Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1984 Legea, urriaren 30ekoa, bahitutako ogasun eta eskubideak itzultzeari buruzkoa.

1984-10-30

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1984/11/13, 188. zk.; EAO, 1984/11/22, 280. zk.

§ 63. 2/1984 LEGEA, URRIAREN 30EKOA, BAHITUTAKO OGASUN ETA ESKUBIDEAK ITZULTZEARI BURUZKOA

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Hainbat erabaki hartu dira azken urteotan Anaiarteko Gerrateak ekarritako nolanahiko ondorioei ahal den neurrian aterapide bat emateko xedez; hala ere, Gerratearen lehen egunetan sortu eta legez baliogabetu ondoren ere haien eraginak iraun eta gaurregun bidegabekeriatzat eta demokraziazko gizarte baten oinarri-irizpide funtsezkoenaren aurkakotzat jotzen dugun egoera iraunarazi duen berarizko araupidetza baten indarrez eta bere gizarte-politikaren alorreko iritziak zirela eta bere ogasun eta eskubide batzuk galdu zituzten norbanako edo lege-nortasundunei egindako bahikuntzak sortarazitako arazoari bete-betean aurre egin ziezaion legebiderik ez zegoen, ordea.

 

Egia esan, horretarako saloak izan dira, eta bai bahitutako ogasun edo eskubide batzuk bere lehengo jabeei birreskuratu dizkieten era berezietako zatikako aterapideak ere. Hala ere, orain arte ez zegoen arazo honi Herri-Arduralaritzaren aldetik eraz eta modu egokian heldu ziezaion manurik.

 

Lege-hutsune hori betetzera dator horren zioak hemen adirazten dituguneko oraingo Lege hau. Euskadiko Autonomia-Elkarteari eskuratutako ogasunak baizik hartzen ez dituenarren, hautsi ezineko hesparru horren barruan funtsean politika edo gizarte-iritzien karian kendutako ezein ogasun edo eskubide du helburu, hoiek bahitzeko legebideak edo hoien jabeen politika-iritziak zirenak zirela.

 

Lege honek, ogasun edo eskubide hoiek bere lehengo jabeei itzultzea du ardatz; inolako ordainik gabe itzultzea, kendu zitzaizkienean egin zen bezala. Zati bat birreskuratzea edo ordain-aukera bereziak ez dira ogasunen zati ukigarriak aldatu izana gertatuz gerorako baizik ohartematen, birreskuratze hori ogasunen jabeek lehen benetan zeukatenari egokitzeko xedez.

 

Bakoitzean, orohartzezko birreskuratze-eskubidea Jaurlaritzaren Dekretoz zermugatzen da, Lege honek ohartematen duenaren arauera birreskuratze-eskubidea sortarazten duten benetako zernolakoak ezagutzeko zehaztapidetza egin ondoren.

 

Halaber, zati bat birreskuratzeko edo ordain aukerak egiteko erabili beharreko oinarri-iritziak ere jartzen dira.

 

Egiturari dagozkionetan, Legeak guztira hamar Atal dituzten lau Atalburu, Erabaki Gehigarri bat eta bi Azken Erabaki ditu.

 

Lehenengo Atalburuak, Legeak hartzen duen gauzazko eremua zehazten du, bigarrenak, agiango itzultze horretarako bideetako urrats nagusienak jartzen ditu; hirugarren Atalburuan Euskadiko Autonomia-Elkartearen erantzunbeharrak, itzulpena atzeratzeko erabili beharreko arauak, ordainketaren zatikaketa eta dagozkien jazarpenak zehazten dira, eta laugarren Atalburuan Argipideketa-Batzordearen osatze-modua.

 

Lehenengo Erabaki Gehigarriak, Lege hau indarrean jarri ondorengo eskuraketak izanez gero birreskuraketa-eskea egiteko epea jartzen du, eta Bigarrenak Legebiltzarrari zaingo-bideak ematen dizkio.

 

Azken Erabaki batek bukatzen du araupeketa: Ekonomia eta Herriogasun-Sailari ematen dio Legea osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen manuak emateko gaitasuna.

 

I ATALBURUA

 

Lehenengo Atala - Legearen indar-eremua

 

1.- Lege honek, bere politika edo gizarte-iritziak direla, 1936garreneko uztailaren 18az geroztik eta erkide arteko gudu ondoren eratu ziren berarizko lege edo araupideen babespean,

 

a) Espainia osoan, Euskal Herriko Autonomia-Lurraldean nahiz lur-eremu hartako gainontzeko aldeetan zeuden Agintariek edo Jaurlaritzek emandako orotariko arauak erabiliz edo

b) Aurreko zatian esandako Agintarien edo Jaurlaritzen zerbitzuango ezein epailaritza nahiz arduralaritza-agintariren, herri-lanariren edo gudarosteko nahiz gudarostekoez besteko indarren berarizko agintzen eraginez kendutako ondare-ogasun edo eskubideak lehengo jabeei Legeak berak jartzen dituen modutan dohan birreskuratzea araupetzen du.

 

2.- Ogasun edo eskubideak kentzea ezein lege edo auzipide-arau erabiliz egin izana ez da birreskuratze horretarako eragozpen izango Lege honetan ohartemandako bideak egin eta kentzea politika-gizarte alorreko zioegatik egin, edo jabeek, zio hoietxegatik, bere zuduen aldezpena egin ezinean aurkitu zirela agertzen bada.

 

3.- Aurkakoa egiaztatu dedinean salbu, ondoren esaten diren zernolakoetako bat dagokien norbanako edo lege-nortasundunei ogasun edo eskubideak kentzea politika edo gizarte-alorreko zioegatik egin zela joko da:

 

a) Lege honetako lehenengo ataleko lehenengo zatian esaten den aldian legezkontra-kotzat edo politikazko erantzukizunpekotzat jotako bazkun, talde, politika-alderdi eta norbanakoen zerrendatan izen eta guzti sartuta egotea.

b) Bere aurkako sendetsitako erabakiz bukatutako arduralaritza edo epailaritza-zehaztapidetzapean egon izan eta horren ondorioz, politikazko erantzun beharrarekiko arauak egiteratuz bere ogasun edo eskubideak kentzea, atxikitzea edo bahitzea ekarri izana.

 

4.- Lege hau ez da honako hauetan erabilgarri izango:

 

a) Berenezko eskubideak galdu izana gertatutako guztietan, berenezko eskubide hoietan politikazkoak, sindikaritzazkoak, hauteskundetakoak, ogibidezkoak, lanbidetikakoak, herrilanaritzatikakoak eta ordainsarizko guztiak, Gozamendunentzakoak edo Gizartesegurantzako araupidetzakoak barne.

b) Hoien jabeak hoien balioaren ordea jasotako ogasun edo eskubideentzat.

 

2. Atala - Baldintzak

 

Aurreko atalaren gai diren ogasun eta eskubideak erabat edo hoien zati bat itzultzeko edo, hala badagokio, Lege honen gai diren ogasun eta eskubideen ordea, Autonomia-Estatutoak eta hori egiteratzen eta osabideratzen duten legepideek agintzen dutenaren babespean, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari inori eman ahal izateko jabegoz eskuratutakoak izatea ezinbesteko baldintza izango da.

 

Lege honetan esandako erako ogasun eta eskubideen itzulpena, ondorengo ataletan jartzen diren bideak burutuz, Eusko Jaurlaritzaren Dekretoz erabaki beharko da.

 

II ATALBURUA

 

3. Atala - Eskubideaz baliatzea

 

Lege honek aitortzen duen birreskuratze eskubidea, Lege hau betetzeko eman dedin araudia indarrean jarri eta hurrengo bi urteren buruan egiteratu beharko da. Itzultzea eskatzen deneko ogasun edo eskubideen jabeak, edo horren ondarejabeek ondasun edo eskubide zehatza birreskuratu dakieneko idatzizko eskea aurkeztuko dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailean, ogasun-eskubidea zehatz-mehatz zermugatuz.

 

Eske-idazkiari, eske-egilearen nortasuna edo hala badagokio duen ordezkotza, birreskuratzea eskatzen deneko ogasun edo eskubideak egon ba daudela, eta hoiek politika-gizarteko alorreko zioegatik kendu zitzaizkiola egiaztatzezko eta araudibidez agindutako agiripaperak erantsi beharko zaizkio.

 

4. Atala - Zehaztapidetzari ekitea

 

1.- Lege honen hamaikagarren atalean esandako eran osatutako Argipideketa-Batzorde batek aztertuko ditu, doakien guztiei entzuteko zehaztapidetzaren bidez, doakienek egindako eskeak eta hoiekin bateango agiri-sortak.

 

2.- Eske-egileari dagokio bere aurkako politika-erantzukizunagatikako zehaztapidetza eta horretzazko erabakia benetakoak direla egiaztatzea, zehaztapidetza osatzeari buruz Arduralaritzari aitortzen zaizkion ahalmenen kaltetan gabe.

 

3.- Batzordeak eskea bere bideak egin ditzan onartzeari uko egin ahal izango dio, eske hori Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari Lege honen bigarren atalean esandako modutan eskuratu gabeko ogasun edo eskubideei buruzkoa dela garbi ikusi, edo Lege honetxen hirugarren ataleko lehenengo zatian jarritako epetik kanpo aurkeztu dedinean.

 

Beste guztietan, Batzordeak birreskuratze-zehaztapidetzari ekin dakiola erabakiko du.

 

4.- Batzordeak, halaber, bertako azterpena geldiarazi ahal izango du norbanakoen artean zehaztapidetzarekiko erabakia baldintzapetu dezaten norbanako-alorreko legepeko auziak sortzea gertatzen bada, auzia garbitzea dagokion Agintariak edo Aginte-Sailak auziari buruzko azken ebazpena egin dezanerarte.

 

5. Atala - Batzordearen saloak

 

Zehaztapidetzari bere bide guztiak eginarazi ondoren Argipideketa-Batzordeak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari dagokion saloa egingo dio,

 

a) Eskeari uko egitekoa, egindako zehaztapidetzaren arauera, Lege honek birreskuraketa bidezko izan dedin jartzen dituen baldintza guztiak betetzen direla aterako ez balitz.

b) Osoko edo zati baten birreskuraketa edo, hala badagokio, ordaina ematea ontzat ematekoa.

 

6. Atala - Ogasunetango aldaketak

 

1.- Ogasunak kendu zirenez gero gauza diren aldetik hobekuntza soiltzat jo ezin daitezkeen aldakuntzak izan badituzte, Argipideketa-Batzordeak, eske-egilearekin elkar hartuta, honako jokabide hauetakoren bat oinarri izan dezan hitzarmena onartu dedinaren saloa egin ahal izango du:

 

a) Kendu zitzaion zatia itzuli dakionekoa.

b) Ogasuna edo eskubidea osorik itzuli dakionekoa birreskuratzaileak, bere aldetik, itzultzea ez zegokion ogasunaren edo eskubidearen zatiari izendatu dakion balioaren ordaina Arduralaritzari eman beharrean gelditzen dela.

c) Arduralaritzak ogasun edo eskubideari eustezkoa; horrek birreskuraketa zegokionari itzultzea bidezkotzat jotzen zeneko ogasunaren edo eskubidearen zatiaren balioari dagokion ordain-dirua ematea ekarriko du.

 

Zati honen gai diren Ituneak, Jaurlaritzak zazpigarren atalean jartzen diren bidetatik onartu ditzanaren baldintzapean geldituko dira.

 

2.- Argipideketa-Batzordea eta eske-egilea hitzarmenera iritsi ez edo hitzarmena ez onartzea gertatuz gero, Jaurlaritza bere kabuz aukeratuko du, aurreko zatian ohartemandakoen artean, egoki izan dedin jokabidea. Behin-behingoagatik, eta aldakuntzak dagokion ogasun edo eskubidearen balioa ehuneko hogeita bostetik gora gehitzea gertatuz gero, eske-egileak balioaren gehikuntzari darionaren ordea ordaindu dakionaren eta kendu zioten zatiari dagokiona eskuratzearen arteko aukera egin ahal izango du.

 

3.- Ogasun ikugarriak izandako aldakuntza hobekuntzak egitezkoa izan, eta ogasuna osorik edo zati bat itzultzea gertatuz gero, birreskuratzaileak hartu duen ogasunari erantsitako hobekuntzaren balioa eman beharko dio Arduralaritzari kalte-ordain gisa, hobekuntzek itzulketaren gai den ogasun edo eskubidearen balioa ehuneko hogeita bostekotik gorakoa bada salbu, orduan atal honen 2garren zatian ohartemandako aukeratze-eskubideaz baliatu ahal izango bait du.

 

4.- Batzordeak aurreko atalean esandako ordainak zehaztea bi aldetakoen aldezpenak ikusita egingo da, nahitaezko jabego-kentzeari buruzko legepideetako irizpideak erabiliz.

 

7. Atala - Azken erabakiak

 

1.- Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuak, Argipideketa-Batzordearengandik hartutako erizpena ikusi ondoren, bidezko erabakiaren zio eta guztizko saloa egingo dio Jaurlaritzari. Jaurlaritzak zehaztapidetzarekiko azken erabakia hartuko du, Ekonomia-Batzordeak itzulketa egin ote daitekeenari edo Lege honen 9garren atalak dionaren arauera agian egin beharreko atzeratzeari edo zatikatzeari buruzko erizpena eman ondoren.

 

2.- Ogasun edo eskubidea osorik edo hoien zati bat itzultzea, edo ordaina ematea, Dekretoz aginduko dira.

 

III ATALBURUA

 

8. Atala - Erantzukizuna

 

1.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak eta horretako Erakundegoren-mailako Izaikiek ez dute ogasun edo eskubideak kendu zirenetik eta hoiek Euskadiren Ondarea sartzeratzeko aldian agian izandako kalte, galera edo andeakuntzegatikako erantzukizunik izango.

 

2.- Ogasun edo eskubide hoietzaz baliatzeagatikako edo gozatzeagatikako kalte-ordain, urtesari edo alogera gisako ezein ordainketa ere ez da bidezko izango.

 

3.- Birreskuraketak ekar ditzan gastu guztiak eta horregatikako zergak ordaintzea, eskea egin dezatenen pentzutan eta kontura egingo da.

 

9. Atala - Itzulketa atzeratzea eta ordainketa zatikatzea

 

1.- Hoiek itzultzeko baimena emandako ogasun edo eskubideak erabiltzea herri-zerbitzurako beharrezkoa izanez gero, Eusko Jaurlaritzak, zehaztapidetza erabaki dezan Dekretoan bertan, edo itzulketa egin dedineko agintaritza edo epailaritza-erabakia sendetsi eta hiru hilabetetik gorakoa izango ez den epe baten barruan, itzulketa benetan egitea bi urte gehienera atzeratu ahal izango du, Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman ondoren. Hori gertatuz gero, Arduralaritzak 6.4 Atalak dionaren arauera zehaztuko den diruzko ordaina eman beharko dio itzulketa dagokionari.

 

2.- Jaurlaritzak honako hauek ere egin ahal izango ditu, hurrengo a) txatalak diona geratatuz gero bere ariozko aginduz, eta b) txatalean ohartemandakoetan doakionak eskatuta:

 

a) Lege honen seigarren Atalaren 1 zatiko c) txatalean agintzen denez Arduralaritzak eman beharreko ordaina atzeratuta ordaindu dakiola erabakitzea.

b) Itzulketaren hartzaileari, horrek bermeak eman ondoren, Lege honen lehen esandako seigarren Atalaren beraren 1 zatiko b) txatalak eta 3 zatiak diotenaren arauera eman behar duen diruzko ordaina zatika ordaindu ahal izateko baimena ematea.

 

3.- Jaurlaritzak aurreko zatiak dion atzerapenaren gehienerako aldia zehaztu ahal izango du, inoiz ere bost urtetik gorakoa ezin izan daitekeela. Gerokotan utzitako diru-kopuruek, Herri-Izaiki izan ez daitezenek Euskadiko Autonomia Elkarteari herri-alorreko eskubideegatik zor dizkioten diru-zenbatekoei dagokien dirusaria bera izango dute.

 

10. Atala - Jazarpenak

 

1.- Argipideketa-Batzordeak bideak egiteari uko eginaz hartutako erabakiaren aurka Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren aurrerako jarkipena egin ahal izango da.

 

2.- Lege honek aipatzen dituen Jaurlaritzaren erabakien aurka, Arduralaritza-Auzipidetzaren aurrerako artezko jazarpena sartu ahal izango da.

 

IV ATALBURUA

 

11. Atala - Argipideketa-Batzordearen osatze-modua

 

1.- Honako hauek osatuko dute Lege honek dion Argipideketa-Batzordea:

 

a) Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Ondare eta Akurapen-Artezkaria izango da Lehendakari.

b) Lege-Aholkulari izango den Ondare eta Akurapen-Artezkaritzako Legelari batek, Batzordekide gisa.

c) Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailaren izeneko Batzordekide batek.

d) Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Artekaritza-Artezkaritzaren izeneko Batzordekide batek.

e) Itzultzea eskatzen deneko ogasun edo eskubidea berari atxikita daukan Sail edo Erakundegorenaren izeneko bi Batzordekidek.

Batzordeko Lehendakaritzaren iritziz eskea Arduralaritzako Ihardutze-Sail bati baino gehiagori badagokio, hoietako bakoitzaren izeneko Batzordekide batek bilkuretan eskuhartu dezala agindu ahal izango du.

f) Hizpidea bai, bainan botoa emateko eskubiderik izango ez duen Ondare eta Akurapen-Artezkaritzako Legelari-Teknikari izango den Idazkari batek.

 

2.- Lehendakaria kanpoan edo edozergatik etorri ezinean gertatuz gero, Batzordekide Legelariak egingo du haren egitekoetarako ordezkotza.

 

Erabaki Gehigarriak

 

Lehenengoa

 

Euskadiko Autonomia-Elkarteari Lege hau indarrean jarri ondoren eskuratutako ogasun eta eskubideei buruzkoetan, hirugarren Atalaren 1 zatiak dion bi urteko epea, eskuraketa onartzezko Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedinetik hasita kontatutako da.

 

Bigarrena

 

Jaurlaritzak, sei hilabetez behin, Argipideketa-Batzordeak ikusitako ogasun eta eskubideak itzultzeko zehaztapidetzen jakitun jarriko du Eusko Legebiltzarra, zernolakoak (uko egin izana, osorik edo zati bat onartu izana, ogasunen aldakuntzak, itzulketaren atzerapena, ordainketaren zatikaketa etabar) eta, zehazki, zio eta guztiko azken erabakia zehaztuz.

 

Azken Erabakia

 

Lege hau egiteratzeko eta osabideratzeko behar daitezen manuak Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren salozko Jaurlaritzaren Dekretoz emango dira, gehienezko hiru hilabeteko epearen barruan.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra