2/1997 Legea, martxoaren 14koa, Euskal Herriko Natura Babesteko Legea aldatzen duena. Indarrean jartzea: 1997.04.16
1997-03-14Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1997/4/15, 70. zk.; EAO, 2012/1/11, 9. zk.
§ 187. 2/1997 LEGEA, MARTXOAREN
14KOA, EUSKAL HERRIKO NATURA BABESTEKO LEGEA ALDATZEN DUENA
ZIOEN ADIERAZPENA
Segurtasun
juridikoko arrazoiak direla eta, beharrezkoa da Euskal Herriko Natura
Babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko lehenengo xedapen gehigarria
aldatzea. Izan ere, aldaketa horren bidez argi utzi nahi da zein eragin duen
aipatutako xedapenak Gorbeiako Parke Naturala izendatzeko eta arautzeko
dekretuetan (227/1994 eta 228/1994 dekretuetan). Halaber, inguruneari dagokion
izena aldatu egiten da.
Atal Bakarra
Aldatu egin da
Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko
lehenengo xedapen gehigarria, eta era honetan idatzita geratu da:
"Lehenengoa: Lege horretako 11. atalean aipatzen den
Babestutako Naturaguneen Sarearen barnean Urkiola, Valderejo, Aralar eta
Gorbeiako parke naturalak daude. Gorbeiako Parkea arautzeko dekretuak hauek
dira: Gorbeia inguruko Natura Baliabideen Antolamendu Plana onartzen duen
ekainaren 21eko 227/1994 Dekretua eta Gorbeiako ingurua Parke Natural
izendatzen duen ekainaren 21eko 228/1994 Dekretua".
Azken Xedapena
Lege hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean
jarriko da indarrean.