2/1992 Legea, maiatzaren 8koa, Lan-Harremanetarako Batzordearen zerbitzupeko langilegoa antolatzeko dena.
1992-05-08Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1992/6/11, 111. zk.; EAO, 2012/2/15, 39. zk.
§
137. 2/1992 LEGEA, MAIATZAREN 8KOA, LAN-HARREMANETARAKO BATZORDEAREN
ZERBITZUPEKO LANGILEGOAREN ANTOLAKETARAKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
Irailaren 30eko 9/1981 Legeak,
"Lan-Harremanetarako Batzordea"ri buruzkoak, autonomia osoa eman zion
Batzordeari, lan-harremanen alorrean elkarrizketa, kontsulta eta erabakietarako
organo lez bere egitekoak bete ditzan.
Autonomia horren babesean, 9/1981 Legeko
11. atalean Batzordeak bere zerbitzupeko langilegoa izango zuela oharteman zen,
zeina Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzupeko langilegoari ezarri
dakiokeen araubide berari lotuko bait zitzaion.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko
uztailaren 6ko 6/1989 Legea onartu zenean, arau-esparru bateratua ezarri zen,
Euskal Administrazio Publikoentzat funtzio publikorako euskal eredua lortzeko
helburuarekin, aipatu legearen ezarpen-esparruan, 2.1 c) atalean,
Lan-Harremanetarako Batzordearen zerbitzupeko langilegoa sartu zelarik.
Araudi hori horrela, nabaria da
Batzordearen zerbitzupeko langilegoak Autonomi Elkarteko Administrazioan
diharduenaren lege-araubide eta lan-baldintza berdinak izateko dagoen
borondatea.
Legeak Euskal Funtzio Publikoaren egitura
bateratuaren alde berariz egiten badu ere, badira antolakera bakoitzaren
berezko berezitasunak errespetatuz osatu beharreko alderdiak, eta hauek
zerbitzu bakoitzaren esparruak dituen apartekotasunetara egokitzen saiatu
beharko da.
Hain zuzen ere, 6/1989 Legeko 12. atalean
ezarritakoaren arabera, eskuduntzen banaketari dagokionez, Administrazio
bakoitzaren barnean gai honen gainean eman beharreko eskurantzetan eragiten
duten zehaztapen horiek.
Bestalde baldintza berak hala behartzen
duenez, hasierako esparruaren garapen armonikoa burutzeko bide jakin batzuk
ohartematen ditu Legeak, eta bere 40. atalean agintzen du funtzionarien
kidegoak edo mailak Eusko Legebiltzarraren Legez sortu, aldatu edo kenduko
direla.
Lege honekin arazo biei erantzuna eman
nahi zaie, baita arau-esparrurik ez izateagatik Batzordean aldibaterako egoeraz
ihardun beharra izan zuen langilegoarentzat lan-harreman egonkorra lortzea ere.
Horiek horrela, Euskal Funtzio Publikoari
buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean jasotako aurrikuspenetara egokitze jakin
batzuk burutzea da Lege honen funtsezko helburua, Lan-Harremanetarako Batzordearen
zerbitzupeko langilegoari ezarri dakion, beronen egitura eta jardunbidea
kontutan hartu ondoren.
Lehenengo
Atala
1.- Honako
hauek osatzen dute Lan-Harremanetarako Batzordearen zerbitzupeko langilegoa,
Lege honen ezarpen-esparruan sartutakoa hain zuzen:
a.
Karrerako
funtzionariek.
b.
Bitarteko
funtzionariek.
c.
Behin-behingoko
langilegoak.
d.
Langilego laboralak.
2.- Lan-Harremanetarako Batzordeko lanpostuak
funtzionariek beteko dituzte normalean. Kasu batzutan, salbuezpenez, Euskal
Funtzio Publikoari buruzko Legean adierazitako era eta baldintzekin,
funtzionari ez direnek ere bete ahal izango dituzte lanpostu horiek.
2.
Atala
Batzordeko Batzarrari dagokio:
a) Batzordeko
Lehendakariaren proposamenez, Lan-Harremanetarako Batzordeko langilegoari
buruzko politika orokorra ezartzea.
b) Idazkari
nagusiaren proposamenez, aurrekontuetan sartutako langile-zerrendak eta
Batzordeko lanpostuen zerrendak prestatzea.
c) Idazkari
nagusiaren proposamenez, Batzordearen urteroko lan-eskaintza publikoa onartzea,
Jaurlaritzak onartutako erizpide nagusiei jarraiki.
d) Batzordeko
Lehendakariaren proposamenez, karrerako funtzionari edota langile laboral finko
izateko egin beharreko hautaketa-saioen oinarriak, programak eta edukiak
onartzea, saio horietarako deia egitea eta epaimahaiak izendatzea.
e) Funtzionarientzat
gordetako lanpostuak betetzeko lehendakariak aurkezten dituen proposamenak
onartzea.
f) Lan-Harremanetarako
Batzordearen zerbitzurako funtzionarien ordainketarako araubidea eta
gainontzeko langileen lansari-baldintzak ezartzeko beharrezko neurriak hartzea.
g) Batzordeko
ordezkariek funtzionarien ordezkariekin lan-baldintzen gainean egin beharreko
negoziazioetan eta langilego laboralarekin egin beharreko negoziazio
kolektiboetan kontutan izan beharko dituzten ohar, norabide eta erizpideak
ezartzea, Batzordearen ordezkaritza hori zehaztea eta, hala balegokio,
lortutako akordioak onartu, sendetsi eta gauzatzea.
h) Lan-Harremanetarako
Batzordeko funtzionariei hasitako zigor-espedienteen ebazpen-proposamenak
erabakitzea, zerbitzutik behin betirako botatzeko zigorra denean.
i) Irailaren
30eko 9/1981 Legeak aitortzen dizkion egiteko guztiak betetzea, baita
Batzordeko beste atal batzuri berariaz aitortu gabekoak ere.
3.
Atala
Batzordeko Lehendakariari dagokio:
a) Batzordeko
langilegoari buruzko politika garatzea, bultzatzea, koordinatzea eta zaintzea.
b) Idazkari
nagusiak Batzordeko Batzarrak onar ditzan aurkeztu beharreko proposamenei
aurretiaz bere oneritzia ematea.
c) Batzordeko
batzarrari karrerako funtzionari edota langile laboral finko izateko egin
beharreko hautaketa-saioetako oinarriak, programak eta edukiak proposatzea,
baita deialdia eta epaimahai kalifikatzaileen osakera ere, eta saioak gainditu
dituztenak izendatu, postuaren jabe egin edo, hala balegokio, kontratatzea.
d) Batzarrari
funtzionarientzat gordetako lanpostuak, deialdi publikoa egin ondoren,
merezimendu-lehiaketaz nahiz aukerazko izendapenez betetzeko proposamena
egitea.
e) Funtzionarien
administrazio egoerak aditzera ematea eta iharduneango zerbitzuan berriro
hasteko baimena ematea.
f) Behin-behingoko
langilegoa eta bitarteko funtzionariak izendatzea eta horiei postua utzeraztea,
baita, Batzarrak oneritzia agertu ondoren, aldirako lan-itunepeko langilegoa
kontratatzea ere, indarreango araudiari jarraiki lan-utzeraztea berez eta
besterik gabe ematen den kasuen kaltetan gabe.
g) Derrigorrezko
erretiroak eta ezintasun fisikoak eragindakoak adieraztea.
h) Langilego
laboral finkoaren kontratuen iraungipena, arrazoizko kausek nahiz
zigor-egozteak eraginda, erabakitzea, eta, bidezko den kasuetan, beroriek
indargabetzea.
i) Zerbitzu-eginkizunak ematea eta lanposturen
bati behin-behinean atxikitzea.
j) Maila pertsonalen eskuratze eta aldaketak
onartzea, baita, hirurtekoen ondorioetarako, lehendik Administrazioan emandako
zerbitzuak ere.
k) Produktibitate osagarriagatik banakakotutako
zenbatekoak izendatzea eta ohiz kanpoko zerbitzuengatik hobariak ematea,
Batzordeko Batzarrak onartutako banaketa irizpideekin bat etorriz.
l) Batzarrak ordezkotzan ematen dizkion
egitekoak betetzea.
4.
Aatala
Idazkari Nagusiari dagokio:
a) Ordainketa
araubidearen ezarpena eta Batzordeko Batzarrak aurrekontuetan sartutako
langile-zerrenda, lanpostuen zerrenda eta lan-eskaintza publikoa onar ditzala
proposatzea.
b) Zerbitzuaren
emankortasuna eta langilegoaren sustapena eta gaikuntza hobetzeko neurriak eta
ekimenak bultzatzea, koordinatzea eta, hala behar izan ezkero, burutzea.
c) Langilegoari
dagozkionetan ikuskatze-lanak egitea eta funtzio publikoaren alorrean orohar
ezar daitezkeen arauak betetzen direla zaintzea.
d) Funtzio
publikoaren alorrean beste administrazioetan aginpidedun diren organoen aurrean
Batzordea ordezkatzea.
e) Bateragarritasun-espedienteak
erabakitzea.
f) Indarrean
dauden xedapenen arabera zigortzeko ahalmenez baliatzea, langilego laboralaren
kasuan zerbitzua behin betiko utzeraztekoaz eta egoztekoaz salbu.
g) Euskal
Funtzio Publikoari buruzko Legeak hizkuntza normalkuntzarako egiten dituen
aurrikuspenak Batzordean betetzeko beharrezko neurriak hartzea.
h) Lizentziak ematea.
i) Orohar, langilegoaren buruzagitza eta ohizko
administrazio eta kudeaketa ekintzak.
5. Atala
1.- Lan-Harremanetarako Batzordeko
funtzionariak, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 43. atalean
erabakitakoarekin bat etorriz, ondoren aipatzen diren Kidegoen barne geldituko
dira, adierazten diren taldeetan bildurik:
A TALDEA
A-1 Administrazio Goi Mailako Kidegoa.
A-2 Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa.
B TALDEA
B-1 Administrazio Kudeaketa Kidegoa.
B-2 Erdi Mailako Teknikarien Kidegoa.
C
TALDEA
C-1
Administrazio Kidegoa.
C-2
Teknikari Laguntzaileen Kidegoa.
D
TALDEA
D-1
Administrari Laguntzaile Kidegoa.
E
TALDEA
E-1
Menpekoen Kidegoa.
2.- Hona
hemen Kidegoei dagozkien oinarrizko eginkizunak:
a) Administrazio
Goi Mailako Kidegoari: programaketa, kudeaketa, egiteratze, ikuskatze nahiz
zaintze alorretako goi mailako azterlan edota proposamenak egitea, administrazioaren
iharduerari dagozkionak hain zuzen.
Kidego
honetan sartu ahal izateko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 43.
atalean A Taldearentzat ezarritako titulua izatea eskatuko da.
b) Kudeaketa
Kideagoari: goi mailako eginkizunetan lankidetza eskaintzea, araudia ezartzea,
espediente normalizatuen erabaki-proposamena egitea eta goi mailakoei ez
dagozkien azterlan eta txostenak prestatzea.
Kidego
honetan sartu ahal izateko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 43.
atalean B Taldearentzat ezarritako titulua izatea eskatuko da.
c) Administrazio
Kidegoari: goi mailako eginkizunen prestaketarako nahiz berorien ondoriozko
elkarlanak burutzea, dokumentazioa egiaztatzea eta bere konplexutasunagatik Goi
Mailako Kidegoei ez dagokiena prestatzea; horiez gain, Kidego honi dagokio,
halaber, mekanografia-lanak, eskulanak edota zenbaki-hainbaketa lanak egitea,
baita jendeari argibideak eman eta harrera egitea ere.
Kidego
honetan sartu ahal izateko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 43.
atalean C Taldearentzat ezarritako titulua izatea eskatuko da.
d) Administrari
Laguntzaile Kidegoari: administrazioaren iharduera alorretan laguntzaile lanak
egitea; makinaz idaztea eta gutunak bidaltzea; kalkulu bakuna; dokumentuak
transkribatzea; artxibatze-, sailkatze eta erregistro-lanak; fitxategiak
zaintzea eta jendeari harrera egitea, eta antzekoak.
Kidego
honetan sartu ahal izateko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 43.
atalean D Taldearentzat ezarritako titulua izatea eskatuko da.
e) Menpekoen
Kidegoari: ondasun publikoak jagotea eta zaintzea; bulego nahiz zentru
publikoetara joandako pertsonen kontrola; aretoen kokapenari buruzko
informazioa ematea; langai, altzari eta instalazioak zaintzea; eskutitzak
sailkatzea eta banatzea; makina birproduzitzaileak erabiltzea; dokumentuak eta
espedienteak igortzea, jakinerazpenak ematea, eta, orohar, jagole-etxezainaren
berezko eginkizunak.
Kidego
honetan sartu ahal izateko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 43.
atalean E Taldearentzat ezarritako titulua izatea eskatuko da.
f) Fakultatiboen
Goi Mailako Kidegoari, Erdi Mailako Teknikarien Kidegoari eta Teknikari
Laguntzaileenari: Kidego horietan sartu ahal izateko eskatutako tituluak
lanbide bat egiteko esku ematen dionez, lanbide horretako eginkizunak betetzea,
bai eta ikasketa jakin batzuk emandako ezaguera berariazkoa eta zehatza
eskatzen duten eginkizunak ere.
Fakultatiboen
Goi Mailako Kidegoan, Erdi Mailako Teknikarien Kidegoan eta Teknikari
Laguntzaileen Kidegoan sartu ahal izateko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko
Legeko 43. atalean A, B, eta C Taldeentzat ezarritako titulua izatea eskatuko
da, hurrenez hurren. Kidego horiei dagozkien aurrekontuetan sartutako
langile-zerrendek adieraziko dute titulazio jakin bati nahiz, hala balegokie,
titulazio batzuei zenbat lanpostu dagozkien.
3.- Nolanahi
ere, titulazio bera eskatzen duten lanpostuak deialdi bateratuez eta
hautaketa-saio amankomunez beteko dira.
4.- Sortzen
diren Kidegoen berezko eginkizunek inolaz ere ez dute esan nahiko lanpostu
jakin batzuk Kidego horiei gordetzen zaizkienik.
Gehigarrizko
Xedapena
1.- Lan-Harremanetarako
Batzordeko funtzionariei Gizarte Segurantzaren errejimen orokorra ezarriko
zaie.
2.- Legez
ezarritako mugikortasun bideen ondorioz beste Administrazioetatik Batzordean
sartzen diren funtzionariek jatorrizko gizarte aurrikuspenezko errejimena
izango dute.
Aldi
Baterako Xedapenak
Lehenengoa
Lan-Harremanetarako Batzordeak, Lege hau
indarrean jartzen den egunetik hasita sei hilabeteko epean eta bertan
adierazitako aginduekin bat etorriz, bertako lanpostuen eginkizunak aztertu eta
sailkatuko ditu, funtzionariei, langilego laboralari eta behin-behingoko
langilegoari dagozkionak zehaztuko dituelarik; hori ezezik, lanpostuen
zerrendak prestatu eta onartuko ditu, bakoitzari izendatutako lantoki-osagarria
eta, hala badagokio, osagarri berezia zenbatekoa den adieraziko duelarik, eta
horren arabera, kidegoen eta langilego laboralaren aurrekontuetan sartutako
langile-zerrenda ezarriko du.
Bigarrena
1.- Abuztuaren
2ko 30/1984 Legeko Aldibaterako Seigarren Xedapenaren laugarren idazatian
erabakitakoaren babesean, aldibaterako lankidetza kontratu administratiboa
izanik funtzio publikorako sarbidearen zain Lan-Harremanetarako Batzordearen
zerbitzupean dagoen langilegoak funtzionari edota langile laboral finko izaera
lor dezake, bere eginkizunen sailkapenaren arabera, horretarako antolatutako
saio osagarrien bitartez. Saio horien edukia lehiakideak bete beharreko
eginkizunei lotuko zaie, horretarako ezartzen diren merezimenduak eta
baldintzak egiaztatuaz.
2.- Aurreko
idazatian ohartemandako ondorioetarako, Lan-Harremanetarako Batzordeak
merezimenduen lehiaketarako deia egingo du, lanpostuen zerrenda onartu ondoren;
lehiaketa horretan parte hartu ahal izango dute iharduneango zerbitzu egoeran
daudenek eta borondatezko lan-utzialdian edota zerbitzu bereziak eskaintzen
daudenek.
Lehiakidea hautaketa prozesura azaltzen ez
bada edota berori gainditzen ez badu, kontratu harremana berez eta besterik
gabe amaitzea erabakiko da; nolanahi ere, erabaki hori lehiaketa erabakitzen
den egunetik hasi eta handik hiru hilabeteko epe barruan gauzatu beharko da.
Alabaina, doakion langilegoak funtzio publikorako sarbiderako hurrengo
deialdietan parte har dezake, eta lehendik emandako zerbitzuak baloratu egingo
zaizkio, funtzio publikoaren esparruak hartzen duen langilegoarentzat
Aldibaterako Hirugarren Erabakian ohartemandako baldintza eta muga berberekin.
3.- Hautaketa
prozesua gainditurik, funtzionari edota langile laboral finko izatea lortzen
duten lehiakideek lehendik izendatuak zituzten lanpostuak beteko dituzte.
4.- Aurreko
idazatietan agindutakoa bete arte, aldibaterako kontratudun langilegoak egingo
zerbitzu-harremanari eutsiko dio, lehendik betetzen ari zen lanpostuan segituko
du, lanpostu horiei emandako izaera alde batera, eta dagozkion ordainketak
Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legean ezarritako errejimenera egokituko
zaizkio.
Hirugarrena
1.- Lege
hau indarrean jartzen denean Lan-Harremanetarako Batzordean bitarteko legez
diharduen langilegoak funtzionari edota langile laboral finko izatea lor
dezake, bere eginkizunen sailkapenen arabera, Lan-Harremanetarako Batzordeak
horretarako deitutako lehiaketa-norgehiagoka libreko prozedura bidez; prozedura
horretan, langilego horrek edozein Administrazio Publikotan lehendik emandako
zerbitzuak baloratuko dira, norgehiagoka aldian atera daitezkeen puntuen
ehuneko berrogeitabostekin gehienez.
Lege hau indarrean jartzen denetik egiten
diren lehendabiziko hiru lan-eskaintza publikoen ondorioz egindako deialdietan
ezarriko da balorazio hori.
Aurreko idazatian aipatzen diren deialdiak
bete ondoren funtzionari edota langile laboral finko izatea lortzen ez duten
langileek Lan-Harremanetarako Batzordeko zerbitzua utziko dute, azken deialdia
erabakitzen den egunetik hasita hiru hilabeteko epe barruan.
2.- Aurreko
idazatietan agindutakoa bete arte, bitarteko kontratudun langilegoak egungo
zerbitzu-harremanari eutsiko dio, lehendik betetzen ari zen lanpostuan segituko
du eta dagozkion ordainketak Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legean
ezarritako errejimenera egokituko zaizkio.
Laugarrena
Lehen adierazitako aldibaterako xedapenen
babesean funtzionari edota langile laboral finko izatea lortzen duten langileei
edozein Administrazio Publikotan emandako zerbitzuak aitortuko zaizkie,
hirurtekoen eta aintzinatasunaren ondorioetarako.
Indargabetzeko
Xedapena
Indargabeturik gelditzen dira Lege honen
aurkakoak diren xedapen guztiak, maila berekoak zein txikiagokoak izan.
Azken
Xedapena
Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamonean jarriko da indarrean.