2/1987 Legea, uztailaren 8koa, Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1987.erako Guztizko Diruegitamuen Lege-Egitasmoa onartzezkoa.
1987-07-08Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1987/7/22, 144. zk.; EAO, 2012/3/22, 70. zk.
§
87. 2/1987 LEGEA, UZTAILAREN 8KOA, EUSKADIKO AUTONOMIA-ELKARTEAREN
1987GARRENERAKO GUZTIZKO DIRUEGITAMUAK ONARTZEZKOA
I IDAZPURUA
GUZTIZKO DIRUEGITAMUEN ONARPENAZ ETA EDUKIAZ
1.
- Guztizko Diruegitamuak
1.- Lege honen bidez, Euskadiko
Autonomia-Elkartearen 1987garreneko ekonomia-urterako Guztizko Diruegitamuak
ontzat ematen dira, honako osakai hauek dituztela:
- Eusko
Legebiltzarraren Diruegitamuak.
- Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren Diruegitamuak.
- Arduralaritzazko
Ihardutze-Sail Burujabeen Diruegitamuak.
- Merkataritzazko
Ihardutze-Sail Burujabeen Diruegitamuak.
- Norbanako-alorreko
Legepeko Herri-Izaikien Diruegitamuak.
- Herri-Baltzuen
Diruegitamuak.
- Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzak gehienera eman ditzakeen bermeak.
- Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren zorpetzeko gehienezko mugak.
2.- Lege hau 1986garren Abenduaren 31z gero eta
urte honi dagozkion Aurrekontuez geroztik sortu daitezkeen Euskadiko
Autonomia-Elkartea osatzen duten Erakundeekin eta hoien Diruegitamuekin
erabilgarri izango da eta, hala egokituz gero, bai hoietako bakoitzaren gaudimenak
emateko eta zorpetzeko gehienezko mugekin ere.
3.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren
Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendak, zenbatekoz, ordainketetarako
diruizendapenen aldetik guztira 175.961.000.000 peseta jotzen du, eta gerorako
lotzezko diruizendapenenetik guztira 34.250.720.000 peseta, hoien
1987garrenaren ondorengo ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena
delarik.
Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren Diruegitamuetako diru-eskuraketen zehaztapen zerrendaren
zenbatekoak guztira 175.961.000.000 peseta jotzen du, honako hauetan banatuta:
a) Lege honen VII Idazpuruan agintzen denez, Foru-Diputazioek Euskadiko
Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastuetarako egingo dituzten diru-ekarketak,
140.578.528.700 peseta jotzen dutela.
b) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzatikako diru-eskuraketak,
6.195.400.000 peseta jotzen dutela.
c) Lege honen 26garren atalak jartzen dituen baldintzak beteaz egin
ahal izango den 18.800.000.000 pesetarainoko zorpetzea.
d) Autonomia-Elkarteak berak bildu behar eta zati honen aurreko irakur
burutan sartu gabeko diruzko harturenak; 6.887.071.300 peseta izango direla
jotzen da.
e) Europako Elkarteen Dirubaltzak, indarrean dauden legeetan
ohartemandako dirubideen arauera, guztira 3.500.000.000 peseta jotzen dela.
4.- Arduralaritzazko Ihardutze-Erakunde
Burujabeen Diruegitamuetako gastuen zehaztapen-zerrendatan, honako zenbateko
hauetako ordainketetarako eta gerorako lotzezko diruizendapenak egiten dira:
- "Servicio Vasco de Salud-Osakidetza"-ri, ordainketetarako
diruizendapenen aldetik 15.827.645.859 peseta, eta gerorako lotzezko
diruizendapenenetik 100.000.000 peseta, hoien 1987garrenaren ondorengo
ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izango dela.
- "Instituto Vasco de Administración
Pública-Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea"-ri, ordainketetarako
diruizendapenen aldetikako 507.750.000 peseta.
- "Instituto de Alfabetización y Euskaldunización-Helduen
Alfabetatze eta Berreuskalduntze-Erakundea"-ri ordainketetarako
diruizendapenen aldetikako 1.802.000.000 peseta.
- "Euskal Estatistika-Erakundea-Instituto Vasco de
Estadística"-ri ordainketetarako diruizendapenen aldetikako 447.000.000
peseta.
Arduralaritzazko
Ihardutze-Erakunde Burujabeen Diruegitamuetako diru-eskuraketen
zehaztapen-zerrendek, haietako bakoitzari egindako ordainketetarako
diruizendapenen guztizko zenbatekoak eurak jotzen dituzte.
5.- "Garraiakizun-Akurategia"
Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabearen Diruegitamuek guztira 10.779.000
peseta jotzen duten ordainketetarako diru-horniketak biltzen ditu, hoietarako
dirubideak, zenbatekoz 10.779.000 pesetakoak izango direla jotzen den
horretarako diru-eskuarteekin egingo direla.
6.- Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren
Diruegitamuetan, guztira 5.392.480.000 peseta jotzen duten diru-horniketak
egiten dira, diru-eskuarteak 5.392.480.000 pesetakoak izango direla jotzen
dela.
Irrati-Telebistazko
herri-zerbitzuen eraentzarako Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, honako zenbateko
hauetako diru-horniketak ontzat ematen dira:
- "Radio Vitoria-Gasteiz Irratia, S.A."-ri, 238.252.000
peseta.
- "Televisión Vasca-Euskal Telebista, S.A."-ri,
6.870.664.000 peseta.
- "Radiodifusión Vasca-Eusko Irratia, S.A."-ri, 503.525.000
peseta.
Eraentzarako
Herri-Baltzu hoien ohartemandako diru-eskuraketek, Baltzu bakoitzarentzat
ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko ontzat emandakoen guztizko
zenbatekoa bera jotzen dute.
Maiatzaren
20ko 5/1982 Legearen 44garren atalak dionaren arauera, Euskal Irrati-Telebista
Herri-Izaikiaren eta Irrati-Telebistazko herri-zerbitzuen eraentzarako
Herri-Baltzuen bateratutako Diruegitamuak ontzat ematen dira, ordainketetarako
diruizendapenak hornitzekoen aldetik guztira 7.924.221.000 peseta jo, eta
diru-eskuartean guztizko zenbatekoa 7.924.221.000 pesetakoa izango dela jotzen
delarik.
7.- Enerjiaren Euskal Erakundearen
Diruegitamuetan, ordainketetarako diruizendapen horniketarako guztira
2.256.080.000 peseta ontzat ematen dira, eta gerorako lotzezko diruizendapenen
horniketarako guztira 642.500.000 peseta, hoien 1987garrenaren ondorengo
ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten dena izan, eta hoietarako
dirubideak guztira 2.256.080.000 peseta jotzen duten diru-eskuarteen bidez
egiten direla.
8.- Atal honen 6garren zatian sartu gabeko
Herri-Baltzuen Diruegitamuetan, ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko
guztira ematen diren 33.577.734.000 pesetak eta geroko lotzezko diruizendapenak
hornitzeko guztirako 3.062.913.000 pesetak Baltzuka zehazten dira, hoien
1987garrenaren ondorengo ekonomia-urtekako banaketa I Eraskinean zehazten denez
egingo dela. Ordainketetarako diruizendapenak hornitzeko ohartemandako
eskuarteak bakoitzaren diru-eskuraketen zehaztapen-zerrendan zehazten dira,
guztira 33.577.734.000 peseta jotzen dutela.
Baltzu
bakoitzaren Diruegitamuetan ohartemandako diru-izendapenen eta diru-eskuarteen
zenbatekoak II Eraskinean zehazten dira.
9.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak,
1983garreneko Abuztuaren 25eko Unibertsitatearen Eraberrikuntzarako Legearen
54garren atalean agintzen denaren arauera, Euskal Herriko Unibertsitateari
emango dion orobilduzko diru-laguntza 7.329.070.000 pesetatan jartzen da.
10.- 1987garreneko ekonomia-urtean
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak gehienerako 9.274.000.000 pesetako
gaudimenak eman ahal izango ditu nolanahiko egiketetarako; berebaitan lehen
emandako gaudimenak baliogabetzea izan dezaten dirubide berritarako edo
egiketaordezkaketarako eman daitezen gaudimenak eta Ekainaren 11ko 150/1985
Dekretoaren 10garren atalak hoietarako emandako baimena izan, 1986garreneko
Abenduaren 31n eman gabe gelditu eta 1987garren ekonomia-urtean eman daitezen
1985 eta 1986garrenerako gaudimen zatiak ez dira muga horretarako kontatuko.
Aurreko
zatian emandako baimenaren mugaren barruan, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak
honako egiketa honetarako gaudimenak eman ahal izango ditu:
a) Enpresa txiki eta ertainek eta hoietako bazkide partzuerrek bere
egoitza Euskal Herrian duten Elkar-Gaudimenetarako Baltzuen gaudimenarekin egin
ditzatenetarako, 500.000.000 pesetaraino.
b) Enpresa eta industria-alorrek berriz indarrean jartzeko egin
ditzatenetarako, 4.300.000.000 pesetaraino, hoietatik 1.300.000.000 pesetek
Foru-Diputazioen birgaudimena izango dutela enpresek egindako egiketa
bakoitzarentzako gaudimenak ezingo du izendatutako guztizkoaren ehuneko 10ekoa
baino gehiagokoa izan.
c) Autonomia-Elkarteko herri nahiz norbanako-jabetzapeko
Erakundegoren-mailako Izaikiek egin ditzatenetarako, 4.474.000.000 pesetaraino.
11.- Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak egin eta
indarrean egon daitezen zorpetzeek ezingo dute 1987garreneko Abenduaren 31n,
hoiekiko sendespen-agiriak direnak direla, 67.000.000.000 pesetatik gora jo,
Lege honen 26garren Ataleko b) letraren lehenengo zatian agintzen dena salbu.
Norbanako-alorreko
legepeko erakundeen 12.000.000.000 pesetako gehienekorainoko zorpetzeen
zenbatekoa ez da aurreko zatian jartzen den mugarako kontatuko.
12.-a) Esku
ematen zaio Jaurlaritzari Norbanako-Jabetzapeko Herri-Erakundeen eta
1986garreneko abenduaren 31z gero sortarazi daitezen Herri-Bazkunen
Aurrekontuak onartzeko, beti ere, hoien xedeak Arduralaritza Nagusiko
Aurrekontuetan sartutako Egitarauetan ohartemanda baldin badaude.
Horretarako,
diru-izendapenei dagokienetan beharrezko doizketak egin beharko dira, baina
Arduralaritza Nagusiak hoiei eskuratutakoa aipaturiko egitarauetan
izendatutakoa baino gehiago ezingo dela izan kontutan izanik.
b) Ezein
Norbanako-Jabetzapeko Herri-Erakunde edo Herri-Baltzu sortarazteko, Jaurlaritzak
aurkeztu eta onartu beharko du Erakunde edo Baltzu hoien ekintzen lehenengo lau
urteak har ditzan ekonomia-egitamua.
Jaurlaritzak aurreko a) zatiaren gai diren onartutako diruegitamuak
Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari
bidaliko dizkio.
II IDAZPURUA
DIRUIZENDAPENEN OROTARIKO JAURPIDEAK
2.
Atala - Diruizendapenen bestetarakotze-jaurpideak
1.- 1987garreneko ekonomia-urtean, Euskadiko
Autonomia-Elkarteko Guztizko Diruegitamuetako diruizendapen-bestetarakotzeak
Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak
izango ditu jaurpide, hurrengo zatietan esaten diren berarizkotasunen kaltetan
gabe.
2.- Egitarau bereango bestetarakotzeak.
Beharrezkoak
izan daitezenak, diruizendapen sortarazi berriak egin ahal direlarik:
a) Herri-Baltzuentzako VII, VIII eta IX Atalburuen artean, hartzailea
lehengoa bera izan dedinaren baldintzapean.
b) Ihardutze-bidezko Lanbide-Hezkuntzako Egitarauko diruatal eta zertako
guztien artean, zertako berritarako diruizendapenak egitea barne.
3.- Egitarau-arteko bestetarakotzeak.
II
Atalburuko diruizendapenen artean beharrezko izan daitezenak, diruizendapen
hoientzako egitarau berri bat sortaraztea barne, eta zernolako beretako VI
Atalburuko diruizendapenen artean, Sail berekoak izan daitezenaren
baldintzapean.
4.- Egitarau baten barruko edo egitarau berezien
arteko bestetarakotzeak.
Beharrezkoak izan daitezenak:
a) Sail
beraren barruan, diruizendapen berriak egin dakizkiekeela:
Lehenengoa.- II eta IV
Atalburuen artean.
2garrena.- VI eta VII
Atalburuen artean.
3garrena.- IV Atalburuko
diruatal guztien artean.
4garrena.- VII Atalburuko
diruatal guztien artean.
b) Gaikuntza-aldiango Ertzaintzaren eta Zerbitzuango Ertzaintzaren
egitarauetako diruizendapenen artean, diruegitamuetako diruizendapenak
ertzainen benetako banakuntza-beharrei egokitzeko.
c) I Atalburuko ordainketetarako diruizendapenen artean:
Diruegitamuetan sartuta egon eta hoietzaz jabetzen atzerapenak gerta
daitezeneko lan-tokiak behin-behingorako betetzeko.
d) Sail baten barruan, zehaztutako aldirako lan-itunepeko lanarien
ordainsaritarako diruizendapenen artean.
e) Honako hauetarako beharrezkoak izan daitezen teknikazko egokikuntzen
ondorioz:
Lehenengoa.- Kontaduritzan
behar bezala erasota uztea lortzeko.
2garrena.- Arduralaritza-birrantolapenei
erantzuteko, beharrezkoak gerta daitezen diruegitamu-Sailak, Zerbitzuak,
Egitarauak eta Zertarakoak sortaraziz, eta diruizendapenak egitura berriari
egokitzeko birrantolatuz. Aurreko zatian esandako egiketek ez dute inola ere
Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetako gastuak gehitzerik ekarriko, Euskadiko
Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 21garren atalean egiten den diruizendapenen guztizkoaren
araupeketaren kaltetan gabe. Egiketa hoiek Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari jakinaraziko zaizkio.
f) 50garren Saileko diruizendapenen artean.
g) Lanbideen suztapena helburu izan dezaten egitarauetako IV, VI eta VII
Atalburuen artean.
h) Ikastegiekingo itune-bidezko jaurpideak indarrean jartzeak eta
Ikastolak Herri-Ikastegi izatera aldatzeak beharrezko egin ditzan egokiketen
ondorioz.
5.- Gerorako lotzezko diruizendapenei dagozkien
ordainketetarako diruizendapenen indarreango legepideen arauerako
bestetarakotze-baimenak, dagokion gerorako lotzezko diruizendapenaren hasierako
zenbatekoa gutxitzea eta azkeneko zertarakoari dagokiona gehitzea ekar dezake.
6.- 1987garrenean, Aurrekontu-Jaurpideari buruzko
31/1983 Legearen 21garren atalak aipatzen duen orohartzezko mailegua, beste
edozein aurrekontuzko maileguetatikako gaindikinen diruz gehitu daiteke eta,
hori, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Aurrekontuan izendatutako hasera
bateko maileguen gehienez ehuneko 5eko kopururarte. Orohartzezko maileguko
diru-izendapen berriak Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21.3
atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpideaz beraz baliatuz bestetarakotuko
dira.
7.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren
20eko 31/1983 Legean eta Lege honetan zehaztutako
diruizendapen-bestetarakotzeen jaurpideak 1987garreneko Agizko Diruegitamuekin
eta hoietan sartutako lehengo ekonomia-urteetatikako gaindikinekin erabiliko
dira, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 100garren atalaren lehenengo
zatian agintzen denaren kaltetan gabe.
3.
Atala - Diruizendapenak bestetarakotzeko baimenak emateko gai diren
Ihardutze-sailak
1.- Jaurlaritzako Sailburuek aurreko ataleko
4garreneko c) letrapeko 2garren zatian eta d) letrapeko lehenengo eta 2garren
zatietan ohartemandako diruizendapen-bestetarakotzetarako baimenak eman ahal
izango dituzte, eta bai hoietan Sail bakar batek eskuhartu dezaneko egitarau
bereziei dagozkien II Atalburuko bestetarakotzetarako ere.
2.- Dirubide eta Herriogasun-Sailburuak, doakien
Sailen saloz, aurreko zatian esandako diruizendapen-bestetarakotzetarako
baimenak eman ahal izango ditu, Sail berezietako edo hoietan Sail batzuen
eskuhartzepeko egitarauekiko eragina izan dezatenean.
Beti
ere, aurreko ataleko 4garrenaren e) letrapeko 2garren zatian esandako
bestetarakotzetarako baimenak emateko gaitasuna Dirubide eta
Herriogasun-Sailburuak izango du.
3.- Gainontzeko diruizendapen-bestetarakotzetan,
Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak agintzen duena
egingo da.
4.
Atala - Diruizendapen gehikizunak
Diruegitamu-Jaurpideen
Legeko 26, 27 eta 28garren ataletan agindutakoaren kaltetan gabe,
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan sartuta egon eta ondoren zehazten
diren diruizendapenak, 1987garrenean, arauz ontzat eman beharreko ordainkizunek
jo dezaten zenbateraino gehikizun izango dira:
a) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta horren Ihardutze-Erakunde
Burujabeen zerbitzuango lanariei ordaintzeko I Atalburuko diruizendapenak, Lege
honetan eta indarrean dauden legepidetan jarritako ordainsari-jaurpideak eta
Euskal Herri-Ihardunaren Antolaketaren arauera jarri daitezenak betetzeko.
b) Lanarien ordainsaritarakoak, indarrean egon daitezen legepideen arauera
erabakitako lansari-gehikuntzen ondorioz gehitu behar daitezen neurrian.
c) Benetan egindako zerbitzu-aldiari eta Herri-Arduralaritzan egindako
zerbitzuen aitorpenari buruzko Abenduaren 26ko 70/1978 Legean agindutakoa
egiteratzeari darizkien hirurtekako hobariak ordaintzeko diruizendapenak.
d) Hutsik dauden lan-tokiegatik dagozkien diruizendapenak gutxitu
zaizkien lanarigoarentzako diru-horniketak, hutsik dauden lan-tokiak erabili
beharreko legepideen arauera bete daitezen neurrian.
e) Gozamendunentzakoak, indarreango araupideen arauera egindako
hoiegatikako zorra sortu zeneko ekonomia-urteko berarizko zorrekiko
aitorpenaren eretzean.
f) Diruegitamuetako teknikazko akatsen eta, berariz,
Aginte-Eskuraketarako Hitzarmenetan egon daitezenen ondoriozko eragina jasan
dezaketenak, akats hoiek zuzentzeari darion goste-gehikuntzari erantzuteko
beharrezkoa izan dedin zenbatekoz.
g) Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak jaulkitako moeta berezitako
Herri-Zorraren diru-sariak, domu-kitapenak, eta hori jaulkitzearen,
eraldatzearen, ordezkatzearen edo kitatzearen ondoriozko gastuak,
lanarigo-gastuak salbu, ordaintzeko diruizendapenak.
h) Ertzaintza-alorreko agintepideen dirubidetarakoak, Kupoaren Bitariko
Batzordeak agintepide horren dirubidetarako erabakitako gehienezko zenbatekoz.
i) Indarrean dauden legepideen arauera bizitokiagatikako
kalte-ordainerako eskubidea aitortu zaien lan-tokietako lanariei zor dakiena
ordaintzeko diruizendapenak.
j) Gastuen zehaztapen-zerrendan gehikizunetan zermugatuta agertu
daitezen diruizendapen guztiak.
5.
Atala - Diruizendapenak Diruegitamuetan sartzea
1.- 1987garrenerako Diruegitamuetan
diruizendapenak sartzeko jaurpideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen
Abenduaren 20ko 31/1983 Legeak dakartzanak izango dira.
2.- Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere,
1987garrenerako Diruegitamuetan, Ertzaintzaren 1986garreneko Diruegitamuetan
sartutako aurreko ekonomia-urteetatikako gaindikinei dagozkien diruizendapenak
ekonomia-urte barruan noiznahi sartu ahal izango dira.
6.
Atala - Lanarigo-gastuetarako ordainketa-diruizendapenak
1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren
20ko 31/1983 Legearen 23garren atalean agintzen denari buruz, herrilanarien,
aldi baterako laguntzarako jaurpidepean akuratutako lanarien, aldi baterako
lanarien eta lanari finkoen diruegitamuetango erroldarekiko mugatze-indarra,
maila bakoitzeko iharduneango lanariak eta hutsik dauden lan-tokiak zer
egitarauri eratxikita daudenari begiratu gabe barne izan ditzan errolde
osoarekikoa izango da. Hala ere oinarrizko maila bateko diruegitamuetango
erroldea gehitu ahal izango da, goragoko maila batekoa beste horrenbeste
gutxitzearekin ordezkatu dedinaren baldintzapean.
2.- Lanarigoarentzako diruizendapenen zenbatekoarekiko
mugatze-indarra Sail bakoitzeko I Atalburuaren guztizkoari buruzkoa izango da,
zehaztutako aldirako lan-itunepeko lanariei, aholkulariei eta konfiantzazkoiei
dagozkienak kanpo gelditzen direla.
3.- Zehaztutako aldirako lan-hitzarmenen zenbatekoa
eta aholkularien eta konfiantzazkoen izendapenek horretarako egindako
diru-izendapenen zenbatekoa izango dute muga, lege honen 2.4.d) atalean
agindutakoaren kaltetan gabe.
4.- Legebiltzarrak emandako Legea beharko da
langilegoa gehitu ahal izateko. Dena dela, lanari-errolde hori 1987garreneko
Diruegitamuan jarritakotik ehuneko 1ekoan gehitzeko ahalmena ematen zaio
Jaurlaritzari, eta muga hori bera izango da gainontzeko Sailentzat ere.
7.
Atala - Ihardutze-gastuetarako ordainketa-diruizendapenak
Diruegitamu-Jaurpideen Legearen 20garren
atalean agintzen denerako, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren eta bere
Ihardutze-Erakunde Burujabeen Ihardutze-Gastuei buruzko II Atalburuko gastuen
zehaztapen-zerrendatan sartutako ordainketa-diruizendapenek, Diruegitamuetako
gastu-zehaztapenean isilpeko gastutan zermugatutakoak salbu, egitarau
bakoitzean eta ekonomiazko sailkaketari dagokionez Atalburu-mailan behartzezko
mugatze-indarra izango dute eta, beraz, ez da Atalburu-mailatik beherako
diruizendapen-bestetarakotzerik ez birbanakuntzarik egin beharrik izango;
horrek, ordea, ez du behar bezalako kontaduritza-eratxikipena egin beharra
ezabatzen.
8.
Atala - Gerorako lotzezko diruizendapenak
1.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Abenduaren
20ko 31/1983 Legearen 33garren Atalari buruz, egiteratze-aldiz 1987garreneko
ekonomia-urtea gainditu eta hoietarako gerorako lotzezko diruizendapenik gabeko
betebeharrak hartu ahal izango dira, hitz emandakoa egiterapena atzeratu
izanagatik 1987garreneko ekonomia-urtean ohartemandako helburua lortu ezina
gertatuz gero.
2.- Aurrean esandakoaren kaltetan gabe eta
Ertzaintzari dagokionez, aurrez izendatu gabeko gerorako lotzezko maileguak
baimenduko dira eta, hori, Ertzain-banaketa bereziei darizkien
diruezarketa-beharkizunen ondorioz, mailegu hoien diru-kopuruak, Kupoarekiko
Bitariko Batzordearen Erabakien arauera, diru-aldetik hurrengo
diruegitamu-urteetan oinarriturik egon daitezenean.
9.
Atala - Diruizendapen aldakizunak
1.- Autonomia-Elkartearen Ertzaintza-alorreko
agintepideen dirubidetarako diruizendapenak diruizendapen aldakizunak izango
dira, Gaikuntza-aldiango Ertzainei nahiz Zerbitzuango Ertzainei buruzkoak izan.
2.- Aurreko zatian esan eta aldakizunetan zermugatutako
diruizendapenak, Kupoaren Bitariko Batzordean Ertzaintzarentzako Dirubideei
buruz erabakitakoaren eretzean diruegitamuetan sartu, gehitu, ezabatu edo
gutxitu ahal izango dira.
Diruizendapenen
aldakuntza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko den
Jaurlaritzaren horretzazko Dekretoz egingo da.
10.
Atala - Eusko Legebiltzarra
Eusko Legebiltzarraren Saileko
diruegitamu izendapenak legez eta aldika ordainduko zaizkio, hark eskatuala,
eta ez dira Jaurlaritzaren aurreango inolako zuriztapenen menpe egongo.
11.
Atala - Lan-Harremanen Kontseilua, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako
Batzordea eta Koperatiba-Batzorde Nagusia
1987garrenean,
"Lan-Harremanen Kontseilua" 51garren Saila eta "Euskadiko
Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea" 52garren Saila eta
"Koperatiba-Batzorde Nagusia" 53garrenaren Diruegitamuak, aurreko
atalean jarritako jaurpide pean egongo dira.
12.
Atala - Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza
1.- Lege hau indarrean jarri dedinean, Dirubide
eta Herriogasun-Sailak honako hau egingo du: Diruegitamuetako Atal berezietako
gastuen zehaztapen-zerrendetan egon, Autonomia-Elkartearen agintepeko gaiei buruzkoak
izan eta Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari eratxikitzen zaizkion egitasmoak
egiteratzeko jarrita dauden diruizendapenak 98garren Sailera aldatzea,
diruizendapenei lehen haiei eratxikita zeudeneko egitarauetan euretan eutsi
behar zaiela.
2.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari
eratxikitako eta Lege hau indarrean jarri ondoren Erresumagandik hartu daitezen
agintepide eta/edo zerbitzuen dirubidetarako jarritako diruizendapenak,
98garren Sailaren barruan horretarako sortarazitako zernolakoan edo zernolakoetan
erasoko dira.
3.- Lurraldearteko Ordezkaketa-Batzaren aurreko
ekonomia-urteetako diru-horniketetakoak izan eta iadanik onartutako egitekoak
betetzeari eratxiki gabe egon daitezen diruizendapen-gaindikinak, Dirubide eta
Herriogasun-Sailak 1987garrenerako Diruegitamuetako 98garren Sailean sartuko
ditu, eta hasieran haietarako zireneko egitasmoak egiteratzen erabili beharko
dira.
4.- Lehenagoko ekonomia-urteetan hitzartutako
hasierako diru-zenbatekoak aldatzea ekarri dezaten prezioen birrazterpenei,
gehigarrizko edo eraldatutako egitasmoei darizkien lehenagoko
ekonomia-urteetako ordaindu beharrak 98garren Saileko diruizendapenei eratxiki
ahal izango zaizkie, ekonomia-urte hoietan indarrean zegoen Diruegitamu-Sail
bereko horrelakoxe diruizendapenen pentzutan.
5.- Autonomia-Elkarteak Baltzak jaurpide dituen
araupideen arauera eta Erresumaren esku-ematez bere agintepekoak ez diren
diruezarketa-egitasmoak egiteratzea beretzakotzea gertatuz gero, horretarako
diru-horniketak Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan sartuko
dira, Dirubide eta Herriogasun-Sailak 98garren Sailaren barruan
"Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza. Eraentzarako diruizendapenak"
izenpeko zerbitzu bat sortarazten duela.
III IDAZPURUA
ORDAINSARITARAKO DIRUIZENDAPENAK
13.
Atala - Ordainsari-Gehikuntza
1.- 1987garreneko Urtarrilaren lehenengoaz geroko
eragite-indarrez, Lehendakariak, Lehendakariordeak, Sail ezberdinetako
Sailburuek, Sailburuordeek, Artezkariek, Artezkariordeek, Ordezkariek eta
Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren edo bere Erakunde Burujabeen
zerbitzuan ari eta lan-legeen jaurpidepean gabeko lanariek guztien eretzean
eskuratu ditzaten urteko ordainsari osoak 1986garreneko Abenduaren 31n
indarrean zeudenen eretzean ehuneko 5 gehituko dira, gehikuntza hori eginda
bakoitzari atera dakionaren eta Atal honen 4garren zatian agintzen denaren
kaltetan gabe.
Aurreko
lerroaldiaren gai diren Autonomia-Elkartearen Arduralaritza Nagusi eta Erakunde
Burujabeen zerbitzuango lan-legepidepekoez besteko lanarietan, Euskal
Arduralaritzan ihardunean ari daitezen karrerako herrilanariak,
ordezkatze-mailako herrilanariak, behin-behingorako lanariak,
arduralaritza-akurapenezkoak, ordezkatze-mailan lantokiak bete ditzatenak eta
aldi baterako lanerako akuratutakoak sartutakotzat jotzen dira. Euskal
Arduralaritzan ordezkatze-mailako jaurpidepean lantokiak betetzen dituztenei
dagozkienetan, Lege honen 16garren atalaren 2 idazatian esaten denari
jarraituko zaio.
2.- Halaber, eta hori ere 1987garreneko Urtarrilaren
lehenengoaz geroko eragite-indarrarekin, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza
Nagusiaren eta honen Erakunde Burujabeen zerbitzuango lan-legepeko lanarigoaren
lansari-moltsoa 1986garrenekoaren eretzean ehuneko 5 gehituko da,
kidekotasun-irizpideei eutsiz.
3.- Atal honen lehenengo zatiaren lehenengo
lerroaldian ohartemandakoarekiko salbuespenez, Azaroaren 25eko 27/1983 Legea
egiteratuz Kondaira-Lurraldeegandik eskuratutako Autonomia-Elkarteko
Arduralaritza Nagusi eta honen Erakunde Burujabeen zerbitzuango lan-legeen
jaurpidepekoez besteko lanarien ordainsari osoei, 1986garren Abenduaren 31n
aitortzen zitzaizkienen eretzeango ehuneko 4,5eko gehikuntza bermatzen zaie.
Hala ere, gehikuntza hori egin eta hoien kideko karrerako herrilanari
sendespendunei edo aldi baterako arduralaritza-akurapenekoei dagokien osoko
ordainsaria baino txikiagoa ateratzen bazaie, doakien lanarien ordainsariak
esandako talde hoien ordainsariekin berdindu arte behar dedin zenbatekoz
gehituko dira.
Azaroaren
25eko 27/1983 Legea egiteratuz Kondaira-Lurraldeengandik eskuratutako
Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta honen Erakunde Burujabeen
zerbitzuango lan-legepeko lansarien lansari-multzo osoa 1986garrenekoaren
eretzean ehuneko 4,5 gehituko da, ehuneko horretan guztien eretzeangoak sartzen
direla. Lansariak atal honen 2 idazatian ohartemandakoekin kidekagarri dituzten
taldeentzat gehikuntza hori ehuneko 5ekoa izango da.
4.- Atal honen aurreko zatietan ohartemandakoaz
gainera, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusirako eta horren
Ihardutze-Erakunde Burujabeentzako 570 miloe pesetako diru-baltza bat eratzen
da; diru hori lanarigoaren lansari-egitura antolatu eta haundiagotzeko eta
beharrezko izan daitezen ordainsari-zioen zehaztapena eta izendapena egiteko
izango da eta bai lanari-sail berezien arteko eta hauen eta Autonomia-Elkarteko
gainontzeko Herri-Arduralaritzen zarbitzuan ari diren lanarien arteko
lansari-ezberdintasuna berdintzeko ere. Dena dela, Diru-Baltza honetako zati
bat Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusian eta horren Ihardutze-Erakunde
Burujabeen zerbitzura araupetutako lanegun osoan ari daitezen langile guztiei
hilero 68.900 pesetako (hirurogeita zortzi mila eta bederatzirehun peseta)
orobarnezko soldata edo urteko orobarnezko 964.000 pesetakoa (bederatzirehun
eta hirurogeita lau mila peseta) bermatzeko izango da.
14.
Atala - Karrerako Herrilanariak
1.- 1987garreneko Urtarrilaren lehenengotik
hasita, eta Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusi eta horren
Autonomia-Erakundeen zerbitzuango karrerako herrilanarien ordainsariak Atal
honetan esaten direnak izango dira.
2.- Aurreko zatiaren gai diren herrilanariek
1986garreneko Abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariak eskuratuko dituzte,
ekonomia-urte horretako ordainsari-egiturarekin berarekin eta ekonomia-urte
horretan indarrean zegoen araupidetzari atxikiz, oinarrizko ordainsariak eta
osagarriak ehuneko 5 gehituz, Lege honen 13garren atalaren 4 idazatian
agindutakoaren kaltetan gabe.
3.- 1987garreneko Urtarrilaren lehenengoaz geroko
eragite-indarrez, Azaroaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz
Kondaira-Lurraldeegandik eskuratutako Euskal Herri-Arduralaritzaren
zerbitzuango karrerako herrilanarien ordainsariak 1986garreneko Abenduaren 31n
aitortzen zitzaizkienen eretzean ehuneko 4,5 gehituko direla bermatzen da.
Gehikuntza hori egin eta hoien kideko karrerako herrilanari sendespendunei edo
aldi baterako arduralaritza-akurapenezkoei dagokien ordainsaria baino txikiagoa
ateratzen bazaie, doakien lanarien ordainsariak esandako talde hoien ordainsariekin
berdintzeko behar dedin zenbatekoz gehituko dira.
15.
Atala - Ordezko-mailako eta Arduralaritza-Akurapenezko Herrilanariak
1.- Ordezko-mailako herrilanarien eta
arduralaritza-legeen jaurpidepean akuratutako lanarien ordainsari osoak ehuneko
5 gehituko dira, Lege honen 13garren atalaren 4 idazatian agindutakoaren
kaltetan gabe. Gehikunza hori, atera daitezen ordainsariak haien kideko
karrerako herrilanariak lanaldi eta lan-toki berdinetan dituztenak baino
haundiagoak izan ez daitezenari arreta eginaz egiteratuko da.
2.- Azaroaren 25eko 27/1983 Legea egiteratuz
Kondaira-Lurraldeegandik eskuratutako ordezko-mailako herrilanarien eta
arduralaritza-legeen jaurpidepean akuratutako lanarien ordainsariek, Lege honen
14garren Atalaren 3garren zatian ohartemandako gehikuntza izango dute, zati
horretan esandako modutan.
16.
Atala - Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzak Arduralaritza-Legeen
Jaurpidepean akuratutako lanariak eta ordezkatze-mailako jaurpidepekoak
Abuztuaren
2ko 30/1984 Legearen seigarren behin-behingoko erabakiaren 4garren zatiaren gai
diren Jorrailaren 6ko 72/1983 Dekretoan ohartemandako arduralaritza-akurapenen
agizko jaurpidepean akuratutako lanarien osoko ordainsariak ehuneko 5 gehituko
dira, Lege honen 13 atalaren 4 idazatian agindutakoaren kaltetan gabe.
Autonomia-Elkarteko
Herri-Arduralaritzaren zerbitzura Jaurlaritzak 1984garreneko Abenduaren 11n
egindako Batzarrean hartutako Erabakian ohartemandako aldartekotasun-jaurpideen
arauera ari diren lanarien lansariak, Lege honen 13.1 atalean ematen diren
hainbatekoei buruzkoan, hoiek aldarteko direlako izendapena egin arte, ehuneko
5 gehituko dira, egun horretatik aurrera, Urriaren 14ko 214/1986 Dekretuko
laugarren Aldi baterako Erabakiari datxekon 2.3 atalean ohartemandako mailei,
izendapenak egin zaizkienei alegia, dagozkien soldatei ezarriko zaie
gehikuntza, Lege honen 13.4 atalean agintzen denaren kaltetan gabe.
17.
Atala - Behin-behingorako lanariak
Eusko
Jaurlaritzak zehaztuko du, zernolako, ordainsari eta guzti, behin-behingorako
lanarientzat gordetzen diren lan-tokien zenbatekoa, hoien ordainsariak,
Arduralaritza Nagusi eta Erakundegoren-mailako bere kideko lan-tokietakoenen
berdinak edo hitzartutako lan-orduen heineangoak izango direla.
18.
Atala - Berarizko Arauak
1.- Arauzko lan-orduak baino gutxiago egin
ditzaten herrilanarien ordainsariek, oinarrizko eta osatzezko zati guztietan,
hirurtekoegatikakoa barne, heineango beherapena izango dute.
2.- Euskal Herri-Arduralaritzaren zerbitzuango
herrilanariek ez dute dagokien ordainsari-jaurpideen arauerako sariaz
bestekorik eskuratuko, eta ezingo dute Arduralaritzak jaso ditzan zerga,
arartekaritza-sari edo nolanahiko beste ezein diru-eskuraketetan partzuer izan.
19.
Atala - Ertzainak
Ertzainek
izango dituzten ordainsariak Eusko Jaurlaritzak erabakiko ditu, Kupoaren
Bitariko Batzordeak horretarako egin ditzan diru-izendapenak kontutan izanik.
20.
Atala - Lan-itunepeko lanarigoa. Bateango Lan-Hitzarmenak egiteko baldintzak
1.- Lege honen 13garren atalean
ohartemandakoetarako, Bateango Lan-Itune edo Hitzarmenak egin ahal izateko,
lansarien birrantolaketarako itune-bideak egiteko, eta iadanik egon eta
Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzako lan-itunepeko lanarientzakoak
eta ez beste inorentzakoak izan daitezen beste Hitzarmen batzuri atxikitzea edo
osorik edo zati baten hoietara jotzea erabakitzeko, dagokion Sailak,
itunekideek horretzazko itune-egitasmoa izenpetu baino lehen Dirubide eta
Herriogasun-Sailari eta Lanarigo-Artezkaritzari bidali beharko die, bere
erizpenak eman ditzaten, 1986garren urteko lansari-baltzaren zenbakizko
zehaztapena, horren 1987garrenerako gehikuntzaren kidekotasun-irizpidearen
arauerako hainbaketa eta egitasmo horretan aztertzen diren ekonomiazko alderdi
guztien balio-neurketa erantsiz.
2.- Aurreko zatian esandako erizpenak, zati
horrek dion agiri-sorta eskuratu dedin egunetik hasi eta hamabost egunera
gehienera emango dira.
3.- Dirubide eta Herriogasun-Sailaren erizpena,
herri-gastuen alorrean eragina izan dezaten alderdiei buruzkoa izango da.
Atal
hau egiteratzearen ondorioz Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetako
diru-izendapenetan egin behar daitezen birbanaketei edo aldakuntzei, indarrean
dauden legeetan ohartemandako bideak eginaraziko zaizkie.
4.- Horretzazko Itunea izenpetu baino lehen,
Ekonomia-Batzordearen baiezko erabakia beharrezkoa izango da.
5.- Dagokion arduralaritza-sailak gai horretan atal
honetan ohartemandako erizpen eta onarpen-bideak betetzeke hartutako erabakiak
lege-indarrik gabekoak izango dira.
21.
Atala
Jaurlaritzak,
Legebiltzarraren Osoko Bilkurak 1987garreneko maiatzaren 8an Euskal
Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzu eta norbanako-alorreko legepeko Herri-Izaikien
zerbitzuango goi-kargudunen lantoki-urte eta lansari-aukerak araupetzezko Legez
Besteko Baten Saloa onartuz hartutako erabakian ohartemandako epearen barruan,
artezkaritza-lanari hoien ordainsarien zenbatekoen araupeketa egingo du.
Nolanahi
ere, esandako lanari hoien edozergatikako urteko gehienezko dirueskuraketak
ezingo dute Eusko Jaurlaritzako Sailburuek jasotzen dituzten oro-barneko
ordainsariak baino gehiagokoak izan.
IV IDAZPURUA
IKASTOLEN ETA GIZARTE-EKINTZAKO IKASTEGIEN GASTUEI
AURRE EGITEKO EKONOMIA-MODULOA
22.
Atala - Ikastolen eta Gizarte-ekintzako Ikastegien gastuei aurre egiteko
ekonomia-moduloa
1.- Gastuei aurre egiteko ekonomia-moduloaren
urteko erabateko diru-kopuruak ikasle-taldeko, Diruegitamu-Lege honetan
azaltzen den hainbateko osoa irakaskuntza mailaka banatzeko, honako hauek
izango dira:
Eskolaurrea 2.790.067,-
peseta
Oinarrizko Hezkuntza Orokorra 3.211.494,- peseta
Berarizko Hezkuntza (Garakuntza-ments
haundiak) 4.587.312,- peseta
Berarizko Hezkuntza (Adimen-ermaindunak) 4.089.948,- peseta
Berarizko Hezkuntza (Gorputz-ermaindunak) 5.298.595,- peseta
Berarizko Hezkuntza (Somakin-ermaindunak) 3.841.267.- peseta
Lehen-mailako Lanbide-Hezkuntza 6.266.112.- peseta
2garren Mailako Lanbide-Hezkuntza 6.133.050,- peseta
A.B.B. eta U.B.I. 5.393.463,- peseta
Ertaineko Irakaskuntzaren Eraberrikuntza 5.378.420,- peseta
Modulo
hauek guztiak, Erresumako Diruegitamu Nagusietan finkatutakoa eta Autonomia-Elkarteko
modulo osagarri berezia dituzte barne.
2.- Gastuei aurre egiteko ekonomia-moduloa,
ikasle-taldeko, irakaskuntza dohan ematea bermatu behar duelarik, horretarako
izendatutako diru-kopuruak honako hauek kontutan izanik egingo dira:
a) Irakasleen eta gainontzeko langilegoaren gastuak, ugazabak
Gizarte-Segurantzari ordaindutakoak horretan sartuz.
b) Iharduketa gastuak eta iraunarazpen eta zaingoko ohizkoak.
c) Benetako diruezarketak birjartzekoak.
Zati ezberdinen diru-kopuruak, hezkuntza-mailaka,
Lege honen III Eraskinean finkatutakoak direla.
V IDAZPURUA
GASTUAREN ONARPENA ETA DIRUEZARPENEN ARTEZKO
AKURAPENA
23.
Atala - Gastua ontzat emateko gaitasuna
1.- Gastua ehun miloetik gorakoa izan dedinean
Jaurlaritzak aurrez ontzat ematea beharrezkoa izango da, gastua haren pentzutan
egiten deneko diru-izendapenaren nolakoa dena dela.
2.- Jorrailaren 8ko 928/1965 Dekretoz onartu eta
Euskadiko Autonomia-Elkartearen mila bederatzirehun eta larogeita
laugarrenerako Guztizko Diruegitamuen Abenduaren 20ko 30/1983 Legez aldatutako
Erresumaren Akurapen-Legearen Atalkako Idazkerako Azken Erabakietako
Bigarrenaren B) zatiko a) letraren gai den Ihardutze-Erakunde Burujabeek
ituneak egin ditzateneko aintzin-baimena, ez da lehen-diruegitamuz hogeita bost
miloetik gora jo dezatenetan baino beharrezkoa izango.
24.
Atala - Diruekarketen artezko akurapena
1.- Jaurlaritzak, doakien Sailen edo akurapenaren
suztatzaile izan daitezen Ihardutze-Erakunde Burujabeak haiei atxikita egon daitezenen
saloz, mila bederatzirehun eta larogeita zazpigarreneko ekonomia-urtean hasi
daitezen eta lehen-zebatekoz berrogeita hamar miloetik gora jo ez dezaten
diru-ezarketak bakoitzak bere diruegitamuen pentzutan artez akuratu ditzateneko
baimenak eman ahal izango ditu, diruen nondikakoa dena dela,
Herri-Arduralaritzetan finkatutako arauei jarraituz.
2.- Aurreko zatian ohartemandakoa ez da
Jorrailaren 8ko 928/1965 Dekretoz onartu eta Euskadiko Autonomia-Elkartearen
1984garrenerako Guztizko Diruegitamuen Abenduaren 20ko 30/1983 Legez aldatutako
Erresumaren Akurapen-Legearen Atalkako Idazkerako Azken Erabakietako
Bigarrenaren B) zatiko b) letraren gai diren Ihardutze-Erakunde Burujabeen
artezko hitzarmen-bidezko erosketetan erabilgarri izango.
VI IDAZPURUA
DIRUBIDETZA-EGIKETAK
25.
Atala - Gaudimenak emateko era
Lege
honen lehenengo atalaren 10garren zatiko 2garren txatalak esandako guztietan,
Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak gaudimenak ematea araudi-bidez jarri dedin
eran egingo da. Baimena ematea Jaurlaritzari dagokio, Ekonomia-Batzordearen
saloz, eta hoien sendespena egitea Dirubide eta Herriogasun-Sailari.
26.
Atala - Zorpetze-egiketen jaurpideak
1.- Zorpetzeak.
a) Urtebetekoa
baino aldi luzeagorako zorpetzezko ekonomia-urteango egiketek diru
ezarketa-gastutarako dirubideak egitea izango dute helburu.
b) Ekonomia-urtearen barruango urtebetetik gora gabeko aldirako
zorpetze-egiketek, behin-behingo diru-beharrei aurre egitea izango dute helburu,
hoietarako baimenak ematea Jaurlaritzari dagokiola.
c) Jaurlaritzari dagokio, halaber, Herriogasun eta Dirubidetza-Sailaren
saloz aurreko idazpuruetan esandako zorpetze-egiketen diru-saria, baldintzak,
zerga-iareipen eta gainontzeko zernolakoak erabakitzea. Dirubide eta
Herriogasun-Sailari, hala egokituz gero egiketa hoiek Autonomia-Elkartearen
izenean sendesteko eskua ematen zaio.
d) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak egin ditzan Herrizor-Jaulkipenak
Herrizorraren Estatutoaren arauerako izenetakoren batekin egingo ditu.
2.- Zorpetze-egiketetarako dirubide berriak
egitea, hoiek ordezkatzea edo epea baino lehenago birreskuratzea.
Merkatuaren
egoera aldatu izanagatik dirubide merkeagoak lortu ahal daitezenean, Ekonomia-Batzordearen
saloz aurreko ekonomia-urteetan egiteratutako zorrentzako dirubide berriak
egiteko eta/edo haiek ordezkatzeko baimena ematen zaio Herriogasun eta
Dirubide-Sailburuordeari, eta bai helburu horretxekin zorrak beste zor
batzuekin ordezkatu gabe epea baino lehen kitatzeko ere. Hori gertatuz gero,
Herrizor-Egitarauan horretarako diruizendapenak egingo dira, hoietarako
dirubideak egon dauden eskuarteek eurek izan ahal izango dutela.
27.
Atala - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak emandako dirubideak
1.- Jaurlaritzak, Dirubide eta
Herriogasun-Sailaren saloz, urtebete baino gehiago gabeko aldirako maileguak
eta abantzu birreskuragarriak egin ahal izango dizkie Autonomia-Elkarteko
Erakundegoren-mailako Arduralaritza osatzen duten Izaikiei.
2.- Dirubide eta Herriogasun-Sailari dagokio
aurreko zatian esandako maileguen diru-saria eta gainontzeko zernolakoak
finkatzea, eta bai haiek Autonomia-Elkartearen izenean sendestea ere.
VII IDAZPURUA
FORU-DIPUTAZIOEN EKARKETAK
28.
Atala - Agizko Ekarketak
1.- 1987garreneko ekonomia-urtean,
Foru-Diputazioek Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan egindako
eta Ertzaintzari, Ekonomia-Egitamuketari, 50garren Sailari eta Agintepide
Berriei buruzkoez besteko diruizendapenei erantzuteko egin beharreko
diruekarketak, Irailaren 26ko 7/1985 Legearen 14garren Atalak dioenaren arauera
kalkulatu eta Otsailaren, Jorrailaren, Ekainaren, Uztailaren, Urriaren eta
Azaroaren lehenengo hamabost egunen barruan ordainduko diren 21.041.082.583
pesetako sei ekarketa izango dira.
2.- Aurreko idazatian adierazitako Agizko
Ekarketak kalkulatzeko honako hauek hartu dira kontutan:
a) Foru-Diputazioek 1987garreneko ekonomia-urterako oharteman duten
diru-bilketak, Irailaren 26ko 7/1985 Legearen 2garren atalean berariz
zehaztutako diru-sarrerei dagozkie. Ohartemandako zenbatekoa 328.696.300.000
pesetakoa da.
b) Erresumari 1987garreneko ekonomia-urtean ordaindu beharreko
behin-behingo Kupoaren zenbatekoak 97.417.700.000 peseta jotzen du.
c) Ekonomia-Itunean ohartemandako Arabako Kondaira-Lurraldearen aldeko
ordezkaketen behin-behingo zenbatekoak 1.626.200.000 peseta jotzen du.
d) Ertzaintzaren gastuegatikako zorpideen balio-haztaketak
11.494.300.000 peseta joko du, Lege honen 30garren atalak araupetzen duenaren
arauera.
e) 27/1983 Legearen 22.3 atalak dioena egiteratuz izendatutako
diru-zenbatekoa 667.900.000 pesetakoa da.
f) Diputazioei bere eskuarte zituzten eta Balio-Gehikuntzagatikako
Zerga indarrean jartzearekin baliogabetutako zergegatikako ordainak 19.987.400.000
peseta jotzen du.
g) Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen 1985karreneko
Azaroaren 25eko Erabakiaren indarrez eskuratutako Agintepide berriek
1.010.200.000 peseta jotzen dute.
29.
Atala - 27/1983 Legearen 22.3 Atala betetzeko ekarketak
Aurreko
atalaren lehenengo zatian jarritako sei epeen barruan, Foru-Diputazioek,
gainera, urteko 667.900.000 pesetako diru-zenbateko bat ordainduko dute,
27/1983 Legearen 22.3 atalak dioena beteaz Jaurlaritzari Ekonomiazko
Egitamuketa, Suztapen eta Garakuntza-politikak egiteratzen eta
Autonomia-Elkarteko politika eta ekonomiazko oreka finkatzearen xedezko
neurriak hartzen laguntzeko.
30.
Atala - Autonomiazko Ertzaintzaren alorreko ekarketak
1.- 28garren eta 29garren ataletan jarritako
diru-zenbatekoez gainera, eta hoietan aipatzen diren epeen euren barruan,
Foru-Diputazioek, halaber, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Diruegitamuetan
Autonomia-Ertzaintzaren alorrean sartutako gastuei erantzuteko, Kupoaren
Bitariko Batzordearen Erabakien indarrez Erresumari 1987garrenean ordaindu
beharreko Kupotik horretxegatik ken dezaketen diru-zenbatekoa bera ekarriko
dute. Zenbateko hori, hasiera baten eta behin-behingoz 11.494.300.000 pesetakoa
izango da.
2.- Norbere gain hartutako eta aurreko zenbakian
esandako zorpideari darion dirubidetza 1987garrenean indarrean egon dedin
erroldari eta/edo Kupoaren Bitariko Batzordeak ontzat emandako neurtze-arauei
darienetik beherakoa izatea gertatuz gero, Irailaren 26ko 7/85 Legearen
10garren atalean agindutakoaren arauera jokatuko da.
31.
Atala - 50garren Sailerako ekarketak
Autonomia-Elkarteko
Arduralaritzaren 1987garrenerako Diruegitamuetako 50garren Sailean egindako
diruizendapenetarako laguntza gisa, Foru-Diputazioek, 28garren atalaren
lehenengo zatian ohartemandako epeen euren barruan, 1.159.633.200 pesetako
diru-ekarketa egin beharko dute.
32.
Atala - Agintepide berriak eskuratzearen ondoriozko ekarketa-gehigarria
1.- Eskuraketen Bitariko Batzordeak 1985karreneko
Azaroaren 25ean egindako Osoko Bilkuran erabakitako zerbitzu eta eskuarteak
eskuratzearen ondorioz, Foru-Aldundiek, 28garren ataleko 1 idazatian
ohartemandako epeetan diru-ekarketa gehigarri bat eman beharko dute;
diru-ekarketa hori, Erresumari ordaindu beharreko Kupoa gutxiagotzearena
hainbatekoa izango da, hots, 1.010.200.000 pesetakoa.
2.- 1987garreneko diruegitamu-urtean zerbitzu eta
eskuarteen eskuraketa berriak egingo balira, Irailaren 26ko 7/1985 Legeko
9garren atalean esaten dena izango da erabilgarri.
33.
Atala - Eman beharreko diruen hainbatekoak
Kondaira-Lurralde
bakoitzaren diru-emanketa, aurreko ataletan izendatutako zenbatekoekin ondoren
ematen direnak erabiltzearen ondorioz ateratakoa izango da:
Arabarena Ehuneko
14,28koa
Bizkaiarena Ehuneko
52,71koa
Gipuzkoarena Ehuneko
33,01ekoa
VIII IDAZPURUA
DIRUIZENDAPEN GEHIKIZUNEN GEHIKUNTZARAKO DIRUBIDEAK
34.
Atala - Dirubideak
Lege
honen 4garren atalean gehikizunetan zermugatutako diruizendapenentzako
dirubideak honako era hauetan egingo dira:
a) Horretara eratxikitako harturenen benetako bilketaren eretzeangoak
izan daitezenei, egindako diru-eskuraketen ohartemanda zeudenekiko gaindikinen
bidezko dirubideak egingo zaizkie.
b) Kondaira-Lurraldeek Erresumari ordaindu beharrekoa beste horrenbeste
gutxitzea ekar dezatenentzako dirubideak Kondaira-Lurraldeek egingo dituzte,
beherapen horren zenbatekoarekin berarekin, Lege honen 33garren atalean
jarritako ekarketa-ehunekoen arauera.
c) Berarizko dirubide-erarik izendatu ez zaienentzako dirubideak,
bestetarakotze-jaurpideez baliatuz edo Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen
Abenduaren 20ko 31/1983 Legearen 26.3 atalean jarritako eran egingo dira.
IX IDAZPURUA
HERRI-GASTUA GEHITZEA ETA DIRU-ESKURAKETA GUTXITZEA
35.
Atala - Aldezaurreko neurriak
Lege hau indarrean jarri dedinez gero, egiteratzean ekonomia-urte berean nahiz hurrengoetan gastuak gehitzea edo herri-dirueskuraketa gutxitzea ekar dezakeen ezein Lege edo arduralaritzamanuren Egitasmok, bere altzinen eta aintzin-azterpenen artean, saloa egin dezan Sailak egindako ekonomiazko argipide-txosten bat eraman beharko du, hura egiteratzeak diruegitamu-alorrean agian ekar ditzakeen ondorioak ezagutzeko beharrezkoak izan daitezen behar bezalako balio-neurketa eta guztiko xehapenak barne dituela.
ZERGAPIDETZA-ARAUAK
36.
Atala - Zergapidetzaz besteko sari eta arielak
1.- Oinarrizko zenbatekoaren ehuneko gisa finkatu
gabe egon, edo oinarri horren dirutango balio-neurketa egiteke dagoelako
zenbateko finkokoak izan daitezen Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren
zergalaritzaz besteko sari eta arielen zenbatekoak, 1986garrenean hoien
eretzean eskatu zitekeen zenbatekoa bat koma hamarregatik biderkatuz atera
dedineraino jasotzen dira, atal honen 3 idazatian agindutakoa salbu.
1986garrenean
honetarako berarizko arauz uneangotutako zergalaritzaz besteko sari eta arielak
gehitze horretatik kanpo gelditzen dira.
Nolanahi
ere, 1987garrenean hoien eretzean lakatu zitekeenaren zenbatekoa zehazteko,
Euskadiko Autonomia-Elkartearen 1985karrenerako Guztizko Diruegitamuen
Maiatzaren 28ko 15/1985 Legearen 47garren ataleko 1, 2 eta 3 zenbakipekotan
agindutakoa izango da kontutan.
2.- Aurreko 1 zatian jarritako biderkaria
erabiliz atera daitezen zenbatekoak, hamarrekotan borobiltzeko gehitu edo
gutxitu ahal izango dira.
3.- Indarrean dauden irakaskuntza-arielen
zenbatekoa 1987garreneko ikasturterako eta zernolako ezberdinetarako, honako
hau izango da:
XI IDAZPURUA
LEGEBILTZARRARI ARGIPIDEAK EMATEA
37.
Atala - Aldikotasunezko argipideak
1.- Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari, hiru hilabetez behin, honako
diruegitamu-egiketa hauen argipideak emango dizkio:
a) Diruegitamuko diruizendapenetan bestetarakotzeen bidez egindako
aldakuntzen eta Diruegitamua zenbateraino egiteratu denarena.
b) Lege honetako 24garren atalean aipatzen diren diruezarketak artez
egiteko baimena emanez bideratutako zehaztapidetzen zerrenda.
c) 5 miloe peseta baino gehiagoko gosteko lan, zerbitzu eta
zuzkiketa-akuraketen zerrenda zehatza.
d) Aldi horretan egindako gaudimenak eta gaudimenaren gai direnen
hauspenegatik aurre egin behar izan dienen argipideak.
e) Merkataritzazko lhardutze-Erakunde Burujabeen, Norbanako-alorreko
Legepeko Herri-Izaikien eta Herri-Baltzuen Kontu-garbitasunak, Galera-Irabazien
Zehaztapen-Zerrendak, Diruen Nondikakoaren eta Erabilkeraren
Zehaztapen-Zerrendak, eta Domu eta Ustiaketa-Diruegitamuak.
f) Foru-Diputazioetako bakoitzak itunepeko zergegatik bildutakoak,
zergapidez-zergapide zehaztuta.
2.- Aurreko zenbakian esaten den argipideketan
behar bezain zehatz emango dira eraginik duten Egitaraua, Saila eta Atalburua,
eta argipideak emateko aldia berezko hiruhilabete-aldia betetzearekin amaituko
da eta Legebiltzarrari epea amaituko zen hilaren hurrengo bigarrenaren 15a
baino lehen bidaliko zaizkio.
38.
Atala - Beste argipide batzuk
1.- Halaber, Jaurlaritzak, gertatzen diren
hilaren hurrengoan zehar eta gai duten Egitarau, Sail, Zerbitzu eta Atalburuari
buruzkoan behar hainbateko zehaztasunak emanez, honako diruegitamu-egiketa
hauen argipideak emango dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasuntza
eta Diruegitamu-Batzordeari:
a) Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari datxezkon Egitasmoei buruzko 98
Saileko diruizendapenean egin daitezen aldaketen, hoien zergatien eta
horretarako erabili diren ihardunbidearena.
b) Lege honetako 26garren atalaren babespean egindako
zorpetze-egiketena.
c) Lege honetako 27garren atalaren babespean egindako maileguketena.
2.- Jaurlaritzak, Lege honen 1.12.b) ataleko
2garren lerroaldiaren eta 2.4.e) 2garrena atalaren gai diren egiketak ere
jakinaraziko ditu.
Erabaki
Gehigarriak
Lehenengoa
- Norbanako-jabetzapeko ikuskaritza-enpresen laguntza
Euskal Herriko Herriogasuntza
Nagusiaren Antolapenerako Legearen 67garren atalean ohartemandako
dirubidetzarekiko zaingo-aginteetarako, norbanako-jabetzapeko
ikuskaritza-enpresen laguntza eskatu ahal izango da; hoiek Dirubidetza eta
Herriogasuntza-Saileko Artekaritza-Artezkaritzak eman ditzan arau eta
arteztarauei atxiki behar izango zaizkie, horrek egoki deritzen ikuskaketa eta
zaingo-bideak egin ditzakeela.
Bigarrena
- Industria-Suztapenerako eta Eraldakuntzarako Baltzuaren Gaudimenak eta
galerak
Jaurlaritzak
bertako Ekonomia-Batzordearen saloz industria-enpresa eta alorrei berarizko
laguntza emateko eman eta Industriaren Suztapenerako eta Eraldakuntzarako
Baltzuaen bidez gauzatu daitezen gaudimenen guztizkoak ez du, 1987garreneko
ekonomia-urtean, 1.700 miloe pesetatik gora joko.
Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusiak, Industria-Suztapenerako eta Eraldakuntzarako
Baltzuak enpresa eta industria-alorrei berriz indarra emateko berarizko
laguntza gisa egin ditzan diruegiketen ondoriozko galerak ordainduko ditu.
Hirugarrena
- Dirulaguntzak eta laguntzabideak emateko arauak
1.- Euskadiko
Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan berariz izendatuta egon gabe
aurtengo eta ondorengo ekonomia-urteetan hoien pentzutan eman daitezen
nolanahiko dirulaguntza eta laguntza-bideak ematen, agirikotasuna,
lehiakortasuna eta egiatasuna izango dira oinarri-irizpide.
2.- Sail
bereziek, Guztizko Diruegitamuen Lege bakoitza argitaratu dedinetik hasi eta
hiru hilabeteko epe baten barruan gehienera, Diruegitamuei berariz eta izen eta
guzti eratxiki gabeko dirulaguntzak emateko arauak uneangotu, birraztertu edo
hala behar izanez gero berritan jarriko dituzte.
Arau hoiek Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu, eta bere gai diren gastu- zehaztapidetzei bere bideak
eginarazten hasi baino lehen jarri beharko dira indarrean.
Dirulaguntzak eta bestelako laguntzak ematerakoan
zer manuren babespean ematen diren edo hartzaile zehatzentzakoak direla berariz
erasota utzi beharko da.
3.- Dirulaguntza-egitarauen
nolakoak aurreko zatietan ohartemandakoa egitea ezinezko egin dezanean,
dirulaguntza ematea Jaurlaritzari dagokio, doakion Sailburuaren saloz eta
Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman ondoren.
Arau horixe erabiliko da ezein egitarau
zehatzetan sartu gabeko laguntzak emateko ere.
4.- Laguntza-egitarauak Dirubide eta Herriogasun-Sailak egingo ditu,
eta hoien gai izan daitezen laguntzapide eta dirulaguntzak eman ahal izateko,
hartzaileek bere zergei, zergapidetzazko eta Gizartesegurantzarekiko zorpideei
behar bezala erantzun dietela egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da.
Laugarrena
- 1982garreneko Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzari dagozkion eskuarteak
hartzea
1987garreneko
Urtarrilaren lehenengoaz gero, Erresumagandik 1982garreneko ekonomia-urteko
Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltzako eskuarteak hartzeak, Jaurlaritzak erabaki
ditzan diruezarketa-egitasmo berriei dagozkien diruizendapenak 1987garreneko
Guztizko Diruegitamuetan sartzea ekarriko du, hoiek Diruegitamuetan
Sarrarazteko Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu
behar dela. Izendapena 98garren Sailaren barruan egingo da, "Lurraldearteko
Ordezkaketa-Baltza. 1982garreneko ekonomia-urteko diruizendapenak"
izenpurupeko berarizko Zerbitzu baten.
Boskarrena
- Zenbateko gutxiagoko lanak akuratzea
Zortzirehun
mila peseta baino gutxiagoko lanentzako jaurpide berezia ezartzen zuen Ekainaren
11ko 245/1985 Dekretoz ezarritako zenbatekoa miloe bat eta bostehun mila
pesetakoa izango da.
Horrela
bada, 245/1985 Dekretoak bere baitan hartuko ditu, berri-berritakotan edo
berritze-lan haundikotan zermugatu gabekoak izan eta miloe eta bostehun mila
(1.500.000.-) peseta baino gehiago gabeko bakoitzarekiko diruegitamua izan
dezaten lanak.
Seigarrena
- Ikasketa tasei atxiki gabeko ikasketak
Batxillerreko,
Lanbide-Hezkuntzako eta Arte Erabilgarritako ikasketak dohan emango dira
Herri-Ikastegietan, ikasketa-arielak ordaindu beharrik izango ez dutela.
Ikasketa
hoiek egin ditzaten Ikastoletako eta Gizarte-Ekintzako Ikastegietako ikasleek
ere ez dute ariel hoiek ordaindu beharrik izango.
Zazpigarrena
- Jarraipen-Batzordea
1.- Arduralaritzak eta indarrean dauden legeen
arauera ordezkaritzarik haundieneko Sindikaritza-Erakundeek osatutako
Jarraipen-Batzordea eratzen da; Batzorde hori Lege honen 13garren ataletik
16rakoan orokorki emandako, eta bereziki, 13.4 atalean izendatzen den 570 miloe
pesetako Diru-Baltza banatu aurretik, Baltza horretan izendatutako
hainbatekotik gorako lansariak ekar ditzaten lanarien maileguak banatzeko
erizpideez arduratuko da eta argipideak emango ditu.
2.- Jaurlaritzak, Jarraipen-Batzordeari, honen
ihardunbide egokirako, aurreko idazatian esandako diruizendapenen pentzutan,
beharrezkoak izan ditzan diru-eskuarteak izendatuko dizkio.
3.- Indarrean dauden legeen arauera Euskal
Herriko Autonomia-Elkartean ordezkatze-indarrik haundiena izan dezaten
Sindikaritza-Erakundeek eta erakunde-mailako ordezkotza izan dezaten
Enpresaritza-Erakundeek osatuko duten Batzorde bat eratzen da.
Batzorde
horren egitekoa, 13500, 13510, 13600 eta 13210 egitarauei Lanbide-politikari
eta Laneko Segurantza eta Osasunbideei buruzkoetan arta egin eta nola
egiteratzen direnarekiko zaingoa izango da.
Batzorde
honek honako egiteko hauek hartuko ditu berariz bere gain:
a) Lehen esandako Egitarauei izendatutako Diru-baltzaren erabilpena
zehaztu dezaten arauei buruzko aldezaurreko argipideak izan, hoiek osatzeko eta
hobetzeko nolanahiko neurrien saloak egin, eta behar bezala erabiltzen direla
egiaztatzea.
b) Lanbideen Suztapenerako, Lan-Merkatuaren eta Lanbide-Hezkuntzaren egitarauei
atxikiz lanik gabeko langileen akurapenei arta eta ikuskaketa egitea.
Zortzigarrena
- Ospitalentzako eta beste Sorozpide-Erakundeentzako dirulaguntzak
Diruegitamu
hauetan Ospitalentzako eta beste Sorozpide-Erakundeentzako izendatutako laguntzak,
baldin eta Etxe hoiek honako baldintza hau betetzen badute ordainduko dira:
Etxe
hoien zerbitzuan ari diren lanarien urteko soldaten eta 1987garreneko
urtarrilaren lehen-egunetikako eragite-indarrezko gehikuntzak ez du Lege
honetan Euskal Herri-Arduralaritzako lanarientzat finkatutakoa baino haundiagoa
izaterik izango.
Bederatzigarrena
Hezkuntza,
Unibersitate eta Ikerketa-Sailaren menpeko Ikastegiek bere gastutarako erabili
ahal izango dituzte bere berenezko ihardunetikakoak ez diren diru-eskuraketak
Honetarako,
Herriogasuntza eta Dirubidetza-Sailak, besterik gabe, horretarako
diru-izendapenak indarrean egon daitezen Diruegitamuetan sartuko dituzte,
benetan egindako diru-eskuraketen zenbatekoarekin berarekin.
Azken
Erabakiak
Lehenengoa
Lege
honetan ohartemandako guztiak osabideratzeko eta egiteratzeko behar daitezen
manu guztiak emateko eskua ematen zaio Jaurlaritzari.
Bigarrena
Lege
hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratu dedin egunaren
biharamonean jarriko da indarrean.