2/2002 Legea, martxoaren 21ekoa, Aurrekontuko Neurriei buruzkoa.
2002-03-21Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 2002/3/22, 57. zk.; EAO, 2011/12/3, 291. zk.
§
244. 2/2002 LEGEA, MARTXOAREN 21EKOA, AURREKONTU NEURRIEI BURUZKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Bi mila eta bigarren urtea Euskal
Autonomia Erkidegoko 2002ko Aurrekontu Orokorren Legearen proiektua onartu gabe
hasi zen, eta, horregatik, berez jarri ziren indarrean Euskadiko
aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu
bateratuaren IX. tituluko luzapen-arauak. Aipatutako testu bateratua irailaren
27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen. Hor jasotzen denez,
ekonomia-ekitaldi baten hasieran urte horretako aurrekontu orokorrak onartuta
ez badaude, luzatu egingo da urte horretara aurreko ekitaldian aurreikusitako
baimenen indarraldia. Hala ere, indarraldia luzatu ahal izateko,
luzapen-erregimen orokorra erregulatzen duen araudia bete beharra dago.
Ingurumari horretan, Eusko Legebiltzarrak
urtarrilaren 23an onartutako 1/2002 Legea luzapen horren erregimenean txertatu
da eta modulatu egin du erregimena, eta hori egin da, hain zuzen ere,
aurrekontu-sekzio ugari eta EITBko eta Osakidetzako aurrekontuak onartuz, baina
baita diru-sarreren eta gastuen egoera-orriak gauzatzeko xedapen osagarriak
onartuz ere, hala nola bermeak emateko xedapen osagarriak, lanpostu berriak
sortzekoak, lansariak eta pentsioak gehitzeari buruzkoak, tasei buruzkoak,
oinarrizko errentaren zenbatekoa gehitzeari buruzkoak, handitu daitezkeen
kredituei buruzkoak edo itunpeko ikastetxeei eusteko ekonomia-moduluei
buruzkoak.
Hala ere, nahiz eta aitortu urtarrilaren
23ko 1/2002 Legea garrantzitsua dela eta legeak izaera subsidiario eta
osagarria duela luzatutako aurrekontu orokorrei dagokienez, edozein
ekonomia-jarduerak eta Administrazioak berak behar duten ziurtasunak eta
segurtasun juridikoaren printzipioak bidezko egiten dute zenbait neurri
gehigarri hartzea, neurrion helburua baita aurreikusi gabeko baina, aldi
berean, luzatu ezineko zenbait jardun aurrera ateratzea, eta hori, bai jardunak
presakoak edo beharrezkoak direlako, bai herritarrentzat eta gizartearentzat
interesa dutelako, bai instituzioek konpromisoak hartu dituztelako, bai
atzerapenek kalte larriak ekarriko lituzketelako.
Aipatutako ondorioetarako, lege honen
helburua da luzapen-erregimeneko zuzkiduren eta urtarrilaren 23ko 1/2002 Legeak
onartutako zuzkiduren osagarriak diren zenbait gastu-baimen ematea. Horrela,
batetik, gure erakundeen funtzionamendua ziurtatuko da; bestetik, ekonomiaren
nahiz gizartearen aldetik garrantzi handikoak diren jardunei helduko zaie, eta,
azkenik, ziurtasuna eta segurtasun juridikoa emango zaizkio Euskal Autonomia
Erkidegoko 2002ko Aurrekontu Orokorrak betearazteari.
Araua osatzeko, bertan jasotzen diren
neurriak betearazteko behar den finantzabidea aurreikusten da. Finantzatze hori
diruzaintzako gerakinen kontura eta zorpetze-eragiketetatik datozen
diru-sarreren kontura egingo da.
1.
Artikulua - Kreditu gehigarriak eta beste baimen batzuk
1.- Honako
kredituak ematen dira: 41.718.773 euroko ordainketa-kreditu gehigarriak eta
4.920.000 euroko konpromiso-kreditu gehigarriak, lege honen eranskineko
banaketa zehatzaren arabera. Kredituon helburua ekintza zehatz batzuek
eragindako gastu arrunta finantzatzea da; hona hemen ekintzak:
a) Eusko
Legebiltzarraren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren funtzionamendutik
datozen beharrei erantzutea.
b) Giza
eskubideak sustatzea arlo horretako behatokia bultzatuz. Behatokiaren bidez,
aktiboki zaindu eta begiratuko dira pertsona guztien giza eskubideak eta
askatasunak, eta, bereziki, gure gizartearen balio etikoak degradatzen dituen
bortxa fisikoa nahiz psikologikoa pairatzen duten kolektiboenak.
c) Terrorismoaren
biktimei laguntza ematea Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Bulegoa sustatuz.
Bulegoak azpiegitura iraunkorra izango du, bai eta langile-talde egokia ere,
hain zuzen ere aukera emango duena biktimen eta edozein bortxa, txantaje,
estortsio edo jazarpen jasaten duten pertsonen familiei arreta hurbilagokoa eta
zuzenagokoa emateko, eta, halaber, balio izango duena euskal gizartearen
elkartasun aktiboa islatzeko eta terrorismoaren biktimei aitormen etiko, moral
eta materiala egiteko.
d) Indarkeriaren
mehatxupean dauden pertsonen eta ondasunen zaintza eta segurtasuna, indarkeria
hori era batera zein bestera agertu.
e) Ertzaintzako
kideen kopurua prebentzioko eta segurtasuneko gaur egungo beharretara
egokitzea.
f) Euskadi
Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean Planetik datozen jardunak. Jardunon
bidez honako hauek bultzatu nahi dira: beharrezko kultura-aldaketa gertatzea
(Konekta Zaitez Herrit@r), herritarrak Internetera sartzeko modua erraztea
(Konekta Zaitez programa) eta ekonomia berriko merkataritza elektronikoa eta
enpresak sustatzea (Enpresa digitala ekimena), horren guztiaren bidez nabarmen
aurreratuko baita guztiontzako informazio-gizartea eraikitzeko proiektuan.
Ogasun eta Herri Administrazio Sailak
aurreko baimenaren arabera egingo duen behin betiko kreditu-banaketaren berri
honako hauei emango zaie: bakoitzaren jarduera-eremuak kontuan hartuz, Eusko
Legebiltzarreko Erakunde eta Herrizaingo Batzordeari, Giza Eskubideen eta
Herritarren Eskaeren Batzordeari, Industria, Merkataritza eta Turismo
Batzordeari eta, beti, Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari.
2.- Honako
kredituak ematen dira: 104.041.500 euroko ordainketa-kreditu gehigarriak eta
388.360.000 euroko konpromiso-kreditu gehigarriak, lege honen eranskineko
banaketa zehatzaren arabera. Kredituon helburua ekintza zehatz batzuen
inbertsio eta finantza-eragiketak finantzatzea da; hona hemen ekintzak:
a) Aurreko
urteetan onartutako arlokako plangintzako jardunak. Jardunon bidez, erraztu
egin nahi da hainbat esparrutara sartzeko bidea, eta esparruok hauexek dira:
informazioaren gizarte berriaren zerbitzuak, teknologiaren garapena eta
berrikuntza, ikerketa estrategikoa, Euskadiko ekoizpen-ehundura birsortzea eta
enplegua sortzea. Jardunok, bereziki, hiru plan betearaztearen inguruan biltzen
dira: batetik, Euskadi Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartean Plana;
bestetik, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Plana 2001-2004, eta, azkenik,
Ekonomia Sustatzeko Erakunde Arteko Plana.
b) Euskadiko
lurraldeen artean nahiz gizarte barruan kohesio handiagoa lortzea helburu duten
jardunak, hala nola: bideetako azpiegiturak, azpiegitura hidraulikoak,
portuetakoak eta tranbia nahiz tren bidezko garraio-sistema gauzatzea Ekonomia
eta Gizarte Azpiegituren Planaren baitan (Euskadi 2000Hiru), betiere abenduaren
29ko 4/1999 Legearen II. tituluan ezarritako modu eta baldintzen arabera.
Bereziki, Ansion (Barakaldo) Nazioarteko
Erakustazoka berria eraikitzeko kredituak ematen dira.
Ogasun eta Herri Administrazio Sailak
aurreko baimenaren arabera egingo duen behin betiko kreditu-banaketaren berri
honako hauei emango zaie: bakoitzaren jarduera-eremuak kontuan hartuz, Eusko
Legebiltzarreko Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordeari, Lurralde
Antolamendu, Garraio eta Ingurumen Batzordeari eta, beti, Ekonomia, Ogasun eta
Aurrekontu Batzordeari.
3.- Halaber,
Erakunde Administrazioko entitate jakin batzuen inbertsio eta
finantza-eragiketak finantzatzeko, baimena ematen zaie entitate horiei
zorpetze-eragiketak ituntzeko, gehienez ere 116.933.000 euroraino, lege honen
eranskineko banaketa zehatzaren arabera.
Ildo horretatik, eta lege honen hirugarren
artikuluari jarraiki, beharrezko neurriak hartuko dira Bahía de Bizkaia Gas SA
eta Bahía de Bizkaia Electricidad SA proiektuetarako inbertsio-jardunak
bermatzeko.
2.
Artikulua - Finantzaketa
Aurreko artikuluetan baimendutako
ordainketa-kreditu gehigarriak diruzaintzako gerakinen edo zorpetze-eragiketen
kontura finantzatuko dira.
3.
Artikulua - Zorpetze-eragiketen muga
1.- Gehitu
egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zorpetze-muga, eta,
ondorioz, abian diren zorpetze-eragiketen zenbatekoa, 2002ko abenduaren 31n,
gehienez ere 1.550.000.000 eurokoa izan daiteke, eta hori edozein dela ere
eragiketok dokumentatzeko modua.
2.- Gehitu
egiten da zuzenbide pribatuko entitateen kanpo-zorpetzearen gehienezko muga,
eta, ondorioz, 116.933.000 euro gehiago izendatzen dira.
Xedapen
Gehigarri Bakarra
2002. urtearen hasieran luzatutako
baimenek eta kredituek bat egin beharko dute Euskadiko aurrekontu-erregimenari
buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratuaren IX. tituluko
luzapen-arauekin, hain zuzen ere irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren
bidez onartutako testukoekin. Eta hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango
urtarrilaren 23ko 1/2002 Legean eta lege honetan ezarritako baimenetarako.
Azken
Xedapenak
Lehenengoa
- Baimenak
1.- Baimena
ematen zaio Jaurlaritzari lege honetan jasotzen den guztia garatu eta
betearazteko behar diren xedapen guztiak emateko, betiere Ogasun eta Herri
Administrazio sailburuak proposatu ondoren.
2.- Baimena
ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari diru-sarreren era gastuen egoera-orriak
lege honetan ezarritako xedapenetara egokitzeko behar diren egokitzapen
teknikoak egiteko eta aurrekontuko programak, zerbitzuak eta kontzeptuak
sortzeko.
3.- Baimena
ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Administrazioa osatzen duten
entitateen aurrekontuak lege honetan ezarritako xedapenetara egokitzeko behar
diren aldaketak egiteko.
Bigarrena
- Indarrean jartzea
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
ERANSKINA
a)
Ordainketa-kreditu gehigarriak.
JARDUNAK |
Ordainketa-kreditua |
Erakundeentzako zuzkidurak handitzea Giza eskubideak eta segurtasuna Euskadi Informazioaren eta Ezagutzaren
Gizartean Plana |
926.175 20.492.598 20.300.000 |
GUZTIZKO PARTZIALA |
41.718.773 |
Euskadi Informazioaren eta Ezagutzaren
Gizartean Plana Zientzia eta Teknologiaren Euskal Plana,
2001-2004 Nazioarteko Erakustazoka (Bilbao
Exhibition Center) Azpiegiturak |
12.000.000 15.000.000 12.021.000 65.020.500 |
GUZTIZKO PARTZIALA |
104.041.500 |
|
|
GUZTIRA |
145.760.273 |
b)
Konpromiso-kreditu gehigarriak.
JARDUNAK |
Konpromiso-kredituak |
||||
2003 |
2004 |
2005 |
2006 |
Guztira |
|
Euskadi Informazioaren Gizartean Plana |
2.460.000 |
2.460.000 |
|
|
4.920.000 |
SUBTOTAL / GUZTIZKO
PARTZIALA |
2.460.000 |
2.460.000 |
|
|
4.920.000 |
Zientzia eta Teknologiaren Euskal Plana,
2001-2004 (1) Nazioarteko erakustazoka (2) Lan eta azpiegitura hidraulikoak |
13.370.000 12.020.000 28.090.000 |
13.040.000 12.020.000 8.730.000 |
9.600.000 12.020.000 |
1.950.000 12.020.000 |
51.030.000 300.510.000 36.820.000 |
GUZTIZKO PARTZIALA |
53.480.000 |
33.790.000 |
21.620.000 |
13.970.000 |
388.360.000 |
|
|
|
|
|
|
GUZTIRA (3) |
55.940.000 |
36.250.000 |
21.620.000 |
13.970.000 |
393.280.000 |
(1)
Konpromiso-kredituak, 2007-2008rakoak: guztira, 13.070.000 euro.
(2)
Konpromiso-kredituak, 2007-2027rakoak: guztira, 252.430.000 euro.
(3)
Konpromiso-kredituak, 2007-2027rakoak: guztira, 265.500.000 euro.
c) Erakunde Administrazioko entitateentzako
zorpetze-baimena.
ENTITATEA |
JARDUNA |
Zorpetzearen
zenbatekoa |
Energiaren Euskal Erakundea |
Bahía de Bizkaia Gas, S.A. eta Bahía de
Bizkaia Electricidad, S.A. proiektuak |
101.933.000 |
EuskoTren |
EuskoTren
XXI Planaren inbertsioak |
15.000.000 |
GUZTIRA |
|
116.933.000 |