki erabakitako soldata-gehikuntzen ondorioz kredituok gehitu behar badira.

 

       3.    Benetan egindako zerbitzalditik eta Herri Administrazioan Egindako Zerbitzuak Aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakotik eratorritako hirurtekoak ordaintzeko kredituak.

 

       4.    Dauden lanpostu hutsak direla-eta urritu diren langile-zuzkiduren kredituak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.

 

       5.    Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebehar espezifikoen aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki.

 

       6.    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jaulkitako mota guztietako herri-zorraren beharkizunak betetzeko kredituak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, herri-zorra jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langileria-gastuak izan ezik.

 

       7.    Hezkuntza arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere.

 

       8.    Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzeko kredituak.

 

       9.    Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileari dagozkion kalte-ordainak ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.

 

       10.  Osasun eta Kontsumo Saileko aurrekontuan ospitalez kanpoko farmazia-laguntza, protesiak eta elbarrientzako ibilgailuak ordaintzeko izendatuta dauden kredituak.

 

       11.  Indarrean dagoen legediaren arabera terrorismoaren biktimei diru-laguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

 

       12.  Mehatxatutako pertsonak eta ondasunak zaintzeko eta horien segurtasuna bermatzeko zerbitzu osagarriak garatzeko kredituak.

 

       13.  Indarrean dagoen legediaren arabera genero-indarkeriaren biktimentzako diru-laguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

 

       14.  Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria ordaintzeko kredituak.

 

       15.  Seme-Alabak dituzten Familiei Laguntzeko II. Plana garatzeko kredituak.

 

       16.  Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ezartzeko kredituak.

 

       17.  Onuradunen finantzaketari aurre egiteko diru-laguntza nominatiboak, onuradunekiko konpromisoetako muga gainditu gabe.

 

       18.  Abokatu eta prokuradoreek atxilotuari legelari-laguntza emateko ofiziozko txandari dagozkion kredituak, eta etxeko indarkeriako txandari dagozkionak.

 

       19.  Gastuen egoera-orriaren azalpen xehekatuan handigarri-izaerarekin zehazten diren kredituak eta jarraian zehazten direnak.

 

IV. ERANSKINA

ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMIA-MODULUA

 

       1.    Lege honen 28. artikuluak aurreikusten duenaren arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluen osagaien urteko zenbatekoak honela geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokionez:

 

       Kuadroak

 

       2.    Moduluetako "Irakasleria-gastuak" osagaia "Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza arautuko ikastetxe pribatuen hitzarmen kolektiboan" maila bakoitzerako gauzatzen den soldata-gehikuntzak osagai hori kalkulatzerakoan erabiltzen diren urteko soldata gordinean eta antzinatasunean duen eraginaren arabera aldatuko da, betiere horietako maila bakoitzean irakaskuntzako funtzionarioentzat ezartzen den soldata-gehikuntzaren muga orokorraren barruan.

 

       3.    Zati-moduluak honako irizpide honen arabera eguneratuko dira: erreferentziako modulu betearen gainean ikasgela bakoitzarengatik, eta moduluari jarraiki, aplikatu beharreko finantzaketa-ehunekoari eutsi egingo zaio lege honen bidez onartzen diren modulu beteak ezarri ondoren.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra