2/1986 Legegintza Dekretua, irailaren 9 koa, Bezeroaren Araudiari buruzko 10/1981 Legearen hogeita zazpigarrenAtalari idazkera berri bat emanez, Europako Elkarteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako onarzeari buruzko oinarriak jartzezko otsailaren 19ko 2/1986 Legean ohartemandakoaren arauera.
1986-09-09Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1986/9/15, 176. zk.
§
III. 2/1986 LEGEGINTZA-DEKRETUA, IRAILAREN 9KOA, BEZEROAREN ARAUDIARI BURUZKO
10/1981 LEGEAREN HOGEITA ZAZPIGARREN ATALARI, EUROPAKO ELKARTEEN LEGEERAPIDETZA
EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTERAKO ONARTZEARI BURUZKO OINARRIAK JARTZEZKO
OTSAILAREN 19KO 2/1986 LEGEAN OHARTEMANDAKOAREN ARAUERA, IDAZKERA BERRI BAT
EMANEZKOA
Jaurlaritzak,
Bezeroen Araudiari buruzko 10/1981 Legearen hogeita zazpigarren Atalari,
Europako Elkarteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako
onartzeari buruzko oinarriak jartzezko Otsailaren 19ko 2/1986 Legean
ohartemandakoaren arauera, idazkera berri bat ematen dion Irailaren 9ko 2/1986
Legegintza Dekretoa onartu duela jakinarazten zaie Euskal Herriko herritar
guztiei. Beraz, Legegintza-Dekreto honi men egiteko eta men eginarazteko
agintzen diet Euskadiko herritar, norbanako eta agintari guztiei.
Lehendakaria,
Jose Antonio Ardanza Garro.
Otsailaren
19ko 2/1986 Legeak, bertan dauden Oinarri-Arauen atalkako idazkiak ontzat
ematezko Lege-indarreko Legegintza-Dekretoak emateko ahalmena ematen dio
Jaurlaritzari. Oinarri-Arau hoiek Elkarte-Legepidetzaren arauak dira.
Bestalde,
Bezeroaren Araudiari buruzko 10/1981 Legeak, hogeita zazpigarren Atalean
ohartematen duen Bezeroen gaietarako Aholkularitza-Batzordea, Egaripen-alorrari
datxezkion gizarte, ogibide eta ekonomia-zuduen eta Arduralaritzaren zuduen
ordezkariek eta bai bezeroenek ere osatuko dutela ezartzen du.
Helburu
horrekin, Europako Elkarteek, Europako Batzordearen 1973.eko Irailaren 25eko
Erabakiz, bezeroen aholku-ordezkotza areupetu zuten eta horren ardura, bezeroen
erakundeei (elkarteak eta koperatibak), familia-erkaundeei, sindikatoei eta egaripeneko
aituei eman zieten.
Ildo
honetan, ekonomia eta lanbide-zuduen ordezkotza eta Arduralaritzarena ez da
benetan finkatzen (alor horretakoak Egaripeneko aitu gisa sartzea izango
litzateke ahalbide bakarra). Horren ondorioz, Elkarte-mailan, lehentasunez,
bezerogoalorren eta beraien menpe daudenen eskuhartzea da ezarri dena.
Aurrekoa, ekonomia eta lanbide-zuduek zenbait ordezkotza izatearen kaltetan
gabe uiertu behar izango da, baina ordezkotza hori gure legeek finkatzen dutena
baino mugatu eta aldarriagoa izango da beti.
Horren
ondorioz, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuaren saloz eta
Jaurlaritzak, 1986.eko Irailaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu
ondoren, honako hau
ERABAKITZEN DUT:
Atal bakarra
Azaroaren
18ko 10/1981 Legearen hogeita zazpigarren atalaren lehenengo idazatia, honako
era honetan gelditzen da idatzita:
"Lan,
Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren baitan aholkularitzarako Batzorde bat
sortaraziko da, Legea onartu eta urtebeteko epearen barruan; eta Batzorde hori,
egaripenari eta bereziki, bezero, gizarte eta familia alorrei datxezkien zuduen
ordezkariek osatuko dute".
Azken Erabakia
Legegintza-Dekretu
honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean
bertan hartuko du indarra.
Gasteiz,
mila bederatzirehun eta larogeita seigarreneko irailak bederatzi.
Lehendakaria,
Jose Antonio Ardanza Garro.
Lan,
Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, Jon Imanol Azua Mendia.