2/1989 Legea, maiatzaren 30ekoa, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia Araupetzekoa.
1989-05-30Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1989/6/9, 109. zk.; EAO, 2012/3/10, 60. zk.
§ 115. 2/1989 LEGEA, MAIATZAREN
30EKOA, EUSKAL HERRIKO ERREPIDEEN EGITAMU NAGUSIA ARAUPETZEKOA
ATARIKOA
Konstituzioan
eta Euskal Herrirako Autonomi Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979
Oinarrizko Legearen 10.34 atalean agindutakoaren babespean, abenduaren 30eko
2.769/1980 Errege-Dekretuaren bidez, errepide eta bideen alorreko zerbitzuak
Erresumak Euskal Herriko Autonomi Elkarteari eskuratu zizkion.
Horrela
eman zitzaion hasiera errepide eta bideei buruzko foruzko berenezko jaurpideak
eguneratzeko aldaketa-aldiari; horri buruz autonomiaren eremuan zegoen
Konstituzioaren aurretiko adierazgarri bakarra Arabakoa zen, eta honi Errepideei
buruzko 1974.eko abenduaren 19ko Legea moldatzeari buruzko azaroaren 7ko
3.140/75 Dekretuan esaten zenez eusten zitzaion.
Bizkaiak
eta Gipuzkoak euren jaurpide bereziak birreskuratzeko eta, foru-jaurgopekoak
izan arren, Erresumak kudeatzen zituen errepide-zati batzuk Arabako Lurraldeari
eskuratzeko aldiak, alor horretako zerbitzuak Kondaira-Lurraldeei eskuratzeari
buruz Eusko Jaurlaritzak emandako martxoaren 5eko 45/1985 eta 55/1985,
irailaren 9ko 188/1986 eta otsailaren 24eko 22/1987 Dekretuen bidez, oraindik
gutxi dela amaitu dira.
Autonomi
Elkartearen barruan gaitasunen banaketa finkatu ondoren, egokia dirudi Autonomi
Elkarte Osorako Erakundeen eta horietako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko
Ihardutze-Saileen arteko Harremanei buruzko abenduaren 25eko 27/1983 Legeko
7.a.8) atalean aipatzen den Errepideen Egitamu Nagusiaren lege-jaurpidea
zehaztuzko araudi-esparrua gure esku izateak.
Lege-idazki
hau gainerako administraritzen agintepideei bete-beteko errespetoa izateko
oinarri-irizpidea betez egin da; ahalmenen banaketa kontutan izateak Euskal
Herriko errepideei buruzko bata-bestearen ondorengo Egitamu Nagusiak tresna
erakidetzaile eta erakidegarri direnez moldatu beharra areagotzen du. Horrela
eskatzen du bide-sareak jarraiangoak eta bateratzaile izateak, horietan egin
beharreko lanak elkarren antzeko izateak, bideen plangintza beste alorrekin,
hona nola garraioarekin, bide-goaia arautzearekin, lurralde eta ingurugiroa edo
ekonomia eratzearekin, bateragarri izateak, eta batez ere, hala eskatzen du
27/1983 Legeak xede duenarekin bat etorri beharrak, Lege horrek
Foru-Administraritzei, Euskal administraritzek teknikazko eta seinaleak
jartzeko arauak indarrean jartzearen kaltetan gabe, Autonomi Elkarte Osorako
Erakundeek onartutako Errepideen Egitamu Nagusian emandako aintzin-neurri,
helburu, lehentasun eta hobekuntzak gauzatu bederen egiteko agintzen bait die.
Ezaugarri
horrek egitamututakoa egokia eta horko egiterapenak bete-betekoak direla
bermatzeko bide emanezko haztaketa berezia eskatzen du, horiek bait dira Euskal
Herriko Errepideen Egitamu Nagusia, hori tajutzeko, aldatzeko eta
birraztertzeko aribidean eta bere edukian malgua izanez erakidetzeko tresna
denez eratzearekin, baita egitamututakoaren baliozko zaingoa egitea errazteko
irizpideak atontzearekin ere, lortu nahi diren alderdiak.
Zeregin
horretarako modurik egokiena Lege-mailako arauak izan behar du, bere
iraunkortasunagatik eta Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiak duen
esanahiagatik, atzera begira berrikuntzak dituena eta egungo autonomien
Erresuman berezia da eta.
Legea
hiru idazpuruz, hiru gehigarrizko erabakiz, bi aldi baterakoez eta hiru azken
erabakiz eratzen da.
Gai
nagusiei buruzko lehenengo idazpurua, hiru atalburu berezitan, Legearen
xedeari, Errepideen Egitamu Nagusiari buruzko agintepideen banakuntzari, eta
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko errepideen mailaketa egiteko eta izenak
jartzeko oinarizko erizpideei buruzkoa da.
Bigarren
idazpuruan Errepideen Egitamu Nagusiari buruz honako hauek aipatzen dira:
zerdena, eremua eta indarraldia; edukia; Euskal Herriko ihardunbideak, eta
horien tajuketa, birrazterketa eta aldaketa, eta horien egiterapena eta zaingoa
lau atalburu ezberdinetan garatzen dira.
Hirugarren
idazpurua Egitamua gauzatzeko beharrezko diren ihardunak elkarri egokitzeaz ari
da: bi atalburutan egituratzen da, lehenengoa gai nagusiei buruzkoa eta
bigarrena Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordea arautzeari buruzkoa
direla; Batzorde hori osakeraz kopuru-berdintasunezkoa eta ihardunak elkarri
egokitzeko oinarrizko tresna da, eta horren altzinetakoa 1984.eko azaroaren
19ko Aginduz sortutako Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiaren zaingo eta
aintzin-onarpenerako Batzordea izan zen.
Gehigarrizko
Erabakietan Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiari datxezkon alderdien
aipamen egiten da; aldi baterakoetan, Lurralde-Antolaketa, Garraio eta
Turismo-Sailaren Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiaren zaingo eta
aintzin-onarpenerako Batzordea sortzeari buruzko 1984.eko azaroaren 19ko
Aginduari, Lege honetan agindutakoaren aurkakoa izan ez dadin guztian,
behin-behingorako indarrean eusten zaio, eta Egitamuaren eta udal-mailako
hirigintza-egitamuketaren arteko loturaren aldibaterako jaurpidea arautzen da.
Azken erabakietan, Legearen edukia garatzeko gaitasuna, horren aurkako
erabakiak erabili beharrik eza eta Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia
Araupetzeko Legea indarrean jartzea ohartematen dira.
Azkenik,
Legearen eraskinean, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiaren zaingo eta
aintzin-onarpenerako Batzordearen baitan aurkeztutako Egitamuaren Gai den Sarea
osatzen duten errepide guztien azalpena egiten da.
Egitamuaren
Gai den Sarea hobeto ulertzeko, lege-jaurpideek indarrean dirauten artean eta
eskuraketak Autonomi Estatutuan ezarritako modutan egin ez daitezen artean,
aldi baterakotasunez Erresumaren agintepeko izan eta baimen emanezko
jaurpidepeko bidesarizko bidegurenei buruzko zerrenda hor nabarmenarazteak ba
du garrantzia; eta guztia bi arrazoigatik: lehenengo, eta Euskal Autonomi
Elkarteko lurren luze-zabala kontutan izanik, errepide guztiek, elkartzepide
direnez, elkarren artean duten eragin eta menpekotasuna nabaria da, eta
bidegurenen egitekoa funtsezkoa da. Horregatik, lanen plangintza eta horien
arteko lehentasunen finkaketa, horiek oinarrizko bide direlakotik eta horiek
kontutan izatetik abiatuta egin behar da; bigarren, Errepideen Egitamu
Nagusiaren lege-jaurpideak. Lege arauemaile honetan gehienez 18 urteko
indarraldia ohartematen du Egitamuarentzat, aldi hori bidesarizko bidegurenen
baimen-ematearen iraupen-aldia baino agian luzaroagokoa izan daitekeela.
Horrela bada, iraupen-aldi hori amaitu eta Autonomi Elkarteari eskuratu
ondoren, horiek Egitamu honetan sartzeko bestetarako gabe Legea aldatu beharra
ekarriko luke, eta horrek garbi dagoenez ez du itxura haundirik, elkartzebideak
funtsezko eta plangintzaren oinarrizko aurrekontutarakoak izanik.
I IDAZPURUA
GAI NAGUSIAK
LEGEAREN XEDEA
1. Atala
Lege honek Euskal Herriko Errepideen
Egitamu Nagusia zehaztea eta arautzea du xede, baita, Autonomi Elkarte Osorako
Erakundeen agintepideen barruan, Egitamu horri datxezkien ahalpide-erabilerak
elkarri egokitzea ere.
II ATALBURUA
AGINTEPIDEAK
2.
Atala
Euskal
Herriko Errepideen Egitamu Nagusia landu, onartu, zaindu, aldatu eta
birraztertzeko gai izango direnen ihardutze-sailak, Lege honetan agindutakoaren
arauera, Eusko Jaurlaritza, Autonomiazko Administraritzan errepideen alorrean
gaitasunaren jabe izan dadin Saila eta Errepideen Egitamu Nagusiarekiko
Batzordea izango dira.
3.
Atala
Eusko
Jaurlaritzari dagokio:
a) Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia onartzea.
b) Errepideen Egitamu Nagusiaren seiurteroko birrazterketa eta
ohizkoez besteko aldaketak onartzea.
4.
Atala
Errepideen
alorrean gaitasunaren jabe den Eusko Jaurlaritzako Sailari dagokio:
a) Errepideen Egitamu Nagusiaren Aintzin-adierazpena eta Egitasmoa
Lege honetan ohartematen denez gertatzea.
b) Errepideen Egitamu Nagusiaren ohizko aldaketak onartzea.
c) Kondaira-Lurraldeetako foruzko ihardutze-sailek adierazi ditzaten
saloei buruzko txostena Lege honetan ohartematen denez egitea.
d) Legeei jarraiki, Errepideen Egitamu Nagusiaren zaingoa egitea eta
horiek modu egokian egin daitezenaz arduratzea.
e) Lege honen gai diren alorretan legeek eman diezazkioten gainerako
ahalmen guztiak.
III ATALBURUA
ERREPIDEEN MAILAKETA ETA IZENAK
5.
Atala
1.- Lege honen ondoriotarako, Euskal Herriko
errepideak, euren erabilgaitasunaren arauera, lau saretan mailakatuko dira:
lehen-mailako interesgarritasunezko, oinarrizko, eskualdeko eta toki-mailako
saretan.
1.a. Lehen-mailako interesgarritasunezko sarean
nazioarte-mailako bideak, guztientzako interesgarritasuneko muga-pasaratara,
portu eta aideportuetara eramaten dutenak, eta ibilbide luzeko autonomi arteko
garrantzi haundiko goaia izanezko bideak sartuko dira, baita bertan garraio
astun ugari edo kanpotikako nahiz barruko merkatalgai arriskutsu asko samar
ibiltzen denekoak ere.
1.b. Oinarrizko sarea, lehen-mailako
interesgarritasunezko sarekoak izan gabe, ibilbide osoak osatuz,
Kondaira-Lurralde bakoitza egituratzen duten errepideek osatuko dute, baita
goai handia izanik, Kondaira-Lurraldeak elkarri edo beste Autonomi Elkarteekin
estekatzeko izaten direnek ere.
1.c. Eskualdeko sareak, goai haundia izan gabe,
elkarren ondoko eskualdeen arteko lotura eginezko errepideak hartuko ditu.
1.d. Toki-mailako sarea, gorago esandako beste
sareetan sartzen ez diren errepideek osatuko dute.
2.- Autonomi Elkarte Osorako Erakundeei dagokie,
aurreko idazatietan jasotako erizpideei jarraiki, Lege honetako 7.2 atalean
zehaztutako Egitamuaren gai den Sarearen mailaketa egitea.
6.
Atala
1.- Euskal Herriko errepideei, euren mailakako
sailkapena kontutan izanez jarriko zaizkie izenak.
2.- Bideei izenak emateko, honako irizpide nagusi
hauek finkatzen dira:
a) Egitamuaren Gai den Sarean sartutako errepideei izenak Lege honen
eraskinean agindutakoari moldatuz jarriko zaizkie.
b) Lehen-mailako interesgarritasunezko sareko errepideen izena
"N" batez hasiko da, atal honetako 3. lerroaldian ohartemandakoaren
kaltetan gabe.
c) Gainerako sareetako errepideena, horiek daudeneko
Kondaira-Lurraldeari dagozkion bat edo bi letraz hasiko da, ondoren oinarrizko
sarekoei hiru zenbaki eta eskualde eta toki-mailako sareetakoei lau erantsiko
zaizkiela; eskualde-mailako sarean lehenengo zenbakia "bi"-a izango
da eta toki-mailako sarean, "hiru"-a edo "lau"-a.
3.- Autonomi Elkartetik kanporako jarraibidea
duten bideetan, Administraritza Nagusiarekin eta ibilbide horrek hartzen dituen
gainerako herri-erakundeekin elkar hartuz finkatuko da.
Nazioarteko
bideen izenak, hala behar izanez gero, Euskal Herriko Autonomi Estatutuko 20.3
atalean agindutakoari egokituzkoak izango dira.
4.- Foruzko ihardutze-sailenak izan eta
Egitamuaren Gai den Sarean sartu gabeko errepideen izenak, aurreko idazatietan
adierazitako erizpideen arauera, elkar hartuz finkatuko dituzte.
Errepideen
Plan Orokorraren Batzordeak, gai honi buruzko aholkuak eman ahal izango ditu,
aholku horiek ez direlarik lotesleak izango.
II IDAZPURUA
ERREPIDEEN EGITAMU NAGUSIARI BURUZ
ZERDENA, EREMUA ETA INDARRALDIA
7.
Atala
1.- Euskal
Herriko Errepideen Egitamu Nagusia izango da, Autonomi Elkarteko errepideen
sareak elkarri behar bezala egokituzkoak direla ziurtatzeko, Euskal
Herri-Administraritzek euren sareetarako indarrean jarriko dituzten teknikazko
eta seinaleak jartzeko arauak finkatuko dituen, eta aintzin-neurriak,
helburuak, lehentasunak eta Egitamuaren Gai den Sarean gutxienez egin beharreko
hobekuntzak zehaztuko dituen agiria.
2.- Egitamuaren
Gai den Sarean, Kondaira-Lurraldeak elkarri edo Autonomi Elkartekoez besteko
Administraritzetako errepideekin elkartzekoak diren errepideak ere, horietako
bide-goiaren garrantziaren arauera sartuko dira.
Egitamuaren Gai den Sareko
errepideen zerrenda Lege honen eraskin gisa jasotakoa, eta hori aldatzeko gai
Euskal Autonomi Elkarteko Legebiltzarra izango da.
8.
Atala
1.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia 12
urterakoa izango da, aldi hori birrazterketa-bidez luzatu ahal izango delarik.
Errepideen
Egitamu Nagusia, bide-goaiaren bilakaerari eta seiurteko horretan zehar
egindako lanak izanez, argitaratzetik 6 urtera birraztertu beharko da.
Birrazterketa gehienez 12 urterakoa izango da.
Errepideen
Egitamu Nagusi bakoitza indarrean jartzeak, aurrekoa eta haren birrazterketa
beste gabe baliogabetuta uztea ekarriko du.
2.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusian
jasotako teknikazko eta seinaleak jartzeko arauen indarraldia ez da lerroaldi
honetan finkatutako iraunpen eta birraztertze-aldien menpeko izango.
3.- Errepideen Egitamu Nagusia ohizko eta
ohizkoez besteko aldaketen gai izan daiteke.
Teknikazko
eta seinaleak jartzeko arauei eta egitarauan sartutako ekintzen lehentasunei
doazkienak, eta Egitamuan bertan ohartemandakoak joko dira ohizko aldaketatzat.
Gainerakoak ohizkoez besteko aldaketatzat joko dira.
II ATALBURUA
EDUKIA
9.
Atala
Egitamuan,
aintzin-neurriak, helburuak, lehentasunak eta Egitamuaren gai den Sarean
gutxienez egin beharreko hobekuntzak eta euskal administraritzetako errepideen
sareetan indarrean jarriko diren teknikazko eta seinaleak jartzeko arauak ere
jasoko dira.
10.
Atala
1.- Aintzin-neurriak, helburuak, lehentasunak eta
hobekuntzak egitarau-bidez eratuko dira.
2.- Lurraldearen eta/edo teknikaren aldetik
batasun-arauzko diren ekintza guztiek osatuko dute egitarau bakoitza.
3.- Egitarau bakoitzeko ekintzak, bakoitzaren
gutxi gora beherako aurrekontua, lehentasuna, helburuak eta bakoitza
egiteratzeko epeak emanez aurkeztuko dira.
4.- Egitarau bereko ekintzen arteko lehentasunak,
bai gizarte-ekonomiazko erizpideei bai ibilbide ezberdinen arteko ekintzetan
elkar hartzeari begira finkatuko dira.
5.- Egitarauen edukia, orokorki Euskal Herriko
Errepideen Egitamu Nagusian sar daitezen helburuei atxikizkoa izango da, eta
ekintza bakoitzaren beharrei egokituko zaie.
11.
Atala
1.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusian
jasotako teknikazko eta iragarketa-arauak, beharrezko erakidetasuna ziurtatzeko
Euskal Herriko Autonomi Elkarteko administraritzen jabetzapeko errepideetan
indarrean jarriko diren eta derrigorrez bete beharreko arau guztiak izango
dira.
2.- Euskal Herriko errepideetako teknikazko eta
iragarketa-arauak, hiru taldetan sailkatu ahal izango dira: egitasmo-arautan,
eraikuntza-arautan eta bere onean eusteko arautan.
Egitasmo-arauek,
errepideko lanaren taiukeran kontutan izan beharreko alderdi guztiak arautuko
dituzte, plangintzatik hasi eta azkenean hura jaso artekoak, egitasmoetan
egindako aldaketak eta iragarketa ere barne izanez.
Eraikuntza-arauetan,
Euskal Herriko errepideetako edozein lanen jaurpidetarako izango diren oharpide
guztiak sartuko da.
Bere
onean eusteko arauek, Euskal Autonomi Elkarteko errepideei bere onean eustekoko
eta horien ustiaketarako bete beharko diren ezaugarri, helburu eta erizpideak
zehaztuko dituzte.
3.- Estatuko teknikazko eta iragarketa-arauak ordezko mailakotzat hartuko
dira.
Dena
den, Erresumak emandako teknikazko eta iragarpen-arauak, Autonomi Estatutuan
eta Erresumak Euskal Herriari errepide-alorreko aginteak eskuratzeari buruzko
abenduaren 30eko 2.769/80 Errege-Dekretuan agindutakoari dagokionez erabiliko
dira.
4.- Atal honetako lehenengo idazatian
agindutakoaren kaltetan gabe, Kondaira-Lurraldeetako ihardutze-sailek,
beharrezkotzat jo ditzaten alderdietan, teknikazko eta iragarpen-arauak garatu
ahal izango dituzte. Horiek onartu baino lehen, horretarako gai den Eusko
Jaurlaritzako Sailak, saloak Egitamuan jasotakoekin bat datozenari buruzko
txostena idatziz eman beharko du.
III ATALBURUA
GERTAKETA, BIRRAZTERKETA ETA ALDAKETA-ALDIA
12.
Atala
1.- Errepide-alorrean gaitasunaren jabe izanezko Eusko Jaurlaritzako Sailak, Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak horretarako egindako saloak aztertu ondoren, eta doakien beste arduralaritza-sailekin, lurralde-antolaketa eta inguru-giro, garraio, bide-goai eta ekonomiari atxikitakoekin batipat, elkar hartuz, Errepideen Egitamu Nagusiari buruzko Aintzin-adierazpena tajutuko du.
Autonomi
Elkarte Osorako Erakundeen eta horien Kondaira-Lurraldeetako Foruzko
Ihardutze-Sailen arteko Harremanei buruzko Legeko 7.a.8 ataleko 3. idazatian
agintzen denaren arauera, Foru Diputazioekin batera jokatzea ere ere
nahitaezkoa izango da.
2.- Errepideen Egitamu Nagusiari buruzko
Aintzin-adierazpena tajutu ondoren, Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak
horri buruzko txostena hilabeteren barruan egin beharko du; aldi hori igaro
ondoren, txostena aldekoa dela joko da.
3.- Horrela tajututako Aintzin-adierazpena,
Saileko Buruaren Aginduz, Agindu hori argitaratzetik hasi eta bi hilabeteko
aldian gutxienez, herri-argipideketara aterako da. Halaber, agiripaperak non
jarri eta nola aztertu ere, Agindu horretan zehaztuko da.
Esandako
aldiaren barruan, doakienek egokitzat jotako salo, jazarpen eta idarokizunak
aurkeztu ahal izango dituzte.
4.- Egitamu horren eraginpean gerta daitezkeen
Udal eta gainerako Administraritzei ere iritziak aldi horretan bertan eskatuko
zaizkie eta, hori, jazarpenak aldi horren barruan aurkezterik izan dezaten.
5.- Egitamua tujutu duen Sailak,
argipideketa-aldian zehar zehaztapideari egindako salo, jazarpen eta idarokizun
guztiak aztertu eta beharrezkoak jo ditzan aldaketak hilabeteren barruan egingo
ditu.
6.- Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeari
iritzia eskatu ondoren, gorago esandako aldaketak, hala badagokio, egitetik
aurrera, aurregitasmoari onartu arteko biderapenak egingo zaizkio.
7.- Errepideen Egitamu Nagusia Eusko Jaurlaritzak
Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko den Dekretoz onartu beharko
du.
13.
Atala
Errepideen
Egitamu Nagusiaren seiurteroko birrazterketa eta bertan egin beharreko ohizkoez
besteko aldaketak Egitamuaren onarpenerako finkatutako modu berean egingo dira.
14.
Atala
Ohizko
aldaketak onartzeko ardura alor horretako gaitasunen jabe den Eusko
Jaurlaritzako Sailarena izango da, eta onartu, horko Sailburuaren Aginduz
onartuko da eta hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratuko.
Hala
ere, egitarauan sartutako ekintzen lehentasunetan aldaketak egiteko,
Foru-Diputazioekin aurrez elkar hartu eta Errepideen Egitamu Nagusiarekiko
Batzordearen txostena beharko da.
IV ATALBURUA
INDARREAN JARTZEA ETA ZAINGOA
15.
Atala
1.- Kondaira-Lurraldeetako foruzko ihardutze-sailek, bakoitzak bere lurraldearen eremuan eta bere agintepideen arauera, gutxienez Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiko ekintzen egitarauan jasotako aintzin-neurri, helburu, lehentasun eta hobekuntza guztiak gauzatu beharko dituzte.
2.- Egitarau bakoitzean esaten diren lan guztiak,
Egitamua indarrean egon dadin bitartean eta egitarauan finkatutako hurrenkerari
jarraituz betetzea ezinbestekoa izango da. Hala ere, egitarauetan jasotako
ekintza bakoitzarako epeak eta gosteen aurre-usteak ez dira nahitaez bete
beharrekoak izango.
3.- Kondaira-Lurraldeetako foruzko ihardutze-sailek, Errepideen Egitamu
Nagusiko ekintza-egitarauetan nahitaez bete beharrekoa benetan beteko dela
bermatzeko aurrekontu eta ekonomi-alorreko neurriak, Lege hohetako erabaki
gehigarrietako bigarrenean eta Autonomi Estatutuko 10.25 atalean agindutakoa
kontutan izanez eratuko dituzte.
16.
Atala
Euskal
Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzek jarriko dituzte indarrean Errepideen
Egitamu Nagusiko teknikazko eta seinaleak jartzeko arauak. Arau bakoitzean
finkatuko da beren betebeharren norainokoa.
17.
Atala
1.- Egitamua egiteratzearen zaingoa egiteko
beharrezko diren ekintzak, hurrengo ataletan ohartematen denez, eta Kondaira-Lurraldeetako
foruzko ihardutze-sailen agintepideen kaltetan izan gabe, Eusko Jaurlaritzako
horretarako gai izan dadin Sailak eta Euskal Herriko Errepideen Egitamu
Nagusiarekiko Batzordeak egiteratuko dituzte.
2.- Argipideak eman eta Egitamuaren zaingorako
beharrezko izan daitezen gainerako modutako lankidetzaz, Errepideen Egitamu
Nagusian finkatutakoa egiteratzeko gaitasunaren jabe izan daitezen foruzko
ihardutze-sailek arduratu beharko dute.
18.
Atala
1.- Foruzko ihardutze-sailek, urte bakoitzeko
irailean bederen, honako hauei buruzko argipideak bidaliko dizkiote Errepideen
Egitamu Nagusiarekiko Batzordeari:
a) Lurralde bakoitzean ohartemanda, egitasmotan edo gauzatze-bidean
aurkitzen diren bide-lanen multzoa; Egitamuaren Gai den Sarerako eratutako
lanei buruzkoan, aurrekontuak, egiterapen-aldiak eta horien aldaketak
adieraziko dira gutxienez.
b) Errepideen Egitamu Nagusiko egitarauetan ohartemandakoak
zenbateraino bete diren.
c) Errepideen Egitamu Nagusiaren zaingorako ihardutze-sailek finka
ditzaten epeetan egitasmoak tajutzeko eta lanak gauzatzeko aintzin-usteak.
d) Indarrean dauden teknikazko eta seinale-jarketako arauei buruzkoan
egokitzat jotako idarokizunak.
e) Foruzko ihardutze-sailen eta Egitamuaren zaingorako
ihardutze-sailen ustez, Egitamua benetan betetzeko eta zaintzeko baliagarri
izan daitezkeen gainerakoak.
2.- Aipatutako argipideketa hori Euskal Herriko
Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak aztertu eta, Lege honetako 15.
atalean ohartemandakoa elkarri egokituz betetzeko, ekintzen adierazpena
eginezko egutegia gertatuko du, ondoren Kondaira-Lurraldeetan horretarako gai
diren foruzko ihardutze-sailek onartzearen kaltetan gabe.
3.- Kondaira-Lurraldeetako foruzko
ihardutze-sailek Euskal Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeari,
Egitamuaren Gai den Sareko bide-lanetako egitasmo bakoitza teknikazko eta
seinaleak jartzeko arauei eta Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiko
egitarauen behartze-indarrezko edukiari datxekiena dela egiaztatuzko txosten
eta agiripaperak ere bidali beharko dizkiote.
Batzordeak
argipide horiek aztertu eta ekintzen eta Egitamuko egitarau, teknikazko eta
seinaleak jartzeko arauen arteko atxikitasunari buruzko txostena eman ahal
izango du.
19.
Atala
Kondaira-Lurraldeetako
foruzko ihardutze-sailek Egitamuaren Gai den Sarean Egitamuko nahitaez bete
beharreko edukiarekin bat ez etorrizko lanak egin nahi ditzatenean, lan horiek
egin aurretik, Lege honetan ohartemandako aribidez Egitamuan sartzeko saloa
egingo dute. Beharrezkotzat jotako saloak egitea Errepideen Egitamu
Nagusiarekiko Batzordearen zeregina izango da.
ELKAR-EGOKITASUNA
ALDERDI NAGUSIAK
20.
Atala
1.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusian
Erresumako edo beste Elkarteetako Administraritzek egitamututakoari doakiekeen
ekintzak oharteman daitezenean, ekintza horiek elkarrekikotasun-irizpideei jarraiki eta bakoitzaren ahalmen
eta eskurantzen esparruan egokituko zaizkie elkarri.
Eusko Jaurlaritzak Erresumako Administraritzari, gaur egun honek kudeatzen dituen bideetan eta Lege honetako 21. atalean agindutakoaren kaltetan gabe, Errepideen Egitamu Nagusiaren indarrez, Administraritza horrek egiteari egoki eritzitako lanak egiteko saloa egingo dio.
2.- Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek
aldezaurre eskatuko eta emango dizkiote elkarri errepide-alorreko lanak, Euskal
Herriko Autonomi Elkartekoez besteko Administraritzekin batera jokatuz, nola
egingo direnari buruzko iritziak eta argipideak.
3.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiko
egitarauetan sartutako lanak Kondaira-Lurralde bati baino gehiagori
doazkienean, horiek egiteratzeko foruzko ihardutze-sailek elkar hartuta jokatu
beharko dute. Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak, egitasmoak eta lanak
egiteko epeak elkarri egokitzeko berarizko ardura izanez, horri buruzko saloak
egin ahal izango ditu.
21.
Atala
Euskal
Herriko autonomi Administraritzaren eta Erresumako, autonomi, Foru eta
Udal-mailakoetako administraritzen arteko bide-alorreko ekonomi, teknika eta
administrazio-mailako lankidetza, Legeetan ohartemandako esate-modu eta
neurritan, borondatezkoa izango da.
II ATALBURUA
EUSKAL HERRIKO ERREPIDEEN EGITAMU NAGUSIAREKIKO BATZORDEA
22.
Atala
1.- Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordea
eratzen da, eta honako hauek osatuko dute:
a) Errepideen alorrean gaitasuna duen Sailaren saloz,
Jaurlaritza-Batzarrak izendatuko Eusko Jaurlaritzaren izeneko hiru ordezkarik
eta horietako bat Batzordeburu izango da.
b) Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horien
Kondaira-Lurraldeetako Ihardutze-Sailen arteko Harremanei buruzko azaroaren
25eko 27/1983 Legeko 2. atalean ezarritako irizpideetan oinarrituz eta horien
arauera, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Diputazio bakoitzak izendatutako
ordezkari banak.
2.- Batzordeak egin ditzan bilkuretara, bere
baitan erabaki ondoren, aztertuko diren gaiak direla eta, doakiekeen beste
Administraritzetako ordezkariei dei egin ahal izango die. Aukera berdinean,
Euskal Autonomi Elkarteko ordezkotzarik haundiena duten Udal-Elkarteetako
ordezkariei dei egin ahal izango zaie.
3.- Errepideen alorrean gaitasunaren jabe den
Eusko Jaurlaritzako Sailak, Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeari, honek
eskuratuta dituen egitekoak betetzeko beharrezko izan dezan teknikazko eta
administraritza-mailako laguntza segurtatuko dio, parte hartzen duten gainerako
Administraritzei ere eskatu ahal izatearen kaltetan gabe.
4.- Honako hauek izango dira Euskal Herriko
Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordearen egitekoak:
a) Gaitasunaren jabe den Eusko Jaurlaritzako Sailaren ahalmenen
kaltetan gabe, Errepideen Egitamu Nagusia tajutzeko irizpideen saloak egitea.
b) Errepideen Egitamu Nagusiaren edukiarekiko saloa egitea.
c) Errepideen Egitamu Nagusiaren Aurre-Laburpenari buruzko txostena
egitea.
d) Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusiaren birrazterketari eta
aldaketei buruzko txostena hilabeteren barruan egitea.
e) Lege honetako 6. atalean finkatutako irizpideen arauera, Euskal
Herriko errepideen sareetan sartzen diren bideen izenak elkarri egokitzeko
neurrien saloak egitea.
f) Bere ardurapeko gaietan, eska dakizkion aholkuak eta txostenak
ematea.
g) Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia benetan betetzeko eta zaintzeko
beharrezko izan daitezen neurrien saloak Foru eta Autonomi administraritzei
egitea.
h) Legeek eman diezazkioten gainerako egitekoak.
5.- Errepideen
Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak Ihardunerako Araudia egin eta onartuko du. Dena den, horren Erabakiak baliozkoak izateko erabateko
gehiengoa beharko da."
Erabaki
Gehigarriak
Lehenengoa
Azaroaren
25eko 27/1983 Legeko 28 atalaren 1. lerroaldiko b) letran eta 8. lerroaldian
agindutakoarekin bat etorriz, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, lanak elkar
hartuz egin beharreko guztitan, Errepideen Egitamu Nagusia garatzeko saloak
aztertu eta horiek Jaurlaritzari eta Foru Diputazioei egin ahal izango dizkie.
Bigarrena
1.- Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia
doakion lurralde eta hirigintza-egitamuketari hirigintzako eta
Lurralde-Antolaketako legepideetan ezarri dadinez egokituzkoa izango da.
2.- Errepideen Egitamu Nagusiaren noiz artekoak
ez du Egitamuaren gai den sarean egin beharreko lanen egitaraua besterik
zehaztuko; ondorioz, eta beharrezko diren hirigintza-erapidetzen bidez,
etorkizunean Elkarte-lurraldeko errepide-sareen garapena erraztu ahal izateko
beharrezko eritzitako lur-emendio guztiak egin ahal izango dira.
3.- Dena den, Euskal Herriko Errepideen Egitamu
Nagusia onartzeak, horrek hartzen dituen udal edo hirigintza-aldeen lurralde
edo hiri-egitamuketarako tresnak Egitamuaren garapenerako egitasmoak
egiteratzearekin bateraezinekoak izan daitezenean, horiek egokitzea ekarriko du
berekin. Esandako egitasmoak onartzeak, dena dela, horietan ohartemandako lanak
bertan behera egiteratzeko gaitasuna emango du.
Hirugarrena
Euskal
Herriko Errepideen Egitamu Nagusiko egitarauetan sartutako ekintzak
egiteratzeko beharrezko izan daitezen ondasun eta eskubideez gabetzea eta, hala
badagokio, zerbitzu-zorrak jartzea, indarrean dauden legeen arauera egingo da.
Errepideen
Egitamu Nagusi bakoitza onartzeak, nahitaezko jabego-kentzeari buruzko
legepidetako egitarauetan sartzen diren lanak egiteak ematen dituen ondasun eta
eskubideei buruzkoan, legepide horretan ohartemandako eran lanak ahalik eta
azkarren egin beharrekotzat aldarrikatzea ekarriko du berekin.
Aldi
Baterako Erabakiak
Lehenengoa
Errepideen
Egitamu Nagusiarekiko Batzordearen Araudia indarrean jar ez dadin artean eta
Lege honetan agindutakoaren aurkako izan ez dadin guztitan,
Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Sailaren 1984.eko azaroaren 19ko
Aginduan emandako erabakiak ezarriko dira.
Bigarrena
Lege
hau indarrean jartzean, Errepideen Egitamu Nagusiarekiko Batzordeak,
horretarako berarizko erabakiz, eta Lege honetako 22.4 atalaren a) eta B)
letretan izendatzen zaizkion egitekoak betetzat emanez, Lurralde-Antolaketa,
Garraio eta Turismo-Sailaren 1984.eko Azaroaren 19ko Aginduz eratutako
Batzordeak Euskal Herriko Errepideen lehenengo Egitamu Nagusia tajutzeko
egindako lanak beretzakotu ahal izango ditu.
Hirugarrena
Egiteko eta zerbitzuen eskuraketak
egiten ez diren artean,
A-1, A-8 eta A-68 bidegurenen aipamena Lege honen 20. ataleko lehenengo
lerroaldian eta 21. atalean adierazitarako baino ez da izango.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Eusko
Jaurlaritzari, Lege hau garatzeko eta betearazteko beharrezko izan daitezen
erabakiak emateko baimena ematen zaio.
Bigarrena
Autonomi
Elkarte Osorako Erakundeen agintepideen alorrean, Lege honetan esandakoaren
aurkako erabaki guztiak indarrik gabe geratzen dira.
Hirugarrena
Lege
hau argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean.