Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbidea  >>  Legeria

2/1982 Legea, otsailaren 11koa, "Pascual de Andagoya" Bigarren Mailako Ikastetxea saltzeko baimena emanaz.

1982-02-11

Erakundea: Eusko Legebiltzarra

Argitalpena: EHAA, 1982/3/13, 35. zk.; EAO, 2012/4/26, 100. zk.

§ 17. 2/1982 LEGEA, OTSAILAREN 11KOA, PASCUAL DE ANDAGOYA BIGARREN MAILAKO IKASTETXEA SALTZEKO BAIMENA EMANAZ

 

ZIOEN ADIERAZPENA

 

Jaurlaritzako Herrizaingo-Saila zenbait hilabetetan aritu da gure Elkarteko Autonomia-Hertzaina izango dena Gaitzeko Ikastegia kokatzeko lekurik egokienaren bila. Zera atera de bilaketa horren ondorio: Gasteiztik hurbil egon eta Arabako Foru Diputazio Txit Gorenarena den Arkauteko Berarizko Hezkuntzarako Ikastegiak dituela horretarako alde on guztiak, bere egiteko berrirako berehala egokitu, eta I kastegiaren beharrei erantzuteko antolapideak datxezkon lurretan osoagotu bait-daitezke. Arabako Foru-Diputazio Txit Gorenarekin aintzin-hitzarmen bat egin da, hark Ikastegi hori gure Elkarteari dagokion ordainaren truke eman diezaion. Ordain horren zati bat, Gasteizen egon, bere garaian Elkarte honi eskuratu eta orain, herri-zerbitzutarako izatetik kendu eta Elkartearen Herri-Ondarean sartuta dagoen "Pascual de Andagoya" Bigarren Mailako Ikastetxea Elkarteak Arabako Foru-Diputazioari ematean datza. Arabako Foru-Diputazio Txit Gorenak, lehen Arkauteko Ikastetxean ematen zen Berarizko Hezkuntzari esandako beste honetan jarraitzeko asmoa du. Gizarte-xede honen garrantziak, Autonomia Hertzaina gaitzeko tegi egokiak izan beharrarekin batean, esandako Bigarren mailako Ikastetxe hori inorentzakotzea onuragarri dela erakusten du horretarako erabakia hartzea, horren balioa dela eta, Eusko Legebiltzarrean Legez egin behar dela.

 

Legegaiak hiru Atal ditu, Foru-Diputazio Txit Gorenaren teknika-zerbitzuekin bat etorritako dirutan saltzeko baimena eman, eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailari harentzakotzeko behar daitezen bideak egiteko manua eginaz.

 

Lehenengo Atala

 

Gasteizen egon eta Euskadiko Autonomia Elkartearena den "Pascual de Andagoya" Bigarren mailako Ikastetxea deritzan etxea Arabako Foru Diputazio Txit Gorenari artez eskuratzea erabakitzen da; Ikastetxe hori, oso-osorik, ondoren xedatzen den orubean eraikita dago: "Gasteizko udal-mugarteko "Batan" barrutian, Salbatierrabideko bidearen eta Berrostegietako errepidearen elkartze-gunean egon, eta azalez bost mila metro kuadro dituen orubea. Iparraldetik Salbatierrabide eta Berrostegietako errepidea ditu mugakide; hegoaldean eta sartaldean, hiriburu honetako Udal Txit Gorenarena den zatitutako funtsaren beste zatia, eta Sortaldean Pedro Gilena (Gasteizko Jabego-Erroldeko bi mila ehun eta berrogeita hamabigarren liburuan, Gasteizko Udalaren zortzirehun eta batgarrenaren berrehun eta hogeita bigarren orrialdean erasota, hirurogeita bi mila hirurehun eta hirurogeita hamalaugarren funtsa".

 

2. Atala

 

Salmentaren prezioak ehun eta hemeretzi miloe zortzirehun eta berrogeita bi mila zortzirehun eta hirurogeita hamar peseta jotzen du guztira, Erakunde erosleak zenbateko hori ontzat ematen duela.

 

3. Atala

 

Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Herrioandare-Artezkaritzaren bidez, Lege honetan agindutakoa egiteratzeko behar daitezen bideak egingo ditu.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra