2/1995 Legea, ekainaren 23koa, 1992. urteari dagokion Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzekoa.
1995-06-23Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1995/8/1, 145. zk.; EAO, 2012/1/27, 23. zk.
§ 171. 2/1995 LEGEA, EKAINAREN 23KOA, 1992. URTEARI
DAGOKION EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO AURREKONTU OROKORRAREN KITAPENA ONARTZEKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz
Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko
1/1994 Legegintza Dekretuaren 124. atalak Aurrekontu Orokorraren kitapena osatu
eta barne izango duen agiri-sorta, beti ere gutxienekoa eta behar bezala
sailkatua, ohartarazten du.
Agiri-sorta hori, Autonomi Elkarteko
finantzen eta ondarearen egoerari buruzko beste alderdi batzuei dagozkien
argibideekin batera (behar izanez gero, horrelakorik eskatzen bada)
Jaurlaritzak, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege
Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza
Dekretuaren 126. atalaren arabera, horretarako lege-egitasmoaren bidez
Legebiltzarrari bidaliko dio, eztabaidatu eta onartu dezan. Herri Kontuen
Euskal Epaitegiak ihardunbide honetan eskuhartuko du, epaitegi hori sortzen eta
antolatzen duten arauetan ezartzen den moduan.
Horri dagokionez, Herri Kontuen Euskal
Epaitegiari buruzko otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 9.4 atalak honako hau
agintzen du: Ikuskapen-lan horretan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak Euskal
Herriko Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorraren kitapenari buruzko
agiri-sorta aztertu eta egiaztatuko du. Epaitegi horren irizpena
Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari jakinaraziko zaie, dagozkion ondorioetarako,
eta bertako ondorioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta
arestian aipatutako Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden
Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza
Dekretuaren 126. atalak agintzen duen lege-egitasmoari nahitaez erantsi beharko
zaizkio.
Arau horiek kontuan izanik, Ogasun eta
Herri Administrazio Sailak eskatzen den agiri-sorta osatu du (horri buruzko
laburpen-taulak lege honen eraskin gisa doaz) eta Tribunal Vasco de Cuentas
Públicas/Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aginduzko ikuskapen-irizpena eman du
-horren emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 1994ko urriaren
27ko 205 zenbakian argitaratu ziren-. Ondorioz, 1992ko ekitaldirako Euskal
Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren kitapena onartu egiten da.
Atal
bakarra
Lege honen bidez, 1992ko ekitaldirako
Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren kitapena onartzen da.
Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen
Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 124.
atalak adierazten duen agiri-sortak osatzen du kitapen hori. Agiri-sortari
buruzko laburpen-taulak eraskin gisa doaz.