2/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, "Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea" sortarazteari buruzkoa.
1988-02-12Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1988/3/4, 45. zk.; EAO, 2012/3/13, 62. zk.
§ 98. 2/1988 LEGEA, OTSAILAREN 5EKOA,
"INSTITUTO VASCO DE LA MUJER/EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA"
SORTARAZTEARI BURUZKOA
ZIOEN
ADERAZPENA
Maila ezberdinetako
lege-arauek gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna aitortzea, eta
horietan seksuagatiko inolako bereizkeriarik izateko berarizko debekua,
demokraziazko gizarte guztiek duten ezaugarria da. Hala ere, aldarrikapena
egite hutseko manuen egitezko eskaria nabaria da.
Esandako manuak ematen dituzten arau horiek berak, hona nola, Estatutoko 9garren atala, Herri-Agintari guztiei, hauek, eskubideak eragingarriak izateko bideak erraztuz nahiz hori ezinezko egin edo horretarako eragozpen izan daitezen oztopobideak kenduz, izan denekoan oinarrituz ekintza baikorra aurrera eraman dezatela aginduzkoak dira, eta agintari horiei gurariz besteko egoera bere esku dituzten neurri guztiez baliatuz zuzentzeko agindua ematen diete.
Emakumearekin
bereizkeriaz jokatzeko era guztiak benetan ezabatzea eta horrek gure elkarteko
alor guztietan eskuhartzeari bultz egiteko beharrezko izan daitezen neurriak hartzea
ditu gaur egun Eusko Legebiltzarrak lehen-mailako gai.
Horrela bada,
Euskal Herriko Autonomia-Estatutoan, Konstituzioan eta ONU-ko Batzar Nagusiak
1979garreneko abenduan onartu eta Espainiako Erresumak 1984garreneko aurkako
bereizkeria-modu guztiak ezabatzeari buruzko Lan-Bilkuran agintzen denaren
indarrez, Legebiltzar honek Autonomia-Elkarte osoan ekintza bateratuari indar
egiteko lana bere gain hartzen du, aurkezten diren helburuen bermapide izanezko
erakundea sortu eta gizartean gero eta haundiagoa eta garrantzitsuagoa den eta
gai honekikoan euskal herri-agintarien artezko partaidetza beharrezko duen
eskabideari ere erantzuna emanez.
1. Atala - Nolakoa eta
lege-jaurpideak
1.- "Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen
Euskal Erakundea" Lehendakaritzari atxikitako Ihardutze-Erakunde Burujabe
gisa sortarazten da.
2.- "Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen
Euskal Erakundea" legezko berenezko nortasunduna izango da, Lege honetan,
1982garreneko ekainaren 22ko Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren
antolarauen Legean, 1983garreneko abenduaren 20ko Euskadiko
Diruegitamu-Jaurpideen Legean agintzen direnak eta Autonoma-Elkarteko
Iraskundegoren-mailako Izaikiei ezarri dakizkiekeen gainontzeko legeak izango
ditu jaurpide.
2. Atala - Helburuak
"Instituto
Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea"-k Euskal Herriko politika,
ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan gizonezkoen eta
emakumezkoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea du funtsezko
xede, eta hori lortzeko helburu gisa, Erakundeak seksuen arteko berdintasuna
errazteko bideei bultz egitea eta hori bete-betean lortzeko eragozpen izan
daitezen izatezko eta lege-aldetikako oztopo guztiak kentzea, eta Euskadin
emakumeari bereizkeria egiteko era guztiak ezabatzea erabaki du.
3. Atala - Egitekoak
Honako
hauek izango dira Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundearen
egitekoak:
a) Gorago azaldutako helburuak lortzeko xedezko artezpideak
antolatzea, eta Autonomia-Elkarteko herri-agintari ezberdinek horiek erabili
ditzaten indar egitea.
b) Indarrean dauden legeen eta horiek
erabiltzearen-arta izatea, eta, behar izanez gero, bi seksutakoen artean benetako
eta egiazko berdintasuna izatea zailtzen edo eragozten duten oztopo guztiak
ezabatzeko xedezko lege-aldakuntzetarako saloak egitea.
c) Politika, ekonomia, kultura eta
gizarte-bizitzan emakumea aurkitzen deneko egoera aztertu, aribide-alor ezberdinetan
aurrera eraman beharreko politika taiutzeko xedezko azterlangintza bereziki
suztatuz, horretarako behar diren eskuarteak eskuratuz.
d) Emakumeari datxezkonak izan eta Eusko
Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek gerta ditzaten oinarrizko burupideen antolatze-aldian
txostenak eta erizpenak ematea.
e) Autonomia-Elkarteko herri-agintaritza bereziek
burutu behar eta emakumearen egoeran eraginik izan dezaten ihardunerako
egitarauen artean beharrezko lankidetza-neurriak bultzatzea.
f) Asmotango helburuak lortzeko, Eusko
Jaurlaritzako Sail bereziei, Diputazioei eta Udalei aholkuak eta laguntza
ematea, eta hori, Toki-Jaurpidetarako Oinarri-Arauak Araupetzezko Legeko
28garren atalean agindutakoaren arauera, Erakundeak eginbideratuko dituen
ekintzen osagarritarakoak jartzeko Udalei akio eginez eta eskatuz, batipat.
g) Emakumearen eta bereziki laguntza-beharrik
haundienean aurkitzen direnen aldeko zerbitzugintza suztatzea.
h) Jendea kontura-arazteko, beharrezko eritzitako
suztapen eta zabalkunde-ekintzen bidez, herritar guztiei eta Euskal Herriko
emakumeei bereziki emakumeak zer arazo dituen jakinaraztea. Seksua dela eta
emakumearen eskubideak bereizkeriarik, gehiegikeriarik izan dutelako edo horiek
hautsi direlako egin daitezen salaketak Erakundearen bidez bideratuko dira, eta
egoki izan daitezen ekintzak erabakiko ditu.
i) Euren helburu edo egitekoak direla eta
Erakundearen helburuak lortzeko lagungarri izan daitezen elkarte, iraskunde eta
beste izaiki eta ihardutze-erakundeekin, baita beste Autonomia-Elkarteetako,
Erresumako eta beste nazioetako antzerako erakunde eta ihardutze-erakundeekin
ere, harremanak eta partaidetzarako bideak sortuko ditu.
j) Bere helburuei datxekielako eman lekiokeen
beste edozein egiteko.
4. Atala -
Ihardutze-egitamua, urtean-urteko Erizpen idazkia eta Txostena
1.- Erakundeak Jaurlaritzari, onarpen-eske,
legegintzaldi bakoitzaren hasieran, bi seksuetakoen arteko benetako eta egiazko
berdintasuna eragozten edo zailtzen duten oztopoak kentzeko xedezko eta indarra
Autonomia-Elkarte osoan izango lukeen neurri-saila aurkeztuko dio.
2.- Halaber, egutegi-urte bakoitzaren hasieran
Erakundeak Jaurlaritzari, emakumea Euskadin aurkitzen deneko egoera haztatuzko
Erizpen-idazkia, eta alor horretan herri-agintaritzek izan duten jokabideari
buruzko Txostena aurkeztuko dizkio, eta horietan Egitamuko helburuak
zenbateraino bete diren esango da.
3.- Bai Egitamuaren berri, baita
Erizpen-Idazkiaren eta Txostenaren berri ere, Eusko Legebiltzarrari emango zaio
eta Autonomia-Elkarteko Foru-Diputazioetara eta Udaletara ere bidaliko dira.
5. Atala - Artezte-Sailak
Honako hauek dira
Erakundeko artezte-sailak:
a) Artezte-Batzordea.
b) Zuzendaria.
6. Atala -
Artezte-Batzordea
1.- Honako hauek izango dira Artezte-Batzordearen
osakide:
Lehendakari: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria.
Lehendakariorde: Erakundeko Zuzendaria.
Batzordekideak: Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren izeneko
lau lagun. Hauek Artezkari-mailakoak izango dira gutxienez eta:
a) Hezkuntza
b) Kultura
c) Lan
d) Gizarte-Segurantza
e) Osasunketa
f) Egaripena
gaiekikoan agintepiderik duten Sailek aurkeztutakoen artetik
Jaurlaritzak izendatuko ditu.
Foru-Diputazioaren izeneko hiru lagun; hauen mailak ere aurreko
taldearentzat esandakoaren kidekoa izan beharko du gutxienez, eta bakoitzaren
Jaurtze-Batzordeak izendatuko ditu.
Autonomia-Elkarteko Udaletako hiru lagun; hauek izendatzeko era araudibidez zehaztuko da.
Eusko Legebiltzarreko Giza-Eskubideen Batzordearen izeneko bat;
hau Legegintzaldi bakoitzerako Batzorde horretako kideen artetik aukeratuko da.
Seksuen arteko berdintasunaren alde berenez nahiz lanbidez
jokatu izana ondo erakutsi dutenen artetik Eusko Legebiltzarrak legegintzaldi
bakoitzerako izendatutako sei lagun.
2.- Artezte-Batzordeak Osoko Bilkura eta Batzorde
Iraunkor bidez jokatuko du. Honen osatze-modua, egitekoak eta aribiderako
jaurpideak araudi-bidez zehaztuko dira.
7. Atala - Zuzendaria
Erakundeko Zuzendaria
izendatzea bai kentzea, Dekretoz egingo da.
8. Atala - Diruegitamua
"Instituto
Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea"-k, bere helburuei erantzun
ahal izateko, Autonomia-Elkarteko Diruegitamu Nagusietan, urte bakoitzerako
berenezko diruegitamua izango du.
Azken Erabakia
Eusko
Jaurlaritzari, Lege hau osabideratzeko eta betebideratzeko behar daitezen
aginduak emateko baimena ematen zaio.