2/1991 Legea, azaroaren 8koa, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen Legea aldatzekoa.
1991-11-08Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1991/11/25, 237. zk.; EAO, 2012/2/24, 47. zk.
§
132. 2/1991 LEGEA, AZAROAREN 8KOA, EUSKAL HERRIKO ERREPIDEEN EGITAMU NAGUSIA
ARAUPETZEN DUEN LEGEA ALDATZEKOA
ZIOEN ADIERAZPENA
Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen zuen maiatzaren 30eko 2/1989 Legeak, ekainaren 9ko 109 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zenak, Egitamuaren gai zen Sarearen Zerrenda jasotzen zuen Eraskinean, bere seigarren ataleko bigarren parrafoko a) zatian eta zazpigarren ataleko parrafo berdineko bigarren zatian ohartemandakoa betez.
Argitaratu
zenetik nabarmenki azkartu dira Autonomi Elkarteko eta Aldundietako
Administrazioak aldundien titularitateko errepideen izendapenei buruzko
azterketak burutzeko egiten ari diren ahaleginak, aipatutako 2/1989 Legearen
seigarren atalarekin eta bateragarriekin bat etorriz, autonomi-aurretiko aldian
hauen administrazioaren egoerak hain ezberdinak zirenez.
Honen
emaitza bezala etorri dira, batez ere, bide zatien luzeerari buruzko datuak
ezartzea, edo hauen hasiera eta bukaera puntuak mugatzea ere, Legearen
Eraskineko Egitamuaren gai den Sarearen Zerrendan azalduko direlarik.
Hala
eta guztiz ere, Egitamuaren gai den Sarearen zerrenda ez da bukatutzat ematen
hobekuntza honekin; hori lortu ahal izateko egokitzat jo da Zerrenda aldakorrak
diren zirkunstantzia batzutara egokitzeko araubidea arintzea, horretarako,
aurretik Euskal Autonomi Elkarteko Errepideen Egitamu Nagusiaren Batzordeak
txostena egin ondoren, aldakuntza teknikoak egiteko ahalmena emanez.
Legearen
testuak hiru atal, indargabetze xedapen bat, azken xedapen bat eta Eraskina
izango ditu.
Lehenengo
Atala
Euskal
Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989
Legearen zazpigarren atala honela gelditzen da:
"1.- Euskal Herriko
Errepideen Egitamu Nagusia izango da, Autonomi Elkarteko errepideen sareak
elkarri behar bezala egokituzkoak direla ziurtatzeko, Euskal
Herri-Administraritzek euren sareetako indarrean jarriko dituzten teknikazko
eta seinaleak jartzeko arauak finkatuko dituen, eta aintzin-neurriak, helburuak,
lehentasunak eta Egitamuaren Gai den Sarean gutxienez egin beharreko
hobekuntzak zehaztuko dituen agiria.
2.- Egitamuaren Gai den
Sarean, Kondaira-Lurraldeak elkarri edo Autonomi Elkartekoez besteko
Administraritzetako errepideekin elkartzekoak diren errepideak ere, horietako
bide-goaiaren garrantziaren arauera sartuko dira.
3.- Egitamuaren Gai den
Sareko errepideen zerrenda Lege honen eraskin gisa jasotakoa, eta hori
aldatzeko gai Euskal Autonomi Elkarteko Legebiltzarra izango da, teknikazko
aldakuntzetarako hurrengo parrafoan ezarritakoa izan ezik.
4.- Eraskineko
Egitamuaren Gai den Sareko errepideen teknikazko aldaketak, oinarrizko
aldaketarik eta/edo Zerrendako bidezatiak kendu edo berriak ezartzerik ez
dakarten guztietan, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz egingo dira, Euskal Herriko
Errepideen Egitamu Nagusiaren Batzordeak aurretik txostena eman eta gero.
Txostena eskatzen denetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen
barruan egin beharko da gehienez; hilabete igarota, txostena aldekotzat hartuko
da".
2.
Atala
Euskal
Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989
Legearen hamabosgarren ataleko hirugarren parrafoa honela gelditzen da:
"3.- Kondaira-Lurraldeetako
foruzko ihardutze-sailek, Errepideen Egitamu Nagusiko ekintza-egitarauetan
nahitaez bete beharrekoa benetan beteko dela bermatzeko aurrekontu eta
ekonomi-alorreko neurriak, Lege honetako erabaki gehigarrietako lehenengoan eta
Autonomi Estatutuko 10.25 atalean agindutakoa kontutan izanez eratuko
dituzte."
3.
Atala
Maiatzaren
30eko 2/1989 Legearen Eraskinaren ordez honako Eraskin hau ezarriko da.
Indargabetze
Xedapena
Indargabe
gelditzen dira Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen
maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen zazpigarren atala, hamabostgarren ataleko
hirugarren parrafoa eta Eraskina, eta baita bertan ezarritakoaren aurka doan
beste edozein ere.
Azken
Xedapena
Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren
biharamunean sartuko da indarrean.