2/1990 Legea, maiatzaren 3koa, Gizarteratzeko Gutxieneko Dirusarrerei buruzkoa.
1990-05-03Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1990/5/30, 106. zk.; EAO, 2012/2/29, 51. zk.
Indargabetua: 1998-06-09
§
125. 2/1990 LEGEA, MAIATZAREN 3KOA, GIZARTERATZEKO GUTXIENEKO DIRUSARREREI
BURUZKOA
ZIOEN
ADIERAZPENA
- I -
Baztertzeak eta pobreziak aspalditik izan
dutenaz bestelako itxura hartu dute gaur egun; horregatik zer diren zehaztea
eta horiei aterabideak emateko beharrezko egitarauak berriz aztertzea
ezinbesteko gertatzen da. Era berean, funtsezkoa da erakunde guztiek,
gizartekoezberdintasunei aurre egiteko, jokabide bateratua finkatzea.
Azpimarratu beharrekoa da pobreziak izan
dezakeen aterabide bakarra gizarte-bizitzako maila ezberdinetara iritsizko eta,
bereziki, egoera horiei aurre egiteko tresna gisa erabilizko alor-mailako
neurriak finkatuzkoa izango dela.
Alde horretatik, ekonomi hazkundea,
langabeziaren aurkako borroka, lanbide eta aribide-gaikuntza suztatzea,
gizarte-etxebizitzak ugaritzea edozergazko nahiz zergarik gabeko pentsio-sariak
igotzea, pobreziarenak egiteko azken helburua lortzeko funtsezko alderdiak
dira.
Halere, alor-mailako politika horiek
finkatzeko bidean eta horiek behar besteko eraginkortasuna izateko, babes edo
laguntza gutxien duten taldeen ezberdintasun-egoerak bakantzea ezinbestekoa da;
horretarako, Euskal Autonomi Elkarteko erakunde ezberdinek orain arte egindako
ahaleginak bultzatu eta kidekatu ditzaten gizarte-sorozpidetzako politiken
bidez, talde horiek gizartean parte hartzea ahalbideratu beharko da.
Euskal Autonomi Elkarteko Erakundeek
hartutako jokabide egingarriak baldintzatzen du bertako biztanleek bizitzarako
baldintza egokiak izatea; horretarako, egon dauden diru-baliabideak zentzuz
erabili beharko dituzte talde horiek gure Elkarteko gizartean, ekonomian,
lanbidean eta kulturan parte har dezaten.
Era berean, egoera horrek gure ekonomi
inguruko herrialderik gehienetan hainbat erantzun eta aterabide sortarazi ditu.
Europako Legebiltzarrak, 1988.eko
irailaren 16an, Estrasburgon, pobreziaren aurka jokatzeko erabakia hartu zuen;
erabaki horretan, diru-eskuarterik gutxieneko herritarrak gizarteratzeratzeko
bide emanezko gutxieneko errenta finkatzeko eskatzen zitzaien herri-agintaritza
guztiei.
Euskadin, Euskadi 1993.eko Europan
egitarauan jasota dagoen Pobreziaren aurkako Osoko Egitamua 1989. urtean zehar
indarrean jartzea, guztiok, gizarteratzeari eta gizarte-atxekipenari eutsiz,
asmotan ditugun helburuen bila joatearen erakusgarririk funtsezkoena da.
Halere, aipatutako Egitamuaren neurri
aurreratuenetariko bati, familiaren gutxieneko dirusarrera zehazten duenari,
buruzkoan izan dugun azturak beharrezko egiten du, berau finkatzeko erabili den
irizpideari jarraiki, lege honek gure Autonomi Elkarterako finkatzen duen
dirulaguntzaren izaerari bereziki arreta eginez, horren eratze-modua aldatzea,
gizartearen eskubide garrantzitsu baten sendotze-bidea ezartzen duena horixe da
eta.
Hori dela eta, lege honek zehazten duen
gizarteratzeko gutxieneko dirusarrerak oso aurreratutako eritzia du bere
sorburu, hori gizakienganako errespetuan oinarritzen da, baita honako uste
honetan ere, baztertze-egoera arrazoi intrinsekoen ondorio soilik ez, baita,
babes edo laguntza gehien jasotzen dituzten herritarrek giza-elkartasunez
jokatzen ez badute, aurkitzen diren egoeratik irtetzea eragozten dieten kanpoko
baldintzen ondorio ere ba delakoan, alegia. Hitz baten, gizarteratzearen
gutxieneko dirusarrerak, egon dauden gizarte mailako neurrien babespean,
doakienek bilatu ez zuten egoera suertarazi zuten arrazoiak aztertuz,
dirulaguntzaren onuradunek egoera horretatik irten ahal izateko beharrezko
baldintzak lortzea du xede. Eta guzti hori, beharrezko diren gutxieneko
baliabide hauek jarriz, pobrezia-egoera atzean uzten saiatuko direnak, bakoitza
gai den neurrian eta eurei zuzendutako bestelako gizarte-ekintza eta egitarauez
lagunduz, doakienak berak izango direla sinistuta.
Gorago esandakoaren arabera,
gizarteratzeko gutxieneko dirusarrerak ez du gozamendun-sail berri bat sortzeko
asmorik, onuradunak ordaina ematera bere burua behartuz, hori Euskadiko
gizarte-bizitzan bete-betean sartzeko bideak eman nahi ditu baizik.
- II -
Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legeak,
Euskal Herriko Autonomi Estatutuari buruzkoak, Aintzin Idazpuruko 9. atalean, orokorki
ezartzen duenez, euskal herri-agintaritzek, gizabanakoaren eta berori sartuko
den taldeen askatasuna eta berdintasuna zinezkoa eta egiazkoa izan daitezen,
diratekeen oztopoak erauzteko eta aldeko kondizioei eragiteko neurriak hartuko
dituzte.
Era berean, I Idazpuruko "Euskal
Herriko aginpideez" 10. atalaren 12, 13, 14 eta 39 zatietan Euskal
Autonomi Elkartearentzako gordetzen da Gizarte-Sorospidetza arloko bakarreango
aginpidea.
Autonomi Estatutuaren 9.2 atalak, bai
Espainiako 1978.eko Konstituzioak bai Autonomi Estatutuak berak erabilitako
erizpideei jarraiki, gauzazko aginpideak emanezkoa ez den arren, asmoen
aitorpen nahiz ondorio praktikorik gabeko egitarauketa soil ez,
lege-erakuntzaren funtsezko balioen finkapen baizik den agindu bat dakarkigu.
Era berean, herri-agintaritzak bere buruak behartzea dakar, gizarte-egoera dena
dela, giza-banakoen artean oinarrizko berdintasuna lortzeko xedez. Gai diren
ihardutze-erakundeek hartu beharreko arau ezberdinetan oinarritu beharko da
aldaketa-ekintza hori. Dena den, esandako atalaren ondorioz, bereziak izanezko
egoeratan herritarrei, bereizkeria onuragarrizko ekintzen bidez, tratamendu
ezberdinak ematea ahalbideratu dezaten neurriak hartzea zilegi dela jo behar
da, beti ere ekintza horiek berdintasun-eskubidearen hauspen izan gabe.
Gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren
legezkotasunak, lege honetan arautzen denez, dirubideak Euskal Herriko Autonomi
Elkarteko Aurrekontu Nagusien bidez eginez, sorozpidetarako diru-laguntza eta
gizarte-babespiderako gainontzeko diru-laguntzen osagarritarakoa izatea eta du
bere ezaugarri; eta horren helburua, gizarte-erapidetza horretatik kanpo
gelditzen diren herritarrek edo taldeek bakarrik joaterik izango duten eta
gizarte-babeserako herri-alorrak duen azken babesleku izatea da.
- III -
Legeak famili-banakoentzako
gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera ematea araupetzen du, famili-banakoa,
ahaidetasunari begira elkarrekin bizi diren kideen banakotzat hartuta; horrez
gain, bakarrik bizi diren gizabanakoei ere laguntza ematea araupetzen du.
Lege hau egun Autonomi Elkartean bertan
urte guztian bizi den biztanlegoari buruzko aintzin-azterketetan oinarrituta
dagoenez gero, eta gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera jasoko duten ustean beste
herrialdeetako jendearen agiango etorrerak eragozteko, hori jasotzeko honako
baldintza hau jarri da: Autonomi Elkartean gutxienez hiru urte lehenagotik
erroldaturik egotea; eta epe hori ezarri, aipatutako azterlanak aldi horretan
egin direlako, eta hori, jarri-asmotan zen dirusarrera honen berri herritarrek
izan baino doi-doi lehenagokoa delako ezarri da.
Familia urtebete lehenago osatu beharreko
baldintzaren bidez, alde batetik, gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren
kopuru haundiagoa lortu ahal izateko, norbere eskuarteez bizi daitezkeenak
dirusarrerara erakartzea eragotzi nahi da eta, bestetik, dirusarrera bakoitzak
bere aldetik jaso ahal izateko, elkarrekin bizizko banakoek banako hori haustea
eragotzi.
Era berean, baldintzatzat hartu da gutxieneko
eta gehieneko adinaren tartekoa izatea: 25 urtekoa ezarri da gutxienezkotzat,
hau famili berria osatzeko bataz besteko adintzat jo daitekeela kontutan
izanik, eta era berean, prestakuntza-aldia amaitutzat emateko eta, beraz, lan
munduan sartu behar izateko adintzat jotzen dena delako. Irizpide hori dute
Europako Ekonomia Elkarteko egungo lanbide-politikek, eta dirusarrerak
gizarteratzeko duen helburuarekin bat dator.
Halere, onuradun izan daitekeenaren
konturako haurrik edota ezindurik bizitzearen ondoriozko egoerak arintzeko ere,
laguntza hau izatea ohartematen da, eta horretarako ez da familia urtebete
lehenago osatzeko baldintza, ez eta gutxieneko adinari buruzkoa ere, bete
beharrik izango.
Gehieneko adina, bere aldetik,
zahartzaroagatiko herri-dirulaguntzen bestelako jaurpideei atxekita dauden
herritarrak kontutan izanez finkatzen da.
Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera,
onuradunari bizitzeko gutxienezko eskuarteak bermatzeko xedez, horrek izan
ditzakeen diruetorrien osagarritarako laguntza denez, legean esaten denez,
onuradunak diruetorri horien eta familiko kideen kopuruaren eretzean
kalkulatutako gizarteratzeko gutxieneko dirusarreran hainbatekoaren arteko
aldea jasotzeko eskubidea izango du zehazki. Onuradunak jaso ditzan diruzko
eskuarte guztietatik hezkuntza, gaikuntza, etabarretarako dirusarrerak kentzeko
aukera ohartematen da, horien berarizkotasuna eta zertako zehatza kontutan
izanik.
Laguntzaren zertako zehatza onuradunek
hori elikagaiak erosten erabili behar izatean ematen da aditzera. Era berean,
behar izanez gero finka daitezen ordainketak egin beharra leporatzen zaio.
Betebehar horren arrazoia dirusarrerak duen gizarteratzeko nahiaren ondoriozkoa
da, hori izango ez balu, osagarrizko dirulaguntza izatera mugatzez gainera,
berenez gizarteko bazterkeria-modu berriak sortzeko bide izan liteke eta.
Legeak, administraritzen arteko
harremanei arreta kontu haundiz eginez, Herri-Administraritzen elkarlan eta
hitzarmen-irizpideetan oinarritutako erakuntza-modua aurkezten du.
Aldi berean, erakundearteko
kidekaketa-eremuan funtsezko egitekoak izanezko, jarraibideak emango eta lege
hau eta honen helburu bereko bestelako egitarauak garatzeko eta ezartzeko
neurri egokien saloak egingo dituen Eraentza-Batzordea eratu da.
Dirubideketa-moduari dagokionez, eta
azaroaren 25eko 27/1983 Legeko Bigarren Idazpuruan agindutakoaren esparruan,
Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak eta Kondaira-Lurraldeetako Ahaldun Nagusiek
1989.eko maiatzaren 29an izenpetutako "Euskadi 1993.eko Europan"
Egitamu Berezia garatzeko Esparru-Hitzarmeneko hirugarren txatalean
ohartemandako ihardunbideari jarraitzen zaio. Horrek esan nahi duenez, laguntza
honen ordainketa bermatzeko Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiei egin diezazkien
eskualdeketak ez dira, inola ere, lurraldetasun-irizpideei jarraituzkoak
izango, eta aurkeztutako eta onartutako eskaeren arabera, zertako jakinekoak
izango dira.
I ATALBURUA
ERABAKI
OROKORRAK
1. Atala - Helburua
Lege honek, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan,
eta legearen beraren neurritan, bizitzeko oinarrizko premiei erantzuteko
diruzko eskuarterik ez duten pertsonak gizarteratzeko, gizarteratzeko
gutxieneko dirusarrera deritzon dirulaguntza sortzea du helburu.
2. Atala - Nolakoa
Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera
diruzko gizarte-laguntza gisa eratzen da. Indarrean dauden legeetan ohartematen
diren antzeko baliapide eta laguntza guztien ordezkotarakoa eta, hala
badagokio, osagarritarakoa izango da. Eman, janaritarako eta izendatzen
zaionarentzat bakarrik izango da, eta ez du bahikuntzagai edo eutsigai izan
beharko, ez eta zorren bermapidetarako ematerik ere izango.
3. Atala - Onuradunak
Ondorengo baldintzak bete ditzatenek
eskuratu ahal izango dute gizarteratzeko gutxienezko dirusarrera, lege honetan
ohartemandako baldintzei jarraiki:
a) Eskaera aurkeztu baino
urtebete lehenagotik gutxienez, famili jarea osatzea. Epe hori ez da kontutan
izango beren kargu gara-adinik gabekoak zein ezinduak dituztenekin.
b) Eskaera aurkeztu baino hiru
urte gutxienez lehenagotik, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko lurraldea osatzen
dutenetako edozein udaletan erroldaturik egotea.
c) Lege honetako 6. atalean
ezarritako neurri eta modutan, gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren
hainbatekoa baino eskuarte urriagoak izatea.
d) 25 urte baino gehiago eta,
zahartzaroagatiko herri-saria jasotzeko eskudibea izateko, horretarako legeetan
finkatutako urteak baino gutxiago izatea.
Hala ere, 25 urtetik beherakoak ere
onuradun izan daitezke, beti ere atal honetan ohartemandako gainontzeko
baldintzak bete eta beren kargu gara-adinik gabekoak edo ezinduak badituzte.
4. Atala - Familia jarea
Lege honen ondorioetarako, honako hauek
joko dira familia jaretzat: pertsona batek edo, hala badagokio, bik edo
gehiagok, eta ezkonduta edo ezkontzaren antzeko lotura iraunkorrez, etxekotzat
hartu izanagatik, 4. maila artekoan odol berekoak eta 2. maila arteko ahaide
izanez, elkarrekin daramaten bizitza-esparrua osatzen dutenak.
Adiskidetasun-arrazoiegatikako edo komenientziko elkarbizitza goragoko
zehaztapenetik kanpo geratzen da.
Atal honen ondorioetarako famili jaretzat
har daitezkeen taldeko bizitza-esparruen kasuak araudiz zehaztuko dira.
5. Atala - Onuradunaren betebeharrak
Onuradunek honako betebehar hauek izango
dituzte:
1.- Gizarteratzeko
gutxieneko dirusarrera ematean izan den helbururako erabiltzea.
2.- Hala
behar izanez gero, araudiz ezarri dadinari jarraiki finka daitezen ordainketak
egiteko bere gain hartzen duen beharkuna idatziz aurkeztea eta, hori,
laguntzaren onuradunak gizrtean sar daitezela suztatzeko. Horien zehaztapena
gehienbat Lanbide eta Aribidezko Gaukuntzaren eremuan egingo da, lan eginezko
zerbitzuak, beti ere, kanpo geratuz.
3.- Lege
honetan agindutakoari jarraiki, dirusarrera aldaztera, bertan behera uztera edo
kentzera eraman lezaketen gerora sortutako aldaketak jakitera ematea.
4.- Gizarteratzeko
gutxieneko dirusarreraren helburu eta xedeei darizkiekeen beste guztiak.
II ATALBURUA
6. Atala - Zenbatekoa
Gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren
zenbatekoa famili-osakide diren lagunen kopuruaren eretzean aldatuko da;
zenbateko hori finkatzeko oinarri lagun bateko familientzat ezarri dadina
izango da, horri, hala behar izanez gero, familia osatzen duten beste kide
guztientzat erabaki dadin osagarria gehituz.
Urteoro, Euskal Herriko Autonomi
Elkarteko Aurrekontu Nagusien legean zehaztuko dira aurreko idazatian
esandakoen zenbatekoak.
Onuradunak, aurreko idazatian
erabakitakoaren arabera ezarritako gizarteratzeko gutxieneko dirusarreraren
zenbatekoaren eta berak dituen eskuarteenen arteko aldea hainbatekoa jasotzeko
eskubidea izango du.
Dena den, famili bakoitzeko ez da
gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera bat baino gehiago ematerik izango.
7. Atala - Eskuarteen zehaztapena
Eskuarteak zehazteko, familia osatzen
duen lagunak edo duten lagunek errenta, lansari, bizisari nahiz bestelako
edozein titulu gisa jaso ditzan edo ditzaten irabazi guztiak kontatuko dira.
Era berean, lege honen ondorioetarako, diruzko
etekinik emateko gai izanezko jabetza, jaurgo edo gozamenerako legezko
agiripeko ondasun mugikor nahiz mugiezinak eta horietatik jaso daitezkeen
etekinak joko dira eskuartetzat. Ondasun horien balioarekiko ehuneko jakin
batzuk, baita hezkuntzarako, lanbide-gaikuntzarako izanezko zertako jakineko
diruetorriak eta gizarteko premia-egoerak arintzeko xedezkoak ere, eskuarteen
zenbaketatik kanpo araudiz utzi ahal izango dira.
8. Atala - Iraupena
Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera
emateko izan ziren arrazoiek diraten bitartean emango zaio dirulaguntza
onuradunari. Aurrekoaren kaltetan gabe, hasiera batetan gehienez urtebeterako
emango da laguntza hori eta berritu ahal izango da, lortutako emaitzen
balio-haztaketaren eretzean, araudiz finka daitezen baldintzetan.
9. Atala - Zorra sortzea
Eske-egileak 3. atalean esandako
baldintza guztiak betetzen baditu, eskaria gai den ihardutze-sailari aurkeztu
zitzaion hilaren hurrengoaren lehenengo egunetik aurrera sortuko du zorra
gizarteratzeko gutxieneko dirusarrerak.
10. Atala - Aldaketa
Etxea osatzen duten kide-kopuruan nahiz
dagokion gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera kalkulatzeko oinarritzat
izandako diru-eskuarteetan geroagoko aldaketarik izanez gero, laguntza agindu
bidez nahiz doakionak eskatuta haundiagotu nahiz murriztu ahal izango da.
11. Atala - Etenaldia
7. atalean ezarritako diru-eskuarteak,
aldi baterako, etxeko osakideen kopuruaren eretzean izendatutako zenbatekoa
baino haundiagoak izan daitezenean, hori ordaintzeari utzi egingo zaio, eta
horretarako zioak ezabatu daitezenean, doakionak eskatuta, ordaintzeari berriro
ekingo.
Era berean, dirusarrera jaso ahal izateko
jarritako ordainak egin ezina onuradunari geroago gertatuko balitzaio, edo gai
ez dela legez aldarrikatuko balitzaio ere ordainketa egiteari utzi egingo zaio.
Kasu horietan, familiko beharrak eta bere diruzko egoera kontutan izanik,
arrazoi horiek dirauten bitartean, familiko osakideren bati, hala behar izanez
gero, laguntzaren hainbatekoa aldatuz, ordainketa egiteko erabakia hartu ahal
izango da.
12. Atala - Indargabetzea
Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera
honako kasu hauetan indargabetuko da:
a) Laguntza jasotzeko
baldintzetakoren bat betetzen ez bada.
b) Onuraduna hil egiten bada.
c) Onuradunak, honi leporatu dakiokeen
arrazoiren bategatik, 5. atalean ezarritako betebeharretakoren bak, nahiz bere
gain hartutako betebeharrak betetzen ez baditu.
d) 11. ataleko bigarren zatian
ohartemandako ordainketa egiteari badaezbada uzteko bide izan ziren arrazoiek
urte terditik gora jarraitzen badute.
e) Irabazien aitorpenean gezurrez
edo gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera lortzeko edo horri eusteko edozein
eratako marrukeriaz jokatzen bada. Horrelakoetan, araudiz agindu dadinaren
arabera, bidegabez jasotako kopuruak itzulerazi egin beharko dira.
f) Bizitokia Euskal Herriko
Autonomi Elkarteko lurralde-esparrutik kanpoko udalerriren batera aldatzen
bada.
13. Atala - Behin behineko emakida eta
mantenu eskubidea
Ezkontza baliogabetu, banantzeko edo
bizi-alargundutzeko kasuetan, indarrean dagoen legediari jarraiki, onuradunak
ezkontideen arteko mantenu-eskubideak baliarazi ezean ez da gizarteratzeko
gutxieneko dirusarrera emango, eta bitartean behin behingo ordainketa egingo
da.
Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera
ematea eta ordaintzea dagokien erakundeek onuradunei zer eskubide dagozkien eta
dagokion jazarpena egiteko edo epaia betebideratzeko egin beharreko izapideak
zeintzuk diren jakin araziko diete.
Jazarpenak aurrera eginez gero,
onuradunak, epaia gauzatzetik aurrera, ordaintzen zioten gizarteratzeko
gutxieneko dirusarreraren gehienezko kopurura arte, mantenu-eskubide gisa
jasotako kopuruaren hainbateko bera itzuli beharko du.
III ATALBURUA
ANTOLAKETA ETA
KIDEKAKETA
14. Atala - Erakunde antolaketa
Lege hau eta honen erabaki osagarriak
garatzeko eta ezartzeko gai, ondorengo ataletan agintzen denari jarraiki, Eusko
Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak izango dira.
15. Atala - Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzak,
Lan eta Gizarte-Segurantza Sailaren bidez, honako eginkizun hauek bete beharko
ditu:
a) Lege
hau osabideratzeko arauak egin.
b) Gizarteratzeko gutxienezko
dirusarreraren zaingoa eta haztaketa nagusia.
c) Gizarteratzeko gutxienezko
dirusarrerari buruzko estadistiken egitamuketa, kidekaketa eta taiuketa egin,
hala nola, estadistika-araupideen arabera, estadistika horiek gertatu eta
horiei iraun arazi.
d) Euskal Herriko Autonomi
Elkarteko Aurrekontu Nagusien egitasmotarakoan sartu beharreko egitarauak
gertatu.
e) Araudiz erabaki dadin eran,
laguntza ordaintzeko behar daitezen hainbatekoak Foru Aldundiei eskuratu.
16. Atala - Foru Aldundiak
Kondaira-Lurralde bakoitzeko Foru
Aldundiri honako hauek dagozkio:
a) Gizarteratzeko gutxieneko
dirusarrera onartzea, ukatzea eta, kasuan kasu, aldatzea, kentzea edo
indargabetzea, eta onuradunari gaineratzen zaizkion betebehar eta ordainetan
eman beharrekoak ezartzea.
b) Onuradunei
hilero ordaintzea.
c) Dagokion
Kondaira-Lurraldeko udalekin elkarlanean egitarauari jarraipen egin, eta
ondorioak Eusko Jaurlaritzari jakin araztea.
17. Atala -
Udalak
Euskal Herriko Autonomi
Elkarteko Udalei, oinarrizko gizarte-zerbitzuen bidez, honako egiteko hauek
dagozkie:
a) Eskaerak
jasotzea, zehaztapidetzak bideratzea eta dagokion Foru Aldundiari bidali
beharreko erabaki-saloa egitea. Saloa laguntza ematearen aldekoa bada,
languntzaren kopurua, horren aldizkotasuna eta onuraduna egitera behartzen
deneko ordainak zeintzuk diren ere finkatu beharko dute.
b) Gizarteratzeko
gutxieneko dirusarrera eman zaien onuradunen etenik gabeko jarraipena egitea
eta, hori, laguntza emateko izandako arrazoiek bere horretan jarraitzen duten
eta onuradunak bere gain hartutako ordainak egiten dituen ala ez egiaztatzeko.
18. Atala - Erakunde-arteko elkarlana
Gaitasunaren jabe diren
herri-administraritzek lege hau ezartzeari darizkion ekintza berezien
erakunde-arteko elkarlana ziurtatu ahal izateko, elkarlanerako goren sail
mailako Eraentza-Batzordea sortzen da.
1.- Honako
hau da Eraentza-Batzordearen osaketa:
a) Lan eta Gizarte-Segurantzako
Sailburuaren saloz, Jaurlaritza-Batzarrak izendatuta, Eusko Jaurlaritzako hiru
ordezkari.
b) Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko
Foru Aldundiek izendatutako ordezkari bana.
c) Ordezkotzarik haundieneko
Euskal Udal Elkarteko ordezkari bat.
2.- Honako
hauek dira Eraentza-Batzordearen egitekoak:
a) Lege hau osabideratzeko eta
ezartzeko arauak egiteko erizpideen saloak egitea, Eusko Jaurlaritzako Lan eta
Gizarte-Segurantza Sailaren ahalpideen kaltetan gabe.
b) Eusko Jaurlaritzak egindako
haztaketa nagusia ikertu eta aztertze eta, hala behar izanez gero, beharrezkoak
izan daitezen aldaketa-saloak egitea.
c) Herri-Administraritzen alor
honetango ekintzak kidekatzeko hartu beharreko neurrien saloak egitea.
d) Gai diren
Herri-Administraritzekihardunak behar bezala betetzeko eta aurrera eramateko
beharrezko izan daitezen ekintzen saloak egitea.
e) Lege-erapidetzaren bidez
agindu dakizkion beste egiteko guztiak.
IV ATALBURUA
IHARDUNBIDEA
ETA DIRUBIDEKETA
19. Atala - Bideraketa
Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera
doakionak eskatu ondoren aitortuko da. Eskearekin batera 3. atalean ezarritako
baldintzak betetzen direla egiaztatzeko beharrezko izanezko agiriak eta araudiz
finka daitezenak aurkeztu beharko dira.
Dena dela, Administraritzaren esku
geratzen da onuradunen aitorpenak egiaztatzeko eskubidea. Horretarako,
beharrezko xehetasun eta txosten guztiak eskatu ahal izango dizkie beste
erakunde edo herri-mailako nahiz norbanako-jabetzapeko izaikiei.
20. Atala - Isilpekotasuna
Aurreko atalean esandako xehetasun eta
txostenek onuradunak Lege honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela
egiaztatzeko beharrezko direnetara mugatu beharko dute.
Dena dela, gaitasunaren jabe diren
erakunde aginpidedunek zehaztapidetzen biderapenetan lortutako xehetasunen
isilpekotasuna bermatzen da.
21. Atala - Jazarpenak
Gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera
emateko, aldatzeko, etetzeko, indargabetzeko edo ukatzeko erabakiaren aurka eskari-egileak
indarrean dauden legeetan ohartemandako jazarpenak egin ahal izango ditu.
22. Atala - Dirubideketa
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko
Aurrekontu Nagusietan urteoro izendatuko dira lege honen erabilerarako emandako
diruzko eskuarteak.
Eusko Jaurlaritzak, Aurrekontuak
onartzetik aurrera, gizarteratzeko gutxieneko dirusarreren ordainketei aurre
egiteko beharrezko zenbatekoak bermatuko dizkie Foru Aldundiei. Eskuratu
beharreko zenbatekoa, kondaira-lurralde bakoitzak onartutako eskaeretan oinarrituz
eta araudiz finka dadin ihardunbidearekin bat etorriz ezarriko da.
Erabaki Gehigarriak
Lehenengoa
Gizarteratzeko gutxieneko dirusarreren
zenbatekoa 1990. urtean hileko, 30.000 pezetakoa izango da.
Famili jarea lagun batek baino gehiagok
osatuzkoa bada, lehen aipaturiko zenbatekoari 0,3koa gehituko zaio
onuradunarekin bizi den lehenbiziko kidearengatik; gorago esandakoekin bizi
diren bigarren, hirugarren eta laugarren kideagatik berriz 0,2koa eta
gainotzekoegatik, 0,1koa.
Bigarrena
Lanbidea suztatu eta lege honetan
ohartemandako laguntza jasotzeak lanbidearen aurkako ekintzetan aritzea ekarri
ez dezaneko asmoz, Eusko Jaurlaritzak araudiz soldata eta lansaritatikako
diruetorriak izanezko familietarako osagarritarako bestelako laguntzak jarri
ahal izango ditu.
Hirugarrena
Taiuz Estaduaren agintepekoak diren
herri-alorreko legeetako alderdiak jasotzen dituen 2. atala, laguntzak lege
honetan esaten denez janaritarakoak direlakoa araupetzen duen heinean, Estaduko
legeetan aldaketarik izan dadin une berean berez eta besterik gabe aldatuko
dela ulertzen da.
Esandako legeak aldatuz gero, legediko
sortarau berriekin elkargarria nahiz egokitasunez ulergarria den heinean,
Autonomi Elkarteko legeetan berarizko egokiketarik egin artekoan, indarrean
jarraituko du aginduak.
Laugarrena
12. ataleko e) zatian ohartematen den
gizarteratzeko gutxieneko dirusarrera atzera itzuli behar izateko erabakia
hartuko balitz, behar ez denez jasotako zenbatekoak, legezko ondoriotarako, herri-mailako
diru-sarreratzat hartuko dira.
Boskarrena
Lege hau indarrean jartzean, 18. atalean
ohartemandako Eraentza-Batzordea izango da otsailaren 28ko 39/1989 Dekretuz
sorturiko Pobreziaren Aurkako Egitamuko Eraentza-Batzordearen ordez, eta
esandako arauan honi izendatzen zitzaizkion egiteko guztiak bere gain hartuko
ditu, baita martxoaren 4ko 64/1989 eta abuztuaren 31ko 200/1989 Dekretuetan eta
hauek osabideratzeko arauetan ohartemandakoak ere.
Seigarrena
Eusko Jaurlaritzak Lege hau erabiliz lortutako
emaitz guztiak barne izanezko argipide-txostena urteoro bidaliko dio Eusko
Legebiltzarrari.
Zazpigarrena
Eusko Jaurlaritzak 1992.eko ekainaren 30a
baino lehen egingo du herri-agintaritzen diru-aldetik egindako ahaleginaren eta
legea erabiliz lortutako gizarteratze-helburuen arteko egokitasun-mailaren eta
horrek Autonomi Elkarteko ekonomi eta gizarte-egoerari buruzkoan esandako garai
horretan duen eraginaren haztaketa eginezko azterlana.
Aldi Bateko Erabakiak
Lehenengoa
Eusko Jaurlaritzak lege hau araudiz
osabideratzen diharduen bitartean, gizarteratzeko gutxieneko dirusarrerak
emateko era, otsailaren 28ko 39/1989 Dekretuko III Atalburuaren 2. Saila eta 1989.eko
martxoaren 6ko Agindua legeko aginduen aurkakoak izan ez daitezen heinean,
horietan ohartematen dena izango da.
Bigarrena
Lege hau indarrean jartzean, otsailaren
28ko 39/1989 Dekretuan araupetutako familiaren gutxieneko dirusarrera jasotzen
dutenek, diru-laguntza jasotzeko aldia amaitutakoan, lege honen onurapean jarri
ahal izango dute.
Erabaki hau, martxoaren 21eko 64/1989
Dekretuko erabaki gehigarrietako lehenengoan ohartematen den diru-laguntza
jasotzen dutenei ere ezarri ahal izango zaie.
Azken Erabakiak
Lehena
Eusko Jaurlaritzari, Lege hau
osabideratzeko eta erabiltzeko beharrezko diren erabakiak emateko baimena
ematen zaio.
Bigarrena
Lege honen II. eta ondorengo
Atalburuetako erabakiak 1992.eko abenduaren 31a artekoan erabiltzeko izango
dira.
Erabaki Gehigarrietako Zazpigarrenean
ohartematen den haztaketa eginezko txosteneko ondorioak ikusita, Eusko
Jaurlaritzak beharrezko eritzitako egokiketei buruzkoa izan beharko duen
lege-egitasmoa aurkeztuko du.
Hirugarrena
Lege hau, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzeko egunaren biharamonean jarriko da indarrean.