2/1986 Legea, otsailaren 19koa, Europako Elkarteen Lege-erapidetza Euskal Herriko Autonomia-Elkarterako onartzeari buruzko oinarriak jartzezkoa.
1986-02-19Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Argitalpena: EHAA, 1986/3/14, 51. zk.; EAO, 2012/3/30, 77. zk.
§
78. 2/1986 LEGEA, OTSAILAREN 18KOA, EUROPAKO ELKARTEEN LEGE-ERAPIDETZA EUSKAL
HERRIKO AUTONOMIA-ELKARTERAKO ONARTZEARI BURUZKO OINARRIAK JARTZEZKOA
Europako
Elkarteetan sartzeak, Europako lege-erapidetza eratxikitze-Ituneak dion era eta
modutan bete beharra dakarkie Espainiako Erresumaren barruko herri-agintaritza
guztiei.
Horren
ondorioz, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, Konstituzioak eta
Autonomia-Estatutoak zermugatzen duten bere aginte-eremuan, Legeak zeharkako
elkarte-arauak jartzen dituzten beharkunak betetzeko beharrezko dituen
barne-arau guztiak indarrean jarri beharko ditu.
Europako
Elkarteetan sartzearen ondoriozko horrelako luzaezinak eta lege-segurantza
bermatu beharrak lehenago ere legegintzarako esku-emateak ekarri izan dituzte.
Bestalde, Espainiako Erresuma sartzerakoan Europako legepideak lehengo beste
batzutan baino askoz ere ugariagoak izateak, eta sartze-Itunea izenpetzearen
eta indarrean jartzearen arteko aldiaren laburrak are beharrezkoagoa egiten du,
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari gagozkiola, Jaurlaritzari lege-mailako
manuak eman ahal izateko eskua ematea.
Esku-emate
hori Jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52garren Atalean jadanik
ohartemanda dago, eta Oinarri-Lege bat behar du eragite-indarra izateko; hori
du helburu oraingo honek.
Lege
honek esandako esku-emate hori egiten du, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen
aginte-eremuan, Eraskinak dakartzan Legeetan araupetutako gaiak elkarteko
lege-erapidetzari egokitzeko, Jaurlaritzari, aldi berean, Legearentzat
gordetako gaiez ari eta Autonomia-Elkarte honetan indarrean dauden legepideekin
bat ez datozen elkarte-arauak eginbideratu ahal izateko beharrezkoak izan
daitezen Legegintza-Dekretoak emateko eskua ematen diola.
Lege
honek legegintzarako esku-ematearen zertarakoa, norainokoa, oinarri-irizpideak
eta irizpideak zehazten ditu. Hori behar dezaten elkarte-arauak erabiltzeko
barne-arauak ematerakoan, Erresuma elkartekideek eta, beraz, hoien barruko
herri-agintaritzek, agiz oso zehatza izan ohi den haien edukiari hertsiki
atxiki beharko zaizkio. Elkarte-legepidetzaren berarizkotasun horrek,
legegintzarako esku-ematea berebaitan izan, eta Jaurlaritzak hoiek egiteratzean
haiei men egin beharreko arau gisa zertzen ditu manu hoiek.
Aldi
berean esandako esku-emate horretzaz baliatzeko aldia zehazten da, indarrean
jarri eta sei hilabetekoa alegia.
Bukatzeko,
eta agian zenbait Legegintza-Dekreto ematea gerta daitekeenez gero, Egitasmoak
zera xedatzen du: Jaurlaritza ematen zaion eskuaz Dekreto-Lege baten bidez
baliatzeak, honen edukiari buruzkoetan esku-ematearen eduki osoa erabat
agortuta uzten duela, Jaurlaritzak gero, eta 3garren atalean jartzen den epea
bukatu baino lehen hori aldatu ahal izateari honela bidea itxiz.
Lehenengo
Atala - Legegintzarako esku-ematea
Euskal
Herriko Autonomia-Elkartearen aginte-eremuan, Eraskinak dakartzan legeetan araupetutako
gaiei buruz, hoiek Elkartearen lege-erapidetzari egokitzeko, oraingo honen gai
diren Oinarri-Arauen atalkako idazkera ontzat ematezko Lege-indarreko
Dekreto-Lege bat edo batzuk emateko ahalmena ematen zaio Jaurlaritzari, eta bai
1985garreneko Azaroan indarrean egon, Legez egiteratu beharrekoak izan eta
orain araupetu gabe egon daitezen elkarte-araupeko gaiei buruzkoak ere.
2.
Atala - Oinarri-Arauak
Aurreko
atalak diona erabiltzeko, honetzazko Dekreto-Legeak emateko Jaurlaritza hoien
helburu, helmen, oinarri-irizpide eta irizpideei atxiki beharko zaieneko
arteztarauak, eta erabiltzeko Lege-mailako barne-arauak ematea beharrezkoa izan
dezaten Elkarte-legepidetzako gainontzeko arauak joko dira oinarrizkotzat.
3.
Atala - Oinarri-Arauak
Esku-emate
horretzaz baliatu ahal izateko epea, Lege hau indarrean jarri eta sei
hilabetekoa izango da.
4.
Atala - Legegintzarako esku-emateaz baliatzea
1.- Jaurlaritza Legegintza-Dekreto baten edo
batzuen bidez baliatu ahal izango da esku-emate honetzaz.
2.- Beti ere, Jaurlaritza esku-emate honetzaz
Legegintza-Dekreto bat emanaz baliatzeak, edukiari buruzkoetan esku-ematea
erabat agortuta utziko du.
5.
Atala - Legebiltzarraren arta-zaingoa
Jaurlaritzak
Lege honek dionaren babespean egindako Legegintza-Dekretoak Legebiltzarrari
ezagutaraziko dizkio, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52.5
Atalen ohartemandako eran.
Azken
Erabakia
Lege
hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren
biharamonean jarriko da indarrean.
ERASKINA
LEGE-MAILAKO MANUAK
"Merkatalgaien
Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategien" Otsailaren 12ko 3/1981
Legea, Epailaren 31ko 4/1982 Legez ALDATUTA ETA OSATUTA.
Bezeroaren Araudiari buruzko Azaroaren 18ko
10/1981 Legea, horren 22garren Atala aldatzen deneko ekainaren 13ko 5/1985
Legez ALDATUTA.
Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982
Legea, Irailaren 30eko 1/1984 Legez ALDATUTA.
Merkataritza-Ihardunaren Antolaketari buruzko
Maiatzaren 19ko 9/1983 Legea.
Gizarte-Emendiotarako Borondatezko
Erakundeei buruzko Urriaren 27ko 25/1983 Legea.